Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 983

2000
‎Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntzak ofizial izanik, euskalduna euskaraz epaitzeko eragozpenak badira, zer ez da gertatuko Europako Kontseiluak prestaturiko Eurogutuna onartzerik nahi ez zuen Frantziapean dagoen Euskal Herrian. Orain Frantziak Eurogutunari sinadura eman nahi omen dio, baina bere Konstituzioaren 2 artikulua aldatu gabe.
‎Batetik, Lingua Navarrorum euskara ez zela sinestarazi nahian eta, bestetik, egunkari horretan euskara batuaren aurka gipuzkera eta inoiz bizkaierazko artikuluei leku eginaz. Ohartzen ez delako, edo ohartu nahi ez duelako, Euskaltzaindiaren gomendiozko euskara batuak nafarreran duela bere muina, euskalkiz inoren muinik izatekotan.
‎Eta beno, kontua da galdetu didala ea zer egingo nuen arrastian, askotan azpimarratuz berarekin joateko paseatzera, eta orain nahi ez banuen ere, ba behintzat geroxeago, eta horrela. Eta ikusita ze txapa ari zitzaidan ematen, kakatara bidali dut birritan pentsatu gabe.
‎Eguneroko hau (Bitakora, alegia) Irlandako gida turistiko bihurtu nahi ez dudan arren, aipagarriak iruditzen zaizkit nire gidak azaldu dizkidan zenbait gauzatxo; behintzat hemendik urte batzuetara, eguneroko hau berriro irakurtzen dudanean, memorian fresko gorde ditzadan: lehendabizikoa, Kilkenny izena nondik datorren.
‎Ze, nahiz eta berea izan ez, beti gogoraraziko baitit Ralph. Bestalde, Txemarena bada, inondik inora nahi ez dudan lotura bat izango da haurra. Eta azkenik, ezin dut denbora luzean isilik jarraitu, lehenago edo beranduago tripa lodia nabariegia izango da eta.
‎—Baina gutuna bidean galdu bazen ere, eta harekin Estebanek skribatu letrak, letren spiritua, aldiz, belaunez belaun jaso diagu, ezkutuan izan bada ere... eta, hala, jakin ezak ezen, izeba Joanak neuri erranaren arabera, Estebanek ez zuela koldarkeriaz bere buruaz bertze egin, zeren eta berak sinesten baitzuen ezen odolik onena beti ere zela isurtzen ez zena, noiz eta haren isurtzeko arrazoinik ez baitzegoen. Eta ez zegoan, Urbiaingo jauregia bertze Massada bat, edo bertze Numantzia bat bihurtu nahi ez bazuen bederen. Eta Estebanek ez zian nahi, uste zuelako bere heriotza aski izan zitekeela auziaren erabakitzeko, jauregia gaztelau soldaduek setiaturik zegoenez gero, itxuraz, bere erranetarat zituèn hirurogei bat soldadu agramondarrak alferrik sakrifikatzerat utzi gabe... menerat zituen zortzi beaumondar preso laxatzen zituela, aldi berean.
‎" Zeruan dagoela", bururatu zitzaidan; ordea, hala erran nion: " Komunionea egunoroz egiteko, bera bezala kondenatu nahi ez badut bederen..." Bertze irriño bat egin zidan aitak, aitzinekoa baino hagitzez ere sosegatuagoa eta beteagoa, ene aurkako lehia hartarik garaile jalgi balitz bezala. Baina enea zen garaitia...
‎—Hi, etxeko apeza... izarrei beha bizi nahi ez baduk bederen, osaba Joanikot bezala... —eta halako irri axolagabea egiten zidan, erran nahi balit bezala:
‎Zeren boz batek erraiten baitzidan orain ezen, lehen manamenduak manatuaren arabera, lehenbailehen salatu behar zintudala jaun erretorearen aitzinean, Jainkoa guztiz ere zegoelako zure gainetik; bertzeak, berriz, ezetz, bertze judas bat izan nahi ez banuen bederen; buruak arrazoinik arrazointsuenak bilatzen zituen, salatzearen zuritzeko eta justifikatzeko; eta bihotzak, berriz, jakinarazten zidan ezen imajinazinoaren idurikeriak zirela haiek guztiak, eta ez arrazoinaren arrazoinak, eta konfiantza eman zidanari konfiantzaz ihardetsi behar niola. Eta horrela ibili nintzen, harik eta egun batean neure deliberamenduaren hartzerat deliberatu nintzen arte:
‎—Zergatik bilatu, bada, oinazea, zergatik eta zertarako, baldin badakigu ezen oinazea gure bila dabilela dagoeneko eta, nahi badugu eta nahi ez badugu ere, orain ez bada gero, edozein kale kantoitan edirenen gaituela. Eta zergatik, bitartean, oinazearen beldur izan, baldin beldur horrek oinazea areagotzen badigu, alde batetik, eta baldin badakigu, bertzetik, zer errepuesta eman zion Kristok nekeari eta sufrimenduari, eta guk haren etsenplua atxiki behar dugula, eta ez dugula bertze aterabiderik?
‎Izan ere, Bolognan gertatuaren bertze bertsionerik ere aditu izan dut, hartaraz gero, jaun André, Galileoren teleskopio hark behar bezainbateko prezisionerik ez ote zuen, edo eguraldia ere halakoa ote zen, baina bizitzak anitzetan erakutsi izan dit ezen ez dagoela itsu handiagorik ikusi nahi ez duena baino, eta ez nintzateke sobera harrituko, baldin norbaitek afirmatuko balit ezen irakasle haiek itsuen sorta hartakoak zirela. Zeren eta itsu sinesten duenak bizitzako arrazoin bihurtzen baitu bere sinestea, eta hala makurtzen dira arrazoinaren arrazoinik arrazointsuenak ere sinestearen bertze arrazoin horretarat.
‎—Altxa hortik, ostikoa jotzerik nahi ez baduk...! —erreprehenditu zuen aitak berriro.
‎Eta ez al zetorkigun bizitza, egina eta erabakia bezala, arbasoenganik ondorengoenganat eta gurasoenganik seme alabenganat, halako moldez, non zurginaren semea zurgin izanen baitzen ezinbertzean, zilarginarena zilargin, eta zapataginarena zapatagin? Eta, baserrietan, gurasoek heredero izendatzen zuten semea edo alaba geratuko zuan baserriarekin, eta gainerakoak, edo apez, edo Indietarat joan behar, baserrian geratu nahi ez bazuten bederen, herederoaren erranetarat. Gaur egun bezala, guti gorabehera, zeren gauzak ez baitira franko aldatu horretan ordutik hona.
‎—Hemen, Joanikot —eta hatz erakuslea luzatu eta bekokirat eraman zuen— Baina ene eskuek ezin izan ziotean nehoiz ere buru eman buruan neukanari —eta, txarroa berriro ezpainetaratzen zuela, erran zuen—: Huts egin nian, Joanikot, eta ezin itzuli izan nauk etxerat urteotan, aitaren aitzinean, edo aitaren memoriaren aitzinean, ohorea galdu nahi ez banuen bederen...
‎—Aita ez zuan hil, Joanikot, zeren hilen ausentzia bizien presentzia baino biziagoa eta eraginkorragoa izan baitaiteke batzuetan, are gehiago ene aitaren kasuan, zeren aitak, hainbat handikik eta hainbat jauntxok ez bezala, maite baitzuen pintura, eta ulertzen zuen pinturaz, eta ezin nioan, halatan, haren memoriari ez ukorik ez engainurik egin, ohorea galdu nahi ez banuen bederen... Eta nik ez nian, bertzalde, Ubarneko etxeko heredero izan nahi, baina jainkotzat nituen Italiako pintore handien heredero, Rafaelena bere batez, aitari argi eta garbi adierazi nion bezala, bere denboran...
‎Eta gehiago ere erranen dizut: enetzat ere, zuretzat bezala, gauzarik seriosena da erlijionea, eta, horregatik, hain zuzen ere, prestidigitatoreak soberan daude, erlijionea bertze feria bat bihurtu nahi ez badugu bederen...
‎—Ongi da. Etxe honetan nahi ez banaute, neurerat joanen naiz!
‎...n ere, irakurria nuen nik nola hartzen zituzten gizon zuriek indiarrak eta beltzak, baita nola hauetarik anitz lehertu eta bizigabetu izan zituzten, tratu ezin gaixtoago eta ezin biolentago baten ondotik; irakurria nuen, eta ikusia nuen, halaber, egun batzuk lehenago, nola tratatzen zituzten Trinidadeko uhartean utzi genituen itsas lapurrek jende miserable haiek, esklabo eta meneko izaiteko baizik nahi ez zituztenak... non eta ez zen urkaberako, zeren eta han egin nuen hilabete eta erdian neure begiez ikusi bainuen nola Alain Coup d’Œil ek exekutatu zituen bortz beltz eta bi indiar.
‎...en guarnizinoko soldaduak arduratzen direla gizonen arteko liskarrez; orain, berriz, erran dizuet ezen zaldun horiek, edo, zalduntxoak, hobeki, oso liskartiak direla; eta, akabatzeko, erranen dizuet ezen, nola haien nagusiak inguruko etxaldeetako jaunik jauntsuenak diren, guarnizinoko soldaduek ez dituztela aintzakotzat hartzen zalduntxoen bilaukeriak... eta, beraz, nahaskeriarik eta aharrabiderik nahi ez baduzue, haiekin ez sartzea duzue onena.
‎—Beraz, hirurak bihar goizean etorriko zarete gurekin jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen etxalekuetarantz... baina, nola bitartean ihes egiteko tentamendua izan dezakezuen, hala pentsatu dugu ezen aterbe seguragoa izan daitekeela zuentzat guarnizinoko gartzela, Fernando Pachecoren ostatua baino, gure soldadu hauek zaintzaile ezin abegikorragoak direnez gero. Denborarik galdu nahi ez baduzue, bada, pentsa ezazue oraindanik, ez ihesean, nola pentsatzen baitute munduko preso gehienek, baina bertze zernahitan, zeren emankorrago gertatuko baitzaizue... —eta, ezin garbiago adierazi ziguna are xeheroago eman nahi baligu bezala, erran zigun—:
‎—Badakizu nola dauden gauzak, eta badakizu ezen isilpean bizitzea dagokizula urte batzuetan, kanporat joan nahi ez baduzu bederen, Kubarat, Perurat edo Espainiarat... Baina, zaude lasai, zeren bada hemendik bi egunetarat toki bat, mendi aldean dagoena, non bizi baitira indiar guti batzuk, guztiz fidatzekoak direnak, eta norat ez baita arimarik ere joaiten.
‎Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura baitzegoen itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik, ez bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure burua galtzerat utzi gabe.
‎Baina, aitzinatu gabe utzi ditudan bertze gai batzuekin bezala, honekin ere bertze liburu bat skriba nezakeen, zeren eta halakoak baitziren han ezagutu nituen presoak ere —arraza guztietakoak: beltzak eta indiarrak gehienak, baina baita zuri guti batzuk ere—, baina ez da hori oraingo kontua, adarretarik galdu nahi ez badut bederen... nahiz eta ez nukeen preso haietarik bat ahantzi nahi: preso indiar bat, Ixaru zeritzana.
‎Zeren, dakizun bezala, hargatik gertatu zen, hain zuzen ere, osaba eta bion arteko adiskidetasun isilpekoa, eliza edo elkargo sekeretu iduriko hura fundatzen genuela, noiz eta aitak zaflako hura eman baitzidan, erraiteagatik ezen ez nuela komunionea egin nahi, Kristoren begiak irentsi nahi ez nituelako, hil hurran ikusi nuen oreinaren begi galduak gogoan.
‎Eta halabeharrez eta ezinbertzez izan zen, zeren eta, oreinen historiarekin gertatuaren ondotik, ezin baitzitekeen bertzela. Izan ere, komunionea egin nahi ez nuelako, aitak zartako ikaragarri hura eman zidan eta kondenatuen gelan giltzapetu. Eta, gela ilun hartan beldurrak airean nengoela, nor etorriko... eta osaba Joanikot!, ene aingeru begiralea balitz bezala, bere adostasuna eta bere babesa eta geriza eskaintzen zizkidala... eta sekeretu bat ere bai, berea ez ezik enea ere izan zitekeena, eta enea zena jadaneko... zeren eta osaba Joanikot protestant baitzen, jaun Esteban Etxegoien etxeko ardi beltza bezalaxe, osabak berak jakinarazi zidanez, bere historiaren eta arbaso zahar harenaren berri emaiten zidala!
‎—Ez dut jauregia burdel bat bihurturik ikusi nahi eta, beraz, badakizue nola ibili behar duzuen, kondenatuen gelan hilabetea iragan nahi ez baduzue...
‎Orain banekien, beraz, nor zen Alain Coup d’Œil, eta banekien, halatan, ezen gure harremanak ez zirela anaien artekoak, haren anaia oroitarazten banion ere, baina Jainko alditsuaren eta menekoaren artekoak, eta hala zor niola menekotasuna eta obedientzia, haren begi hersterik nahi ez banuen behintzat...!
‎Eta, jokoa neure alde jartzeko, lasai behar nuen, baina urduri nengoen. Eta neure buruaren jabe behar nuen, baldin burua galdu nahi ez banuen, baina nekez erdiesten nuen neure buruaren jabe izaitea.
‎Nik bezain hobeki dakik hik hori! Gizon izan nahi duenak, beraz, gizonaren ezaugarriak erabili behar ditik, eta baldin hi gizona bahaiz, badakik zer egin behar duan contradictius in terminus batean —halaxe erran zidan, jaun André, latinean don Frantziskoren eskolakoa balitz bezala— sartu nahi ez baduk behintzat... Eta ez kezkatu bekatu egiten duan ala ez, zeren aditua bainago munduan badela jende bat, pentsatzen duena ezen xuxenagoa izan daitekeela ohetik iragaiten den bidea elizatik iragaiten dena baino, Jainkoaren baitarat iristeko.
‎Baina, ustekabekorik izan ez dezazun, Urbiaini buruz argibideren bat eman beharrean nagokizu, zeren, Cervantes bere Kixote Mantxakoan bezala, zeina hasten baita: Oroitu nahi ez dudan Mantxako toki batean..., has bainezakeen nik ere, berdinzki, liburu hau, erranik: Oroitu nahi ez dudan Nafarroako toki batean; nik, ordea, oroitu egin nahi nuen, eta ongi oroitzen dut Lapurdi eta Nafarroa Behereko mugetarik hurbil dagoen Nafarroa Garaiko toki hori:
‎Baina natorren berriro afari hartarat, eta derradan ezen gauza bakarra zekitela edo jakin uste zutela tenore hartan afaldarrek: ezin joan zitezkeela osabaren kakategirat, baldin sugegorriren baten bisita izan nahi ez bazuten bederen. Baina zer gertatu zen orduan?
‎Izan ere, ez ote gara, bada, halakoak, jaun André, Adan eta Ebaren denboratik, zeren zuhaitzetik ez jateko debekua jaso zutenean piztu baitzitzaien haiei ere hartarako gogoa eta desira, halako suertez, non egin behar ez zutena egin baitzuten hondarrean? Eta afaldarrei ere bertze hainbertze, zeren, nola baitzekiten ezin joan zitezkeela kakategi hartarat, uste zutelako ezen sugegorriek habiatzat hartu zutela, hala etorri zitzaien guztiei, handik berehala, harat joaiteko gogoa, baina nola ezin joan baitziren, haurdun geratzeko perilean jarri nahi ez bazuten bederen, hala barreiatu eta sakabanatu ziren jauregiaren gibelaldeko landetarat, hertze aharratuen kolerari bide baten emaiterat osaba Joanikotek haiei guztiei oihuka adierazten zien bitartean egin zezatela egin beharrekoa lasai, zeren segur baitzen ezen gauaren hotzak kikiltzen zituela kanpoko sugeak eta behartzen beren gordelekuetan egoiterat. Eta Villagrandeko dukea ere harat joan zen, nahiz eta bertzerik ere egin zezakeen:
‎...ahik erran baitzezakeen nitaz, oker handirik gabe, ezen amaren belarri zulotik erditua izan behar nuela, Gargantuak bezala, zeren, nola egun osoan egon behar izaiten bainuen honi eta hari adi, hala egin baitzen ene entzutea hagitzez ere sentiberagoa, ene belarria ikustezinki zabaldu balitz bezala, bazter guztietarat iristeko gai... eta hala eta halatan aditu behar izaiten bainituen anitzetan aditu nahi ez nituen hitzak ere, nola egun hartan, zeinean aditu nuenak markatu eta zigilatu baininduen, bihotzaren erdian.
‎Izan ere, Italiarat famaren bila abiatu ninduan eta ez nian ediren; hemen, aldiz, bilatu gabe ediren diat, eta ez nagok haren uzteko prest. Eta hik ere huts egin duk heure liburuarekin, eta ene buruaren gainean zentzatu huke, hutsetik hutserat ibili nahi ez baduk bederen... Baina bazekiat ezen ezinezkoa dela hi bezalako harri koskor bat konbentzitu nahi izaitea... eta bazekiat, halaber, ezen, muturka ere ha siko ginatekeela, baldin elkarrekin bizitzen segituko bagenu.
‎" Alferrik dabil berori, zeren berorrek bertze mundurat joaitea erabakitzen badu, ni ere berdin joanen naiz, notizia jakin orduko, berorren ondorat. Zeren berorrek desterrurik nahi ez badu, nik ere ez, eta bizitza hau, berori gabe, guztiz nuke desterru". Eta nik, errepuestarekin hunkiturik eta, aldi berean, etsirik, erran nioan:
‎Zer kontatu zidan, bada? Kontatu zidan ezen denbora batez Parisko emazteki printzipal baten ohorezko dama izan zela, harik eta haren etxetik jalgi behar izan zuen arte, emazteak egun batean senarrarekin harrapatu zuelako bertze zeregin horietan, eta mehatxatu zuelako eta behartu, haren ondorez, labana luze bat eskuan, Paristik joaiterat, bertze mundurat berant gabe joan nahi ez bazuen bederen; eta nik, nola bainintzen hartan hasi berria, guztia sinetsi nion. Ai, nola izan nintekeen hain sinple eta inozent...!
‎Unaiz oroitu nintzen. Mintzatu nahi ez duelarik, edo burua dantzatzeak lan sobera eramaten diolarik, eskuin eskuko eri zuzenari eragiten dio, ezker eskuin ezezkoan, goiti beheiti baiezkoan, zer behar duen eta horrela. nik, hiru aldiz uzkurtu eta harrotu nuen eskuin eskuko eri zuzena:
‎Ulertzekoa da Kristinaren dezepzioa, Afrikako eta Ameriketako herririk galduenetako amatasunaren jainkosen izenak erabiliak baitzituen, hilabete horietan, umeari eman beharreko graziatako. Hiru lau eguneko kalapita, Ama Etxeko buruaren bitartekotza eta haur egiteko tenorean laguntza eman zioten medikuaren, emaginaren eta erizainen zina behar izan ziren, inork tronpatu nahi ez zuela buruan sartzeko. Bederen, ondorio bat ekarri zuen ona:
‎Astiki astiki, zakurren bat edo katuren bat izutu nahi ez duzunean bezala, nire eskuak grabagailua piztu eta libreta bildu zuen mahai gainetik.
‎—Hainbat gaizto hiretako, sinetsi nahi ez baduk. Gauza bakarra erranen diat:
‎Hamaika besarkada eta hamalau bizkarrekoren ondoan, ostatu batera herrestatu ninduen, zubitik labur. Tokia etxalde bat izana zen oraintsu arte, beren bizitegietatik sobera urrundu nahi ez duten igandetiarrei askariak emateko berriki moldatua. Arte horretan, gu gintuen bezero bakar.
‎Piztia aluak dituk: aurkitu nahi hauenak beti aurkitzen hau, baita nahi ez duanean ere, baina gaur egun ez haiz deus honelako trasterik gabe.
‎—Ez sinetsi, nahi ez baduk. Baina hire Ramirez sasikume horretaz den bezainbatean...
2001
‎Onartu nahi ez badu ere, pixka bat erakartzen du neska isil eta serio horrek. Bere gusturako argalegia izan arren.
‎Eta nahi ez badu. Eta bere neskak beste batekin, esaterako arraunlari morrosko batekin, adarrak jartzen dizkiola jakin eta etxea, hainbeste diru eta ilusio kostatako etxea, beretzat soilik izango dela esanez mehatxatzen badu.
‎Baina batzuetan zaila egiten da nahi duguna sinestea, nahi ez duguna ez gogoratzea. Ez dago geure esku.
‎Lehenbailehen atera behar zela handik jakinarazi diegu ertzainei horregatik. Hau hementxe geratzea nahi ez baduzue. Hasieran ez digute erantzun.
‎Aktoreren batek gangster industriako filmean lanik egin nahi ez badu, berehalaxe entzungo du mehatxua: " Kontuz, zure aurpegi eder horretan azidoa eror liteke".
‎Ezkondu, ordea, eta emazteak senarraren eta haren familiaren maltzurkeriaz jabeturik jokoan parte hartu nahi ez duenean, senarrak aurpegiko mozorroa kendu eta ankerkeriari ekingo dio.
‎Bi urte geroago, ordea, bere proxenetak harrapatu egin zuen berriro. Haserreturik Hasinak lehengo bidera itzuli nahi ez zuelako, errearazi eta hil egin zuen.
‎‘Eta ez dut esan nahi zuen modukoa izan nahi ez nukeenik. Gure koadrilan ez da beste berbarik egiten ezpada zeinek duen zilar gehiago, zeinek duen karro berriagoa, zeinek duen atso gehiago, zeinek duen handiagoa... ’
‎Eta amak eskua salbepean zuela ohartu zen, Hemendik jaio zinen zu esan zuenean amak, hatz erakusleaz sabela seinalatzen zuela, eta hatz erakusleak orbain ikaragarri bat erakutsi zion, amaren hatza bera bezain lodia eta luzeagoa, zilborzuloan hasten zena eta, sabel zurian behera, inondik ere begiratu nahi ez zuen zangarteko ilebaso ilun haren ia mugaraino iristen zena.
‎Bakardadean one man’s band, jolasean bakarrik jardun nahi ez duen umearen moduan asmatu ditut lagunak. Dramatis personae, nire drama lagunak, nire mamuak, munduan sakabanaturiko geure antzekoak, eustarriak galduta, triste, erne, ausentzien katean lotutako jendea.
‎‘Ezer egin nahi ez baduzu, joan zaitez! ’ esan zidan gero.
2002
‎Eta erregeak dena aditu zuen, eta poztu egin zen, Pertseo ataka larrian zegoelakoan. Besoa altxatu zuen handikiro, errege bati dagokion eran, eta Pertseorengana zuzendu zen, Medusaren burua han zeuden guztiei erakusteko aginduz, berea galdu nahi ez bazuen behintzat.
‎Aurrera begira ikusten zuen Mirari. Ez zekien urduri zegoelako egiten zuen, edo berarekin ezer jakin nahi ez zuelako.
‎–Are gutxiago nahi ez bazuen –berretsi zion Imanolek.
‎Lagunen aipamenak uste baino gehiago nahastu zizkion barneak Mirariri, igartzerik nahi ez zuen arren.
‎Baina nik magiarekin jarraitzen diat. Beharbada bizitzak gutxi batzuetan irekitzen dik berarenganako atea, eta une horietan aprobetxatu beharra zagok, aukera betiko galdu nahi ez baduk. Amaigabeko istorioan bezala.
‎Hemendik ikusten ditiat, hi –gaineratu zion Julenek, Imanolen motxila seinalatuz. Hiruzpalau liburu ikusten ziren gaineko aldean– Hurrengoan hobeto ezkutatu, ikustea nahi ez baduk.
‎–Bale, bale, hi. Ez kontatu, nahi ez baduk. Heuk ikusi.
‎Karmele adi adi zegoen, ahizparen hitzik ere galdu nahi ez balu bezala, Sarak bere kontaketari berrekin zionean:
‎Eta haren asmo ametsetan ez zen gizonik sartzen: izan zitekeen Alpujarretan ezagutu zituen gizonekin eskarmentu handia hartu zuelako eta beste zauririk nahi ez zuelako; izan zitekeen gutxieneko independentzia baten bila zebilelako; izan zitekeen moja joan nahi zuelako. Edozer izan zitekeen, beraz:
‎Ergelkeria hutsak. Nola ukituko ninduen, bada, ukitu ere nahi ez ninduenak. Eta eskuak eta zangoak lotuak nituen, eginkizun profesionalaren menera.
‎–Hanka sartu nuen, eta ezin orain atera, berriro sartu nahi ez badut behintzat. Adi ibili, mesedez.
‎Alferrik. Harik eta ulertu nahi ez zuena guztiz ulertu zuen arte: Sergiok berarekin hautsi zuen, betiko.
‎Edonor hunkitzeko moduko historia baitzen, eta elkartasunari eskainitako kanta: erraldoi hura zuen protagonista, hasieran berekoia zena eta bere baratzeak berarentzat baizik nahi ez zituena, harik eta inguruko haurrak lagun egin zituen arte, berekoikeriak idortutako baratzeak istantean loratzen zitzaizkiola, eskuzabaltasunaren indarrez, negutik udaberrirako bidean!
‎–Bi aldiz plantxan esan nahiko didazu, jakina, gordinik jaterik nahi ez baduzu... Ez al dakizu, bada, Jainkoak arrainak egin zituenean plantxa batekin lisatu zituela haietako batzuk, eta horregatik direla edo hain estuak edo hain zapalak...?
‎–Nik salbatu egin nahi zaitut. Baina, nahi ez baduzu, biok galduko gara.
2003
‎Dutxa inportanteagoa da. Dutxa katarsi tipo bat da, etnografoek sinistu nahi ez badute ere. Horregatik guztiagatik dutxatzen zen Matias arratsaldean; horregatik guztiagatik eta nagia ematen ziolako goizean dutxatzeak, dena esan behar bada.
‎Bereziki gustatu zitzaidan lana izan zen, errealitatea eta fikzioa maisuki nahasten zituelako, irakurlea ere zalantzan jartzeraino. Von Briton idazlearen editoreak eta itzultzaileak gehiago idatzi nahi ez duen gizona bahitzen dute nobela bat idaztera behartzeko. Von Britonek dezenteko edadea du, nekatu egiten da eta tarteka itzultzaileak laguntzen dio, baina, noski, maila jaitsi egiten dela uste du editoreak.
‎Norbaitek iraganeko maitasunaren lekuko gisa ikusten zituen, aspaldi itzalitako suaren kea omen zerien, baina ez besterik, ohituragatik zeudela alegia elkarrekin edo alferkeriaz edo aspaldiko hitzarmenen bat luzatuz, iritzi desberdinak ageri ziren baina inork ez zuen esaten elkar maite zutenik. Eta, alabaina, ez zen bien artean inoiz ere liskarrik sumatu, ez zuen inork gorrotorik atzeman, badirudi maitasunaren hilotza usteldu ahala isilik lurperatzen zutela, dolua bien artean gordeaz, familiak bisitarik nahi ez balu bezala, baina aldi berean gatazka sorgor baten hotsak suma zitezkeen bien artean.
‎–Eta hemen gertatu denaz, ezta hitz erdirik ere inori! Katuaren eta behiaren bidetik joan nahi ez baduzu behintzat...
‎–Azpildarrok –esan zuen–, egoera bereziak neurri bereziak eskatzen ditu, eta Liputzeko gobernadoreak eten egin du Azpilgo mende eta mendeetako legetasuna. Beraz, odol gehiago isurtzerik nahi ez baduzue, zoazte isilik eta banan banan zeuen etxeetara.
‎Orain Benedettik bat egingo du Donostian ETAri armak uzteko eskatuko dion jendetzarekin. Esan nahi nioke zorigaiztoko herri honetan taumaturgoak izan behar dugula oraindik ere, ezin ulertzearen amildegian erori nahi ez badugu. Beren aberri txiki eta saminduaren defendatzaile sentitzen direnei baldintzabako errendizioa eskatzen dienak ez baitu gure tragedia ulertzen eta, larriago dena, luzatu egiten du.
‎Ohean etzanda, pentsamenduak akats mekaniko baten erruz goian geratutako noria ziren. Jaitsi nahi ez zutenak.
‎Abandonatua. Inork nahi ez duena. Ezertarako balio ez duena.
‎Bihotz oneko gizona zen Peru, estimu handitan nuen. Alferrik ezetz esatea, alferrik despedidarik nahi ez nuela behin eta berriz errepikatzea. Ni, Peru ez bezala, mutil lasaia nintzen.
‎Entzun nahi ditugun hitzak soilik entzuten ditugu. Ikusi nahi ez ditugun gauzen aurrean itsu bihurtzen gara. Eta hitzak eztarrian hiltzen dira mingainak traba egiten dienean.
2004
‎Badirudi ez dela kolpearena bakarrik memoria galduta izatea. Beharbada beste zerbait izan liteke amnesia hori sortu duena, agian gogoratu nahi ez duzun gertakizunen bat gordetzen du shock horrek. Hala ere, nik ezin niezazuke esan ziur, ez bainaiz psikiatra, zirujaua baizik.
‎Uste dut ez naizela egokiena horretarako. Ez zaitut behartuko zeuk egin nahi ez duzun ezer egitera. Baina zurekin kontaktuan egon nahi nuke, Yitzhadek badaki ni non aurkitu.
‎Nire espezialitatea ez diren gaitzak tratatu behar ditut; derrigortuta gaude, zaurituak hiltzen utzi nahi ez baditugu. Askotan, ohe faltaz lurrean jarri behar izaten ditugu gaixo eta zaurituak.
‎Gutaz hitz egiteko deitu dizut. Baina biren arteko elkarrizketa ezinezkoa izaten da batek nahi ez duenean.
‎Azpijokoz jositako arlo ideologiko labainkorrean sartzera goazela dirudi. Aldez aurretik galduan irten nahi ez badugu, beraz, erne!: –Hozkia ematen dit herri honen pluraltasun kulturala goraipatzen entzuten dudanean. Xabier Mendiguren Elizegi mintzo zaigu?, euskaltzaleen helburuak apaltzeko asmoz.
‎(...) Eta ez digute onartuko euskararen etxera etortzeko esan, eta abertzaleen etxera sarrarazi ditzagun. Euskarak ez ditu abertzaletuko, abertzale izan nahi ez dutenez. Aitzitik, euskarak beren espainiartasuna maitatzeko, bizitzeko eta aldarrikatzeko balio die?. 81
‎Haatik, euskararen zoriak erakusten digun pizkunde zoragarri hori ez da ispiluaren puska bat besterik. Ispilua, berriz, oso osorik behar dugu, ez puskatan banatua, geure buruak engainatu nahi ez baditugu behinik behin.
‎Zu mila gauza egitera behartuta zaude. Horretarako daude Konstituzioa, legeak, aginduak, dekretuak eta nahi duzun (edo nahi ez duzun) guztia. Ezker eskuin behartuak gizarte liberal omen den honetan.
‎Orobat, erreferentzien bila abiatzeko orduan, ipar euskaldunen eredua hobetsi izan du, haien eta gure elebitasun mota zur berekoak ez direlako: . Euskara espainolaren pidgin bihurtu nahi ez badugu, espainola euskal kolore pixka batekin, kanpoan erreferentzia puntu bat izan behar dugu, eta hori Ipar Euskal Herria da guretzat.
‎Beste aldetik, indio gaiztoak: egunkari nagusia Egunkaria duten euskaldunak, errealitateari darion normalizazioaren paradigmaren aurrean men egin nahi ez dutenak, hain justu ere euskararen normalizazioa bideratu ahal izateko. Indarrean dagoen ordena soziolinguistikoa hitzez eta egitez deitoratuko dutenak.
‎Hizkuntzaren statusa aldatzen baldin bada, zenbait gizakiren statusa ere aldatu egingo da. Aldakuntzaren aurkako erresistentzia gertatzen da, gizatalde batzuek beren statusa aldatu nahi ez dutelako?. 321
‎Erradikalak komunikabideekin, euskara gutxienez parametro onargarri batzuetan erabiltzen ez dutenei ez erosiz edo ez entzunez. Erradikalak ikasi nahi ez dutenekin. Hitz batean esanda, erradikalak gure hizkuntzarekin erradikal portatzen direnekin.
‎Hitzak alferrik direnean, akaso poltsikoak eragingo ditu aldaketak?. 612 Poltsikoaren indarra ekarri digu hizpidera Etxeberriak, hitzarena ahitua dagoelakoan edo. Hitzaren deirik aditu nahi ez duena beste nolabait presionatu behar, gutxieneko eskubideetan barrena abiatuko bada. Hala ere, hitzaren aldeko hautua egiten dute euskaltzale askok eta askok, hori omen da-eta geratzen zaigun baliabide bakar bakarra:
‎bi hizkuntzetan eratu nahi den gisa horretako antolamendu soziolinguistikoan zer toki dagokio euskaldunari? Euskaraz bizi nahi duen euskaldunak, bizi nahi ez duena edota ahalegin handirik egiten ez duena ez baitakigu nola izan daitekeen euskaldun, euskaldun izatea ez delako zentzu hertsian euskara jakitea, ba al dauka aterabiderik egungo egunean?
‎Nazio estatuaren ideologia totalitarioak zuritutako estrategia diskurtsiboa izaten da hori. Berez, euskal idazle izatearen ezaugarri arruntak gainerako (espainol, frantses...) nazio estatusen arabera finkatu nahi ez dituenak, euskal herriaren eta euskaldunaren beraren izate eta izaera nazionala auzipean jartzen ditu. Ideologiaren logika menderatzaile horri jarraiki, berez dator ondorioa.
‎–Irauteko ahalik handiena erakusten dutenek estaduaren eta instituzioen laguntza sendoa daukate?. Bai, Estatuaren problematika ikertu nahi ez duenak, ez du sekula jakingo Europako eta munduko hizkuntza gehien gehienekin egun gertatzen ari den hondamendi izugarria zertan den. Betoz, etorri behar baldin badute, ondoren eta xehe xehe direlako faktore horien xehetasun aletuak.
‎Jakintza, kultura eta pentsamendu jasoaren eremuan lur-zoru oneko baratzea atontzeko gomendioa da hori. Oinarrizko hezkuntza sistemaz gaindi ibili beharra daukala egungo gizarte ereduan hizkuntza batek, noranahiko lanabes zolia bihurtu behar genukeela, atarramentu makurrik nahi ez badugu. Ez al gaude, proposamen honetan ere, hizkuntza funtzioen sistema guztizko baten aldeko eskakizunaren aurrean?
‎Izatez eta obraz, ordea, behar zukeanaren laurdenik ere ez du egiten, bide faltsuetan barrena abiatua delako; eta egia aurrez aurre eta zer nahi gerta dadin ere ikusi nahi ez duelako. Eta nik ez dut joko hortan segi nahi.
‎Orain arte Euskaltzaindiak ez du egiazki ezer egin batasun hunen alde: Baigorri’n bertan, batasun hau nahi ez duela agertzeko edo, Haritxelhar jauna baxenabartarrez mintzatu da, Lafon jauna zuberotarrez, eta Lojendio jauna gipuzkoarrez. Batasunaren eragille izan nahi denean ez da jarraipide ahalkegarri hori ematen.
‎Zer hoberik euskeraren kinka gaiztoa ahantzerazteko, ohorez eta irribarrez antolatzen dituen biltzar horiek baiño? Politikarik egin nahi ez duela aitzakia, frankismo hutsa baizik ez du egiten Euskaltzaindiak, eta euskeraren borreroen laguntzaille billakatzen. Zenbat aldiz oldartu zaio Euskaltzaindia Gobernuari, edo euskera dela bide ahakarrik edo kalapitarik izan?
‎Hizkuntzaren batasun horrek, halarik ere, bere garrantzia du; eta aberriaren kinka larrietan, herrikidetasun hau beste kidetasun guziei nagusi dakieke. Hau sasi marxista batzuk onartu nahi ez dutelako, ez dituzte ulertzen, eta ez ulertuko, ez Kataluña’ko, ez Bretaña’ko, ez Euskal Herri’ko, eta ez nehungo arazoak askatasunaren nahiak eragiñak diranean. Nabarmenenak berak ere ez:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia