2000
|
|
" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren bainekien ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta
|
ni
aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela.
|
2015
|
|
Badirudi ibai urtsu asko daudela bertan, eta bestalde, ur hauek amildu egiten direla; txoritxo eta txio ugari, ez belarrietan, buruaren goialdean baizik, arimaren alde bikainena dagoela dioten gunean. Eta
|
ni
aldi luzean egona naiz honetan, espirituaren goranzko eragin handia abiadan igotzen zela zirudielako. Jainkoak nahi beza esan dezadala horren zergatia aurreragoko egoitzetan, hemen ez baitator ongi, eta ez da harritzekoa izango Jaunak niri buruko min hau eman nahi izatea, hobeki uler dezadan; izan ere, zalaparta hori izan arren, horrek ez dit enbarazu egiten otoitzerako ezta esaten ari naizenerako ere, arima oso osorik baitago bere baretasun, maitasun, desira eta ezaguera argian.
|
|
7 Bi moja hartu nituen etxea erosteko. Honezkero, Palentzian limosnaz bizitzea ezinezkoa zela esaten bazidaten ere, esango ez balidate bezala zen; izan ere, errentaduna egitea, konturatzen nintzen
|
ni
aldi hartan ezinezkoa zela; eta Jainkoak egin zedila zioenez gero, Haren Maiestateak bideratuko du. Eta horrela, neurera guztiz etorria ez banengoen ere, joatea erabaki nuen, eguraldi gordina izan arren; izan ere, Valladolidetik Haur Errugabeen egunean abiatu nintzen, aipaturiko urtean, hurrengo urterako, san Joan egunera arte, hango jaun batek eman zigun etxe bat, berak errentan harturik zeukana, bera handik beste leku batera joan baitzen.
|
2016
|
|
Beste tarte batez jarraitu genuen, Alberto gero eta gogotsu eta gartsuago zegoela ni bere etxera joateko asmo bat batean sortua zirudien harekin, eta
|
ni
aldi berean erakarrita eta gogo gehiegirik gabe. Egia zen benetan, gogoan nuen:
|
2017
|
|
denak nire baitakoak ote dira, soin atal desberdinei ote dagozkie, ala aingeru eta deabruen arteko borrokaleku hutsa dira? Borrokaleku izatekotan nahiago nuke beste bat aukeratu balute, zalantzarik gabe, baina gero eta sinetsiago nago, gero eta irentsiago daukat, deabruak ere honetan guztian bere parte eta zerikusia badu ere, gudaldia ez dela nire buruaren barrukoa, ez naizela
|
ni
aldi berean on eta gaizto, baizik eta ni naizela, nire on gaizto guztiekin, beste batekin borrokan ari naizena. Beste batekin edo, hobe esanda, beste batzuekin, bi baitira nire etsaiak, asmatuko zenuen bezala:
|
2019
|
|
–joer, ze ausartak, horrela, publikoki egitea?? eta
|
ni
aldi berean ez nintzen asko identifikatzen, zeren nik ez nuen ezer montatu, egin, baina argi zegoen izan zela agur bat horrela behar zuena, jendearengandik atera zena, eta ederra izan zena?.
|