2010
|
|
Zure izkribuaren paragraforen batean esaten didazu, azkenean kosta egiten zitzaizula nirekin bildu eta ezertaz hitz egin ahal izatea, lehenago ere, borroka latzak izan genituen Pagoagako hartan, elkarren aurka aurrez jartzera bultzatu gintuztenak!?, eta horregatik egin zeniela uko, halako batean? 1968ko udaberritik aurrera, zuk diostasunez?, komentura lantzean behin egiten zenizkidàn bisitei?; bada, ni ere, halatsu; eta baldin eta, komentutik hiriburura etortzen nintzenean etxera joaten banintzaizun bisitan, bi bider gutxienez bai?, gehiago zen nire borondatearen ahalegin batez, adeitasuna beti adeitasun? barrutik ateratzen zitzaidàn zerbait naturala baino; esan nahi dizudana da
|
nik
ere behin baino gehiagotan moztu behar izan dudala, gure solasaldietan, mihi punta, zu ez ernegatzeko, bere esplikazioa duen jardunean:
|
|
...aurrera, zuk diostasunez—, komentura lantzean behin egiten zenizkidàn bisitei...; bada, ni ere, halatsu; eta baldin eta, komentutik hiriburura etortzen nintzenean etxera joaten banintzaizun bisitan —bi bider gutxienez bai—, gehiago zen nire borondatearen ahalegin batez —adeitasuna beti adeitasun— barrutik ateratzen zitzaidàn zerbait naturala baino; esan nahi dizudana da
|
nik
ere behin baino gehiagotan moztu behar izan dudala, gure solasaldietan, mihi punta, zu ez ernegatzeko... bere esplikazioa duen jardunean: orbetarron artean, izan ere, zatiketa eta haustura mingarriak izan ditugu nagusi, eta bazegoen gure artean isilpeko tratu bat, nik uste, gure odolkidetasunari lotua, baita bizi senari ere, ausaz, gauzak urrunegi eramatea eragozten ziguna, gure arteko urruntasun gero eta urrunagoko hura haustura —erabatekoa bezain mingarria— bihur ez zedin; edo dudan jartzen al duzu biok isildu genituenak agerian jarri izan bagenitu, modu ezin okerragoan bukatuko genukeela?; aitortu ere, aitortzen duzu zeurean, Burgosko prozesuaren garaian halako tentaldi bat izan zenuela, nigana hurbiltzeko, baina azkenean atzera egin zenuela arrazoi bertsuengatik; bada, jakizu niri ere berdin gertatu zitzaidala:
|
2016
|
|
Bazkalondoan beste irakurketa saio bat egin dugu, lasaiagoa. Eskoziako herri batean urtero egiten den poeta txarrenen lehiaketako poema bilduma bat ekarri digute, bakoitzak nahi zuen hizkuntzara itzulita, eta Agirrek eta biok frantsesa aukeratu dugu berriro, bera gaztea zela Parisen ogia erosten zuen okindegiko neskarekin maiteminduta ibili zelako eta geroztik hizkuntza horri nik ez dakit zer xarma aurkitzen diolako, eta
|
nik
ere behin Lovainan adiskide batzuk bisitatu eta bueltan stopean nentorrela neska paristar bat ezagutu nuelako, nahiz eta istorio hori ez diodan Agirreri kontatu. Eskoziako poeta horien lanak irakurtzea tortura bat izan da, horretan biok bat gentozen.
|