2019
|
|
Bitartean, kontzientzia profesionalak eskatzen dio, gutxienez, orriak poliki poliki pasatzea, begi adituak hitzen gainean noraezean bezala galduz, horrela, arreta maila aldatuz, munta txikiagoko edozein hutsegite ustekabean harrapatuko zuelako esperantzan, argi fokua bat batean mugitzeak tokiz aldatu duen itzala balitz bezala, edo zeharkako begirada ezagunak ihesean doan irudia, azken unean, atzematen duen bezala. Gutxienekoa da
|
jakitea
Raimundo Silvak orri gogaikarriak erabat garbitzea lortu ote zuen, merezi duena da berari begira gelditzea On Afonso Henriquesek gurutzatuei egin zien diskurtsoa berrirakurtzen duenean, Osbernorena deitzen den aldaeraren arabera, Setioaren egileak berak hantxe bertan latinetik itzulia, ez baita besteren ikasgaiez fio, are gutxiago horrelako erantzukizun handiko gai batean, gure errege fundatzaile... Raimundo Silvaren aburuz, diskurtso guzti guztia, alderik alde, absurdoa da, ez da itzulpenaren zehaztasunaz duda egiten duela, beoa bezalako zuzentzaile arrunta latinez urri baitabil, baizik eta ezin daitekeelako, benetan ezin daitekeelako sinetsi elizgizona izan ez zen Afonso errege honen ahotik halako harenga korapilatsua atera zitekeenik, harenga horrek antz handiagoa daukalako fraideek handik sei edo zazpi mendetara botako dituzten prediku bihurriekin, orduan doi doi zezeltzen hasten zen hizkuntza baten ahalmen laburrak eskain zezakeenarekin baino.
|
|
Zuzentzailea patiotik irten eta Rua do Chão da Feirara doa, aurrean Porta de São Jorge dago, oraindik bada santuari argazkiak ateratzen ari zaion jendea. Berrogeita hamar metro baino hurbilago, hemendik ikusten ez den arren, bere etxea dago, eta hori pentsatzen duenean konturatzen da lehen aldiz, argitasun beteaz, behiala Porta da Alfofa irekitzen zen toki zehatzean bizi dela, ate horretatik barru aldera edo atetik kanpo aldera bizi ote den, gaur ezin jakin daitekeen gauza da, eta horrek galarazten digu
|
jakitea
Raimundo Silva setiatzailea edo setiatua ote den, etorkizuneko irabazlea edo erremediorik gabeko galtzailea.
|
|
...tzaion beste bat, bigarren hau ere premiazkoa, hain premiazkoa non bat bateko efektu erreflexu bezala ez hartzea ia ezinezkoa baita, baina zuhurtziak agintzen du lehen galdu garen eztabaidara ez itzultzea, eskatuko zuena, behin eta berriz kontzeptu nahasketetan ez erortzeko, harreman min, funtsezkoen eta harreman garrantzirik gabekoen artean bereiztea, hori gutxienez, benetan garrantzizkoa dena da
|
jakitea
Raimundo Silvak, Zer idatziko dut galdetu ondoren, Nondik hasiko naiz galdetu zuela. Balirudike bi galderetatik lehena dela garrantzizkoena, horrek erabakiko dituelako ondorengo idatziaren helburuak eta ikasgaiak, baina Raimundo Silvak Portugaleko Historia bat idazteko bezain atzera joan nahi ez zuenez, eta joan ezin zenez, historia hura, bestalde, zorionez laburra izango zen arren, urte gutxi lehenago hasi zelako eta bere muga, esan den bezala, Lisboako Setioa izango zelako, eta gurutzatuek erregearen eskaerari Ezetz erantzun zioten unean hasiko zen historiak narrazio eremu zinez murritza izango zuenez, bigarren galdera bilakatzen da gertakarien eta kronologiaren erreferentzia ezinbesteko, hau da, herri xehearen hitzak erabiliz, Nondik arraio helduko diot galdetzea bezala litzateke.
|
|
...dira, eta beste batzuetan jartzen, eta arrotz garrantzizkoen sailean Guilhão da Longa Seta, Rolimeko Gil eta deiturarik gabeko On Gil bat baizik ez dira aipatzen, ohar bedi Lisboako Setioaren Historian, iturri osbernikoa omen zuen hartan, aipatzen direnetatik bat bera ere ez dela aipatzen, horrelako kasuetan zaharrena den agiria hartu ohi da aintzat, gertaeratik hurbilen dagoena delako, baina ez
|
dakigu
Raimundo Silvak zer egingo duen, bistan da Guilhão da Longa Seta izenaren erdi aroko oihartzuna gustuko duela, bakarrik izena dela-eta zaldunen istoriorik izugarrienetan tokia luke. Baliabide bat da berdinketa desegitea obra nagusia erabiliz, kasu honetan obra nagusia Crónica do Própio D. Afonso Henriques litzateke, Fray António Brandãorena, hala ere, zoritxarrez, kronika honek ez du korapiloa askatuko, aitzitik, mataza nahasiago utziko du, Guilhão da Longa Setari Guilherme da Longa Espada deitzen baitio, eta ondorengo hauek sartzen baititu, Setho Calvisioaren ikasgaiari jarraikiz, alegia, Damiako erregea omen zen Eurico bat, Bremengo apezpiku bat, Borgoinako duke bat, Teodorico bat, Flandeseko kondea, eta, baita ere, nahikoa sinesgarritasunarekin, lehen ere aipatu den Rolimeko Gil, Childe Rolim ere deitua, eta On Lichertes, eta On Ligel, eta On Guilherme eta On Roberte La Cornikoak, anaiak, eta On Jordão, eta On Alardo, batzuk frantziarrak, beste batzuk flandestarrak, beste batzuk normandiarrak, beste batzuk Ingalaterrakoak, betiere zalantzazkoa delarik, hainbaten kasuan bederik, galdetzen zietenean nazioaz horrela aitortuko ote zituzten beren buruak, kontuan hartu behar delako, garai haietan, eta ondorengo garaietan ere, luzez, gizon batek, aitoren seme izan, plebeio izan, edo ez zekiela zer lurraldetakoa zen, edo oraindik ez zuela horri buruzko azken erabakia harturik.
|