Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2005
‎Ez dut uste oraindik konfrontazio fase batean gaudenean, jarrera negoziatzaile zehatzetaz hitz egiten hastea egokia denik. Guk agertu nahi genuen etxeko lanak eginak ditugula, negoziaziorako prest gaudela, eta negoziazioan norbera berea ateratzen saiatzen bada ere, jakin badakigula guk ere mugitu dugula. Nelson Mandelak dioen bezala, etsai batekin bakea egin nahi baduzu etsai hori kide bihurtu behar duzu.
2007
‎Guk ez dugu krediturik eskatu; kapital soziala jarri dugu, eta proiektuak kobratu eta amaitu arte ez dugu etekinik ikusten. Perfekzionistak gara, xehetasunak zaintzea gustatzen zaigu eta horrek arazotxoren bat ekartzen digu, baina epe luzeari begira askoz hobea da horrela izatea… Kalitatezko lanak egitea dugu helburu; proiektu bakoitza erronka pertsonala da guretzat. Beste alde batetik, gaur egun inguruko enpresekin lan egiten dugu, baina laster zabalkuntza kanpainari ekingo diogu.
2008
‎Azkaratek Espainiako Gobernuaren kudeaketa ekonomikoa kritikatu zuen zuzenean: «Etxeko lanak egin gabe zituzten, eta ez zuten krisia espero».
‎Bulgariarrak hamaika jokalari baino ez dituzte ekarri Euskal Herrira, eta, atzo Semerdjeva egotzi zutenez, are hanka motzago arituko dira. Akaba, berriz, lasai ariko da, etxeko lanak eginda baititu.
‎Euskal Herriko eta nazioarteko 50 bat abokatu eta legelari defentsa eskubideari buruz hausnartzen ari dira egunotan Bilbon, Bizkaiko Abokatuen Elkargoan. Egun salbuespeneko lege eta auzitegiak dauden baieztapena oinarri hartuta, abokatuek defentsa lanak egiteko dituzten zailtasunak dituzte aztergai, Eskubideak abokatuen elkarteak antolatutako ekimenean. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari Jon Landak egin zuen atzo jardunaldien sarrerako hitzaldi nagusia, eta egungo egoeraren larritasunaz ohartarazi zuen, Jaurlaritzaren izenean:
‎Aurreko ale batean, Jon Unanuek zioen bezala, niri ere onartezina iruditzen zait, Plan Orokor berrian, tunel horrek bere horretan jarraitzea. Lasartearrek beren lanak eginak dituzte, bidegorri txukuna egina baitute Lasartetik tuneleraino. Ibilbide ederra eta laua da.
2009
‎Ugartek paperezko zapi batez igurzten zituen ezpainak. Burua airean izan nuen bitartean, berak lurreko lanak eginak zituen. Jana eta edaria.
‎Gaurko hausnarketan kataluniarrek mila zalantza izango dituzte, beraien mamua nola garaitu jakin ez, eta ernegatuta. Tauk, aldiz, egun lasaia biziko du, 2 0ekoa lortuz gero etxeko lanak eginda dituela jakitun.
‎Panathinaikosek etxeko lanak eginak zituela zirudien, baina Jasikeviciusek ez zuen hain garbi. Hatzak burura eraman zituen, eta taldekideei tentuz jokatzeko eskatu zien, aldageletara bidean.
‎Baina ez horrek ez beste ustelkeria eskandaluk ez zuten haren ospe ona hondoratu, eta herritarrek politikari zintzotzat jo izan zuten. Etxeko lanak eginak zituen, izan ere.
‎Ohorezko Mailako taldeek erdi lanak eginda dituzte, eta gaurtik aurrera bigarren itzulian murgilduko dira. Euskal Herriko hiru taldeei dagokienez, bik etxean jokatuko dute, eta hirugarrenak, kanpoan.
2010
‎Ezkutuak NATO osatzen duten herrialde guztiak bilduko ditu, eta beraz, kide horien aurkako erasoei aurre egiteko balio du. Akordioa atzoko bileran itxi bazuten ere, etxeko lanak eginak zituzten atzorako.
‎Nahikoa da AEBetako historiari begiratzea. World Trade Centerren kontrako lehenengo atentatuan 1993 parte hartu zutenek, aurretik kontraterrorismo lanak eginak zituzten Afganistanen, AEBetako armadarentzat. Alegia, neurri batean, kontraterrorismoak sortu zuen terrorismoa.
‎Bartzelonak etxean jokatuko du eta Ligan Almeria jipoitzetik dator 0 irabazita. Txapeldunen Ligan ere lanak eginak ditu talde katalanak Panathinaikosi 0 irabazi eta gero. Sailkatuta daude Guardiolarenak eta multzoko lider moduan gainera.
2011
‎Capelek (2003) baieztatzen du badaudela eragile egituratuak eskala bakarrean, eta beste batzuk, aldiz, eskala ezberdinetan batera mugitzen direnak. Zenbait eragilek, duten antolatzeko gaitasunagatik eta beren lanak egiteko dituzten baliabideengatik, ekimenak sustatzen dituzte, eta parte hartzen dute eragiteko gaitasun ezberdinekin politiken definizioan, tokiko mailatik hasi eta estatu mailaraino. Halaber, badaude aktore egituratuak toki mailan eragiten dutenak eta gai direnak eragiteko (negoziazio, mobilizazio edo presio bidez) modu eraginkorrean beren interesen aldeko planteamenduak aldatzeko edo sartzeko.
2012
‎Goiz hartan urduri nintzen, dena prest neukan. Funtzionarioak ziegako atea zabaldu aurretik etxeko lanak eginda nituen, nire urrezko bozka txukun txukun tolestuta eta modu onean sartuta neukan gutun azal ofizialaren barruan. Behera jaitsi nintzenean berehala helarazi nion postariari bozka ilegala.
2013
‎Klasean txakur bat gertu edukitzeak lagundu egin diezaieke ikasle txikiei, Nancy Gee ikertzaile eta psikologoaren arabera, New Yorkeko Femuliako Unibertsitatean. «Eskolaurreko geletan txakurrak izateak eragin positiboa du haurrek ikasteko eta proposatutako lanak egiteko duten gaitasunean», dio Geek, lau urtetik beherako haurren hezkuntzan harburuen eragina aztertu baitu. Ikerketen emaitzak ‘Antropoös’ zientzia aldizkarian argitaratu dira.
‎Diaz de Monasteriogurenek dio Aste Santu inguruan egin ohi ditugun lanak egin gabe ditugula oraindik: " Armairuan aldaketa egiten dugu eta udaberriko arropak atera, eta probatzerakoan ikusten dugu kiloren bat irabazi dugun eta erabakitzen dugu kilo horiek kentzea.
2014
‎Mariborren aurka kale egin ondoren, Londresko taldeak bidea zuzendu zuen, goiz zuzendu gainera, Williamek bigarren minutuan sartu baitzuen lehen gola. Emaitza alde, kontraerasoa bilatu zen eta atsedenaldirako lanak eginak zituen (0). Multzo berean, Sportingek aurrera pauso garrantzitsua eman zuen bigarren izateko lasterketan, 3 irabazi baitzion Mariborri.
‎Arrazoimenak hori kasualitate hutsa besterik ezin zitekeela izan esaten bazidan ere, gauean, ama ohera eraman ondoren, ganbarara igo eta latineko liburua berreskuratu nuen. Nire logelako mahaian ordurako, hainbeste urtetan nire etxeko lanak eginak nituen mahai berberean?, ireki eta, ez bat eta ez bi, berriro. Itziar, idatzi nuen.
2015
‎Berdinketak arnasa eman dio, eta etxean jokatzeko dituen lau partidetan. Oyonnax, Stade, Toulon eta Racing, garaipena du mailari eutsi nahi badio. Azken partida Baionaren aurka jokatuko du, eta lapurtarrek ordurako etxeko lanak eginda badituzte, etxetik kanpo irabazteko aukera ederra izanen du.
‎Jexuxek soinua eta Mariak panderoa, besteren batek atabala, eta tartean Ama. Gisa horretako lanak egiteko bazuen artea eta grazia; urtero eramaten omen zuten etxera karrozen saria.
‎Gure gizarteari poxelu zaio jendearen lan egin gura. Gainera, guk nahi ez ditugun lanak egiteko baditugu etorkinak. Horrela, ematen du gure heziketa sistemaren xede gorena ahalik eta gazte gehien lan merkatutik at atxikitzea dela, ahal bezain luzaro.
‎Legez, ikasletzat hartuko da Espainiako Estatura datorren atzerritarra, helburu bakarra edo nagusia ikasketak egitea, prestakuntza jasotzea edo ikerketa lanak egitea badu. Jarduera horiek ezin dira lana balira bezala ordaindu, eta ofizialki onartua dagoen edozein ikastetxetan edo zentro zientifikotan egin daitezke, publikoan nahiz pribatuan.
‎Bere ikuspuntutik, Nafarroako Kutxak galdutako denbora berreskuratu behar zuen. 90eko hamarkadan, Kataluniako Caixaren edo Bizkaiko BBKren moduko beste aurrezki kutxa batzuk etxeko lanak eginda zituzten, eta bere muga naturaletik kanpo zabaldu ziren. Alderantziz, Nafarroako Kutxa bere lurraldera mugatu zen soilik, eta hori arazo handi bat zen beretzat.
2016
‎Jean Igos margolariak usaia duen bezala, bere obren erakusketa aurkezten dauku Larreko kulturgunean, abuztuaren 3tik 14a arte. Ziburu Donibaneko artista hunek sekulako margo eta marrazki lanak eginak baditu eta berantarekin hasi da erakusketa batzu plazaratzen. Ezin hobeki ilustratzen ditu Euskal Herriko gune eta ekitaldi bereziak, azpimarratzekoa da zein polliki erakusten duen pilota eta arrantza mundua.
2017
‎Renfek iragarritako inbertsio planaren barruan, dagoeneko hobekuntza lanak eginak dituzte Arrankudiaga eta Arrigorriagako geltokietan; Ugao Miraballesen orain ari dira egiten, eta Urduña, Peñota eta Barakaldoko proiektuak, berriz, martxan dira. Urduñako geltokiko nasan plataforma bat jartzeko lanen lizitazioa aurki egingo dutela adierazi dute.
‎E. G.: Ni iritsi naiz jada etxeko lanak eginak zituztenean. Taldea egina zegoean eta ez dut jende falta somatu.
‎Gainera, UZTAROk primateen balorazio akademikoa jaso du ere, aurreko lerroetan aipatu den bezala, oraindik ez gara primate izate horretatik ateratzen, eta gizaki izateko lanak egiteko ditugu. Hemen eta han dauden «Gatazken konponketa gizakietan eta beste primateetan» ikertu ditugu, eta horretan, oinarria idatzia badugu beraz.
‎Karnival Make Up Artist, baita Iphone rako bertsioa eta Android terminalak ere. Apaindegi bat simulatzen duen jolas honek inauterietan inspiratutako makillaje lanak egitea du helburu. Kolore eta diseinu ezberdineko dozenaka makillaje ditu, sormena askatzeko egokiak.
2018
‎Hala ere, M8rako idatzitako adierazpenean genero ikuspegia" pixkanaka" txertatzearen konpromisoa hartu zuen. Etxeko lanak egiteko ditu oraindik ordea: genero indarkeriaren protokolorako eta berdintasun plana garatzeko lanketak egiteke daude.
‎Derbi izaerak ematen dion berezitasunari gehitu behar zaio Iraurgikoak beren multzoko liderraren kontra ariko direla partida horretan. Añares, berriz, zazpigarrena da sailkapenean, baina etxeko lanak eginda dituzte Xabier Chicoren emakumeek, mailari eustea ziurtatuta.
2019
‎Ezin uka daiteke eragin nabarmena izan dutela gaur egungo jendartearen aldaketei egokitzeko saiakeretan, baita saio berezituak sortzerakoan ere. Bertsolaritzak, hala ere, etxeko lanak egiteke ditu oraindik arlo honetan. Ikerketak erakusten duenez, oso argi ondorioztatzen da generoaren araberako banaketan desberdinkeria oso handia dagoela, beste diziplina artistikoetan bezala.
2020
‎Nafarroako Gobernuak atzo bertan oroitarazi zuen lanak egitekoak dituztela N A errepidearen lehendabiziko zatian, eta jakinarazi du hiru biribilgune egitea aurreikusia dutela Orikain eta Sorauren herrietarako sarbideetan. Ezkabatik Olaberako zatia moldatu nahi dute lehenik:
‎Entseguekin hasi barik zeuden, baina aurreko lanak eginak zituzten. " Bakarlariak aukeratuta zeuden eta abesbatzakoak ere hasteko prest.
2021
‎Igogailuarekin batera, gainera, anbulatorioaren atzeko zubia irisgarriago egiteko lanak ere ari dira egiten. " Zubiaren alde bat irisgarriago bilakatzeko lanak eginda ditugu, eta nabarmena da aldea. Aurten bigarren fasea egingo dugu", gaineratu du.
‎2) Kulturgintzak eta generoak duten harremana eta kulturgileek zaintza lanak egiteko dituzten baliabideen afera. Emakumeek zaintza lanen eta bertsolaritzaren desorekan bizirauteko estrategia gehiago garatu dituzte.
‎Izan ere, Atzeraldi Handian gertatu zen antzera, Gipuzkoako merkataritza ganberak uste du esportazioek bultzatuko dutela gehien, eta Pedro Esnaola presidenteak nabarmendu du esparru horretan Gipuzkoako enpresek etxeko lanak eginak dituztela, 2010etik aurrera egindako ahaleginaren bidez. Merkatuak suspertu egingo dira munduko BPGaren %5, 5eko igoera aurreikuspenaren itzalean, baina alde handiak izango dira herrialde batzuetatik besteetara. Oro har, gorabidean diren herrialdeak gehiago haziko dira garatuak baino, eta Bazkundeak «dibertsifikazioan sakontzeko» eskatu die enpresei.
‎" Malda handiko gunea da, eta igogailuak auzotarren bizi kalitatean eragingo duela uste dugu", zehaztu du. Igogailuarekin batera, gainera, anbulatorioaren atzeko zubia irisgarriago egiteko lanak ere ari dira egiten. " Zubiaren alde bat irisgarriago bilakatzeko lanak eginda ditugu, eta nabarmena da aldea. Aurten bigarren fasea egingo dugu", gaineratu du.
2022
‎Kazetaritzako eta antropologiako lizentziaduna da. Luzaz Euskaldunon Egunkarian eta Berrian kazetari gisa ari izana da eta bertze hedabide anitzetan ere kolaboratzaile lanak eginak ditu. Mementoan pentsamendu feministari eskainia den Eskafandra bildumako kontseilu editore taldeko kide da.
‎EH Bilduk ez du denbora gehiagoren beharrik, Arreseren esanetan, dagoeneko etxeko lanak eginda baitituzte: «Jada zehaztu dugu zeintzuk izango diren gure ekarpenak».
‎Bosgarren eta azken saioa bukatuta, egin beharreko lanak eginda dituzte dagoeneko Danbaka lehiaketako hogei parte hartzaileek. Horietako hiruk soilik egin dute aurrera.
‎Troia eta Txikierdi artean egiten ari diren hobekuntza lanen zonaldean errei bat, Donostia aldera doana itxita izango da abenduaren 22ra arte.Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez ordea, urriko bi asteburutan, errei bat itxiko dute baita Matia Kalezarren eraikitzen ari den zaintzadun etxebizitzen parean, Txaparren Berri etxe inguruan dagoen bihurgune inguruan; urriaren 14an gaueko 22:00etan hasi eta hilaren 17ko goizeko 6:00ak arte eta baita urriaren 28ko gaueko 22:00etan hasi eta hilaren 31ko goizeko 6:00ak arte. Udalak ohartarazi duenez, saneamendu sarea hobetzeko lanak egitekoak dituzte egunotan guztiotan. " Mozketa Matiaren eraikin berriaren parean izango da:
‎Hamabost urteren ostean indar berriz hasi naiz lan kreatiboarekin, eta zoriontsu egiten nau. Etxeko lanak eginda ditudala sentitzen dut, eta horrek askatasun handia ematen dit.
2023
‎Egin beharreko bidea oraindik luzea dela onartu zuen Rodriguez Ranzek ere. Deskripzio bat egin zuen bere hitzaldian; biktimen artara begira, lanak eginak dituen Euskal Herri bat irudikatu zuen. Memoria ez da «xextrarako» motibo; «memoria inklusibo bat» idazte aldera urratsak egin dira; «aitortza» bera dute biktima guztiek; «autokritikan» aurrera egin dute alde guztiek...
‎Etxerako lanak eginak ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak: Hezkuntza Lege proiektua duela hilabete pasatxo bidali zuen Eusko Legebiltzarrera, iazko hezkuntza akordioan oinarrituta.
‎Bestelakoa da Realaren egoera. Etxeko lanak eginak zituzten txuri urdinek, eta gaurkoa ospakizun eguna izan da Anoetan. Dena den, hamaikako lehiakorra zelairatu du Imanol Alguacilek, eta bi taldeen artean Reala izan da irabazteko gogo handien erakutsi duena.
‎Larrañagaren esanetan, Euskotren ligan «sendotzen ari den taldea» da, eta arraunlariak «elkarrekin» ari dira hazten. Presiorik gabe iritsi ziren Kontxara, lanak eginda zituzten irudipenarekin, eta espero ez zutenean iritsi zen garaipena.
‎Gainean daramat eguneko hogeita lau orduetan, eta gainean daramat nik bakarrik, jakina, zeren eta neurea baita haurraren ardura oso osoa. Eta irakurrita daukat ama moderno, txukun eta higieneaz kezkatuentzako biblia, senarra" bulegoan" –eta ez fabrika zuloan– dagoen bitartean etxeko lanak egiten dituzten emazteentzat propio diseinatua: Nire haurra hezten, nirea, amarena noski, norena ba bestela.
‎Goizean, eskolan, beste guztiekin batera murmurikatzen dut aita lanera doa, ama etxean gelditzen da, etxeko lanak egiten ditu, bazkari goxoa prestatzen digu, hitz berberak errepikatuz eta galderarik egin gabe. Oraindik ez naiz lotsa guraso normalak ez edukitzeaz.
‎Ezagutzaren gizarte postindustrialaren dogma bilakatu zen kasik, etorkizunera begiratu nahi zuen hiri orok bete beharrekoa. Bilbok etxeko lanak eginak zituen ordurako, nazioarteko proiekzioa emango zion ikurra eskuratua baitzuen, baina euskal lurralde osoak parte hartu beharra zuen joko berean, gehiago edo gutxiago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia