Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 493

2000
‎Horrez gain, etxean ikusten dudanaren arabera, gure kasuan adibidez, badago etxeko eredua, batzuetan Donostia ingurukoa dena eta besteetan bizkaierazkoa, baina gazteek beren euskara eskatzen dute: kalean beren artean erabiltzen dutena, telebistako ez dakit zer saiokoa, komiki batekoa... eta euskaraz inon lortzen ez dutena. 8 urtetik 18 urtera, eskolako ereduaz gain, gurasoenaren ondoan bere jerga izango dena.
‎Edorta Jimenezek dioen bezala," inor gutxi salbatzen da, narratzailearen hitzak bisturiarena egiten bait du, trebetasunez pertsonaien perfiletan, prosa bera, beti beti borobiltzea lortzen ez badu ere." (Egunkaria XII) Beraz, Montoiak ironia erabiltzen du harreman hauen berri emateko.
‎, ordea, hori dauka: doakoa dela eta turistek lortzen ez duten hurbiltasuna eskaintzen duela. Jakina baita turista batek guztia ikusten duela urrunetik (ohiturak, jendea, bizimodua) edo bestela hurbilegitik (monumentuak, museoko ordutegia, jatetxeko karta).
‎Orduan esan izan balidate hark gerora hartuko zuen norabidea, ezinezko iritziko niokeen. Hala gauzak, Dabid maisuak klase partikularrak besterik lortzen ez zuela ikusirik, bestelako lanetan hasi zen izena ematen: etxez etxeko saltzaile, inkestagile, gauzaintzaile...
‎eta, lortzen ez dugunean,
2001
‎Darabilzun metodoaren bidez emaitzarik lortzen ez baduzu, aztertu zertan huts egiten duen eta erabili beste bat.
‎(Maltzur) Eta lortzen ez badu?
‎Hiru azpitaldeikusi dira: disko handiak, 70 cm ingurukoak (Argiñeta); txikiak, Arabanbatez ere; eta diskoideoak, biribil itxura osoa lortzen ez dutenak.
‎Hala ere, K > 1 da. Hortik ondorioztatzen da ezen A herrialdeak epealdi bakoitzean 10 $ baino handiagoa den soberakina lortzen ez badu, ezin duela egin bere interesen ordainketa globala.
‎‘Txakurrek jende arrotza izutzea zaunka lortzen ez dutenean, orduan uluka hasten dira... ’
2002
‎Iparraldean, berriz, galdutako eta atzeraka doan mundu bati lotua ikusten dute euskara. Hartara, uniformizazioak eta mundializazioak hizkuntza" nagusiak" ikastera eta erabiltzera bultzatzen dutenean, euskara gazte belaunaldientzat behar beharrezkoa den hizkuntza erakargarria bilakatzea lortzen ez badugu, poliki poliki, funtzio sinboliko eta politiko hori ere ahulduz joango da eta euskara albo batera lagako den balio erantsirik gabeko kontua izatera iritsi liteke.
‎Kondizio horietan, nola gustatuko zaizkigu, bada, ikusten ditugun filmak? Eta, horrelaxe gabiltzala, ezustean, jaialdiaren 50 urteak iritsi zaizkigu; Oscar saririk lortzen ez zuten zinemagileak saritzetik (Alfred Hitchcock kasu) gerora urrezko estatua eskuratu duten izarrak saritzera (Susan Sarandon eta Nicolas Cage, adibidez) heldu den jaialdia. Aurrerapen handia dirudi bizialdi oso bat iragan duen lehiaketa batentzat
‎Gaixotasun larriren bat izateko edo horrelakoren bat harrapatzeko obsesioaren eraginez jokaera arraro eta errepikakorrak ditugunean, antsietaterik gabe jokaera horiek uzterik lortzen ez badugu.
‎Zenbait eskandalu tankera horretakoak dira. Funtsik gabeko eskandaluak dira, hedabideek probokatutakoak gizarte egituretan eraginik lortzen ez dutenak. Beste batzuen artean, horrelakoak izaten dira pertsonaia publikoen bizitza pribatuetako eskandaluak, baldin eta portaera pribatu horretan legea hausten ez bada, edo ezarritako moral soziala iraultzen ez bada.
‎Espainia osoko Opening hizkuntza zentroetako 45.000 ikasle inguruk dirua itzultzeko kredituak dituzte, enpresak porrot egiten badu. Rafael Macías Opening English Schooleko zuzendari nagusiak atzo jakinarazi zuen, eta gainera, CEAC talde kataluniarrak (Opening) bere zentroetako ateak behin betiko itxiko dituela iragarri zuen, astebetean bankuekin eta Kataluniako Generalitatearekin akordiorik lortzen ez badu. Opening, Vega Telemarketineko ikastaroetarako hitzorduak hitzartzeko ardura duen taldeko beste enpresa bat atzo Sevillako 42 enplegatuei agur esan zien.
‎Nire soldaduek, ohi denez, neronen kontra jotzen dute lehenbizi, beren arma zorrotzak erakutsiz. Bizia kentzea lortzen ez badute ere, zauriek erabat ahuldu naute  batailarako. Zure aurrera presentatzen naizenean, hain da desorekatua indarren korrelazioa, non hitzarmen bat eskatzera ere deliberatzen ez naizen.
2003
‎bere atzetik mentalitate bat sortuko litzateke Euskal Herrian, bai instituzioetan, bai kirol ikuspegitik, industria aldetik, teknologikoki... Ander 1 Formulan sartzeko zorian dago, eta lortzen ez badugu oso zaila izango da beste pilotu batekin lortzea; oso zaila da pilotu bat egitea. Euskal Herrian talde bat osatu da:
‎Baina adiskidantza bitartez ezer lortzen ez badugu, bada biderik hots emisioak desagertzeko edo tamaina jasangarrietara ekartzeko.
‎Hala, gaineratu du jende askok ezagutu ahal izan duela oztopo arkitektoniko bat zer den, gizarteak baztertu egiten duela eta braille lengoaiatik edo zeinu hizkuntzatik zerbait ikasi dutela. Laura Bajaren arabera, harrigarriena pertsona osasuntsu batzuek gurpil aulkian arrapala bat igotzea lortzen ez zutela ikustea izan da, edo elbarriek simulazioetako parte hartzaileei nola laguntzen zieten ikustea. Ezgaitasunaren Europako Autobusa joan den urtarrilean hasi zen Europar Batasunean (EB), Grezian.
‎Ameriketako Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Zuzendaritzak (FDA) izapideak hasi ditu “Estratest” merkatutik kentzeko; menopausian emakumeek jasaten dituzten itoaldiak arintzeko estrogenoa eta testosterona konbinatzen dituen pilula bakarra da. FDAk, 1976an konposatua onartu zuenak, Solbentay Pharmaceuticalsi, sendagai horrek estrogenoarekin baino ez den agobio sentsazio hori murriztea lortzen ez duten emakumeen itoaldiak arintzen dituela frogatzeko eskatu dio. Estrogenoa da hormona eme nagusia, eta odoleko maila jaitsi egiten da menopausiaren ondoren.
‎Jarduneko Kontsumitzaileen Federazioak (FACUA España) atzo jakinarazi zuen Sylvan akademia kateak dirua itzuli behar diela bezeroei, astelehenean Andaluzian, Katalunian, Madrilen eta Santanderren ingelesa eta informatika irakasteko zentroak itxi ondoren. FACUA Españaren arabera, enpresa honek bere web orrian adierazten du bere kontratuetan berme bat dagoela, eta, horren bidez, konpromisoa hartzen du dirua itzultzeko ikasleek agindutako emaitzak lortzen ez badituzte. “Gure helburu bakarra ikasleen arrakasta eta asebetetzea da; hala ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzultzeko konpromisoa hartzen dugu idatziz”, dio Sylvanen publizitateak.
‎Ez omen nuen zalantzarik izan, ez omen nuen galdetu ere egin. Gauzak aldez aurretik erabakita baleude bezala, bere etxerantz abiatu omen nintzen, eta bidean adeitsu, sentibera eta samur, bereziki samur egon omen nintzaion, hori errepikatzen zuen etengabe Monikak, eta zerbait urruna gogoratzen duenaren aurpegia jartzen zuen, nik bidean zer egin genuen gogoratzerik inoiz lortzen ez banuen ere. Sekula ez zituen ohekoak aipatzen; ez nire giharrek egin zioten inpresiorik, nonbait, ez nire berotasunak utzi zion inon erredurarik.
‎Baina zer egin eta jasan zuen ere gizon [sendoak32 orduan han kanpainan, entzutekoa da. Zerbait pentsatuta bertan zegoen zutik egunsentitik aztertzen, eta lortzen ez zuenez, ez zuen etsitzen, aitzitik zutik jarraitzen zuen bila. Eta jada eguerdia zen eta gizonak konturatu ziren eta, harrituta, elkarri esaten zioten:
2004
‎Errektoretzak epe laburrean biltzeko proposamena luzatu die Seaskakoei. Hala ere, dituen beharrek bestelako trataera behar dutela azpimarratu du Seaskak eta aldarrikapen oinarrizkoak lortzen ez baditu mobilizazioak egingo ditu.
‎Pentsio eman behar duen gurasoak ez badu bere betebeharra betetzen, edo bi aldeek adostasunik lortzen ez badute, epaileak erabakiko du guraso bakoitzak eman beharreko zenbatekoa zein den, eta zaintza egokitu ez zaion gurasoak ordaindu du seme alabak elikatzeko pentsioa.
‎Artikulu honen bigarren paragrafoan aipatu salak ebazpenari buruzko botoa ematean, gehiengoa lortzen ez badu desadostasuneko gaietan, orduan berriro egingo du botazioa, eta horretan aintzat hartuko ditu, bakar bakarrik, aurreko botazioan boto gehien lortu dituzten bi iritziak.
‎...i dagokion zabalera baino handiagoa barneratzea, hori edukitzaile berari dagokion luze zabalera handiagoko finka baten foroaren zati osagarria izanik, edo beste edozein arrazoi zuzen, epaileak agerraldirako deialdia egingo die interesdunei eta adituei; epailea saiatuko da egitateak argitzen, eta, ondore horretarako, alegatu eta egoki diren egiaztapenak onartuko ditu; eta, interesdunak bat etortzea lortzen ez badu, apeoa onesten duen autoa eman eta zuzen deritzona ebatziko du erreklamazioaren inguruan, eta agerraldiaren ondorioz sortutako kostuak ezarriko dizkio dagokionari.
‎Adituen bidezko azterketa egin arren, interesdunek euren ezberdintasunei dagokienez adostasuna lortzen ez badute, aipatu artikuluan agindutako gordailua gauzatuko da.
‎Informazioa eman ondoren, epaileak interesdunak entzungo ditu, eta horiek adostasunik lortzen ez badute kapitainak bizigaiengatik ordaindu behar duen prezioan, epaileak egintza amaitutzat joko du, eta ugazabei egokitzen zaien akzioa gordeko die, auzibidezko epaiketan egikari dezaten.
‎Arduradunak, inskripzioa egin aurretik, parte egokia eskatuko du, eta, hori lortzen ez badu edo lortutakoa adierazleak emandako informazioarekin bat ez badator, egitatea egiaztatuko du Erregistro Zibileko medikuaren edo horren ordezkoaren bitartez, eta eskatutako partea berretsi edo ordeztuko du.
‎Bai. Eta Printzearen papera lortzen ez badut, Dekisugik Shizuka betiko kenduko dit.
‎“Uste dut ez dela arazorik egongo teknika honekin; izan ere, arazoren bat duten bikoteek, bai emakumeak menopausia goiztiarra duelako, bai obulutegiak kendu dizkiotelako, edo gizakiaren arazoak direla eta, seme alabak izango dituzte obuluen edo espermaren emailearengana jo gabe”, esan zuen Cremadesek. Gabonen ondoren, ikertzaileak Laguntza Bidezko Ugalketarako Batzorde Nazionalera joko du Alacanteko Ospitale Nagusiko ikerketekin jarraitzeko eskatzeko, eta, baimena lortzen ez badu, Espainiatik kanpoko lanetan jarraituko duela gaineratu zuen. Horri dagokionez, zehaztu zuen ildo zientifiko hori ez dagoela “jasota” Laguntza bidezko Ugalketaren Legean, eta espero zuen ez duela arazorik izango ildo hori garatzeko, “orain arteko emaitzak itxaropentsuak baitira”.
‎Jabeen Batzordera ez joatean botoa emateko eskubideari uko egitea erabakitzen bada, ezta beste bizilagun bati eskuordetzea ere, horrek ez du esan nahi Batzordeak hartutako erabakietan ez dagoenik zerikusirik, bilera horren akta eraikineko bizilagun guztiei jakinarazi behar baitzaie. Jakinarazpenetarako baldintzak betetzen badira, akta jasotzean, bertaratzen ez den pertsonak ezustekoa har dezake, akordioren batek bere oniritzia lortzen ez badu. Horrek ez du esan nahi iritzia kontuan hartu ezin denik; izan ere, Jabetza Horizontalaren Legeko (LPH) 17 eta 18 artikuluetan, 30 eguneko epea dago erkidegoko lehendakariari erabakiaren aurkako botoa idatziz emateko.
‎Horrela zuzendutako araua errefusatzean, Lores direlakoek Arruntak Behe Ganberaren nagusitasuna ezartzen duen legea argudiatzera behartzen zituzten. Lege horrek, Altarekin akordiorik lortzen ez badu, bere irizpidea ezar dezake. Halaxe egin zuen.
‎Beraz, hirurak ere erosleen, ikusleen eta hartzaileen eskuetan daude. Zerbaitek horietara iristea lortzen ez badu, kendu egiten dute. Guk badakigu presio horren pean lan egin behar dugula, baina ETBn beste gauza batzuei ere gehiago begiratu behar litzaiekeela iruditzen zait.
‎Bada ezpada ere, hitz guziez esango dut neuk ere: Euskadi’ko erresuma laister lortzen ez badugu, gure herriarenak egin du. Euskadi’rik gabe, Euskal Herria berehala suntsituko da.
‎Hasiera batean, elkarren hurbiltasunak, gehi espioitzaren zirrarak, pizturik eta erne mantendu zituen. Apurka, ordea, ezer lortzen ez zutela ikustean, gogogabetuz joan ziren.
‎Badago susmoa badela ustezko ni fisiko horretaz gain, urrunago, geratzen den errealitatea; baina, oraingoz, hori susmoa besterik ez da, eta eginahal guztiak eginda ere Descartesek ezin izan du irten orain arte eman dituen urratsetan bere Ni horretatik kanpo iradokitzen zaion mundu higikor horretarantz. Eta irtetea lortzen ez badu, ez al dago arriskua higiezintasunera kondenatuta geratzeko, hots, naturaren munduaz inolako argitasunik emango ez duen planteamenduetan geratzeko?
‎" Horixe da, hain zuzen, gaixoek nigana etortzean egin nahi izaten dutena, baina egitea lortzen ez dutena: nigan utzi haien iragana; baina uste ustel bat baino ez da.
2005
‎Kale Nagusian aurrera, Bonantzako Santo Kristo Basilika zurruna aterako zaigu bidera. Kolore arrosak ere gozatzea lortzen ez duen eraikin hotza bera; XVIII. mende erdialdera eraiki zuten eta bi fatxada ditu: bata itsasora begira, bestea Kale Nagusitik ikusten duguna, balio artistiko handiagokoa.
‎Nazio Batuetan (NB) dago beste borroka zelaia. Baker Saharatik erretiratu eta gero, emaitzarik lortzen ez zuelako, bere lankide bat, John Bolton, izan daiteke AEBetako enbaxadore NBen aurrean. Eta, ze gauza, askorentzat deabruaren hurrengo den gizon hau, oso lagungarri izan daiteke Saharako egoera bideratzeko, nola izan zen askoz lagungarriago Aznarren tinkotasuna gai honetan, Zapateroren egungo epelkeria baino.
‎Oldarkor eta haserre agertzen da konektatzea lortzen ez duenean.
‎Ikasleak bere maila eta adinerako aurreikusitako helburuak betetzea lortzen ez duenean eta bere baliabide intelektualen aprobetxamendu errealik egiten ez duenean eskola porrotaz hitz egin dezakegu.
‎zeinizan daiteke bi aldeentzat irtenbide egokia? nire beharrak lortzen ez baditut, oso kalteturik aterako al naiz, nik zer ikusteko dut gatazka honetan?
‎Beste senide batzuen testigantzak ere baditu: “Ia mugitzerik lortzen ez zuen aitak lehen bezala egiten du lan berriro lorategian. Nire semea, ekzema menderakaitza zuena, sendatuta dago”.
‎Murrizketak Migratzaile handien arrantzarako debekualdiei, gutxieneko tamainei eta amuei buruz Europako Batzordeak egindako jatorrizko ekimenaren aurrean, horiek ez baitzuten benetako oinarri zientifikorik eta sektoreak baztertu egiten baitzituen; Europako Parlamentuak onetsitako testuak erabaki zuen erregulazio horiek Arrantzako Eskualdeko Erakundeetatik ateratzea, hala nola CGPMtik eta ICCATetik, zeren eta arrantza toki horiek Mediterraneoan beste herrialde batzuek ere ezartzen baitituzte. Hala ere, urtebeteko epean nazioarteko erakunde horiek arau komunik lortzen ez badute, Europako Batzordeak ezpata arrainaren arrantza arautzeko oinarri zientifikoei buruzko proposamen berria aurkeztu ahal izango du.
‎Ingurumena eta pertsonak babesteari garrantzi handiagoa ematea lortzen ez badugu, ez dugu gizarte iraunkorrik lortuko
‎Apuleiok dio ezen inork ezagutzen ez duena ez dela existitzen ia. Hori areagotu egiten da politikaren arloan; jende artean ezaguna eta onartua izatea lortzen ez duena inolako begiramenik gabe desagertzen da. Horren kariaz, ulertzen dut alderdiek nola edo hala egin behar dituztela jende aurreko ekintzak, nahiz eta niri gustatu ez.
‎Horrela, gobernuek eta zientziak irtenbide desberdinak planteatzen dituztenean, edo jarrera komunik lortzen ez dutenean ingurumenarekin lotutako konturen baten inguruan, eta jendeak jarreraren bat hartu edo iritzi bat eman behar badu esparru demokratiko batean, nola gainditu gizartearen iritzia aldaraz edo manipula dezaketen jarrera irrazionalak. Kanalak bilatu behar dira, herritarrek aukera izan dezaten konplexutasun maila desberdinetan elkarrekintzan jardun eta aldaketak eragiteko.
‎Arean ere, herritar xeheen artean, eta, are gehiago, munduko harremanetatik aldendu diren horien artean, gutxi izango dira Zu Zeu bezain errugabe, zure izatea halakoa izanik, eta bekatuan erortzeko gauza erakargarri anitz hurbil edukita. Eta zein handi den negozioetan, anitzen artean, Gortean, eta bekatu egiten duten hainbat eta hainbaten artean, lortzea, gutxi batzuek bakardadean ozta ozta lortzen dutena, eta, areago, sarri askotan ozta ozta ere lortzen ez dutena. Horren guztiaren ondorioz, bizirik zaudela, Zuzen izena merezi duzu, eta, areago, Santu izena; hori zure arbaso izan ziren Karlomagnori eta Ludovikori eman zitzaien, hil eta gero, gizon onen arteko adostasun unibertsalaren ondorioz.
‎Ongi erreparatzen badiozu, fragata baten soslaia ikusiko duzu ate zatar honen burdinan ere, pintura beltzak guztiz estaltzea lortzen ez duen irudia, maisuak Zubimendiri arbelean kolorezko klarionez eginarazten zizkion Pinta, Niña eta Santa Maria baino agitz ederragoa. Zaharrean egin nuenaren kalkoa da, baina burdinan ez dauka, antza denez, zurean adina ahalmen.
2006
‎«guztiok berdinak gara eta aukera berdinak ditugu» eta beraz, uste duelako edozein unetan lortu ahal izango duela dena. Eta bere etorkizunari buruz irakatsitako erantzukizuna lortzen ez badu, errudun sentituko da, zerbait gaizki egin duela pentsatuko du, ez dakizkiela hizkuntzak edo ez duela punta puntako masterrik egin... Azken buruan, ezegonkortasun ekonomikoa, gizarteko dualizazioa, gertakari natural gisa onartzen ditugu, ez eredu ekonomikoaren ondorio gisa.
‎Zure senar ohiarengandik dirurik jasotzea lortzen ez baduzu ere, Gizarte Segurantzaren aurrean egiaztatu ahal izango duzu, behar bezalako arduraz jardun bazara ere, pentsioa ezin izan duzula kobratu.
‎“Orain, saldu behar duen jabeak etxetik diru gutxiago eskatu besterik ez du. Horietako batzuek 300.000 euro eskatzen dizkizute hiru logelako pisu batengatik, eta hilabeteak igaro eta eroslerik lortzen ez dutenean, 234.000 eurora jaisten dira”, adierazi dute Unicasaren iturriek.
‎Hasierako ikuspuntuak helburu bat finkatu behar du, pazienteak berak partekatu eta inplikatuko duena; hortik aurrera, arrisku profil jakin bakoitzari aurre egiteko gidetan jasotako estrategietara jo behar da. Profesional askok esaten dute dagoeneko agente egokia errezetatu dutela eta, beraz, behar bezala jokatu dutela; baina modu egokian jardutea, kasu honetan, arteria presioa kontrolatzea da, eta hasieran agindutako neurriak lortzen ez badu, gure erantzukizuna, mediku garen aldetik, zuzentzea da. Ausarta da, baina, itxuraz, ez da batere ohikoa ikuspuntua.
‎Nafarroan %11tik Asturiasen %32ra. Dokumentuak bereziki nabarmentzen du genero indarkeriaren biktima diren paperik gabeko emakume atzerritarren egoera; izan ere, salatzen dutenean, babes agindu bat eta erasotzailea kondenatuko duen epai bat lortzen ez badute, herrialdetik kanporatzeko arriskua dute. Era berean, Lege Integralarekin hartutako konpromisoak gorabehera, emakumeen aurkako indarkeria ez dela lehentasunezko arazoa osasun arloan:
‎Gehiegizko ura kentzeko, ale bat loreontzitik atera behar da, kalterik ez egiteko kontu handiz, eta bere sustrai lurra paper xurgatzailearekin lehortu. Emaitza hoberik lortzen ez badugu, sustrai sistema eta aireko zatia proportzionalki murriztu ditzakegu, aleak sustraiak lor ditzakeenak baino mantenugai gehiago behar izan ez dezan, eta, hala, substratuak duen hezetasuna murrizteko. Parasitoen kontrola oso garrantzitsua da, eta beti da eraginkorragoa etengabeko prebentzioa eta zaintza.
‎Tratatutako pazienteen %60an ez da beste krisirik sortu, eta %20an egoera hobetzea lortu da. Sendagaien tratamenduak gaixoaren hobekuntzarik lortzen ez duenean edo ondorio kaltegarriak jasanezinak direnean, haren bizi kalitatea izugarri ahultzen da. Orduan hartzen da kontuan aukera kirurgikoa.
‎Roux saltsetarako Irina eta koipea (gurina, olioa edo margarina) rouxaren osagai nagusietako bi dira. Saltsak loditzeko erabiltzen da, nahi den testura lortzen ez dutenean eta likidoegi geratzen direnean. Proportzioa, oro har, 40 gramo irin eta 40 gramo gantz elementu da.
‎Oraingoz, bi bilera egin dituzte bi aldeek, baina oraindik ez dute hitzarmenik lortu. Aste honetan hitzarmenik lortzen ez badute datorren astelehenean (hilak 26) eta martitzenean (hilak 27) egun osoko grebak egingo dituzte. Aztertzen ari dira, gainera, greba mugagabearekin hasi edo ez.
‎–Gure jaunaren lurretan sartu zarete, eta hori ez dago oso ondo ikusia inguru hauetan, haren baimena lortzen ez duzuen bitartean.
2007
‎Hain zuzen ere, keinu horrek poza sortu du nuklearren aldeko eta presio taldeen artean eta beste behin ere energia nuklearraren inguruko eztabaida piztu da europar nahiz euskal gizartean. Talde ekologista askok, bestalde, energia mota horren aurkako argudioak berretsi dituzte.Badira gai korapilatsu batzuk herrialde guztien bat etortzea lortzen ez dutenak; esate baterako, energia nuklearra edo eraginkortasuna eta lehiakortasunaren hobe beharrez monopolio handiak zatitu beharra. Europar Batasunaren barruan eztabaida serioa egin da gutxieneko oinarriak adosteko.
‎Sindikatuek ere amore ematen badute eta Sarkozyren erreforma neoliberalak orain gelditzea lortzen ez badute, beste kolektibo batzuek lan eta gizarte erreforma horiek eta lehendik egiteke daudenak jasan dituzte.
‎Gehienetan kapitalismoaren defentsarekin lotzen bada ere, askotan ahaztu egiten da La teoria de los sentimientos morales liburuaren egilea ere badela eta bertan holako gauzak esaten dizkigu: " Gizabanakoa guztiz berekoitzat jo arren, besteen patua interesatzen zaio, eta besteen zoriontasuna beharrezko egiten zaio, zoriontasun hori ikustearen plazera baino lortzen ez badu ere". Bestalde, Smithek azpimarratuko du, Kantengan ikusi dugun beste ideia bat, hau da, inguruaren eta ongizatearen garrantzia (gogoratu behar dugu Kant eta Smith sasoi berekoak zirela, lehenengoa alemana, bigarrena eskoziarra eta egiaztatuta egon ez arren logikoa da pentsatzea batak bestearen lanak ezagutzen zituela):
‎Alderdiek akordiorik lortzen ez badute, eta tartekari bat edo batzuk izendatu ez badituzte, lan agintaritzak modu honetara jardungo du:
‎boto anizkuna eta gehiengoen sistema langileen eskuordeak hautatzeko, eta zerrenda itxi eta blokeatuak enpresa batzordearen kasuan. Botoen %5 lortzen ez duten zerrendak kanpoan geratuko dira. (KAE hauek:
‎Horiek formulatu eta arrazoizko denbora igaro ondoren Herri Defendatzaileak gomendatutako neurriak hartzen ez badira, horrek ministroarengana edo ukitutako administrazioko gorengo agintariarengana jo dezake, eta auziaren eta proposatutako gomendioen berri eman. Horrengandik ere justifikazio egokirik lortzen ez badu, auzia urteko txostenean edo txosten berezian sar dezake, eta jokabide hori agertu duten funtzionarioen edo agintarien izenak aipa ditzake. Era berean, Herri Defendatzaileak eskumena du Konstituzio Auzitegian konstituzioaurkakotasun errekurtsoak zein babes errekurtsoak jartzeko, eta Konstituzio Auzitegiaren ustez edozein kasutan egin dezake, eta ez administrazio publikoaren jardunaren aurrean eskubideak eta askatasunak defendatzeko esparru zehatzean bakarrik (150/ 1990 KAE, urriaren 4koa).
‎Aurrekontua onesteari dagokionez, Konstituzioan ezarri zen Gobernuak aurrekontua urtero Gorteetan aurkeztu behar zuela, azken horrek onetsi zezan. Gobernuak aurrekontua hurrengo urte ekonomikoa hasi aurretik onestea lortzen ez bazuen, aurreko urtekoa luzatu egiten zen.
‎Kongresu eta Senatu federalak elkarrekin bilduta, Estatu bakoitzetik iritsitako botoak zenbatu eta lehendakari edo lehendakariorde federal izendatzen ziren erabateko gehiengoa lortu zuten hautagaiak. Erabateko gehiengoa inork lortzen ez bazuen, Gorte federalek botorik gehien jaso zuten hautagaien artean hautatzen zuten.
‎1935ean, Errepublikako lehendakariak berak bultzatuta, eraldaketa proiektu bat aurkeztu zen, artikulu batzuen izaera polemikoa arintzeko eta mekanismo batzuen funtzionamendua hobetzeko, baina horrek ere ez zuen arrakastarik izan: ez zitzaion arretarik jarri beste gai batzuk premiazkoagoak zirelako, eraldaketan interesa zutenek akordiorik lortzen ez zutelako, eta guztia baldintzatzen zuen gizarte tenkadura zela eta. Modu horretan, 1931ko Konstituzioaren testua inoiz ez zen modu formalean aldarazi, baina benetako indarraldia, Errepublika Defendatzeko Legeak erabat baldintzatzen zuena, gero eta eskasagoa izan zen, batez ere 1934ko urriko iraultzaren eta gerra egoeraren aldarrikapenaren ostean.
‎Batzorde horren buru Gorteetako lehendakaria zen eta Kongresuko lehendakariak, Senatukoak, eta kasuan kasuko ganberek hautatutako lau diputatuk eta lau senatarik osatzen zuten. Batzorde Mistoak akordioa lortzen ez bazuen edo lortutako akordioa bi Ganberek berresten ez bazuten, azken erabakia Gorteetako kideek erabateko gehiengoz hartuko zuten, bi ganberak elkarrekin bilduta. Parlamentuko onespen prozesua bukatu ondoren, erregeak testuaren inguruko erreferenduma egin behar zuen konstituzio eraldaketa sendetsi aurretik.
‎Ordena horretan egin behar dira galderak, baina emaitzak behetik gorairakurri behar dira. Jendearen onarpenik lortzen ez badugu, hau da, jendeak gurehedabidea jarraitzen ez baldin badu, beste guztia sobera dago.
‎Joan Clos Industria ministroak esan zuen horrekin lortuko dela Espainiako argiaren tarifa Europar Batasuneko (EB) batez bestekoaren azpitik egotea. Hala ere, aurreratu zuen, lehen instantzian lortzen ez badu, “beharrezkoak diren dekretuak egingo ditugula” elektrizitatearen prezio neurritsua bermatzeko. Haren iritziz, hori orain gertatzen da sektoreko enpresek metatzen duten tarifa defizitari esker (araututako prezioen eta enpresen kostuaren arteko aldea), eta 2020ra arte ordaindu behar da, baina gogorarazi zuen Gobernuak indarrean dagoen ereduan egiten dituen aldaketek kontsumitzailearen aldeko beste era bateko jarduerak hartzera behartuko dutela.
‎Baina engainatzeko saiakera horien artean, Googlek on line saltokietako publizitatea duten orrialdeak testu esteka gisa sar ditzake, eta hori modu antolatuagoan egiten du Googlek' AdWords' iragarkiekin. Bilatzaileak lehiakide egiten duen eta onurarik lortzen ez duen publizitate mota bat ezabatzeko ahalegina ikusten du.
‎Kontsumitzaile gehiagotik gutxiagora erretiratzeko ildo berean, hurrengo urtean 725 lm ko halogenoak nabari ziren, 2011n 450 lm koak eta datorren irailaren 1ean 60 lm koak. A klasea lortzen ez duten modeloak kentzeko egutegiak 2016ko irailaren 1a arte jarraituko du. 2013 urtean ezin izango da ez D ez E motako halogenorik fabrikatu, ez inportatu, eta, azkenik, 2016 urtean, C motako halogenoen txanda izango da.
‎Erregelamendu honen arabera, Europar Batasunean ekoizten diren elikagai biologiko guztiek gutxienez %95eko osagai ekologikoak izan dituzte, Europako logotipoarekin zigilatuta egon dute eta non landatu diren adierazi. Portzentaje hori lortzen ez dutenek erabilitako osagai biologikoak zerrendatu ditzakete etiketan. Baina berrikuntza nagusia da genetikoki eraldatutako organismoak (GEO) daudela elikagai horietan, halabeharrez edo laboreak iraun bitartean kutsadura saihestezina dutelako.
‎Arazoa da gero eta gehiago direla kalitate txarreko semenarekin jaiotzen diren gizonak, helduaroan seme alabak sortzeko aukera zailduko dutenak baino. “Bikote batek 28 urteko edo gutxiagoko seme alabak izatea lortzen ez badu, ziurrenik arrazoia gizonezkoa izango da”, esan zuen López Teijónek. Aitzitik, 40 urtetik gorako bikoteen kasuan, ernalezintasunaren kausarik probableenak emakumeari eragiten dio; izan ere, emakumearen obulutegiek kalitatea galtzen dute denborak aurrera egin ahala, eta, ondorioz, haurdunaldia lortzeko eraginkortasuna galtzen dute.
‎Aurrez ateak desmuntatzea komeni da, planoan eta erosoago lan egiteko. Horrela moldura kentzea lortzen ez badugu, moldura ateari nola lotu zaion ikusi behar dugu, buztana edo iltzeak soilik erabili diren. Lehenengo kasuan, isatsa biguntzen saia gaitezke, zura aire beroko pistola batekin berotuz.
‎Immunitate erantzuna biziagoa izan zen gizabanakoek utzi zioten erretzeari luzaroago. Bestalde, ohitura erabat uztea lortzen ez duten erretzaileek zigarro kopurua murriztu zuten. Txertoaren eraginak 12 hilabete inguru irauten du.
‎Orregatik diru ori nunbaitetik bildu nairik gabiltz. Au lortzen ez badugu, alper alperrik egin nai izango ditugu ainbat aldakuntza, multikopiaz argitaratzen dugun bitartean ezer gutxi egin dezakegu ta, bear bada ain gutxi ez bada ere.
2008
‎CPAParekin onera egiten ez dutenen kasuan edota pisua galtzea lortzen ez dutenen kasuan, kirurgia alternatiba bat izan daiteke.
‎Horiek dira salbuespenak (loteriak, kasu). Azkenik, beste irabazi batzuk zergapetik kanpo daude, pertsona fisikoek lortzen ez dituztelako (pertsona juridikoek lortzen dituzte), kostu bidezko irabaziak ez direlako (dohain bidezkoak baizik) edota egoiliarrek lortzen ez dituztelako (ez egoiliarrek lortzen dituzte).
‎Horiek dira salbuespenak (loteriak, kasu). Azkenik, beste irabazi batzuk zergapetik kanpo daude, pertsona fisikoek lortzen ez dituztelako (pertsona juridikoek lortzen dituzte), kostu bidezko irabaziak ez direlako (dohain bidezkoak baizik) edota egoiliarrek lortzen ez dituztelako (ez egoiliarrek lortzen dituzte).
‎Gainera Errusia barnean badaude zona batzuk zeintzuetan Estatuaren desintegrazioa gertatzen ari den. Horren lekua elite lokal batzuek okupatu dute, zeintzuek harreman ugari dituzten legez kanpoko banda edo mafiekin27 Arestian esan bezala, Estatuak ekintza horiek guztiak instituzionalizatzen ez baditu, desintegrazio prozesua uste duguna baino bizkorragoa izan daiteke lekuan lekuko eliteen boterea handitzen eta Estatuak eskualde horiek artikulatzea lortzen ez duen heinean28.
‎Horren ondorioz, betarik altuenak dituzten balioak lurrunkorragoak dira, eta errendimendu handiagoa lortzeko aukera handiagoa ematen dute, nahiz eta arrisku handiagoa ere izan, ehuneko handiagoa galtzeko arriskua baitago. Balio horien beste ezaugarri bat da ez dutela dibidendurik banatzen urtean zehar, oraingoz mozkinik lortzen ez duten edo hazkunde garaian dauden enpresak baitira, eta horrek erakargarritasuna kentzen die errentagarritasun mota horren bila dabiltzan profil kontserbadoreenei. Nola zehazten da ekintzaren prezioa?
‎Kontulari banatzaile hori hildakoak testamentuan aukeratu ahal izango du edo epaileak izendatu ahal izango du jaraunsleek hala eskaturik jaraunspenaren %50, gutxienez, izan bada. Testamentuan kontulari banatzailerik izendatu ez bada eta jaraunsleek ondasunak banatzeko akordiorik lortzen ez badute, Lehen Auzialdiko epailearengana jo behar dute partizio judiziala egin dezan. Horretarako, abokatu batek eta prokuradore batek sinatutako demanda batekin hasi behar da prozedura.
‎Nafarroan, gehieneko ekarpenak 8.000 eurokoak dira (betiere kopuru hori ez bada lanaren bidez lortutako diru sarreren %30 baino handiagoa), eta 12.500 eurokoak (edo lanaren etekinen %50) 50 urtetik gorakoentzat. Erkidego honetan ere murrizketa osagarria dago ezkontideak errentarik lortzen ez duenean, edo errenta horiek 8.500 eurotik beherakoak direnean eta pentsio plan batean ekarpenak egiten dituenean. Beste ezkontideak bere oinarrian kentzen ditu, 2.000 euroko mugarekin.
‎Umoreak lagunduko al die sentsazio hori gainditzen? Bai, baina zaila da beste pertsona batzuen laguntza lortzen ez badute, batez ere erantzukizuneko postuetan. Emozio positiboak partekatzeko sare soziala emango duen lankideren bat edo taldekideren bat behar da gutxienez.
‎Bizitzeko, osasunerako edo Hegoaldeko herrialdeetan milioika pertsonaren babesa izateko eskubideari eragiten diote herrialde aberatsek “beren erantzukizunak saihesteko” erabiltzen dituzten “jatorri ekonomikoko aitzakiek”. “Emisioak murriztea eta eragindako pertsonei laguntzea lortzen ez badute, etorkizuneko lege ekintzei aurre egin liekete”, esan zuen. NBEri egindako eskaerak Intermón Oxfamek NBEri eskatu dio, gas poluitzaileen emisioek eragindakoak babesteko, oinarrizko eskubideen legeak berrikusteko eta egungo errealitatera egokitzeko.
‎Dirudienez, pertsona gehienak gaixotu egin ziren, ez baitzituzten bete paketearen atzealdean datozen jarraibideak oilaskoa labean behar bezala prestatzeko, eta zuzenean mikrouhin labean sartu zuten. Paketean adierazten da produktu hau ez dela mikrouhin laberako egokia, salmonellarekin amaitzeko behar adina bero lortzen ez duelako. Nekazaritza Sailak ohartarazi zuen oilaskoa gutxienez 73 gradu zentigradutan prestatu behar dela.
‎Antena bakarrik instalatzea Antena kolektiboak jartzea ez da gurari bat, baizik eta banakako antenak ugaritzea saihesteko eta legera egokitzeko beharrak eragiten du (Telekomunikazio Azpiegitura Komunei buruzko 1/ 1998 Errege Lege Dekretuak ezartzen du banakako antenen kopurua ezin dela izan etxebizitza kopuruaren herena baino handiagoa), Juan Rodríguez Baeza finken administratzaileak eta www.comun.com orrialdeko kudeatzaileak dioen bezala. Baina instalazioa jabe bakar batek eskatzen badu eta komunitatearen onespenik lortzen ez badu instalazioaren kostuari aurre egiteko, bizilagun horrek ordainduko du antena paratzea eta mantentzea. Jaime Segura Vico abokatuak dioenez, antena pribatiboa da, “nahiz eta gainerako bizilagunak katigatzeko aukera egon”.
‎Jakina, jabe berri batek antenara sartu nahi duenean, instalazioaren kostuaren zati proportzionala ordaindu du eta hura mantentzen lagundu. Instalazioa jabe bakar batek eskatzen badu eta komunitatearen onespena lortzen ez badu, berak ordaindu du antena jartzea eta mantentzea. Jabe bakar batek antena indibidual bat instalatzen badu erabilera esklusiborako elementu komun batean (komunitateak ezin dio ukatu eskubide hori, 1/ 98 Errege Lege Dekretuan ezarritakoa, jabekidetza eskubideari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea lehenesten baitu), komunitateak beretzat gorde dezake instalatu behar den tokiari buruzko erabakia.
‎50 urtetik gorakoak 12.500 euroraino edo laneko etekin garbien baturaren% 50 arte murrizten dira. Ezkontideak lanaren edo jarduera ekonomikoen etekin garbiak lortzen ez baditu, edo etekin horiek 8.000 eurotik beherakoak lortzen baditu, ezkontidearen pentsio planera egindako ekarpenak ere murriztu ahal izango dira, urtean 2.000 euroko mugarekin. Nafarroan, murrizketa 8.000 eurokoa da, edo lanaren bidez lortutako diru sarreren %30, 50 urte bitarteko aurreztaileentzat.
‎Urte horretan amaituko da NBEko Segurtasun Kontseiluaren misioa, eta ordurako herrialdearen subiranotasun osoa bermatua egotea nahi du Al Malikik. «Ez da akordio edo hitzarmenik egongo, Irakek subiranotasun osoa lortzen ez badu, eta erretiratzeko egun jakinik jartzen ez badugu».
‎Shasen laguntzarik gabe, berriz, talde txikiagoen sostengua du Livnik, baina hori ere ez du erraza. Era batera edo bestera, bi asteko epean akordiorik lortzen ez badu, Legebiltzarrerako bozak egin dituzte, eta hori jarduneko Atzerri ministroaren kalterako izan daiteke, inkesten arabera, Likudek irabaziko lukeelako.
‎Atzerritarren laguntza betikotzea espero ez duen arren, Asiako herrialdeak oraindik ere sostengu horren beharra duela adierazi du: Ez dugu onartuko nazioarteak Afganistan bazterrean uztea, benetan burua altxatzea lortzen ez dugun bitartean, gure herrialdea defendatu ahal izateko aski sendoak ez garen artean, eta ekonomia bideratzea lortzen ez dugun heinean.
‎Azkenik, gainerako etxe guztiak kupo orokorren zozketatuko dituzte. Dena den, kupo bakoitzean etxea lortzen ez dutenek, bigarren aukera izango dute kupo orokorrean.
‎Orain, koloredun gizakiak daude eta honek pentsarazten dit batzuk beti gardenak izan ginela eta ez ginela konturatu. Lurraldeak ez doaz gerrara, militar bati aurka egiten diote, askoz zibilizatuagoa dena, gizatiar ekintza baten moduan mozorrotuta ez dagoenean; eta jarrera egokien bitartez informazioa lortzen ez badugu, inor ez da lotsatzen pertsuasio metodoak erabiliz gero.Hizkuntzak hiztunei esker existitzen dira. Hizkuntza bat hiztunengatik bereizi nahi duenak, ez du akats bat egiten soilik, bere burua engainatzen ari da ere bai.
‎Eskailerak igo ditut. Argi ahulek baldosa beltzeko korridorea argitzea lortzen ez dutenez, tentuz egin dut aurrera, mintegietako ate berde beltzen artetik desinfektatzaile usainaren azpitik zokoarena usnatuz. Ez du bukaerarik.
‎Hausnarketa horrek bere negatibotasuna eduki gisa lortzen ez duenez, hori ez dago gauzan, baizik eta beti haren gainetik; hark irudikatzen du hustasunaren baieztapenaren eskutik edukiz gainezka dagoen edozein ulermen baino harago iritsi dela. Alderantziz, lehenago erakutsi denez, pentsatze aditzailean negatibo dena edukiari berari dagokio eta positibo dena da bai haren higidura immanente eta determinazio gisa baita haren osoki gisa ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia