2015
|
|
2 Oso gaizki ikusia nintzen neuremonasterio osoan, monasterio itxiagoa egin nahi nuelako. Hori beraientzat iraina zela zioten, han bertan ere Jainkoa zerbitzatu ezinik ez zegoela, beste batzuk
|
ni
baino hobeak zirela-eta; ez nuela etxea maite, hobe izango zela beste baterako barik bertarako errenta lortzea. Batzuek kartzelan sar nintzatela zioten; beste batzuk, oso gutxi, nire alde bihurtzen ziren.
|
|
Niri erruki handia eman zidan; eta Jainkoa hala iraintzen zela ikusteak penaz bete ninduen. Erremedioa jar zezan Jainkoari bihotz bihotzez eskatuko niola hitzeman nion eta beste pertsona batzuei ere gauza bera egin zezaten eskatuko niela,
|
ni
baino hobeak ziren pertsonei, eta berak gutunak eman niezazkiola esan zidan pertsona bati idatzi nion. Eta honela lehen lehenengoan aitortu zen; Jainkoak nahi izan zuen (Jainkoari otoitz egin zioten pertsona santu askorengatik nik haiei gomendatu bainien) arima honi erruki izatea, eta nik, ezereza izan arren, ahal nuena egiten nuen kontu handiz.
|
|
Eta egia zen, haiekiko hizketaldirik ezin bainuen jasan. Kasu garrantzitsu bat gertatu zen, eta lehenago maite maite izan nuen neure ahizpa batekin egon beharra izan nuen eta, hizketan hasita, bera
|
ni
baino hobea izan arren, ez nintzen moldatzen berarekin (izan ere, egoera zibil desberdina duenez gero, bera ezkondua baita, elkarrizketa ezin zen eraman beti nik nahi nukeen bidetik, eta ahal nuen guztian bakarrik egoten nintzen), haren nahigabeak lagun hurkoarenak baino bizikiago ukitzen nindutela eta nolabaiteko kezka sortzen zidatela ikusi nuen. Azken batean, uste nuen bezain aske ez nengoela ohartu nintzen, eta oraindik arriskutik ihes egin beharra nuela, Jauna ematen hasi zitzaidan bertute hau haziz joan zedin, eta gero hala egiten saiatu naiz beti hemen, beraren laguntzaz.
|
|
Izan bedi betiko bedeinkatua. Ama priore honek bereganatu du gozamen guztia; azken batean,
|
ni
baino hobea da eta berorren zerbitzari handia.
|
|
Beraz, batzuetan uste dut ez zaidala batere axola besteak nigatik gaizki esaka jardutea; eta proba eginik, batzuetan halaxe da, are gehiago, poztu ere egiten naiz; beste egun batzuetan, berriz, hitz bakar batek mindu ohi nau eta joan egin nahiko nuke mundu honetatik, gauza guztietan nekagarri gertatzen zaidalako. Eta honetan ez naiz bakarra,
|
ni
baino hobeak diren beste pertsona askori ere erreparatu diet eta badakit hala gertatzen zaiena.
|
|
Oi ene ahizpak, uler ezazue, Jainkoarren, Jaunak hona ekartzean egin digun mesede handia, eta bakoitzak bere baitan ongi gogoan har dezala, hamabien artetik soilik bat bera izatea nahi izan duela Haren Maiestateak. Eta zenbatek,
|
ni
baino hobeak direnek, hartuko luketen gogo onez toki hau, eta Jaunak niri eman zidan, hain merezimendu urriak izan arren.
|