2021
|
|
Peskiza horretan arras pozik gelditu zen emaztekia, eta, senarra arribatu zelarik, halako abegi bikaina egin zion, non hark, nahiz eta entzuna zuen bere absentzian Errege gibeletik zebilkiola andreari, ez zuen deusen susmorik izan. Baina, denborarekin, azaleratzen hasi zen estaltzeko hain zaila zena, halako
|
moduz
non senarra egia susmatzen hasi eta zelatan jarri baitzen, harik eta susmoa ia segurtatzera heldu zen arte. Ordea, berak ohartu zelako alegia egiten baldin bazuen laido egiten ari zitzaion hark kalte handiagorik eginen zion beldurrez, ez ikusiarena egitea deliberatu zuen; izan ere, hobe zuen bizirik irautea, mutur salda batzuk gorabehera, bereganako batere maitasunik ez zuen emazteki harengatik bizia menturatzea baino.
|
|
Floride nahigabeturik eta ezin tristeago gelditu zen. Eta amodioa, trabek pusaturik, hasi zen bere indar handia agertzen, halako
|
moduz
non damak, egin akatsaz ohartuz, etengabe eskribitzen baitzion Amadourri, itzul zedin otoiztuz; eta hala egin zuen hark egun gutiren buruan, zuen haserre handia apaldu zelarik.
|
|
ene nagusi leiala izatea, eneganako begikotasuna sekula galduko ez duena, nagoen mailan mantenduko nauena, enegan fidatuz bertze nehorengan baino gehiago, eta halako konfiantza izanik enegan, non, zaldun baten bizia bazenu zure ohorearengatik edo dagokizun bertze edozerengatik, hor izanen baituzu enea gogo onez balia dezazun, eta, segur izan, era berean, eginen ditudan gauza prestu eta bertutetsu guziak zureganako amodioagatik soilik eginen ditudala. Eta, zu baino gutiago diren damengatik gauza estimagarriak egin baldin baditut, izan segur, zure moduko andere batengatik ene egingaiak hazi eginen direla, halako
|
moduz
non ezinezkotzat jotzen dituzkedanak ere errazak gertatuko baitzaizkit. Baina, osoki zuretako onartzen ez banauzu, deliberatua dut armak uztea eta bertuteari ere uko egitea, ene beharkizunean lagundu ez nauenez.
|
|
hori izan zen gaizo damak bere atsekabeari eusteko izan zuen modu bakarra. Eta ez izan zalantzarik, eskribitzeko baimena zuenez, zalu itzultzen zion ordaina emaztekiak, halako
|
moduz
non Amadourrek ez baitzuen nehoiz falta izan haren letra eta gutunen kontsolamendua.
|
2023
|
|
Damak ikusi zuelarik aita ona baizik ez zela han, oihuka hasi zitzaion, tentutik jauzia den emazteki bat nola, erranez gaiztoa, itsusia, hiltzailea eta tronpatzailea zela. Aita onak, egiatzat hartuz izpiritu gaizto batek hartua zuela, burutik heldu nahi ukan zion haren gainean otoitzak egiteko, baina karramixka eta ausikika hasi zitzaion hura, halako
|
moduz
non urrunagotik mintzatu behar izan baitzitzaion; eta, ur benedikatua indarrez iraizten ziola, hainbat otoitz eder egin zuen. Senarrak ikusi zuelarik fraideak egitekoa ongi betea zuela, ganberan sartu eta eskerrak eman zizkion hartuak zituen lanengatik; eta, heldu bezain fite, emazteak utzi egin zion bere irain eta madarikazio haiek errateari, eta gurutzeari pot eman zion leunki, halako jauspena zion senarrari.
|