2009
|
|
Ondoko lauzpabost segundoak bizitzako mementorik zoriontsuenetakoak bezala oroituko zituen Domingok; Domingo, izan ere, hilabete bakarra zeraman arren, itota sentitzen zen, batik bat Besatroncosen jardunagatik, hainbeste estutzen zituen sarjentuak soldaduak; baina, bera ez ezik, konpainiako soldaduak ere, gutxiago edo gehiago, potroetaraino zeuden potrozorri hartaz: esan
|
nahi
baita Domingoren garaipena ez zela berea bakarrik izan, bere kideena ere bai: horregatik sentitzen zen hain pozik, horregatik hain arin eta horregatik hain bete, hegan egin gabe hegan egiten ariko balitz bezala; zorion hark, ordea, ezin iraun zezakeen luzaro, eta, hala, segundo labur haien ondoren sarjentuak Fiiiiiiirmes!
|
|
guztiak kutsatzen zituen, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, hain zen jende hura manipulagarria eta erabilerraza; haiek izaten ziren, beraz, Domingoren arnasgune bakarrak, orduan bereganatzen baitzuen probetxuzko zerbait egiten ari zelako sentipena, zeren eta gero, teniente batek ematen zuèn elektrikzitate ikastarora joaten hasi zenean, ikasleen artean sarjentua topatu baitzuen, bere zoritxarrerako: esan
|
nahi
baita Domingok nekez jarrai zitzakeela eskola haiek behar bezala, sarjentuaren presentzia hutsak arreta desbideratzen baitzion, gizon hura itzal bat balitz bezala eta arantza bat Domingok bere baitatik ezin kendu zuena; goizetik, beraz, Domingok sarjentuaren erasoak eta oilarkeriak pairatu behar zituen, baina arratsaldeetakoa ez zen askoz hobea, sarjentuaren presentzia ur tanta bat bezalakoa bait...
|
|
Joan ziren, bada, handik gutxira, orbetarrak, Domingorekin Ada utzita; hartu zuen gaixoak medikuak eman ziòn lasaigarria, eta baretu zitzaion mina?; lasaigarriak burua moteltzen zion, bai, baina ez blokeatzen, minezko minak bezala; esan
|
nahi
baita Domingo pentsatzeko moduan zegoela; ez zuen asko pentsatu beharrik, gainera, haren pentsamendua hitz bakar batek laburbil baitzezakeen, ausaz: –eskua?, hitza den pentsamendua eta pentsamendua den hitza, hitza bete esku eta pentsamendua bete esku:
|
|
datozela, bai, guztiak, neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera: Adaren aurrean bai gutxienez!; esan
|
nahi
baita Domingoren buruan eguzkia sartu orduko joan zitzaizkiola handik ihesi itzalak, sentimendu onen kutxan ezkutatu zituenak, arrebari onik zuèn eskua luzatzen zion bitartean, honek bere eskuen artean berehala estutu zuena, musuka josiz: zer moduz zaude, Domingo?
|
|
Nebaren hitzak arrebarena zekarren, eta arrebarenak nebarena: esan
|
nahi
baita Domingoren txanda zela eta Domingok zerbait esan behar ziola Adari, baina Domingori ez zitzaizkion hitzak etortzen, ez zitzaizkion etortzen, harik eta, ezintasunak estututa, buruan zeuzkanak jaurti zizkion arte:
|
|
(?) Domingo beste muturrean zegoen; Benjamin Maria jaio, handik urte erdira hil eta fantasma bilakatu zenetik, gainera, itsu sinesten zuen anaia gazteenak etxekoak zainduko zituela, baita gaitz larri guztietatik, tuberkulositik bereziki? libratuko ere; esan
|
nahi
baita Domingo txantxak egiteko moduan zegoela, jolasten zenean, bestalde, ez zuen arriskurik neurtzen, arriskua ezinbesteko baldintza balu bezala jolasa jolasago bihurtzeko?, neurriz kanpoko txantxak ere bai?
|
|
eskatzen zioten bezala; aldiz, erantzuna hiruzpalau segundotan luzatu zuen, bere buruarekin oso ados ez zegoen seinale; Domingok, izan ere, beti jasan izan zituen anaiaren gehiegikeriak kutsu militarreko jolas haietan, amen, amen eta amen, ordura arte bai behinik behin, baina zergatik segitu behar zuen ardirik otzanenaren jarrera hartan? Esan
|
nahi
baita Domingok ez zuela, beharbada, azken gehiegikeria hura aurreko guztiak bezala sentitu, izan ere, ez baitzen besteak bezalakoa izan, ausaz, edalontzi betea gainezka ipintzen duen ur tanta beste ur tanta guztiak bezalakoa ez den bezala; edo gauzak ez ziren guztiz horrela, beharbada, Teofilo Mariak zapaldu izan zuen bakoitzean Domingok beti sentitu izan baitzuen anaiaren kontra altxatzeko odol bultzada hura, bere berezko errebeldiak eragindakoa, balizko altxatze hura, gero, berak bere buruari zuzendutako hitz hutsetan geratzen bazen ere:
|
|
Ikuskizunaren aurrean, ahoz gora zetzan haurra, arnasestuka, ahotik odol hari bat zeriola; Ada, berriz, ahoz behera, marmolezko estatua etzan bat baino finkoago eta geldiago, beso batez haurra inguratzen zuela?, lekuz kanpo sentitu zen Domingo, irriaren denbora eguzkitsutik tragediaren denbora argigabera segundo erdi batean jaurtia; esan
|
nahi
baita Domingo ez zela jada bere buruaren jabe, halako moldez, non gelako atea ireki eta oihuka hasi baitzen, histeriak hartuta:
|
|
nahiz eta behin ere txartelik erosi ez!, ez zaintzaile kanarioen arteko jolasa atsegin ez zuelako, burutsua ez ezik, erakargarria ere egiten zitzaion, bestela ez baitago esplikatzerik nola egoten zen inguru hartan jakin minez, txartel erosleek zer esango??, gogoan beste historia hura zeukalako baizik, gezur iruzurrekin lotua, bere jaiotegunean kanario bat leihotik sartu eta kantan hasi zitzaionekoa, halako eran, non, jakin zuenetik historia hura amak asmatua zela, abioi bat pilotatu nahi zuèn garaian jakin ere?, adur txarreko txoritzat hartu baitzuen kanarioa, are gehiago armadan egindako egonaldian eskua moztu zuenetik; Domingok, beraz, ezin bereizi zituen kanarioa eta bere eskumotza, bataren irudiak bestearen irudira baitzeraman, ia ezinbestean: ...lurretan garatutako ariketa magiko susperstizioso baten ondorio ere izan zitekeena; Domingo, baina, lanean eta bizitzan zentratuta, aspaldi ez bezalako oreka psikologiko baten jabe, gorabeherak gorabehera?, bere superstizio hura gainditzeko tenorean zegoen, ausaz; bera, ume umetatik hain txorizalea izan zena, kanario baten irudiarekin trabatua!; zer kulpa zuen, baina, txori hori polit hark?; esan
|
nahi
baita Domingok halako barne bultzada bat nabaritu zuela, txartel bat bereganatzeko; giroak ere hartara zeraman, beharbada, kanario zaintzailearen inguruan gazte batzuk baitzeuden, lagunarte berekoak, itxura batean, bakoitzak bere txartela nahi zuena, eta txartela eskuratu orduko ozenki irakurtzen zuena, gainerakoen iruzkin eta irrien artean?
|
|
ezin pozikago zegoen, beraz, Miryamen erreakzioarekin, liluratuta ere bai, ausaz, hain zituen begiak une hartan Miryamen begietara emanak?, baina, belabeltzak zeru oskarbia zeharkatzen duenean bezala, itzal beltz batek zeharkatu zuen orduan mutilaren betargia: bazirudien, izan ere, Miryamek primeran erreakzionatu zuela, baina berdin erreakzionatuko ote zuen muinoia erakusterakoan?; esan
|
nahi
baita Domingo beldur zela, baita lotsa ere, gauza bat baitzen egia hitzez biluztea eta beste bat hitzez biluzitako egia inori erakustea, hain zen bere egiazko egia hura, mutilatu baten egia, azken batean, mutilatuak ezin mutilatu zuena, itsusia eta nardagarria; nola iritsi zen, baina, Domingo puntu hartara, Miryami kanarioarekin lotutako bere historia kontatzeko asmotan hurbildu zitzaionean, kontatze hutsarekin neska bereganatuko zuelako ustean?
|
|
Domingok ezker eskuin mugitu zuen bere burua, ez Miryamekin desados zegoelako, bistan da; esan
|
nahi
baita Domingo bere buruarekin ari zela, ausaz, Miryamek esandakoari erantzun azkarra etorri balitzaio bezala: –Bada, ni ez naiz ongi konpontzen gurasoekin?; Domingok, baina, ez zuen hura esan, komeni ere ez baitzitzaion komeni gurasoekin zituèn harremanen alde itsusi hura azaltzea, lehen ikustaldian ez bederen, aurrerago hitz egingo zuten hartaz; aurrerago??; eta nork ziurtatzen zion Domingori aurreragoko aukera?; harik eta Domingok bere baitan ahots bat entzun zuen arte, belarrira esaten ziona:
|
|
–Kontuz, Enrico?!?, txantxa hark garbi erakusten baitzuen, itxura batean, Adaren barne aldaketa, begirunezko jarreratik konfiantzazkora; baina konfiantzazkoa baino gehiago ere bazen, agian, sentimendu hura, Ada eta Alberto orduantxe lotu zituena, Domingok susmo hori zuen: esan
|
nahi
baita Domingo jeloskor zegoela, eta, nola jeloskortasuna aierurik funsgabekoenarekin elikatzen den munstroa den, kaloria bateko elikagaia mila kaloriako bihurtzeko gai, irudimenaren azpilana bitarteko, are jeloskorrago jarri zen aurrerantzean, Alberto eta Adaren irriak eta barre txikiak, biak jolasean, bi haur bihurri iduri?
|
|
beti prest: esan
|
nahi
baita Domingok gauza bat sentitzen zuela, baina bere burua engainatzeko aukera zuela; aski zuen, hartarako, bigarren ahotsaren menera jartzea?, zuregatik da, eta, zuregatik da??, nola egin baitzuen, bizi senak beti bilatzen baitu, ororen buruan, norberaren onura, egiazkotasun itxurazkotasunak bigarren mailan utzita?
|
|
Alberto, baina, astebete gabe hil zen: esan
|
nahi
baita Domingorekin hartaz berriro hitz egin gabe hil zela, eztaibadarako abagunerik aurkitu ez zuelako edo; Domingo, baina, ez zen hobeto geratu, Albertoren hilotzaren aurrean eszena hura gogora baitzezakeen, lotsaren lotsaz gogoratu ere: nola erantzun zion, bada, Albertori, bere etxea ere eskaini ziòn lagun minari!?
|
|
hainbeste estutu zuten, antza, non bihotza lehertu ez lehertu eta burua galdu ez galdu egon baitzen une batez: begiak begien betilunean galtzen direnean, izan ere, galtzen da maiz norabidea eta galtzen da burua; esan
|
nahi
baita Domingo hilotzaren aurrean belauniko jartzeko puntuan egon zitekeela, adibidez, barrua husteko asmotan: barkatu, Alberto, barkatu, ez haut maitatu, ez behar adina behintzat, ongitxo dakik hik zergatik, baina emadak beste aukera bat, emadak?; mutila ez zen, halere, belauniko jarri, burua galdu baino lehentxeago zuhurtasunaren argiak argitu eta argi hark teatralkeria baino bide autentikoagoak erakutsi eta ikusarazi zizkiolako, berak. Domingok?
|
|
bere lurrak berreskuratzeari ekin balio bezala, eternitatearen aurkako lehian: esan
|
nahi
baita Domingok bere egin zituela berriro iraganeko nortasunaren aspektu batzuk, bere bihurri izate hura, adibidez, orain jauzi eta orain zilipurdi?, ez beren jatorrizko naturaltasunean, borroka hartan guztian borondateak ere bere pauso atzeraezinak eman baitzituen eta pauso bakoitzak uzten baitzuen Domingoren ibilbidean bere oinatza, mutilaren nortasunaren jatorrizko bertsioa kutsatzen zuena, ezi... Eta, halere, urtebeteko epea betetzear zenean, hilabete lehenagoedo?, data sinboliko haren inguruan hil edo biziko zerbait erabakiko zela iritzita, borondatearen aldeko ahalegina areagotu zuen, zirt edo zart, eta horrela, egun batean, zapatetan hartxintxarrak sartu eta halaxe joan zen ikastetxera, baita ikastetxetik etxera itzuli ere, pentsaturik ezen mortifikazio hura Jainkoaren borondatea irabazteko baliagarri gertatuko zitzaiola; Domingo jota iritsi zen etxera, jakina, eta amak esan zion:
|
|
–Hi ipotx hutsa haiz, eta Tibidabora joan duk, heure gaixotasun horretaz sendatu nahi baduk?, halako moldez, non Domingori are txikiagoa izateko sentimendua piztu baitzitzaion; osaba Ismael, bestalde, orbetarrek Regina eneko mahai inguru hartan egin zutèn bilkurako protagonista zen? eta protagonistago sentitzen zen une hartan, ausaz, kontalari gisa erakusten zuèn jarrera hanpatuak ez zuen besterik adierazten behinik behin; esan
|
nahi
baita Domingok oso bigarren mailan sentitu behar zuela, osaba Ismaelek esaldi hura erabili zuenean batez ere: –Hantxe egon naiz ni, eta badakit zer esaten dudan?!?, harekin neska mutilei zera esaten ariko balitzaie bezala:
|
|
edo, ez baldin bazuen, orduantxe etorri zitzaion, Domingok kosta ahala kosta eskuratu nahi baitzuen festa hartan berari zegokiòn protagonismo zatia, osaba Ismaelen lehoiek, tigreek eta jirafek eragozten ziotena: esan
|
nahi
baita Domingori iritsi zitzaiola ordua, hontza gauaren erresumara igortzekoa; eta orduan honela mintzatu zen:
|
|
Epe hartan, bulego buruaren ondoan jarraitu zuen Domingok, haren gehiegikerien aurka ezer egin eta ezer esan gabe, baina ez esatekorik ez zuelako, baizik eta isilik egon nahiago zuelako, bere aukeraren bila, zirt edo zart; aitari hitz eman zion, bai, fabrikan lan egiten ahaleginduko zela ahalik eta zintzoen, eta hitz emanak behartzen zuen; denborarekin, baina, Domingo ongi ohartu zen ezen aitari emandako hitza gaizki emana zegoela, eta gaizki emandako hitzak ez zuela behartzen; jakin ere, aitarekin izan zuèn lehen eztabaidan jakin zuen hura Domingok, harako esaldi hura entzun bezain laster: ...bofizial gehienak?, eta aitak halako enplegatu leialak nahi baitzituen, antza, ez al zion aitari berari entzun gizon zital bat gizon are zitalago batek bakarrik zuzen zezakeela, lantegiarena bezalako giro gogorretan, Jainkoak zuzen idazten baitzuen, baina lerro okerretan??, kargutxo baten ordainean langileen eta azpikoen mugimenduak kontrolatzen zituztenak, haiek guztiak menderatzeko asmotan; esan
|
nahi
baita Domingok horrelako ondorio batera iritsia behar zuela: –Aitak sarjentu putakume hura bezalakoa nahi nau neure egitekoetan, baina hori bai ezetz?!?; hitzak, beraz, ez zuen jada Domingo behartzen, baina, hitza jateko behar adina arrazoi izan arren, ez zuen hori askitzat jotzen, gauza bakoitzak baitu bere mementoa eta bere abagunea, eta bera. Domingo?
|
|
Domingo hantxe zegoen, entzuten ari zena sinetsi ezinik: balbula, beraz, langilearen aurpegia baino inportanteagoa zen, itxura batean!; esan
|
nahi
baita Domingok bere burua ikusi zuela une hartan, ausaz, haizegailuak eskua moztuta, oinaze ezin handiagoaren erdian aitaren galdera imajinatzen zuen bitartean: –Zer moduz dago haizegailua, Domingo??; horregatik, beharbada, sutan zegoen Domingo, eta horregatik zuzendu zitzaion, apika, aitari, ez mende dagoenaren antzera baizik eta zerbait exijitzen ari denaren antzera:
|
|
eta tarteka itsasaldi luzeagoak ere egiten zituena, bi hiru hilabetekoak: esan
|
nahi
baita Domingok begiz jota zuela zamaontzi hura lehendik ere, noiz eta itsasora egiteko harrak barrutik jaten baitzuen, ontzi hark inoiz eskain ziezaiokeena bere helburuen neurrikoa izan zitekeelakoan, izena ere halakoa baitzuen ontziak: –IANUA COELLI?
|
|
Une hartan, beharbada, bulego burua popatik hartzera bidaltzeko zorian egon zen Domingo, baina, ordainean, bulego buruaren irriari beste irri batez erantzun zion, berea konplimenduzko irri hotza izan bazen ere, baina irri bat, azken batean; Domingo, beraz, ebidentziarekin aurkitu zen aurrez aurre, errealitate gordinarekin, alegia?, zeinak bi aurpegi erakusten baitzizkion: bata fabrikaren aurpegia zen, bertan lan egiten zutèn gizonen harreman gogor bezain berriketa gutxikoek zehazten eta finkatzen zutena; beste aurpegia berea zen. Domingorena?, zeren fabrika ispilu bat ere izan baitzitekeen, non bakoitzak bere buruaren irudia ikus baitzezakeen; esan
|
nahi
baita Domingok berehala atera zituela ondorioak, hain ziren begi bistakoak, ispiluari so egin bezain laster: bera. Domingo?
|
|
komunista jainkogabe zikin haiek bezala? ...stak, haien artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu, etxean sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia. Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan?, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan
|
nahi
baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku berean sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; ba... lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek, beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
|
|
Adaren ondotik, Damasok eta Maria Bibianak besarkatu zuten Domingo, irribarretsu, eta gero, amak: amarena, ordea, desberdina izan zen; Domingo eta amaren arteko besarkada, izan ere, alde bakarrekoa izan zen; esan
|
nahi
baita Domingok besarkatu zuela ama, eta ez amak Domingo, itxura batean, besarkadaren atarian gertatutakoari erreparatzea besterik ez zegoen hartaz ohartzeko, noiz eta Domingok aurrez aurre ikusi baitzuen ama, bere jarrera harekin pertsona galdu bat zirudiena, begiak ere, betinguru zurrunean irri arrastorik ez?
|
|
Domingo hantxe geldi zitekeen, baina, beste askotan bezala, ez zen gelditu, egiak ere bere exijentziak balitu bezala, azken bururaino eraman beharrekoak; esan
|
nahi
baita Domingok bere arrazoi biribil hura are biribilagotzeko beharra sentitu zuela, bizi senak, zuhurtasunak, luzatzen zizkiòn aholku eta gomendio ororen gainetik:
|
|
esan nahi baita lehen argitik eguzkia ezkutatzen zen arte bazegoela ontzian zereginik, batean sukaldean laguntzen, bestean ontziaren bizkar sabelak garbitzen edo motorrak ikatzez kargatzen?, izerdi eta neke, neke eta izerdi, halako moldez, non egunak leher eginda bukatzen baitzituen; zirkunstantzia hura, baina, bere buruarekin egindako apustu bat bezala bizi zuen Domingok, hutsetik hastea ernagarri eta kitzikagarri egiten baitzitzaion, antza: esan
|
nahi
baita Domingoren erabakiak jarrera erromantiko bat zuela oinarri, errealitate arromantikoari bere berniza ematen ziona; Domingo, izan ere, aberaskume bat zen, bizitzan erosotasun eta erraztasun guztiak izan zituena: erosotasuna hark, ordea, deseroso sentiarazten zuen batzuetan, lasterketa batean abantailarekin irteten den korrikalaria senti daitekeen bezala, Domingok ikusi egin nahi baitzuen noraino irits zitekeen, bere buruaren ahalegin hutsez, bide hartan barrena; marinel batzuek, hasieran, ederki jotzen zioten adarra, bai jantzien kontura, aski zen txamarraren kalitateari erreparatzea, alkandora, jertse eta galtzei, zapata eta galtzerdiei, mutil hura beste klase batekoa zela ohartzeko?, eta bai eskumotzaren kontura ere, haien artean bazen galiziar bat, ezizenak asmatzen espezialista, behin batean Domingori esan ziona, bere galiziar azentu itxiarekin:
|
|
nik, emakume bat aukeratzen dudan bakoitzean, hortzetara begiratzen zioat, ganadu erosleak behorrei bezala, kar kar kar!?: esan
|
nahi
baita Domingok hitz haiek entzuten zituela eta entzundakoaren arabera irudikatzen zituela emakumearen lurrak: ezti iturriak, flan erraldoiak, su hezeak, panterak eta behorrak?; Domingok, beraz, irrika bizi hura bizi zuen, edo irrika biziak bizi zuen Domingo, lur haiek ezagutuko zituèn eguna noiz iritsiko?
|
|
Domingo, hasteko, defentsiban zegoen, defentsiban behar zuen, inondik ere?, aurpegia zuri eta burua ere zuri, odola hotz; bizardunaren hitzak buruan sartu ez beste, ordea?, eskumotza da, baina gizona da oso: gizona gerritik gora, eta gerritik behera gizonago??, lotsak edo eraginda, adrenalina uholdea odolbideetan barrena lehertu eta gorputza sutu zitzaion; esan
|
nahi
baita Domingok, segundo gutxiko epe laburrean, mutur batetik bestera erreakzionatu zuela, lehen izotzak hartuta eta gero suak: horregatik, beharbada, modurik mekanikoenean besarkatu zituen hiru emakumeak?
|
|
haren begiek halako zerbait adierazten zuten behinik behin, jakin ez zer izan zitekeen hura, itzaltzera zihoàn distira edo piztera zihoàn itzala: esan
|
nahi
baita Domingoren esperantzak besteen keinu bat behar zuela edo besteen hitza, berretsia edo arbuiatua izateko; horregatik, ohartu zenean ezen hiru emakumeek batera erreakzionatzen zutela. Oh la la! esan zuten hirurek, ia batera?, irri bana ezpainetan, irri ezin zabalagoa egin zuen berak ere, guztiz bere buruaren jabe, aspaldiko partez; jarraian, baina, bizardunak esan zuen:
|
|
lehenik, emakumea, berrogei bat urtekoa, zaldiari bizkar ematen ziona? objektu bat jasotzen ari zela, kartera bat itxura guztien arabera, eta bigarrenik, bazihoakiola zaldia emakumeari, zaldizkoak borra bat zeraman eskuan dantzan?, zuzenean joan ere; esan
|
nahi
baita Domingok, egoeraz jabetu ez beste, oihu egin zuela, ezin ozenago, eskuaren mugimendu bizi batean arriskua seinalatuz: –Kontuz!?; emakumea jiratu eta, izuagatik paralizatuta, izotzak hartua zirudien behintzat, zaldia gainera zetorkiola ohartu zelako edo?, halaxe geratu zen segundo erdi batez, shock baten eraginpean bezala, mugitu ere gabe, irudiaren izugarrikeriak buru bihotzak hartuta, begiak, zegoèn tokitik, Domingok begi bakarra ikusten zion?
|
|
zer zegoen jokoan joko hartan, zeinak baitzuen oilarren arteko borrokatik asko: esan
|
nahi
baita Domingok nekez ikus zezakeela garbiago, zeren, kanpora begira, Teofilo Mariak protagonizatutako eszena osoa izan baitzuen Domingok ikusgai, esanahiz betetako estreinako esaldiak laburbiltzen zuena eta Teofilo Mariaren begirada kementsuak azpimarratzen?. Nik ere zerbait berezia egin nahi dut Gabinoren alde??: Teofilo Mariak, Domingok egin zuena baino zerbait bereziagoa egin nahi zuela, alegia, eta Domingoren kukurrukuari kukurruku ozenago batekin erantzun, bide batez; barrura begira, berriz, aita espiritualak ere ederki eman zion gaitzaren diagnostikoa, Domingori dudaren bat geratzen bazitzaion:
|
|
–Ulertu diat txistea, baina ez zidak batere graziarik egin: entzun al duk??; esan
|
nahi
baita Domingok beste gauza batzuk zituela buruan: Domingok, beharbada, gorpuaren irudiari zehatz erreparatuta, gizon bat ikusi zuen, etsai bat baino gehiago. Domingo ebanjelioko Jesusen mireslea zen, azken batean?, gizon guztien patu gaiztoa adierazten ari zitzaiona; Domingori, beharbada, etxeko munstroarekin. Benjamin Mariarekin?
|
|
gogortu egin zuen begiratua, lagunarekin ez ezik bere buruarekin ere desados balego bezala; Domingoren begiei arreta handiagoz erreparatuz gero, gainera, mutila sutan zegoela ondoriozta zitekeen: esan
|
nahi
baita Domingo zerbait esaten ari zitzaiola Gonzalori, bere begiratu gogorraren araberako zerbait, etorri ere, ideia bat etorri baitzitzaion une hartan Domingori tupustean, apika: –Hitz politak hireak, zuri baino zuriagoak, distiratsuak, baina hitzik zurienak ere nekez zuritzen ditik krimenik beltzenak, Gonzalo, eta utz nazak bakean!?.
|
|
Domingo hantxe geldi zitekeen, baina, beste askotan bezala, ez zen gelditu, egiak ere bere exijentziak balitu bezala, azken bururaino eraman beharrekoak; esan
|
nahi
baita Domingok bere arrazoi biribil hura are biribilagotzeko beharra sentitu zuela, bizi senak –zuhurtasunak– luzatzen zizkiòn aholku eta gomendio ororen gainetik:
|
|
bai, egia zen berak –Domingok– mutil ezin txikiago edo ezin handiago bat izatearekin amets egiten zuela, batarekin edo bestearekin, baina egia zen, halaber, osabaren kontatzeko modu nabarmenari halako ukitu bat aurkitu ziola, ezin izan zitekeena mespretxuzkoa baizik, osabak harekin esan nahi balio bezala: ...n duk, heure gaixotasun horretaz sendatu nahi baduk", halako moldez, non Domingori are txikiagoa izateko sentimendua piztu baitzitzaion; osaba Ismael, bestalde, orbetarrek Regina eneko mahai inguru hartan egin zutèn bilkurako protagonista zen... eta protagonistago sentitzen zen une hartan, ausaz, kontalari gisa erakusten zuèn jarrera hanpatuak ez zuen besterik adierazten behinik behin; esan
|
nahi
baita Domingok oso bigarren mailan sentitu behar zuela, osaba Ismaelek esaldi hura erabili zuenean batez ere: " Hantxe egon naiz ni, eta badakit zer esaten dudan...!", harekin neska mutilei zera esaten ariko balitzaie bezala:
|
|
Domingok buruan behar zuen hontzaren irudia... edo, ez baldin bazuen, orduantxe etorri zitzaion, Domingok kosta ahala kosta eskuratu nahi baitzuen festa hartan berari zegokiòn protagonismo zatia, osaba Ismaelen lehoiek, tigreek eta jirafek eragozten ziotena: esan
|
nahi
baita Domingori iritsi zitzaiola ordua, hontza gauaren erresumara igortzekoa; eta orduan honela mintzatu zen:
|
|
ezin pozikago zegoen, beraz, Miryamen erreakzioarekin –liluratuta ere bai, ausaz, hain zituen begiak une hartan Miryamen begietara emanak–, baina, belabeltzak zeru oskarbia zeharkatzen duenean bezala, itzal beltz batek zeharkatu zuen orduan mutilaren betargia: bazirudien, izan ere, Miryamek primeran erreakzionatu zuela, baina berdin erreakzionatuko ote zuen muinoia erakusterakoan?; esan
|
nahi
baita Domingo beldur zela, baita lotsa ere, gauza bat baitzen egia hitzez biluztea eta beste bat hitzez biluzitako egia inori erakustea, hain zen bere egiazko egia hura –mutilatu baten egia, azken batean, mutilatuak ezin mutilatu zuena– itsusia eta nardagarria; nola iritsi zen, baina, Domingo puntu hartara, Miryami kanarioarekin lotutako bere historia kontatzeko asmotan hurbildu zitzaio...
|
|
Domingok ezker eskuin mugitu zuen bere burua, ez Miryamekin desados zegoelako, bistan da; esan
|
nahi
baita Domingo bere buruarekin ari zela, ausaz, Miryamek esandakoari erantzun azkarra etorri balitzaio bezala: " Bada, ni ez naiz ongi konpontzen gurasoekin"; Domingok, baina, ez zuen hura esan, komeni ere ez baitzitzaion komeni gurasoekin zituèn harremanen alde itsusi hura azaltzea, lehen ikustaldian ez bederen, aurrerago hitz egingo zuten hartaz; aurrerago...?; eta nork ziurtatzen zion Domingori aurreragoko aukera?; harik eta Domingok bere baitan ahots bat entzun zuen arte, belarrira esaten ziona:
|
|
" Ulertu diat txistea, baina ez zidak batere graziarik egin: entzun al duk?"; esan
|
nahi
baita Domingok beste gauza batzuk zituela buruan: Domingok, beharbada, gorpuaren irudiari zehatz erreparatuta, gizon bat ikusi zuen, etsai bat baino gehiago –Domingo ebanjelioko Jesusen mireslea zen, azken batean–, gizon guztien patu gaiztoa adierazten ari zitzaiona; Domingori, beharbada, etxeko munstroarekin –Benjamin Mariarekin– inoiz gertatu zitzaion bezala, errukiaren ezusteko hazia hozitu zitzaion orduan ere, militar matxinatuen aurka senti zezakeèn gorrotoaren lurretan... hantxe, bere baitaren baitan; Domingok, beharbada, aita anaien irudia zuen buruan, eta bere buruari galdetzen ari zitzaion zer iraultza zen hura, anaia anaiaren aurrean jartzen zuena eta semea aitaren aurka; baina baliteke, halaber, Domingo bere burua madarikatzen aritzea, bere iraganarekin –etxekoekiko loturekin eta haiengandik jasotako heziketarekin– hautsi ezin zuelako, ez erabat bederen, burgeskume bat baitzen, azken batean, burgesiaren balio eskalari nolabait estekatua jarraitzen zuena –zer zen, bada, bere malenkonia hura, bihotza eta bihotzeko adorea lotzen zizkiona eta etsipen existentzial batez kutsatzen zuena? –, Chaplinek behin argi eta garbi esan zion bezala:
|
|
gogortu egin zuen begiratua, lagunarekin ez ezik bere buruarekin ere desados balego bezala; Domingoren begiei arreta handiagoz erreparatuz gero, gainera, mutila sutan zegoela ondoriozta zitekeen: esan
|
nahi
baita Domingo zerbait esaten ari zitzaiola Gonzalori, bere begiratu gogorraren araberako zerbait, etorri ere, ideia bat etorri baitzitzaion une hartan Domingori tupustean, apika: " Hitz politak hireak, zuri baino zuriagoak, distiratsuak, baina hitzik zurienak ere nekez zuritzen ditik krimenik beltzenak, Gonzalo, eta utz nazak bakean!".
|
|
Adaren ondotik, Damasok eta Maria Bibianak besarkatu zuten Domingo, irribarretsu, eta gero, amak: amarena, ordea, desberdina izan zen; Domingo eta amaren arteko besarkada, izan ere, alde bakarrekoa izan zen; esan
|
nahi
baita Domingok besarkatu zuela ama, eta ez amak Domingo, itxura batean... besarkadaren atarian gertatutakoari erreparatzea besterik ez zegoen hartaz ohartzeko, noiz eta Domingok aurrez aurre ikusi baitzuen ama, bere jarrera harekin pertsona galdu bat zirudiena, begiak ere –betinguru zurrunean irri arrastorik ez– Domingoren norabidean jarriak baitzituen, bai, baina haratago begira aldi b... " Galduta zaude, ama, baina nik besarkatu egiten zaitut, besarkada honetan zure izatearen puska bat besterik berreskura ez badezaket ere, molekula bat, atomo bat...", jakin zekien arren besarkada hartatik nekez gera zitekeela ezer, min bihurtutako absentziaren presentzia izan ezean.
|
|
hainbeste estutu zuten, antza, non bihotza lehertu ez lehertu eta burua galdu ez galdu egon baitzen une batez: begiak begien betilunean galtzen direnean, izan ere, galtzen da maiz norabidea eta galtzen da burua; esan
|
nahi
baita Domingo hilotzaren aurrean belauniko jartzeko puntuan egon zitekeela, adibidez, barrua husteko asmotan: barkatu, Alberto, barkatu, ez haut maitatu, ez behar adina behintzat, ongitxo dakik hik zergatik, baina emadak beste aukera bat, emadak...; mutila ez zen, halere, belauniko jarri, burua galdu baino lehentxeago zuhurtasunaren argiak argitu eta argi hark teatralkeria baino bide autentikoagoak erakutsi eta ikusarazi zizkiolako, berak –Domingok– Albertorekin konpondu beharreko arazoak bion artean konpontzekoak baitziren, azken batean, eta ez besteen begien ikuskizun bihurtzeko; argi hark, gainera, beste argi bat piztu zion, agian –adimenarena–, aukeraren nondik norakoak orduantxe zehaztu zizkiona... hargatik hartu zuen Domingok, beharbada, bere erabakia, Albertoren hilotzaren parez pare jarri eta bihotzaren mintzo isilaz hari esatekoa:
|
|
ongi zekien hori Domingok, joan ere, joan ez zitzaion, bada... nahiz eta behin ere txartelik erosi ez!, ez zaintzaile kanarioen arteko jolasa atsegin ez zuelako –burutsua ez ezik, erakargarria ere egiten zitzaion, bestela ez baitago esplikatzerik nola egoten zen inguru hartan jakin minez, txartel erosleek zer esango... –, gogoan beste historia hura zeukalako baizik, gezur iruzurrekin lotua, bere jaiotegunean kanario bat leihotik sartu eta kantan hasi zitzaionekoa, halako eran, non, jakin zuenetik historia hura amak asmatua zela –abioi bat pilotatu nahi zuèn garaian jakin ere–, adur txarreko txoritzat hartu baitzuen kanarioa, are gehiago armadan egindako egonaldian eskua moztu zuenetik; Domingok, beraz, ezin bereizi zituen kanarioa eta bere eskumotza, bataren irudiak bestearen irudira baitzeraman, ia ezinbestean: ...garatutako ariketa magiko susperstizioso baten ondorio ere izan zitekeena; Domingo, baina –lanean eta bizitzan zentratuta, aspaldi ez bezalako oreka psikologiko baten jabe, gorabeherak gorabehera–, bere superstizio hura gainditzeko tenorean zegoen, ausaz; bera, ume umetatik hain txorizalea izan zena, kanario baten irudiarekin trabatua!; zer kulpa zuen, baina, txori hori polit hark?; esan
|
nahi
baita Domingok halako barne bultzada bat nabaritu zuela, txartel bat bereganatzeko; giroak ere hartara zeraman, beharbada, kanario zaintzailearen inguruan gazte batzuk baitzeuden, lagunarte berekoak, itxura batean, bakoitzak bere txartela nahi zuena, eta txartela eskuratu orduko ozenki irakurtzen zuena, gainerakoen iruzkin eta irrien artean...
|
|
zer ikusi ote zuen, bada, Teofilo Mariak?; argi sortaren baitan dantzan egiten zutèn hauts partikulak ikusi ote zituen, oroitarazten ziotenak ezen gizona –Memento homo, quia pulvem eris et in pulvem reverteris esaten zien apaizak eliztarrei Hausterre egunean– hautsetik hautserako bidean galdutako izakia zela?; hauts partikula haien artean bazegoen, baina, alderik, argiak hartuak baitziren batzuk –ikusgarriak–, eta ilunak hartuak –ikusi ere egiten ez zirenak– besteak: ...n artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu, etxean sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia –Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan–, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan
|
nahi
baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku berean sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; ba... lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek –beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
|
|
betiko nota bera airean, mehatxu bat bezala hedatzen zena lau haizeetara–, atzera egiten ari ziren zaldiak, baina orduan gertatu zen gertatzekoa, beste zaldi bat plazara oldarka sartu zenean ezustean, baita aurrera egin ere, ez arrapalada bizian baina bai azkar, lurretik zerbait jasotzen ari zèn emakume baten norabidean; bera –Domingo– emakumearengandik hiruzpalau metrora zegoen, eta bi gauza gutxienez ikusteko moduan zegoen: lehenik, emakumea –berrogei bat urtekoa, zaldiari bizkar ematen ziona– objektu bat jasotzen ari zela, kartera bat itxura guztien arabera, eta bigarrenik, bazihoakiola zaldia emakumeari –zaldizkoak borra bat zeraman eskuan dantzan–, zuzenean joan ere; esan
|
nahi
baita Domingok, egoeraz jabetu ez beste, oihu egin zuela, ezin ozenago, eskuaren mugimendu bizi batean arriskua seinalatuz: " Kontuz!"; emakumea jiratu eta, izuagatik paralizatuta –izotzak hartua zirudien behintzat, zaldia gainera zetorkiola ohartu zelako edo–, halaxe geratu zen segundo erdi batez, shock baten eraginpean bezala, mugitu ere gabe, irudiaren izugarrikeriak buru bihotzak hartuta, begiak –zegoèn tokitik, Domingok begi bakarra ikusten zion– zabalik; emakumeak, baina, burua irudi hartaz betetzeko, gainerakoez hustu behar izan zuen istantean, hustu eta ahaztu, haiek guztiak –baita arestian jasotako karteraren irudia, eta kartera jaso zuèn eskuarena berarena ere– kontzientziatik ezabatuz, orainak –izuak, alegia– iragana eta iraganaren erreferentzia guztiak ehortzi balizkio bezala, kolpetik, halako eran, non, eskuko hatzak inkontzienteki lasaitzen zituela, jasotako kartera erori baitzitzaion; orduan, baina, emakumeak eskaintzen ziòn abagunea profitatuz –ez baitzegoen beste esplikaziorik–, zaldizkoak zaldia bertan geldiarazi, eta lauhankakoa zutitu zen (kementsu altxatu zituen besoak, gidailetan bermatuta), zutitzearekin batera irrintzi egiten zuela, eta orobat egin zuen zaldizkoak –oihu bat behintzat egin zuen, gerra oihutzat har zitekeena:
|
|
" Kontuz, Enrico...!", txantxa hark garbi erakusten baitzuen, itxura batean, Adaren barne aldaketa, begirunezko jarreratik konfiantzazkora; baina konfiantzazkoa baino gehiago ere bazen, agian, sentimendu hura, Ada eta Alberto orduantxe lotu zituena, Domingok susmo hori zuen: esan
|
nahi
baita Domingo jeloskor zegoela, eta, nola jeloskortasuna aierurik funsgabekoenarekin elikatzen den munstroa den, kaloria bateko elikagaia mila kaloriako bihurtzeko gai, irudimenaren azpilana bitarteko... are jeloskorrago jarri zen aurrerantzean, Alberto eta Adaren irriak eta barre txikiak –biak jolasean, bi haur bihurri iduri– susmo iturri oparo bihurtzen zitzaizkiola, halako eran, non ... susmo bat susmo hutsa zela, alegia, baina hamaika susmok froga bat osatzen zutela, baliokidetasun ia matematiko batean; Albertok bere tangoa kantatzeari ekin zionean:
|
|
bere berekoikeriarekin eta bere interes primarioekin, alegia; bigarrena, berriz, gizakia izaki etiko eta moral bihurtu zèn garaikoa, gizakiaren airezkotasunarekin lotua, aberearen aberetasuna transzenditzeko beharrak edo sortua eta mendeetako adaptazioaren bidez garatua, bere defentsa sistema sendoekin, bai, baina baita tranpa psikologiko sofistikatuenekin ere, altruismoaren ahotsa, zintzoa eta egiazalea izan daitekeen bezala, gezurtia eta hipokrita ere izan baitaiteke, aberearen ahotsa apaintzeko eta aberetasunaren irudi itsusia edertzeko –mozorrotzeko– beti prest: esan
|
nahi
baita Domingok gauza bat sentitzen zuela, baina bere burua engainatzeko aukera zuela; aski zuen, hartarako, bigarren ahotsaren menera jartzea –" zuregatik da" eta" zuregatik da" –, nola egin baitzuen, bizi senak beti bilatzen baitu, ororen buruan, norberaren onura, egiazkotasun itxurazkotasunak bigarren mailan utzita... aurkitu ere, beti aurkitzen baititu norberak, z... Caminito que entonces estabas/ bordado de trébol y juncos en flor,/ una sombra ya pronto serás,/ una sombra lo mismo que yo; eta, Albertok kantatzen eta kantatzen segitzen zuen bitartean:
|
|
Alberto, baina, astebete gabe hil zen: esan
|
nahi
baita Domingorekin hartaz berriro hitz egin gabe hil zela, eztaibadarako abagunerik aurkitu ez zuelako edo; Domingo, baina, ez zen hobeto geratu, Albertoren hilotzaren aurrean eszena hura gogora baitzezakeen, lotsaren lotsaz gogoratu ere: nola erantzun zion, bada, Albertori –bere etxea ere eskaini ziòn lagun minari! – harako purrustada harekin!, honek Adari buruzko –Adaren aldeko– iruzkina egin zionean:
|
|
Epe hartan, bulego buruaren ondoan jarraitu zuen Domingok, haren gehiegikerien aurka ezer egin eta ezer esan gabe, baina ez esatekorik ez zuelako, baizik eta isilik egon nahiago zuelako, bere aukeraren bila, zirt edo zart; aitari hitz eman zion, bai, fabrikan lan egiten ahaleginduko zela ahalik eta zintzoen, eta hitz emanak behartzen zuen; denborarekin, baina, Domingo ongi ohartu zen ezen aitari emandako hitza gaizki emana zegoela, eta gaizki emandako hitzak ez zuela behartzen; jakin ere, aitarekin izan zuèn lehen eztabaidan jakin zuen hura Domingok, harako esaldi hura entzun bezain laster: ...k–, eta aitak halako enplegatu leialak nahi baitzituen, antza –ez al zion aitari berari entzun gizon zital bat gizon are zitalago batek bakarrik zuzen zezakeela, lantegiarena bezalako giro gogorretan, Jainkoak zuzen idazten baitzuen, baina lerro okerretan? –, kargutxo baten ordainean langileen eta azpikoen mugimenduak kontrolatzen zituztenak, haiek guztiak menderatzeko asmotan; esan
|
nahi
baita Domingok horrelako ondorio batera iritsia behar zuela: " Aitak sarjentu putakume hura bezalakoa nahi nau neure egitekoetan, baina hori bai ezetz...!"; hitzak, beraz, ez zuen jada Domingo behartzen, baina, hitza jateko behar adina arrazoi izan arren, ez zuen hori askitzat jotzen, gauza bakoitzak baitu bere mementoa eta bere abagunea, eta bera –Domingo– berearen zain baitzegoen; mutila isilik zegoen, beraz, egunerokotasunaren errutinak ezinbestean aspertzen zuen arren –Domingok berak gerora aitortuko zuen, behin baino gehiagotan, zeinen itogarria gertatzen zitzaion bulegoko espazio hertsia, halako eran, non, erreakzio gisa edo, portuko belaontziak edo Lobos de mar pelikulako hainbat eszena etortzen baitzitzaizkion gogora ia modu automatikoan, askatasunaren bela zuria eta itsasoaren zerumuga amets–, errealitateak noiznahi asaldatzen zuela eta deseroso sentiarazten; Domingok, ondorioz, disimulatu egiten zuen, haren barruan ekaitza osatuz zihoan bitartean, berandu gabe lehertuko zena:
|
|
Domingo hantxe zegoen, entzuten ari zena sinetsi ezinik: balbula, beraz, langilearen aurpegia baino inportanteagoa zen, itxura batean!; esan
|
nahi
baita Domingok bere burua ikusi zuela une hartan, ausaz, haizegailuak eskua moztuta, oinaze ezin handiagoaren erdian aitaren galdera imajinatzen zuen bitartean: " Zer moduz dago haizegailua, Domingo?"; horregatik, beharbada, sutan zegoen Domingo, eta horregatik zuzendu zitzaion, apika, aitari, ez mende dagoenaren antzera baizik eta zerbait exijitzen ari denaren antzera:
|
|
Domingok ongi ezagutzen zuen portuko itsasontzien mugimendua, haietako gehienak, guztiak ez esatearren –denbora pasarako belaontziak alde batera utzita–, arrantzara emanak, atun eta hegaluzeenera, edo sardina eta antxoenera; bazen, baina, haien artean berdez margotutako itsasontzi bat, merkataritzara emana –zamaontzi ez oso handi bat, alegia, zurezko xaflak eramaten zituena Frantziako iparraldeko portu batera, nondik, hiriburuko gas fabrika hornitzeko asmotan, harrikatzez kargatuta itzultzen baitzen, gasa harrikatzaren destilazioaren bidez ekoizteko– eta tarteka itsasaldi luzeagoak ere egiten zituena, bi hiru hilabetekoak: esan
|
nahi
baita Domingok begiz jota zuela zamaontzi hura lehendik ere, noiz eta itsasora egiteko harrak barrutik jaten baitzuen, ontzi hark inoiz eskain ziezaiokeena bere helburuen neurrikoa izan zitekeelakoan, izena ere halakoa baitzuen ontziak: " IANUA COELLI" –zeruko atea–, brankaren bi aldeetan idatzia, hamar letra zuri –bost gehi bost– hondo berdearen gainean; Domingok, izan ere, esanguratsutzat jotzen zuen izen hura:
|
|
esan nahi baita lehen argitik eguzkia ezkutatzen zen arte bazegoela ontzian zereginik –batean sukaldean laguntzen, bestean ontziaren bizkar sabelak garbitzen edo motorrak ikatzez kargatzen–, izerdi eta neke, neke eta izerdi, halako moldez, non egunak leher eginda bukatzen baitzituen; zirkunstantzia hura, baina, bere buruarekin egindako apustu bat bezala bizi zuen Domingok, hutsetik hastea ernagarri eta kitzikagarri egiten baitzitzaion, antza: esan
|
nahi
baita Domingoren erabakiak jarrera erromantiko bat zuela oinarri, errealitate arromantikoari bere berniza ematen ziona; Domingo, izan ere, aberaskume bat zen, bizitzan erosotasun eta erraztasun guztiak izan zituena: erosotasuna hark, ordea, deseroso sentiarazten zuen batzuetan, lasterketa batean abantailarekin irteten den korrikalaria senti daitekeen bezala, Domingok ikusi egin nahi baitzuen noraino irits zitekeen, bere buruaren ahalegin hutsez, bide hartan barrena; marinel batzuek, hasieran, ederki jotzen zioten adarra, bai jantzien kontura –aski zen txamarraren kalitateari erreparatzea, alkandora, jertse eta galtzei, zapata eta galtzerdiei, mutil hura beste klase batekoa zela ohartzeko–, eta bai eskumotzaren kontura ere –haien artean bazen galiziar bat, ezizenak asmatzen espezialista, behin batean Domingori esan ziona, bere galiziar azentu itxiarekin:
|
|
nik, emakume bat aukeratzen dudan bakoitzean, hortzetara begiratzen zioat, ganadu erosleak behorrei bezala, kar kar kar! –: esan
|
nahi
baita Domingok hitz haiek entzuten zituela eta entzundakoaren arabera irudikatzen zituela emakumearen lurrak: ezti iturriak, flan erraldoiak, su hezeak, panterak eta behorrak...; Domingok, beraz, irrika bizi hura bizi zuen, edo irrika biziak bizi zuen Domingo, lur haiek ezagutuko zituèn eguna noiz iritsiko... horregatik, Frantziako iparraldeko portu hura bistaratu eta marinel guztiak oihuka hasi zirenean pozaren pozez, Domingo erdibituta bezala sentitu zen, pozaren eta beldurraren artean, irria ere halakoa, bide erdian hautsia... horixe baitziren lur berri guztiak, antza, zorionerako deiak, baina zoritxar ere bihur zitezkeenak, ezintasunaren eta porrot erabatekoaren ikur, lur berri baten bila zebilenak beti buka baitzezakeen berritasunak irentsia; Domingok, halatan, bere zalantzak zituen, ez baitzekien lur berri haiek –baratze sekretuez mintzatzen zitzaion marinel bizarduna– atzemateko eta gozatzeko gai izango ote zen; eta ez marineletako batek –zeruan hegazti ilun bat ikusten zuen bakoitzean, ubarroi bat, esate baterako, aitaren egiteko ohitura zuenak– esaten ziolako" hura" bekatua zela –" ‘Sipilia’ harrapatzen baduk, ikusiko duk...", mehatxatzen zuen–, emakumea bekatu iturri zelakoan (ikusi besterik ez zegoen zer egin zuen Ebak Adanekin, edo Sodoman eta Gomorran gertatua:
|
|
Domingo, hasteko, defentsiban zegoen –defentsiban behar zuen, inondik ere–, aurpegia zuri eta burua ere zuri, odola hotz; bizardunaren hitzak buruan sartu ez beste, ordea –" eskumotza da, baina gizona da oso: gizona gerritik gora, eta gerritik behera gizonago" –, lotsak edo eraginda, adrenalina uholdea odolbideetan barrena lehertu eta gorputza sutu zitzaion; esan
|
nahi
baita Domingok, segundo gutxiko epe laburrean, mutur batetik bestera erreakzionatu zuela, lehen izotzak hartuta eta gero suak: horregatik, beharbada, modurik mekanikoenean besarkatu zituen hiru emakumeak... ez era guztiz kontzientean, alegia, bai inkontzientean, haien eskuak, masailak eta bularrak nabaritu egin behar baitzituen –zehaztasunik gabe nabaritu, halere, bere buruaren jabe ez zen neurrian–, pixkaka bere onera zetorren bitartean, bihotzaren erritmo gero eta pausatuagoa barne prozesu haren erakusgarri; Domingo, ondorioz, gero eta hobeto sentitzen zen, adrenalina uholdearen efektuak iragan arau; bere buruaren jabe egin arau gainera, zerbait esateko beharra sentitu zuen, arestian emandako itxura eskasari –itxuraren ezaugarriak ziren masailetako sagar goriak:
|
|
galdutako autoestimua –galdutako lekua– bereganatzea, eta, nola efektu hura ateraldi efektista batekin soilik lor baitzezakeen, horregatik esan zuen esan zuena, agian; Domingo, baina, ez zegoen ziur esan zuenaz, betean asmatu zuelako esperantza bazuen ere, itxura batean... haren begiek halako zerbait adierazten zuten behinik behin, jakin ez zer izan zitekeen hura, itzaltzera zihoàn distira edo piztera zihoàn itzala: esan
|
nahi
baita Domingoren esperantzak besteen keinu bat behar zuela edo besteen hitza, berretsia edo arbuiatua izateko; horregatik, ohartu zenean ezen hiru emakumeek batera erreakzionatzen zutela –Oh la la! esan zuten hirurek, ia batera–, irri bana ezpainetan, irri ezin zabalagoa egin zuen berak ere, guztiz bere buruaren jabe, aspaldiko partez; jarraian, baina, bizardunak esan zuen:
|
|
Ondoko lauzpabost segundoak bizitzako mementorik zoriontsuenetakoak bezala oroituko zituen Domingok; Domingo, izan ere, hilabete bakarra zeraman arren, itota sentitzen zen, batik bat Besatroncosen jardunagatik, hainbeste estutzen zituen sarjentuak soldaduak; baina, bera ez ezik, konpainiako soldaduak ere, gutxiago edo gehiago, potroetaraino zeuden potrozorri hartaz: esan
|
nahi
baita Domingoren garaipena ez zela berea bakarrik izan, bere kideena ere bai: horregatik sentitzen zen hain pozik, horregatik hain arin eta horregatik hain bete, hegan egin gabe hegan egiten ariko balitz bezala; zorion hark, ordea, ezin iraun zezakeen luzaro, eta, hala, segundo labur haien ondoren sarjentuak Fiiiiiiirmes!
|
|
jende xehea zen, espontaneoa, esker onekoa... baita, zentzu batean, kutsatu gabekoa ere –gaitzak kutsatutako izakia da gizakia, definizioz–, nahiz eta giroari zeriòn kiratsak –boterekeria eta beldurra nahastuta dabiltzan lurretan nonahiko landarea da zaborrarena– guztiak kutsatzen zituen, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, hain zen jende hura manipulagarria eta erabilerraza; haiek izaten ziren, beraz, Domingoren arnasgune bakarrak, orduan bereganatzen baitzuen probetxuzko zerbait egiten ari zelako sentipena, zeren eta gero, teniente batek ematen zuèn elektrikzitate ikastarora joaten hasi zenean, ikasleen artean sarjentua topatu baitzuen, bere zoritxarrerako: esan
|
nahi
baita Domingok nekez jarrai zitzakeela eskola haiek behar bezala, sarjentuaren presentzia hutsak arreta desbideratzen baitzion, gizon hura itzal bat balitz bezala eta arantza bat Domingok bere baitatik ezin kendu zuena; goizetik, beraz, Domingok sarjentuaren erasoak eta oilarkeriak pairatu behar zituen, baina arratsaldeetakoa ez zen askoz hobea, sarjentuaren presentzia ur tanta bat bezalakoa bait...
|
|
datozela, bai, guztiak, neure porrot ikaragarria erakutsiko diet-eta, hona hemen hegan egin nahi zuèn txoria hegala galduta, hona hemen Domingo Orbe Aldazzzoro, zoro hutsa naiz eta, kar kar kar, kaka zaharra!; orduan, baina, gelako atea zabaldu, bertatik Ada sartu (edo eguzkia bera ote zen?), eta Domingoren aldartea guztiz aldatu zen, hain zitzaion Domingori Ada eder, hain zitzaion maitagarri, eta hain behartuta sentitu zuen bere burua, antza, Adaren aurrean bere min gordin hura gordetzera: Adaren aurrean bai gutxienez!; esan
|
nahi
baita Domingoren buruan eguzkia sartu orduko joan zitzaizkiola handik ihesi itzalak, sentimendu onen kutxan ezkutatu zituenak, arrebari onik zuèn eskua luzatzen zion bitartean, honek bere eskuen artean berehala estutu zuena, musuka josiz: zer moduz zaude, Domingo?
|
|
Nebaren hitzak arrebarena zekarren, eta arrebarenak nebarena: esan
|
nahi
baita Domingoren txanda zela eta Domingok zerbait esan behar ziola Adari, baina Domingori ez zitzaizkion hitzak etortzen, ez zitzaizkion etortzen... harik eta, ezintasunak estututa, buruan zeuzkanak jaurti zizkion arte:
|
|
Une hartan, beharbada, bulego burua popatik hartzera bidaltzeko zorian egon zen Domingo, baina, ordainean, bulego buruaren irriari beste irri batez erantzun zion, berea konplimenduzko irri hotza izan bazen ere, baina irri bat, azken batean; Domingo, beraz, ebidentziarekin aurkitu zen aurrez aurre –errealitate gordinarekin, alegia–, zeinak bi aurpegi erakusten baitzizkion: bata fabrikaren aurpegia zen, bertan lan egiten zutèn gizonen harreman gogor bezain berriketa gutxikoek zehazten eta finkatzen zutena; beste aurpegia berea zen –Domingorena–, zeren fabrika ispilu bat ere izan baitzitekeen, non bakoitzak bere buruaren irudia ikus baitzezakeen; esan
|
nahi
baita Domingok berehala atera zituela ondorioak, hain ziren begi bistakoak, ispiluari so egin bezain laster: bera –Domingo– beste ardi azpiratu bat zen, erosotasuna nahiago zuena zuzentasuna baino, zerbait egin ezean; zer egin zezakeen, baina, baldin eta errealitateari aurka egin ziezaiokeenean egin ez bazion?; eta, hala ere, zerbait egin nahi zuen... eta egin ere, egin zuen, biharamunean bulegariari aparte deitu eta bere patrikatik bost duro eman zizkionean, esanez:
|
|
Joan ziren, bada, handik gutxira, orbetarrak, Domingorekin Ada utzita; hartu zuen gaixoak medikuak eman ziòn lasaigarria, eta baretu zitzaion mina...; lasaigarriak burua moteltzen zion, bai, baina ez blokeatzen, minezko minak bezala; esan
|
nahi
baita Domingo pentsatzeko moduan zegoela; ez zuen asko pentsatu beharrik, gainera, haren pentsamendua hitz bakar batek laburbil baitzezakeen, ausaz: " eskua", hitza den pentsamendua eta pentsamendua den hitza, hitza bete esku eta pentsamendua bete esku:
|
|
(•) Domingo beste muturrean zegoen; Benjamin Maria jaio, handik urte erdira hil eta fantasma bilakatu zenetik, gainera, itsu sinesten zuen anaia gazteenak etxekoak zainduko zituela, baita gaitz larri guztietatik –tuberkulositik bereziki– libratuko ere; esan
|
nahi
baita Domingo txantxak egiteko moduan zegoela –jolasten zenean, bestalde, ez zuen arriskurik neurtzen, arriskua ezinbesteko baldintza balu bezala jolasa jolasago bihurtzeko–, neurriz kanpoko txantxak ere bai...
|
|
Bai baitzirudien ezen Domingok amore eman zuela, bai, baina amore eman orduko berriro matxinatzeko, ez baitago bestela ulertzerik nola Domingok ez zion Teofilo Mariari istantean erantzun, honen haserreak eta agindu estuak –erregea beti errege eta soldadua soldadu! – eskatzen zioten bezala; aldiz, erantzuna hiruzpalau segundotan luzatu zuen, bere buruarekin oso ados ez zegoen seinale; Domingok, izan ere, beti jasan izan zituen anaiaren gehiegikeriak kutsu militarreko jolas haietan, amen, amen eta amen, ordura arte bai behinik behin, baina zergatik segitu behar zuen ardirik otzanenaren jarrera hartan? Esan
|
nahi
baita Domingok ez zuela, beharbada, azken gehiegikeria hura aurreko guztiak bezala sentitu... izan ere, ez baitzen besteak bezalakoa izan, ausaz, edalontzi betea gainezka ipintzen duen ur tanta beste ur tanta guztiak bezalakoa ez den bezala; edo gauzak ez ziren guztiz horrela, beharbada, Teofilo Mariak zapaldu izan zuen bakoitzean Domingok beti sentitu izan baitzuen anaiaren kontra altxatzeko odo... hurrengoan erakutsi behar diot nazkante horri, hurrengoan eta hurrengoan...
|
|
bi edo hiru aldietan gelditu zen, ordea, hantxe, zegoèn lekuan, planealdirik eta hegaldirik gabe; Domingok, ordea, ez zuen etsi, aita predikariak eman baitzion koartada,"... zeren, nola Jainkoak guztia baitaki, komeni zaiguna ematen baitigu beti"; baina, etsi ez zuen arren, bere nahiaren eta errealitatearen arteko adostasun ezak zapuzten zuen maila batean; eta nola, bestalde, Domingoren gorputzak nekez jasan baitzezakeen bere intentsitate gehiegizko hura luzaroan, kontua da naturaleza berriro menderatzen hasi zela borondatea, pittinka izan bazen ere, gorputz arimen mugimendu oharkabe batean, eta hala, gai bakarraren mende bizi zèn mutila –bere balizko bokazioaren inguruan beti– aintzat hartzen hasi zen beste gai batzuk ere –jolas garaiko futbol partida, bazkalorduko edo hirian gertatutako edozein albiste, esate baterako–, egunerokotasunak –denboratasunak– bere lurrak berreskuratzeari ekin balio bezala, eternitatearen aurkako lehian: esan
|
nahi
baita Domingok bere egin zituela berriro iraganeko nortasunaren aspektu batzuk –bere bihurri izate hura, adibidez, orain jauzi eta orain zilipurdi–, ez beren jatorrizko naturaltasunean, borroka hartan guztian borondateak ere bere pauso atzeraezinak eman baitzituen eta pauso bakoitzak uzten baitzuen Domingoren ibilbidean bere oinatza, mutilaren nortasunaren jatorrizko bertsioa kutsatzen ... Eta, halere, urtebeteko epea betetzear zenean –hilabete lehenagoedo–, data sinboliko haren inguruan hil edo biziko zerbait erabakiko zela iritzita, borondatearen aldeko ahalegina areagotu zuen, zirt edo zart, eta horrela, egun batean, zapatetan hartxintxarrak sartu eta halaxe joan zen ikastetxera, baita ikastetxetik etxera itzuli ere, pentsaturik ezen mortifikazio hura Jainkoaren borondatea irabazteko baliagarri gertatuko zitzaiola; Domingo jota iritsi zen etxera, jakina, eta amak esan zion:
|
|
Teofilo Mariaren eskuak pena ematen zion, adibidez, baina poza haren aurpegi zurbilak; anaiaren ekintzak harekiko mirespena eragiten zion, baina, aldi berean, inbidia sorrarazten; Teofilo Mariak baztertua eta zentrotik egotzia sentitzen zen, baina... baina zertan zebilen Domingo lehia itsu hartan sartuta?; Domingok garbi ikusten baitzuen –ikusteko moduan zegoen bederen– zer zegoen jokoan joko hartan, zeinak baitzuen oilarren arteko borrokatik asko: esan
|
nahi
baita Domingok nekez ikus zezakeela garbiago, zeren, kanpora begira, Teofilo Mariak protagonizatutako eszena osoa izan baitzuen Domingok ikusgai, esanahiz betetako estreinako esaldiak laburbiltzen zuena eta Teofilo Mariaren begirada kementsuak azpimarratzen –" Nik ere zerbait berezia egin nahi dut Gabinoren alde" –: Teofilo Mariak, Domingok egin zuena baino zerbait bereziagoa egin nahi zuela, alegia, eta Domingoren kukurrukuari kukurruku ozenago batekin erantzun, bide batez; barrura begira, berriz, aita espiritualak ere ederki eman zion gaitzaren diagnostikoa, Domingori dudaren bat geratzen bazitzaion:
|
|
Ikuskizunaren aurrean –ahoz gora zetzan haurra, arnasestuka, ahotik odol hari bat zeriola; Ada, berriz, ahoz behera, marmolezko estatua etzan bat baino finkoago eta geldiago, beso batez haurra inguratzen zuela–, lekuz kanpo sentitu zen Domingo, irriaren denbora eguzkitsutik tragediaren denbora argigabera segundo erdi batean jaurtia; esan
|
nahi
baita Domingo ez zela jada bere buruaren jabe, halako moldez, non gelako atea ireki eta oihuka hasi baitzen, histeriak hartuta:
|