Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2003
‎Urte batzuk geroago, orduan ez bezala, niri egiten zidaten dardara eskuek, lapur baten gisan sartu bainintzen (egun argia aringarria ote?), Monika etxean ez zegoela egiaztatu ondoren. Komisarioari esana nion ordubete barru itzuliko nintzela, eta idazlearen lanen batekin itzuliko nintzela gainera seguru asko, nora nindoan esan gabe ordea, eta horrek goganbehartu egin zuela iruditu zitzaidan, eta kapaz zen nire atzetik norbait bidaltzeko, nahiz eta idazlearen etxea arakatzen ere nahikoa lan izango zuen. Giltzak arazorik gabe ireki zuen bebarruko atea eta igogailuko ispiluan kosta egin zitzaidan neure burua ezagutzea, ilea urdintzen hasia zuen tipo lasai itxurako bat, nik bihotza zabuka bainuen eta pultsua urduri, pauso debekatuek izutu egiten gaituzte baina tira eta erakarri ere bai, hori badakite gaizkileek eta banekien nik ere.
2004
‎Eta ama marmarrezko letanian zegoen lehenengo fase horretan, nahikoa lan zuelako atzamarrak zure besoan iltzatzearekin, zer eta, gainera, zerbait koherentea esateko.
‎Orduan amak eskuak askatzen zituen eta aurpegia heltzen zizun, eta muxuka jan. Baina oraindik ez zuen ezer fundamentuzkorik esaten, nahikoa lan muxuekin.
2006
‎Zer ordaindu behar zuen? Korapiloa askatzen banuen nahikoa lan; galernak txikotekin egiten duen txirikorda baino estuagoa zen hura. Orduan konturatu nintzen esku ahurrean gordetako puxtarriaz; urduri, indarrez estututa eduki nuen, eta min ematen zidan eskuak.
‎Azken kanpainan txalupa bat hondoratu zitzaigun eta gizonez urri geratu ginen. Zuen herrian ere izan gara, baina nahikoa lan dute, han ere, bertakoekin txalupak betetzeko. Donibane inguruan ere ez da erraza, ezin guk parekatu haiek eskainitako dirutza.
2008
‎Banbuzko hesi baten atzean kalabaza erdi batekin jasotzen da ura metalezko bidoi batetik, eta horixe dutxa; afaria berriz, kerosenozko lanparen argitan. Harreman polita sortu da Boubacarrekin, nahiz eta orduotan ezin diogun jadanik elkarri aurpegira begiratu; hasieran saiatu gara, gero nahikoa lan genuen iluntasunean platerean zer harrapatzen genuen asmatzen!
2009
‎–Gauzak dauden bezala, Tasio, nahikoa lan badik berak bere burua zaintzen.
2011
‎Elizpeko sotoan bilduta zeudenek nahikoa lan izan dute ateratzen, hango keak eta kiratsak, eta elkarri ukondoka irten beharrak, ez dute-eta bidea erraztu.
nahikoa lan dago
2012
‎Ana beti atzetik zihoakion, ospitale batetik bestera igarotzen zen pasabide hartan. Hitz erdirik ez; nahikoa lan zuen bakoitzak bere arazo eta estutasunei hasperen luzeen bidez eusten.
‎Bidaiari guztiak zure gorputzaren alde banatan, nahikoa lan ematen zizun oxigenoa biziatzen.
‎Ez nuen toki hura zegoen lekuaren arrastorik. Mojak arrazoia izan zezakeen, agian toki guztietatik urrun geunden eta bisitan etortzen zirenek nahikoa lan zuten hara iristen.
‎Nik ez nion erantzun, urrunean entzuten nuen haren ahotsa. Esandakoa ulertuta, baina burumakur jarraitu nuen, hatzei begira begira, nahikoa lan nuen arnasa hartzearekin.
‎–Hori bai, musika aukeratzea gure esku utzi du. Beraiek nahikoa lan dutela herriko antzerki eta dantza elkarteekin Lip dub erako koreografia edo dena delakoa antolatzen.
‎Hasteko nahikoa lan dauka bere ikasgela aurkitzen. Txotxolo despistatuaren itxurarik ez, txikito.
‎–Mingaina traba traba eginda, eta zutik egoteko ere nahikoa lan. Jarrita igaro zuen arratsalde osoa, iparra galduta.
‎Kapitainari galdegin nion, ea ausartuko litzatekeen gizon kopuru horrekin ontzia bereganatzera; izan ere, ez baitzitzaidan egokia iruditzen, ez ni eta ez nire zerbitzari Ostiral uhartetik urruntzea, atzean zazpi gizon utzita, nahikoa lan baikenuen haiek bereizita mantentzen eta behar zutenaz hornitzen. Leize zuloko bostak lotuta edukitzea erabaki nuen; hala ere Ostiral egunean bitan joaten zitzaien behar zutena eramatera; beste biei, berriz, janariak garraiarazten nizkien leize zulotik urrun samarreraino, eta handik Ostiralek jasotzen zituen.
‎Konturatu nintzen haiek bildu eta etxera eramaten nahikoa lan nuela, eta biltegi bat egitea erabaki nuen, bai mahats aleena, eta baita lima eta limoiena ere, euriteen denboraldian neure burua hornitu ahal izateko, garai hori hurbiltzen ari zela banekien eta.
2013
‎Kolpetik isildu ziren eta gazte horietako bi atera ziren bata bestearen atzetik argizulotik eta berehala atzeman ninduten. Bazegoen bat han bertan txikitu nahi ninduena, eta hari eusten nahikoa lan izan zuten besteek. –Txibato zerri bat duk.
‎Mutilak, arrazoiarekin, ez ziren agertu, emakumeen jantziak bakarrik ikertu baitzituen Barthesek, moda aldizkarietan oinarritu zuelako azterketa. Gogoratzen nuen Ecoren eta Dorflesen lanak ere baliatu nituela, baina probalekuaren barruan banuen bestela ere nahikoa lan diskurtsoetan pentsatzen hasi gabe. Altzoan hogeita hamar bat minigona nituen, zein baino zein urriagoak, eta tarteka probatutakoak probatu gabeekin nahasten nituela iruditzen zitzaidan.
2014
‎Zazpiren heriotzak oso hunkitu zuen, eta ez du ataka txar horretatik berriro pasa nahi. Gainera, haurdun dago eta nahikoa lan izango dugu aurrerantzean, berak dioen bezala. Ez du nahi ni hortik ibiltzea, txakurra paseatzen, berak nire beharra izan dezakeenean?
‎SEk azalpen lauso batzuk eman dizkigu gorpu horiek guztiak hobiratuta egon daitezkeen puntuei buruz, baina errefortzuak eta adituak bertaratu arte ezin izango diogu halako miaketa sakon bati ekin: nahikoa lan daukagu aurkitu dugunarekin. Edonola ere, ezin izan diogu informazio gehiago atera, medikuek harekin hitz egiten jarraitzea debekatu digutenez gero.
‎Xehetasun asko ziren Rafari bitxiak edo gutxienez ohargarriak egiten zitzaizkionak, 30 urtean urruti bizi izanda harrigarria ere ez zena. Solasak ez zuen kutsu intimorik hartu, eta nik nahiago, nahikoa lan bainuen gidatzen, halako egoera delikatu baten ñabardurei ere erreparatzeko.
‎Gutxi dira bertan doazenak, gero eta gutxiago geltokien izenak gehitzen doazen neurrian. Bakoitzak nahikoa lan du gorputza zurezko besaulkietan eroso mantentzen. Mariorentzat ez da lan zaila:
2015
‎Sylvie arreta jartzen saiatzen da, baina nahikoa lan du bere akordu propioak burutik uxatzen.
‎Forentseak esanen du zuhurrago, jakina. Nik nahikoa lan izan dut ahal nituen hitzak aukeratzen. Hemendik aurrera, hitz egin dezala zientziak.
‎Gainerako sailetako kideek ez zeukaten ezer galdetu beharrik, Politika sailean zertan ari ziren susmatzeko. Nazioarteko sailekoek ez zuten askorik erreparatuko, ordurako nahikoa lan bazuten eta: Muammar Gaddafi hil zuten Libian ordu gutxi batzuk lehenago.
‎Ateri dago ordurako, gandu itxi eta busti batek kostalde osoa estaltzen badu ere. Txalupatik irten eta Sandeyri aldera abiatu da, ibiltzeko ere nahikoa lan hartuta. Pare bat ordutan iritsi da, erdi zorabiatuta eta oinazez beteta.
‎Mutil hura hezur hutsetan zegoen ia ia. Pabiloiko beste askoren moduan, bai, baina besteek normalean mehe meheak izanda ere sekulako indarra zuten, eta Iñakik, berriz, aitzurrari eusteko nahikoa lan. Ikusten zuen bakoitzean pena ematen zion, koitaduak handik egun batzuetara hil egin balu bezala.
‎Handik aurrera gertakizunak oldarrean etorri ziren eta nahikoa lan neukan egunerokoari erantzuten bestelako hausnarketei ekiteko: karlisten erasoa eta gure atzeratzea, etengabeko atzeratzea Santoñara heldu arte; zazpi urteko kartzelaldia; herrira, etxera itzultzea; kalera ezkondu; seme alabak?
‎Bidean gora ordu laurden bat besterik ez zeramaten arren, hauspoa berotzen hasia zitzaion Romani, eta petrilean eseri ziren. Baina hausporik onenaz ere nahikoa lan galdera hari egoki erantzuten. Izan ere, bere denboran ez zuen sekula ondo ulertu zer ziren zorioneko. Fueruak?
‎Egun batean goizago alde egin nuen gure ospitaleko laborategitik, nire lantegitik. Diputazioak Zientziaren Ohorezko Domina eskaini nahi zidan egun hartan, baina nik nahikoa lan neukan neure buruarekin eta ospakizunera ez agertzea erabaki nuen. Politikariei, gaur ez bezala, asko gustatzen zitzaien garai hartan nire alboan argazkietan irtetea eta nik asmatutako aurrerapenaren zipriztinetan bustitzea.
‎Derrigorrez nahastu zuten nik egindakoa beste guztiarekin eta neuk ere eduki nuen nahikoa lan komisaldegian, ekintza hura inoren laguntzarik gabe, bakar bakarrik egin nuela sinestarazteko. Kasu gehiago egiten zieten poliziek prentsan agertutako zozokeriei, neuk esandako egiei baino.
‎Hasieran, Pariseko La Defensen ikusitako eraikinen bila ibili nintzen Madrilen eta guztien artean Kio dorreak begitandu zitzaizkidan garaien ikurrik ikurrenak, baina berez eroriko zenari ez zegoela zertan bultzaturik sartu zitzaidan buruan. Pisako dorre berritu eta bizki horiek zutik eusteko nahikoa lan izango dute bestela ere, zimaurra baitute oinarrietan, burdinaren eta porlanaren lekuan. Aski izanen da euri zaparradaren batek bustitzea zimaur hori, irakiten hasi eta bere kaka lurrunetan irentsita gera daitezen betiko.
‎Astirik ere ez nuen eduki larritzen hasteko. Hirurek sortzen zuten algararekin eta japoniar hartan zerbitzatu zizkiguten sushi nazkagarriekin nahikoa lan eduki nuen irribarrea galdu gabe, esaten zituzten pitokeriei jarraitzen. Urte batzuk lehenago Donostian ezagutu nuen Louise hark ezer gutxi zeukan ikustekorik nire alboan ijirijika zegoen emakume fribolo harekin.
‎Gorka, berriz, ez zegoen erantzuteko moduan, hanken dardarari eusten nahikoa lan. Une hartan asmo bakarrak hartzen zion burua:
nahikoa lan izango duzu oraingoan ere!
2016
‎Zuzendaritzaren bulegoetara ematen duen atearen aurrean aparkatu zuten autoa, guk aurreikusi bezala. Zain egon ginen, adi adi, Mateo atetik noiz aterako, eta, hura ikusi orduko, bultza egin nion ondoan geneukan estatuari, hura askatzeak nahikoa lan eman bazigun ere.
‎Ez asmatu aitzakia merkeak, Ninia. Zure egunik onenean ere nahikoa lan izaten duzu batetik hamarrera kontatzen.
‎Renaultak, Citroenak, Peugeotak edo beste edozein markatakoak, salbabide uste zutena traba bihurtuta, eta bertako bidazti atsekabetuek oinez segitu behar, mandoa baino kargatuago, beribilean sarturikoak atzean utzi nahi ez eta bizkar gainean garraio; orduan izango ziren ikustekoak eta entzutekoak asto gainekoek aurreratzean haiei egindako barreak, baina kontu errazegia da burlatuaren burlak eta kontatzen dituen hori. Lehendik ere oinez zetorrenak, irri murritza bai agian, baina ez zion barrerik egingo autoa utzi eta oinezko bihurtu zenari, denak ere patu beraren jopu baitziren, eta bizikletazaleak, berriz, etsi etsian zortedunena bera bazen ere, nahikoa lan bazuen arnasari eusten, ez baitzen edonorentzako modukoa Tour de France inprobisatu hura, pardelak goraino zamatuta gainera.
‎Abokatuekikoak konpondutakoan amaren trasteen artean hasi zen miaka, eta orduan jaso zuen bigarren ustekabea, oraingoan harrigarriagoa eta zalantzarik gabe bortitzagoa. Oroigarri material gutxi zituen amak Estatu Batuetara iritsi aurreko garaietatik, ia batere ez, eta ez zen harritzekoa, kontuan harturik ia lau urtez, 37tik 41era, Frantzian zehar bazterrik bazter ibili zela, sarritan bizilekua aldatuz, askotan presaka alde eginez, gero berriz itsasoko bidaldi azkengabe hartan, eta egoera horretan ezinezko gutizia zela aldean oroigairik eramatea, nahikoa lan izango zuten eguneroko bizitzarako premiazkoenak galdu gabe ibiltzen. Meza liburu txiki bat zen, itxura guztien arabera, Europako eta Afrikako erromesaldi zurrunbilotsu hartatik salbatu eta mundu berrira iritsi zen gauza bakarra.
‎biderketa eta zatiketa ez dira nahikoa lanerako. Berreketa eta
2017
‎Auskalo noraino joan den baloia. Futbolariak nahikoa lan dauka txiklearen moduan aurpegira itsatsita geratu zaion kapusaia kentzen. Marmoka bat dirudi itsaso berdean.
‎Inork ikusi ez zuen konplizitate keinua. Besteek nahikoa lan zuten Beire eta Lindaren artean gertatzen ari zenarekin. Lindak handik joateko gogoa zeukan, ezkutatzeko, negar egiteko.
‎Hortik aurrera, bakoitzak irabazi behar zuen bizitzaren konbatea. Babak ere nahikoa lan zuen bere bizitzarekin. Eta orain Beltzaren kontrako borroka.
‎Kaioek egunkari baten orrialde solteak ziruditen, haizeak eraman eta ekarri, urrunean. Emakumeek nahikoa lan bazuten beren kapeluei eskuekin eusten. Enbatak beren beroki lodien barrenak astintzen zizkien zangoen kontra.
2018
‎–Lasai zaitez, haiek ezin dute. Orain defentsiban daude, nahikoa lan dute ezkutatzeko ahaleginetan.
‎Eta Lindak nahikoa lan zuen ikasbidearekin. Ikasbidaia antolatu eta prestatzearekin.
‎Guztiak daude beren egoera berrietan endredatuta: Beyonce urduri dago telesailaren grabaketarekin, Karrek nahikoa lan du etxeko azken gertakariek ekarri dituzten ondorioetara ohitzen, Beire bakarrik sentitzen da Lete eta Babaren sekretua jakin ostean eta Lindak, beste behin, berak bilatu gabeko protagonismoa kudeatzen ikasi du.
‎10.872 presoak nahikoa lan zeukan bere buruari eusten saiatzearekin eta bazirudien ofizialaren berbei ez ziela arreta handirik jartzen. Ofizialak keinu bat egin eta atzeko biohorman bideo bat hasi zen pasatzen.
‎Karrek nahikoa lan zuen etxean ezer gertatu izan ez balitz bezala jokatzen zuen aita ulertzen. Ama joan egin zen eta aitak axola ez balitzaio bezala egiten zuen.
2019
‎Txalo zaparrada joko nizuke, baina nire hankekin? nahikoa lan daukat, katuak aurreko bi oinak altxatu zituen, esaten ari zenari indar gehiago emateko?. Baina desioak errealitate bilakatu behar dira, ez duzu uste?
‎Aitzitik, badira Euskaltzaindiak onartutako, edo bestelako erakunde edo pertsonek proposatutako adierak, erabilera sozialaren galbahea pasa ezin izan dutenak. Gure inguruan, esate baterako, Udaletxea herrikoitu da, sakelakoak nahikoa lan, iratzargailua ez, argazkia, ikurriña edo antzerkia bai, mikro-uhin labea edo estaldura ez. Eta askotan ezin jakin zerk bermatu dion hedapena hitz bati, eta zerk eragotzi beste bati.
‎Kadentzia erritmiko hark baltsamo baten eragina zuen berarengan; inspirazio moduan balio zion. Azaroko gau hartan, ordea, nahikoa lan zuen bere burua lasaitzen; idazten jartzea zen buruan zuen azken gauza.
‎Gaurkoz nahikoa lan egina duela iritzita, Manuel haitzuloaren sarreran esertzen da. Ez dago lasai, eta noizbehinka behera begiratzen du, ingurua garbi ote dagoen egiaztatzeko.
‎Gu horren lekuko izan gara. Zaude ziur urde haiek gaur ez dutela gau goxoa pasako, nahikoa lan izango baitute beren zauriak miazkatzen. Zu bezalako jende asko genuke gure artean, bai horixe!
2020
‎Genero ikuspegidun aurrekontuen esparruak, nahiz eta hiru hamarkadetako ibilbidea egin mundu mailan, urrats asko ditu aurrean eta oraindik ere nahikoa lan egin behar da maila administratibo guztietan metodologia egokiak garatzeko. Gaur egun, ezaguturiko esperientziak kontuan hartuz, azpimarratuko nukeen lehen ondorioa zera da, nahiz eta berdintasun legeak indarrean egon, zenbait lekutan oraindik ere oinarrizko urratsak ez direla eman.
‎Ez zirela inoiz nekatuko ematen zuen. Zaindariek nahikoa lan bazuten inor galdu gabe taldeak garraiatzen. Leireri komentatu nion turistei begira egotea interesgarriagoa iruditu izan zaidala beti monumentuei begira egotea baino.
‎" Mikel noiz etorriko da ba?". Baina Mikel etorri ez, nahikoa lan zeukan mundua salbatzen eta! Mikel, gure heroia!
2021
‎Txandak egin dira beharbada, ikusiko dugu. Ordurako nahikoa lan izango dugu aurreratuta, eta egin duguna egiten ikasitakoak lagunduko digu hurrengo erabakiak hartzen.
‎Nafarroako Antso VII.a Azkarra gizon handia omen zen, bi metrotik gora, zentimetro dexente gora, baina nahikoa lan izan zuen auzoko lotsagabeak menderatzen. Gaztelako Alfontso VIII.ak, Antsoren lehengusua amaren aldetik, 1200 urtean Araba, Durangaldea eta Gipuzkoa bereganatu zituen, Nafarroako Erresumari sekulako hozkada eginez.
‎Eguna iritsi zenean harantz joan ziren denak, errege, erregina eta gorteko zaldunak, eta Landa Zurira iritsi aurretik Mal Pas izeneko ataka larri bat igaro behar izan zuten. Ikusi zuten eskale bat karitate eskean ari zela inguru hartan, baina ez zioten kasu handirik egin, nahikoa lan bazuten erori eta lokaztu gabe handik igarotzen. Erreginak egin omen zuen oihu:
‎EUSKALDUNOK, itxuraz, ez gara bereziki zeru izarratuari begira ibilitako jendea. Seguru asko, bazen nahikoa lan eguneroko ogia eskuratzeko oinazpiko lurraz arduratzea, goiko ortziari begira egon gabe, eta hori besteri utzi genion. Baina gauez argi gehiegi duen Zamariko Zulo honetan ere ezin da alde batera utzi udako gau izarratuetan zeru gaina zeharkatzen duen argitasuna.
2022
‎Kontratatu behar izan ditu dozena erdi terapeuta eta beste horrenbeste gidoilari Liliri esku bat bota diezaieten, badu eta bestela ere nahikoa lan, gaixoak, ametsen eraikuntzan. Dosier pertsonalizatuak egin behar izaten dituzte sarri, bizipen liluragarriengatik ordaintzen dutenaren truke amets konkretuak exijitzen baitituzte askok, espresuki beraien nahietara egokitutako kreazioak.
‎Burua apaldu du azken honek, amaren jarreragatik desenkusatu guran bezala. Begitartea ezkutatzeko oroz gain, badu nahikoa lan amorrua disimulatzen.
‎Ez zegoen ohekidea isilarazteko modurik. Eta Etxanozek bazuen bestela ere nahikoa lan sarri bizilagunen komunitate zoro zirudien ganbara hori gobernatzen. Gainera, haren egonezinak behin eta berriz etorrarazten zituen sanitarioak gelara, bat ez zenean bi.
‎Zergatik ez nuen lehenago esan? Ez nintzen kontziente, nahikoa lan nuen bizirautearekin. Kontziente bazara, hilda zaude.
‎Bederatzi senide ginen. Ama gaixoak bazuen nahikoa lan, eta zaharrenek etxean lagundu behar izaten genuen, halabeharrez". Martin, anaietan zaharrena, 12 urtetarako joan zen Iratirat lanera, mendi mutil.
‎" Zortzi ume izan zituen. Bazuen nahikoa lan etxean". 99 urte betetzeko hiru hilabete baino geratzen ez zaizkiola, bilobarekin heldu da egunero kafea hartzen duen kafetegirat, Bergara erdigunean, egungo bere etxetik hurbil.
‎" Goikoekin harremanik ez zegoen. Eta gure arduradunekin denetatik, batzuekin ongi, eta besteekin nahikoa lan!", bota dit Maitek, eta Pilik jarraitu: " Zure arduraduna zu baino alferragoa zen askotan, eta hark lan gehiago egin behar genuela esaten zigun..." Eta Maitek errematea:
‎–galdetu zion Ionak bere zaldiari, haren begi distiratsuei begira– Tira, jan lasai, jan. Olotarako nahikoa lan egin ez dugunez, belar ondua jan dun. Bai, zaharregia naun jada gurdiarekin ibiltzeko.
‎" Donibane edo Baionako tabernetan aurkitzen dituen euskal errefuxiatu guztiei matraka ematen ari duk hire atarramentuaz galdezka, eta afixak ere atera ditik hire argazkiarekin, antza norbaitek muga pasa duala esan dionez, hemen bahitu hautela uste duelako. Hik jakingo duk zer egin, baina guk bestela ere nahikoa lan badiagu hemen, neska lagun eta maitaleen paranoiez arduratzen hasteko", esan eta moztu zuen.
‎Badaki azalpena etorriko zaiola, seguru anabasa horrek zentzua duela. Momentuz, arnasketaren erritmo normala berreskuratzearekin nahikoa lan: Pariseko argietara bueltatzen da, hartu arnasa, bota arnasa.
‎–Baina kontsultore moduan kontratatu nahiko zintuzket hemendik hiruzpalau hilabetera. Tira, kontratatu... autonomoa izango zara, baina nahikoa lan emango dizugu lehenengo prototipoa lortu bitartean. Lehenengo eskuko esperientzia nahi dugu, ulertzen?
‎–Gizakiak zutik jartzeko nahikoa lan zuen garaian, bisita garrantzitsu bat izan zuen Lur planetak. Lehen Bisitariak deitzen diegu, inork ez dakielako nor ziren... edo Orakuluak kontatu nahi izan ez digulako!
‎Patioko zalapartatik urrundu ahala arnasa hartzen hasten naiz berriro, eta orduan bakarrik konturatzen naiz egarria, buruko mina edo txizagura ditudala. Ordura arte nahikoa lan izaten dut oharkabean pasatzearekin, etengabe kamuflatu beharrarekin, ikusezin izatearekin; ordura arte nahikoa lan izaten dut ez izaten.
‎Patioko zalapartatik urrundu ahala arnasa hartzen hasten naiz berriro, eta orduan bakarrik konturatzen naiz egarria, buruko mina edo txizagura ditudala. Ordura arte nahikoa lan izaten dut oharkabean pasatzearekin, etengabe kamuflatu beharrarekin, ikusezin izatearekin; ordura arte nahikoa lan izaten dut ez izaten.
2023
‎Ezta hitz erdi ere. Emakumeak nahikoa lan zuen Elena alaba jaioberria zaintzen. Guda egitea gizonen kontua zen, kito.
‎Hortaz, egunean zehar ez zen faltako elezaharretako itsasontzi aparta ikusi nahi zuenik. Aparloreako marinelek izango zuten nahikoa lan hainbeste kuxkuxerorekin!
‎Nik banuen nahikoa lan basoan gora eta behera Saioaren pausoari jarraitzen eta ez nion askorik erreparatu, baina gero eta itxiagoa zen lainoa. Maitanek eman zuen kexa, ez ote genukeen hobe atzera egin eta kotxera itzultzea, gero eta itxiagoa zela lainoa.
‎Itxi itxia zen behe lainoa. Maitanek bere kezketan sartuta jarraitzen zuen; normala da, badakit zer sentitzen den horrelakoetan; bazuen berak nahikoa lan, eta Laurak lagundu zidan ateratzen.
‎Kalean, arimarik ez. Edurnek nahikoa lan dauka umeei esaten ezin direla atera balkoira, ez leihoetara, eta barruan egon behar dutela zarata egin barik.
‎Arin baino arinago joanik, Gabriel askatu, eta semea jaso nuen beso artean, negar zotinka ni eta barre zantzoka bera, niri jostailuzko itsasontzi bat erakutsi nahian. Ez nintzen berehala jabetu, kontsolamendu beharrik ez zeukan semea kontsolatzen nahikoa lan nik, baina burbuila berean biok. " Iturrietara, ama, goazen iturrietara, itsasontzian nabigatzera", ekin zidan Martinek," eskuan min ematen didazu!".
‎Eguerdian eta arratsaldeko bostetan, laneko kontuak eztabaidatu nahi izaten zituzten klaseak amaitu ondoan, nik ordea astirik ez horretarako, ciao mutilok, umea zain daukat eta harategitik pasatu behar dut lehenengo. Ez naiz izango imajinatzen nuen irakasle eraginkor eta saiatua, nahikoa lan daukat bizirautearekin: eskolak, errekaduak, azterketak, ez dago ezer hozkailuan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia