Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 159

2008
‎Garaiko irakasleen bizkar barre egiteko gogoaz, Parisko San Viktor liburutegian omen zeuden liburuen zerrenda osatu zuen. Alegiazko idazleen atzean orduko egile benetakoak zeuden, eta izenburuek beren idazkiez eta joerez trufa egiten zuen; modu berean erlijio eta irakaskuntza kontuak ere agertzen ziren.
‎Urduñako Gazte Asanbladak azkenengo hamar urteetan egindako lana azpimarratu nahi dugu, eta modu berean, Udalari salaketa atzera bota dezan eskatzen diogu. Eskaera hau herritarren 1.500 sinadurek eta herriko elkarte eta alderdi politiko ugarik bermatzen dute.
‎Agerikoa zen gustura zebiltzala kantuan. Eta hori horrela denean, bertsozaleak ere modu berean erantzuten du, gogotsu. Eta beste behin ere, horrela izan zen atzoko bertso bazkarian:
‎Euskal Herria naziotzat hartu izan dugu, filosofiarekin koherenteki praktikara jauzia emanaz. Festa giroan, modu berean ondo pasatzeko aukera eta festa aldarrikapenarekin batu nahi dugu.
‎Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak, modu berean, diru publikoa erabiltzea kritikatu zuen. Diru hori gizarte politiketan erabiltzeko eskatu zuen.
‎Oraindik orain, Eusko Jaurlaritzako eraikin baten zaintzan ziharduen ertzain batek euskaraz zuzendu nintzaionean «kristauez» egiteko esan zidan, «mesedez», hori bai; nire semeek ez dute pediatra euskaldunik izan, hainbatetan muturra okertu dit aurreko zerbitzari publikoak... Antzeko adibide gehiago jar ditzaket eta baita euskaraz bizi nahi duen edonork ere. Manifestuari erreparatuta ez dirudi, Patxi Lopezek eta PSE EEk neure modu berean ulertzen dutenik euskaraz askatasunez aritzea. Izan ere, «enplegu publikorako sarbideak euskal gizartearen izaera anitz eta elebiduna islatu behar du, hizkuntzaren gaiak ezin ditu euskal hiritarren aukera pertsonalak modu erabakigarrian baldintzatu» dio hitzez hitz dokumentuak.
‎Eskalatzen inork ez zigun irakatsi; bakarrik hasi ginen, irakurritakoan oinarrituta. Zuhaitzetara igotzen ginen modu berean igotzen genituen hormak, eta liburuetako argazkiak genituen erreferentzia bakarra.
‎Artista kontzeptualtzat jo izan dute Carlos Pazos, eta ziurrenik ez du hori ezeztatuko (ezta baieztatuko ere, bide batez), Duchamp edo Andy Warholen eragina ezeztatuko ez duen modu berean. Ready made ak beregan arrastoa utzi zuen, baina baita beste elementu askok ere:
‎Loaren geldiuneak buruari traba egiten diola, makinatzeko eskatzen zaionean. Olentzero birtuala jarri diote elkarrizketan eta ez zaio batere inporta, modu bereko axolagabekeria erakutsiko zuen edozeinen aurrean.
‎Etxetik jaitsi eta autoan sartu zenean leherrarazi zuten haren autoa. Anonimotasunean egindako zenbait elkarrizketa eta adierazpenen arabera, ETAk Carrero Blanco jenerala hil zuen modu berean hil nahi izan zuten Argala, Blanco hil eta bost urte eta egun bat geroago. Militarrek, Blancoren lagunek, mendeku gisa hil zutela ziurtatzen zuten adierazpen haietan.
‎Badago garapen bat bidesariei eta araudiei dagokienez, baina bizimodua antzekoa da. Ontzia bera, janzkera bera, nabigatzeko modu bera, eskari bera... XX. mendean baino ez da hautsi horrekin.
‎Herri honetan dagoen ezkerreko sentimenduak ez du neurri bereko isla hauteskundeetan. Euskal gizartean ezkerreko sentimendua oso indartsua da, baina hauteskundeetan ez da modu berean islatzen. Faktore askok dute eragina:
2009
‎Dena den, Peterhanselekin 2008an lehiarik estuena izan duena Carlos Sainz (Volkswagen) espainiarra da. Europako lasterketetan paretsu ibili dira, eta Sainzek aurrekoetan baino aukera gehiago du Dakarra irabazteko, Mitsubishik Afrikan zuen esperientzia itzela ezin izango duelako modu berean baliatu.
‎Nire ustez, hori biziki larria da. Araba eta euskara guztiz lotuta daude, Euskal Herriko beste herrialde batzuk eta euskara lotuta dauden modu berean. Hori ez da iritzi bat, errealitate historiko eta kulturala da, eta errealitate hori ukatzen denean, Araba bera ere ukatu egiten da.
‎Hogeita hamar urtetan izan dira aliatuak, baloreen aliantza osatuaz. Gauzak modu berean begitantzen dituzte.
‎Nafarroako kateen erantzuna egokia izan da. Dekretuarekin modu berean jokatuko dugu. Eta babestutako orduen jarraipen intentsiboagoa egingo dugu aurrerantzean.
‎PSEri erantzun dio EAJ Eusko Jaurlaritzan balego, modu berean egingo luketela greba
‎Hortik aurrera aroarekin lotutako hainbat kontu azaltzen ditu Pello Zabalak, sei ataletan. Eguzkiak beti ez du modu berean berotzen; aireari zapaldu on batzuk ematen dizkio tarteka. Presioa deitzen zaio aire loditze eta mehetze horri, eta presioari eskaini dio bigarren atala.
‎Ihes egin zuten bi lagunek beste auto bat lapurtu zutela uste dute. Asteleheneko tiroketaren aurretik ustezko etakideek autoak lapurtzeko erabilitako modu berean lapurtu zuten atzo beste auto bat Frantzian. Berri agentziek ez zuten zehaztu lapurreta hori zein gunetan izan zen, baina, ekiteko moduagatik, tiroketan parte hartu zuten pertsonek egin zutela uste dute.
‎Baina onddo guztiak ez dira berdinak, eta ez dira modu berean kutsatzen. Gaixotasunik usuenak atleta oina, ezkabia, intertrigoa eta baginako kandidiasia dira (azkazaletako onddoak, pixoihalaren dermatitisa eta uzki inguruko kandidiasiak ahaztu gabe).
‎Aurreneko disko plazaratu dute, aurten: We Are Love. Madrilen grabatu dute maitasun osoz, eta modu berean aurkeztu nahi dute jotzeko aukera ematen dieten leku guztietan. Power pop eta garaje doinuak atsegin dituzte, baita jendea euren doinuek dantzan jartzea ere.
‎Lehentasun sistema hori ohikoa zen garai hartako musika industriarentzat; baina, Woodstockerako, beste modu batera egin nahi genuen. Erabaki nuen artista guztiak modu berean tratatuko zituztela hedabideetan eta karteletan; alfabetikoki agertuko ziren eta letra tipo berberarekin. Niretzat oso garrantzitsua zen hori, besteak beste, talde handi asko zeudelako.
‎Lehen,, euskaldun ona? izateko fededuna izan behar zen modu berean, orain, abertzalea, izan beharra dago.
‎Uniformea eramateak banakoaren abstrakzioa dakar. Ez pentsatzeko, modu berean erantzuteko, men egiteko prestatua dagoen banakoen multzoa da armada. Eta idazlea, horretan guztian, uniforme horren barnetik garatu, eta bere bokazioa azkenera arte eraman behar duen arrarokeria bat da.
‎Azkenik, zuhaitz batean oholtza bat eraiki zuten, eta Patter son koronelak tiroz lehoietako bat hiltzea lortu zuen; bi aste geroago bestea hil zuten, modu berean.
‎Nire ustetan garrantzitsua da mugimendu hura gogoratzea, baita unibertsitatearen eta gizartearen arteko lotura lortzea ere. Hau pauso bat izan da, eta ea hemendik aurrera ere modu berean jarraitzeko aukerarik den, adierazi zuen orduan, eta omendu ez zituzten Ez Dok Amairuko kideekin akordatu zen.
‎Ez dakit zer moduzko harrera izan zuen nobela honek Alemanian. Baina Alemanian eta Euskal Herrian modu berean irakurriko dela uste duzu?
‎Emakumeen hilketak ikertzeko protokolo berezi bat sortzea. Izan ere, egun, biktima 25 aldiz tirokatu badute edo biktima 16 urteko neskatxa izan eta bortxatu ondoren hil badute, bi kasuak modu berean ikertzen dira. Emakumeen kontrako indarkeria ez dute kontuan hartzen.
‎Baina gizarteak ere badu horretarako modurik, nire ustez: Israel boikotatzearen aldekoa naiz ni, bere garaian Hegoafrikako apartheid erregimena boikotatua izan zen modu berean.
2010
‎Trikimailu hitza baino gehiago erak erabili genuke, artikuluak artea beste edozein negozio bezala aztertzen zuelako. Enpresetan edo diruarekin erabiltzen den espekulazioa erabiltzen da artearen negozioan ere, eta artista baten balioak gora edo behera egin dezake burtsan banketxeek edo multinazionalek egiten duten modu berean.
‎Dirudienez, idazlearen generoaren arabera irakurleok espektatiba batzuk omen ditugu. Horrela baldin bada, ez al dugu modu berean jasoko eta interpretatuko alabari eskainitako liburua, egilea gizonezkoa bada edo emakumezkoa bada. Hau da, Koldo Izagirreren Rimmel poema liburuaren eta Yolanda Arrietaren Jostorratza eta haria nobelaren aurrean, gaiari dagokionez, gure irakurle jarrerak ezberdinak al dira?
‎Baina, energia berriztagarriena dioten bezain sektore estrategikoa bada, zergatik ez da diru hori estatuko aurrekontuetatik ateratzen? Guk hala izan behar lukeela uste dugu, autoak erosteko Prever planarekin gertatzen zen modu berean. Berriztagarrien sariez gain, energia nuklearraren atzerapena, errentagarria ez den ikatzak eragiten dituen galerak...
‎Herri horietan atez ateko sistema herritarrei inposatzen ari zaiela diote, iritzirik galdetu gabe. Oiartzunek eta Hernanik birziklatzea inposatu dute, aldundiak erraustea inposatu duen modu berean. Eta Zubietako mendia porlanez bete aurretik, badago aukera oraindik herritarrei galdetzeko.
‎Diskurtso kritikoaren alde egin badugu, ezinbestean, literaturaren (eta oro har, kulturaren) ikuspegi konkretu baten alde egin dugu: literatur testuek baloreen, jarreren, pentsamenduen eta sentimenduen transmisore dira, eta modu berean, kultur erabilera bakoitzaren atzean ere baloreak, jarrerak, pentsamenduak eta sentimenduak transmititzen dira. Kultur ohitura zaku bat da transmititzen dena, esperientzia multzo bat, eta horrekin batera jendarte eredu bat.
‎Ignacio Yurssek ez du argitu nahi izan zeintzuk izan diren zuzendari mediko izateari uzteko benetako arrazoiak. Hala ere, onartu duenez, lan egiteko zenbait modu bere pentsatzeko eraren aurka zeuden. Ez nintzen eroso sentitzen nire karguan, eta horregatik hartu dut erabakia.
‎Bigarrena, oztopatze lan horretan nahitaezko tresna bihurtu da ETAren existentzia. ETArik gabe ere egingo zuten, agian, Egunkaria rekin egin dutena, baina ez modu berean, eta ez hain krudelki. Dorre Bikien eta Madrileko tren atentatuaren ondoren, edozein Guantanamo sortzeko baimen sozial eta instituzionala dago, bai estatu mailan, bai nazioartean.
‎Ardoa egituretan jarriko dute, ontzietan. Haiek hainbat sakoneratan egongo dira jarrita, ontziak modu baten baino gehiagotan itxiko dituzte, ur lasterrek ez diete modu berean eragingo batzuei eta besteei. Hala, probak egiten joango dira, eta, azkenean, jakingo dute zein baldintza diren aproposenak.
‎Egilea bere obraren gainetik jartzea komunikabide eta merkatarien kontua da. Horiek rock eta photoshop izarrak behar dituzten modu berean behar dituzte literaturarenak. Baina idazleak esan beharrekoa, adierazi nahi duena, azken finean dena, bere liburuetan dago.
‎3 PPk ez du fitxa aldatuko, beti mugitu du modu berean, eta PSE gaur egun PPren menpean dago. Izugarrizko porrota izango litzateke Espainian dituzten boto emaileei begira, PPren estrategiatik pixka bat aldentzea.
‎Horrez gain, gero eta hiritar gehiago etorri dira herri txikietara bizimodu lasaiago baten bila eta nahasketa interesgarria gertatu da. Argi dago, beraz, hirietako eta herrietako errealitatea ez dela berdina eta eskolak ere ezin direla modu berean planteatu.
‎Oso sentibera baitabil, erasorik txikienari aurre egin ezinik, tristurak hartuta. Aldiz, poza etzaio modu berean itsasten. Atzo aukera izan zuen Europako gainerako indizeen eta Realaren bolada bere mesedetan baliatzeko.
‎Krisialdia orokorra bada ere, egia da modu berean, eta aurreratu dugun legez, eskaturiko txosten ekonomiko guztiek proiektuaren bideragarritasun eza ondorioztatu dutela. Etekina enpresa bakar batzuek aterako lukete, eta betiere obra egiterakoan.
‎Maskarek ere garrantzizko lekua hartzen dute Toporren lan askotan ez bakarrik Garabateko Saint Paul litografian, bai eta bere Marquis filmean ere, Endsoren obran izan zen modu berean. Maskarek ezkutatutakoa, ikusezina, ostentzen dena irudikatzen dute; pertsonaiek tolesak dituztela adierazten dute, horiek zehazki zeintzuk diren azaldu gabe.
2011
‎Semeak, ordea, beste balio batzuk garatu ditu. Etorkina izateak zenbat balio duen ez da neurgarria modu berean, ezta zortzi urteko haur baten heldutasuna eta esperientziak ere.
‎Han, ibilbide osoan errepikatutako leloek islatzen zuten mezuari eutsi zioten antolatzaileek, eta Opus Deiren botere politiko eta ekonomikoari, erakunde horren zientzia eta erlijio botereari aurre egiteko beharra azpimarratu zuten. «Feminismoak erakutsi digu sexua, generoa eta sexualitatea eraikuntza sozialak direla; ez dugu inolako etiketarik behar gozamena aldarrikatzeko».Musikaren hotsak lagunduta hasi, eta modu berean amaitu zen kalejira. Bazkaria egin zuten gero.
‎Hark dio ELA eta LAB sindikatuek arrazoia dutela eta ikastolek ezin dituztela jaitsi lan itunean hitzartutako soldatak. Jakina denez, Jaurlaritzak itunpeko ikastetxeen langileen soldatak ordaintzeko ekarpenari %5eko murrizketa aplikatu zion, eskola publikoetako langileentzat egin zuen modu berean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolek 5.000tik gora irakasle dituzte.Epaia eman duten hiru epaileetako batek, Pablo Sesma auzitegiko presidenteak, boto partikularra eman du, bere iritziz Jaurlaritzak ezin diolako soldatak osorik ordaintzeko duen ardurari izkin egin.
‎Ez ote lukeen hobe ingelesez idaztea, bere testuak «milaka irakurle arraiok» irakur ahal izan ditzaten. «Ez dut uste 100.000 irakurle izatea berez 1.000 izatea baino hobea denik, hilean 10.000 dolarrekin 1.000rekin baino askoz hobe bizi ez dela pentsatzen dudan modu berean. (...) Nahiago dut bizpahiru pertsonarekin elkarrizketan izan ikuskizun batean parte hartu baino».Ez da, ordea, Darrieussecqek Sarrionandiari egindakoa azken aldian Iurretako idazlearen hitzekin argitaratu den elkarrizketa bakarra.
‎Ez zait iruditzen hori posible denik, ezagututa Estatuan gure hizkuntzekiko dagoen jarrera itsua, bidenabar, bat egiten ez duena Grabiel Arestik Tomas Meaberi esan zion harekin, «buen español es quien sabe las cuatro lenguas de España». Sobra ere, Espainia espainol gaiztoz beteta dago.Bestalde, inoiz euskara ofiziala izango balitz Estatuan, Europako Batasunean ere guztiz ofiziala izateko aukera izango luke, Irlandako galeikoak izan duen modu berean. Hala ere, errazagoa ikusten dut Europan euskara ofizial izatea EB barruko estatu independente bilakatu garelako, espainiarrek hizkuntzen aniztasunari buruz duten ikuspegia aldatzea baino.
‎Hamabortz urte geroago biziko du berriro paperetan esperientzia hura. Gaztaroa higatu izan balitzaio bezala ikusten du harako hura bere oraingo 33 urteko talaiatik, eta han galdu izan balitzaio bezala, gunetik alde egitean maleta biribila ahazturik gelditu zitzaion modu berean, bere esperientziaren biribiltasuna irudi.Bikote berezi batekin eginen du topo, «Belgikako Erregina» Meinthe jaun xelebre eta misteriotsua bata. Marcel Proust-en denbora galdutik berreskuraturik nonbait?, eta bertzea Yvonne aktoresa, beronen jatorri probintzianoa gorabehera ametsetako bizitzan guztiz iaioa. Yvonnerekin maiteminduko da eta eskarmenturik gabeko haren amorante liluratu bihurtuko.
2012
‎Baina, hain justu, ezberdin jotzen zuelako jotzen zuen bere aitak bezal bezala, musikarekin jolasten zelako. Nik ez dakit zenbat aldiz grabatu nuen Elizalde jotzen, baina sekula ez zuen jotzen pieza bat modu berean. Ez, ordea, ezintasunez, baizik eta gaitasunez».
‎Balutxistanen erreferendum bat egiteko aukeraz hitz egin du berriki, baina egin al zuten horrelakorik ingelesek edota frantsesek euren kolonietatik alde egin zutenean? Gu ere kolonia bat garenez, Pakistanek modu berean alde egin luke, inongo aurrebaldintzarik gabe alegia. Okupazio tropa guztien baldintzarik gabeko erretiratzea da Islamabadekin negoziatu beharreko puntu bakarra.
‎«Denbora behar da». Bozak aurreratzeko aukeraz galdetuta ere, modu berean erantzun du: «Ez naiz sartuko joko alderdikoi horietan, euskal gizartearentzat okerra delako.
‎Akumulazio eta gainprodukzioaren krisia; finantzarioa; klimatikoa eta ingurumenarena; zaintzaren munduarena; dominazio politikoaren modu tradizionalena («Ez gaituzue ordezkatzen» oihuak horren lekuko); eta Estatu Espainiarrari dagokionez, erantsi beharra dago Trantsizioan diseinaturiko egitasmo nazional espainiarren (autonomien estatua deiturikoaren) krisia. Baina krisiak ez du denetan eta guztiengan modu berean eragina izaten. Kapitalismoak eta bere instituzioak populazioaren gain ari dira botatzen ondorioen zama, nahiz eta krisiaren jatorria instituzio finantzarioen eta bereziki bankaren diru gosea, espekulazioa eta kontrolik eza izan.
2013
‎Halaber, zenbait ikastetxetan adin ezberdinetako umeak taldekatzen dituztela jakinarazi dute, dirua aurrezteko, baina heziketaren kalitatearen kalterako. Araudiari dagokionez, plataformako kideek adierazi dute indarrean dagoen araudia modu berean betearazi behar zaiela ikastetxe guztiei, publiko zein pribatuei. «Gure komunitatean, zenbait ikastetxetan, oraindik ere gertatzen diren eta duinak ez diren egoerak saihesteko modua dela uste dugu».
‎Yvonne de Galais da emakumea eta Meaulnes lekua uztera behartua denez, etxalde hartara itzuli nahian emango du geroa, bidea aurkitu ezin. Paraleloki, Yvonneren neba Frantzek ere modu berean sentituko du maitasunaren deia kalean topatzen duen emakume batengana. Esan dezadan emakumea interesekoa dela eder xarmangarri eta ezkongai den neurrian, eta kutsu negatiboa hartzen duela Pariseko bizitzak landako garbitasunaren aldean.
‎Fagorren porrotaren domino efektuak ez ditu pieza guztiak modu berean mugituko. Inoiz berriro zutituko ez diren piezekin batera (Fagorren lantegi gehienak), ikutu arren eroriko ez diren batzuk ere izango dira.
2014
‎Bada? gutizia hori platerera eramateko, oiloak eta zerriak ez omen dute modu berean parte hartu. Hegaztia, nonbait, konprometitu egin da egoerarekin.
‎Ez nuen egin nahi folkloretik zetorren edo beste estetika bat zuen lan bat; nik egin nahi nuen idaztean sentitzen dudana, baina txistua erabilita». Azken finean, Urrutiak dio txistua haize instrumentu bat dela, eta beste instrumentuek beren baldintzak eta teknikak dituzten modu berean, txistuak ere badituela bereak. «Pentsatu nuen txistua tratatuko nuela biolina, pianoa, flautina edo beste edozein musika tresna balitz bezala, baina orkestrarekin, eta horrela egin nuen».
‎Lawrence Arabiakoari buruzko saiakera idatzi eta liburuarentzat Txoriak kolpeka izenburua erabaki ondoren, bi ipuin horiek, izenburu horren eraginez, «eraldatu» egin dira, antzaldaketa garrantzitsua izan dute, lehenak bereziki, eta Atxagak pentsatu du argitaratzeko moduan daudela, eta liburu honetan argitaratzeko moduan zehazki, saiakerarekin batera batasun koherente bat osatuz. Errimaren eta metrikaren arauek poetari sonetoa egiten laguntzen dioten modu berean, kasu honetan izenburuak ipuinak modu egokian eraldatzen lagundu dio. Uste du lehen ipuinak, Andoniren heriotza LSDaren argitan, orain artean landu gabeko kontatzeko molde batean barneratzeko aukera eman diola, eta horrek lan horretaz pozik eta are «euforiko» ere sentiarazten du.
2015
‎Hori horrela, gatazka beraren konponbidea gauzatu ahal izateko ezinbesteko agente dira. Izaera politikoa, alabaina, ukatua zaie, gatazkaren izaera politikoa ukatua den modu berean. Ukazio hori da, hain zuzen, gatazka desitxuratu, erroko arazoa iraunarazi eta garaileen postua eskuratzeko etsaiak diseinatutako estrategiaren gakoa.
‎Sekula ez zitzaigun horrelako zerbait idaztea bururatuko BERRIA tartean egon izan ez balitz», azaldu du Oier Guillanek, Metrokoadroka taldeko kideak eta antzezlanaren egileak.Ainara Lasa BERRIAko marketin arduraduna ondo oroitzen da egitasmoaren ernamuina non egon zen: «BERRIAk babes eta laguntza handia jasotzen du irakurle eta sortzaileen aldetik, eta babes hori guk ere modu berean eskaintzea zen asmoa. Planteatu genuen urtemugaren ardatza kultur bira bat izatea».
‎Erabakiak orain arteko anbiguotasuna amaitzea du helburu. Afera horren inguruan, Auzitegi Konstituzionalak 2012an eman zuen bere iritzia, baina Goreneko eta Auzitegi Nazionaleko epaileek ez dute modu berean bete irizpidea.2006an Goreneko epaile batzuek tira egin zioten hari bati jarraituz, 2012an Auzitegi Konstituzionalak epai batean berretsi zuen polizia etxeko deklarazioak ezin zirela froga gisa erabili. Zehazki, ebatzi zuen polizien aurrean eginiko deklarazioek ez zutela froga baliorik ez baziren instrukzio epailearen aurrean berresten.
‎Indarkeriaren biktima guztien sufrimendua aitortu eta haiek gogoratzeko ekitaldiak antolatzeko borondatea badute. Hori egiteko bide orria, baina, ez dute denek modu berean irudikatzen. Aurrera begiratzeko atzera begiratu behar delako, eta iraganerako begirada hori egitean mesfidantzak azaleratzen direlako.
2016
‎euskara eskolako hizkuntzarekin lotzen duela jendeak, ingelesa balitz bezala. Eta ez dute erabiltzen.Zer egin daiteke hori saihesteko. Euskara batua ezin dugu egun batetik bestera sartu, eta ezin da modu berean sartu eremu erdaldunetan eta eremu euskaldunetan. Egunen batean denok ezagutu behar dugu, baina ezin dugu umeak lau urte dituenetik hasi hori irakasten.
‎«Ahaztuta» ez ezik baztertuta eta «kriminalizatuta» ere egon direla gaineratu du Txaskok, baina herriaren babesari esker ari direla egoerari buelta ematen: «Bertsio ofiziala aldatzen ari gara».Biktima guztientzat «egia, justizia eta ordaina» galdegin duten modu berean, etorkizunari itxaropentsu begiratzeko beharra ere agertu dute biktimek. Iragana ahaztu gabe, geroari begiratzea ezinbestekotzat jo dute.
‎Ez dute funtzionatzeko modu bera Ipar eta Hego Euskal Herriko osasun sistemek. Eta, horri lotuta, aski ezberdinak dira batean zein bertzean topa daitezkeen oztopoak.
‎Ez nuen nirekin eraman hezurdura jasotzera joan nintzenean, ez nuelako makina hondatzerik nahi. Baina orain pena daukat hura argazkiekin dokumentatu ez izana».Egun, Irungo Gordailuan dago hezurdura, aurkitu zuten modu berean muntatuta. Ordea, 2007az geroztik, hezurduraren erreplika ikus daiteke Arrikrutzen bisitarientzako zabalik den tartean, eskalan egindako panpinez gain.Historiaurrearen islaArrikrutzera sartzea denboraren makinan atzera egitea bezala da, iraganerako bidaia bat.
‎Ia mugarik gabe ari da CAF. Europan sekula irabazi duen kontratu handiena sinatuta hasi zuen urtea, eta lehen seihilekoa ere modu berean amaitu du Beasaingo multinazionalak (Gipuzkoa). Giharra erakusten jarraitzen du.
2017
‎Aurrera doa iraultza digitala, baina arrakala horiek badira zerbaiten seinale: teknologia digitalen etekinak ez dira modu berean iristen ari guztiengana.Honela laburbildu zuen egoera Munduko Bankuak iaz, Dibidendu digitalak txostenean: «Enpresak inoiz baino konektatuago daude, baina produktibitatea murriztu egin da munduan; teknologia digitalak lan merkatua eraldatzen ari dira, baina polarizazioa eta desberdintasunak gero eta handiagoak dira, gehienbat herrialde aberatsetan; demokraziak gero eta gehiago dira, baina hauteskunde libre eta justuak, gero eta gutxiago.
‎Gas Naturalen arabera, «kostu marjinaletik gorako prezioak ezinbestekoak dira zentralen kostu finkoak estali eta mozkinak lortu ahal izateko». Endesak, berriz, azaldu du bere ziklo konbinatuko zentralen energia beti modu berean merkaturatzen duela.Ez da CNMCk argindarraren handizkako eskaintzetan halakoak ikusten dituen lehen aldia. Batzordeak 2015ean zigortu zuen Iberdrola, eta 25 milioi euroko isuna ezarri zion, 2013 urtearen amaieran salneurriak manipulatu zituela «frogatutzat» jota.
2018
‎Eguerdia iristean, Lezoko udaletxeko kanpai soinu grabatuak abisatzen zigun eguzkiaren zenitaz, kotxeren batek kalean burrunba egiten zuen ohikotasun berarekin.Istanbulera bidaiatu nuenean, meskita txiki baten ondo ondoan egiten nuen lo, eta egunero esnatzen ninduen goizeko bostetan muezzinaren ahots anplifikatuak. Oihartzuna gisa zabaltzen zen hirian zehar, meskita bakoitzetik bere doinu eta interpretazio propioaz, eta nabaria zen minareteek hiriaren profila aurretik ezagutu nituen beste hirikoengandik desberdintzen zuen modu berean, hala aldentzen zuela dirdaiak aurrez bizitutako lekuetatik. Xabier Erkiziak bultzatutako Soinuen Mapan ezkilen faltak panorama osoa aldatuko ote lukeen pentsarazi zidan.Irratiko programa batean entzun nuen Wagnerren Parsifal operaren kanpaiei buruz.
‎Ama preso oraindik. Urteen joanean, Robert Leek kontatzen du gogoan duela anaia hilkutxan, luze, beisboleko jaka urdinaz, eta ama. hiletan, kartzelako funtzionarioekin, eskuak eskuburdinekin lotuak.Ama preso, anaia hilik, drogak etxe barruan, zulo beltzean erortzeko gutxi behar zuen Robert Lee izeneko gaztetxoak, eta, beste kasu askotan bezala, beste familia askotan gertatu zen modu berean, zuloaren gainean bizitzen segitu behar izan zuen. Erortzeko arrisku handian.Droga saltzen hasi zen bera ere, familiako negozioa zelako, jan egin behar zutelako.
‎«Arrisku eremu batean sartzen zara, eta horrek erran nahi du aldiro erabakiak hartu behar izatea; etengabe egin behar duzu edo ulergarritasunaren alde edo zuk hartu duzun erabakiaren alde».Epaltzak uste du hizkuntza horretarako dagoela, eta euskararen alde direla gisa horretako sormen lanak. Ezin da idatzi modu berean XIX. mendean girotutako istorio bat edo 2018ko Iruñean gertatzen den bat, istorio bereko pertsonaiek erregistro ezberdinak erabiltzen dituzten modu berean. «Oso gutxi erabilitako eremu bat dugu hor, eta altxor horri probetxu gehiago atera diezaiokegu, horrek dituen arrisku guztiekin.
‎«Arrisku eremu batean sartzen zara, eta horrek erran nahi du aldiro erabakiak hartu behar izatea; etengabe egin behar duzu edo ulergarritasunaren alde edo zuk hartu duzun erabakiaren alde».Epaltzak uste du hizkuntza horretarako dagoela, eta euskararen alde direla gisa horretako sormen lanak. Ezin da idatzi modu berean XIX. mendean girotutako istorio bat edo 2018ko Iruñean gertatzen den bat, istorio bereko pertsonaiek erregistro ezberdinak erabiltzen dituzten modu berean. «Oso gutxi erabilitako eremu bat dugu hor, eta altxor horri probetxu gehiago atera diezaiokegu, horrek dituen arrisku guztiekin.
2019
‎«Ikus entzunezkoen inguruan ere asko ikasi dut websailari esker. Orain, pelikulak ez ditut modu berean ikusten. Antzerkikoa naiz, publikoa entzutea gogoko dut, baina gustura egingo nuke lan ikus entzunezko proiektu berrietan».Websaila aurrera ateratzeak «ahalegin handia» eskatu diela nabarmendu du Lizarraldek.
‎Telebistan etxe handi bat agertzen zen aldiro, huraxe guretzat primerakoa zatekeela esaten nion nik amari, baina nire harridurarako, ezetz esaten zuen hark, gehitxo zela, eta etxetzar hura garbitzen egun osoa behar izango zuela esaten zuen hasperen eginez.Artean gaztetxoegia nintzen jakiteko hasperen egiteko modu horrek geure bizimoduaren silueta adierazten zuela, eta hantxe kontzentratu egiten zirela pasatu ezin ziren muga guztiak: haren ezezko horretaraino irudika genezakeela balizko bizimodu hobe bat, baina handik aurrerakorik imajinatu ere ez egitea, hobe.Hasperen egiteko modu bera entzun dut aste honetan, Dalila Pojoy izeneko emakume txikiaren ahotan. Guatemalarra da, eta kamerari begira mintzatu zaio:
‎Orain dela bi urte, esate baterako, poetak utzitako ondarea ikertzen ari zen ikasle batek Whitmanek egunkari batean zatika argitaratutako nobela bat aurkitu zuen, Life and Adventures of Jack Engle izenekoa (1852). Aurrez ere modu berean argitaratu zuen Franklin Evans nobela (1842). Idazletza serioago hartzea erabaki zuenean, bere dirutik ordaindu zuen Belar hostoak en lehen argitalpena, eta 795 ale atera zituen; gutxi batzuk bakarrik saldu zituen. Idazle ezagun batzuei ere bidali zien, eta haietako batek, batek bakarrik, erantzun zion:
‎Baina, bide batez, aitortu behar da emaitzak oso urriak izan direla. Ahalegin handiak egin dira azken urteetan, guk jarraitzen dugu modu berean, baina emaitzak, oraingoz, oso urriak dira.Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak esaten du autokritika beharrezkoa dela presoak euskal kartzeletara eramateko.Bai, hori da haien abiapuntua edo ikuspuntua. Guk beste bat daukagu, eta saiatzen gara desadostasun horri irtenbidea bilatzen, baina modu serioan planteatu behar da joko eremua.Zein da eremu hori. Adierazpenen eremuan ez dago.
2020
‎Bidenek modu berean eskertu du Sandersen keinua, eta nabarmendu du «asko» direla partekatzen dituzten helburuak. «Zure babesa oso garrantzitsua da.
‎Sanchezen hitzetan, konfinamendua arintzeko prozesua «motela» izango da eta «mailaka» egingo dute. Espainiako gobernuburuak aurrez iragarria zuen «deseskalatzea asimetrikoa» izango dela, hau da, ez dela modu berean egingo Espainiako Estatuaren menpeko lurralde guztietan, eta atzo berretsi egin zuen ideia hori: «lurraldeka» egingo da, eta lurralde bakoitzean pandemiak duen egoeraren arabera «aurrepausoak» edo «atzerapausoak» emango dira.
‎Izan ere, osasun arazo larriaren ondotik iritsi zen Txinara arazo ekonomiko larria, urte hasieran, eta modu berean iritsiko da Euskal Herrira ez ezik euroguneko beste herrialde askotara ere, egunotan. Eusko Jaurlaritzak atzo plazaratu zuen aspaldian aurreikusi zuena:
‎Eta Saint Sulpice plaza Parisen, konfinamenduan, eta Georges Perec han, banku batean eserita, ikusezin, gertatzen den gauza ñimiñoena ere oharretan jasotzen. Smoke filmean Harvey Keitelek egunero ordu berean leku berari argazkia egiten zion modu berean, denak berdinak eta denak diferenteak.
‎Maitasun hutsezko istorio arrosarik sortu behar ez genukeen modu berean utzi behar genioke tragediak sortzeari ere. Maitasuna, maitasuna baino ez da.
‎Es una canción...», hark. Garai batetik hona, maitasun erromantikoaren desmitifikazioa indarra hartzen hasi zenetik gutxi asko, lehen asko gozatu, sentitu, kantatu eta azal mamitutako kantuekin ezin gozatu nabilela, neure buruari plazer galga prebentibo ideologiko bat jarriko banio bezala... ez ditut modu berean belarriratzen orain Stevie Wonderren I Just Called to Say I Love You, Nick Cave eta PJ Harveyren Henry Lee, Chavela Vargasen El último trago edo Anariren Zure ertza.
‎Espero ziren zenbatekoetatik oso hurbil itxi du iazko urtea Nafarroako ekonomiak, %2, 6ko hazkundearekin. Hazkunde mardula da oraindik, %2tik gorakoa den heinean, baina, gainerako euskal lurraldeen modu berean, motelaldia nabaritu du. Alde batetik, 2018an iritsitako %3, 2ko igoera baino sei hamarren txikiagoa izan zen iazko hazkundea.
‎Alemaniak ere modu berean erantzun du, eta adierazi du edozer egingo duela Europako aire konpainia handienari laguntzeko. Merkelen gobernua Lufthansaren kapitala erosteko prest azaldu omen da zenbait hedabideren arabera, baina enpresa ez da horren aldeko.
‎gaitza daramatenen aurka gara soldadu. Izurri Beltza juduei egotzi zitzaien modu berean, ebolak larru iluna izan du beti; eta migratzaileekiko aurreiritzien osagaietako bat da pertsona eriaren figura.
‎Ez da hori nire asmoa. Har itzazue, beraz, ondorengo gogoetok politika eta komunikazioa modu berean maite dituen behatzaile xume baten burutazioak bezala.
‎Jarduteko modu bera
‎Bideo jokoetako' loot boxes' edo sari kutxak kaltegarriak direla eta ausazko jokoen modu berean funtzionatzen dutela ohartarazi dute jokoan adituek: jokoarekin arazoak izateko arriskua ekar dezakete.
‎Bihotzeko lagunekin partekatutako ordu luzeak, kontzertu osteko parrandak. Gizonek egin ohi zuten guztia konplexurik gabe eta modu berean gozatzen, salbuespen bakarrarekin: elkarri babesa emateko nahia edo beharra sentitzen zuten, bien nahasketa ia nahitaezkoa.
2021
‎Bokazio «ireki» batekin jaio zen filma, eta modu berean eman zion amaiera Truebak. «Sentitzen dut ez nuela filma itxi, abandonatu egin nuela une batean, eta, hortaz, zintzilik bezala geratzen dela, irekita, galdera bat eginez bezala.
‎«Hirugarren urtez, taldearen abiadura izango da gure baliabiderik onena. Top14ra igo eta jokatzeko modua aldatuko duten fitxaketak egiten badituzu, hiru urte modu berean jokatzen daramatenek agian urtebete dute sistema berria barneratzeko».
‎gero eta gutxiago eta okerrago erreportajea irakurrita. Arazo bati denek modu berean erantzun, eta arazoa konpontzen ez bada, errezeta bera egon liteke oker, ziur aski.
‎Dianek, aldiz, emakumez beteriko enpresa sortu nahi du. Liz eta Diane feminista amorratuak dira, baina ez dituzte zapalkuntzak modu berean ikusten. Goi klasekoak dira biak eta klase borroka ez da beren lehentasuna.
‎Osalanek emaniko datuen arabera, 2019an baino %19, 5 gutxiago izan ziren guztira. Lantoki barruan izandako istripuak %19 murriztu ziren; lanerako joan etorrian gertaturikoak, berriz, in itinere deritzenak, %23 Istripu mota guztiak, baina, ez ziren modu berean gutxitu. Izan ere, iaz 2019an baino langile bat gehiago hil zen lanean —29 guztira—, eta lantoki barneko istripu larrien kopurua %5 handitu zen.
‎Osalanek eta sindikatuek ez dituzte modu berean sailkatzen lan istripuak; horregatik dira sindikatuek eman ohi dituzten datuak baino txikiagoak. Era berean, eta Jaurlaritzaren barneko erakundea den heinean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak biltzen ditu bakarrik.
‎Gaineratu zuen, halaber, herritarrei erantzukizunez jardutea eskatzen zaien modu berean kargudun publikoei «eredugarritasuna» exijitu behar zaiela. Osasun sailburuak ez zuen argitu Etxeberriak arau haustea egin izana onartu duen, baina zehaztu zuen hark ez zuela dimisiorik eman eta kargutik kendu dutela.
‎PSGk eta Bartzelonak ez dute jokatzeko modu bera. Estilora egokitzen ari zara?
‎«Ez dut uste GAL akats bat izan zenik, Frantziak ETA erabiltzen zuelako Espainiari xantaia egiteko. Frantziak modu berean deuseztatu zuen OAS; Espainian, Felipe Gonzalez izan zen ausartu zen bakarra».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
modu bera egin 5 (0,03)
modu bera erantzun 5 (0,03)
modu bera eragin 4 (0,03)
modu bera tratatu 4 (0,03)
modu bera amaitu 3 (0,02)
modu bera jokatu 3 (0,02)
modu bera erabili 2 (0,01)
modu bera hil 2 (0,01)
modu bera ikusi 2 (0,01)
modu bera iritsi 2 (0,01)
modu bera jarraitu 2 (0,01)
modu bera ukan 2 (0,01)
modu bera ulertu 2 (0,01)
modu bera adierazi 1 (0,01)
modu bera alde 1 (0,01)
modu bera argitaratu 1 (0,01)
modu bera aritu 1 (0,01)
modu bera aurkeztu 1 (0,01)
modu bera axolagabekeria 1 (0,01)
modu bera baliatu 1 (0,01)
modu bera begitandu 1 (0,01)
modu bera behar 1 (0,01)
modu bera belarriratu 1 (0,01)
modu bera berotu 1 (0,01)
modu bera bete 1 (0,01)
modu bera betearazi 1 (0,01)
modu bera bizi 1 (0,01)
modu bera deuseztatu 1 (0,01)
modu bera eman 1 (0,01)
modu bera entzun 1 (0,01)
modu bera epaitu 1 (0,01)
modu bera ere 1 (0,01)
modu bera erlijio 1 (0,01)
modu bera errepikatu 1 (0,01)
modu bera eskaini 1 (0,01)
modu bera eskertu 1 (0,01)
modu bera esleitu 1 (0,01)
modu bera freskatu 1 (0,01)
modu bera funtzionatu 1 (0,01)
modu bera gozatu 1 (0,01)
modu bera gutxitu 1 (0,01)
modu bera hasi 1 (0,01)
modu bera hezurmamitu 1 (0,01)
modu bera hitz 1 (0,01)
modu bera igo 1 (0,01)
modu bera ikertu 1 (0,01)
modu bera ipar 1 (0,01)
modu bera irakurri 1 (0,01)
modu bera irten 1 (0,01)
modu bera irudikatu 1 (0,01)
modu bera islatu 1 (0,01)
modu bera itsatsi 1 (0,01)
modu bera jaso 1 (0,01)
modu bera joan 1 (0,01)
modu bera kalkulatu 1 (0,01)
modu bera kargudun 1 (0,01)
modu bera kontatu 1 (0,01)
modu bera kutsatu 1 (0,01)
modu bera lan 1 (0,01)
modu bera lapurtu 1 (0,01)
modu bera lehiatu 1 (0,01)
modu bera luzatu 1 (0,01)
modu bera maite 1 (0,01)
modu bera mantendu 1 (0,01)
modu bera merkaturatu 1 (0,01)
modu bera mugitu 1 (0,01)
modu bera muntatu 1 (0,01)
modu bera ondo 1 (0,01)
modu bera parte 1 (0,01)
modu bera pentsatu 1 (0,01)
modu bera planteatu 1 (0,01)
modu bera sailkatu 1 (0,01)
modu bera sanferminak 1 (0,01)
modu bera sartu 1 (0,01)
modu bera sentitu 1 (0,01)
modu bera transmititu 1 (0,01)
modu bera utzi 1 (0,01)
modu bera XIX. 1 (0,01)
modu bera zerrendatu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia