2000
|
|
Eta, azkenik, badakizue: egunen batean elkarrenganik bereiztea erabakiko bazenute eta, beraz, Joanikotek bere dorretxerat
|
joaitea
erabakiko balu, berarekin eramanen lituzke dorretxeari dagozkion morroi neskameak, baita abereak ere, testamentean sinatuaren arabera, zeren eta etxe bakoitzak baitu bere enborra, eta enbor horretan sartzen dira lurrak eta aziendak —eta, haiek erran ondoren, aitari eta osaba Joanikoti so egiten ziela, akabatu zuen—: Arratsaldean zuekin hitz egin nahi nuke bakarka, zeren ez bainuke nahi biharko egunean zuen artean liskarrik sor ledin, ene testamenta dela kausa.
|
|
Eta ni zatiturik nengoen. Izan ere, zure kontseiluek, jaun André, osaba Joanikoten alderat ninderamaten, eta halatan nuen neure nahirik nahitsuena eta gutiziarik gutiziatsuena haren oinetarat makurtzea eta hari barkamenduaren galdez
|
joaitea
Urbiainerat itzuli bezain sarri, neure traizioneagatik eta haren kontrako bidegabekeriagatik. Baina, bertzetik, maite nuen artean ama, eta, maite nuelako, apez izaiteko asmo harekin segitzen nuen...
|
|
Baina zulo batean nagok, bertzalde, eta zulo batean dagoenak ez dik zer galdurik baldin bertze zulo baterat badoa, ezta munduko uzki zulorat badoa ere, zeina, hire aburuz, den Urbiain. Eta, baldin aitari obedientzia zor banion, amari ere zor zioat... eta amak harat
|
joaitea
nahi badu... —eta, osabari eskua luzatu eta honek berdin ihardesten ziola, erran zuen—:
|
|
Eta, nola pintore hura baitzen Italiako hainbat pintoreren miresle nahiz eta ez zuen Italiarat joaiteko suerterik izan, erroetaraino sartu zitzaioan Pedrori ere Italiarat joaiteko gogoa —eta, bere boza goratzen zuela eta eskua altxatzen, osabak gaineratu zuen—: Zenbatetan ez ote zidan aipatu Pedrok geroztik, Italiarat
|
joaitea
zela bere bizitzako ametsa, Errenazimentuko maisuen koadroen bertatik bertara ezagutu ahal izaiteko! Eta zin egiten zidaan noizbait ere joan eginen zela, zeren berak bai, bertze pintore hark izan ez zuen suertea izanen baitzuen.
|
|
Zeren haiek beren egitekoa egin baitzuten bere denboran. Ordea, denborak eta denborak zaudek, eta haiek denbora hartan egin zutena guk denbora honetan egin nahi izaitea denboraren kontra
|
joaitea
izanen lukek... Eta galdua dagoena galdua zagok eta denboraren kontra doana ere galdua zagok...
|
|
...agarriak baizen; eta, nola uste baitzuen ezen emaztekiak dortokaren etsenplutik ikasi behar zuela, eta hargatik geratu behar zuela etxean, edo bere mantelinaren azpian gorde behar zuela burua elizarakoan, dortokak bere maskorraren azpian bezala, hala debekatu zien haiei, halaber, Ama Birjinaren ohorez egiten zen hainbat eta hainbat prozesionetan —hala nola Asuntzio koan—, apezaren parean
|
joaitea
, nor bere kandelarekin; eta ekarri zuen, finean, elizarat —zeinak baitzuen, don Frantziskoren denboran, plaza publikotik eta merkatutik otoizlekutik bezainbat, guztiak solas eta solas— isiltasuna.
|
|
" Ez. Zuhur jokatu behar dugu; izan ere, isilpean segitzen badugu, hats har dezakegu; agerian, berriz, hatsa ukatuko digute... eta, andere Grazianak berorren dorretxerat
|
joaitea
debekatu badit, goganbehar delako da..." Eta osabak erran zion: " Ai, Maddalen, zergatik ez ditugu kontu horiek ahanzten... eta zergatik ez didazu kopla eder bat kantatzen?" Eta Maddalenek osabari buruko adatsa ferekatzen ziola, nola ama batek bere semeari, kantatu zuen:
|
|
Baina nik ikusiaren ederrak ez zuen osabaren eta Maddalenen kezka estaltzen, jakina, eta haien kezkaz kezkatzen hasi nintzen. Zeren baitzirudien ezen gure amak izeba Emilianirekin ezkondu nahi zuela osaba Joanikot, baina honek ez zuela nahi; eta amak zerbaiten susmoa eta sospetxa zuen, bertzalde, eta hargatik debekatzen zion Maddaleni osaba Joanikoten dorretxerat
|
joaitea
... Eta amaren eta aitaren zelatan hasi nintzen orduan, aita ere bolada hartan etxean geneukalako.
|
|
—eta, eri erakuslea goititzen zuela, erantsi zuen—: Hala, bada, jakizu, alde batetik, ezen Potosi goiti beheiti doala eta gaurkoa ez dela atzokoa, zeren egun bateko zilarra biharamuneko hauts bihurtu baitzen —Sibiliatik atera zenetik bere galeoiko hainbat kideren ezpainetarik aditua zuen iritzia aditu zion Joxek aita Zacaríasi ere—, eta zeren, harat
|
joaitea
, ondorez, nekea eta gaitza ez ezik, erokeria hutsa ere izan baitaiteke, baita munduko ezpataririk handienarentzat ere, zure entseiuaren fruituak idorrak, agorrak eta hautsaren parekoak izan litezkeelako, finean. Eta jakizu, bertzetik, ezen, Potosirat joan gabe ere, badirela Santo Tomáseko asentamenduaren ondoan etxaldeak edo haziendak, batik bat behi aziendaren hazkuntzari emanak eta zureak bezalako beso indartsuen beharrean daudenak, beren ondasunen begiratzeko eta ordenaren ezartzeko, eta nagusi haietarik bati eskain diezazkiokezula zeure zerbitzuak eta endrezuak...
|
|
Joxe Aberasturiri berdin zitzaizkion kontsiderazione haiek, zeren gogaiturik baikenuen hura orduko, geure iritziekin eta geure ideiekin, eta zeren haren asmoa misionearen ondoan zeuden etxalde haietarik batean enplegatzea baitzen... edo handik Potosirat
|
joaitea
, baldin gauzak okertzen hasten bazitzaizkion.
|
|
—Bada, errazago duzu zuk Potosirat
|
joaitea
, zure lagunek mapako Utopiarat baino, nahiz eta Potosi urrunago dagoen —ihardetsi zion aita Zacaríasek— Zeren, harat joaiteko, etorri bidetik itzuli baitzenuke eta Limarako bidea hartu, Panamako lur besotik; aldiz, bertze hauen bidetik joanen bazina, zu ere galdurik zeundeke... zeren batzuetan biderik laburrena izaiten baita luzeena, ongi dakizun bezala.
|
|
Baina haren ehiza egiteko manera eta moldea ez zen bertze anitz ehiztarirena, zeinek plazent izaiten duten piezaren gibeletik
|
joaitea
, bakarrik, harik eta hura bereganatzen duten arte, ibiliaren ibiliaz eta izerdiaren izerdiaz; aitak, aldiz, nola baitzen eta nola sentitzen baitzen erroetaraino jauregiko habe eta jabe, mundu guztia nahi izaiten zuen bere erranetarat, morroiak eta orak, harat eta honat igortzen zituenak, ehizaren inguratzeko eta bideratzeko xedearekin, aitak berak azkena eman ziezaion amoreakatik.
|
|
Baita Bartolomé de las Casasen Brevísima historia k ere. Eta, geroztik, bi liburuak bat egin zituan ene gogoan eta indiarren lurretarat
|
joaitea
izan diat asmo eta xede. Aitzinago, berriz, mapa honen berri jakin nuenean, harat joaiteko gogoa areagotu zitzaidaan...
|
|
—Mutila: egunen batean itsasorat
|
joaitea
deliberatzen baduzu, zatoz eneganat, zeren zeure zerbitzurat izanen bainauzu...
|
|
Eta, segidan, nola bainekusan ezen gizon hura egiazkotasun handiz ari zitzaidala, egiazki solastatzerat deliberatu nintzen nihaur ere, neure asmoen berri emaiten niola: nola nik ere libre izan nahi nuen, eta nola ene gutizia gutiziatsua zen Urbiaindik ahalik eta urrunen
|
joaitea
eta, hargatik, kapitainaren untzian itsasoratzea, ez bidaiari gisa, Italiako hartan bezala, baina marinel bezala eta marinel bat gehiago bezala, tratu berezirik gabe, zeren eta nik ez bainuen kapitaina neure zerbitzurat nahi, nola erran baitzidan hark jauregirat etorri zèn egun hartan, baina ni harenerat.
|
|
Eta erran zidaan: " Alferrik dabil berori, zeren berorrek bertze mundurat
|
joaitea
erabakitzen badu, ni ere berdin joanen naiz, notizia jakin orduko, berorren ondorat. Zeren berorrek desterrurik nahi ez badu, nik ere ez, eta bizitza hau, berori gabe, guztiz nuke desterru".
|
|
" Mutila: egunen batean itsasorat
|
joaitea
deliberatzen baduzu, zeure zerbitzurat izanen nauzu".
|
2015
|
|
Hori da zinez
|
joaitea
|
|
253),, orain 2.800 ditugu, duela bi urte edo behititu bait ginen 2.800etara 3.000tarik. Hiru milen behetik orain pasatuak gara, eta hemendik beheiti
|
joaitea
ez dugu soportatzen.. Denbora igarota, Herriak zenbaki bakoitzeko 3.000 ale inguru botatzen dituela adierazi digu Janbattitt Dirassar idazleburuak (komunikazio pertsonala, 2003).
|
2016
|
|
Euskal iheslarieri Aterbea emaitea, Aspaldian baita hemen Lege kontra
|
joaitea
–Legeaz goragoa da Guretzat Eskubidea!
|