2019
|
|
Bitartean, kontzientzia profesionalak eskatzen dio, gutxienez, orriak poliki poliki pasatzea, begi adituak hitzen gainean noraezean bezala galduz, horrela, arreta maila aldatuz, munta txikiagoko edozein hutsegite ustekabean harrapatuko zuelako esperantzan, argi fokua bat batean mugitzeak tokiz aldatu duen itzala balitz bezala, edo zeharkako begirada ezagunak ihesean doan irudia, azken unean, atzematen duen bezala. Gutxienekoa da
|
jakitea
Raimundo Silvak orri gogaikarriak erabat garbitzea lortu ote zuen, merezi duena da berari begira gelditzea On Afonso Henriquesek gurutzatuei egin zien diskurtsoa berrirakurtzen duenean, Osbernorena deitzen den aldaeraren arabera, Setioaren egileak berak hantxe bertan latinetik itzulia, ez baita besteren ikasgaiez fio, are gutxiago horrelako erantzukizun handiko gai batean, gure errege fundatzaile... Raimundo Silvaren aburuz, diskurtso guzti guztia, alderik alde, absurdoa da, ez da itzulpenaren zehaztasunaz duda egiten duela, beoa bezalako zuzentzaile arrunta latinez urri baitabil, baizik eta ezin daitekeelako, benetan ezin daitekeelako sinetsi elizgizona izan ez zen Afonso errege honen ahotik halako harenga korapilatsua atera zitekeenik, harenga horrek antz handiagoa daukalako fraideek handik sei edo zazpi mendetara botako dituzten prediku bihurriekin, orduan doi doi zezeltzen hasten zen hizkuntza baten ahalmen laburrak eskain zezakeenarekin baino.
|
|
Zuzentzailea patiotik irten eta Rua do Chão da Feirara doa, aurrean Porta de São Jorge dago, oraindik bada santuari argazkiak ateratzen ari zaion jendea. Berrogeita hamar metro baino hurbilago, hemendik ikusten ez den arren, bere etxea dago, eta hori pentsatzen duenean konturatzen da lehen aldiz, argitasun beteaz, behiala Porta da Alfofa irekitzen zen toki zehatzean bizi dela, ate horretatik barru aldera edo atetik kanpo aldera bizi ote den, gaur ezin jakin daitekeen gauza da, eta horrek galarazten digu
|
jakitea
Raimundo Silva setiatzailea edo setiatua ote den, etorkizuneko irabazlea edo erremediorik gabeko galtzailea.
|
|
...tzaion beste bat, bigarren hau ere premiazkoa, hain premiazkoa non bat bateko efektu erreflexu bezala ez hartzea ia ezinezkoa baita, baina zuhurtziak agintzen du lehen galdu garen eztabaidara ez itzultzea, eskatuko zuena, behin eta berriz kontzeptu nahasketetan ez erortzeko, harreman min, funtsezkoen eta harreman garrantzirik gabekoen artean bereiztea, hori gutxienez, benetan garrantzizkoa dena da
|
jakitea
Raimundo Silvak, Zer idatziko dut galdetu ondoren, Nondik hasiko naiz galdetu zuela. Balirudike bi galderetatik lehena dela garrantzizkoena, horrek erabakiko dituelako ondorengo idatziaren helburuak eta ikasgaiak, baina Raimundo Silvak Portugaleko Historia bat idazteko bezain atzera joan nahi ez zuenez, eta joan ezin zenez, historia hura, bestalde, zorionez laburra izango zen arren, urte gutxi lehenago hasi zelako eta bere muga, esan den bezala, Lisboako Setioa izango zelako, eta gurutzatuek erregearen eskaerari Ezetz erantzun zioten unean hasiko zen historiak narrazio eremu zinez murritza izango zuenez, bigarren galdera bilakatzen da gertakarien eta kronologiaren erreferentzia ezinbesteko, hau da, herri xehearen hitzak erabiliz, Nondik arraio helduko diot galdetzea bezala litzateke.
|