Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2008
‎Printzipioz, haiek lirateke gure mailara berdinduko liratekeenak. Baina benetako arriskua dumping soziala da, hau da, lan eskubiderik ez errespetatzeak kostuetan ekar dezakeen abantaila. Haurren lanarekin edo esklaboekin lehiatu behar badugu, noski gutxitu ditugula eskubideak hemen ere.
‎Izan ere, egunero, orduro, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak aitortutako eskubideak urratuak dira. 23, 24 eta 25 artikuluei buruz jardutea( lan eskubideenak) artikulu honen mugak gainditzera eramango gintuzke, areago bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea bera (3 artikulua) urraketen artean larriena denean. Lantokietan edo bidean, hil edo zauri larriak pairatzen dituzten, edo gaitz profesionalek eraildako pertsonak.
‎Azken datua ikusita, epe motzean lehentasuna lan osasun eta segurtasun legedia betetzea bermatzea bada ere, lan istripuei buruzko eztabaida haratago eraman behar da, eta pairatzen dugun lan harremanen ereduaren muinean kokatu. Erakundeek lan eskubideen berme izateari uko egiten dietenean, sindikatuen negoziazio eta kontrolerako ahalmena gutxitzean, eta prekarietatea nonahi denean, ez da bidezkoa lan istripuak era isolatuan aztertzea. Eragile guztiek (gizarte taldeek, erakundeek,...) beharrezkoa den ausardia eta konpromisoa agertu ezean, istripuetan zauritu eta hilen zerrendaren hazkundea, zirkinik egiteke, ikustea baino ez dugu izango.
‎Prekarietateari aurre egitea ez da kontratuen iraupena luzatzea bakarrik. Baita tratu bera eskaintzea, soldata duinak eta lan eskubideak.
2009
‎Bost kontinenteetan milaka pertsona aterako gara kalera, egungo krisi kapitalista beharginon gain eror ez dadin exijituz. Alegia, oligarka eta goi mailako exekutiboen gure lan eskubideen murrizketan eragin dezaten ekiditea izango dugu helburu.
‎Baita enpresarioei ere: Errealitatea gordina izan arren, lan merkatua zurruna dela diote, eta neurri berriak eskatzen dituzte lan eskubideak murrizteko eta lan baldintzak okertzeko.
‎Aritz Romeok, Aralarrek aurkezten duen beste hautagaietako batek, nabarmendu du lan eskubideen defentsa aldarrikatuko dutela Europan. Izan ere, uneotan Europako Batasunean batez beste galdutako enpleguaren bikoitza suntsitu da Hego Euskal Herrian.
‎Izan ere, horrelako foroak sortzeko arrazoia sindikalismoa berezko duen zereginetik apartatzea izan da, eta funtsezko zeregin hori ez da besterik hau baino: langileak antolatzea, lan eskubideak zaintzeko moduan egon daitezen. Foro horietan patronalaren eta gobernuaren arteko aliantzarako mugak ezartzen dira.
‎Urrun ekoizten denari ateak irekitzeko bertako sare produktiboa hondatuz joan da. Sistema ekonomiko okerraren ondorioz lan eskubideak galdu ditugu langileok; lan baldintzak okertu egin zaizkigu, eta gure bizi kalitatea degradatu egin da. Kontsumo errazaren bitartez gauzen esklabo bilakatu gara.
‎Amaia eta Miren izen asmatuak haurdun geratzeagatik kaleratu zituzten. Batak zein besteak gogor borrokatu dute beren lan eskubideak defendatzeko, eta lan diskriminazio egoera horri aurre egiteko.
2010
‎Madrilen «isilpean» negoziatzen ari diren lan erreformak ere lan eskubideen murrizketak ekarriko dituela gogorarazi zuen Muñozek: «Kaleratzeak merkatu nahi dituzte, eta enpresei malgutasun handiagoa eman».
‎Abortatzeko baimena eman aurretik, emakumeei sobre itxi bat ematen zaie honako informazio honekin: haurdunentzako laguntza publikoak; seme alaben zainketarako lan eskubideak; sexu seguruari buruzko informazioa... Informazioa eman eta gero, hiru eguneko epea dute emakumeek erabakia hartzeko.
2011
‎«Negoziazio kolektiboaren erreformaren bidez langile klaseak dituen tresnak are gehiago murriztu eta mugatu nahi dituzte». «Patronalaren proposamenek negoziazio kolektiboa muturreraino ahultzea bilatzen dute, lan eskubideak kolpe batez ezabatzeko».
‎Zeinek kotizatu ditu 38 urte. Emakume langileon errealitatea benetan da larria eta horren adibide dugu emakume gazteon egunerokoa, zeinetan gure etorkizuna kolokan dagoen. Zailtasunak ditugu lan merkatuan sartzeko; gehienak merkatu ezkutuan gaude, lan eskubideak bermatu gabe, eta oso langabezi tasa handiak ditugu. Orain, gainera, pentsioen erreformak oinarrizko soldata gutxieneko bat ere ez digu bermatuko.Baina, prekarietateak eta eskubideen ukazioak ezaugarritzen gaituen arren, ekonomiaren subjektu moduan aintzat hartuak izateko lanean dihardugu.
2012
‎Estatua erretiratu egin da lan mundutik; utzi egin dio eskubideak babesteari eta bitartekaritza egiteari, guztia enpresarien eta langileen eskuetan uzteko. Baina, alde egin aurretik, lan eskubide guztiak txikitu ditu, eta negoziazio kolektiboaren balioa eta eraginkortasuna guztiz baldintzatu ditu. Enpresariei botere osoa eman die, langileei buruzko erabaki guztiak alde bakarrekoak izateko.
‎Zer iritzi duzu lan erreformari buruz? Funtsean, lan eskubideen eta soldaten kontrako eraso gupidagabea da. Lan harremanak are gehiago desorekatu dituzte, enpresarien mesedetan, jakina.
‎Alderdi Popularraren gobernuak ezarritako lan erreformak ez dauka aurrekaririk Espainiako estatuko lan harremanak arautzeko markoan, grebara deitu duten sindikatuek behin eta berriro errepikatu duten moduan. Kaleratzea erraztu eta merkatu egiten du; kontratazio berriak egiteagatik hobariak jasotzen dituzte enpresek, baina langile horiek gero kaleratzea debalde da; behin behineko lan kontratuak mugarik gabe kateatu daitezke; lan eskubide kolektiboak murrizten ditu, eta enpresek ez dute derrigorrean negoziazio kolektiboan adostutakoa ezarri; lan malgutasuna areagotzen du, eta enpresek, arrazoi objektibo gabe, lan baldintzak modu arbitrarioan aldatu ahal izango dituzte; azken baten, negoziazio kolektiboaren ahulezia eta lan prekaritatea areagotzen ditu. Erreformaren xedea ez da enplegua sortzea; haren xedea da lan harremanen esparru murriztailea eta segurtasunik gabea sortzea, epe ertain eta luzean langabezia maila handiak egotea arrazoitzeko.
‎«Horrek zera dakar: langile publikoei aplikatzen zaizkien murrizketak ezartzen zaizkigula, baina ez ditugula haiek dituzten lan eskubideetako asko. Hori ez da bidezkoa».
2013
‎Beste kontu bat da hori lortzeak zer sakrifizio eskatu dituen, eta zer ondorio izango dituen hurrengo urteotan, hamarkadetan ziur aski: finantzaketa mugatzen duten bankuak, lan eskubideen galera, soldaten jaitsiera, desjabetzeen izurritea, pobreziaren hedapena, zor publikoa %100 izateko bidean egotea... Eta inoiz ez dago sobran gogoraraztea Guindosen ardurapeko lurraldeetan 6.222.000 milioi langabe daudela, duela urtebete baino 560.000 gehiago.
‎Nafarroan herenegun egin zuten erregistroa, Iruñean; beraz, M Hego Euskal Herri osorako deialdia egin dute jadanik. «Ez dakigu zer utziko duten zutik lan eskubideen atalean», esan zuen Muñozek Jaurlaritzako Lurraldeko Enplegu ordezkaritzaren atarian. Erregistratu berria zuten greba orokorrerako deialdiak «hitz gutxirekin» azaldu daitekeela esan zuen jarraian.
‎Itun horren balioa defendatu eta auzitara jotzeko asmoa dute. Izan ere, salatu dute egun dituzten lan eskubideetako asko galduko dituztela. Mobilizazioak ere iragarri dituzte irailetik aurrera.
‎Asteon, sindikatuek 6.704 sinadura eman dizkiote Jaurlaritzari, eta langileei eragingo ez dien behin betiko konponbidea negoziatzeko «borondatea» galdegin diote. Sindikatuen iritziz, krisiaren aitzakiapean murrizketen «inposaketa» eta lan eskubideen «eraso izugarriak» pairatzen ari dira eskola hauetako langileak. Patronalek behargin ugariri dirua zor dietela eta, ordaintzeko eskatu dute.
2014
‎apustu egin zuen dendaritzat» baitauka bere burua. Ezbairik gabe, ibilbide ikusgarria egina du urteotan; negargarriro, lan eskubideen inguruan ezarritako guztia urratzearen urratzeaz: akabo gaixoaldiak, birkokatze bitxiak direla bitarteko, besoa hautsita edukiagatik, zilegi duzu zangoak erabiltzea lanerako?; soldata gero eta txikiagoak, prezio gero eta merkeagoak eskaintzeko; edonolako presioak, ekoizpena areagotzearren; ordainsaririk gabeko lanordu apartekoak, eguneko lanak amaitu arte ezin zara etxera joan, eta lanordu horiek musu truk dira?; sei hilabeteko probaldiko kontratuak, zeinetan funtsean zure mendetasun maila baino ez baita probatzen?
2016
‎Oso erraz ahazten dute hori, zoritxarrez. Lan bat aurkitu nahi duten familien egoera oso gogorra da, noski, baina ordezkari politikoek ez lukete egoera hori beste pertsona batzuen eskubideen urraketan oinarritutako lan eskaintzak eginez arindu behar; aitzitik, gogor lan egin behar lukete Cadizen edo Ferrolen lan eskubidea egia bilakatzeko inoren heriotza eragin gabe.
2019
‎–Erabat salagarria da beharrezko eta zilegi zen ekintza sindikal batek delitu kalifikazioa jasotzea?, kritikatu zuen. Iazko abenduan, Huerta de Peraltako langileek greba hasi zuten, enpresak lan eskubideak urratzen zituela gaitzesteko. Gatazkak 28 egun iraun zuen.
2020
‎Dagoeneko izen handiko enpresa gehiegi dira, batik bat industriaren sektorean, berdin jarduten dutenak. Lan erreformek beren eskura jarri dituzten lege trikimailuak erabiltzen dituzte, hainbeste borroka eta greba egun kostatu zaizkigun lan eskubideak baztertzeko», ziurtatu du ELAk zabaldutako agiriak.
‎Moda bat bihurtzeko arriskua zegoen. Baina guk aukera hau baliatu nahi genuen gure lan eskubideak eta txapelketa indartzeko, eta hemendik aurrera ere garapen bat izaten segitzeko. Nahiz eta ikusiko dugun nola eragingo dion pandemia honek gure kirolari, gutxienez lan hitzarmenaren babesa dugu.
‎Gauza asko daude jokoan. Denbora honetan, futbolariok lan eskubideak galtzen ari gara, ez gara ari kotizatzen eta. Guk gauzak ari gara galtzen bidean.
‎Kontua da krisi larri baterako prestatu ziren arau gehienek bere hartan jarraitzen dutela, 2014tik 2019ra hazkunde sendo bat egon izan ez balitz bezala, eta horren emaitza da lan merkatuaren eta, oro har, bizitzaren prekarizazioa hedatu egin dela, kronifikatu egin direlako kaleratze merkeak, behin behinekotasuna, partzialtasuna, eta, finean, lan eskubideen galera, batez ere zerbitzuekin lotutako jardueretan. Horregatik deitu dute greba orokorrera ELAk eta LABek urtarrilaren 30ean, ostegunez, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko beste sindikatu eta eragile sozialekin batera.
‎Sindikatuei dagokienez, bertan egon ziren ELA, LAB, CCOO, Steilas eta CNT. Mugimendu feministak azaldu duenez, «oso ontzat» jo zuten sortutako eremua, eta kezkatuta agertu ziren COVID krisialdiko lan eskubideen «etengabeko urraketez», batez ere sektore feminizatuen artean, «horiek baitira nagusiki krisi honetan lanean ari direnak». Mahaian eseri ziren EH Bildu, Elkarrekin Podemos, Equo Berdeak eta Ezker Anitza ere, eta konpromisoa hartu zuten agintean dauden herrietan «neurri feministak sartzeko» eta gobernua estu hartzeko «zaintzen zentralitatea ahaztu ez dezaten».
‎Dagoeneko izen handiko enpresa gehiegi dira, batik bat industriaren sektorean, berdin jarduten dutenak. Lan erreformek beren eskura jarri dituzten lege trikimailuak erabiltzen dituzte, hainbeste borroka eta greba egun kostatu zaizkigun lan eskubideak baztertzeko», adierazi du ELAk zabaldutako agiriak.
‎Pedro Sanchezek gobernu berri bat osatzen badu, ELAk dei egin die alderdi politiko progresista eta abertzaleei «defenda dezaten zinezko agenda sozial bat, neurri konkretuak eta aplikatzeko bermeak». Esaterako, ELAk ez du nahi lan erreformaren inguruko eztabaidaren emaitza lan eskubideak galarazteko testu bat izatea: «Hego Euskal herriko eragile sozial nagusien artean lan baldintzak negoziatzeko eta estatuko itunetan jasotako lan baldintza kaskarrak hobetzeko aukera babestu behar da.
‎Eskubideak modu kolektibo eta antolatuan defendatzea da ekinbide sindikalaren oinarria. Eta lan eskubideen defentsan eraginkorrak izatea da buruhauste nagusia momentu honetan. Lotura egitea derrigorrezkoa da sindikalismoak historikoki jokatu duen papera aztertzeko eta balioesteko.
‎Baina badu bere alde txarra ere. Lan munduan eskubide eskasekin eta prekaritateak jota sartzen den gazteak sindikatuak eta lan eskubideak lotzen dituenean, biak ikusten ditu urruti, bere errealitatetik kanpo. Iraganeko gauzak.
2021
‎Ligaren profesionalizazioan izandako blokeoa salatu dute jokalariek, eta horrek haien lan eskubideetan izan dezakeen eragina. Nola zaudete?
‎Ikertzaileen datuen arabera, infektatuta daudenen edo positibo baten kontaktu estua direnen bostetik bat baino ez da isolatzen. Izan ere, isolatu ahal izateko ezinbestekoak dira besteen laguntza (zaintza, janaria) eta baliabideak (espazioa, lan eskubideak, diru sarrerak...). Hala, isolamendua ez betetzeko arrazoia, oro har, ez da neurriekin nazkatuta daudela, baizik eta ez dutela horretarako erraztasunik.
‎Immigrazio politikak eta lan baldintza kaskarrak salatu zituzten emakume migratuen kolektiboek: «Helmugara heltzean, atzerritarren legeari aurre egin behar diote hainbat emakumek; lege horrekin batera, kapitalaren interesa lehenesten dute, eta, ondorioz, prekaritateak gure bizitzak blaitzen ditu, lan eskubideak sistematikoki urratuz». Horren aurrean, aldarrikapen argia egin zuten:
‎Izan ere, guk entrenatzeaz eta jokatzeaz soilik arduratu genuke, eta ez borroka honetan egon. Gu, gainera, ez gara adituak legeen eta lan eskubideen kontuetan; futbolariak gara. Nekagarria da horrela ibili behar izatea.
2022
‎Abuztuan sartu zen indarrean rider en legea: etxez etxeko janari banatzaileen lan eskubideak defendatzeko hainbat arau batzen ditu. Banatzaileek autonomo faltsu izateari utzi diote, eta banaketa plataformek (Glovo, Uber Eats...) soldatapeko langile moduan kontratatu behar dituzte.
‎Sakatu, eta ezin interesgarriagoa iruditu zitzaidan saioa. Sentsibilitatez lantzen dituzte gizarte arloko gai ugari; emeki, zinemaz mintzatuko zaizkigu, eta lan eskubideez eta negoziazio kolektiboaz, osasun mentalaz, drogen erabileraz, besteak beste. Suelta la olla hiru ordu inguruko saioa da, freskoa, muinera doana eta espiritu kritikoa sustatzeko asmoa duena.
‎Biktimei dagozkien eskubideak eta laguntzak izateko sexu indarkeria horiek pairatu direla egiaztatu da kasu guztietan. Biktimen lan eskubideei dagokienez (37.art), lan denbora murrizteko edo berrantolatzeko eskubidea aitortuko zaie (besteak beste), eta langile autonomoen kasuan, sexu indarkerien biktima izanagatik, lan jarduera utzi behar badute, kotizatzeko betebeharra sei hilabetez etengo zaie. Gainera, biktimak (38.art) enplegu programa espezifiko batean sartuko dira, eta etxebizitzari dagokionez (41.art) lehentasuna izango dute etxebizitza eskuratzeko programetan sartzeko eta etxebizitzari lotutako laguntzak eskatzeko.
‎Beste edozein gairekin horrelako zonifikaziorik ezarri izan balitz eskandalu bat izango litzatekeena, euskararen aurka eta nafarron euskaraz bizitzeko eskubidearen aurka inposatu zuten. Imajinatzen duzu nafarron lan eskubideak edo hezkuntza eskubideak edo osasun eskubideak zonaka zatituta Nafarroa barnean. Horrelako gairen batekin zonifikazioa egitea edozein nafar progresistarentzat onartezina izango zena, euskararekin eta nafarron hizkuntza eskubideekin egin zuten.
‎Zahar etxeetako langileek egunero pairatzen dituzten prekaritatea eta lan eskubide urraketak salatzeko, grebak antolatu dituzte Hego Euskal Herrian. Lurralde bakoitzeko egoera desberdina da.
2023
‎Sasiburuk azaldu zuen «langileen lan eskubideen alde» dagoela, eta «euskara ikasteko baliabide egokiak eta behar dituzten erraztasunak izatea» eskatu zuen, «beren jarduera bi hizkuntza ofizialetan egiteko aukera izan dezaten». Ez dute nahi «euskara langileen eskubideak murrizteko aitzakia bezala erabilia izaterik», baina, era berean, argi eskatu zuten eskubide horien defentsak ez ditzala «euskara eta euskaldunen eskubideak gutxietsi edo baztertu».
‎EAJk eta PSEk atea ireki diete enpresa pribatuei, eta enpresa horiek beren interes ekonomikoak lehenesten dituzte, ez kalitatezko zerbitzu publikoak ematea eta haien bitartez enplegu egonkorra sortzea, lan eskubideak kontuan hartuta. Beste hainbeste egin dute udal gobernu baten lan arlorik politikoenean eta bereizgarrienean ere, agintaldiko planean hain zuzen, 2015etik Deloittek egiten baitu.
‎Hala ere, argi geratzen dira tesi nagusiak: idazleek azpimarratzen dute sexu lana lana dela, eta ondorioz, sexu langileen lan eskubideak bermatu behar direla, eta, bide horretan, kriminalizazioak arriskua dakarrela ezinbestean, migrazio legala oztopatzeak arriskua dakarren gisa berean. Saiakerak intersekzionalitatetik heltzen dio gatazkari, klase, genero eta arraza zapalkuntzak erro errotik landuz.
‎«Azken batean borrokak eman digu gaur egun duguna: hizkuntza, euskal kultura eta nortasuna, sare komunitarioa, lan eskubideak. Ez da nahikoa, noski, baina gauzak alda daitezkela erakusten digu borroka egiteak».
‎Hiru urtez. Hori dio legeak», laburbildu du Liz Quintana atzerritarren lan eskubideetan berezituriko abokatuak. Baina nola iraun daiteke hiru urtez atzerrian diru sarrerarik gabe?
‎Asko jartzen dute jokoan, gai delikatua da, eta Lan Ikuskaritzaren gabeziak handiak dira». Lan egiteko baimenik ez duenak ba al du lan eskubiderik? «Bai», erantzun du Quintanak.
‎progresiboa da, oso egokituta dago tokian tokiko errealitate soziolinguistikoetara... Horren guztiaren atzeko hondoko korrontearen ardatz nagusia da, ordea, hizkuntza eskubideak eta lan eskubideak kontrajartzea. Diskurtsiboki, zoritxarrez, asko itsasten ari da hori.
‎Enpresa transnazionalek giza, ingurumen eta lan eskubideak urratzen dituztela ez da ezer berria. Baina gero eta eskari sozial handiagoa dago nazioz gaindiko enpresak kontrolatu eta eskubide horiek betetzera behartzeko.
‎Ebazpenen atzean «premisa faltsu bat» ikusten du Kontseiluak. Erakundearen ustez, lan eskubideak eta hizkuntza eskubideak «kontrajarri» nahi izan dituzte. «Oldarraldi honi erantzunez, epaien jomugan izan diren langile eta herritarren protestek agerian utzi duten bezala, elkar osatzen duten eskubideak dira, inola ere ez kontrajarriak»,
‎Azkenik, esan du sektore publikoak rol garrantzitsua duela industriaren garapenean, baina, aldi berean, finantzaketa publikoa jasotzen duten enpresei klausula bereziak ezarri behar zaizkiela, «eskuratutako lan eskubideei eutsiko zaiela bermatzeko eta deslokalizazioari oztopoak jartzeko».
‎Langileak kaleratu ditzakete, izan ere, hizkuntza eskaera lanpostu guztietan ezarri delako. %70ean eskatzea normala izan daiteke, euskara eskubideak bermatzeko, baina ezin dira lan eskubideak zalantzan jarri. CCOOk eta UGTk ondo azaldu dute.
‎zaindu egin behar da, eta erabilera zabaldu. Beste kontu bat da lan eskubidea zalantzan jartzea. Eskubide guztiak bermatu behar dira.
‎Euskaraz artatua izateko eskubidea eta lan eskubidea jartzen ditu PSEk aurrez aurre. Ados zaude horrekin?
‎Jakina denez, 2020ko otsailaren 6an amildu zen Zaldibarko zabortegia, eta pixka bat geroago hasi zen epaitegiko bidea. Langileen lan eskubideen aurkako delituaren auzia familiaren eta enpresaren arteko akordioak amaitu zuen, baina ingurumen delituari buruzkoa, oraindik, Durangoko 1 Instrukzio Epaitegia ikertzen ari da. Hamahiru lagun daude inputatuta, haien artean, Verterreko hiru arduradun, Eusko Jaurlaritzako hiru teknikari, Lurtek eko bi geologo eta Geyser ingeniaritzako hiru langile.
‎Bi alde badira: gure lan eskubideak, eta ikasleenak. Biak batzen dituen aldarria da irakasle kualifikatuak behar direla.
‎Sindikatu horren ustez, hizkuntza eskakizuna ezin zaie ezarri langile guztiei: «Hizkuntza eta lan eskubideak guztiz uztargarriak dira proportzionaltasun soziolinguistikoak errespetatzen badira».
‎Sirianyk esan duenez, zaintzaile batzuek dute lanuzterik egin, ez dutelako greba eskubiderik: «Ez dutelako lan eskubiderik, ezkutuko ekonomian egiten dutelako lan, behin behinekoak direlako edo, kontratua izanda ere, hain sistema prekarioan daudenez, kontratua edukitzeak ez dizkielako eskubideak bermatzen». Era berean, etxeko langileek, erregimen orokorraren barruan ez daudenek, dute grebarik egin:
‎«Epaiei bide ematen dieten helegiteetan» jarri zuen arreta Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, eta ahoan bilorik gabe salatu zuen CCOO eta UGT sindikatuen jarrera. «Planteatzen dute hizkuntza eskakizunak ez direla zilegi, eta hizkuntza eskakizunak eta lan eskubideak kontrajarriak direla. Guk gogoeta bat eskatu nahi diegu; hemen badago gehiengo sindikal, sozial eta politiko bat hizkuntza eskubideen aldekoa.
‎Guk gogoeta bat eskatu nahi diegu; hemen badago gehiengo sindikal, sozial eta politiko bat hizkuntza eskubideen aldekoa. Gehiengo sindikalak esaten du lan eskubideak eta hizkuntza eskubideak eskutik doazela, langileok ere badugula euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea».
‎Gainera, ez daukagu lan hitzarmenik; areago, Langileen Estatutua bera ere ez da betetzen. Gure eremuko hitzarmenik ez izateak zeharo zailtzen du lan eskubideen aldeko borroka, ez baitago arlo zientifikoaren ezaugarri berezietarako irizpide espezifikorik. Esaterako, gehienetan ez zaio erreparatzen sektoreko lan kargari, ez dadin behar bezala arautu:
‎Epai horrekin eta antzekoekin beti mendeko egoera horretara «kondenatu» nahi dela uste du. Kritikatu du, era berean, lan eskubideak eta hizkuntza eskubideak «elkarren kontra» jarri nahi izana: «Elkar osatzen eta indartzen duten eskubideak dira».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia