2015
|
|
239. 1993ko urriaren 4ko Ebazpenak Euskadin
|
lan
harremanen markoa egonkortzea eskatzen zuen," elkarren errespetuan eta kolaborazioan, etengabeko elkarrizketan eta negoziazio askean oinarritu behar dena"; horretarako beharrezko ikusten zuen" euskal ugazaba eta sindikatuek, gehiengoz, libreki hitzartutako esparru eta edukiak onartzea, inolako interferentzia eta inposiziorik gabe". Confebaskeko zazpi ordezkariek eta ELA, UGT eta CCOOko seiek alde bozkatu zuten; LABeko ordezkari bakarrak, aurka.
|
|
Gauzak estuago jarri zitzaizkien, ordea, euskal esparruaren aldekoei 1988ko abenduaren 14ko greba orokorraren karira bi sindikatu espainolen arteko harremanak konpontze bidean jarri zirenean; 233 hura zen, UGTko Jose Maria Zufiaurren iritziz,"
|
lan
harremanen marko nazionala" behingoz burutzeko aukera.234 Laster hasiko ziren asmook betetzen, Eraikuntza eta Ostalaritzarako Hitzarmen orokorrekin eta, batez ere, Heziketa Iraunkorrerako Itun Nazionalaren sinadurarekin.
|
|
Bi lan ildo proposatzen zituen Zufiaurrek marko estatala finkatzeko: batetik," nazio mailako estrukturak" lehenbailehen eratzea, hala nola" Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, arbitraje eta adiskidetze prozedurak, lanbide heziketarako plan nazionala eta lan osasunerako plan orokorra", 144 urte batzuen bueltan gauzatuko zirenak; bestetik, erkidegoekin transferentziak negoziatzerakoan,"
|
lan
harremanen marko nazionalaren" ikuspegia lehenestea; bistan da hau ere lortu zuela UGT eta CEOEk osatutako lobby ak —zeini laster gehituko zitzaion CCOO— lan, enplegu eta gizarte babes gaien transferentzia erabat baztertu baitzuen Estatuak.
|
|
Giltza behar adina estutu ez izanak atsekabetzen zuen, hain zuzen ere, UGTren izenean ABIa negoziatu zuen Jose Maria Zufiaur, 1990an argitaratutako artikulu adierazgarri batean aitortzen zuenez: " sindikatuon axolagabekeriagatik edota komenentzia politikoegitik laga diren hutsuneak marko autonomoek bete dituzte". 126 Nolanahi ere,
|
lan
harremanen markoaren zentralizazioa Zufiaurrek nahi zuen neurrian burutu ez bazen, ez zen izan UGT ez zelako gogotik saiatu: hainbeste aipatu dugun ABIaz gain, 1980an Acuerdo Marco Interconfederal (AMI) ituna sinatu zuen CEOErekin; 1981an, Acuerdo Nacional sobre el Empleo (ANE) 127 CCOO, CEOE eta Espainiako gobernuarekin; 1983an eta 1984an Acuerdo Interconfederal (AI) eta Acuerdo Economico y Social (AES) izenekoak; guztiek bilatzen zuten negoziazio kolektiboaren egitura" arrazionalizatzea", hau da, zentralizatzea.
|
|
115. Egun gutxitara Euskal Kontseilu Nagusiak deklarazio bat kaleratu zuen: " Kontseiluak baliabide guztiak erabiliko ditu gure herriaren etorkizun autonomikoa, zernahi eremutan ere, baldintzatu nahi duen edozein saiakerari, eta, espresuki, sindikatuen autonomia eta lan harremanen euskal esparru autonomikoaren funtsezko edukia murriztu edo hustu nahi duenari aurre egiteko"; beraz Euskal Kontseilu Nagusiak tinko jokatuko du" euskal autonomiaren eremuari
|
lan
harremanen markoak hitzartzeko askatasun osoa kendu nahi baldin bazaio, estatu mailako sindikatu eta ugazaba elkarte nagusien esanetara jartzeko". Euskal Kontseilu Nagusiko presidentea, Ramon Rubial, PSOEko presidente ere ba zen arren, Alderdi Sozialistak ez zion Kontseiluaren eskaerari jaramonik egin eta UGT CEOE ituna aurrera eraman zuen.
|
|
Lizarra Garaziko sindikatuek, Talde iraunkorraren adierazpenaz gain, batasun eta konpromiso irudia erakutsi nahi zuen agiri propioa ere kaleratu zuten," Prozesua sendotu, bere esparru soziala zabaldu" goiburuarekin: arreta osoa erakundeetako politikan jartzearen arriskuaz ohartarazten zuten, eta lan eta gizarte gaiek prozesurako zuten garrantzia aldarrikatzen; bide batez, elkarlanean ari zirela iragartzen zuten," euskal
|
lan
harremanetarako markoari eta esparru sozio-ekonomikoari edukia eta esangura ematen dioten proposamen zehatzak burutzen[...] arlo laboral, sozial eta ekonomikoan".
|