Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 132

2000
‎Psikodrama psikoanalitikoaren bilakaerari begirada bat ematean ondokoa dakusagu: Argentinan taldean eta haurrekin lan egiten zutenak (Moccio, Pavlovsky, Martinez Bouquet e.a.), eta, batez ere, Frantzian haur eta nerabeekin lan egitenzuten terapeuta eta psikoanalistak (Gravel, Bourreauk, Testemale, Monod, Anzieue.a.) izan ziren psikodramak adin hauetan lan egiteko zituen abantailaz jabetuzirenak. Beraien prestakuntza psikoanalitikoa izanik, jabetuz joan ziren ezen, portaera eta enkoadre arazoak gutxitzeaz gain, zerbait gehiago eskaintzen zuelapsikodramak.
2002
‎Telebistarako lan egiteak badituela bere abantailak.
‎Antzerkia bizitzaren edergarri» liburua idatzi du. ARGIA saria, Hotel Erzilla antzerki saria eta Euskal Aktoreen Batasunak telebistako aktore onenari emandako saria jadanik jasoak dituen Kontxu Odriozola, ezagunagoa izango da, ziur aski, ETBko «Goenkale» sailean egiten duen paperarengatik, hau da, Maria Luisa Galardi bezala, baina hamaikatxo lan eginak ditu emakume honek antzerkian (afizionatu, amateur eta profesional gisara), baita zinean eta telebistan ere. Bada, horren guztiaren eta gehiagoren berri ematen du Pako Aristiren liburu honek.
2003
‎Gehiago oraino: II. mundu gerla ondoan Paueko prefeturan lan egina zuen diputatu batek eta, zorigaitzez, gure hautetsi batek eratxiki diote Frantziako Araudi nagusiari, zer hel ere, artikulu berezi bat, article Toubon Lamassoure deitua, argi eta garbi idatzirik dioena, frantses hizkuntza da Fran tziako Errepublikaren hizkuntza.
2004
‎ordun fabriketan nahi zonak lan ittenzun, baiño nola esangoizut, garai hartan fabrika jutezana, mentalidadea hala zan, izatezan, ba nola esangoizut, gaur nola putaetxe batean lan eingo balu, en un club de esos... Gaizki ikusia zeon, gaizki ikusia zeon, hola izatezan.
‎Edozein lorezainek lan egiteko duen lurzoru mota ezagutzea funtsezkoa da. Hori jakin ondoren, garrantzitsua da hura hobetzeko zer egokitzapen egin behar den jakitea.
‎Espezialistak azaltzen duenez, jolasak “aukera ematen dio haurrari bere pentsamendua garatzeko, beharrak asetzeko, esperientziak lantzeko, emozioak adierazi eta kontrolatzeko, beste baten ikuspuntuan jartzeko, bere buruaren mugak zabaltzeko, lankidetzan jarduten, besteekin komunikatzen ikasteko…”. Ikasleek gizarte jarrera onak hartzen dituzte ematea, laguntzea, lankidetzan aritzea, partekatzea eta kontsolatzea, eta, aldi berean, lehiakortasunaren aurrean taldean lan egiteak duen garrantzia barneratzen dute. “Helburuak elkarren artean erlazionatuta daude, eta bakoitzak bere helburua lortzeko, besteek bere helburuak lortzen badituzte soilik lor dezake”, laburbiltzen du psikologoak.
2005
‎Segurtasun elementu egokien erabilera da garrantzitsuenetako bat. Artikulu hau betaurrekoek, eskularruek eta maskarek segurtasunez lan egiteko duten garrantziari buruzkoa da, bai eta bestelako babes elementuei buruzkoa ere, hala nola, kaskoa, tximinoa eta oinetako egokiak. Gainera, beti errespetatu behar diren beste arau osagarri batzuk aipatzen ditu.
2006
‎Landa Garapenerako Elkarteak landa eremuko identitate eta bizi kalitatearen alde lan egitea du helburu, eta, horretarako, nekazaritza arloarekin zein landa garapenarekin zerikusia duten ekimenak suspertu eta garatzen ditu. Horren haritik antolatu du ideia eta proiektu berritzaileen hirugarren sariketa.
‎Ostalaritzako lokalen eta antzekoen jarduera arautuko duen udal ordenantza onartu zen behin behinean ostiraleko osoko bilkuran, Getxoko Udal Gobernua osatzen duten EAJ, EA eta EB Berdeak alderdien aldeko botuekin. Imanol Landa Presidentzia zinegotziak, udal batzarraren osteko prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, “ostalariek lan egiteko duten eskubidea eta herritarrek, zarata kutsadurari dagokionez batez ere, bizi kalitate eta ingurumen maila egokia edukitzeko duten eskubidea, bateragarriak egitea da arauaren helburua”. PPek eta PSE EEk, berriz, zuri bozkatu zuten.
‎–Euskal artzainekin lan egina nauk. Kontuz ibili eskualdunekin.
2007
‎Gune desberdinetako profesionalez, bolondresez eta bere denbora librean Haurralderekin batera lan egiten duten aholkulariez osatua dago. Euskal Herriko zein kanpoko haur, gazte eta sendien ongizatearen alde lan egitea du helburu. Horretarako, giza garapenerako guneak sortu eta indartu nahi ditu garapen bidean dauden herrialdeetako komunitate kaltetuenetan, haur eta emakumeen artean bereziki.
‎Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoaz ari naiz oraingoan, behin eta berriz esan izan digu azken aldian euskaldunon utzikeria dela erabilera datuak aldrebesten dituena. Ez nator bat inondik inora horrekin, hainbeste lan egiteko badugu, egiten ez dena eta benetan serio hartzen ez dena, eta horren ondorio dira neure ustez datu hauek. Motel ari da euskara galdu dituen eremu eta lurrak berreskuratzen, ezintasun handiagoekin aukerekin baino.
‎3 Aurreko idatz zatiek aipatu arriskuak prebenitzeko betebeharren inguruko langileen ez betetzeak laneko ezbetetzeak izango dira, Langileen Estatutuaren 58.1 artikuluak jaso ondoreetarako, edo faltak, hala denean, funtzionario publikoen edo administrazio publikoen zerbitzupeko estatutudun langileen diziplina araubideari buruzkodatutakoa aplikatuko zaie, halaber, jardueratzat lan egitea duten kooperatibe kasuan kasuko arautegiak ezarritakoaren arabera. Idatz zati honetan xetako bazkideei, horien barne araudietan ezarritako zehaztasunen arabera.
‎Fernando Becerra Madrilgo Erkidegoko Minusbaliatuen Federazioko lehendakariak hainbat arrazoi azaldu ditu pertsona horiek langabezia tasa handia jasateko. Horietako bat enplegatzaileek ezgaitasuna dutenek eraginkortasunez lan egiteko duten gaitasunari buruz dituzten aurreiritziak dira, nahiz eta egin diren azterketek kontrakoa adierazten duten. Halaber, ez da egia kolektibo horrek lan absentismo handiagoa duenik.
2008
‎E. Arozena. Lau langile gara baina beste jende asko dago lan egiten duena deus kobratu gabe, baliabideek ez dutelako ematen. Dena diruak ez du moldatzen, baina hobetu agian bai.
‎Gero ur aparretan bueltatu eta Madrilgo erregearen jarraileria eta ipurzerbitzaileen osagile izan zen. XIX. mendea abiatu ordurako txerto kontuetan hamaika lan egina zuen, baina hamalau moduan azaltzen omen zen, izan ere, ibilia zen toki guzti horietako mediku sozietateetako kide izan! Hamalau haizea laster baretu zion Jose I.a Pepe Botella erregeak, 1809an Frantziara deportatuta.
‎EAEko 400dik gora ikastetxek dihardu hizkuntza normalizatzeko programan. Parte hartzaileek nabarmendu zuten koordinatuta lan egiteak duen garrantzia, gutxienez eskolak berak eta udalak.
‎Miresmena eta, aldi berean, beldurra zioten nagusiari. Emaitzak miresten zituzten, baina lan egiteko zuen modu gogorrak ematen zien beldur,, goialdean hau, hori eta beste hura, agindu ziotela oihukatzen zuenetan, hortz tartean puruari tinko eutsiz.
‎4 Sormena Profesional batek gehien baloratzen duen ezaugarrietako bat da. Betidanik, jarduera sozioekonomikoetan espiritu analitikoa nagusitu da, lehendik dagoenaren gainean lan egiten duena eta informazioan oinarritzen dena. Balio hori nahikoa da irtenbide ezagunak aplikatzeko, baina berritzeko, lehendik dagoenaren nagusitasuna gainditzeko, ezaugarri horiek espiritu sortzailearekin osatu behar dira.
‎Testuinguru neoliberalean lan egiteko dugun eszenatokia oso kaltegarria da. Enpresaburuek lan legedia alde izan dute, eta hor desorekatu dira indarrak.
‎Hirukoak, bikoak, barneraldiak, erreboteak, defentsa... Euroligako eta ACB ligako saskiratzaile onena da, eta taldeak haren mesedetan lan egitea du lehentasun. Bracey Wrightek kale egin zuen Rakocevic defenditzen, baina Joventutek ez du aukera asko:
‎Hilabete asko eman ditut bakarka lan egiten, Jonanekin [Ordorika] batera. Horrela lan egiteak badu arrisku bat: zeure buruarekin kutsatzea, ikuspegia galtzea.
‎Lehen diskoetxe batekin lan egiteak bazituen abantailak. Apustu ekonomiko erakargarriak egiten zituzten.
2009
‎Orain arte guraso baimenak, nahiz bietako edonork hartu ditzakeen, praktikan emakumeentzako dira eta horiek indartu egiten dute emakumeek duten familiaren zaintzaile funtzioa. Aldiz, zerbitzuak bultzatzen dituen politikak kontrako zentzuan lan egiten du. Ni zerbitzuen politika bultzatzearen alde nago, besteak beste LOGSE, LOE eta gainerako legeek diotelako eskolatze goiztiarra oso lagungarri dela arazoak garaiz detektatzeko, sorrerako desberdintasunak konpentsatzeko, sozializaziorako, eta abar.
‎Gauez lan egiteak badu abantaila bat, zirkulazio gutxiago izaten dela, baina ordainetan, zaratarekin arazoak sor daitezke eta eskulan gehiago ordaindu behar izaten da.
‎Bateria jotzailearekin hitz egin genuen, estiloa aldatu nahi genuen baina ez genuen argi ikusten eta, azkenean, hori izan zen bateria ez izateari topatu genion konponbidea. Ondoren, abestiak ongi gelditzen zirela ikusi genuen, modu zorrotzagoan lan egiterik bagenuela eta gustatzen zitzaigula.
‎4 «Goiztik gabera lan eiten dugu soldatarik jaso gabe».Bortxazko lanak eta euskal ekonomia()
‎Gure lan baldintzak kudeatzen dituen hitzarmena kendu nahi dute. Ondorioetariko bat litzateke, gauaz eta igandeetan lan egiteagatik dituzten opor egunak galtzea.
‎Asko dira. Lasok jokalariekin lan egiteko duen modua azalduko nieke. Agindutakoa betetzen duen pertsona kanporatzea ez da erraza.
‎bere beharrak asetzeko, sistema bat aukera alternatibo gero eta handiagoen jabe egiten dela. Izan ere, erdiguneko geruzari begira bakarrik lan egiteak duen arrisku handiena, kolapsoa da: merkatuak eta erakundeak geruza kanonizatuari bakarrik begiratzen badiote, beste geruzek merkatu eta erakunde horretatik kanpo ikusiko dute euren burua, eta horrela jokatuko dute.
2010
‎Ertzaintzak terrorismoari aurre egiteko eta Estatuko beste segurtasun indarrekin lan egiteko duen gaitasuna argi geratu dela esan du Herrizaingo sailburuak.
‎Ongi egindako lan batengatik Ertzaintza zoriondu ostean, terrorismoari aurre egiteko eta Estatuko beste segurtasun indarrekin lan egiteko duen gaitasuna argi geratu dela esan du Herrizaingo sailburuak. Izan ere, azken kasu honetan, Polizia Nazionalaren laguntza jaso du, Jacan (Huesca), Martin Miñoren atxiloketan parte hartzeko.
‎1.Enplegurako estatuek ahal duten guztia egingo dute langile migratzaileei eta horien familiakoei aitortzeko aldi batez absente izatea, horrek eraginik izan gabe bertan egoteko edo lan egiteko duten baimenean, kasuaren arabera.Hori aitortzean, enplegurako estatuek kontuan hartu dituzte langile migratzaileen eta horien familiakoen beharrizan eta betebehar bereziak, batik bat, euren jatorrizko estatuetan.
‎29 Aditu batzuek azpimarratu duten moduan, unibertsitate publikoek modu eraginkorrean ikerkuntza/ berrikuntza sisteman parte hartzeko, unibertsitateei atxikitako ikerguneak funtsezko aukera izan daitezke. Ikergune horiek izan daitezke, zenbaitetan, unibertsitateko ikertzaileek modu malgu eta eraginkorrean lan egiteko duten aukera bakarra.
‎lagun kopurua murriztea eta familia arazoak izatea bikotekidearen eta seme alaben utzikeriagatik. Elikadura txarrak eta lo ordu gutxik( lan egiteko duten denbora maximizatzeko) eta egunero aurre egiten dioten gehiegizko lanak eragin negatiboa dute osasun fisikoan. “Gizarte eta familia aldaketak lan arloan eta lanetik kanpo inbertitzen den denboraren eta ahaleginaren arteko desorekak eragiten ditu”, dio ikertzaileak.
‎Harengandik jaso zuen gizon publikoa izateko gogoa: Aitak erakutsi zidan herritarren alde lan egiteak duen balioa. Amarengandik, berriz, Elisa Arocenarengandik, erlijioaren garrantzia.
2011
‎Beste soinu horietatik osagaiak har daitezke norberarena osatzeko, baina desitxuratu gabe, beti ere. Horretan oso garrantzistua da osagai horiek neurriz hartzea.Zeintzuk dira Kubako musikariek lan egiteko dituzten zailtasunak. Arazo nagusia gure lana atzerrian merkaturatzea da. Oso zaila da kubatar batentzat nazioarteko merkatuan sartzea, diskoetxe handiak ez direlako Kubako musikara hurbiltzen arrazoi politikoengatik.
‎Antiguedadek dio EAJk aldatu egin duela lan egiteko duen modua, eta akordioak Euskal Herrian egitera deitu duElkarlanaren alde azaldu da Erkoreka, baina «blokeen politika» baztertuta
‎" Etxean gela bat daukat lanerako prestatuta, eta, lana uzten dudanean, ohitura daukat gela horretako atea ixteko". Modu honetan lan egiteak dituen desabantailei dagokienez, bada bat biek nabarmendu dutena: hain zuzen ere, eskarien arabera lan egiteak daukan segurtasun eza edo zalantza.
‎Hamabost urte dira elkar ezagutzen dugula. Gasteizko EHUko Historia ikasketak egiten ari zela bere irakaslea izateko zortea izan nuenetik?, eta harrezkero makina bat lan egin dugu elkarrekin, Udako Euskal Unibertsitatean aurrena (orduan neu nintzen zuzendari eta orain bera da zeregin hori betetzen duena) eta EHUn ondoren. Bere doktorego tesiaren zuzendarietako bat izateko eskatu zidan, eta horrek ere lan egiteko duen gaitasuna eta txukuntasuna ikusteko aukera eman dit azken urteotan. Tesia amaitu ondoren, ikerketa lanetan jarraitzeko asmoa azaldu zuen, eta hala ari da EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailean.
‎Aldi bereko alerta jakinarazpenak “Oso epe laburrean egiten diren deiak dira, eta, askotan, bi edo hiru zentrotara egin behar izaten dira, organoak gal ez daitezen. Horrek erakusten du profesional horiek lan egiteko duten presioa eta eraginkortasun maila handia. Horregatik da garrantzitsua eguneroko lanean laguntzeko tresna bat izatea”, azpimarratu zuen Pajínek.
‎Hainbat bankurekin lan egiteak dituen abantailak aztertu eta finantza establezimendu bakoitzak aplikatzen dituen komisioei erreparatu behar zaie.
‎Makina baten kontra lan egitea dut maite: bihotzik gabe.
‎GMCren piezak eta beste ekartzen, badu Ferminek esperientziarik. Berak mendian lan egiteko bazuen bat. Oraindik ere izugarri gustuko ditu kamioi horiek!:
‎Hori dela eta, irrati entzungailuarekin lan egiten uzten diote. Halako gauzak, jeneralean, ez dira onartzen unibertsitate batean, baina Eneko Sagastibeltza zer pertsona klase den ikusita, eta lan egiteko dituen molde moldatu gabeak ezagututa, salbuespen bat egitea komenigarria den ustea nagusitu da Zuzendaritzan.
2012
‎Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako Publikoari gorroto izango da izen horrekin taularatuko den lehen lana. " Huts teatroaren bitartez euskara hutsez lan egitea dut helburu, eta momentu honetan behintzat, bakarrik". Mapa imaginarioan mugitzetik mapa geografikoan kokatzera pasa dela esan digu.
‎Nahi zuten munduko itzulia egin, han hemenka zerbait lan pixka eginez jateko eta jantzientzat. Jo Lesley ren segerian lan egina zuten hogoi bat egunez. Orain, diru pixka bat sakelan, nahi lukete Vancouvereko portura jeutsi, hortik merkataritzako ontzi zerbaitekin Pazifikoa trebeskatzeko Formoseari buruz.
2013
‎Bilduk Aldundian agintzeko dituen modu eta erak, euren artean, behintzat ezker abertzalean, ez dira aldarrikatzen duten bezain «berriak». Ezagutu dugu hainbat udaletan, gobernuan edo oposizioan, lan egiteko duten estilo berezia. Ehunka, salbuespen aukeraren bat utz dezagun?
‎Sareko Google Drive zerbitzuarekin sinkronizatzen da dokumentuak sortu, gorde eta editatzeko. Eta egun besterik dagoen arren, gehien hedatuak izateari eusten dien Microsoft Office bildumako formatuetan lan egitean du berezitasuna. Hau da, Word dokumentuak, Excel kalkulu orriak eta Powerpoint aurkezpenak erabiltzeko pentsatutako aplikazioa da.
‎Gauza asko dago hobetzeko. Finean, goitik behera aldatu behar da jokalariak lan egiteko duten metodologia. Ez da nolanahiko erronka.
‎–Ez diat hik niregatik aitzina egiterik nahi, heure merituengatik baizik. Goiti egiteko bidea, baina, neketsua duk, eta lan eta lan egitea duk sekretua, bideak duen lasterbide bakarra???, nahiz eta, noizean behin, desadostasunak zituen, hala nola karrera bukatu eta handik urte erdira azaldu ziona?
‎Une digital honetan, formatu eskaintza oso handia da eta hori ona da, nahiz eta batzuetan teknikoki galdu egiten garen. Orain lan egiteko ditugun aukerak garai batekoak baino handiagoak dira. Motzean:
‎" Ez diat hik niregatik aitzina egiterik nahi, heure merituengatik baizik. Goiti egiteko bidea, baina, neketsua duk, eta lan eta lan egitea duk sekretua, bideak duen lasterbide bakarra..." –, nahiz eta, noizean behin, desadostasunak zituen, hala nola karrera bukatu eta handik urte erdira azaldu ziona...
2014
‎Denboraldiaren balantze positiboa egingo duzue momentuz.Gure helburua, hasieran, ez zen lehenengo postuan egotea. Argi dago lan egiten duzunean, eguneroko entrenamenduetan ahalegintzen zarenean, eta emaitzak onak direnean, jende guztiaren intentsitatea handitzen dela. Baina, noski, orain hor gaudenez, lehenengo postuan amaitu gura dugu.Ligako azken txanpan sartuko zarete orain.
‎Hasierako kafe makinaren bueltako elkarrizketa horiek, beranduxeago mahai inguruko gogoeta sakonagoak bihurtu ziren. Lagunarteko giroan Eusko Jaurlaritzako langileok euskaraz lan egiteko genituen zailtasunez hitz egin genuen luzaro eta proposamen mardulak ere egin izan ditugu euskara planen eraginkortasunari buruz, legeak euskaraz sortzeari buruz, itzulpengintzaren eginkizunaz euskara berezko hizkuntza duen administrazio batean... Guk ekarpen hura egin genuen, une jakin batean eragileek egiten ez zutela ikusita.
‎General Levy kantariak azaldu du plazer handia dela berarentzat Revolutionary Brothersekin lan egitea. «Ondo ezagutzen dut lan egiteko duten modua eta oso gustukoak ditut beren lanaren sustraiak». IndaGlory estudioetan Grabazioa Donostiako Gros auzoko IndaGlory Studios estudioetan egin da osorik, eta binilozko diskoaren 500 kopia argitaratu dituzte Europa osoan zabaltzeko.
‎Administrazioa eta alor sozioekonomikoa euskalduntzeko neurri eta proiektu eragingarriak martxan jartzea eta euskara hutsezko hedabideak sustatzea galdegin zuen, eta, azkenik, euskararen aurrekontuak «nabarmen» handitzeko beharra azaldu zuen. Euskalgintzak lan egiteko duen prestasuna ere adierazi zuen Bilbaok, eta bide horretan aurrera egin nahi dutenekin bildu eta urratsak egiteko gogotsu agertu zen: «Lanari ez diogu beldurrik, eta halaxe erakutsi dugu azken urteotan; herrigintzatik, euskalgintzatik, euskaraz bizitzea ahalbidetu diguten proiektuak jarri ditugu abian».
‎Skip Atwater kazetari gaixoa gisako xelebrekeriak ehizatzera kondenatuta dago lan egiten duen aldizkariko sail sentsazionalistan, eta Moltke gorotz eskultorearen bila abiatzen da bere NYC dotore ezagun eta maitetik Indiana beti xumeagora. Hasiera batean erabat fedegabea eta eszeptikoa eta heretikoa da ia, hain gutxi du sinesten egokitu dioten erreportaje horretan, baina Moltke andreak, obeso morbidoa izan arren sekulako malgutasuna eta abilezia fisikoa duenak eta Atwaterrek inoiz ezagututako emakumerik sentsualena ere badenak, konbentzitu egiten du bere femme fatale trikimailuak baliatuz eta musu umel zakil altxatzaileak tartekatuz ezin errefusatuzko argudioekin.
‎Zinemak gizarte modernoetan lan egiteko duen ahalmena, ez hutsezina, ulertzekoerabilgarria da M. Foucaultek eskaintzen digun boterearen inguruko definizioa.
‎Ez soilik kurrikulumaren ikuspuntutik. Pentsatzen dugu gai izanez gero gustuko dugun esparruan lan egiteko zuen kasua adierazgarria izan daiteke normalean jendea gustora dago. Diruak badauka garrantzia, ordutegiak ere, baina askotan bigarren mailako kontuak bilakatzen dira.
2015
‎Lan honekin hidrogenoa lortzeko erabili den bi etapako erreakzio sistema egokia dela frogatuda. Alde batetik, iturri ohantze konikodun erreaktoreak biomasaren pirolisirako erakusten duenegokitasuna aipatu behar da, erregimen isotermoan lan egiteko duen ahalmenagatik. Gainera, etapa honetarako erabili diren erreakzio baldintzak oso egokiak izan dira bio olioaren kantitateamaximizatu ahal izateko.
‎«Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da». Hortik abiatuta, inguruko pertsonekiko begirunez eta era baikorrean lan egiten duen mugimenduak, hain zuzen, erabakitzeko eskubidea Euskal Herrian bizi garen herritar guztion topaleku izateko eta eskubide hori egikaritzeko lan egitea du xede. Bide horretan, hainbat mugarri izan ditu dinamikak, besteak beste, honako agerraldi jendetsuak:
‎" Aniztasuna" zentzu zabalenean da txosna gunearen ardatza, batzordeko kideek nabarmendu duten bezala, horretarako baina, oraindik beste hainbat pauso eman diren arren. " Gasteizen talde asko daude lan egiten dutenak eta txosna batzordean lekua edukiko luketenak; beharbada, horiek falta dira oraindik", gogoratu du batzordeko kide Azaitz Unanuek. Falta direnak baino, noizbait egon eta utzi dutenak ditu gogoan batzordeko kide Gorka Arbuluk:
‎Lurrak bagenituen, baina dirurik ez ezer jartzeko. Nonbaitetik eguzkia aterako zen bitartean, herrian gaizki zebilen kooperatiba granjarentzat doan lan egiten genuen, gure belarrak ere beraiei ematen genizkien.
2016
‎Kontzertuak antolatu dituzte, joskintza saioak, haurrentzako papiroflexia... Sarean lan egiteak dituen abantailen jakitun dira: " Konturatu gara indibiduo gisa ezin duzula ezer egin, taldean handiagoa zarela".
‎Laborantza turismoan ariko den egitura ttipiagoa izanen da. Hazkuntzarik ez da posible han, baina kabalekin lan egiteak duen onaz konbentzitua da: " Kabalarekin den harremana funtsezkoa da.
‎Irudia: ...American Commission of Women elkartea Bidegabeko eta justifikaziorik gabeko soldata aldea Espainian, soldata aldea Europako batez bestekoa baino hiru puntu handiagoa da, eta% 19,3koa da Aukera berdinekin jaiotzen bagara ere, eta gainera emakumeek gizonezkoen kualifikazio berdinak edo hobeak badituzte ere, emaitza %16, 3ko soldata tartea da Europar Batasunean, eta horrek esan nahi du emakumeek doan lan egiten dutela urtean 58 egunetan, Europako Batzordearen (EE) datuen arabera. Espainiaren kasuan, distantzia hori are handiagoa da, batez besteko hori hiru puntutan gainditzen baitu, eta% 19,3an kokatzen da.
‎Dan Zass Elkartea (Musika, Dantza eta Antzerkia minusbaliatuentzako) 2004 urtean sortu zen, dibertsitate funtzionala duten pertsonei arte jarduerak emateko. Pertsonen gaitasunetik lan egitea du helburu, ez mugetatik. Fisioterapia eta Osteopatia Eguzki zentroak dantza egokitzeko proiektu bat du martxan, klase konbentzionaletara joan ezin diren pertsonentzat, haien behar psikofisikoetara egokitzen ez direlako.
2017
‎Arraio irratian elkarrekin aritzeaz gain, hiru kideen artean ikus entzunezko hainbat lan eginak dituzte aurretik. Zarauzko irratiaren urteurrenaren harira, duela urtebete zendutako Xabier Laskibar Tximas musikariaren inguruko bideo txiki bat egin dute aurten.
‎E. Aranzasti: Bakoitzak buruan izango du bere filosofia, baina uste dut lan egiteko duen moduan badagoela politikoa den zerbait. Modu asanblearioan funtzionatzen duen diskoetxe bat gara, azken finean.
‎" Er colorao" arroza eramatera zetorren lan egiten zuen etxaldera. Emakumea ere erosketak egiten ari zen.
‎ai esan dugunok, nahikoa da esan dugunok, inposatu digutena onartu nahi ez dugunok, ez gara inoren lanerako eskubidea zapaltzen ari. Zuek, martxoaren 29an lan egin duzuenok urratu duzue edozein langilek munduko edozein lekutan inork zapaldu gabe lan egiteko duen eskubidea.
‎Literaturan indikatzaile egokitzat jotzen da berdintasun politikak izatea genero efektuaren kontzientzia neurtzeko (Rutherdorf, 1999). Egindako hamar elkarrizketetatik batean ere ez dago lan egiten duten enpresaren barruan neurri hauen ezagutza duenik edota aplikatu izan zaion pertsonarik. Xx1. Nire enpresan ez da oso emakume pro a, oso gutxi gara... neurririk ez da, bezalako esanek islatuz kontzientzia eza eta neurri eskasia.. Xx3. Ez da deus egiten ari.
‎Joku eta Ikuskizuen lan-taldean bi agente gehiago jarriko lituzteke beste departamentuetako taldeak ere babesteko: Oinarrizko Errentaren kontrola, Babestutako Etxebizitzena eta beste; beste bi agente laguntza zerbitzuetarako, alegia, genero indarkeria kasuak, tratu txarrak, askatasun sexualaren aurkako delituak, gizarte esklusioan daudenekin lan egiten dutenak indartzeko; beste bi agente, Iparraldeko Polizia Judizialeko lan taldeari laguntzeko; beste bi agente Pertsonen Kontrako Delituetan lan egiten dutenen taldean; beste agente bat ingurumeneko babeserako lan taldean eta beste sei agente gehiago Herritarren Arretarako, bereziki Altsasu eta Elizondoko komisarietan.
‎b) Lan harremanei dagokienez: Langileek euskaraz lan egiteko duten eskubidea defendatzen eragile aktiboak izango gara. Euskara planak eta neurriak bultzatuko ditugu lantokietan, sektore pribatu zein pubikoan.
‎Lehenik, tupustez bizia galdu du Jan Battit Aguerrek 67 urtetan. Hau Arroze Irigoineko semea zen, ofizioz kozinerra eta Lurden lan egina zuena.
2018
‎• Zumaia Uemako kide da 2009tik, EBPN/ ESEP martxan dauka 2003tik; Udalak hainbat plan eta lan eginak ditu: lan munduan, merkataritzan, kiroletan...
‎Nola ikusten duzu haiek etortzea. Biak ezagutzen nituen lehenagotik. Iñakirekin, atezainen inguruan lan egiteko duen moduaz hitz egin genuen, eta bat zetorren nirearekin. Rubenekin, berriz, uste dut asko ikas dezakedala, eta asko eman diezaguke erasoko jokoan.Leganesen lasaitasun eta erosotasun handia zenuela zenion.
‎Margaret Bullen antropologoaren iritziz, eskaria beste bide batzuetatik heldu izan balitz, akaso erantzuna bestelakoa zatekeen. Hainbat ikerketa lan eginak ditu alardeen inguruan. –Nik ezer ere publikatu aurretik lortu nuen betiko alardearen defentsan ari ziren emakumeekin hitz egitea.
‎Eta ikastola batzuetan dena egiten da auzolanean. Horrek ikastolak lan egiteko duen moduari, nolabait, ibilbidea ematen dio. Auzolana, konpromisoa… ohitura edo kultura izaten da ikastola txikietan.
‎Bilera batzuk egin ondoren, elkarte berria ofizialki gauzatu zen 1960an, M. J. Urmeneta Iruñeko alkatearen ardurapean Nafarroako Museoan egindako sorrera ekitaldian. Onartutako estatutuen arabera, Nafarroaren Foru nortasuna, euskal kultura, sustapen ekonomikoa eta oro har bertako ezaugarrien alde lan egitea zuen helburu elkarte berriak.
‎Aurki hasiko den denboraldi berrian Logroñes taldean arituko da futbolaria. Futbolean aritzeaz gain, Haur Hezkuntza ikasi du, Lehen Hekuntza ikasten dabil, eta umeekin lan egitea du amets Olaetxeak.
2019
‎Euskal kantuaren inguruan elkar ezagutu zuten haiek orduz geroztik Iparralde eta Hegoaldeko euskaldunak bere baitan, elkarrekin, eta elkar lanean uztartu dituen elkarte entzutetsua sortu zuten. Sasi mugaren alde bateko zein besteko anaiaarreben arteko ezagutza sakontzea zuten helburu, bitan banatzen gaituen muga inposatu hori gainditu eta herri gisa lan egitea zuten xede. Eta ordutik, urtez urte, elkarrekin lan eginez aritu dira, umiltasunez, jatortasunez eta euskaraz, euskara baita euskaldun guztiok bere baitan elkartzen gaituena.
‎Bestalde, aire zabalean lan egiteak bazituen zenbait alderdi txar: udan eguerdiko bero galda esaterako, eta neguan atergabeko hotza eta hezetasuna, hori mendebal harroak jotzen ez zuenean, baina eraikuntzaren fase aurreratu hartan, lau haizetara zabalik zuten bista paregabeagatik baino ez bazen ere, merezi zuen tailerreko estalpetik kanpoan jardutea; handik ibaiaren bokale osoa hartzen zen begipean.
‎Han, delirioa apaldu, eta egoera katatoniko batera pasatu zen. Neska gazte hori mekanografoa zen, eta maitemindurik zegoen lan egiten zuen etxeko ahaldunaz. Landara joan zen emakumezko lagun batekin eta bi gizonezko lankiderekin.
‎Gaurkoz nahikoa lan egina duela iritzita, Manuel haitzuloaren sarreran esertzen da. Ez dago lasai, eta noizbehinka behera begiratzen du, ingurua garbi ote dagoen egiaztatzeko.
‎Dena den RWDekin lan egiteak badu ahuleziarik, besteak beste, ikerkuntza klinikoa egiteko prozeduren optimizaziorik eza, datu base ezberdinen arteko interoperabilitate falta (adibidez, historia kliniko elektronikoa eta laborategiko datu baseak) eta metodologia sendoa eta estandarizatuaren falta.
2020
‎Deskribatu dugun agertokian, non ikus entzunezko sistema digitalizatzen eta eraldatzen ari den, gero eta garrantzitsuagoa izango da Euskadiko eta Kataluniako korporazio publikoek elkarrekin lan egiteko duten gaitasuna. Besteak beste, ikus entzunezko beste korporazio publiko batzuekin Europan aliantzak ezartzea sustatzeko, helburutzat harturik esperientziak nahiz irtenbide teknikoak eta antolakuntzazkoak partekatzea, koprodukzioen sorrera indartzea edo OTT plataforma komunak ezartzea edukiak denon artean banatzeko.
‎Sinesgaitza da horrelako jendea egotea gaur egun, baina halakoa izan da Alain beti. Gustatzen zaiolako ikasi zuen erizaintza eta bokazioa daukalako lan egiten du adinekoen egoitza batean. Kontatu nizun lanorduetatik kanpo ere joan ohi dela atso agureekin egotera, boluntario.
‎7 Aisiarako eta norberaren gauzetarako erabiltzen den denbora eta lan espazioa argi eta garbi zatitzea. 8 Etxean lan egiteak dituen abantailak erabat aprobetxatzea: familiarekin egotea, kirola egitea, gehixeago lo egitea eta zaletasunetarako denbora ateratzea, e learning bidez ikastea… Irudia:
‎Amiantoarekin lan egiteak zituen arriskuez ez ohartarazteagatik, langile batek 320.000 euroko kalte ordaina eskatzen die, besteak beste, Iberdrola, Petronor eta Repsoli.
‎Aktore eta talde kreatiboekin lan egiteak ninduen gehien hurbiltzen mugitu gabe bidaiatzetik.
‎Itzulpen automatikoan emandako aurrerapenek eta Osakidetzaren barnean langileek euskaraz bizi eta lan egiteko duten uneko grinak bideragarria egin dute txosten klinikoak itzuliko dituen itzultzaile automatiko bat garatzeko ikerketa abiaraztea.
‎Mendiola Gonzalo, F. (2009): "" Goiztik gabera lan eiten dugu soldatarik jaso gabe". Bortxazko lanak eta euskal ekonomia()", in M. Errazkin eta J. AgirreMauleon (ed.), 1936ko Gerra Euskal Herrian:
2021
‎Batetik, eguraldia; badakigu non gauden, eta eguzkia ez dugu beti lagun izaten. Bestalde, pandemiarengatik hartu beharreko neurri guztiak aintzat hartuta lan egiteak baditu zailtasunak. Adibidez, distantzia gorde behar izaten dugu elkarrizketatuaren eta aurkezlearen artean, eta, horregatik, angelu jakin batzuk bilatzen ditugu, urruntasun sentsazioa hain nabaria ez izateko.
‎Kategoria gramatikalari dagokionez ez da alde handirik sumatzen aspaldiko eta zahar en nahiz gailurrerainoko eta neketsu osagaien artean. koren adjektibotasunaren alde letorke halaber (eta en genitiboaren kasuan ere berdin), sintagma hauek predikatu osagarri gisa lan egiteko duten aukera. Lagun hauek Zarauzkoak dira (ez,* Zarauzko dira); Ogi hau herenegungoa da (ez,* herenegungo da); Liburu hori neska horrena da (ez,* neska horren da).
‎Erakusketaren azken emaitza on eta interesgarriaren gakoa, ordea, artistaren eta Beatriz Herraezen —proiektuaren komisarioetako bat— kolaborazioan egon daitekeela esatera ausartuko nintzateke. Aurreko proiektuetan ikusi denez, Herraezek espazioak ulertu eta haietan lan egiteko duen gaitasuna aparta baita, eta oraingoan ere ez du hutsik egin: oso instalazio fina gauzatu du, oso estetikoa, piezei hitz egiten utziz eta beren izaera propioa are eta gehiago azpimarratzeko aukera emanez.
‎Sindikatuek emandako datuen arabera, %28ren aldea dago kaleko garbitzaileen eta eraikuntzako garbitzaileen soldaten artean. Azken lan hitzarmenen arabera, 17.500 euro da gutxieneko soldata gordina eraikinen eta lokalen garbiketan; kale garbiketan, berriz, kategoriarik txikienekoek 23.000 euro inguru irabazten dituzte, kalean lan egiteagatik duten plusa kontuan hartu gabe. Hau da, plus hori alde batera utzita ere, urtean 5.500 euro inguru gutxiago irabazten dituzte.
‎zerbait nahi zuela egin Parisko euskal gazteentzat. Xarritonek, besteak bezala, ez zuen bere burua buru gisa sentitzen; besteekin lan egitean zuen gogoa». Duban karrikako ikuztegian paratu zuten, beraz, euskal etxea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia