Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 10

2021
‎Itzulpenak literatur historiako garai jakinetako literatur joeren adierazletzat ere jotzen dira, bai eta molde tradizionalei aurre egiteko literatur tresnatzat ere; eta, literatur eragin orokorrak ez eze, itzulpen jakinek autoreengan utzitako arrastoak nabarmentzeko saiakerak egiten ere hasten dira akademikoak. Orduan hasi dira euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenak euskal literatur historiografietan modu sistematikoan txertatzen eta kanpoko sistemek egindako harrerari buruzko oharrak egiten.
‎Olaziregik zuzendutako historiografiatik erauzitako itzulpenen aipamenei buruzkoak laburbilduta, ondorio gisa esan genezake kanpora begira egindako lan kolektibo hau berritzailea dela, baita itzulpengintzaren tratamenduari dagokionez ere: aurreko historiografietan ez bezala, euskarara itzulitako literaturari eskainitako kapitulu bereizi bat du, eta modu sistematiko samarrean ematen da euskaratik beste hizkuntza batzuetara itzulitako lanen berri. Nagusiki, itzulpena euskal literaturaren sistemaren barruko barne sistematzat jotzeko saioa egiten da, eta historiografiako kapitulugileei euren ataletan itzulpenak ere kontuan hartzeko oharra egin zitzaien.
‎Gainerako autoreengandik bereizten da Olaziregi itzulpenaren tratamenduan, euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenak aipatzean: modu sistematikoan ematen du horien berri (gainerako autoreek ez bezala); gainera, beren beregi aipatzen du euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenen kopurua, eta oraindik ere kopuru hori txikia dela salatzen du, kanporako itzulpenak sustatu behar direla aldarrikatuz: arestian esan bezala, Olaziregiren ustez, kopurua handitzeak ez dakar euskal autoreen ikusgaitasuna soilik, euskal idazleen profesionalizaziorako bidea ere bada.
‎Bereziki nabarmendu gura dugu, XX. mendeko euskal eleberrigintzaz ari dela, Urkizuren historiografian eleberrigintzaz ari dela Olaziregik egiten duen itzulpenaren tratamendua; izan ere, hainbat aldaketa txertatzen ditu aztertu ditugun gainerako historiografietako egileen joeren aldean: bere kapituluan modu sistematikoan aipatzen ditu euskal idazleek egindako itzulpenak zein izan diren, idazleen jardunari buruzko datuak osatze aldera. Gainera, euskal idazleak aberasteko tresnatzat jotzen du itzulpena, eta euskarara itzulitako obrek zenbait euskal autorerengan izandako eragina nabarmentzen du.
‎Beste historiagile batzuek eta Urkizuk berak bezala, Olaziregik ere hainbat generoren testu fundazionaltzat jotzen ditu hainbat itzulpen, eta literatur aldiekin lotzen ditu.43 Euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenen berri ere ematen du modu sistematikoan, eta iruzkin positiboa egiten die beti, autorearen lana eta legitimazioa goresteko. Horrez gain, euskal sistemaz kanpoko kritikak euren sistemetara iritsitako euskal obra itzuliez nabarmendutakoa ere badakar Olaziregik bere saiora.
‎Hasiak dira, beraz, literatur itzulpenari buruzko gogoetak literatur esparruan ere; ez, ordea, modu sistematikoan (paraleloan, baina, itzultzaileak ari dira beren esparruan diskurtso teorikoa lantzen). Besteak beste, gogoeta egiten dute itzulpenak literatur historiaren partetzat jo behar ote diren, eta zailtasunak ageri dituzte historiografoek itzulpenen eta sormen lanen arteko mugak ezartzeko.
‎237): Euskadi Saria, Jokin Zaitegi Itzulpen Laburren Sariketa, Orixe Saria, Bizkaiko Aldundiaren saria, Eusko Jaurlaritzaren bekak eta Literatur ondare unibertsala euskaratzeko proiektua zerrendatu eta azaldu zituen (Garmendia, 1989). 22 Horiek guztiak modu sistematiko samarrean antolatutako sariketak izan ziren (batzuek gaur egunera arte iraun izana da horren adibide).
‎1970eko eta 1980ko hamarkadetako itzulpen eskariari erantzunez hasi zen euskal literatura itzuliaren produkzio eskaria handitzen, eta orduan hasi ziren, halaber, zenbait kontsakrazio agentzia (sariak, bekak eta dirulaguntzak, esaterako) modu sistematikoan sortzen, bai eta zenbait eragile euskarazko produktuen merkatuan itzulpena merkatu horretako gakotzat jotzen. López Gasenik 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Lur eta Gero Mensajero argitaletxeak, Eusko Jaurlaritzaren Antzerti Zerbitzua eta Klasikoak itzuli zituzten eragileak aipatzen ditu, besteak beste, literatur itzulpenari bide eman zioten eragileen artean.5 Beste adibide bat aipatzearren, Elkar argitaletxea modu sistematikoan hasi zen itzulpenak plazaratzen 1983an.
‎1970eko eta 1980ko hamarkadetako itzulpen eskariari erantzunez hasi zen euskal literatura itzuliaren produkzio eskaria handitzen, eta orduan hasi ziren, halaber, zenbait kontsakrazio agentzia (sariak, bekak eta dirulaguntzak, esaterako) modu sistematikoan sortzen, bai eta zenbait eragile euskarazko produktuen merkatuan itzulpena merkatu horretako gakotzat jotzen. López Gasenik 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Lur eta Gero Mensajero argitaletxeak, Eusko Jaurlaritzaren Antzerti Zerbitzua eta Klasikoak itzuli zituzten eragileak aipatzen ditu, besteak beste, literatur itzulpenari bide eman zioten eragileen artean.5 Beste adibide bat aipatzearren, Elkar argitaletxea modu sistematikoan hasi zen itzulpenak plazaratzen 1983an.
‎Euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenaz denaz bezainbatean, 1980ko hamarkadaz geroztik egindako literatur historiografietan hasten dira aipamenak agertzen. Historiografien banakako azterketetan ikusi dugunez, Urkizuren historiarekin hasten da, nolabait, joera hori (historiografia beren beregi kanpora begira idazten denean); baina, batez ere Olaziregik integratzen ditu euskaratik beste hizkuntzetara egindako itzulpenen aipuak modu sistematikoan, bai Urkizuren historiografian, bai berak zuzendutakoan; ez hori bakarrik, beste literatur eremu batzuetan kritikak euskal literaturaz egindako aipuak ere ekartzen ditu Olaziregik. Euskal literaturaren" sistema" itzulpen bidez zabaltzeko edo sistema eremu zabalagotzat jotzeko ahalegina dakusagu hor.90
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia