Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎, ordea, hori dauka: doakoa dela eta turistek lortzen ez duten hurbiltasuna eskaintzen duela. Jakina baita turista batek guztia ikusten duela urrunetik (ohiturak, jendea, bizimodua) edo bestela hurbilegitik (monumentuak, museoko ordutegia, jatetxeko karta).
2001
‎‘Txakurrek jende arrotza izutzea zaunka lortzen ez dutenean, orduan uluka hasten dira... ’
2003
‎Ez omen nuen zalantzarik izan, ez omen nuen galdetu ere egin. Gauzak aldez aurretik erabakita baleude bezala, bere etxerantz abiatu omen nintzen, eta bidean adeitsu, sentibera eta samur, bereziki samur egon omen nintzaion, hori errepikatzen zuen etengabe Monikak, eta zerbait urruna gogoratzen duenaren aurpegia jartzen zuen, nik bidean zer egin genuen gogoratzerik inoiz lortzen ez banuen ere. Sekula ez zituen ohekoak aipatzen; ez nire giharrek egin zioten inpresiorik, nonbait, ez nire berotasunak utzi zion inon erredurarik.
2004
‎Bada ezpada ere, hitz guziez esango dut neuk ere: Euskadi’ko erresuma laister lortzen ez badugu, gure herriarenak egin du. Euskadi’rik gabe, Euskal Herria berehala suntsituko da.
‎Hasiera batean, elkarren hurbiltasunak, gehi espioitzaren zirrarak, pizturik eta erne mantendu zituen. Apurka, ordea, ezer lortzen ez zutela ikustean, gogogabetuz joan ziren.
2006
‎–Gure jaunaren lurretan sartu zarete, eta hori ez dago oso ondo ikusia inguru hauetan, haren baimena lortzen ez duzuen bitartean.
2009
‎eta gu ez ginen bertan egon, osagilea ari zen hizketan, noizean behin begirada niregana zuzentzen zuen, adi nengoen jakiteko?. Baina horretaz hitz egitea lortzen ez duen bitartean, nahiz eta leihotik bere burua bota ez, beti egongo da sufritzen. Horregatik egin behar duzu ahal duzuna 37an gertatutakoaz hitz egin dezan.
‎–Haien telefonoak emanen dizkizuet, ditugunak behinik behin. Baina ez harritu ezer lortzen ez baduzue, teklak sakatu bitartean hitz egiten jarraitu zuen Zeberiok?. Aspaldiko kontuak dira horiek eta batzuetan gogoratzeak samina besterik ez du ekartzen.
2010
‎ostadarra atetzat duen ipuina, sekula iritsiko ez dena eta sekula atzemango ez duguna. Izan ere, geure buruarekin ados egotea lortzen ez badugu?. Norberak eskoba dezala bere ataurrea, eta garbi egongo da mundua, esaten zuen Goethek?, nola lortuko dugu, bada, besteekin ados egotea, anaitasun unibertsalaren izenean bada ere?
‎ostadarra atetzat duen ipuina, sekula iritsiko ez dena eta sekula atzemango ez duguna. Izan ere, geure buruarekin ados egotea lortzen ez badugu —" Norberak eskoba dezala bere ataurrea, eta garbi egongo da mundua" esaten zuen Goethek—, nola lortuko dugu, bada, besteekin ados egotea, anaitasun unibertsalaren izenean bada ere?
2011
‎Eleberria aurkezteko eman nituen hitzaldietan interes gehiago agertzen zuten askok tabakoa eta neska oroitzapenetik erauzteko eraman nuen borrokaz, gutuneko beste gaiez baino, eta ea bi arazoak erabat gaindituak nituen galdetzen zidaten. Tabakoarena, baietz, gainditua nuela erantzuten nien, baina ondorio larriak utzi zizkidala eransten nien, konbentzituta bainengoen nire idazkerak zerbait funtsezkoa galdu zuela, zer galdu zuen ikustea lortzen ez banuen ere. Leihoaren aurrean eseri eta itsaso zatiari begira jartzen nintzen bakoitzean iruditzen zitzaidan zigarro atxiki luze bat aski izango nuela garunean bidea aurkitu ezinik nituen ideiei ate bat irekitzeko, eta borroka horrek nekatu egiten ninduen batzuetan.
‎bakegintza lanetan parte hartzeko emakumeek duten eskubidearen alde egindako lana. Eta, epaimahaikoek oroitarazi dute ezinezkoa izango dela munduan demokrazia eta bake iraunkorra lortzea emakumeek, gizonezkoek duten adinako aukerarik lortzen ez duten bitartean gizartearen garapenean eragiteko.
‎Kolpeekin erantzunik lortzen ez zutela ikusita, bestelako tortura metodoak jarri zituzten praktikan militarrek: urarekin itotzen zuten, konortea galaraziz.
‎Hiru urte lehenago diru eta aberastasunak amestuz Euskal Herrira ekarri zuen trenbide berak eraman zuen atzera, Andaluziara, ekarritako diru eta gose berarekin bide herdoilduan atzera, baina, oraingoan, zezen eta fama ametsei jarraituz. Diegito de Cordoba. El cantero?, zioten kartel gorri eta horiek betetzen zioten burua, eta inoiz lortzen ez bazuen ere, inork ez zion, behintzat, berriz bertsorik abestuko.
2012
‎antza, Miedo de cuentos argitaratu ondoren, eta probintzietako idazleei suposatzen zitzaien karrera eredu tradizionalari jarraiki, Madrilera jo zuen Alex García San Martínek, Espainiako literatur sistemaren erdigunera. Rugerren ezagunaren arabera, hiriburuan ezarritako argitaletxe handietan ahalegindu omen zen hasieran zerbait gehiago argitara ziezaioten, eta ondoren, lortzen ez zuela ikusita, gero eta txikiagoetan, bizitza ahal zuen bezala atereaz bitartean. Edonola ere, ez zuen saiatzeko beta handirik izan, Malasañako behebarru batean aurkitu baitzuten hilda, gaindosiaz antza, Donostiatik alde egin eta ez hainbestera.
‎Zigorra burutu behar nuen, baina ez hori bakarrik, arriskurik batere gabe behar nuen ibili. Kalte bat ez da ordaintzen ordainak mendekatzailea bera ere harrapatzen badu, eta orobat geratzen da kaltea ordaindu gabe baldin mendekatzaileak kaltegilearen aurrean mendekatzaile gisa agertzerik lortzen ez badu.
2013
‎Komunean nengoen eta ezin izan nuen azkar kanpora atera. Argi zegoen hotsik ez ateratzea zela bere helburua, atearen txirrio hots hura isiltzea lortzen ez zuelako ateari danbatekoa ematean frustrazio hasperen handi bat egin zuen eta. Misterio puntu bat sentitu nuen, are gehiago bere urduritasuna iradokitzen zuen arnasa hots azkarra entzutean.
2014
‎...loriatsu bat, berekoitasun istant ñimiño bat, ama sekretuki gogaituta agertu zenean bazirudielako bere ama propioa (nire amona) ez zela sekula hilko, ezta egoitza batera bidaltzeko lain gaixotuko ere, eta hortaz ematen zuelako eternalki jarraitu zuela (nire amak) astean libre zeukan egun bakarra 95 urteko emakume amargatu baten (nire amonaren) herrazko urrumak jasaten, barrena pozoitzea besterik lortzen ez zutenak, bide batez. –Ez al da sekula hilko?
‎Baina ondo darama A k haren absentzia, hark utzitako hutsunea beste mila gauzaz betetzen saiatzen baita. Eta, guztiz lortzen ez badu ere, arindu egiten dio S ren falta, arindu mina.
2015
‎Agerraldi publikoaz gain, telefonoz ere aritu zen Urkullu, mezu bidez Zapaterorekin eta mintzatuz Rubalcabarekin. Bildu aurkeztu ahal izatea lortzen ez bazuten, EAJren sostenguaz ahazteko esateko hots egin zien Urkulluk, Ortuzarren arabera: –Ultimatuma eman genion Zapaterori?.
‎Bera harro egongo zen Andrewk beka bat lortuz gero, esan zuen senarrak. Bada, bera berdin berdin egongo zen harro lortzen ez bazuen ere, erantzun zion emazteak. Ez zeuden inoiz hartan ados, baina berdin zen.
‎Fausto. Naziekin bizikidetza samur eta adiskidetsua izan zuten pertsonaien kasuarekin lotu ohi da sarri, baina baita, inspirazioak abandonatu ostean, ospea lortzeko asmoz arima saltzen duen pertsonaiarekin ere (Polanskiren Rosemary, s baby (La semilla del diablo, 1968) filmean, lanik lortzen ez duen aktoreak jaiotzeke dagoen semea bera eskaintzen dio sekta satanikoari, lanean arrakasta izatearen truke).
‎Pertsonaien soslaiei dagokienez, hala ere, egia da aski errepikatzen den figura dela bere bizitza profesionalak zurrupatutako gizon emakume arrakastatsu baina bakartiarena, bere burua erabat asetzea lortzen ez duena. Zergatik ote?
‎Ez, ez; euria ez; nik gustuko dut euripean ibiltzea... Ibai batean itotzen ari naiz, bai, hori da, ura eztarritik behera erortzen hasi zait eta birikak ureztatu baino lehen irtetea lortzen ez badut... Zerbait behar dut berriro bizitzen hasteko.
‎284). Multinazionalek autonomia handiagoa lortzen ez duten bitartean, estatuaren parte hartzea onartu behar dute. Estatua ekonomia politikoki arautzen saiatzen da, eta horren kontra borrokatzen dute multinazionalek (nazioarteko agente autonomo bezala nortasun juridikoa lortu guran, esan dugunez), horretarako neoliberalismoaren euskarri ideologikoa dutelarik, merkatuaren aldeko eta estatuaren kontrako mezua zabaltzen da eta (J.
2016
‎Geroxeago, literatura sustatzeko programek, irratikoek eta telebistakoek bereziki, lortzen duten oihartzun urriaz aritu omen dira eta irakasleak idazleei jarrera agresiboagoa eskatu behar zaiela defendatu omen zuen. . Irakurle taldeek, irratsaioek, aldizkariek eta publizitateak oihartzunik lortzen ez badute, probokazioarekin erakarri dugu arreta. Rockaren historian daude gure ereduak?, esan omen zuen beste une batean.
‎Frederick Douglassek arrazoitu zuen hegoaldeko beltzei ezinezkoa izango zitzaiela inongo aurrerabide ekonomikorik egitea baldin eta boto eskubiderik lortzen ez bazuten.
‎Frederick Douglassen hitzetan, honako hau zen Stantonen eta Anthonyren babesleen ikuspegia: ?(...) negroak ez du boto eskubidea lortuko emakumeak lortzen ez badu?. Beste hau azpimarratu zuen Sojourner Truthek:
‎Harriei buruz ari garela, 2015eko maiatzeko hauteskunde kanpainan, EH Bilduren zerrendaburu Adolfo Araizek Nafarroako Jauregiko frontispizioko harlauzetan honako esaldi hau zizelkatzea proposatu zuen: . Akordiorik lortzen ez badugu, gure boto emaileek txapel kolpez botako gaituzte?.
‎Seigarrena. Ez zara kritiko literarioekin oheratuko, trukean zer edo zer lortzen ez baduzu?.
‎Horiek euskaraz egiten badute, normalizazio prozesuak urrats kualitatibo ikaragarria egingo du, eta hurbiltzen hasiko gara egoera normalizatuan dauden hizkuntzen egoerara. Eta hori lortzen ez badugu, hemendik hogei urtera 30 urte inguruko jende guztiak euskaraz baldin badaki baina inork ez badu erabiltzen, hurrengo belaunaldia galdutzat eman genezake. Hori orain ari gara jokatzen.
2017
‎Libiarrak elkarren kontrako liskarretan itotzen ari ziren, baina Tripolik eta Tobrukek lortzen ez zituzten adostasunak lortzen zituzten Jaduk eta Zintanek. Huraxe zen, hein handi batean, Libia osoan errepikatzen zen eskema.
‎Kontrara, hauxe erakusten du: komunitate politikoek subiranotasuna nahi eta lortzen ez dutenean, des demokratizazio prozesu bat gertatzen dela eta hori, zenbait kasutan, independentzia edo subiranotasunaren aldeko mugimenduen funtsa bilakatzen dela (Goikoetxea, 2013).
‎–Eta lortzen ez badugu ere ez da ezer gertatzen, animatu zuen Babak?. Inportanteena da bakoitzak bere ideiak defendatzea.
2018
‎–hots egin zuen Zumik?. Bikaintasun hauekin ihes egiterik lortzen ez badugu, robot ergelak gara.
‎Agnetak ez du sekula Karlos mozkorra ikusi, baina sarri askotan zabor poltsaren atzean erdi ezkutatuta topatu izan dituen whiski botilez oroitu da bat batean, Karlosek zenbait goizetan izaten dituen eta kafeak ere erabat estaltzea lortzen ez duen haren alkohol hatsaz. Hori bai, ez du inoiz biolentzia joerarik sumatu harengan, baina badaki hamarretik bederatzitan hala izaten dela kasu haietan.
‎Laster ez du suerte hori izango, gainera, berari tokatuko baitzaio Lur zaintzea, goizetan behintzat, nirea bezalako enplegu bat lortzen ez duen bitartean, etxetik ateratzera behartuko lukeena. Bai, badakit batzuek esaten dutela izenaz deitzeak zorte txarra ekartzen duela:
‎Noiz egiten ote zuten lo... Ihes egitea lortzen ez zuen iheslariari zer gertatzen zitzaion besterik ez nekien. Haien irudiez josita zeudelako kaleak.
‎sistema ezbaian eta are kolokan jar litekeelako ilusioari? sistema indartzea besterik lortzen ez duten politikoei, agur demokraziari?).
2019
‎ez izateagatik. Noizbehinka zuen begiradak gurutzatzen direnean, saihesterik lortzen ez duzunean, erretako paper pusketak bezala lurrerantz poliki doazen partikulak ikusten dituzu oraindik. Zure gizontasuna da, birrinduta.
‎Semearen arreta lortzen ez zuela ikusita, telebista aurrean jarri zen.
‎Edo estetizismoaren barruan etika baten adierazpen ezin bestelakoaren aurkikuntza. Kritikak ezin kontrarioagoak eta bateraezinak izanda ere, zenbat eta gehiago irakurri, adituen miresmen edo hastioaren artean, obraren zerizana izan daitekeen zerbait begiztatzen hasten naiz, epifania moduko bat, sintesi hutsez filmaren muinera iritsi izanarena, gero pelikula ikusita inoiz lortzen ez dudana. (I)
‎Emakume maiteminduak, hasieran, poz handia hartzen du maitalearen desirak asebetez; gero, lanaren amoreagatik bazter guztietan su ematen dabilen suhiltzaile kondairakoak bezala?, desira hori piztu nahian ibiltzen da, gero asebete ahal izateko; lortzen ez badu, umiliaturik sentitzen da, ezgai, hainbesteraino non maitaleak itxura egingo baitu sentitzen ez dituen irrika batzuk sentitzen dituela. Gizonaren esklabo bihurtzea du gizona katez lotzeko modurik seguruena.
‎Zakarra zenean, zakarra zelako egiten zion protesta. Eta atsegina izaten saiatzen zenean, sinesgarritasunik lortzen ez zuelako. Edozer eginda ere, eramanezina usaintzen ziolako, neronek ere usaintzen nion bezala.
‎Aipatzen zuen gazteak otzanduz neutralizatzen direla borrokak, zeinahi borroka, sistemaren aurka altxatzen den borroka oro. Eta zenbaitetan amua botatzea izaten zutela helburu, poliziak atzapar luzeak zituen arren, sugeari burua behin betiko mozterik lortzen ez zuelako.
‎Bere onera itzuli eta gertatutakoa ulertzen hasi denean, aztiaren eskua izan da ezagutu duen lehenengo gauza, ohearen ertzari helduta, eta ostikoz baztertu du, higuinez. Oraindik entzuten dira haren hilzoriko azken aiumak, hitzak osatzea lortzen ez duen koroka amaigabe bat.
‎Gero gabardina kendu zuen, arropaz aldatu zen, alkandora lodi bat jantzi zuen, beste ezertarako erabiltzen ez zituen prakak, puntuzko txalekoa, ez da bakarrik eguraldia hotza delako, bera barrutik hotz dagoelako baizik, egia da Raimundo Silva hozbera dela, hain hozbera non, jantzi dituen gauza guztien gainetik, koadro eskoziarren bata jantzi baitu, ongi bildua gelditu da, baina eroso, eta gainera ez du bisitarik espero. Argitaletxetik etxerako bidean ezertan ez pentsatzea lortu zuen, bada horrelakorik lortzen ez duenik, baina Raimundo Silvak ikasi du ideia lausoak gora eta behera erabiltzearen artea, elkarrengandik bereizirik dauden hodeiak bailiran, are, badaki gehiegi hurbiltzen direnei putz egiten ere, behar dena da hodei guztiak hodei bakarrean ez biltzea, etenik gabeko hodei jarraitu ez bihurtzea, edo, hau oraindik ere okerragoa izango litzateke, buru barruko eguratsean elektrizitatea ez sortzea,... Zenbait denboraz baimendu zuen pentsamendua Maria andreaz ardura zedin, baina orain burmuinak hutsik zeuden, berriro.
‎Gero eta urduriago sentitzen zen. Azkar mugitzea lortzen ez bazuen, ez zuen astirik izango Gaston Besaide itzuli baino lehen etxetik ateratzeko. Ez zen erraza izango.
‎–Hori espero dut. A ze lotsa, lortzen ez badugu, erantzun zion Mendikutek, San Juan baleontziaren kroskoari zartako txeratsu batzuk joz.
2020
‎Ildo berean, Amaia Pérez Orozco ekonomistari begitantzen zaio gizartea, oro har," uko egiteko aro batean" dagoela. " Gaur egun, jendea sistema meritokratiko baten parte sentitzen da; bere buruari begiratzen dio, eta normalizatu egiten du bizi baldintzen okertzea, eta errudun sentitzen da zerbait lortzen ez badu". Haren iritziz," ikaragarria" da, adibidez, belaunaldi gazteenen artean askok dagoeneko segurutzat jotzea ez dutela pentsiorik izango zahartzen direnean.
2021
‎Horrela emazteak ez du mehatxua beteko: bere txikia sendatzeko dirua lortzen ez badu etxetik botako duela esan dio behin baino gehiagotan. Lorezainak badaki hori eta handiagoak egiteko gai izan daitekeela bere terrier nano mutur iletsuagatik.
‎Zer gertatzen da, berriz, nahi duzun hori lortzen ez baduzu. Errua zurea dela, noski.
‎Ez zuen beste ezer egiten. Idaztea lortzen ez bazuen ere, ondo. Baina ez zuen beste ezer egiten.
‎Sariak beharrezkoak dira baina, batez ere, bertakoek onar zaitzaten. Badirudi, saririk lortzen ez baduzu edo kanpokoen aitortzarik ez badaukazu, hemen ia ezinezkoa dela onartzea aldamenekoak zerbait ondo egiten duela. Eta hori ere bada gure ezaugarri ez hain positiboetako bat.
2022
‎Sutan dago bere buruarekin, desengainatuta. Bere bulkadei eustea lortzen ez badu, arazoak izango ditu.
‎Ertzain xehe batek ezin du hain odolberoa izan, are gutxiago ofizialorde batek. Eta, bere irakinaldiak kontrolatzea lortzen ez badu, akaso seinale bat izan liteke: bere kargua, edo are bere lanbidea, handiegi geratzen zaiola.
‎Aita altxatu egin da, eta bizkarra laztandu dio leunki, txikitan iluntasunaren beldurrez lokartzea lortzen ez zuenean bezala.
‎–Zer egin behar dut orain? –esan zuen– Bederatziehun errubloak lortzen ez baditut galduta gaude, bai senarra, bai haurrak eta bai ni. Ematxar hau akabatu ala beraren aurrean belauniko jarri behar ote dut?
2023
‎Haien artean El Bola egin zitzaion bereziki deigarri. Zigor bera baino bi hiru urte nagusiagoa, malenkonia motaren batek jota ematen zuen, bere orezten atzean maiz galdua ematen zuen irribarreak ezkutatzea lortzen ez zuenak, lagunen txantxa guztiak umorez hartzen bazituen ere. Lisa ikusi zuten gutxien, azken azterketa egin behar izan baitzuen oporralditxoa hartu aurretik.
‎GOIZEKO bostetan jo dio iratzargailuak. Hitzordu berezirik ezean goizeko bederatziak baino lehen jaikitzea lortzen ez duen batentzat, bi tona hondarren azpitik salbatzen ahalegintzea bezala da. Eñautentzat hala izan ohi da.
‎Aita gehienetan falta izaten zen, eta ama ere maiz, haurrak handitzen hasi zirenean militantziari berriz ere gehiago lotu zitzaionetik. Haurtzaroan, Jakesek eta Pantxikak bileren egutegia adostea lortzen ez zuten asteetan, amatxik zaintzen zituen anai arrebak, arrats anitzetan. Miren eta biak goizik bihurtu ziren autonomo, hazi ahala eta amatxi ahuldu ahala.
‎Atzoko kotxe festak bukaerako etxeetako kale estuan aparkarazi zion, eta gorroto du furgoneta han uztea. Abila da, soberan, baina hiru kolpetan lortzen ez badu ezinegona sartzen zaio; zer esanik ez laguntza eskatu gabe norbait indikazioak ematen hasten bazaio. Irribarrea izaten da halakoetan bertatik ospa egiteko gogoei jartzen dien galga.
‎erosketen zerrenda, despentsan erreserbak badaezpada ere, izozkailuan untxia ezusteko bisitetarako, aldez aurretik prestaturiko botila bete ozpin olio, katiluak bezperatik mahaian biharamuneko gosarirako. Orainaldia gupidarik gabe xurgatzen dizun sistema, zeinetan beti daukazun egiteko zerbait, eskolan bezalaxe, baina behin ere ezer amaitzerik lortzen ez duzun. Bizkortasuna zen nire dogma.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia