Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2000
‎Ahoa ireki, eta ama jakinaren gainean jarri behar nuela adierazi beharrean, isildu, eta neure hatz baldarrez banatu nuen ilea gehiago. Migelen aiherkundeak ez ziren txantxetakoak.
‎...nbait, hasiera hasieratik, Luisek adoretu zuen niregana hurbil zedin, baina Rubenek ez zuen halako laguntasunaren beharrik (Las Vegasen, azkenik, aitortu zidan Luisek aspirina bat eta kondoi bat eman zizkiola ni benefiziatzeko; baina haren harropuzkeriaz aspertua, Mesa Verdeko kanpinean afaltzen ari ginela, Luisek coca cola bat edaten ari zela ikusirik, ezkutuka berari bota zion, berez, ni ble ble jarri behar ninduen aspirina Mesa Verdeko hartan ez al nuen bada Estherrekin ipurtargiak biltzen harrapatu..., eta, zera, kondoia, geroko jostaldi batean erabili genuen.
2001
‎Horretarako, mundu honetako erlazio kausalak ulertzen lagunduko diguten, teorian behinik behin? arrazonamenduen aldeko funtzioaren aurretik jarri behar dute demagogia, irain erraz eta ixkinerako trebetasuna.
2002
‎Kandido eta Paulo elkarri harrokeriak botaz eta irabazle imintzioak eginez irten ziren jolastokitik. Haien itzulerarekin, Josu R k pentsatu zuen, jada lagun taldea nahikoa osatuta zegoela, eta martxan jarri behar zutela, ohiko errondaren bidetik. Gauza bera pentsatu  bide zuen Txantoi nagusiak, bada Orrondori besoa lepotik pasatu, eta poliki poliki, arkupearen irteera aldera ibiltzen hasi ziren.
‎euskaraz idatzi bai, baina aldi berean idazten duen horrek gaztelaniaz zer soinu izango duen kontuan harturik idaztea euskaraz, berak ere bai baitaki erdaraz, eta etengabe egon baitaiteke irudikatzen lerro horiek erdaraz nola agertuko liratekeen. Besterik litzateke idazleari burutik pasatuko balitzaio testu hori beste norbaitek suedierara, demagun, jarri behar duela, gaztelaniarekin gertatzen ez den bezala suediera [13] ez baitu hain etxeko: orduan ez luke gupida sobera izango, ez bailuke jakingo euskal letra horiek suedieraz aurkiz edo kantoiez erortzen zaizkion.
‎Hartara, garabidean jarri behar dugu euskara, eta hauek dira Rubioren gomendioak: lokailu erlatiboak erabiltzen hasi behar dugu beldurrik gabe, eta hauekin batera liburuan berean berak erabiltzen dituen" ezi (ez)"," zeren (eta)"," ezen", etab. bezalako lotura hitzak Beraz, ikusten denez, hau ez litzateke proposamen berria izango, gure idazle guztiek erabili izan dituztelako holako egiturak.
‎Baina paper haiek irakurri ahala, nire beldurra izu bilakatzen joan zen. ...gitea kirol arriskutsua zela eta heriotza ere eragin zezakeela, eta, agiriak sinatzeko orduan, bere buruaren jabe zela adierazten zuen; gero, istripurik gertatzekotan, antolatzaileen kontrako inolako neurri judizialik abian jar  tzeko aukerari uko egiten zion; eta, azkenik, bere heriotzaren berri nori eman behar zitzaion jakin ahal izateko, lagun edo senitarteko baten izen, helbide eta telefonoa jarri behar zuen... " Ez larritu, motel, tramite hutsa baino ez da, legeak hau egitera behartzen gaitu", esan zigun hango arduradunetako batek, baina hitz haiek ez ninduten batere lasaitu.
2006
‎Esan dio, fabrikako lanaz gain, fideoa egiten ikasi duela. Dendan fideoa jarri behar dutela salgai. Nobedadea.
‎Kalitatearen bila ere joan behar dugu beraz, ados nago, baina uste dut kalitatearen ehizan, hasiera batean, selektibo samarrak izan behar dugula; esan nahi baita, kalitatearen izenean euskaldun oro, berri nahiz zahar? errudun eta ezdeus sentiarazi gabe, hizkuntza produkzioaren erdigunean daudenengan jarri behar dugula begirada eta haiei exijitu. Bestela, zuzentasunarekin gertatu zaiguna gertatuko zaigu kalitatearekin ere:
2007
‎–Zer jarri behar duzu, Txatar? –galdetu zion musika aparatuaren aurrean makurtuta zegoen lagunari?.
‎–Et et! Zer jarri behar duzu? –kargu hartu zion derrepentean barrako lagunari, biniloa kendu zuela ikusirik.
2008
‎Ohitu naiz Frankek gauzak eskatzeko duen estilo zuzenera. Ondo egiten du, badaki zein den martxan jarri behar duen diskurtsoa eta momentu bakoitzean diskurtsoa norabide egokian moldatzen. Nik ez dakit.
‎Ez sinistu inoiz ume batek esaten dizuna! Pixa egiten hasi da, eta ez daki norantz jarri behar duen bere zizaretxoa, eta norabide guztietan egin du pixa. Hain xarmangarriak ez balira, hil egingo zenituzke, ezta?
2009
‎Maite zuen, errespetatzen zuen. Baina maite zuelako, hain zuzen, jakinaren gainean jarri behar zuen.
‎ukazioarenean (praktikan, erdararen aldeko gertatzen dena), eta areagotzearenean (praktikan, euskararen aldeko gertatzen ez dena). Bizikidetzaren norabide bakarrean jarri behar dugu auzia, orekaren bila.
‎Adostasun sozial eta politikoa da, erakargarritasunarekin batera, ezagutzatik erabilerarako zubia den atxikimendua eraikitzeko zutoin ezinbestekoa. Euskararen auzia euskararena bainoago hizkuntza bizikidetzaren auzia baldin bada, gizarte elebiduna baldin bada helburua, eta helburu den gizarte elebidunaz ulertzen dena ez bada bi hiztun elkartez osaturiko gizartea baizik eta euskara eta gaztelania, biak, neurriren batean erabiltzen dituen komunitate bakarreko gizartea, orduan gizarte osoak nahitaez ados jarri behar du euskara indarberritzeko prozesuaren gainean. Ados jarri behar dute kolore politiko ezberdinetakoek, eta kontuan hartu behar dira, nahitaez, elebakarrak ere.
‎Euskararen auzia euskararena bainoago hizkuntza bizikidetzaren auzia baldin bada, gizarte elebiduna baldin bada helburua, eta helburu den gizarte elebidunaz ulertzen dena ez bada bi hiztun elkartez osaturiko gizartea baizik eta euskara eta gaztelania, biak, neurriren batean erabiltzen dituen komunitate bakarreko gizartea, orduan gizarte osoak nahitaez ados jarri behar du euskara indarberritzeko prozesuaren gainean. Ados jarri behar dute kolore politiko ezberdinetakoek, eta kontuan hartu behar dira, nahitaez, elebakarrak ere. Elebakarrak etsaitzat hartzen dituen hizkuntza politikak erreka joko du.
‎Europa Batuaren identitateak bateratzailea izan du, nahitaez, identitate ugarien bateratzailea, inola ez identitate ezberdinen suntsitzailea. Alde horretatik begiratuta, Europa batuaren eraikuntzak arreta berezia jarri behar du hizkuntza pluraltasunaren sustapenean, kontuan hartuz hizkuntza bat galtzeak edo ahultzeak europar identitatearen puska bat galtzea edo ahultzea ekarriko duela beti.
‎Pentsatzen dut egongo zela itzal luzea arbuiatzen zuen auzokoren bat baino gehiago, iheska zebilenen bat, nik eta nire ingurukoek ez bezalako arnasa behar zuenik. Imajinazioa jarri behar dut haiengana iristeko. Eta irudikatzen dudana tristea da, iluna, itogarria, baina baita heroikoa ere aldi berean.
‎Eta arrazoia dute, zeren eta bilatzen dutena, zuk esandakoaren arabera, ez baitagokio Estatuari, aberriari baizik. Zoritxarrez, abertzale sutsu horiek aberria beste munduan jarri behar dute. Horrela, ETAren jarraitzaileak beste munduko mamuen itxura hartuz doaz.
‎Gordinago esanda, euskaldunok, mintzo komunitatea bezala etorkinen erronkari aurre egiten ez badiogu, desagertuko gara. Horregatik, herri, auzo, hirietan euskaldunon komunitateak etorkinekin harremanetan jarri behar du, erakunde politikoen presentziari itxaron gabe (bultzatu eta eskatu ezean, erakunde horiek interes politiko eta ekonomikoak baino ez dituzte izango, hau da, esplotazio eta segurtasuna bermatzeko neurriak).
‎Ezin dizkiogu hegoak ebaki, traizioa egin, ados. Hitzarmen berria indarrean jarri behar dugu. Bizirik iraun nahi badugu hitzarmen berri bat egin behar dugu, euskararen hitzarmena, alegia.
2010
‎Hala ere, hori berak erabakiko dute. Zuk oparia egingo diezu, baina pareta berak jarri behar dute, ez?
‎Satisurduri jartzen ari zen. Ez nuen ulertzen zertan jarri behar zuen hain irmo berari gehiago ez zihoakion kontu honekin eta honegatik ari nintzen neu ere egoskortzen bost baino askoz gehiago axola ez zitzaidan auzi ziztrin honekin. Berriro ere arnasa sakon hartu, gominaz betetako ilajeari igurtzi sakon bat eman, gorbata pixka bat laxatzeko keinua egin eta bota zidan:
‎Beste moja guztiak bere gustura maneiatuko zituen baina ni artaldetik ihes eginda bezala nengoela sentituko zuen azeri maltzurrak eta bere modura neurriak hartu zituen. Oraindik oso ahulduta eta gaixoturik nengoela, nire gaixotasuna umeen laineza baino ez zela konbentzitu zuen Ama Nagusia eta besteekin batera lanean eta otoitzean jarri behar ninduela, zulotik aterako banintzen.
‎Ezin diogu utzi ETAri protagonismoa, beti bake prozesuak hasten eta ixten. Euskal gizarteari zor zaiona eman behar diogu, euskal gizartea jarri behar dugu lehen lerroan. Horixe izango da bide bakarra.
‎Eusko Legebiltzarra da gizartearen ordezkari gorena. Horregatik esan nuen handik aurrera Legebiltzarra jarri behar genuela ekimen guztien erdigunean; han aurkeztu eta eztabaidatu behar genituela bai bakea lortzeko eta bai normalizazioa lortzeko ekimenak.
‎Eta esan diezaiogun herritarrei ireki egin behar ditugula ateak, ireki egin behar dizkiogula ateak munduari, mundura begira jarri behar dugula Euskadi ikusteko.
‎Lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu gisa, Ibarretxek ordenetan jarri behar zituen diru sarrerak, gastua kontrolatu behar zuen, aurrekontua egin eta administrazio publikoa modernizatu. Euskal Administrazio osoko buru zen, defizitik gabeko egoerarantz eraman behar zuen herria, Batasun Ekonomiko eta Monetarioa lortu ahal izateko Bruselak markatutako konbergentziarako oinarriak jarri.
‎Horrela da, argi eta garbi. Politika giza eskubideen eta bakearen zerbitzura jarri behar dugu, gure betebeharra da.
2011
‎Nork izan zezaken hilketen gaineko informazio gehiago hiltzaileak baino? Eta hala izatekotan, zergatik jarri behar zuen haren burua arriskuan, blog bateko arduradunari pistak emanez. Edozein kasutan ere, hiltzaile ehiztarien ezaugarrietariko bat handikeria omen da; euren obraren perfekzioa miresten dute eta nahi izaten dute besteek ere mirestea; aldeak alde, ez al zaie antzera gertatzen margolariei, musikagileei, zine zuzendariei edota bestelako artistei?
‎batzuk abitu zuriz jantzita; beste batzuk, beltzez; eta besteak, marroiez. Ehun bat izango ziren eta gelan zehar barreiatu ziren, nork non jarri behar zuen oso ondo jakingo balute bezala. Ezkerretara, lerro bakoitzean hirunaka antolaturik, jantzi zuridunak kokatu ziren; eta lerroen eskuinaldean, laukoteak osatuz, kapusai beltzeko monje bana.
‎Kabalen, susmoen, hipotesien, izuen amaraun sarria zarratzen eta itsutzen ari da nire baitan. Ezusteren bat gertatu zaio gurekin harremanetan jarri behar zuenari, bestela aspaldi behar zuen hemen. Beharbada, kikildu egin da, eta nik egin ez dudana egiteko potroak izan ditu:
‎Lourdesek asko sufritu du nire egoerarekin, izugarri lagundu dit, izugarri animatu nau, beti bazterrean egon zait eta leialtasun izugarri batekin, eta bera izan ez banu, ba... bera izan beharrean beste klase bateko emakume bat izan banu ondoan, edo ez banu izan inor, ba auskalo ze disparate egingo nukeen momentu batzuetan. Eta hori izan da oso eragilea, zeren momentu txarretan ere nire buruari esaten nion" aurrera jarraitu behar duk, hiregatik lehendabizi, eta gero maite hautenengatik eta hi, horiek ere errespetua merezi ditek eta maite haute eta hik ere maitatu behar dituk eta hik ere, ahal duan neurrian, aurpegi ona jarri behar duk".
2012
‎...ria, ganibeta ogia ebakitzeko sortua bada ere, trepeta ezin aproposagoa da eria ebakitzeko, eta besoa, baita urdaila sarraskitzeko ere, zernahitarako balio du ganibet batek, erabileraren onak egiten du ganibeta on, ideiak ere ganibeta bezalakoak dira eta horrek esan nahi du zorrotza izan beharra dagoela ideia propioekin, besteen ideiekin baino are zorrotzagoa, inor kritikatu nahi duenak bere burua jarri behar du lehendabizi galbahean, inor ez ogi ez eri utzi aurretik...
‎Senideak eta zuzenbideko praktikak egiten ari diren hamar bat ikasle, azken hauek beren irakaslearekin, aretoan sartu dira ate nagusitik. Non jarri behar duten esaten ari zaie atezaina, bi polizia judizialen errutinazko begiradapean. Epailea eta lekukoak ere laster izango dira bertan.
‎Horregatik, batzar agiri horren edukia lehen testu nagusi bezala jarri behar dugu, konstituzio politiko berriak formulatzen hasi ziren garaian euskal konstituzio politikoaren aldarria egiten duelako. Eta batzar horretan, hiru herrialdeentzat euskal batzar komuna antolatzea erabaki zuten.
2018
‎Trepeta haiek gogoan, leotzetako lana hobe zezakeen tramankulu bat eskatu nion Julius Probori. Trepetek, bizkarrean zeramaten biraderari esker, ibiltzeaz gain, hala moduz hitz egiten eta kantatzen bazuten, matxino jendea ere koplari jarri behar zuen tramankuluak. Erregek ere ez zuen ezagutzen tramankulu hitz eragilearen nire karta ezkutu hura, anartean ez bainion borreroburuari baizik adierazi esku artean nerabilen eta Julius Probori bisita egitera eraman ninduen xedea.
‎–harritu nintzaion, errugabearena eginez?. Zertan jarri behar dut nik zalantzan zuri norbait ate joka iruditu izana? –Pausa egin nuen, hitzak ondo hautatzeko?:
2019
‎oso esku ona zuen marrazkirako, baina errazegi ateratzen zitzaiz  kion bere bozetoetako eskuak, hatzak, bizkarrak, perfilak. Ezkerrarekin hasi zen marrazten horrela arreta osoa jarri behar zuelako egiten zuen lanean.
2020
‎Hor sartzen da plagioa, eta hori onartezina irudi  tzen zait. Beste ildo batetik, iruditzen zait norberak jarri behar dituela bere balantza pertsonalean Leteren figuraren pisua eta plagio horiena. Gauza bategatik edo bestegatik Leteren figurari mira handirik ez dionak arrazoi paregabea aurkituko du hemen.
2021
‎galdezka etorri zaizkit. Kaleko kabina publikotik ari natzaizu, gure familia jakinaren gainean jarri behar dudala esan diet. Pentsatu ere ez zu hona etortzea. Ezin gaituzte elkarrekin ikusi.
‎Eremu osoa husten hasi ginen. Araudiaren arabera, polizia lerro bat jarri behar genuen hilketa tokitik berrogeita hamar metrora, baina laster ohartu nintzen ezinezkoa izango zela argazkiak galaraztea. Mugikorren flashak ikusten ziren leku guztietatik.
‎Jendeak, arrazoi duela dakienean, jarri behar duen aurpegia ipini zuen Davidek. Ontziola alkatearen familiarena bazen, paper haietan jartzen zuenarengatik zen.
2022
‎Gainera, ongi informatuta geundenez, bagenekien justu labearen atzean zegoela kargu altueneko ofizial naziek gustukoen zuten mahaia. Beraz, bai, mina non jarri behar genuen erabakita geneukan. Zailena falta zen, ordea:
‎Bageunden biok etxeko fatxadetan batzuetan hazten diren belar txarrak kentzen, gazteen lana baita hori, eta nola Catalinak egun askotan burua ilargian izaten duen eta bere pentsamenduetan katigatzen den, azkenean ni belarrak kentzen eta bera bere gonari birak eragiten bukatu genuen. Bat batean, esan zidan pentsa  tzen egon zela ezen, egia bazen berriak gaztandegi bat jarri behar zuela, igual berak lana eskatu ahal izango ziola. " Zer dakin hik gazta kontuan?, guk onak ditugunak barazkiak eta txahal haragia ditun eta, gure belarra dun-eta haragia gorri bihurtzen duena", esan nion.
‎Eta neure burua zuzen jarri behar dut amaren eskoliosiak harrapatu eta aurreratu nauen unea atzeratzeko, bitan tolestuko nauen unea izango da, konkorrak lisatzeko mahaiaren gainera makurraraziko nauen unea, baina ez, ezta hurrik eman ere, oraindik ez, batez ere zuzen jarriko naiz eta azkazal faltsuak ibiliko ditut, eta nire larruazala, zer egin larruazal honekin beste azal batekin estali baino, ezkutatu azkenean bestela ere...
‎Konbinazio egoki horren bitartez, zerga gutxiago ordaintzea lortu zuen. Péricand andreak urtero bidaltzen zien gutun bat Obraren Adiskideei –kide fundatzaileek 1.000 libera jarri behar zuten, ekarpen bakarrean; ongileek, 100 libera urtean; kideek, 20 libera– esanez haur maite haiek Tour kalean baldintza material eta moral onenetan zeudela beren osasuna osoki berreskuratzeko: gorputzarena, jarduera fisiko sanoa eginez; arimarena, diziplina zorrotz eta justu baten bidez zentzaturik.
‎Geure artean gauza jakintzat ematen da ez dela deitoratu behar kide asasinatu baten patua. Aitzitik, espiritu militarraren arabera, osotasun baten funtzioan jarri behar dugu geure burua. Erregimentua da salbatu behar dena, horretarako soldadu batzuk galduko badira ere!
‎Irudimena ez zen askatu sapiensa agertu zen arte.72 Irudimena askatzeko baliabidea idazkeraren ehundegia izan zen. Horregatik, irudimenak, aske izateko, idazkeraren ehundegia indarrean jarri behar du. Baina indarrean jartzeaz gain ehundegia erabiltzen ere ikasi behar izan zuten.
‎Irudimenak bere ahalmena gauzatzeko, beraz, bi eskuak eskolan sartu eta lanean jarri behar ditu. Baina bere ahalmena gauzatzeko, aurretik ahalmen hori gorpuztea ezinbestekoa da.
‎Honelatsu litzateke afera: bermaitemintzeak bizitzari, maiteari edo dena delakoari maitasunezko adierazpen hauxe egiteko moduan jarri behar gintuzke: " zurekin/ zugan egon nahi dut, baina ez dut zurekin ezer seriorik nahi".
‎Logika umetontozko horrek bultzatako enfant terrible izeneko giza-ume (ia beti gizakume edo gizonezko) beldurgarria edozer esatera jartzen da; zehazkiago, edozer belzkeria mingarri esatera. Jartzen da eta jarri behar du. Egia garbiak esatera etorria da mundu honetara.
‎" prozesu" edo terapia konturatzaile luze bat burutzen du, zeinetan erakusten baitiote maitatua izatera (eta, ahal badu, maitatzera) etorria dela mundu honetara. Horren ondoren, jartzen da, jarri behar du, goxo goxo esatera egia tankerako arrazoi koxkor batzuk, gehienez ere.
2023
‎Erroetara joan behar dugu, norbanakotik haratago. Norbanakoa parte den sisteman eta sistemetan jarri behar dugu ardatza.
‎Zureak dira?", ebakuntza estetiko baten bidez jarri zituen zalantza eginez. Arreta jarri behar dugu horrelako gertaeretan, izan ere, areagotu litekeen egoera baten hastapenak izan daitezke.
‎Hori gogora ekarrita, ea kasuistika honek adin txikienen artean zer pentsarazten dizun: ipuin bat kontatzen diogunean gure txikiari, aipa  tzen ditugun adjektiboen eta narrazioaren bitartez eraikitzen ditu pertsonaiaren irudiak bere buruan (bere jantziak, dohainak, ezau  garri fisikoak...), eta baita istorioa bera ere, horretarako garunaren estimulu garrantzitsu bat jarri behar duelarik martxan. Zer gertatzen da ipuin kontaketa hori pantaila baten bitartez jasotako edukiez ordezkatzen badugu?
‎Behaketa horretan, honako alderdi hauetan jarri behar dugu arreta, beste hainbat gauzaren artean: zer nolako bideoak ditu gomendatuak erabiltzen dituen aplikazioetan (gogoratu, kontsumitzen dugunaren gai berekoak izango direla, beraz, ideia nahiko zehatza eman diezaguke horrek kontsumitzen dituen edukiei buruz); bestetik, gure nerabeari buruz gustukoa ez dugun edukirik aurkituz gero, gogoratu eskubide osoa dugula saretik eduki hori kenduarazteko RGPDko 17 artikuluak dioen bezala.
‎Beraz, antsietatea ez da kendu beharreko gauza bat; eskerrak azaldu den pilotu gorria, barruan ez dabilela adierazten duen abisua da, eta ondo ez dabilen horretan jarri behar dugu arreta, pilotu gorria itzaliko baita horrela. Horretarako, ordea, nahia eta adorea behar da, barru barrura jo, beldurrei aurre egin, sufritzeko prest egon, min egiten digun horri aurre egin eta konpontzeko, bakarrik zein laguntzarekin.
‎Eta gurean ere desaktibatu gabe dago araua. Txertoek geldiarazten ez duten kutsatzetik babesteko txertoen pauta osoa jarri behar duzu bidaiatu ahal izateko. Baina zer adar-jotze da hau?
‎Zer izango nituen, hamasei urte? Hor bururatu zait baratze koxkorra jarri behar dudala gure etxe ezinbestez abandonatuaren atzeko lur zatiño batean. Ama hil eta osaba izeben etxean bizi garenetik, baratzea baserritar batek erabiltzen du; baina ahateak eta txerriak ibiltzen ziren itxitura hutsik dago; lurra ondo baino hobeto simaurtua; hor ederki irtengo dira porruak, letxugak eta zerbak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia