Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2001
‎Hasi ginen gure trenaren bila. Lan zailtxoa, urrats bat egitean joan etorrian zebiltzan jende multzoek ezker eskubitara bultzatzen baikintuzten. Itsasontzian geundela ematen zuen.
2003
‎Artean ez genuen batak bestearen giltzarik. Artean egon gabea nintzen euripean bere etxe atarian leihoetara begira atezuan, artean ez nintzen sentitu inoiz kalean bazterrik bazter doazen zakur deslai bustien pare eta aldi berean zoriontsu, baina kristalezko kafetegia bijilatuz itsasertzeko pasealekuan joan etorrian nenbilen bitartean (ordu erdi bat lehenago iritsia nintzen hitzordura) ohartu nintzen Max Frischekin nahasten ninduen ikasle ohi hark zenbaterainoko grazia egiten zidan. Bere ibiltzeko modu baldres eta aldi berean miragarria irudikatzen ari nintzen, funanbulista bat galtzadaren gainean bezala mugituz agertu zenean.
‎Erori naizenez geroztik, joan etorri dabilkit kordea. Berriro esnatu naiz.
2006
‎arrazialki judua kontsideratzen da, gutxienez aitona amonetako bat" erlijio komunitate judukoa" duena. Are eta, arrazialtasun aleman garbiaren kriterioa legalki doitzeak hainbat korapilo gehiago sortzen du Alemania (Estatu) batean, non jende preindoeuropar, germaniar, eslabiar, zelta," erromatar" eta nolanahi bestelakoa joan etorri ibili den denboran zehar, eta, bestetik," alemanak" berak Estatu ezberdinetan banatuak daudenean (Austria, Suitza, Txekia, Hungaria, Errumania, Errusia, etab.). Hala, bada, arrazialki alemana deklaratzen da" odol aleman edo auzokideko hiritarra, zein ere baita borondatezko eta gai herri eta Inperio alemanari leialtasunez zerbitzatzeko" (ene azpim.) 618 H. d., inoren par... irizpide kultural eta ideologikoen arabera.
2008
‎Lehen gauero egoten nintzen zure zain eta sarrailan giltza entzutean bihotzak jauzi bat egiten zidan, atearekin batean bihotza irekiko bazenit bezala. Berokia utzi, arropak aldatu eta egongelako zure txokoan jesartzen zinen, pizten zenuen zure argia, murgiltzen zinen zure egitekoetan eta nik, etxeko joan etorrietan nenbilen bitartean, egun osoko gorabeherak kontatzen nizkizun. Ez zenuen normalean erantzuten, hitz gutxikoa izan zara beti, baina nik banekien entzuten zenuela.
‎Bizitzako gertakari gehienak urrunak, arrotzak, beste bati gertatuak iruditzen zaizkio. Bizitzari buruzko galdera handiak gerorako utziz, hain zuzen ere adin honetarako atzeratuz, bizi izan da eta orain eguraldiari buruzko galderek kezkatzen dute, udaberrian bakarrik agertzen diren txori batzuen ibiltzeko modu bitxia aztertzen ematen ditu orduak edo joan etorrian dabiltzan olatuei erreparatuz joaten zaio eguna. Itsasoa harro dagoenean, hondarretan kolpea jo eta lehorreraino igo eta han geratzen saiatzen dira atzamarka, baina alferrik, amore eman eta berriro itsasoratzeko.
‎Aireportuan geratu ginen eta zu ikusi zintudanean bera izango zinela pentsatu nuen. Heldua zinen, dotorea eta harrera aretoan joan etorrian zebilen jendetzaren artean nabarmendu egiten zinen. Aurki jakin nuen bera Natalierekin bizi zela eta segidan ohartu nintzen Natalie zurekin maiteminduta zegoela.
‎Zaharkituak ikusi nituen, eta ni nintzen gela biribilaren erdian pinturei begira zegoen bakarra. Exekutiboak joan etorrian zebiltzan, presaka, buruan beste gauza batzuk zituztela.
2009
‎–Betiere, izanen da hitza jateko aukera, aditu nion egun horietako joan etorrietan ibilitako bati.
‎ernalkinen nagusitasuna. Erregea gorputz politikoaren ordezkari den legetxe, zakilak ere larrua jotzean herri osoaren ordezkaritza bereganatzen du, berez gorputz osoan joan etorrian dabilen sexu indarra buztanean biltzen eta bermatzen baita. Zakila aztiaren makilatxo magikoa da, gorputz osoko erotismoa xurgatu eta bereganatzen duena (Sandor Ferenczi, Thalassa, 12 or.). Organo bakar baten tirania dugu hor gorputz osoaren gainean, atal batek osotasuna ordezkatu eta menperatu baitu.
2010
‎Batasunekoek, legez kanporatzearen ondorioz hauteskunde kanpainan zer egin handirik ez edukitzeaz gain, Auzitegi Nazionalak auzipetuta zeudelako legez ez zeukaten Espainiako Estatutik ateratzerik. Eta nahiago izan zuten, jada kanpoan zeudenez, lau egun horietan kanpoan jarraitu, joan etorrian ibili beharrean: –Esan genuen,, ez gara sartuko, gero berriro ateratzeko?, eta astebete lasai lasai egin genuen?.
‎Jendearen gomendioei jarraituz, portu aldean ibiltzen hasi nintzen, pasaiari ontzi eta piraguen artetik galdezka, oihaneko herrixketatik joan etorrian dabiltzan indigenak handik pasatzen baitira normalean. Horrela ezagutu nuen egun baten Japeka uruxari a, bere jarrera alai eta irekiagatik harritu ninduen gizon gaztea.
2011
‎diplomazia: Aldeen artean joan etorrian ibiltzen diren bitartekarien bidez egiten dena; dirudinez, Kissingerrek asmatu edo jarri zuen indarrean (Itzul. Oh.)
‎Ikuspuntu horren arabera (hain modan dagoen ikuspuntua), talde afiliazioaren multzo jakin batekin identifikatzen gara: hala nola, familia, genero kategoria, eskualdea, langile taldea, alderdia, erlijioa eta etnia, eta, egoeren eta aldarteen arabera, identitate batetik bestera joan etorrian gabiltza, modu erraz eta aisean. Hartara, aldi eta alde berean izan gintezke emazte edo senar, kristau edo musulman, esku-langile edo profesional, eskualde etniko bateko nahiz besteko, gure argudioari esker izan gintezke talde horietako bateko edo besteko, hainbat xedetarako.
2012
‎Ai! Suntsitzailea joan etorrian zebilen, eta biktima... non zen biktima. Ez nuen ezagutzen... edo ez nuen jada Berenize bezala ezagutzen.
‎Orain bere gerruntzeak ez ziren forradura faltan izaten, ezta alkandorak ere botoi faltan, eta eskierki atsegin zen hautematea arasan artilezko txano guztiak pila berdinetan jasorik. Jada ez zen ernegatzen, garai batean bezala, jardinean joan etorrian ibiltzeagatik; senarrak proposatzen zuena beti onartzen zen, nahiz eta emakumeak ez sumatu zein borondateri menperatzen zitzaion txintik ere gabe; eta Leonek supazterrean ikusten zuenean Bovary, afalondoan, bi eskuak sabel gainean, bi oinak suburdinen gainean, masaila liseriketarengatik gorritua, begiak atseginez bustirik, tapizaren gainean herrestan zebilen haurrarekin, eta, besaulkiare...
2013
‎Hamabost egunen buruan errepikatu zen gertakaria. Ordukoan, New Swing Quarteten kantuak eta piano doinuak hartu zion gaina joan etorrian zebiltzan trenen zalapartari.
2015
‎Gasteizen ibili ziren auto bonbaren bila. Eztanda egin zuenean, beraz, Iruñeko campusean eta bertako aparkalekuan jendea joan etorrian zebilen. Hamar kotxe erre ziren, beste 30 kaltetu, eta 22 lagunek zauri arinak izan zituzten.
‎Getariarrentzat beste konponbide bat egin zuten: Zarauztik Getariara joan etorrian ibiltzen zen autobustxoa, lantzadera deitua.
‎Gaztelaren menpeko izateak horrelako hitzak onartzera garamatza, eta egingo nuke apustu, gainera, hitz horren azpian dagoen metafora dela, amerikarrena. Ingelesez oso ohikoa da shuttle deitzea joan etorrian dabilen edozein ibilgailuri, autobus, tren edo espazio ontzi, oihala egiteko edo ehuteko makinetan anezkak egin ohi zuen bezala. Anezka baita. Donostian bazen, ez dakit oraindik denborari aurre egiten jarraitzen dion, Añezka izeneko denda bat, ehunak eta telak saltzen zituena?
‎Anezka baita. Donostian bazen, ez dakit oraindik denborari aurre egiten jarraitzen dion, Añezka izeneko denda bat, ehunak eta telak saltzen zituena? ehutean irazkiaren artetik pasaz bilbea osatzen alderik alde joan etorrian dabilen tramankulua.
‎Baxarrik nire antzera egiten du, eta Plazan sartu aurretik begien bistan jartzen dituzten heriotza oharrei begiratzen die. Toki egokia da hura eskelak jartzeko, enkarguak egiten eta jeneroa erosten joan etorrian baitabil jendea: batetik, Berdura Plazako postuak (Getariako arrain saltzailea, gaztagileen postuak, harategiak eta baserritarrak jeneroa saltzen); bestetik, itsuen kaiola Basarriren ondoan, eta aurrerago kaleko musikariak.
‎Belardiz inguratutako eserleku batean zeuden, eguerdia zen eta parkean joan etorrian zebiltzan agure batzuk baino ez ziren ageri; nabaria zen hezetasuna oraindik.
‎Ertz zorrozdun harribitxia nintzen; denborak, ordea, ertz biribildun harri bihurtu nau, itsasoaren pazientziak harri koskorrak biribiltzen dituen legez, bazterrak janez, ertzak berdinduz; zeren abiadura zoramena izan daiteke, eta ertz zorrotzek urratu egin ditzakete ingurukoak oro, eta baita norberaren errairen bat ere. Bazterrak biribildutako harria, ordea, mugierraza da; eta hondartza bazterrera olatuekin dantzan datozen uharriak bezalako bihurtzen du heldutasunak gizakia denboraren iragatearekin bat egiten ikasten dugunean, amorrua eta maitasuna, itsasoko olatuen antzera, joan etorrian dabiltzala ulertzen dugunean.
2016
‎Biak sukaldera datozenerako nik prest izaten dut otordua, eta entsalada jaten hasia egoten naiz askotan. Haiek, ordea, esnea berotu eta gosaritarako mahaia prestatu behar izaten dute eta joan etorrian ibiltzen dira, toalla txiki bana buruan bilduta eta handiago bana bularretan korapilatuta zintzilik dutela. Joan etorrian dabiltzala, bi eskuak okupatuta beti, bigarren toalla hori inoiz askatzen bazaie, sekulako zalapartak ateratzen dituzte, etxeko biluztasuna kalekoa baino lotsagarriago balitzaie bezala.
2017
‎Portaleko kanpo aldean jarrita geunden gu, beste askotan bezala, atariko harmaila bakarrean eserita, kontu kontari, arratsalde pasa bezala, orduen igarotzeari axolarik gabe begira. Ondo asko erreparatzen genien ordea eskaileretan joan etorrian zebiltzanei.
‎Ez dut inoiz mirarietan sinetsi eta nire fedea joan etorrian ibili da. Joanean gehiago etorrian baino.
‎Jaisten jarraitu zuen. Pentsamenduak joan etorrian zebilzkion, jitoan. Ez zegoen gustura bezperan hartutako erabakiarekin.
2018
‎Jatorrizko kontratuak gizarte zibil patriarkalaren osotasun sozial modernoa sortu du. Gizonak joan etorrian ibiltzen dira eremu pribatutik publikora, eta gizonezkoen sexu eskubidearen legearen aginpidea indarrean dago bi eremuetan. Gizarte zibila, beraz, sardetuta dago, baina eutsi egiten zaio ordena sozialaren batasunari, harreman patriarkalen egituraren bitartez hein handi batean.
‎Lepondoa hazkatu du Karlosek. Egunero etxaldera joan etorri ibiltzeko tarte laburra uzten du horrek.
2019
‎Zorionez, azalpen hau berehala eman ziguten, gure harrokeria nazionalak apaltzeko, irudika ez genezan, inozoki, errege portugaldar batek garai haietako europarrak, gaurkoak bezala, neurrigabe higiarazten eta hunkitzen zituela, are eta gutxiago hura bezalako errege egin berri batek, hor dator bere zaldiaren gainean, bera bezalako gailegoen troparekin, batzuk aitoren semeak, beste batzuk elizgizonak, denak eskola gutxikoak. ...jendea kalerarazteko nahikoa ospe, elkarri esango zioten, Goazen erregea ikustera, goazen erregea ikustera, eta erregea izerdi usaina darion bizardun hauxe da, arma zikinak ditu, zaldiak ez dira zamari iletsuak baizik, arrazarik gabeak, borroka hiltzeko kontua baita, goi eskolako itzulipurdi kontua baino areago, baina, dena hain xume izanik ere, ez da aukera galdu behar, sekula ez da jakiten ahal joan etorrian dabilen erregea inoiz itzuliko ote den.
2020
‎Handik egun batzuetara amona ekarri zuten, eta haur txikia eskutik zuela eman zion etxeari itzulia, baina berriro alde egin zuen. Polizia zen joan etorrian zebilen bakarra. Hemezortzi egun eman zituen sasian ezkutatuta.
‎Espainiako Gerra Zibila amaitu bitartean joan etorrian ibili zen Bera eta Paris artean. Amerikara joateko proposamena ere egin zion Txileko enbaxadak, baina gure gizon etxekoia ausartzen ez.
‎Donostiako Txuri Urdin izotz hockeyko taldean entrenatzaile aritzen da, hockey jolakari izan nahi duten haurrei kirolaren oinarrizko ezagutza eta teknikak irakasten. Galdetu diot ez al zaion iruditzen Donostia urrutiegi dagoenik egunero joan etorrian ibiltzeko. Igantzin lasai ederrean bizi dela esanda utzi nau.
2021
‎–Errealitateak ziren, bai, hala izan behar; jendea mugitu egiten zen eta gauzak joan etorrian zebiltzan; ama maitea, inoiz ahantzi ez nuena; gero aita, zorrotza eta zuzena; zerbitzariak, haurtzaindegia, etxeko gauza ezagun guztiak. Gero, etxeko ataria eta kale jendetsuak, trafikoa aurrera eta atzera.
2022
‎Zerbait gogoratzekotan, baten batzuek itzalaldia gogoratuko zuten. Eta hori ere nekez, bolada hartan argia joan etorrian ibili baitzen Iruñerrian, unerik desegokienetan itzaliz eta ustekabean itzuliz, irratiak eta berogailu elektrikoak piztuz, jendea tupustean esnatuz eta etxeei sua emanez. Hotsa zebilen FENSAko handi mandiek estraperloan saldu zutela turbinetarako ikatza, baina hura zurrumurru bat besterik ez zen zurrumurruen baso batean.
‎Ez da erraza erabaki ona hartzea, nahiz eta Gernikako ertzain etxeko barne komunikazioetatik badirudien errepide nagusietan soilik ezarri direla kontrolak. Patruila batzuk joan etorrian dabiltza inguruetako bideetan, Urdaibaiko paisaia apaintzen duten baserri auzo ugarietan. Eta horiexek kezkatzen dute.
‎Maria jaio zenean normalizatu zen Tasiorekin neukan harreman emozionala; hainbeste maite nuen, ez zela osasungarria. Txikia jaio zenean, ez nuen Tasio ospitalera joan etorrian ibiltzerik nahi, ezin nintzen behin eta berriro banatu beregandik. Azken egunean etor zedin nahi nuen, laurok etxera elkarrekin itzultzeko.
‎Lagun mina nuen Kontxita Sistiaga. Bere aitak batel bat zuen, batelaria zen, Pasaian alde batetik bestera joan etorrian ibiltzen zena, Donibanetik Antxora. Hark ezin izaten zuen etxera bazkaltzera joan, batelarekin jendea pasatzen ibili behar izaten zuelako, goizeko zazpietatik arratsaldeko seiak arte, beste batek txanda hartzen zion arte.
‎Denbora tarte labur batean baretuta egon eta gero, atsekabea berriro agertu zen, bularraldea lehen baino are indar handiagoz estutuz gainera. Ionaren begiek artega eta oinazetsu arakatzen zuten kalearen bi aldeetan joan etorrian zebilen jendetza: ez ote zegoen milaka pertsona horien artean bat bakarra ere berak esan beharrekoa entzuteko prest legokeena?
‎Saloian, gonbidatuak abesten eta dantzan ari ziren. Gela batetik bestera, eroen moduan, joan etorrian zebiltzan egun horretarako klubetik ekarritako morroiak, frak beltzak eta orbanduriko gorbata zuriak soinean. Zarata eta hizketa hotsa entzuten ziren.
‎Etxeko nagusiak harremana bertan behera utzi edo kontu handiz eramateko gomendatu zidan, segurtasun neurriak tarteko. Baserri hartan askotan izaten zituen ekintzaileak gordeta eta ni ezin nintekeen joan etorrian ibili.
2023
‎Maletak husten ari nintzelarik, leihotik autoak ikusten nituen loradenda aurrean gelditzen, non urreliliz beteriko ehunka loreontzi zeuden salgai ipinita. Hantxe joan etorrian zebiltzan magrebtar batzuk artilezko txanoekin eta jaka higatuekin jantzita, zaku eta otzarak bete janari zeramatzatela. Etxe azpian, lorezalearen pareko espaloian, banku batzuk eta hormigoizko pixaleku bat zeuden.
‎Egun erabakigarri horietan jazotakoak, jasandakoak, inork baino hobeto kontatu zituen George Lowther Steerrek. Carltoneko moketatik lubakietako basatzara joan etorrian ibili zen korrespontsal britainiarra. The Tree of Gernikan agertzen da Lezo Urreiztieta atzerritar denak madarikatzen; agertzen dira bonbardaketen eta fronteko maniobren deskribapen xeheak; agertzen da" Burdin Hesia osorik sugar bizitan, azpildura gorri gorri baten moduan, punta dantzariz ostondo beltza argituz"; eta agertzen da Gaztelumendiko gandorra hildako soldadu geruza trinko batek estalita.
‎Estatu Batuerara joan, ikastaroa gainditu, eta titulua lortu zuen Miamin. Geroztik joan etorrian ibili da Euskal Herria eta Kolonbia artean. Makinatxo bat lan egin ditu; bat bera ere ez ohikoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia