2011
|
|
Ez da lekuekin edo objektu bizigabeekin halako sentsazioak dituen lehen aldia. " Zenbat aldiz ez ote naiz harritu, senide edo
|
lagun
baten etxean, existitzen zirenik ere imajinatzen ez nituen liburuak aurkitzean; edo kitzikatzen nauten liburu azalak ikustean". Sentipen iniziatikoa da, behin arrebarenean lo zegoela, aurpegi gainera Short Cuts jausi zitzaionean bezala.
|
2012
|
|
Garagardoaren laguntzaz eta ordu txikiek mingainari tira eginez, denbora gutxi behar izan zuten laneko kontuez hitz egiten hasi eta segituan bulegoko jendea larrutzeari ekiteko, harik eta imitazio parodikoetara iritsi ziren arte, algara ozenenak eragin zituzten Giza Baliabideetako zuzendari Ibon K.renak eta sindikatu horiko buru Alberto Zuriarrainenak. Hurrengo eguerdian biak elkarrekin esnatu ziren Josuren
|
lagun
baten etxean, eta orduantxe erakutsi zituen Josuk lehenengo aldiz bere sukalderako dohainak Noraren aurrean: Findus kaneloiak mikrouhin erara (lagunaren izozkailutik arrantzatuak).
|
2014
|
|
Eta han azaldu zien zekien guztia: aita bere
|
lagun
baten etxean Realaren partidua ikusteko atera zela, irten aurretik zerbait aipatu zuela, egun haietan auzoan jende susmagarri ugari zebilelako (Xabik ongi zekienez), eta irten orduko motor batean zihoazen bi lagunek tiro egin ziotela metrailetaz. Autotik etxerantz korrika amildu zen, giltzak eskuan, besoak etxerantz zituela, salto egiten ariko balitz bezala.
|
2015
|
|
Imazek beste taxista bati galdegiteko esango zion, zerbitzuz kanpo zegoela bera, ezetz erantzungo zion Saioak, gabardina zabalik haginkada iradokiz. Unibertsitateko
|
lagun
baten etxera gidatuko zuen Saioak Imaz, dirua etxean zuela argudiatuta igotzera gonbidatuko zuen. Imazek itxaroteko erregutuko zion, saihestu ezinezko hitzorduaren amaieran itzuliko zela, ordainduko ziola sosik gabe ere.
|
|
– Ikasle garaiko
|
lagun
baten etxean. Zerbaiterako balio behar du Opusen ikasi izanak, ala?
|
2016
|
|
Han ezagutu zuen Dutz andre misteriotsua ere. Eta handik, hegazkinez, Nizatik Londresera, Josebak ikastetxea lortu baitzuen ilobarentzat Surreyn; ostatua ere Josebaren eta Karmeleren
|
lagun
baten etxean hartuko zuen, Janine de Greefen etxean, Fernand eta Elvireren alabarenean. Haren senarra, Phil, tenientea da Britainia Handiko Armadan, eta kontatu diote elkar ezagutu zutela Comète sareak libratutako paraxutista zelako hura ere.
|
2020
|
|
Egun hartan bertan alde egingo zuela esan zidan, Berlinera itzuliko zela eta han egun batzuk pasatzeko asmoa zuela
|
lagun
baten etxean. Kafea hartzen ari ginela, poltsatik paper bat atera zuen, eta Berlingo helbidea idatzi zidan.
|
|
Egun batean, bere onetik irtenda, lehertu egin zen, eta bide horretatik erreka joko nuela esan zidan, triste eta bakarrik bukatuko nuela eskale errukarri baten moduan. Ateari danbatekoa eman, eta alde egin zuen
|
lagun
baten etxera.
|
|
Egin dio kristoren errieta anaiari, nolatan bizi litekeen horrela, instrumentua ezin duela tamainako zerritokian eduki, hondatu egingo zaiola…, eta nebak: “Lasai, tronpeta ateak dauzkan
|
lagun
baten etxean daukat”. Bandako tronpetistarik onena izan zen.
|
2021
|
|
Ahizparen hileko Excelean lauki urrekara bat zegoen (eklipseen maiztasunez agertzen dira): sei urteko semea
|
lagun
baten etxera doa lotara, senarra Logroñoko familia ikustera joan da asteburu pasa eta ni herrian nago. Lau hormaren artean, pijama jantzi eta Fer McDonald’s era bidali hirurontzako afari bila, “ze nazka hau ez da janaria” esanez jateko, pare bat droga, kafea kontuan hartu gabe, eta isildu gabe pertsonaiari ez dagozkion arrangurak bota.
|