Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2015
‎11 Jaunak hemen arima aurrerarazteko eta eskolatzeko darabilen jarduera guztia hain bare eta hain zaratarik gabe gertatzen delarik, Salomonen tenplua eraiki zenean bezala dela iruditzen zait, han ez baitzen inolako zaratarik entzun behar; horrelaxe, Jainkoaren tenplu honetan, beraren egoitza honetan ere, Berak eta arimak bakarrik atsegin hartzen dute isiltasun itzelean. Adimenak ez du zertan mugiturik ezta ezeren bila aritu beharrik ere, sortu zuen Jaunak baretu nahi baitu hemen, eta zirritu txiki batetik begira dezala zer gertatzen den; izan ere, noizbehinka ikuste hau galtzen bada eta begiratzen uzten ez badiote ere, tarte labur laburrean izan ohi da hori; nire iritziz, hemen ez direlako ahalmenak galtzen, baina ez dute lanik egiten, izuak harturik bezala baitaude.
‎6 Oi Jesus!, eta nork esango du ez duela nahi hain ondasun handirik, lanik nekagarrienetik igaro ondoren? –Ez, inork ere ez.
‎3 Gogoan izan behar da, hemen, arimaren erdian den iturriak eta eguzki distiratsu hark ez duela galtzen ez distirarik ez edertasunik, bere barnean baitu beti, eta ezerk ezin baitio kendu bere edertasuna. Ala ere, eguzkiak jotzen duen kristalaren gainean oihal beltz beltz bat jarriz gero, argi dago, eguzkian bertan jo arren, haren argiak ez duela egingo lanik kristalean.
‎5 Lehenengoa, espirituzko zeregin honetan gutxien pentsatu eta egin nahi duenak, hark egiten du gehien; egin behar duguna da eskatu, pobre behartsuek enperadore handi eta aberatsaren aurrean egiten duten bezala, eta horren ondoren begiak jaitsi eta itxaron apal apalik. Hark bere bide ezkutuetatik entzuten digula dirudienean, orduan ona da isilik egotea, beragandik hurbil egoten utzi baitigu, eta ez da txarra izango adimenaren bidez lanik ez egiten saiatzea, ahal badugu, diot?. Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki.
‎Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio. Guztia aurkitzen du prestatua eta jana; gozatzea baino beste zereginik ez da; irakurtzen jakiteko ikasten eta lanean saiatu ez den baten, eta ezer ikasten jardun ez duenaren antzera da, eta, hala ere, jakintza guztia aurkitzen du bere baitan, nola eta nondik ez dakiela, abezea ikasteko ere ez baitzuen sekula lanik hartu.
‎–Ez dakiela? diot, irudimenak ezer irudikatzen ez duelako; eta, nire ustez, horrela dagoen denborarik gehienean ahalmenek ez dute lanik egiten. Bat egite eta liluramenduan gozotasunak bezala, hemen atsekabeak etenda uzten ditu.
‎Eta adimenaren inolako nekerik gabe egiten duela ohartzen da arima. Txunditurik bezala dagoela iruditzen zait bakarrik, Jaunak baratzezain hain onarena egiten duela ikusirik, eta ez duela nahi arimak inolako lanik har dezan, loreak usaintzen hasiz atsegin har dezala baizik; honelako bisita baten bidez, gutxi irauten duena izanda ere, halako baratzezaina izanik, hau da, uraren kreatzailea, neurrigabe ematen dio, eta agian arima gaixoak hogei urtean adimena neka neka eginda bildu ahal izan duena, baratzezain zerutar honek unetxo batean egiten du, eta frutak hazi eta umotu egiten dira bere baratzetik mantendu... Baina ez dio ematen fruta banatzeko baimenik, handik jan duenaz bera sendo egon arte; dastatzen eta dastatzera ematen eta inolako probetxurik izan gabe edota berari ematen dionari ordaintzen jardun beharrean, besteak mantentzeko eta haiei bere kontura jaten emateko bezain sendo egon arte, beharbada, bera goseak hilik geldituko bada ere.
‎Bidez erraturik nindoala iruditzen zait, Zuk bertara itzularazi ezean, eta neure ondoan ikusi zaitudaneko, on guztiak ikusi ditut. Ez zait etorri lanik , Zu epaileen aurrean nola egon zinen begiratuz, eramaten erraz egingo ez zaidanik. Hain adiskide ona bertan dela, lehenen sufritzen jarri zen kapitain hain onarekin, guztia sufri daiteke:
‎3 Gainerako bi ahalmenek laguntza ematen diote borondateari, trebatuz joan dadin hain on handiaz gozatzeko, zenbait kasutan borondatea bat eginik egon arren, nahiko enbarazu egitea gertatzen da; baina orduan ez haiei jaramonik egin, bere gozotasun eta gelditasunean iraun baizik; izan ere, borondateak haiek bildu nahi balitu, hark eta haiek galduko lukete, orduan usategiaren ugazabak beraiek lanik egin gabe ematen dien jakiaz nahikoez eta beste toki batzuetara janari bila doazen usoak bezala dira, eta hain lorpen txarra izanik, itzuli egiten dira; eta horrela joan eta etorri ari dira, ea borondateak berak gozatzen duenetik ematen dien. Jaunak jakia botatzen badie, pausatu egiten dira, bestela bila joaten dira berriro; eta borondateari mesede egiten diotela uste izango dute, eta noiz edo noiz oroimenak edo irudimenak gozatzen duena irudikatzeak, kalte egingo dio.
‎5 Bada, erabaki sendoz ondasun honen atzetik eta bera lortzera doazenen hasierez mintzatuz (teologia mistikoaz esaten hasi nintzen gainerakoaz, uste dut hala deritzola, geroago mintzatuko naiz), hasiera hauetan dago lanik zailena; izan ere, Jaunak ondasuna emanik haiek dira lan egiten dutenak; gainerako otoitz graduetan gehienbat gozatzea da, hasierakoek, erdikoek eta azkenekoek nork bere gurutzeak baitituzte, desberdinak badira ere; izan ere, Kristo joan zen bide honetatik joan behar dute Hari jarraitzen diotenek, galdu nahi ez badute. Eta zorioneko lanak, hemen bizi garela ere hain ongi ordainduak direnak!
‎edo euria sarri sarri eginez, Jaunak ureztatzen du guk inolako lanik egin gabe, eta esanda dagoen guztia baino hobea da alde handiaz.
‎7 Zer deritza berorrek frai Domingo Báñezek ohore handiaz bere katedra lortzeari? Jainkoak gordeko ahal du, bera baino asko gehiago ez baitzait geratzen; ez zaio lanik faltako katedra horretan, neke handia kostatzen den ohorea baita.
‎3 Ahizpa San Frantziskori esan, historialari ona izan dadila fraideen artean gertaturikoa idatziz. Etxe hartatik nentorrenez gero, etxe hau txarrago iruditu zait; ahizpa hauek lanik nahikoa dute hemen. Teresa lehenengo egunean batez ere, oso triste etorri da; ahizpak uzteagatik zela zioen.
‎Ez dakit galdera guztiei erantzun diedan; beti jotzen dut berorren gutuna berrirakurtzera, ez baita gutxi astia izatea, baina orain tarteka baizik ez dut berrirakurri. Berorrek ere ez beza har halako lanik , niri idazten dizkidanak berrirakurtzekorik. Nik sekula ere ez dut egiten.
‎Inori ez dio entzungo zorte handia iruditzen ez zaionik. Eta uste du errenta kobratzean ez dagoela lanik –Betiko betearazte kontuetan aritu beharra!
‎Handia du sufritzean, baina horrek ez du hura iraungitzen eta indarra agortzen, kontenplazioko ahalmenen sorgortze honek, oso ohikoa bada, egin behar duenez. Eta arrazoi du hau eskatzean ere, ez baitu izan behar guztia gozatzea zerbitzurik eta inolako lanik egin gabe. Nik arretaz begiratzen dut pertsona batzuengan (ez dira asko gure bekatuengatik), eta zenbat eta aurrerago egon otoitz honetan eta gure Jaunaren gozotasunetan, gehiago heltzen dira lagun hurkoaren premietara, batez ere arimen premietara, haietako bat bekatu astunetik askatzearren, bizitza asko emango lituzkeela baitirudi, hasieran esan nuenez.
‎Ez urrezko ez zilarrezko gauzetan. Ez lehiatu haiengatik eman behar dutenaz, eman diezaietena gogo onez hartu baizik; eta ez dela komeni ikusiz gero, ez bezate egin halako lanik .
‎1 Sekula ez bekie eman ahizpei epe mugatuan egin beharreko lanik . Saia bedi bakoitza lan egiten, gainerakoek jan dezaten.
‎Beraz, borondateak, bere burua baretasun honetan ikus dezanean, ez biezaio jaramonik egin adimenari zoro bati egingo liokeen baino gehiago; izan ere, beraganaekarri nahi badu, nahitaez arduratu eta pixka bat urduritu du. Eta otoitzaren une honetan guztia izango da lan egitea eta gehiago ez irabaztea, bere aldetik inolako lanik egin gabe Jaunak ematen diona galtzea baizik.
‎arima oraindik titia hartzen duen haur bat bezala dago bere amaren bularrean dagoenean, eta amak, hark ahogozatzen ez duela, esnea botatzen dio ahora goza dezan. Horrelaxe da hemen ere, adimenak lanik hartu gabe borondatea maitatzen ari baita, eta Jaunak nahi du, pentsatu gabe, Berarekin dagoela kontura dadila eta irents dezala soilik Haren Maiestateak ahoan jartzen dion esnea eta har dezala atsegin gozotasun hartaz; jakin dezala Jauna ari ziola egiten mesede hura eta hartaz gozatzeaz goza dezala; baina ez dezala nahi izan nola gozatzen duen ulertzerik ezta zertaz gozatzen duen ere, une hartan... Izan ere, adimenarekin borrokatzera badoa hari parte eman eta berarekin ekartzeko, ezin du guztira egon; nahitaez utzi du ahotik esnea erortzen eta galdu egingo du jainkozko elikadura hura.
‎ez dugu ezer egiten geure aldetik: ez lanik , ez traturik; eta ez da beste ezeren beharrik ere, gainerako guztia oztopo eta eragozpen baita, fiat voluntas tua, esan ahal izateko:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia