2015
|
|
Gerta daitekeen txar guztia hortik irtetea litzateke; eta horretan, diodanez, egin ditzake Jaunak beste on batzuk, eta beharbada, bitarteko hori izan ez balitz kondenatuko zen arimaren bat bide onera ekarri. Handiak dira Jainkoaren erabakiak, eta hain benetan maite dugunok, goi mailako
|
jende
hori dagoen arriskuan egonda, ez dugu laguntza hori zertan ukaturik, ezta ezin egonezko lanen batean sartu gabe geratzerik ere, hain on handiaren truke. Giza bitartekoak eta munduarekikoa betetzea, bere bidean gelditzea eta hari oinaze handiagoa ematea iruditzen zait, hogeita hamar egunean, damutuko balitz ere, ez lukeela esango argi baitago.
|
|
Oso ongi egin zuen gure aitari tunikak emateaz, nik ez baititut behar. Guztiok beharrezkoen duguna da ez diezaiotela utz
|
jende
horrekin jaten, eta gure aita horretaz jakinean egon dadila, hainbeste sufrimenduren artean hari osasuna ematean hainbesteko mesedea egiten baitigu Jainkoak. Lihoa eta artilea batera izateari dagokionez, nahiago dut oihala erabil dezaten behar dutenean, atea irekitzea baita konstituzioa inoiz ere ongi ez betetzeko, eta behar denean oihala erabiltzean, betetzen dute.
|
|
Joan den hilean hiri honetako mandazain baten bidez bidali nion gutuna; haren bidez bidali zion nire nebak ere, eta han esaten nion gauzak pixka bat nahasiak zihoazela, aita frai Gregoriogandik jakingo duenez, nik une hartan idatzi ahal izan nuen baino zehaztasun handiagoz. Orain, Jainkoari eskerrak, oso ongi doaz, egunetik egunera hobeki, eta gure aita ongi dago eta oraindik bere egitekoan irauten du, nik
|
jende
horretatik aske ikusi nahi banu ere; izan ere, asmatzen dituztenak hainbeste dira, non ezin baitira idatzi; eta hoberena da, guztia datorkiela gainera eta guretzat on bihurtzen dela.
|
|
Biziki poztu naiz gaur mandazain honen aukera izateaz, hain pertsona ziurrarekin hau egiten atseden pixka bat hartzeko; nik diotsot berorren aitatasunari, dagoeneko Sevillan dela pentsatzean, berorren aitatasuna hara itzul dadin izan duten presa kontuan izanik, oso kezkaturik nagoela, eta ikusten dut hain kezkaturik ez egoteko erarik hoberena bertan egotea zela; berorren aitatasunaren berri noizbehinka soilik izango dudala gogoratzen dudanean, ez dakit nola eraman behar den. Jainkoak erremedia dezala eta egin diezadala
|
jende
horrengandik nik berorren aitatasuna aske ikusteko mesedea.
|
|
Ez dut beste bihotz altxagarririk, berorren aitatasunak Arganda doktore jauna duela jakitea baizik. Eman goraintzi asko; benetan nahiko nuke bera berriro ikustea, eta ez dezala ahaztu esatea mesedez eskatzen diodala ez fidatzeko,
|
jende
horrek ez baitio utziko bere askatasuna bilatzeari, lepoak moztuta bada ere, hala egingo dutela esaten baita berorren aitatasuna itzultzen bada; eta, egin ez arren, beti da ongi aurrez neurriak hartzea zer gerta ere, jende hain odolberoaren artean egonik.
|
|
Mojek diote egiaz santuak direla eta, han diren urte guztietan ez dutela ikusi haiengan inoiz apostolu batzuena ez den gauzarik. Ez dakit zertan amaituko diren
|
jende
horren zentzugabekeriak. Jainkoak erremedia bitza bere errukiagatik, premiaz jabetzen denez gero.
|
|
Gure aita, Jainkoa lagun, irailean joango da horra eta, beharbada, lehenago, agindua eman baitiote (hor jakingo dutenez), eta egin beza hark agintzen duena. Benetan sentitzen dut
|
jende
horren artean hura ikusi beharra. Bada otoitz premiarik.
|
|
2 Jakin beza berorrek, orain bat batean izan daitezkeen sufrimendurik handienak ditugula, kontrabrebea ekarri dutelako eta guztiok nuntzioaren mende geratu dugulako. Ez dut pena handirik hartzen, beharbada, probintzia egiteko biderik hoberena dela dirudielako, eta aita Gracián ez dudalako ikusi nahi
|
jende
horren artean.
|
|
Joan Díaz jauna dagoen bezala dagoela hor jakin duenez gero, han izatea horixe bera egin dezakeen bat; eta ez dakit nik gure profesioan bikario gisa egotea onar daitekeen; ez dut uste komeni denik ezta horretan bi hilabete egiterik ere; hala gertatuz gero, gotzaina haserrearazteko baizik ez litzateke izango. Ez dakit nola eramango luketen gobernu hori aita horiek (beharbada, zorroztasun handiaz eraman nahiko dute, eta
|
jende
horrentzat ez da komeni), eta gainera ez dakit gotzainak gustuko izango dituen fraideak.
|