2015
|
|
ELArentzat garrantzia handia zuten euskal erakundeetako langileen lan baldintzek: alde batetik, sindikatuari berez zegokion gaia zen, are gehiago kolektiboan afiliatu gehien zuen organizazioa izanik; bestetik, ELAk bultzatu zuen
|
lan
harremanen esparru propioaren osagarri inportantea zen langile publikoen baldintzena.
|
|
Euskadiko CCOOk, bere aldetik, enpleguaren aldeko kanpainarako ELAk eta LABekin hartutako konpromisoak txukun bete zituen, EAEra mugatuta beti ere, baina gero era deserosoago zekusan bere burua Espainiako konfederazioarekin kontraesanean jartzen zuten konpainia eta akordiotan: konfederazioaren estrategia itun sozialean, lan harremanen zentralizazioan eta UGTekiko lankidetzan oinarritzen zen; Euskadiko adarrak, aldiz, Ardanzaren itun proposamenari ezezkoa eman behar izan zion,
|
lan
harremanen esparru propioaren aldarrikapena sinatua zuen, eta UGTk arbuiatzen zuen aliantzaren parte zen.
|
|
UGT eta CCOOk, Gobernu sozialistak egin zizkien destainek behartuta, 1994ko urtarrilaren 27rako lan erreformaren aurkako greba orokorra deitzea erabaki zutenean, 303 abiatutako mobilizazio kanpainan txertatu zuten deialdia ELAk eta LABek, eta Gobernuaren neurri antisozialen aurkako aldarrikapenari erantsi zizkioten euskal erakundeen berrindustrializazio politikaren eta euskal
|
lan
harremanen esparruaren aldarrikapenak. ELA saiatu zen Euskadiko UGT eta CCOO berriro ere lankidetzara erakartzen, baina greba egun hutserakoa baino akordio zabalagoa eskatzen zien, sindikatuen arteko elkarlanerako behin betiko oinarriak finkatuko zituen akordioa:
|
|
Manifestaziorako deitzen zuen agirian, bi erakundeen artean gai batzuei buruz ikuspegi diferenteak zeudela onartuta ere, ELAk eta LABek" esfortzu komuna" beharrezko ikusten zuten" egoerarekin ados ez gaudenok ausart eta irmo erantzun dezagun";
|
lan
harremanen esparrua osatzeko beharrezko eskumenak zehazterakoan, hiru eskaera nabarmentzen zituen agiriak: euskal erakundeentzako ahalmen legegilea lan eta gizarte babes gaietan; lanbide heziketa, enplegu eta gizarte segurantza gaien transferentzia; eta negoziazio kolektiborako eskumen osoa.
|
|
Otsailaren 19ko manifestazioak ezerezetik sortu berria zen lankidetza mamitzen ari zela erakutsi zuen. Egia da bi sindikatuen ikuspegiak ez zirela erabat berdinak, ezta batzen zituen
|
lan
harremanen esparruari zegokionean ere: ELArentzat lehentasuna zuten Estatutuaren eduki sozialaren konplimenduak eta euskal eragileentzako negoziazio kolektiborako eskubidearen bermeak; 318 LABen diskurtsoan, aldiz, subiranotasunerako estrategiaren osagarria zen, batik bat, gaion aldarrikapena, orduantxe baino ez baitzen ari sindikatua, ozta ozta, arlo instituzionalean lehen urratsak ematen, 319 eta, negoziazio kolektiboan ere, ez baitzuen ELAren eskarmentu eta ardurarik.320
|
|
1994ko otsailaren 19ko manifestazioa
|
lan
harremanen esparruari bazetxekion ere, suma zitekeen, baldin eta hasitako hurbilketak jarraitzen bazuen, lan arlotik haragoko gaietan ere batuko zituztela ahotsak sindikatu abertzaleek. Hori ikusiko zen handik urte batera, Aberri Egunaren karira beraz, ardura" sektorialen" zurigarririk gabe—, ELAk eta LABek agiri bateratua kaleratu zutenean.
|
|
Aberri Egunerako agiriaren aukera aurreko urteren batean ere aipatu zen bi sindikatuen artean, ezertara iritsi gabe. 1995ean, ordea, elkarlana sendoagoa zen eta,
|
lan
harremanen esparruaren aldeko mobilizazio arrakastatsuaren ondoren, berezkoa zirudien elkarrekin ari ziren bi sindikatu abertzaleek adierazpen bateraturen bat egitea Aberri Egunez. Dena dela, aukerak errezeloren bat ere sortzen zion ELAri, 332 baina zaila zuen ezezkoa lankidetza higatzeko arriskurik gabe.
|
|
Josu Frade, Euskadiko UGTren idazkari nagusiak," ETAren inguruarekiko lotura legitimatzea" aurpegiratu zion" deabru sabindarrez" infiltratuta zekusan ELAren zuzendaritzari. CCOOko Santiago Bengoarentzat" aurreranzko ihesaldia" zen agiria eta langileen arazoak ezkutatu baino ez zuten egiten ELAk eta LABek, lan sindikaletik haragoko gaiak plazaratuta.341 Espainiako UGTko Jose Maria Zufiaurrek, berriz, hain berea zuen" marko nazionalaren" obsesioaren talaiatik—"
|
lan
harremanen esparru propioa egituratzeko urrats kualitatibotzat" jo zuen sindikatu abertzaleen adierazpena, eta kexu azaldu zen estatu mailako indarrek ez ziotelako gaiari zor zitzaion garrantzirik ematen.342
|
|
Ugazabekin
|
lan
harremanen esparru propioaren alde egiteko aukerarik ere ez dakusa dokumentuak: Confebask EAEko hiru lurraldetako erakundeen koordinatzaile hutsa baino ez da, alderdi juridiko zein ideologikotik Espainiako patronalari zeharo atxikia; hipotesirik baikorrenean, agian zerbait egin ahal izango da negoziazio kolektiboaren inguruan lurralde mailan, bereziki Gipuzkoan, baina ezin da pentsatu maila orokorragoan eredu propioaren aldeko ezer egin daitekeenik.
|
|
2. Ez gaude bakarrik: sindikatu nagusia izanagatik, besteen laguntza ere behar dugu; LABekin urratsak eman ditugu eta gehiago ematen saiatu behar gara; CCOOekin ere ahal dena egin behar dugu, beti ere
|
lan
harremanen esparrua ezbaian jartzen ez den bitartean; horregatik, UGTrekin oraingoz ahaztea hobe.
|
|
Hasteko, lankidetza horren balioespen beroa egiten du Nazio Batzordeak: " bi sindikatuen artean lortu den adostasun eta lankidetza maila euskal sindikalismoarentzako ondasun bat da, eta agian baita polarizazioan eta irtenbiderik gabeko aurkaketan erori den gizarte osoarentzat ere"; lankidetzari esker, nagusigo sozialaz gain, emankortasuna ere irabazi du" euskal sindikalismoak",
|
lan
harremanetarako esparruaren zehaztapenean ikusi daitekeen bezala. Baina hertsiki sindikal deritzan esparrutik harago ere egin ditu ekarpenak lankidetzak:
|
|
Ekitaldia Bilboko Plaza Berrian egin zen, ELAk eta LABeko milaka ordezkari bertan zirela; tentsio giroa nabarmena zen arren, aipatzeko gorabeherarik gabe burutu zen mitina, Espainiako gobernuaren, patronalaren eta, bereziki, UGT eta CCOOn aurkako salaketen, 435 eta
|
lan
harremanetarako esparru propioaren aldarrikapenen artean. Ramon Jauregi Lan, Justizia eta Ekonomia sailburuari ere zuzendu zitzaion ELAren idazkari nagusia:
|
|
Ikusi dugu zein funtsezkoa zen ELArentzat trabarik gabeko autonomia kolektiboa, 232 hari esker burutu baitzezakeen bere eginbeharrik behinenena: lan hitzarmenen negoziazioa; horrez gain,
|
lan
harremanen esparru propioa egituratzeko baliabide garrantzitsua zen autonomia kolektiboa, Gernikako Estatutuaren hutsune sozial larria, hein batean bederen, berdindu zezakeena.
|
|
1991ko urrian Ardanza lehendakariak hilabete batzuk baino iraun ez zuen gobernutik EA eta EEko kideak kanporatu eta PSEri sarrera eman zionean, ELAk inoiz uste izango ez zuen aldetik hasi zitzaizkion erasoak
|
lan
harremanen esparruari: Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailetik.
|
|
Izendapen hura oso erabaki larria iruditu zitzaion ELAri, uste baitzuen bertako esparrua babesteko ardura ez zegokiola soilik sindikalgintza abertzaleari; beste eragileek ere, euskal erakundeek bereziki, konprometitu beharra zeukaten herritar gehienentzat hain garrantzitsua zen gaia bertakoen esku egon zedin; hortaz, berebiziko atzerapauso politikotzat jo zuen ELAk Luesmaren izendapena; inork zalantzarik bazuen, sailburu berriak berak konfirmatuko zituen susmo txarrenak, izendatu eta egun gutxitara printzipio adierazpen ezin argiagoa egin zuenean: "
|
lan
harremanen esparru propioaren aurkakoa naiz".
|
|
Nazio batzordearen agirian, ELAk bere gain hartzen du dagokion erantzukizun kuota autogobernuaren aldeko borrokan, bere osotasunean hartuta; halaber, uste du
|
lan
harremanen esparru propioa —jendarte bidezko, solidario eta parte hartzaileagoa sustatzeko balio behar lukeena— ez dela soilik langile mugimenduari dagokion ardura sektoriala; aitzitik, langileen eta mugimendu sindikalaren engaiamendua bereganatu nahi duen zeinahi formulazio abertzaleren helburu estrategikoa izan behar luke.
|
|
Alderdi politiko abertzaleei dagokienean, denek egin dute bere
|
lan
harremanen esparru propioaren aldarrikapena, EAJ EA EEren gobernu ituna adibide. Badirudi, hala ere, —dio Nazio Batzordeak— abertzale batzuentzat bigarren mailako kontua dela gai hau; bestela ez litzateke ulertuko Ardanza lehendakariak burutu duen gobernu birmoldaketan Lan Saila lan harremanen esparru propioaren etsai nabarmena del PSE EEren esku utzi izana.209 ELAk akats politiko larritzat duen erabaki honek erakusten du euskal sindikalismoarentzako hil ala bizikoa den arazoak ez duela beste batzuentzat gatazka gai izateko adinako garrantzirik.
|
|
Alderdi politiko abertzaleei dagokienean, denek egin dute bere lan harremanen esparru propioaren aldarrikapena, EAJ EA EEren gobernu ituna adibide. Badirudi, hala ere, —dio Nazio Batzordeak— abertzale batzuentzat bigarren mailako kontua dela gai hau; bestela ez litzateke ulertuko Ardanza lehendakariak burutu duen gobernu birmoldaketan Lan Saila
|
lan
harremanen esparru propioaren etsai nabarmena del PSE EEren esku utzi izana.209 ELAk akats politiko larritzat duen erabaki honek erakusten du euskal sindikalismoarentzako hil ala bizikoa den arazoak ez duela beste batzuentzat gatazka gai izateko adinako garrantzirik.
|
|
Langileen organizazio ereduaren aldetik, ELAk zein UGTk sindikatu tradizionala aldezten zuten, trantsizioaren lehen urteetan indar handia izan zuen asanblada mugimenduaren aurrean; hor bukatzen ziren kointzidentziak, gainontzekoan konfrontazioa baitzen nagusi bi sindikatuen artean, batik bat kontzertazio ereduaren eta
|
lan
harremanen esparruaren gaietan.
|
|
Estatutuak gai sozialetan zituen hutsuneak ezagutu arren —zuzenago, ezagutzen zituelako— ez zion etsiko ELAk
|
lan
harremanen esparru propioa eraikitzeko temari. 1983ko Maiatzaren leheneko manifestazioaren buruan eraman zuen pankartak xehatzen zituen ELAren aldarrikapenak:
|
|
" ez da txantxetako kontua, honek auzitan jartzen baitu
|
lan
harremanen esparrua bera, merkatu batasunari eragiten dio, babes sozialaren oinarri diren printzipioak(" kutxa bakarra", tartean) zalantzan jartzen ditu eta, azkenik, sindikalismoaren nazio mailako egituraketari egiten dio kalte".
|
|
Kanpaina amaitu orduko egin zen ELAren VIII. Kongresuak (1993ko ekainaren 25) sindikatuen arteko harremanari zegokionean, hiruren arteko lankidetzaren alde egin zuen: Euskadiko CCOOn jarrera malguagoak elkarlanerako aukera ematen zituela onartu zen bezala, ezinezko ikusi zen UGTrekin ezer egitea, sindikatu honek adierazten zuen" euskal
|
lan
harremanen esparruaren erabateko ukazioa" ikusita. LABi zegokionean, berriz," zailtasun objektiboak" aipatuta ere, ELAk bere ahalegina agindu zuen" leialtasun eta malgutasun handienarekin lan sindikal bateratuaren aukera zabalagotzeko". 288
|
|
" borondate gehiago erakartzea, eta urratsez urrats oinarrizko akordioak edukiz betetzen joatea"; hori zen, sindikatuen aburuz, prozesua atzeraezin bihurtzeko modua. Bere ardura eta eginkizun propioari zegokionez," baldintza berriek ekintza batasunari egonkortasuna eta eduki estrategikoa sendotzeko aukera" ematen zioten, eta bi sindikatuak prest agertzen ziren"
|
lan
harremanen esparrua sendotu eta eduki berriz hornitzeko ekimenetan bat egiteko". 715
|
|
Sindikatuen arteko lankidetza ez zen, hala ere, bi sindikatu nagusietara mugatzen: enpleguaren aldeko kanpainak aurrera egin ahala, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuekin estutzen joan zen harremana; Euskadiko CCOOtik bereizi berri zen Ezker Sindikala korrontea ere gehituko zitzaien hainbat ekimenetan.683" Euskal gehiengo sindikal" berria
|
lan
harremanen esparruaren, gizarte ereduaren684 eta errebindikaziozko jokabidearen inguruko adostasunean oinarritzen zen; adostasun estrategiko horiekin batera, kideen aniztasunarekiko begirunea ezinbestekotzat jotzen zuen ELAk.
|
|
Zer gerta ere, ELAk LABekin informazio eta mobilizazio kanpaina zabala prestatu zuen hiru helbururekin: gobernuaren neurri ekonomiko, sozial eta laboralei aurre egitea, euskal erakundeei industria politika eraginkorra exijitzea, eta
|
lan
harremanen esparru propioaren aldarrikapena indartzea.
|
|
Arrazoibide hori leit motiv bihurtuta, lanean jarri zen sindikatua, jendartean zein arlo instituzionalean. Jendartean, herritarrak arazoaren larritasunaz ohartarazteko eta negoziazio kolektiborako eskubidearen aldarrikapena eztabaida publikoaren agendan sarrarazteko; hortaz, sindikatuak indartu egin zuen
|
lan
harremanen esparru propioaren alde urtetan egindako gizarteratze lana eta, LABekin batera, informazio eta mobilizazio kanpaina burutu zuen; otsailaren 19ko manifestazio sonatuarekin iritsiko zen gorenera Lan Harremanen Euskal Esparruaren aldeko kanpaina.
|
|
27ko grebak arrakasta izan zuen EAEn eta emaitza nahiko ona Nafarroan, 28ko deialdia Estatuan zein Nafarroan besterik gabe pasatu zen bitartean. ELAri zegokionean, M27ak EAEn zuen lidergoa nabarmendu eta
|
lan
harremanen esparru propioaren aldarria sendotu zuen. LABi, berriz, bere inguruan ezarritako isolamendua hausteko eta, bide batez, Ezker Abertzale osoaren inguruan ezarritakoa ere urratzen hasteko balio izan zion, besteak beste; LABek une hura nola bizi zuen erakusten digu sindikatuko ordezkari batek greba egunean Egin egunkariari esandakoak:
|
|
Dena dela ere, ELAren jarrera ofizialak batasun sindikalaren aldeko diskurtso tradizionalari eutsi zion, ordura arteko hirukoari LAB gehituta," lauren arteko elkarlana hiruren artekoa baino eraginkorragoa baita". 285 Baina gero eta argiago ari zen zehazten ELA elkarlanerako gutxieneko baldintzak: euskal negoziazio eta, oro har,
|
lan
harremanen esparruaren errespetua, eta Nafarroan ezarritako ELAren baztertzearen amaiera. Baldintzok UGTri aukera gutxi uzten zioten; Euskadiko CCOOk, aldiz, askoz jarrera malguagoa erakusten zuen, M27ko grebaren inguruan bezala, Eraikuntzako hitzarmenaren negoziazioan ere, Madrilgo aginduei muzin egin, eta bertako lurralde hitzarmenen negoziazioan parte hartu baitzuen.
|
|
1997ko Aberri Egunerako agiriak490 IX. Kongresuko ponentzia zirriborroak jasotako hainbat ideia laburbiltzen ditu: ELAren konpromiso abertzalearen berrespena; jarduera abertzalearen jite sozialaren garrantzia —agirian hainbat modutan errepikatzen da ideia hau— klase interesen zein gehiengoaren babesa behar duen proiektu abertzalearen bideragarritasunaren ikuspegitik; orientazio sozialari lehentasuna emango dion
|
lan
harremanetarako esparru eta ekonomia eremu propioaren beharra; indarrak batzearen garrantzia," proiektu abertzalea gure helburuekin bat datozen borondate eta indarrak metatuaz gauza baitaiteke soilik"; bitarteko eta prozedura demokratikoen ezinbestekotasuna eta bortizkeriaren arbuioa," gizalegerik funtsezkoena zapuztu" eta indar metaketa eragozten dutelako; indarreko marko jur...
|
|
abertzaleen arteko elkarlana sustatu nahi zuen, alde batetik; bestetik, LAB gero eta presenteago zegoen ELAk bere lan sindikal behinena garatzen zuen eremuan: lan hitzarmenen negoziazioan, nola arlo instituzionalean, 1988tik Lan Harremanen Kontseiluko kide baitzen; azkenik,
|
lan
harremanen esparru propioaren aurrean CCOOn zalantzak eta UGTn aurkakotasuna ikusita, ezin egokiago letorkioke ELAri Lan Harremanen Kontseiluan eta lan hitzarmen gehienen negoziazioan nagusitasuna emango liokeen sozioa.
|
|
Erasoak eraso eta zailtasunak zailtasun, ELAk
|
lan
harremanen esparrua burutzeko ahaleginean jarraitu zuen. Lan harremanak instituzionalizatzeko bi eremu begiesten zituen ELAk:
|
|
ELAk kezkaz zekusan estatuaren inboluzio zentralista eta, are kezka handiagoaz, euskal erakundeak
|
lan
harremanen esparruaz erakusten ari ziren konpromiso gero eta ahulagoa.
|
|
Azkenaldian, ordea, jarrera aldaketaren zantzuak hautematen ziren, batez ere PSOE Lakuara iritsi zenetik; 166 bazirudien Madrilekiko harremana normalizatzea zela lehentasuna, horretarako Estatuaren inposizioak onartu behar baziren ere. ELAk ezin zuen, baina, inondik ere onartu euskal
|
lan
harremanen esparruari eraso egiten ziotenekin euskal erakundeek zuten tratu gozoa; are gutxiago euskal sindikalismoak erakutsitako gorakada nabarmenak esparru horren premia inoiz baino argiago erakusten zuenean.
|
|
ELA eta garapen instituzionala ponentziaren osagarri bezala, Autogobernua eta
|
lan
harremanen esparru propioa izeneko ebazpena onartu zuen Kongresuak; bertan, lan eta gizarte gaietan ELAk zituen autogobernu aldarrikapenak zehazten dira," Estatuko administrazioaren aurrean eta, bereziki, Euskadiko partidu abertzaleen aurrean, autogobernurako errebindikazioetan lehentasuna izan dezaten". 185
|
|
Ordurako ELA indartuta dago, ordea, eta ez da kikilduko: " ELAren hedapen eta eragina bezalako errealitateak negoziazio kolektiboan alde batera utzi nahiak, marko legal horren eraginkortasun eza baino ez du ekarriko" ziurtatuko du, eta
|
lan
harremanetarako esparru propioaren proiektua aurkeztuko du: 102 ELAren iritziz, Euskadin —hiru probintzien esparruan, behintzat, horretara mugatzen baita, de facto, proiektua— badago errealitate sindikal, ekonomiko eta politiko desberdin bat, bere eredu propioa behar duena.
|
|
Nolanahi ere,
|
lan
harremanetarako esparru propioa finkatzeko grinak arrazoi defentsiboa ere badu: Madrilen prestatzen ari den legeriak lekarkeen negoziazio kolektiboaren zentralizazioa arrainari ura kentzea bezain hilgarria gerta ahal zaio ELAri; hortaz, sindikatua balizko lege erasoei eusteko moduko harresi faktikoa jasotzera premiatua dago; IV. Kongresuan idazkari nagusiak esan bezala," legearen bidetik ez bada, ekinaren bidetik egingo dugu hitzarmen guztiak Euskadin negozia daitezen".
|
|
Langileen Estatutuak eragindako larritasunak
|
lan
harremanen esparru propioa lehenbailehen finkatzeko premia areagotu zuen, ekimenaren poderioz finkatu ere; eginahal horretan Eusko Jaurlaritza bidelagun izango zuen ELAk 80 hamarkadako lehen urteetan.121 Sindikatuei zegokienez, CCOOk ez zuen euskal esparruarekiko berotasun handirik, eta UGT oztopoak jartzen saiatu zen etengabe; Confebask, 122 berriz, Jaurlaritzak atoian eraman zuela esan daiteke,...
|
|
80 hamarraldiaren hastapenean gainditua zuen ELAk hiruzpalau urte lehenago larritzen zuen biziraupenaren erronka: 45.000 lagunetik gorako afiliazioak oinarri sendoa bermatzen zion proiektuari; ordezkaritzari zegokionez, EAEko lehen sindikatua izatea lortua zuen; behinola larria izan zen eladioen auzia, Bilbo inguruko enpresa bakan batzuetan baino ez zen jadanik arazo; lan hitzarmen gehienak bertako eragileen artean negoziatzen ziren; eta
|
lan
harremanen esparruaren aldarrikapenak lekua irabazia zuen euskal politikaren agendan. 80ko ELA nor zen lan munduan eta euskal erakundeen artean.
|