Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 173

2000
‎Ez al zen, baina, fisiognomia zientzia zuhur eta sistematiko bat? Berriz ere arriskutan jarri behar al nuen neure burua aspaldi hartan egin bezalaxe ondorioak ebazteko garaian. Gogora ekarri behar al nituen, atzera, orduan bizi izandako sofrikarioak?
‎Ahoa ireki, eta ama jakinaren gainean jarri behar nuela adierazi beharrean, isildu, eta neure hatz baldarrez banatu nuen ilea gehiago. Migelen aiherkundeak ez ziren txantxetakoak.
‎Horrez gain, kopilotuak musikaz eta aire egokituaz ere arduratu behar izaten du. Gaur, niri egokitu zait Danen alboan joatea eta, Niagararantza abiatzearekin batera, Karmelok adei  tsuki pasatu didan opera kaset bat jarri dut, Donize  ttiren ez dakit zer; baina batzuk tartean Luis, Esther eta Tom esku zartaka hasi dira eta, azkenean, luzatu didaten Van Morrison-en zinta jarri behar izan dut.
‎...nbait, hasiera hasieratik, Luisek adoretu zuen niregana hurbil zedin, baina Rubenek ez zuen halako laguntasunaren beharrik (Las Vegasen, azkenik, aitortu zidan Luisek aspirina bat eta kondoi bat eman zizkiola ni benefiziatzeko; baina haren harropuzkeriaz aspertua, Mesa Verdeko kanpinean afaltzen ari ginela, Luisek coca cola bat edaten ari zela ikusirik, ezkutuka berari bota zion, berez, ni ble ble jarri behar ninduen aspirina Mesa Verdeko hartan ez al nuen bada Estherrekin ipurtargiak biltzen harrapatu..., eta, zera, kondoia, geroko jostaldi batean erabili genuen.
2001
‎Historiari, eta historiak eskuetan jarri zionari, zor ziona dago jokoan Mitxelenarentzat. Horregatik, bilduma honi izenburua jarri behar zitzaiola eta, buruan erabili genuen izenburuetako bat Euskal lokarria izan zen. Guztiz barneraturik baitu, bere portaera guztia markatzeraino, kate-begi bat dela, ez gehiago; baina ezta gutxiago ere.
‎ohitura burdinazko katea baino lokarri etengaitzagoa baita. Eta euskara biziko baldin bada –eta gure aurrekoena ez baina geure izaera benetan azalduko baldin badugu–, gure herrietako biziera nahasia euskaraz jarri behar nahitaez: gaurko ezinegona, bizibeharra eta ezin bizia, handinahia, diru gosea, maitasun gorrotoak; gaurko gizonen ametsak, zuhur edo zoro; ezerezaren gau beltzean –hiltzeko sortua–, nondik datorren eta zertarako den ez dakienak daraman huskeriazko ibilera galdua eta bera baino goragoko zerbaiten alde gizona bere buruari uko egitera behartzen duen indar ezkutua.
‎Horretarako, mundu honetako erlazio kausalak ulertzen lagunduko diguten, teorian behinik behin? arrazonamenduen aldeko funtzioaren aurretik jarri behar dute demagogia, irain erraz eta ixkinerako trebetasuna.
2002
‎Kandido eta Paulo elkarri harrokeriak botaz eta irabazle imintzioak eginez irten ziren jolastokitik. Haien itzulerarekin, Josu R k pentsatu zuen, jada lagun taldea nahikoa osatuta zegoela, eta martxan jarri behar zutela, ohiko errondaren bidetik. Gauza bera pentsatu  bide zuen Txantoi nagusiak, bada Orrondori besoa lepotik pasatu, eta poliki poliki, arkupearen irteera aldera ibiltzen hasi ziren.
‎euskaraz idatzi bai, baina aldi berean idazten duen horrek gaztelaniaz zer soinu izango duen kontuan harturik idaztea euskaraz, berak ere bai baitaki erdaraz, eta etengabe egon baitaiteke irudikatzen lerro horiek erdaraz nola agertuko liratekeen. Besterik litzateke idazleari burutik pasatuko balitzaio testu hori beste norbaitek suedierara, demagun, jarri behar duela, gaztelaniarekin gertatzen ez den bezala suediera [13] ez baitu hain etxeko: orduan ez luke gupida sobera izango, ez bailuke jakingo euskal letra horiek suedieraz aurkiz edo kantoiez erortzen zaizkion.
‎Hartara, garabidean jarri behar dugu euskara, eta hauek dira Rubioren gomendioak: lokailu erlatiboak erabiltzen hasi behar dugu beldurrik gabe, eta hauekin batera liburuan berean berak erabiltzen dituen" ezi (ez)"," zeren (eta)"," ezen", etab. bezalako lotura hitzak Beraz, ikusten denez, hau ez litzateke proposamen berria izango, gure idazle guztiek erabili izan dituztelako holako egiturak.
‎Baina paper haiek irakurri ahala, nire beldurra izu bilakatzen joan zen. ...gitea kirol arriskutsua zela eta heriotza ere eragin zezakeela, eta, agiriak sinatzeko orduan, bere buruaren jabe zela adierazten zuen; gero, istripurik gertatzekotan, antolatzaileen kontrako inolako neurri judizialik abian jar  tzeko aukerari uko egiten zion; eta, azkenik, bere heriotzaren berri nori eman behar zitzaion jakin ahal izateko, lagun edo senitarteko baten izen, helbide eta telefonoa jarri behar zuen... " Ez larritu, motel, tramite hutsa baino ez da, legeak hau egitera behartzen gaitu", esan zigun hango arduradunetako batek, baina hitz haiek ez ninduten batere lasaitu.
2003
‎–atera zitzaion?. Herria lehenbailehen jarri behar diagu jakinaren gainean.
‎Baina orduko hartan gaizki jokatu zuen. Neska ez zegoen behar beste zaildua, eta hori agerian uzteko ez zen estualdi hartan jarri behar, hamaika aldiz eskatuta ere.
‎Bernarda oso elizkoia izan zen txikitatik, eta, artean nerabea zela, erabaki zuen bere buruari penitentzia ezin latzagoa jarri behar ziola: hiru baraualdi, zilizio bat eta diziplina bat astean, aitortza eta jaunartzearekin batera.
‎siamdarrak eurak, esker oneko jendarmeekiko. Eta haserrerik baldin bada, lur kontuengatik da, hots mugak Lizarrustin, Ebron ala Arlasen jarri behar diren. Eztabaida interesantea da, oso; apur bat arin eta lausoa, hala ere.
2005
‎Garatze bidean dauden herrialde guztietan ingurumenaren arazoen inguruko ikerkuntza eta garapen zientifikoa sustatu behar da, bai nazio mailako arazoak bai nazioartekoak hartuz langai. Ildo horretatik, gaurkotutako zientzi informazioaren eta transferentziaren inguruko esperientzien truke libreari behar duen babesa eta laguntza eman behar zaio, ingurumenak dituen arazoen konponbidea errazteko; ingurumen teknologiak garapen bidean dauden herrialdeen eskura jarri behar dira, hedapen handia izateko baldintzetan betiere, eta herrialde horiei gehiegizko zama ekonomikoa eragiteke.
2006
‎Txirrindularien elastikoz betetako kafetegi bat, pecan tarta hartzeko lekurik aproposena. Jatetxe thailandiar ilun bat, non musuz musu jarri beharrekoa zen afalkidearen aurpegia ikusteko.
‎Badirudi batzuek oraindik hartan dihardutela eta besteak, orduan egin gabe utzi zituztenak egiten hasi direla. Panpinei jarri beharreko jantzi eta trajeak daramatzate, ia egunero berriak. Eta euren joko eta jolasetan ari dira, gainerakoontzat garrantzitsuak diren ardurak jostailutzat harturik.
‎Gero, ordea, konturaturik jeloskortasuna zela Umbertori egiten zizkion itsuskerien kausa, barre zantzoka hasi nintzen. Puzka irteten zitzaizkidan algarak, eta Nerinak eskua jarri behar izan zidan ahoan, gau berandua baitzen. Nik barreari eutsi ezinik segitzen nuen, eta, hartan, eskuak haren ipurdi masailetara eraman nituen.
‎Ederki. Gerta zitekeen, ordea, momenturen batean nik bizia arriskuan jarri behar izatea Müller jauna onik irits zedin Marseillako portura. Ez nuen maletatxoan zeramanaren berri izateko eskubiderik?
‎Merkea zelako ez zuen berogailurik. Egunkari orriak jarri behar izaten zituzten leihoetan hotzari aurre egiteko. Merkea zelako ez zegoen geletan argirik:
‎Esan dio, fabrikako lanaz gain, fideoa egiten ikasi duela. Dendan fideoa jarri behar dutela salgai. Nobedadea.
‎Ezin al zuen idatzi koitaduak" oguia erostera joan naiz"," ipurdico azcura daucat", edo gisakoren bat? Ba ote zekien nolako lana jarri behar zigun. Tira, horixe da idatzi zuena, eta horrekin etsi dugu.
‎Kalitatearen bila ere joan behar dugu beraz, ados nago, baina uste dut kalitatearen ehizan, hasiera batean, selektibo samarrak izan behar dugula; esan nahi baita, kalitatearen izenean euskaldun oro, berri nahiz zahar? errudun eta ezdeus sentiarazi gabe, hizkuntza produkzioaren erdigunean daudenengan jarri behar dugula begirada eta haiei exijitu. Bestela, zuzentasunarekin gertatu zaiguna gertatuko zaigu kalitatearekin ere:
2007
‎Notarioak emandako gutun azala errautsen kutxaren azpian jarri behar izan zuen, haizeak eraman ez zezan. Eskutitz hartan irakurritakoa gogoan ibili zuen tarte luzean.
‎Kamioi bat antzeman zuen Jesusek udaletxearen parean, arrankatuta, eta haren ondoan, zain, hiru itzal. Eskua begien gainean jarri behar izan zuen hirurak ezagutu ahal izateko: Demetrio eta Candiren koinatua ziren, eta, hirugarrena, apaiza.
‎–Zer jarri behar duzu, Txatar? –galdetu zion musika aparatuaren aurrean makurtuta zegoen lagunari?.
‎–Et et! Zer jarri behar duzu? –kargu hartu zion derrepentean barrako lagunari, biniloa kendu zuela ikusirik.
2008
‎Ohitu naiz Frankek gauzak eskatzeko duen estilo zuzenera. Ondo egiten du, badaki zein den martxan jarri behar duen diskurtsoa eta momentu bakoitzean diskurtsoa norabide egokian moldatzen. Nik ez dakit.
‎Cesarren Charlottenburgeko pisuan ere egon ginen argazkiak eta bideoak ikusten. 66 urteko lagun bat genuen eta nik ez nekien noraino eraman zitekeen harremana, ez nekien mugak non jarri behar ziren, jarri behar baldin baziren, adin ezberdintasun horregatik. Distantziak zaindu behar ote ziren.
‎Cesarren Charlottenburgeko pisuan ere egon ginen argazkiak eta bideoak ikusten. 66 urteko lagun bat genuen eta nik ez nekien noraino eraman zitekeen harremana, ez nekien mugak non jarri behar ziren, jarri behar baldin baziren, adin ezberdintasun horregatik. Distantziak zaindu behar ote ziren.
‎Ez sinistu inoiz ume batek esaten dizuna! Pixa egiten hasi da, eta ez daki norantz jarri behar duen bere zizaretxoa, eta norabide guztietan egin du pixa. Hain xarmangarriak ez balira, hil egingo zenituzke, ezta?
‎Zirkulaziorik gabeko errepide batean, eta ahal bada gauez. Zuk aitzakiaren bat jarri behar diozu Tomasi bide bazterrean geldi dadin, eta ni toki hartantxe egongo naiz, ezkutatuta eta zuen zain, eta gauzak erabaki bezala egin ondoren, amildegian behera botako dugu automobila, eta surik hartuko ez balu, geuk erreko genuke...
‎Rosak kontatutakoak puntu bateraino iristen ziren; handik aurrera segitu nahi banuen, neuk bete nituen hutsuneak, kontuok nola ote diren imajinatu nuen. Horretarako, Rosaren larruan jarri behar nuen. Nik.
‎Nere ametsa litzateke honako honen argitaratzaileak liburuaren azalean jarri behar izatea: " Kontuz:
‎Orduan lanak hartu behar izaten dira, eta Planck-en esanak atera, adibidez: " zientziaren tenpluko sarrerako ate gainean honako idazkun hau jarri beharra dago: fedea izan behar duzue"; edo" erlijioak eta zientziak helburu bera daukate:
‎itzalketan.] Gizartean itzala egiteko (eta eguzkiaren azpian itzela, garrantzizkoa, izenduna? izateko) eguzkitan jarri behar da; tokatzen den eguzkipean, komeni den lekuan, komeni den garaian, behar adinbat denboran. Eguzki horren galdak erre egiten du azkenerako.
‎Beijingeko hotelean, esaterako, meriendaren ordua sufrikario itzela izaten zen. Enararen ezinegona hain handia zen non moketaren gainean etzaten zen eta halaxe jarri behar izaten nuen nik zerbait jango bazuen. Hura bai ikuskizuna, hura!
2009
‎Maite zuen, errespetatzen zuen. Baina maite zuelako, hain zuzen, jakinaren gainean jarri behar zuen.
‎Ez dut uste posible denik euskaldunentzat beren historiarekin, eta beren baldintza demografiko, kultural eta politikoekin, ehuneko ehunean euskaldun bizitzea. Alta, ez dut uste bere buruari helburu hori jarri behar diotenik. Gaztelania euskaldunen bizitzatik kanpo uztea beste konponbide politiko bat da, egungo egoeran ezinezkoa dena.
‎Eskolaren bidez eskuratutako hizkuntzetan hitz etorri erraza lortzeak eta hitz etorri on horri eusteak gehiago zor die eskolaz kanpoko ikasleen mintza jardunari eta eskola-aldia amaitu ondoko faktore soziolinguistikoei (hizkuntza hori sarri erabiltzeko aukerari, erabilera horren balio funtzionalari eta antzeko faktoreei), eskola barneko faktoreei (ikastordu kopuruari, irakasteko metodologiari eta ikasmaterialei) baino. Horregatik beragatik, ikusmira ez da eskolan bakarrik jarri behar, ez eta eskolan gehi haur garaiko familian. Horrezaz gainera, gazte horien hizkuntza gaitasunean, erabileran eta jarreretan eragimen bizia duten eskolaz eta etxeaz kanpoko solaskideak eta jardunguneak ere oso kontuan hartu behar dira.
‎Egoera soziolinguistikoa tarteko, babes eta bultzada handiena, euskarak behar du, hizkuntza aukeratzeko eskubidearekin batera aipatu dugun obligazio saihetsezina beteko bada, hots, euskara" erabiltzeko adina ezagutzeko" obligazioa. Eta euskarari dagozkion helburuak finkatzerakoan, gure iritzian, gutxieneko helburu lorgarriak jarri behar dira Euskadiko ikasle guztientzat. Hots, bere luze zabalean Euskadin bizi eta eskolatzen diren ikasle guztien baldintzak eta euskararen ahulezia soziala kontuan harturik, hezkuntza sistemaren oinarrizko beste helburuak ahantzi gabe, bataz beste egiazki lor litezkeen helburuak izan behar dira gutxieneko helburu.
‎Kontua ez da, beraz, errailaz aldatzea, erraila zabaltzea baizik. Kontua da esparru formalean egin den aurrerakadak ez duela berez bermatzen euskararentzako" behar adinako" tokirik, eta, beraz, aurrerakada horri eustearekin batera, esparru publikoan ere oreka handiagoaren bila jarraitzearekin batera, arreta berezia eta lehentasunezkoa jarri behar zaiola eremu ez formal eta afektiboari. Beste modu batez esanda:
‎Orain arte esandakoak ulertu behar dira bere testuinguruan, alegia, orain arteko hazkunde eta sustapen politikekin indarberrituta jarraitzearen kalterik gabe, jakina, baina indarrak batez ere zertan jarri behar diren eta, beraz, zein eratako jardunbideak lehenetsi behar diren erabakitzerakoan egin beharreko gogoetaren testuinguruan. Etorkizunerako lehentasunen zehaztapena ahalegin handiz eta egoki egina geratu zen, gure iritzian bederen, Euskara 21 prozesuan [33].
‎adostasun sozial eta politikoarena, hain zuzen ere. Diglosia aurreragarri eta iraunkorraren proposamenak hizkuntzen bizikidetza du helburu eta, aldi berean, ikuspuntu pragmatikoa baliatzea dakar berarekin; beraz, garenaren neurriaren araberako helburu egingarriak jarri behar zaizkio euskarari. Horrek berak dakar, ordea, zenbait gune eta eremutan euskara izatea erabilera hizkuntza nagusia, konbentziturik gaudelako, halako (arnasa) gunerik gabe, ezinezkoa dela bera baino askoz indartsuagoa den hizkuntza baten ondoan irautea, haztea eta indarberritzea.
‎Noranahikoa, egunerokoa, bizia, aberatsa, erregistro ugarikoa, jasoa, arrunta, bikaina, hala moduzkoa, naturala... era guztietakoa nahi eta behar dugu euskara, erabilera mota edo erregistro guztiak baitira onargarri eta beharrezko dagokien testuinguruan, eta hori guztia erabileraren eskutik etorriko da, ez beste inondik. Horregatik jarri behar da erabilera hizkuntza politiken erdigunean, baldin eta politika hauek eraginkorrak izango badira. Erabileraren garaia da, eta oso bereziki herriko plazako, lagunarteko, ciberretako, kiroldegiko eta oro har aisialdiko hizkuntza izateko bideak irekitzeko garaia da.
‎ukazioarenean (praktikan, erdararen aldeko gertatzen dena), eta areagotzearenean (praktikan, euskararen aldeko gertatzen ez dena). Bizikidetzaren norabide bakarrean jarri behar dugu auzia, orekaren bila.
‎Adostasun sozial eta politikoa da, erakargarritasunarekin batera, ezagutzatik erabilerarako zubia den atxikimendua eraikitzeko zutoin ezinbestekoa. Euskararen auzia euskararena bainoago hizkuntza bizikidetzaren auzia baldin bada, gizarte elebiduna baldin bada helburua, eta helburu den gizarte elebidunaz ulertzen dena ez bada bi hiztun elkartez osaturiko gizartea baizik eta euskara eta gaztelania, biak, neurriren batean erabiltzen dituen komunitate bakarreko gizartea, orduan gizarte osoak nahitaez ados jarri behar du euskara indarberritzeko prozesuaren gainean. Ados jarri behar dute kolore politiko ezberdinetakoek, eta kontuan hartu behar dira, nahitaez, elebakarrak ere.
‎Euskararen auzia euskararena bainoago hizkuntza bizikidetzaren auzia baldin bada, gizarte elebiduna baldin bada helburua, eta helburu den gizarte elebidunaz ulertzen dena ez bada bi hiztun elkartez osaturiko gizartea baizik eta euskara eta gaztelania, biak, neurriren batean erabiltzen dituen komunitate bakarreko gizartea, orduan gizarte osoak nahitaez ados jarri behar du euskara indarberritzeko prozesuaren gainean. Ados jarri behar dute kolore politiko ezberdinetakoek, eta kontuan hartu behar dira, nahitaez, elebakarrak ere. Elebakarrak etsaitzat hartzen dituen hizkuntza politikak erreka joko du.
‎Horrekin batera finkatu behar da euskararen oinarrizko ezagutza edo gaitasunen programa bat, ikuspegi komunikatibotik erabat moldatua eta trebetasun pasiboak lantzeko berariaz pentsatua. Ulermenetik haratago joan nahi duenari ez zaio, noski, langarik jarri behar, alderantziz baizik; baina, gaur egun, erdaldun elebakar diren milaka herritarrek elebakartasunetik ulermen maila egoki baterako eta nolabaiteko adierazpen urri baterako bidea egingo balute, euskarak irabaziak baino ez lituzke izango, eta ezagutzaren eta erabileraren aldeko tartea murrizteko aukera hobeak izango lirateke gizartean. Era horretan, gero eta testuinguru eta funtzio gehiagotan euskaraz aritzeko aukerak biderkatuko zaizkio euskal hiztunari, eta, ondorioz, gaur baino" normalagoa" izango da euskara erabiltzea, paisaia naturalean lekua irabaziko baita.
‎Eraikin horren eraikuntza prozesuan Estatuei ezinbestekoa izan zaie ordu arte beren esku zituzten hainbat eskumen garrantzitsu Europako erakundeen esku jartzea. Bestalde, Estatu barruan deszentralizazio sistemak dituztenek beste hainbat eskumen jarri behar izan dituzte" azpiko" hainbat erakunderen esku, autonomia mailaren arabera. Goitik eta behetik hustu dira Estatuak, eta hori ez da normalean gogo onez gertatzen.
‎Europa Batuaren identitateak bateratzailea izan du, nahitaez, identitate ugarien bateratzailea, inola ez identitate ezberdinen suntsitzailea. Alde horretatik begiratuta, Europa batuaren eraikuntzak arreta berezia jarri behar du hizkuntza pluraltasunaren sustapenean, kontuan hartuz hizkuntza bat galtzeak edo ahultzeak europar identitatearen puska bat galtzea edo ahultzea ekarriko duela beti.
‎Ingurune ezin lehiakorragoan bizirauteko beste modurik ez omen. Enpresan bihotza jarri behar, hortxe baitago abantaila konpetitiborako gako nagusia.
‎Pentsatzen dut egongo zela itzal luzea arbuiatzen zuen auzokoren bat baino gehiago, iheska zebilenen bat, nik eta nire ingurukoek ez bezalako arnasa behar zuenik. Imajinazioa jarri behar dut haiengana iristeko. Eta irudikatzen dudana tristea da, iluna, itogarria, baina baita heroikoa ere aldi berean.
‎Arestiren unibertso poetikoa argitzen zuen izar harria desegina geratu zen Etiopiaren mortuan. Martxan jarri beharra zegoen berriro: tradizio poetikoa, baita linguistikoa ere?
‎Lehen esan dugun bezala," konpasen" artean egin dugun bereizketa segundoen araberakoa da, eta ez konpasen araberakoa, kantaren pultsazio irregularra dela eta. Beraz, notetan eta, gaingiroki bada ere, erritmoan jarri behar da arreta. Ikus dezagun:
‎Eta arrazoia dute, zeren eta bilatzen dutena, zuk esandakoaren arabera, ez baitagokio Estatuari, aberriari baizik. Zoritxarrez, abertzale sutsu horiek aberria beste munduan jarri behar dute. Horrela, ETAren jarraitzaileak beste munduko mamuen itxura hartuz doaz.
‎Gordinago esanda, euskaldunok, mintzo komunitatea bezala etorkinen erronkari aurre egiten ez badiogu, desagertuko gara. Horregatik, herri, auzo, hirietan euskaldunon komunitateak etorkinekin harremanetan jarri behar du, erakunde politikoen presentziari itxaron gabe (bultzatu eta eskatu ezean, erakunde horiek interes politiko eta ekonomikoak baino ez dituzte izango, hau da, esplotazio eta segurtasuna bermatzeko neurriak).
‎Ezin dizkiogu hegoak ebaki, traizioa egin, ados. Hitzarmen berria indarrean jarri behar dugu. Bizirik iraun nahi badugu hitzarmen berri bat egin behar dugu, euskararen hitzarmena, alegia.
2010
‎Teresak esplikatu zidanez, oraindik ez zuen ohean lo bakarrik hartzea lortu. Aldamenean jarri behar izaten zuen ametsetan hasteko ordua iristen zitzaion arte. Gehienetan amaren ohera hurbiltzen zen gau erdi aldera eta han gelditzen zen esnatzeko ordua iritsi arte.
‎Hala ere, hori berak erabakiko dute. Zuk oparia egingo diezu, baina pareta berak jarri behar dute, ez?
‎Satisurduri jartzen ari zen. Ez nuen ulertzen zertan jarri behar zuen hain irmo berari gehiago ez zihoakion kontu honekin eta honegatik ari nintzen neu ere egoskortzen bost baino askoz gehiago axola ez zitzaidan auzi ziztrin honekin. Berriro ere arnasa sakon hartu, gominaz betetako ilajeari igurtzi sakon bat eman, gorbata pixka bat laxatzeko keinua egin eta bota zidan:
‎Beste moja guztiak bere gustura maneiatuko zituen baina ni artaldetik ihes eginda bezala nengoela sentituko zuen azeri maltzurrak eta bere modura neurriak hartu zituen. Oraindik oso ahulduta eta gaixoturik nengoela, nire gaixotasuna umeen laineza baino ez zela konbentzitu zuen Ama Nagusia eta besteekin batera lanean eta otoitzean jarri behar ninduela, zulotik aterako banintzen.
‎Azken orduan, ordea, ez bidaltzea erabaki nuen. Kapitulu bati txanda pasa egiten ari nintzela iruditu zitzaidan, hurrengo egunerako utzi behar nuen gure artean sortzen ari zen korapiloa askatzeko neure aldetik mahai gainean jarri behar nuen karta definitiboa kanporatzea. Eta nahiago nuen nire hitzekin egin, Leterenekin baino.
‎Azkenik, arazo nagusia zein zen jarri behar izan nion mahai gainean, etxeak logela bakarra zeukala alegia, egongelako sofa oheaz gainera.
‎Hortaz, igorlerik jarri behar ote den
‎Ezin diogu utzi ETAri protagonismoa, beti bake prozesuak hasten eta ixten. Euskal gizarteari zor zaiona eman behar diogu, euskal gizartea jarri behar dugu lehen lerroan. Horixe izango da bide bakarra.
‎Eusko Legebiltzarra da gizartearen ordezkari gorena. Horregatik esan nuen handik aurrera Legebiltzarra jarri behar genuela ekimen guztien erdigunean; han aurkeztu eta eztabaidatu behar genituela bai bakea lortzeko eta bai normalizazioa lortzeko ekimenak.
‎Eta esan diezaiogun herritarrei ireki egin behar ditugula ateak, ireki egin behar dizkiogula ateak munduari, mundura begira jarri behar dugula Euskadi ikusteko.
‎Lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu gisa, Ibarretxek ordenetan jarri behar zituen diru sarrerak, gastua kontrolatu behar zuen, aurrekontua egin eta administrazio publikoa modernizatu. Euskal Administrazio osoko buru zen, defizitik gabeko egoerarantz eraman behar zuen herria, Batasun Ekonomiko eta Monetarioa lortu ahal izateko Bruselak markatutako konbergentziarako oinarriak jarri.
‎Horrela da, argi eta garbi. Politika giza eskubideen eta bakearen zerbitzura jarri behar dugu, gure betebeharra da.
‎Isildu orain. Nik blogean bi bertso jarri behar dizkiot, berak Zestoan egindako omenaldian kantatuak, Joxe Mari Iriondok liburuan bilduak. Bera hiltzean zer nahiko zukeen galdetu ziotenekoak.
‎Eztabaidak eztabaida, arimari buruzko hainbat teoria filosofiko ditugu, eta dualismoa horietako bat baino ez da. Balantza batean jarri behar dira teoria bakoitzaren aldekoak eta kontrakoak, eta bide horretatik, hau da, arrazionalki, teoria horiek elkarren artean alderatu behar dira. Litekeena da bide horretatik ez egotea behin betiko eta erabateko erabakirik.
2011
‎Nork izan zezaken hilketen gaineko informazio gehiago hiltzaileak baino? Eta hala izatekotan, zergatik jarri behar zuen haren burua arriskuan, blog bateko arduradunari pistak emanez. Edozein kasutan ere, hiltzaile ehiztarien ezaugarrietariko bat handikeria omen da; euren obraren perfekzioa miresten dute eta nahi izaten dute besteek ere mirestea; aldeak alde, ez al zaie antzera gertatzen margolariei, musikagileei, zine zuzendariei edota bestelako artistei?
‎batzuk abitu zuriz jantzita; beste batzuk, beltzez; eta besteak, marroiez. Ehun bat izango ziren eta gelan zehar barreiatu ziren, nork non jarri behar zuen oso ondo jakingo balute bezala. Ezkerretara, lerro bakoitzean hirunaka antolaturik, jantzi zuridunak kokatu ziren; eta lerroen eskuinaldean, laukoteak osatuz, kapusai beltzeko monje bana.
‎Bai, umiliagarria egiten zait zuri paketea jarri beharra. Baina nigatik.
‎Ez zeukan praxia teoriaren argitan jarri beharrak loa galarazten zion baten itxurarik. Ekin beharrak biografia itotzen ziola esango nuke.
‎Kabalen, susmoen, hipotesien, izuen amaraun sarria zarratzen eta itsutzen ari da nire baitan. Ezusteren bat gertatu zaio gurekin harremanetan jarri behar zuenari, bestela aspaldi behar zuen hemen. Beharbada, kikildu egin da, eta nik egin ez dudana egiteko potroak izan ditu:
‎Espainiako Guda Zibilaren ondoren, baita Bigarren Mundu Gerra pasa eta gero ere, Espainia eta Frantzia egoera latzean geratu ziren. Normalizazio baten bila, fabrikak, lantegiak martxan jarri behar ziren.
‎Eta guardiei esaten zien faborez bultzatzeko eta... hala! Nik ezin nuen hura ikusi, arriskuan deusgatik jarri behar! Ez nuen gehiago hura nirekin nahi izan!
‎Ura eman behar zitzaionik ez zekien eta motorra erre zitzaion. Kulata berria jarri behar, eta Baionatik kontrabandoz beste bat ekarri zioten, hau ere bigarren eskukoa. Bere prezioa, 5.000 pezeta.
‎Ia pikaldi guztiak egun berean eman genizkion; gero, belarra bizkarrean hartuta, baserriko bigarren pisura eraman genuen. Hurrengo astean gariarekin hasi ginen, baina garia bi edo hiru egunetan moztu genuen, makina abiadura handiagoan jarri behar baitzen eta behiak maizago gelditu behar izaten zuten atseden hartzera. Moztu ondoren, gizon bat etorri zen beste makina batekin, garia aletu eta garbitzera.
‎Etxekoandreak beldur handia zien alemanei eta lotarako ohea ere ez zidan eman nahi. Oso serio jarri behar izan nuen eta esan nion arropa emateko, bestela jendarmeekin hitz egingo nuela. Orduan ohea eman zidan eta hurrengo goizean burdinolan lan egiten genuenean biltzen ginen kafetegira joan nintzen.
‎Lourdesek asko sufritu du nire egoerarekin, izugarri lagundu dit, izugarri animatu nau, beti bazterrean egon zait eta leialtasun izugarri batekin, eta bera izan ez banu, ba... bera izan beharrean beste klase bateko emakume bat izan banu ondoan, edo ez banu izan inor, ba auskalo ze disparate egingo nukeen momentu batzuetan. Eta hori izan da oso eragilea, zeren momentu txarretan ere nire buruari esaten nion" aurrera jarraitu behar duk, hiregatik lehendabizi, eta gero maite hautenengatik eta hi, horiek ere errespetua merezi ditek eta maite haute eta hik ere maitatu behar dituk eta hik ere, ahal duan neurrian, aurpegi ona jarri behar duk".
‎Umeari (edo gizabanakoari) nola jarri behar zaizkion mugak (bestela berak bilatu ditu, sarri askotan bere burua kaltetuko duten arrisku portaerak garatuz), halaxe behar ditu mugak gure gizarte ereduak. Horretarako bidea ez da gizarte osoarentzat psikoterapia masiboki barreiatzea, argentinarrek ez dute emaitza onik lortu.
‎Erabakiak burtsaren mugimenduei begira hartzen dira gure ekonomian, ez lurrari, atmosferari edota bioaniztasunari begira. Merkatua itsu dago darabiltzan baliabide naturalen konputu orokorrari dagokionez eta, ondorioz, mugak jarri behar zaizkio kanpotik. Ikuspegi ekologikotik mugatu behar da, ikuspegi sozialetik nola.
‎Hankaz gora jarri beharrekoa da geure egitura libidinal hipermodernoa; desioaren norabide ultrakapitalista, deituko diot ponposoki. Hor kanpoan egin beharreko borroka garrantzitsua izanik ere, nekez lortuko dugu ezer egonkorrik saihets psikokulturala kontenplatu ezik.
‎Ekonomia feministak aspaldi esan zigun zinez oinarrizkoa den zerbait: ordena sozioekonomikoaren erdigunean etekin monetarioa ez, giza premien asebetetzea eta bizitzaren mantentzea jarri behar dira. Giza beharrizanak egoki ase aldera, lehenik eta behin beharrezkoa izango da" giza beharrizan" kategoriari bere balio kategorikoa aitortzea.
‎Ez da batere kontu erraza. Hasteko, lana banatzearen inguruko debatea jarri behar litzateke erdigunean, ezbai zahar eta mailatua bada ere. Bigarrenik:
‎Ulertu dute mugak jarri behar dizkiogula geure buruari, eta erraldoitasun suntsitzaileak bere buruaz beste egin duela, txikitasun sortzailearen mesedetan.
2012
‎Horrela egiten dute, hasiera hasieratik, beren artean ezertxo ere adostu gabe, hitzez behintzat. Gaur egungo psikologoek esaten omen dute gauzak modu ezberdinetara egin behar direla, hau da, ez dela beti bide beretik joan behar leku batera, ez dela beti toki berean jarri behar bilera batean...; osasuntsuagoa omen da horrela jokatzea. Poztekoa da afaltiarren sena ongi landuta egotea halakoetarako.
‎Galok, aurren aurrenekoz, komunerako bidea hartu zuen. Ez zen bakarra izan; beteta zegoen eta ilaran jarri behar izan zuen. Neurtzeko ardurarik hartu ez arren lehenbiziko aldi hartan, erraz emango zuen ordu erditik gora itxaroten (egunero gertatzen zen horrela, eguerdian zein arratsaldean, patiotik itzultzean).
‎negu zein uda, kanpoan zein ohean, beti darama zapi berdea soinean. Higatu, kolorgetu edo hausten zaiolarik, kolore berbereko berri bat jarri behar zaio, bestela ez du onik izaten. Halakoetan, emaztea arduratzen da zapi berria bilatzen; oraingo honetan, baina, hura oheratuta dago sukarrarekin eta neuk bilatu behar izan dut zapi berde berri bat, etzi, igandero bezala, hura bisitatzera joango garelako.
‎–Hau ez duk horrela geldituko, esan, eta, bat batean, alde egin zuen Hanka motzak, temati jarri behar zitzaiola sinesten hasita zegoenean Galo.
‎prestaturikoak. Muskilak kenduta jarri behar zitzaizkion platerean, oso osorik sartzen baitzituen makatzak ahoan eta horrek, itotzeko arriskua sortzeaz gain, bestelako sustorik ere eman ziezaiokeen. Haatik, orduko hartan sukarra joaten ez bazitzaion ez zegoen jakiterik gorputzak jatekorik onartuko zion, nahiz eta gustukoena izan.
‎" Eta, jakina, Udalak izango du honen berririk, eta, nola ez, Diputazioak ere bai", jarraitu zuen marmarka. Mari Tere berotu, berotzen den arren, haserrealdiek ez dute bere onetik ateratzen; ederki dauka neurria hartuta galga noiz eta noraino jarri behar dion bere buruari. Horren adierazgarri esanguratsua da bere hitz egiteko modua:
‎...ria, ganibeta ogia ebakitzeko sortua bada ere, trepeta ezin aproposagoa da eria ebakitzeko, eta besoa, baita urdaila sarraskitzeko ere, zernahitarako balio du ganibet batek, erabileraren onak egiten du ganibeta on, ideiak ere ganibeta bezalakoak dira eta horrek esan nahi du zorrotza izan beharra dagoela ideia propioekin, besteen ideiekin baino are zorrotzagoa, inor kritikatu nahi duenak bere burua jarri behar du lehendabizi galbahean, inor ez ogi ez eri utzi aurretik...
‎Senideak eta zuzenbideko praktikak egiten ari diren hamar bat ikasle, azken hauek beren irakaslearekin, aretoan sartu dira ate nagusitik. Non jarri behar duten esaten ari zaie atezaina, bi polizia judizialen errutinazko begiradapean. Epailea eta lekukoak ere laster izango dira bertan.
‎alaitasunaren ordez askatasuna jarri behar dela,
‎Horregatik, batzar agiri horren edukia lehen testu nagusi bezala jarri behar dugu, konstituzio politiko berriak formulatzen hasi ziren garaian euskal konstituzio politikoaren aldarria egiten duelako. Eta batzar horretan, hiru herrialdeentzat euskal batzar komuna antolatzea erabaki zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia