Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 124

2000
‎Hori kontuan izanik, eta XXI. mendea euskararen mendea izatea nahi baldin badugu behintzat, 1998ko irailean abiatu zen prozesu politiko berriaren aurrean euskalgintzak ere jarrera bultzatzailea izan behar duela eta bere baliabide guztiak martxan jarri behar dituela ohartzen gara. Gogoeta honek presoenganako elkartasuna adieraztera bultzatu gaitu, horixe baita momentu honetan prozesua oztopatzeko Paris eta Madrilgo Gobernuek darabilten jukutria, hau da, Euskal Herriak demokratikoki erabakitzeko duen eskubideari jartzen dioten traba.
‎Izan erabakitzeko proiektuan batez ere esaten da Euskal Herriak nahiko gaitasun eta ahalmen duela bere etorkizuna erabakitzeko, euskaldunok autodeterminaziorako eskubidea dugu. Guk geuk jarri behar dugu mahai gainean Estatu espainiar eta frantsesekin zein harreman mota nahi dugun, eta gure barnean zein eratako harremana eta antolaketa nahi ditugun ere bai. Dauden proiektu guztiak mahai baten inguruan eztabaidatzea proposatzen dugu eta gero, ateratzen dena erreferendum batera eraman Euskal Herriak erabaki dezan.
‎Ezin dira denak nahastu. EH oso abagune zehatzean sortzen da, Madrilek HB legez kanpo jarri behar zuenean. Hau aspalditik pen tsatua zegoen, baina nazio eraikuntzan hain garrantzitsu den une honetan gure nazioko ezkerra prozesu horren motore izateko ari gara prozesu hau egiten.
2001
‎Eta laugarren puntua parlamentu nazionala da; hori ezin dela egin diote batzuek berehala, eta guk zera diogu, abertzaleei galdetuko balitzaie ea hiru probintzia edo sei probintzietako parlamentua nahi duten, denek sei herrialdetakoa esango lukete. Bada, guk dioguna da norabide horretan jarri behar dugula eta horretarako baldintza sozialak sortu behar ditugula. Eta hori noizko?
‎Apaizek, bere aburuz, mezatan" euskerari lehentasun edo preferentzia" eman zioketen. Eta ikastolari lagundu," eskola aldetik preparatuak direlako, bestalde herriaren aurrean zerbait errepresentatibidade edo ordezgaritza dutelako, edo, nola-nahi dela ere, horretarako kontzientziatuak baldin badira, egokien litzatekeen horiexek izan behar dute euskera aldaz goran eta zuzper aldi batetan jarri behar dutenek: giroa sortuaz, ikastola indartuaz, gurasoak kontzientziatuaz, Gipuzkoan den Ikastola Elkarteari ere eskaria eginaz, noski, hitzaldi edo nolabaiteko laguntza lor dezaten hiri horretakoek".
2002
‎Azken urteotan inkomunikazio kultura bat sortu da eta berau apurtu behar dugu. Euskal Herriko eragile sozialek ados jarri behar dugu lehenbizi, gaur egun ez dagoen jarrera bateratu bat lortzeko
‎Bere akats eta guzti, euskaltzaindiak, poliki bada ere, bere bidea egin du. Ez dago ehuneko ehunean Euskaltzaindiaren morroi izan beharrik, are gutxiago literaturan, baina idazleak etenik gabe egin behar du hausnarketa, etenik gabe jarri behar ditu zalantzan aukerak. ' Guk hala esaten dugu' edo' Gure amonak hala esaten zuen' bezalako argudioak ez dira aski.
‎Berriro ere, argi gelditu da zein den PPren eta Aznarren gobernuaren jokabidea. EAEko hauteskundeak irabazi eta Eusko Legebiltzarrean lanean hasi ginela urte bat bete ondoren, PPren eguneroko erronka Jaurlaritzaren zeregina oztopatzea da oraindik ere, herri honen gobernuaren lana Auzitegi Konstituzionalen aurrean zalantzan jarri behar badu ere. Ohituta gaude.
‎Bestean, Aralarrek datozen hauteskundeetan bere indarrak Batasunaren aurka neurtu nahi dituela iragartzen zuen Iñaki Aldekoak. Hirugarrenean, Mayor Orejak gauza asko zioen, besteak beste Ezker Abertzalea legez kanpo aspaldi jarri behar zutela, baina orain arte ez dela horretarako babes sozialik egon Espainian. Batek daki babes sozial horrekin zertara ausartuko liratekeen horiek, kontuan hartuta Euskal Herriko abertzalegoaren aurka edozertarako babes soziala dagoela gaur egun Espainian.
‎Talde horretako zinegotzien aburuz, laborariek eta upategietako arduradunek baztertu egin behar dituzte bitartekariak eta lansari duina bermatu behar diete aldi bateko langileei. Azkenik, Administrazioak kontratazioak jatorrian egiteko bidea jarri behar duela adierazi zuten
2003
‎Presondegietako sistemaren barruko logika aztertuko badugu, geure gobernuaren eta administrazioaren egituren funtzionamenduko testuinguruan jarri behar dugu. Orain, neoliberala adjektibatutako merkataritza da horien jabe, eta, jakina denez, sistema hori mendebaldar bihurtutako gizarteetan hazia eta funtsatua da.
‎Estatuari jarrera antidemokratikoa izatea zail gertatuko litzaiokeen moduan, ETAk ere zailtasun gehiago izango lituzke bere bidegabeko jarduna mantentzeko, gero eta babes txikiagoa duelako eta euskaldun gehienen oihuak bera ere deseroso ipiniko lukeelako. Estatua eta ETA, biak jarri behar ditugu kinka larrian.
‎Antolatzaileen esanetan, «etorkizuna orain astintzea» da gako nagusia. " Izan ere, euskal gizartea berpizkunde berri baten atarian jarri behar dugun honetan, euskalduntze alfabetatzeak oro har eta AEK k dituzten beharrizanak bermatzea ezinbestekoa da" gaineratu dute.
‎Kable mozketaren ekintzaren ondoren, zigor penalez gain, 12 milioi euroko isuna jarri zieten eta errepide berriaren aurka egindako beste ekintza batengatik 1' 8 milioi euro eskatu dizkiete. Unaien hitzetan, «horrek baldintzatu egiten zaitu erabat, insolbentea izan behar duzu, ezin duzu kontratu arrunt bat izan, ezin duzu kotxerik zure izenean eduki... askotan ekintza bat egitea erabaki baino lehenago balantza batean jarri behar dituzu: kotxea ala ekintza?
‎Hartu edozein klubetan hamasei hamazazpi urteko mutikoa, monitore izan nahi duena, eta gazteenekin jartzen dute. Bada gazte hori helduenekin jarri behar lukete. Izan ere kualifikatutako profesional baten beharrik handiena dutenak haurrak dira, txikienak.
‎Teknologia berri hauek guztiak oso kolpetik jaso ditugu eta ez dugu jakin nola maneiatu. Ez digute erakutsi zein arreta jarri behar dugun teknologia hauengan.
‎Oso sentibera da, denborak, siku egoteak edo hezetasunak ere afektatu egiten dio. Erreminta puntu puntuan jarri behar duzu, behartutako momentutan errifle baten prezisioa eduki behar duzulako. Gainera, zesta ez badago baldintza onetan, lesioak etor daitezke.
‎Bertsolari elkarteak erabakita zeukan txapela on Manuel Lekuonak jarri behar zuela. Lan handia egina zuelako, eta jada bere urteak ere bazituelako.
2004
‎Jadanik martxoaren 15era begira jarri behar dugu. Alde guztietatik entzuten dut 2004 urtea oso urte garrantzitsua izango dela.
‎Berriro gogoratu behar dugu Kyotoko hitzarmenaren arabera, 119 estatuk bidea jarri behar zutela bitartean gas karbonikoaren isuria %8 gutxitzeko. Baina sinatzaileek munduan isuritako gas karboniko osoaren %55 baino gutxiago isurtzen dute.
‎Ez dezagun gure burua engainatu. Oraindik ere badaude herriko pariak eta zutik jarri beharra duten goseak dauden legioak. Egia borobila da, bai, oraindik ere pariak eta goseak dauden legioak daudela.
‎Euskal taldeetan ere aukera jarri behar lukete. Behartu ez, baina gutxienez aukera eman euskara ikasteko.
2005
‎Pilotaren zentroak Euskal Herri osorako izan behar zuen eta herritarrei hurbiltzeko, Ceballosen ideia menditik kalera jaitsi zuten. Anton Mendizabal eskultoreak frontoi multzoa diseinatu eta Carlos Lopez de Ceballos arkitektoak berau gauzatzeko ezagutza teknikoa jarri behar zuen. Baina lehenago proiektuak programa bat behar zuen, edukia definitu behar zen, gero edukitzailea diseinatzeko.
‎Horretarako sokatiralariek eta politikariek sokaren alde berean jarri beharra dute. Eseri eta jarrera bat hartu.
‎Erantzukizun handiena legez kanpo utzi duen legea bultzatu dutenena da, PP eta PSOErena. Artean, guztiok bitarteko guztiak jarri behar ditugu Batasunak parte har dezan. Baina faktore asko dago jokoan.
‎Nire kasuan irudiak, eskutitzak, obsesio batzuk... izan dira. Halako batean erabaki nuen paperean jarri behar nituela, eta horrela hasi nintzen, jakin gabe oso ondo zer aterako zitzaidan. Nekien bakarra zen buruan bueltan zerabilzkidan irudi horiei buruzko gogoetak kontatu nahi nituela.
‎Aireportuan jaso eta langileek posta kutxatilaren arabera banatzen dituzte paketeak, izango duten azken helmugaren arabera; langileak jakin behar du Koloniara (Alemania) doan hegazkin horretan jarri behar dituela ere Kanadara doazen paketeak adibidez, bertatik bideratzen baitira hauek. DHL enpresako langileek zerrenda luzea dute jarrita almazeneko paretean aireportu bakoitzak dituen kodigoekin, paketeek zein bide egingo duten jakiteko eta horren arabera non jarri behar dituzten erabakitzeko:
‎Aireportuan jaso eta langileek posta kutxatilaren arabera banatzen dituzte paketeak, izango duten azken helmugaren arabera; langileak jakin behar du Koloniara (Alemania) doan hegazkin horretan jarri behar dituela ere Kanadara doazen paketeak adibidez, bertatik bideratzen baitira hauek. DHL enpresako langileek zerrenda luzea dute jarrita almazeneko paretean aireportu bakoitzak dituen kodigoekin, paketeek zein bide egingo duten jakiteko eta horren arabera non jarri behar dituzten erabakitzeko: «Hemen geografia behintzat ikasi egiten duzu», dio DHLko kide Tomas Holgadok.
‎Beste hitz batzuez ere formulatu izan da desafio handi hau: gehiengo sozio-politiko bat aktibatu behar dugu, hau da, ahalik eta agente politiko eta sozial gehien eta ahalik eta herritar gehien jarri behar dugu erabaki politikosozial egokiak eskatzen, horien alde presio egiten.
‎Hala ere, politika tradizionalak ez dituen beste baliabide batzuk ditugu elkarteok. Horiek eta beste guztiak jarri behar ditugu Euskal Herri osoan euskal sorkuntza indartzeko eta babesteko. Nafarroan eta Iparraldean, ordea, ezinbestekoago dugu, hemen baino, oraindik, sorkuntza bultzatzea.
‎Batetik, Ataunen jaio, egun osoa euskaraz bizi, eredura joan eta 16 urterekin halako maila lortzen duen ikaslearen maila bera ikasle denek lortuko dutela uste izatea ez da errealista. Bestela, denentzako maila bakarra (onenean erdibidekoa) jarri behar badugu, euskaldun garbiekin (etxetik ondo dakitenekin) zer gertatuko da. Eskolak ez al du haientzat ere aurrerabiderik ekarri behar?
‎Baliabide ekonomikoak behar ditu euskarak, baina, aldi berean, gero eta gaiago da euskara aurrez egindako inbertsioak itzultzeko. Teknologia berriek eta Internetek bide horretan jarri behar dute, Internet, beste gauza askoren artean, bai baita merkatua ere.
2006
‎A ereduko gurasoek ere eskatu izan die horrelakorik, baina oraingoz ez dute eskari horri erantzuterik izan. Rikardo Ederrak esan digunez, «agian, euskararekiko motibazioa lantzeko horrelako ekintzak abian jarri behar genituzke A eredukoekin».
‎1979an Partzuergoak Ibaizabal garbitzeko egin planak beste araztegi bat aurreikusi zuen eskuin ibarrean, eta orain heldu da unea, antza, berau eraikitzen hasteko. Ekologistek baietz, beharrezkoa dela, baina beste nonbait jar dezatela; Partzuergoak, ea non jarri behar duten Lamiakon ez bada. Momentuz, Laniusen kanpainak oihartzun eskasa erdietsi du erakundeetan.
‎Pertsonak zaindu behar ditugu. Baliabideak jarri behar ditugu gure lankideek elkartea senti dezaten egunero pertsona bezala aberasten dituen elkarte bat dela. Formazio profesionala eman behar zaio langileari, baina baita pertsona bezala aseta sentitu dadin beste formazio bat ere, askoz ludikoagoa.
‎Kasu baterako, paper piloa gastatzen dugu egunero komunean, sukaldean, bulegoan baina paper hori guztioi kontsumitzea errazagoa dugu gure sakeletarako merkeagoa edo, daukagun denbora eskasia medio, erosoagoa jokabidez aldatzea baino. Jokabidez aldatzeko, lehenik eta behin, pentsatzen jarri behar baitugu, eta gero, gainera, korronte nagusiaren kontrako eskuan abiatu. Korronte nagusiak kontsumitzera bultzatzen baikaitu, eskuratzen ditugun gauzen iraungitze epea gero eta laburragoa egitera.
‎Nolako oroimena da benetan egunerokotasunean gailentzen dena? Galdera horiei erantzun asmoz Teresa del Vallek oroimen diskurtsiboaren eta haragitan bizitako oroimenaren artean planteatzen duen bereizketan arreta jarri behar dugulakoan nago. Lehena, funtsean, hizkeran eta narratiban oinarritzen den bitartean, bigarrena pertsonen «hainbat emozioren dentsitatea sinbolizatzeko eta esperimentatzeko(...) eta prozesuak diseinatzeko esperientziak, momentu zehatz batean, orainaldian, finkatzeko» gaitasunetik abiatzen da.
‎Dena kendu zigun, baloia eta zelaia, eta jokoaren jabe egin zen. Orain berriro gureganatu egin ditugu baloia eta zelaia, eta jokalari kanpotarrak zuzendari tekniko berriaren mende jarri behar du".
‎Hori pertsonalki arrakasta da. Eta nik uste dut momentu honetan horra iristen ari garela, eta orain, pentsatzen jarri behar dugu: «Hau lortu dugu, ongi da, berriro balantzari desorekara eragin aurretik, jar gaitezen eta pentsa dezagun zer nahi dugun guretzat».
2007
‎Odriozolak dioenez, berak istorioa goitik behera irakurri ondoren sortzen ditu irudiak, bakoitza banan bana, ezin baitu ikusten ez duena marraztu. Horregatik, berak idazleari zein titulu jarri behar duen esaten ez dion bezala, besteek ere bere marrazkiak errespeta ditzatela eskatzen du.
‎nik nahiago dut logurez hiltzea. Lan mordoa egin eta nire osasuna arriskuan jarri behar badut ere, onartu egiten dut. Baina batzuetan ezinezkoa da erabat, aktoreok eragozpen bat dugulako:
‎Horregatik aipatzen dugu ikusizko kultura, baina alor oso konkretuak markatzen ditugu. Harremanetan jarri behar ditugu egileak, eragileak eta publikoak, baina espezializazio horretatik abiatuta.
2008
‎Guzti guztiok geure hautetsiak zakur lasterketa honetan abian jartzerik badugu, zertaz kexu egin? Ze aurpegi klase jarri behar dugu gero, hauteskunde hauek" ez direla geureak" esaterako orduan. Hobe, honenbestez, lasterketa hasi aurretik lasterketaren legeak salatu, eta Ezker Abertzaleak parte hartzeari uko egingo balio.
‎Eragiten dien sentsazioa" zu ez zara gutakoa" esatearen antzekoa da. Ez dakizu koadrotik gertu ala urruti jarri behar duzun; etortzen da badakien bat eta aise mugitzen da. Jendeak ikusten du ez dakiela dantza hori egiten, eskuak izerditan hasten zaizkio eta alde egin nahi du.
‎Gure herria eta kultura jokoan baitaude, bereziki herri txikia garelako. Globalizazioaren aro honetan baliabide gehiago jarri behar ditugu, gauden egoera ahula konpentsatzeko.
‎Zerbitzugintzan gabiltza eta lan ildo horretan jarraitu da, baina bestea da, kanoi bidezko gatazkatik (ez gerra delako) buruz burukora jaistea. Hau da, orain arte kanoiekin ibili gara; gaztelaniak irakaskuntza dauka eta guk kanoi handiagoak jarri behar genituen, alegia, ikastolak. Komunikabideekin berdin...
2009
‎Oraindik ez dugu sektorerik ez elkarte motarik kontsideratu. Lehenengo, pertsonak, haiekin jarri behar dugu eta harremanetan. Esango dizut, K2K Emocionando, oraintxe, zortzi kooperatiba elkarterekin eta bederatzi Elkarte Anonimo eta Lan Elkarterekin lanean ari da.
‎Dena dela eta ukatu gabe goian aipatutako lerroetan esandakoak datozen lau urteetan EAEko erakundeetan izango duen eragina, baita gure bizitzako arlo askotan ere, nire uste apalean, uste dut abertzale independentistok aurrera begira jarri behar garela, klabe zibil eta demokratikoan soilik oinarrituz, gure herriak merezi duen independentziarako motorra martxan jarri behar dugula. Alderdi politiko, gizarte eragile eta herri mugimendu abertzale independentisten arteko lankidetzaren eta indar metaketaren bitartez, lehenbailehen, bloke edo mugimendu soberanista indartsu bat gauzatuz, Euskal Herriak autodeterminazio eskubidearen bitartez, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea praktikan izan dezan.
‎Enpresa horiek pribatuak dira. Eskualde batean kontzesio eskubideak dituzten lau enpresa badaude, ibilbide berri bat ateratzerako ados jarri behar ditugu. Beste aukera bat litzateke ibilbidearen eskubideak lehiaketa publiko bidez ematea, baina hori ez da aukerarik onena izaten, ibilbidea defizitarioa izan baitaiteke eskaerarik ez dagoelako.
‎eskaintza eta eskaera doitu egin behar dira eta horrek erronka teknologiko garrantzitsuak eskatzen ditu. Horrek esan nahi du egitura energetikoa berritu behar dela, kontsumo ohiturak aldatu behar direla... gizarteak, administrazioak eta enpresa sektoreak pilak jarri behar dituzte arazo honi heltzeko.
‎Xabi San Sebastian musikariak Entzun.com " Zinean, musika irudien zerbitzuan jarri behar duzu. Ez da ikuslearen atentzioa musikara eraman behar baizik eta musika irudiak osatzeko erabili.
‎lehen absolutua eta unibertsala bilatzen nuen, eta uste nuen hori aurkitzeko bidea zela gauza atenporalak egitea, espazio konkretu batean gertatzen ez direnak. Gehiago irakurriz, esperientziaren bitartez eta poesiak zelan funtzionatzen duen ikasi ahala, konturatzen zara batzuetan, hain zuzen be, jarri behar duzuna dela testuingurua, hori izan dadin benetan absolutua eta unibertsala. Poema batzuk, lekuak eta paisaiak kenduz gero, ez dira ezertan geratzen.
2010
‎erabaki politikoak hartu direla hor daude dokumentuak baina [ETAren] atentatuak gertatu direnean erabaki politiko horiek ez direla garatu. Guk oinarri sendoak jarri behar ditugula diogunean, horretaz ari gara. Etorkizunean, edozer gauza gertatuta ere, erabaki politikoek aurrera egin behar dutela.
2011
‎Bistan da aurrera egitekotan, Kubako sistemak aldatu beharra daukala, uneotan dagoenak ez duela balio. Zergatik uste duzu alderdi komunistak alderdiaren katarsia eragingo duen prozesua jarri behar duela martxan. Zergatik uste duzu garbiketa ideologiko sano baten atarian gaudela?
‎Argitaratzerakoan erosleei zenbat disko bidali behar zaizkien jakiteko balio du. " Bidehutsen bakoitzak bere diskoa ekoizten du, talde bakoitzak daki zenbat kontzertu eskaini behar dituen argitalpen berriarekin, zein diru duen aurreztuta edo zenbat jarri behar duen bere patrikatik", azaldu du Zuluetak. Baina Txinaurriak argitalpenarekin ezberdina izan zen.
‎Otamendi oso pozik dago orain arte emandako urratsekin, baina asmo berriak dituztela aurreratu digu. " Atal berriak prestatzen ari gara, eta ekimen ezberdinak martxan jarri behar ditugu epe laburrean". Hain zuzen ere, web ataria Musika Zuzenean egitasmoaren hasiera baino ez da.
‎batetik, datorren ikasturtetik aurrera irakurle berri bat hasiko da Kaliforniako (AEB) Stanford unibertsitatean; bestetik, New York unibertsitatean euskal literaturari buruzko Atxaga katedra sortuko dute. AEBetan indar berezia egiten ari ote diren galdetuta, Goenagak adierazi du Estatu Batuetakoak direla gaur egungo unibertsitaterik prestigiotsuenak eta" arreta berezia" jarri behar dutela han. Ramon Llull institutuaren eta Galiziako Secretaria Xeral de Politica Linguisticaren bidea jarraitzen ari dira, katalanak eta galiziarrak dauden unibertsitateetan euskara ere sartzen saiatuz.
‎Bizitzako beste kontuetan ere zertan jarri behar genuke orain enfasia. Edozein sozietatek, isilean eta era inplizituan, kide guztiek onartzen dituzten hitzarmen eta akordio asko ditu oinarri eta zutabe, oso pixkana aldatuz doazenak.
‎Enfasia hitzarmen berriak lortzen jarri behar dugu. Denon (gizon edo emakume, zahar edo gazte, etxeko edo etorkin, beltz edo zuri, osasuntsu edo gaixo...) fabore daudenak, gehiegikeriarik onartzen ez duten hitzarmenak, arazo berriei (ingeniaritza finantzaria, eutanasia, tankera desberdinetako familiak, genetikaren aurrerapenak, erlijioen eta kulturaren arteko harremanak...) erantzungo dieten hitzarmenak, gure buruzagiek sinesgarritasuna izan dezaten kodeen hitzarmenak.
‎Etorkizunerako hitzarmen on eta aurrerakoiak, boteretsuekin tinko eta ahulekin bigun diren hitzarmenak lortzen jarri behar dugu enfasia. Vascas y vascos.
‎iragarki bat jarri behar dut:
‎Non jarri behar dugu begia aurrerantzean?
2012
‎Usatu eta jaurtitzekoak eta ez osoki konpostagarriak. Horiek tratatzeko konpostatze prozesuak jarri behar dituzte erakundeek, edo biogasa sortzeko. Jacqueline Farmer mintzatu da haurren higiene naturala lantzen duten jendeekin ere, inolako fardelik gabe umeari bere beharren kontrola erakusten modu naturalean saiatzen direnekin.
‎" Lehenik emakume ereduak behar ditugu, erreferenteak, jarraian emakume gehiago anima dadin. Begi bistan jarri behar ditugu, zeren emakume musikariak izan badira". Estilo ezberdinak jorratzen dira gainera.
‎Izan daiteke. Zerbaitetan ados jarri behar dugu eta esan dezagun eskualdea, baina agian Gipuzkoan era batera egin daiteke eta beste lurraldeetan beste era batera.
‎Britainia Handiko Gobernuak bere defentsa bi ideia nagusitan oinarritu du: batetik, denbora gehiegi igaro dela epaiketa justua egiteko; eta bestetik, Mau Mauek Kenyako Gobernuaren aurkako salaketa jarri behar zutela, eta ez Britainia Handikoaren aurka. Herrialdeko Auzitegi Gorenak atzera bota zituen argudioak eta kasuak aurrera egin du.
‎osasun zentrotik hamar minutu baino gehiagora ezin dute egon profesionalek, esaterako. Kontuak kontu, abisua jaso eta etxean egonez gero, larrialdira iristeko denbora gehiago da, zentrotik ziztu bizian atera beharrean norbere etxean egonda ados jarri behar dutelako medikuak eta erizainak elkartzeko, garraiatu beharreko materiala ere ugaria eta pisutsua da (maleta orokorra, arnasketakoa, desfibriladorea, elektro eramangarria eta abar) eta erabaki behar da nork eramango duen materiala edota autoan gordeta egon behar duen… Dena da konplexuagoa eta estrategikoki ez da eraginkorra. Eta denbora, larrialdi egoeretan, funtsezkoa da, noski.
2013
‎Baina argi dago ere, euskarak badituela erronka inportanteak. Euskara jarri behar dugu hezkuntzaren erdigunean, zalantzarik gabe. Guk euskaldun eleanitzak nahi ditugu lehenik, baita gaztelania, ingelesa, eta zergatik ez frantsesa dakizkitenak ere.
‎Bestalde, badugu ondare artistiko eta historiko ikaragarria eta hori guztia turismoaren zerbitzura jarri behar dugu. Horiekin lotutako ekitaldi asko egin ditzakegu urtean zehar.
‎Egia da, ez daramagu hori erakusten duen txartelik, baina emakume ezkonduak, edo ezkongabeak ere, ez darama, eta hala ere, lanean ari dira hainbat arlotan. Bestalde, erlijio bizitzaren irudi hori azpikoz gora jarri behar dugu: abitua, alegia.
‎Planak dakartzan betaurreko moreak norberak jantzi behar ditu, Berriozabalek azaldu duenez: " Zure burua eta begiak jarri behar dituzu horretara. Zure ikasgaia ematera bakarrik bazoaz ez zara jabetuko.
2014
‎Nire ustez, betiko hitzen korapiloan jarraitu ordez, iraganari buruzko hausnarketa kritikoarekin hasi behar dugu. Zalantzan jarri behar ditugu egindako astakeriak, eta gero bakoitzak ikusiko du zelako hitzekin adierazten duen bere gogoeta. Adibidez, Lasa eta Zabalaren senideek eskertuko lukete astakeria haren arduradunek astakeria izan zela onartuko balute, eta sentitzen dutela edo ez zela gertatu behar esan edo barkamena eskatuko balute.
‎DBHn, gaztea ebaluatuta iristen da normalean. Baliabide material asko Hezkuntza Bereziko Nafarroako Zentrotik (CREENA) lortzen dituzte ikastetxeek material gehientsuena gaztelaniaz eta zentro honi dagokio baita ere Hezkuntza Sailak jarri behar dituen baliabide pertsonalak bideratzea. Hots, zaintzaileak, PTak, fisioterapeutak, gutxiengoen irakaslea, zeinu interpretea, logopeda…" Baliabideak badaudela esaten zaie gurasoei, baina baliabide pertsonalak oso murritzak dira eta horiek dira hain juxtu garrantzitsuenak", aitortu du Iñaki Martinez Mendillorriko institutuko orientatzaileak.
‎Abokatua nahi nuen, jakin gura nuen. " Salaketa jarri behar duzu", ertzainek behin eta berriz. " Ezetz, ez dudala beste barik salaketa jarriko.
‎Berrikuntza disruptiboz jositako historia aberatsa izan da euskararen berreskurapena (euskararen estandarizazioa, ikastolen mugimendua, euskalduntze alfabetatzea, hedabideak, hizkuntza teknologietan egindako urratsak…), baina azken urteetan berrikuntza inkrementalean mugatuta gaudela esango nuke. Logikoa da, baina iruditzen zait disrupzio logikan jarri behar dugula berriz indarra, euskararen garapena eta gizartearen eraldaketa bultzatzen jarraitzeko.
‎Nik neuk, horiek aipatuko ditut aurrerantzean euskararen aldeko diskurtsoaren berme gisa, orain arteko Mitxelena, Txillardegi eta abarren ordez. Alde ederreko errespetua jarri behar dut alajainetan!
‎Saretekek egindako bidea ia hutsetik hasi zenez, ia itsu itsuan egindako apustua izan zen bai baliabide ekonomikoak jarri behar zituen administrazioarentzat, baita egitura horretan sartu ziren pertsona eta erakundeentzat ere. Sareteken ibilbidea aztertzea eta neurtzea beharrezkoa zen, eta horretan jardun du Eusko Jaurlaritzak azken boladan.
2015
‎J. R. Burujabetza kolektiboa da, agian, mahai gainean jarri behar duguna, eta ez emantzipatzea gizarteko arauek hala agintzen dutelako: ni nire independentziarekin, ni nire karga ekonomiko guztiekin.
‎edo modu indibidualean, gure lan indarra gazteok hori bakarrik baitaukagu eskaintzeko saltzen dugu eta modan dagoen ekintzailetasun eta lehiakortasun marrazo guztien artean saiatzen gara gure bizitza topatzen; edo lortzen dugu benetan hausnarketa kolektibo eta komunitario batetik lan autogestionatuak mugitzen hastea. Badirudi hitzez esatea erraza dela eta gero egitea ezinezkoa, baina geroz eta eredu berri gehiago sortzen ari dira, eta horri erreparatu behar diogu, horretan jarri behar dugu indarra.
‎" Bai, arreta eskatzen du. Eta guk hor erakunde bezala mediaziorako erremintak eskuragarri jarri behar ditugu. Ez da gure nahia, inondik inora, erakusketa itxiak egitea.
2016
‎Guda hau amaitzeko lanean jarri behar lituzke Europak bere indarra, dirua eta esfortzuak. Siriako gudan nahasteari utzi eta bake bidean indarrak jarri.
‎Gure historia enoratzen duen independentzia prozesu batek estatu itxuraz liberal baina azken batean autoritarioa eman diezaguke (edo gerra zibila). Pentsamendu historikoago, diferentzialago eta libidinalago bat jarri behar dugu martxan. Bestela independentzia subordinatu bat izaten amaituko dugu.
‎Eta zergatik ez asexualak ere bai? Pertsonak jarri behar ditugu mugimenduen aurretik, jakin behar dugu noiz ari garen bestea zanpatzen.
‎Zenbat jarri behar dut orduan. Bakoitzak bere erako parte hartzea
‎Corpus juridikoan, helburua hainbeste min egiten duen Vascuencearen Legea aldatzea da, baina prozesu hori pixkanaka egin behar dela ulertzen dugu. Hortaz, euskarari kalte egiten dioten dekretuak aldatuta lukete legegintzaldia amaitzerako eta gobernuak behar diren baliabideak jarri behar ditu (pertsonalak, ekonomikoak…). Gobernuak eskutik du hori egiteko aukera eta duen denbora baliatu egin behar du, euskararen esparruan ere aldaketaren gobernua izan dadin.
‎Tristea eta tamalgarria da NDFren eraso antisozial horren aurrean ez egotea herritarren erantzun irmorik. Horren arrazoia eta erantzukizunaren pisua ezker politiko, sozial eta sindikalaren egoera larrian jarri behar dugu. Sozialdemokraziak menperaturik dago, bananduta, desagertuta, eta okerrago dena, Kapitalaren aurrean alternatiba barik.
‎Egia da, nortasun ukituak, erlijio ukituak ditu, eta baditu ezagutzen ez ditugun arrazoiak. Hala ere, nor gara gu emakume horiek buruan zer jarri behar duten eta zergatik erabakitzeko?
2017
‎Hautetsi Kontseilua elkarte bat izan da orain arte, eta Baiona eta Maule artean, adibidez, badaude herrien arteko lau herri elkargo. Garraioa finantzatzeko ados jarri behar zuten, hemendik goiti ezberdina izanen da. Garraioa antolatzerakoan identitate bateratua ere eraikitzen da.
2018
‎Zerrenda bat egitea ezinezkoa da; baina, hasteko, prebentzioa ezinbestekoa da. Patriarkatua zalantzan jarri behar dugu, bai eta orain arte izan dugun pribilegio egitura ere. Eta, zehazki, biktima bat dagoenean, hari galdetu behar diogu zer behar duen.
‎Aktibazioari dagokionez, kritikak jaso zituen beste kontzeptu bat.. Esan behar dut euskaldunaren aktibazioa lehentasuna izan dela nire iritzian, horretan jarri behar dugula fokoa, inork ez dizkigulako babak eltzetik aterako. Horixe da errealitatea.
‎Izan ere, euskarak" ausardia" gehiago behar du bere iritziz: " Lan asko dago egiteko eta gizarteak horren kontzientzia hartu behar du, gizarte mugimendu zabal eta indartsua jarri behar dugu martxan".
‎(…)" Ez dut esan nahi maitasuna bizitzatik kendu, baizik eta beste gauza batzuk jarri, orekatu. (…) Uste dut askatasuna oso inportantea dela, justizia, elkartasuna… Maitasun mota ezberdinak maila berean jarri behar ditugu; ildo horretan, kezkatuta nago adiskidetasunak ez daukalako merezi duen leku teoriko eta politikoa, praktikan garrantzia handia izan arren".
‎Oraindik ez dago halakoak ezagutarazten eta bilatzen lagunduko digun gune erreferentzialik, eta harribitxi horiek ezin ditugu ezkutuan luzaroago utzi. Hizkuntzen merkatuan euskaldunok itxuroso eta erakargarri agertzeko gure harribitxiak begi bistan jarri behar ditugu, oso begi bistan egon ezean ez baititugu profitatuko.
2019
‎Kontua da ama izan orduko areagotu egiten dela pobrezia arriskua eta hori bada berehala konpondu beharreko arazo sozial bat, gutxi gutxi batzuren apeta genealogikoak ez bezala. Eztabaida honen protagonistak dira erdigunean jarri behar ditugunak amak, eta amatasuna zama ez izateko politikak bultzatu: amatasun baimen duinak, haurtzaindegi publiko merkeak, haurdunak ez kaleratzea, zaintzaren gaineko erantzukizun sozial eta kolektiboa… Hobe genuke biztanleriaren erdiari eragiten dioten eskubideok betetzea, ustezko eskubide berriak asmatzen ibili beharrean.
‎Gizartearen erritmoa bizi bizia denez, errazago sartuko da gurpil horretan mugimendu azkarragoak dituenak. " Haur hori espero duguna baino gehiago mugituko da arreta jarri behar duenean ere. Helduei ere interesatzen ez zaien gauzei arreta jartzea kostatzen zaie, baina ez dute berez arazorik", dio Ubietak.
‎Zenbait adituk mugimenduak herritarren artean eduki duen arrakasta egotzi diote Facebook eta Twitterrek eskaintzen duten komunikazio arinari, Facebooken algoritmoen' filter bubble' (iragazki burbuila) eraginari, edo are Errusiako hackerren esku hartzeari.6 Ez da harritzekoa plataforma horiek jendeak ohartarazi eta koordinatzen egindako papera, zeren eta sare sozialak gaur egun askorentzako lehen komunikazio tresna baitira. Baina lehenagoko matxinadak ez ditugu sailkatzen erabili izan dituzten hedabide nagusien arabera izan ahoz ahokoa, prentsa idatzia, telefonoa edo emaila eta beraz zalantzan jarri behar dugu oraingoa sare sozialei egoztea. Matxinada ez balitz internetetik harantz zabaldu, seguru eragin txikia edukiko zuela.
‎Politika adostua behar da gai horretan elkarrekin aritzeko. Heldu diren bost urtetan horretan jarri behar dugu gure indarra.
‎Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak" inperatibo etikoa" aipatu du horren itxiera eskatzeko. Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara irlako faroetxean jarri behar duen interbenzio horri, berriz, goraipamen eta diru publiko handiak eskaini zaizkio.
2020
‎Pertsonalki, hobeto bizi gara: eredu agroekologikoaren barruan bizi garenez, badakigu bizitza jarri behar dugula erdian. Hala ere, urte hauetan ezin izan dugu hori bete, hamaika lan lehenetsi ditugu, gure bizitzaren aurretik.
‎Zaintzarako sistema publikoaren aldeko borroka agenden lehen lerroan jarri behar dugu. Zaintza lanak berrantolatzeko eskakizuna proposamen politiko bihurtuz, borroka bide oso bat antolatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia