Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Kostatu zitzaigun zulotik irtetea! Migelek eta Juliok erraz asmatu zuten handik ateratzeko modua, baina nik ezin nuen.
‎Amak Ordiziarako trena hartu zuen, eta nik Donostiara. Penaz eta minez zegoen ama berarekin etxeratu nahi izan ez nuelako, baina nik ezin nuen aitaorde harekin eta giro hartan bizi.
2001
‎Komisarioak jakin minez begiratzen zidan, bigarrenez ahalegindu zen aurpegiaren zurruna leuntzen, alferrik. Garbi zegoen ez zidala ezertxo ere sinesten, baina nik ezin nuen besterik egin.
2003
‎Greta edo ni. Aukeratzera behartu ninduen, eta nik ezin nuen aukeratu, ez nuen aukeratu nahi. Greta bizitzan geratzen zitzaidan gauza bakarra zen.
‎Hala ere, nik ezin nuen gehiago, eta garai bateko adiskidetasunaren izenean bada ere, zuri idaztea erabaki dut, Kattin. Badakit alferrikako lana gerta daitekeela, baina saiatu behintzat, zerbaitetan saiatu nahi nuke.
‎Urtero egiten da zerbait, bai, baina, Jesus!, nik ezin nuen jakin aurten guri tokatuko zitzaigula, bueno... zuei, eta zer egin behar genuen. Badaezpada ez joan?
2004
‎irakasleek eguneko lezioa ematen zuten eta hurrengo egunean buruz ikasita eraman behar zenuen. Egunero joan behar zen mezatara, eta nik ezin nuen soportatu. Han galdu nuen fede kristaua.
‎Han galdu nuen fede kristaua. Batzuk egokitzen ziren baina nik ezin nuen. Nik zerbaitetan sinesten badut, azkeneraino noa horretatik, baina sinesten ez badut ezta abiatu ere.
‎Liszten piano kontzertuaren nota malenkoniatsuak jabetu ziren egongelako isilaz. Eta nik ezin nuen ulertu nola hainbeste sufritu zuen herri hark gerra irrikatzen ahal zuen.
‎Gu ez gara behi makal horiek bezalakoak —erantzun zidan La Vachek gertatzen ari zena kontatu nionean. Ordea nik ezin nuen lasaitasunik hartu. Etengabe, Setatsuaren hitzak gogoratzen zitzaizkidan:
2006
‎Barre algara batek beste barre algara bat eragiten zion, aurrekoa baino bortitzagoa, aurrekoa baino zanpantzarragoa. Ero bat ematen zuen, ero baten aurrean nengoen, Angelo ez zegoen bere senean, eta nik ezin nuen, ezta bultzaka ere, uste oso hori burutik kendu.
2007
‎Zer egingo dugu! Baina nik ezin nuen Iker engainatu. Bestea gaizki irteten bada, suerte txarra, ama.
2008
‎Eta izenaz gain, dantzari euskaldunak bakarrik behar zirela kontratatu aipatu zuten argiki. Geroztik, ohartu naiz baldintza hori ez dutela gauzatua, baina, halere, garaian hori erran zidaten, eta nik ezin nuen onartu. Nik unibertsala den arte bat dut defendatzen.
‎Telebistan eta oso erraz esaten dute zer egin behar den horrelakoetan, zer dira ba lerde jale gibel  beltzak, poliziarengana joateko aholkatzen dute, nire Tomasek hau eta hau egin dit, eta kalera irtendakoan, zer?, Tomasi besotik heldu eta goazen etxera esango al nion, zatoz, laztana, gozatu bat emango dizut beti bezala... ...galdu nahi, ez zait halakorik pasatu burutik!, baina hitzek beren bidea hartzen dutenean, zaila egiten zait atzera egitea, horixe da gertatzen zaidana, eta begira orain, ez dakit zertaz ari nintzen ere, Tomasen jipoiez, bai, zertaz bestela?, jipoi bakoitzaren ondoren, Tomas damutu egiten zen, beti damutzen zen, eta barkamena eskatzen zidan ume batek bere amari barkamena eskatzen dion bezala, baina nik ezin nuen hori ulertu, berorren buruan kabitzen da nola litekeen ostikoka jardun ni lurrean naukala eta handik bost minutura barkamena eskatzea erdi negarrez, eta handik ordu laurdenera larrutan hastea animalia bat bezala berak eragindako ubelduren mina areagotuz?, eta ze iruditu, galdetzen zidanean, nik esaten nion, oso ondo, zeruan bezala, eta ahaztu egiten zitzaion ordubete lehenagoko jipoia, ahaztu bakarrik ez, seguru nago pen  tsatzen zuela ez ninduela jipoitu, ez zegoela berak baino hobeto tratatuko ninduen gizonik, eta loak hartzen zuenean, ni ohetik jaikitzen nintzen eta komunera joanda, zauriak eta garbitzen nituen ur oxigenatuarekin...
2009
‎Une hartan sartu zen irakaslea, eta isildu egin behar izan genuen. Halere, nik ezin nuen Maria burutik kendu. Nire arreba polita zen, bai.
2011
‎Etxe barruan nengoela bilaketa taldeetan izena ematea pasatu zitzaidan burutik, baina gero, bizitza normala berez itzuliko zela pentsatu eta ez egitea erabaki nuen. Azken finean, nik ezin nuen laguntza handirik eman.
‎Gauero gauero milaka bira ematen nizkion buruari ea zer gertatu zitzaigun, ez nuen ulertzen zerk bultzatzen zuen ni horrela apartatzeak, ez baitzen gure artean ezer txarrik gertatu. Beti arrazoitu nahi izaten nuen neure burua nerabeen umore aldaketak zirela-eta, baina nik ezin nuen gehiago, eztanda egin beharra neukan, ez nekien nola atera nire buruan zegoen eta lo egiten uzten ez zidan arantza hura.
‎Ni zuen etxean nintzen, Parisen, bisitan joanda. Ordura arte nire aurrean zuek ez zineten sekula elkarrekin haserretu eta nik ezin nuen senar emazteen artean imajinatu ere egin, etxean aita eta amaren artean ezagutu genuena ez bezalako intimitaterik: gauza benetan samurra eta gozoa zen eta harixe neritzon nik maitasunaren funtsa.
2012
‎ERNESTO. Ez, Malen. Eta nik ezin nuen onartu abortatzea. Horregatik jaso zintudan.
2013
‎Horren gertutik ezagutzen dituzun pertsonen artean beti daude deitoragarriak, ahoberoak, ekintzarako presa gehiegi dutenak eta burugabeak, baina badira miresgarriak ere. Une batetik aurrera argienek ikusi zuten zeramaten borroka galga bihurtzen hasia zela, jokalekuz aldatu beharra zegoela, baina hori da okerrena, nik ezin nuen ezer egin, jarraitu zuen, eta postreak ukitu gabe zeudela ohartu zen. Bada jatetxe horretan postre bat, zartaginean erretako torrija karamelatua, zaporeetan oinarritutako betiko sukaldaritzaren ikur gisa ateratzen dutena eta etxeko jarrera berritzaileen ukazio moduan ulertzen dutena.
2014
‎nire emazteak zioenez, dibertigarria zitzaion amaren iraganeko senide eta adiskide berarentzat ezezagunen istorioak berreraikitzea. Baina nik ezin nuen hori jasan, eta benetan nor nintzen azaltzen tematzen nintzaion. –Gizona, ez dakit horrek zentzurik ote duen, ezta zure amarentzat txarra ez den ere; ezin dira kontu horiek bortxatu?, esaten zidan Arantzak.
‎Baina besteek bezala egin nuen. Besteek inoiz baino hobeto jaten zuten, nik ezin nuen... Baina ez da indarrik behar, benetan, sinistu hori behintzat.
2015
‎Oraindik ere arrotza zait. Hemen, Itsasun, egunotan egon dira musikari batzuk jazz gaualdia prestatzen, eta nik ezin nuen jarraitu, ez baitut ulertzen. Ez da nire mundua.
‎Ametsean zure aitaren klasean geunden, denak haren betiko hitz jarioa jasaten, haren txantxa errepikatuak pazientziaz entzuten. Baina nik ezin nuen gehiago aguantatu. Jaiki egin nintzen, eta. Nahikoa da!?
‎Erromantzezko liburu asko kendu zirenean, irakur ez zitezen, nik biziki sentitu nuen, haietako batzuk irakurtzeak atsegin ematen zidalako eta nik ezin nuen jada, latinezkoak utzi zituelako; Jaunak esan zidan: ez penarik izan, Nik liburu bizia emango dizut-eta.
‎Hau bai engainua, ene Jainkoa, ona izan nahirik alde egiten nuen onetik! Bertutearen hasieran asko jarri behar du deabruak honetan, nik ezin nuen lortu eta. Badaki berak arima baten erremedio guztia Jainkoaren adiskideekin tratatzean datzala, eta honela ez zegoen modurik nik horretarako erabakirik har nezan.
‎Bizi nahi nuen, ongi bainekien ez nintzela bizi, baizik eta heriotza itzalarekin borrokan ari nintzela, eta ez zen inor niri bizia eman ziezadanik, eta nik ezin nuen hartu; eta bizia eman ziezadakeenak arrazoi zuen niri ez laguntzeko, behin eta berriro Beragana ekarri baininduen eta nik behin eta berriro utzi.
‎6 Baimena ekarri eta ni harantz abiatzekotan nintzenean, jakin nuen baimenean esaten zela etxea Komendadoreen mendean izango zela eta mojek haien obedientziaren pean izan zutela; hori nik ezin nuen onartu, Karmengo Andre Mariaren Ordena delako. Horrela berriro eskatu zuten baimena, hemen eta Beasen ez baitzen erremediorik.
‎Baina otoitzean, eta gelditasunean eta gogoa Jainkoagan dudala nagoenean, munduan diren jakintsu eta santu guztiak bat eginik pentsa daitezkeen oinaze guztiak emango balizkidate eta nik sinetsi nahiko banu ere, nuke sinetsi hau deabrua denik, ezin dudalako. Eta sinestera eraman nahi nindutenean, beldur izaten nintzen nork esaten zuen kontuan izanik, eta haiek egia esango zutela uste nuen, eta ni, nintzen bezalakoa izanik, engainatua egongo nintzela; hala ere, lehenbiziko hitz, bildutasun edo ikuskaria izan orduko, desegina izaten zen esan zidaten guztia; nik ezin nuen gehiago eta Jainkoa zela sinesten nuen.
‎–Erromantzezko liburu asko kendu zirenean, irakur ez zitezen, nik biziki sentitu nuen, haietako batzuk irakurtzeak atsegin ematen zidalako eta nik ezin nuen jada, latinezkoak utzi zituelako; Jaunak esan zidan: ez penarik izan, Nik liburu bizia emango dizut-eta.
‎Agian, nik ezin nuen jasan benetan azalekoa zela, boterea nahi zuela eta zerri ahozabal bat zela, familia on baten seme
2016
‎Hirurak mahai inguruan eserita. Tofu hizketan ari zen, baina nik ezin nuen begirada Markusengandik apartatu. Markusek irribarre zabala baino zerbait gehiago zeukan niregana begiratzen zuenean; hontzak, mozoloak??
‎Galdetu zidaten ea gogoz kontrako desagerpen bat susmatzeko arrazoirik al neukan. Jakina, nik ezin nuen... –telebista seinalatu zuen?
2017
‎Baina nire eztarriak hotsa ateratzen segitzen zuen T.P. tiraka ari zitzaidan bitartean. Ateratzen segitzen zuen eta nik ezin nuen esan negarrez ari nintzen ala ez, eta T.P. nire gainera erori zen, barrez, eta hark hotsa ateratzen segitzen zuen eta Quentinek ostikoz jo zuen T.P. eta Caddyk bere besoak nire inguruan jarri zituen, eta bere belo distiratsua, eta nik ez nuen gehiago zuhaitzen usaina aditzen eta negarrez hasi nintzen.
‎–Ezin nuen, nik ezin nuen!
‎Derrigorrez jarraitu behar nuen dirua pasatzen, bestela gauzak enbargatuko zizkidatelako. Halako gauzek indar asko kentzen dizute, inpotentzia sentitzen duzu, neurriak oso zorrotzak direlako, eta ezin duzulako ezer egin, eta noski nahi duzula semeari dirua ematea, baina nik ezin nuen.
2018
‎Lehenbailehen, baina ez nahi bezain lehen. Osteguna zen, eta nik ezin nuen zegokidan gutunik idatzi hurrengo astera arte. Behar zen paragrafo benetakoak zioen:
‎Iruditzen zitzaidan Jade/ Aliceren misterioa argitu beharrean, Léaren hitzek misterio hori erretzen zutela. Eta errautsekin nik ezin nuen ezer egin. Erretratua oso argia da, azkarra da Léa eta badaki erdigunera heltzen, baina erdigune horretan zer dago?
‎eta ez dakit zer esan zuen poetak, baina ez dakit hori ez ote den gizon batzuen trikimailua, andreok beti kalakan aritzen omen garela-eta, edo andrea larrutarako eta ez beste ezertarako nahi duenaren aitzakia merkea. Zena zela, nik ezin nuen onez eraman tipoaren isiltasuna. Behin baino gehiagotan esan nion, eskatu, erregutu, aurpegiratu, aldarrikatu?
‎Txinok hori kontatzen zidan bitartean, nik ezin nuen burutik ideia bat aldendu: zer nolako bizimodua izango zuen emakume hark azkeneko hilabeteetan, bere pentsio urritik eta kioskotik ateratzen zituen apurretatik dirua apartatu beharrez alferrontzi kuadrilla hari bizio guztiak ordaindu ahal izateko.
2019
‎Espainiako Gobernuak zuzenean azaldu zigun urriaren 1a inflexio puntua zela eta elkarrizketa ezinbesteko zela egoera hartatik ateratzeko, baina egun batzuk geroago ohartu ginen iruzur egin zigutela. Bai, bagenituen amarruaren susmoak, baina Espainiako Gobernuak elkarrizketa eskatuta, nik ezin nuen ezetzik esan. Ikasi dugu, antzeko egoera batean, Espainiak ez du bigarren aukerarik izango.
‎Bat batean, nik buru izugarri handia ikusten nion frantses hari, erraldoia, eta buru hura, ene irudiz, handitzen ari zen. Salak, saloi handi hark, laurogei metro karratu izango zituen erraz, eta hala ere egiten zitzaidan frantses hari burua ez zitzaiola bertan kabitzen, buru erraldoia baitzeukan, gero eta handiagoa gainera, gela osoa hartzen zuena, salaren ertzetaraino iristen zen buru handi hura, eta lehertzera zihoan, garbi nekusan, globotzarra bailitzan, eta nik ezin nuen hura gehiago jasan, zutitu nintzen eserlekutik eta frantses hura eserita zegoen lekuraino inguratuz esan nion: ezin zaitut gehiago jasan, buru handi horrekin, buru erraldoi horrekin, munstroa dirudizu.
‎Denak mutilak ziren Amaia Agirre eta ni izan ezik, eta Amaia ere ahots grabeagokoa. Euren tonuan hasten ziren eta nik ezin nuen kantatu. Ahotsa urratzen nuen grabeegi edo altuegi kantatzeagatik.
‎Orduko hartan pentsio batean eman genuen gaua. Estherrek ez zuen ulertzen zergatik, baina nik ezin nuen bere etxean sartu; ezta berak ere nirean. Egunen batean, seguru asko inoiz ailegatuko ahal da!, kontu zaharrak irudituko zitzaizkigun baina, bitartean, gutxieneko segurtasun arauak hautsiko genituen horrela jokatuz gero.
‎Jake. Baina nik ezin nuen ikusi.
2020
‎Gainera, nik ezin nuen gehiago. Gustura nengoen lehiatzen, baina banuen gogoa bukatzeko.
‎Bildur ziñan beti, eta nik ezin nuen lehenengo urratsa egin ekin zion Elsa' k askoz ere apalkiago, eta hasierako hariari eutsi nahiz.
‎Amorrua piztu zidan Aintzaneren jarrerak. Etxeko zume negartia izan nahi ez nuen arren, nik ezin nuen burutik kendu. Eta berak, aiztoa bularrean iltzatu ziona izanda, aipatu ere ez zuen egiten.
‎Esana zidan amak, korri, korri. Baina nik ezin nuen korri egin, eta berekin eraman ninduten. Urruti eraman ninduten, urruti oso.
‎bazuela nire sentimendu patriotikoaren berri eta abar. Orduan, nik ezin nuen isilik gelditu eta berriro hartu nuen mikrofonoa, gutxi gorabehera, hauxe esateko: " Zuek, zarauztarrak izanik, ondo ezagutzen nauzue.
‎Ez nuen ikusi... Kabinatik nik ezin nuen ikusi. Ez nuen ikusi!
‎Ezin nuen lorik egin. Gau hezea tokatu zitzaigun orduko hartan, lagunekin pega pega lo egiten saiatzen ari baginen ere nik ezin nuen zelai hartan gorputza kokatu, ez kakotu. Altxatu eta paseatzera joan nintzen, artisauen postuak ikustera.
‎Baina nik ezin nuen bestelakoa izan.
2021
‎Dena den, hemen erroturik nengoen, hemen jaioa eta hemen koskortua, nire familia bertakoa zen, nire herriko askok ezetz esan arren, gure aita kanpoko enpresa gizon esplotatzaile eta espainol zikin bat zela ozen ozen aldarrikatu arren, hitzetik hortzera zein Luzaroko horma gorrotoz pintatuetan. Horregatik garbitu egin zuten, eta horregatik ere nik ezin nuen gehiago gure aitaren heriotza ontzat eman zuen herri koldar eta konplize hau maite. Nire gogotik erauzi nuen berak nirekin egin bezala.
‎Turista jendeak zoriontsua irudi zuen, beti irribarrea ezpainetan ibiltzen ziren eta gisa hartan, irribarretsu, atsegin zuten etengabe ateratzen zituzten argazkietan agertzea. Turista jendea eskuxuria zen, azal finekoa, eta nik ezin nuen imajinatu ere egin nondik atera zezaketen hainbeste diru, zeren eguna opariak erosten ematen baitzuten, dena ikusi dena erosi; eta halakoetan nik kontu egiten nuen etxe handiak eduki behar zituztela hainbeste gauza gordetzeko. Eta jakina, tirriki tarraka, nire lehen dirhamak aurreztuz, amets egiten nuen haien herrialdeetara egingo nuen bidaiarekin, eta, oroz gain, Imlilera egingo nuen itzulera ikusgarriarekin.
2022
‎Baina ja ezin dut. Pailazoentzat begirada da lan tresna nagusietako bat, eta nik ezin nuen erabili; ezin nuen behar nuen guztia adierazi begiradaren bidez. Saiatu nintzen, aritu nintzen denbora batez, baina utzi behar izan nuen. Garai hartan, kamioiak gidatzeko baimena ere ateratzen ari nintzen, eta hori ere utzi behar izan nuen.
‎Nerabezaroa pixka bat zaila da, guztiontzat; nire kasuan zailagoa izan zen. Eskolako beste neskak, esaterako, dantzalekura joaten ziren; nik ezin nuen. Baina oztopo horiek betidanik izan ditudanez, ez zitzaidan inporta...
‎Nik alde egin behar izan nuen, ezagutzen nuelako gizona, eta banekielako zer sentitzen ari zen. Eta gizon harroa zen eta nik ezin nuen ikusi nola hausten zen puskatan. Eta haiek zuzen eta argi esan zioten:
‎Bietako inork ez zuen onartua zetorkiguna, baina Mattinek uste zuen nik bederen ulertzen nuela egoera. Ez zidan egin nahi erantzuteko gogorik ez nuen galderarik, eta nik ezin nuen azal ez nezakeen arraposturik eman. Bertze batekin joan nintzela erratea errazagoa zatekeen, baina karta hori ere ez neukan oraindik esku artean.
2023
‎Gutxi ordaintzen digute, eta gauzek asko balio dute. Ruandara joan nintzenean, nik ezin nuen autorik alokatu, hotelik ordaindu... Telebistek eta hedabide handiek txeke liburuxka ateratzen dute, eta kito.
‎Shockak izoztuta. Eroritako eraikinetan maite dituzten pertsonak bizirik aurkitzeko itxaropenarekin jendea bila ari zen bitartean, nik ezin nuen saihestu nola pentsatzen zen norbait horretatik berreskuratuko zela.
‎Batzuei kezka eragiten zien catering enpresa handiek eskaintzen zuten kalitateak, besteek menu osasungarriak zirela baieztatzen zuten bitartean. Baina nik ezin nuen alaba bistatik galdu. Niretzat berria zen umeak eremu horretan ikustea:
‎Hastapenetako bileretan parte hartu banuen ere, ez nintzen guztietara iristen. Pabiloi 6n erabakiak hartu behar ziren eta nik ezin nuen kargu egin. Ez nuen indarrik beste proiektu batean segitzeko.
‎Baina jan beharra zegoen, eta nik ezin nuen dirurik eraman etxera etxetik mugitu gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia