2015
|
|
8 Hain zentzu betean goazenez gero, edozerk mintzen gaitu, edozeren beldur garelako; eta honela ez gara ausartzen aurrera egiten, egoitza hauetara iristeko modua egin ahal bagenu bezala eta bestek bidea egin. Hau ezinezkoa denez gero, saia gaitezen ene ahizpak, Jaunaren maitasunagatik; utz ditzagun geure arrazoia eta geure beldurrak haren eskuetan; ahantz dezagun berezko ahultasun hau,
|
lan
handia eman baitiezaguke horrek. Gorputz hauen ardura har dezatela nagusiek; konpon daitezela; gu ardura gaitezen soilik arin arin ibiltzen Jaun hau ikusteko; erosotasun gutxi edo batere ez badugu ere, osasunaren ardurak engainatu egin gaitzake; zenbat gehiago, horregatik osasun hoberik ez baita izango, nik badakit hori; eta baita badakit kontua ez dela gorputzari dagokiona, hori gutxiena baita; esaten ari naizen bide hau apaltasun handi batez ibiltzekoa da; ulertu baduzue, hemen dagoela uste dut aurrera ez doazenen gaitza; aitzitik, pauso gutxi eman ditugulako irudipena izan eta hala sinets dezagula, eta gure ahizpek eman dituztenak oso bizkorrak direlakoan egon gaitezela, eta ez bakarrik apaltasun desira izan, baizik eta guztien artean kaskarrentzat izan gaitzaten saia gaitezela.
|
|
Biziki mortifikatzen ninduen eta batzuetan atsekabea eta
|
lan
handia ematen zidan aitor entzule bat nuen nik, kezka bizitan erabiltzen baininduen, eta hala ere, bera izan zen, dirudienez, niri onik gehien egin zidana. Eta biziki maite banuen ere, uzteko tentaldi batzuk izaten nituen, eta berak ematen zizkidan otoitzeko nahigabeak eragozpen zitzaizkidala uste nuen.
|
|
22 Fundazio hauek idazten hasi nintzen Jesusen Lagundiko aita Ripalda maisuaren aginduz, hasieran esan dudanez?; garai hartan Salamancako Ikastetxeko errektorea zen eta orduan ni harekin aitortzen nintzen. Han dagoen San Jose aintzatsuaren monasterioan nengoela, 1573 urtean, idatzi nituen haietako batzuk, eta zeregin ugari nituelako utzi egin nion idazteari, eta ez nuen idazten jarraitu nahi, ordurako ez bainintzen aitortzen harekin toki desberdinetan bizi ginelako, eta baita idatzi dudanak
|
lan
handia ematen didalako eta nekagarri zaidalako ere, nik beti agindua betetzearren eginik, neke horiek ontzat ematen baditut ere. Erabaki honetan sendo nengoela, aita komisario apostolikoak agindu zidan (orain frai Jeronimo Gracián maisua da kargu hori duena) amai nintzala fundazioak.
|
|
42 Eskriturak egiteko ez genuen neke gutxi igaro, batean bermatzaileekin nahiko zutela, bestean dirua nahi zutelako, eta hainbat eragozpen jartzen zituztelako. Honetan ez zuen hainbesteko errurik Artzapezpikuak, Eliz Epaileak baizik,
|
lan
handia eman baitzigun; izan ere, Jainkoak bidaiaren batera eraman ez balu, eta haren ordez beste bat han geratu ez balitz, ez dirudi sekula konponduko zenik. Oi!, esanezinekoa da honetan Katalina Tolosak sufritu zuena.
|