2003
|
|
–Gasolidengi batean behin ordaindu eta itzuli nintzelarik, nirea ez zen auto batean sartu ninduan. Marka eta modelo berekoa zelako beharbada eta barruan zihoan emakumeak ere
|
nik
garai hartan nuenaren antza zuelako, ez ninduan aldaketaz ohartu, gerta zitekek hori, zurrumurru bera baitzuen autoaren motorrak, lurrin bertsua emakumeak eta antzeko orrazkera, eta musika bertsua ateratzen baitzen bafleetatik. Gauaren baitan murgildu gintuan eta autoa 160an zihoala eskuarekin laztan bat egin zidaan izterrean, adeitasuna edo adiskidetasuna adieraziz edo pozik zegoela agertuz, besterik gabe, halaxe egin ohi zian nire autoan zihoan emakumeak ere.
|
2004
|
|
Bala bat errekamaran sartuta, armak pisuagoa ematen zuen. Herioren pisua duk, pentsatzen nuen
|
nik
garai hartan.
|
2012
|
|
Etxe hartan Irlandako disko asko zituzten eta
|
nik
garai hartan Irlandako musika asko entzuten nuen. Disko guztiak pasa genituen eta ez genuen kantua aurkitu, baina utzi nuen, badaezpada.
|
2015
|
|
ari nintzela; eta, azken batean, ez zitzaion arrazoirik falta, irakurtzea baita idazle bihurtu nahi duenaren lehenengo ikasgaia. Ez dakit
|
nik
garai hartan garbi ote neukan idaztearena. Idazlan proiektu bat egin nuen, bai, handi mandia, presakako irakurketa haietako ekarriak eta eraginak bildu nahi zituena; ez nuen ezer egin, ordea, eta zorionez esan dut, ezaguna baita nolako kalitatea lortu ohi duten batek zenbat dakien erakutsi nahian egindako lanek.
|
|
Oso bestelako mezua zabaltzen zuen beste kantari espainiar batek: Victor Manuelek bere aitona meatzariari eskaini zion kantu hunkigarri bat, aspaldikoa izan arren
|
nik
garai hartan ezagutu ez nuena (Segura Irratiko programazioan sartu gabe zegoelako edo). Molinarenak ez zuen esperientzia pertsonalaren usainik, bere borondate onenarekin kantatuko zuen akaso baina meatzari zapalduak kontentu edukitzeko egina zirudien abestiak, frankismoko politika alienatzailearen barruan.
|
2017
|
|
Gau batez lana bukatu zuen arte itxaron nion liburuzainari eta, kalean taberna pare bat bisitatu ondoren, noraezean bezala, bizi nintzen etxe atariraino eraman nuen eta, ustekabean iritsi ginen itxurak eginez, ea gora igo nahi al zuen galdetu nion eta, baina zuk baduzu mutil bat, ezta??, galdetu zidan. Oso gainetik agertu behar izan nion mutila izateko modu asko daudela eta nik oso modu librean ulertzen nuela bikote bizimodua eta matraka hori guztia,
|
nik
garai hartan buruz ikasia nuena. Buru makur igo zituen eskailerak nire atzetik, urkamendira zihoala ematen zuen, biluztu nuenean ere ez zitzaion bere tristura aurpegia ezabatu, baina ni biluzik geratu ahala aldatu zitzaion begitartea, inoiz ez nuen gizonezko bat mirespen begirada horrekin ikusi, nire gorputza gurtu egiten zuen begiradarekin,, gizajoa, honek ez du ondo egindako emakume bat biluzik inoiz ikusi?, pentsatu nuen.
|