Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 143

2000
‎Latinezko orazinotan egoiten ginenean, hiruzpalau hitz ikasten dituen belearen edo papagaiaren antzera egoiten ginen, buruz ikasia behin eta berriro erranez baina jakin gabe usu zer erraiten genuen, edo, jakinik ere, hitzen signifikantzari gehiegi erreparatu gabe; ordea, apezak eman zigun euskarazko errepuestan ere gauzak ez ziren hain klar geratzen, eta ez nintzen isildu:
‎Supituan, Ana Morena han goran eserita ikusirik, erruki izara batek estali zituen nire begi argi unatuak, eta irribarre sortzez garbi bat egin zen nire ezpainetan, irribarre elkarkidetasunezko bat nolabait adierazteko; ezen, Ana Morenaren amarruaz jabetzearekin batera, ohartu bainintzen emakume haren ausardiak gehiago balio zuela, inondik ere, ustezko memoria eidetikoak baino, mila aldiz gehiago gainera; ausardia behar zen, gero, gezur txiki harekin hango jende hantusteak engainatu nahi izateko! Eta dagoeneko harrapatua zutela jakinik ere, ez al zen, bada, urkamendira igo, inoiz ez ahazteko moduko sendotasun harroz! Hil edo bizi egin zuen trabes, eta heriok hartu zion gain azkenean biziari.
2001
‎Aldez aurretik eskerrak eman nahi nizkieke faszismoaren aurka borrokatu zuten guztiei eta bereziki liburua egiten lagundu didaten gizon emakumeei; 1936ko gerran borrokatu ondoren kartzelatik ihes egin eta makia osatzera erabaki zirenei; bizitza arriskuan zutela jakinik ere, zalantzak alde batera utzi eta PC birrantolatzearren itzuli zirenei; 1944ko urrian Nafarroan sartutako guztiei (800 baziren, bueltan muga zeharkatzea lortu zutenak askoz gutxiago izan arren). Den den horiek dira liburu honen protagonistak.
‎Honek, guztiok ezagutzen dugun Euskaltzaindiko sarrera hitzaldi jakintsuan, garbi aitortzen du ez derizkiela honetan imitagarri. Hainbesteraino, ez bailituzke eredutzat hartu dituen antzinako liburuak dauden daudenean berriz argitara emango," arriskuz betheriko egitekoa" dela jakinik ere," Syntaxis aldetik zuzendurik" baino. " ...euskara zuzen eta kanonikoaren ithurri eta maisu izaiteko egiten diren edizinoetan horrenbertze haizu litekela dirudi21".
‎berau aurreratu ahala, batek mendi tontorretan ezkutatu beste biderik ez du; mendiek, ordea, ez dute trena geldiarazten, behar izanez gero, satorrak bezala zulatu ere egiten baititu. Gero eta gorago ihesi goaz, jakinik ere, asko igoagatik, azkenean harrapatu eta lekutuko gaituela.
2002
‎Denbora galtzen da horrela, edoirabazi, zein aldetik ikusten den?. Batzordeak lanean aritu dira, beren lanak alferrik izanen zirela jakinik ere. Plangintza asko proposatu dira.
‎Maleta hartu eta geltokiko istilutik aldentzen hasi naiz pauso lasaiez. Ez dut presarik, ezta helburu jakinik ere, noraezean noa nire oinek zuzentzen nauten tokira. Babes keinu gisa sudurra bufanda azpian gordez negu hotz honetan aurrera noan heinean, emandako pauso bakoitza aurrekoa baino zailagoa egiten zaidala konturatzen naiz, bakarrik sentitzen naiz eta norbaiten beharra dut.
‎Pozik eta umoretsu geunden, bai. Gasolina depositua beterik, presarik ez, helmuga jakinik ere ez, gure aurrean errepideak milaka aukera eskaintzen zizkigun... zer gehiago eska genezakeen?
2003
‎Hegazkin istripuan baino minbiziak jota hiltzeko askozaz ere aukera gehiago dugu baina erretzen segitzen dugu, gaixotasun hori nozitzeko arrisku faktore behinena dela jakinik ere.
‎urruneko bere Espainia hegitik Jerusalemera joan zelarik, ikusi zuen Palestinako fededunen artean ez zitzaiola begirune berdina eskaintzen grekoen hizkuntzari eta Siriakoari. Apezpikua beti grekoz mintzo zen, berak Siriakoa jakinik ere; lekuko hizkuntza uzten zion aldiz apezlagunari, honek egin zezan itzulpena. Bi mailatako hizkuntzak balira bezala Jainkoaren etxean.
‎Ez zakiat enteratu haizen baina maitale hori hi haiz –esan zuen pitin bat abaildurik, eta bere eskuineko eskua arabeskoak eginez zerutik jaisten ikusi nuen, tiroak jotako hegaztia bezala, espiralean, eta non pausatu ez zekiela geratu zitzaion, zintzilik, hilik eta zurbil. Nire izena idazlearen hilketan nahasirik zegoela jakinik ere, erabat lasai, ia umoreko sentitzen nintzen, sekretu baten jabe den haurraren pare. Komisarioari, animatze aldera, bizkarrean kolpe batzuk ematea ere pentsatu nuen, baina ez nintzen ausartu.
‎Areto edo etxe jakinik ere ez zutela erabiltzen, esan zion Urrutikoetxeak. Oxford izena ez zegokiola leku jakin bati.
2004
‎2000n dataturiko lehen egonaldia dakar kontura olerkariak hasierakoan, 2002ko bigarren jardunaldia hurrengoan eta 2003an eginiko hirugarren ihesaldia azkenengoan. Nork bere hautuak eta autoak dituela dio Joxe Austin Arrietak poemotan, jakinik ere errealitatea Valdorba dela, Orbaibar alderantzitura ihesi joan nahian dabilenean, Neruda, Brecht edo Gandiagaren hainbat olerki gogoratuz, egunetik egunera bera bezalako lagun agramondarrak bi bandotara banatzen ikusten dituen bitartean.
‎Etsenpluak esana eta eginaren arteko koherentzia agertzen duenean, hezi beharreko pertsonak egin denari buruzko datua gordeko du bere baitan, esan denaren kontrakoa dela jakinik ere; baina eginak karga eta balio handiagoa du esanak baino, eta hobeki frogatzen dira gauzak eginarekin hitzekin baino.
‎Estandarizazioaren eremuan ere soziologiaren indarrak gailen nonbait, euskalkien berezko tasunak gorabehera. Mitxelenak, batuaren aitzindari nagusiak, oker ez banago, gogorarazi zigun euskara biziko bazen, euskara batuaren gurdia bete genuela handik eta hemendik bildutako euskalkiz, bide horretan barrena euskalkien hainbat harribitxi galduko zela jakinik ere. Soziologiaren faktorea ere gogoan izan zuen batuaren bizkarrezurra zirriborratzekoan, gipuzkeraren kokapen geografikoa ere bai.
‎–Hori guztiaz gain, Buesaren buruzagitza Hezkuntza Kontseilaritzan eusteak errezeloak ugaritzen ditu. A ereduak euskalduntzen ez duela jakinik ere, Buesak ikaskuntzaren ia erdia eredu horren arabera funtzionatzen uzten du?. 475 Otsoa artzain. Euskal eskolaren zaindari nagusia euskararen eta euskaltasun ororen etsai amorratua.
‎Ramon Saizarbitoriaren hitzok, titulurako ere erabili ditudanok, bere obra guztiaren, bere ahalegin literarioaren (eta beraz, kritikoaren) oinarrian daude. Besteek (Sa muelek, esate baterako) hobeto konta dezaketela jakinik ere, norberaren historiak norberak kontatu behar pertsonalaren eta ia etikoaren gainean eraikitako obra baita Saizarbitoria rena, literatura unibertsala bete betean, eta ez autonomikoa, ez lokala eta txokokoa.
‎" Barnean zer duen jakinik ere, ireki nahi ez duzun maleta bat bezalakoa da iragana".
2005
‎Elizaren eragina badoa desagertuz, baina presente dago hala ere. Niri eraldaketak interesatzen zaizkit, laikora aldatuz doazenak, antzinako agerraldiekin loturak dituztela jakinik ere.
‎(2.5 irudia). Iraganean etenune hau mantuaren barne konposizio ezberdineko bi eremu bereizteko erabili izan zen, eta gaur egun bertan konposizio aldaketarik agertzen ez dela jakinik ere, goi mantuaren eta behe mantuaren arteko mugatzat hartzen da.
2006
‎Tomek eta nik elkarri begiratu genion eta isiltasuna nagusitu zen. Orduan ohartu nintzen berandu zela eta gau on bat opa nien, jakinik ere Tomek amets gaiztoak eginen zituela nik bezala. Utzi nituen eta ene etxera sartu, segidan ohera joanez.
‎Migel alde horretatik salbuespena zen: noren semea zen jakinik ere, anarteraino inoiz ez zuen grina berezirik agertu kondestablearena ala mariskalarena jokatzeko. Alabaina, 1512ko uztailaren 24 hartan zerbait urratu zitzaion barnean, soldadu harro eta arrotz horiek, galaz jantzirik, bere aitzinean buruxut desfilatzen ikusita.
‎joera hau arriskutsua da, eta tituluen gorakadak ez du konpentsatzen beste aldetik dagoen galera. Joera arriskutsua dela jakinik ere ez dakit zenbateraino den larria, baina nire ustez behinik behin larriki kezkatzeko modukoa bai. Larritasunaren sakona sektoreak baloratu du.
2007
‎Puntu horixe da, hain zuzen, erretiroa hartutako zahar, burtsa zale, gazte handinahi, operadore ohi eta, parketean ezer egosten ez dela jakinik ere, ikusminez bertara hurbiltzen diren pertsona askoren amua.
‎Elkarrizketa horien bidez lekukoek 20, 30 eta 40 hamarkadetan bizi zituzten gertaeren ardatz nagusiak ezagutu nahi izan ditugu, elkarrizketetan subjetibitatea nagusituko zela jakinik ere. Era berean, metologikoki elkarrizketak amaiera irekikoak izan zitezen ahalegindu ginen eta, jorratu nahi genuen gaiarekin elkarrizketen zirriborroa prestatu bagenuen ere, erantzulearen berbaldia bera izaten zen galderak eragiten zituena.
2008
‎Bidegurutze honetan, halaz ere, eta batez ere, nazio identitatearen definizioa mugarritu nahi genuke, egitate nazional a linguistikoak ikusten dituen abertzalearen jarrera aldatzeko asmoz edo. Baikor gatoz, beraz, ezkortasunaren eremuan, herri euskaldunaren hitza eta ahotsa mundu abertzalean zabaltzea basamortuko predikariaren pareko izatea dela jakinik ere. Sentiberatzen hasiko ahal dira egunen batean eragile abertzaleak, botere politikoaren eskumenak miraririk ez dakarrela ohartu ahala.
‎Hitzen, grafia? eraiki du, az haraindi lana badagoela jakinik ere. Nonbaitetik hasi behar zen, eta abiapuntu ona, nahitaezkoa, ezarri du Euskaltzaindiak.
‎Halaber esaten nuenaren eta Azurmendiren ekarpenen artean kontraesan handia zegoela ikusi dudanean mailan aipatu ditut aldeak. Edozein kasutan, eta Azurmendik eskatuko lukeen zehaztasunaren aurka, erromantizismo kontzeptuari eutsi egin diot, jakinik ere izen horren azpian fenomeno bat baino gehiago biltzen dela, eta erromantiko etiketa ez dagoela beti guztiz egoki erabilita.
‎Liburu honek Azkueren jarduera «profanoak» aztertzen dituenez batik bat, erlijiotasunaren gaia ukitu gabe utz zitekeen. Baina bere obra eta proiektuen zentzua ulertzeko ezinbesteko aldagaia izanik bere erlijiotasuna, berau ikertu da, jakinik ere, arlo honetan interpretazio honek muga nabarmenak izango dituela.
‎Ez genuke atal hau amaitu nahi Thompson en aipu bat esan gabe, jakinik ere, gure lana bere aipuz josita dagoela. Esanguratsua iruditzen zaizkigu, iruditu ere, Thompson en hitzok, batez ere bake mugimenduan erabat murgildutako pertsona baten ahotik datozelako, eta orain arte bildutako ideien eta gogoeten nolabaiteko laburpena delako.
‎Eusko Jaurlaritzak ere, euskal herritarrak torturatzea nolabait baimendu egiten duela dio. Atxilotuak torturatuak izango direla jakinik ere, txalotu egiten ditu atxiloketak. Ertzaintzak torturatzaileekin zuzenean kolaboratzen du operazio horietan.
2009
‎Denarekin. Zoritxarrez, eta premia premiazkoa izan arren, herrialde batzuetan jabetza pribatutzat daukate ura, eta altxor handia suposatzen duela jakinik ere, zeregin handia daukagula uste dut. Garapenerako beharrezko laguntzak bultzatzen badira, ordea, gerrarako baino elkartasunerako elementu bihurtuko da ura, beste gatazka mota batzuk konpontzeko ateak zabalduz.
‎Ez dute ezaugarri bat nabarmendu, eta kritika jakinik ere ez diote egin.
‎Zin egiten dut: elkar noraino gorrotatzen zuten jakinik ere, malkoak ikusi nituen bi anaien bisaietan, elkarri sekula betiko adio erratean. Orobat negar egiten zuen Alençonek, bere anaia zaharrenak adina hastio izanagatik Poloniako errege berria.
‎Inork ez al dugaldetuko zenbateraino den zentzuzkoa gazte askoren bizitza, erosteko ahalmena, familia plana, eurekin zerikusirik ez duen adierazle arrotz, urrun eta itxurazaseptiko bati lotzea? Zorpetzea aukera pertsonal bat dela jakinik ere, tasa aldakorreko maileguen proportzioa harrigarri (eskandalagarri?) samarra da (Espainian% 90etik gora); gehienetan, gainera, jendea hartzera doan interes arriskuareninongo ulermenik gabe. Aldizkako berrikuspen garaian izaten dira, kontuak... kuota igoerak gertatzen direnean, noski.
‎Hortaz, egiazko edo alegiazko talde etnikoen arteko bereizketa egitetik urrun gaude. Eta etnizitatearen inguruko eztabaidak osagai erreferentzialekin baino gehiago metadiskurtsoarekin duela zerikusia jakinik ere, ezin dugu ahaztu gizatalde gehienek modu formal eta ofizial batean bereganatzen eta gaurkotzen dituztela egunero egunero diskurtso horiek. Beste era batera esanda:
2010
‎iritziak uzkiak bezalakoak dira, nork berea du. Uzki bistan geratzeko arriskuan nabilela jakinik ere, ezin ezezkorik eman Elhuyarkoei, eta nire iritzia idatziko dut. Baina argi utziz ez duela beste edonorenak baino gehiago balio.
‎Baina ezin dugu ukatu horretan guztian interpretazio baten araberako aukeraketa bat egon denik; zentzu horretan, interesgarria dirudi autore adierazgarri bati tarte handiagoa eskaintzea eta berari luzeago hitz egiten uztea. Horregatik jo dugu hizkuntzaren pedagogiaz ere gogotsu aritu den Weisgerberrengana eta, zehazki, horregatik itzuli dugu hemen" Hizkuntza komunitatea" edo" Sprachgemeinschaft" izenburuko testua, jakinik ere bestela gai horrek interes berezia duela euskaldunontzat.
‎Memoriaren barruan aterbetzen diren oroitzapenak, gelditu gabe eta tai gabe, hurbiltzen ari zaigun heriotzaren etorreraz mintzo zaizkigu. Saihestezina dela jakinik ere, abisu temati setoso hori pairatu beharra ez zait gogoko, eta horren aurrean geratzen den aukera bakarra oroitzapenak zildaiz bozatzea, memoria ito, morfinatzea eta horretarako isiltasuna, lainoa, mozkorra, orgasmoa, musika...
‎Eguraldi baldintza biziki txarrak badira, zergatik joan tontorrera? Ahalik eta gutxien arriskatu beharra dago, jakinik ere arriskuan beti jartzen dela horrelakoetan.
‎Txeloa asko zaindu behar den musika tresna dela jakinik ere, berak berea ez duela askorik zaintzen aitortzen du: Noizik eta behin sokak aldatzen dizkiot, hautsa kentzen diot, baina hortik aurrera ezer handirik ez dut egiten.
2011
‎Badago hor beste zerbait. Aldagela kanpotik barrura begira hitz egitea oso erraza dela jakinik ere, ematen du jokalariek ez dutela sinesten. Eta sinesten badute ere, oso txikia dutela fedea, lehen kolpea jaso orduko ezkutatzen den horietakoa.
‎Ez genion musurik ematen elkarri. Begira inor ez zegoela jakinik ere, itxurak gordetzen saiatzen nintzen, baina banekien, edonork begiratzen zidala ere, igarriko zuela nire aztoramendua, neskaren keinu eta mugimendu bakoitzari adi, liluraturik ematen bainituen lehen minutuak, berak bere gauzak mahaiaren gainean ordenatzen zituen bitartean.
‎Ez errugabea izanik isildu denaren eran, hiltzailea zu izan bazina bezala baizik? Hirurok konpartitzen genuen territorioa eta garaia, hirurok, baina guk merezi balu bezala egin genuen, betiko garai hartara loturik geratzea merezi balu bezala, aitarik gabe geratuko zelako, aitak merezi zuelako, zein zen ere ez genekien arren, eta jakinik ere, baina ez genekien, eta orain bere aurrean bere aita hil zeneko neure buruaz oroitzen banaiz, ezin dut sinpatika izan, abisatu behar banio bezala bere aita hil zutenean gu zertan genbiltzan, ez ezer deliktiboa eginez, baina zertan ari ginen, ez ginen pasiboak ere, galdetu nahi nion Aitorri ea berari antzekorik gertatzen zaion.
2012
‎Eta kontua ez da serioa: jakinik ere tranpa gozoegia dela kirolena, hedabideek dute erruaren zatirik handiena, informazioa behar den moduan ez emateagatik. Izan ere, ez al ziren boterearen gehiegikeriei aurre egiteko tresna?
‎Dena den, Sarkozyk erran duena legea betetzea besterik ez da, baina neurri hori hartuko balu, gatazka politikoari humanizatze gisako bat emango lioke. Gatazka politikoaren konpontzeko amnistia dela inportanteena jakinik ere, halere, hurbilketa lehen urratsa liteke. Munduko gatazka politikoen konponketan presoen kaleratzea da emaitza.
‎2 Euren kabuz edo komunikabide baten bitartez pertsona edo enpresen inguruan berri edo zurrumurruak hedatzen dituenei, datu ekonomikoak bere osotasunean edo zati batean faltsuak direla jakinik ere, datu horiek eskaintzen dituenei, balore edo finantza tresna baten kotizazio prezioa aldatu edo babesteko xedearekin, horren bidez norberarentzat edo hirugarren batentzat
‎Eta hala ere, hori guztia jakinik ere, ez da erabakirik hartzeko moduan sentitzen. Ez oraindik.
‎Hori ere zabalegia zaio hitzaurre honi. Hala, bete betean ezinezkoa dela jakinik ere, testu hutseko Hamlet zehatzagora gonbidatu nahi luke irakurlea. Pertsonaiaren mitifikazioa, haren interpretazioak eta are ospea bera, ahantzirik ez bada, alde batera utzirik bederen apur batez.
‎Gizakiak barnean indar asko eta askotarikoak dituela jakinik ere, Modernitatean Ni-a pertsonarekin identifikatzen da, ezagutu eta konkistatu behar den unitate edo osotasun batekin. Gizaki modernoak bere burua ezagutu behar du eta, nola ez, konkistatu.
‎Zer? Jelkideak eta sozialistak zer diren jakinik ere, gauza izan genuke presoen eskubideen errespetatzera ekartzeko... Eta nago gaitasun falta hori ez dela soilik haien maleziaren ondorioa.
2013
‎Horrexegatik, behar beharrezkoa eta ezinbestekoa da Otegi aske egotea, berak hasitakoa burura eraman dezan. Lerro hauen bidez, haren askatasunaren alde egin nahi dut, jakinik ere hutsaren hurrengoa dela inor konbentzitzeko nire ahalmena, baina, gutxienez, adierazpen askatasunerako toki hauxe baliatu nahi dut nire iritzia emateko, haize kontra, ia beti bezala?, eta adierazteko nire desio hau gaur zilegi izan dadila. Askatasuna Otegirentzat!
‎Baina Zerbitzari kontent zen frantsesa ikasten ari zirelako, are gehiago, ikasketa hori doan ateratzen ari zitzaielako. Frantsesa jakinik ere, euskarari leku berezia ematen zion. Aipu batean argi ageri zen soldadu euskaldunak eta frantsesak bereizten.
‎Etorkizuneko filosofoek tentatzaileak izan behar dute, beraz, baieztatzaileak, berritzaileak eta apurtzaileak, inondik ez jarraitzaileak?; zer edo zer hobea ahalbidetzeko saiakera eta esperimentu. Sortzaileak izan dute, inondik ez eraldatzaile edo egokitzaileak?, jakinik ere sortzaile izateko suntsitzaileak izan dutela ezinbestean. Zentzu horretan, gaizkia indar positibo eta onuragarri bilakatzen da nahitaez.
‎Balio hutsal edo hautsalen gainean ari garela jakinik ere, bat bateko neurtitzaren inguruko eraketak sortzen dizkit inspirazio batzuk, hiztun komunitateaz ari garen honetan.
‎" Ez ezazu hauts zoriona". Ondoren, eskuarekin ahoa, aurpegia, lepoa, burua, sorbalda, bizkarra eta dena uki uki egiten zion; gero, mutilaren eskua hartuta bular, ipurmasail edo izterretara eramaten zuen, adoretu beharrik ez zeukala jakinik ere. Luzaroan jarraitu zuten halaxe; oso luzaroan:
‎Exajeratua naiz emozionalki, badakit. Ezinezkoa zait sentimenduak ostentzea, batzuetan neure interesei kalte egiten diedala jakinik ere. Baina ajea kroniko bilakatzen denean, gaiztu egiten da lagunen egonarria atxikitzea.
2014
‎zeren eta horixe bera da hain zuzen Z zartatu duena, nik nahi gabe antzean egin dudana, gureari gertatu zaiona, atzean genekartzanengandik ihesi supituan talka egin eta batak bestearengan ezkutaleku komenigarria topatu genuela, besterik ez; eta luzeegi eutsi geniola, adabakia sobera tenkatzen ari ginela onartzeko koldarregi, nik Y aurrekaria gogotik erbesteratu zekidan utzi bainion telefonoa idatzita Z ri liburuen apalategian zeukan koaderno baten kontrazalean, Y k behingoz ospa egin zezan, Y k betirako utz ziezaion nire gaitasun afektiboa antzutzeari, beste gorputz batzuetan egokiro barneratu nendin galarazteari, eta baita ere lehenago gezurra esan dudalako, gezurra esan edo, behintzat egiaren puska handi bat irentsi eta erraietan ezkutatu dudalako, orain, baina, arrapaladan digerituta esaldi moduan formulatzeko gai naizena: Y rekin hurrengo arteetara kondenatuta nengoela jakin ostean ere, jipoi afektiboak besterik ez zizkidala emango jakinik ere, zentzua galdu nuen, edo, beste helduleku poetiko bat baliatuta, Regina José Galindo bezala
‎Aitzitik, Renanek bai egiten duena da, bere planteamenduekin, beharrezko diskusio hori aldez aurretik nahaspilatu eta kasik inposible bihurtu, ipiniz alde batean nazio deituriko Estatua, terminologikoki sendo hori, bestean, nazioa? ez omen den izen jakinik ere gabeko zer hori, indeterminazioan lurrindurik1654 Estreinako bataila hizkuntzaren kontrolean ematen ei da. Horretantxe datza girondistak goratu ohi zituen Renanen zerbitzu paregabea nazionalismo jakobinoari.
‎Argibiderik ere ez zian eskatu... Baina, orduan, bazekian hango istiluen berri, eta, jakinik ere, hara zoak!... Neska gaixoa!...
2015
‎Inolako muga legalik gabe deslokalizatzeak inposatu ditzakete, enpresak itxi eta enplegua ezabatu. Herrialde batek gai toxikoak edo jangai transgenikoen etiketak debekatzen baditu eta ingurumen araudia zorrozten badu, TPPak enpresei boterea emango die gobernuak ezkutuko tribunal baten aurrean salatzeko, epaileak merkatuei lotuta daudela jakinik ere. Gobernuak epaiketa hori galtzen badu, zergadunek ordaindu diete enpresei" etekinetan" galdutako milaka milioi euro.
‎Beraz, euskararen plan berariazko bat ez egitea erabaki estrategiko eta ongi hausnartutakoa izan zen, duela zortzi urte unibertsitate komunitatean zegoen egoera kontuan hartuta, orduan ohikoak izaten ziren presioak eta tentsioak, euskararen aldekoak zein kontrakoak, ekiditeko asmo irmoarekin.Horregatik, harrigarri gertatu zaigu duela gutxi argitaratutako «NUPen euskararen plan estrategiko baten alde» izeneko artikuluaren sinatzaileek plan baten aldeko aldarri zilegia egitea, baina azken zortzi urte hauetako lana hutsaren pare utziz, gutxietsiz eta erdeinatuz. Ez baita izan, ez, guk errektoretza taldeari proposatutakoa% 100, baina, gure ustez, aurrerapen handia ekarri dio Unibertsitateko euskararen egoerari.Ados gaude datuak nahierara erraz erabil daitezkeela, egia ez dela jakinik ere hurrengoa esatea bezain erraz: «Unibertsitatearen bizitzan funtsezkoak diren (euskararen) beste arlo batzuk (prestakuntza, kultura, erabileraren sustapena, e.a.) ez zirela aintzat hartzen».
‎Gidatze sistema txarra duen auto bat erostea ez da ontzi garbigailu txar bat erostea bezala, gure segurtasuna eta etxekoena baitago jokoan. Eta sistema bat hobea edo okerragoa dela jakinik ere, ziurrenik kostu ezberdina izango dute. Nola baloratu, beraz, gidatze sistemaren kalitate horrek kostu ezberdintasuna konpentsatzen duen?
‎Pello Urizar: . Guk nahi genuen argi eta garbi agertzea [ETAren indarkeriaren bukaerak] atzera bueltarik ez zuela, jakinik ere, bien arteko dokumentu batean ezin dezakezula EAk jarriko lukeen bezala jarri?. EAn jabetzen ziren, Urizarrek dioenez,, bataren eta bestearen erritmoak?
‎–Aitari aipatuko diot, ea hark zer dioen, jarraitu du amak, etxeko gizonaren erantzunaren beldur dela ondo jakinik ere. Ezagun du tentsioa alabaren aurpegian, eta eskua oratu dio, berotasun pixka bat emateko.
‎Bestalde gezurra da, nahiz, ene «Konfesoreen eta Penitenteen Eskuliburua» hurbiletik irakurri ondoan askok dioten nik hor baietsi dudala Errege Katolikoek zuzenki atxikitzen dutela menpean Nafarroa, hau ez izanik ere izatez berena, argudio hori ateratzen baitute ene solas honetarik: Besteenak diren ontasunak ez dira itzuli behar hortik kalte handiagoak aterako balira, horra zergatik ez diren errazegi Erregeak kondenatu behar, besteen ontasunak, berenak ez direla jakinik ere, atxikitzen dituztelarik, sinesten dutelako menturaz itzultze horrek kalte handiegiak sor litzakeela beren erreinuetan.
‎9 Egia da, Jaunak zazpigarren egoitzan sar dezanak, oso gutxitan, edota ia inoiz ere ez duela ahalegin hau egin beharrik izango, gogoratzen banaiz, han esango dudan arrazoiarengatik; baina aldiro aldirokoa da Kristo gure Jaunarekin era miragarrian ibiltzetik ez aldentzea, eta haren laguntza beti da jainkozkoa eta gizatasunezkoa era batera. ...eak egiten zuenez, eta galde diezaiegula kreaturei nork egin zituen, san Agustinek, uste dut, bere Meditazioetan edo Aitorkizunetan dioenez?, eta ez gaitezela ergelen antzera egon denbora galtzen behin eman zitzaigunaren zain egotearren, hasieretan Jaunak urtebetean eta urte askoan ere ez ematea gerta baitateke; Haren Maiestateak daki zergatik; guk ez dugu jakin nahi izan behar, eta ez dago zertan jakinik ere. Bada, Jainkoari nola poza eman aginduen eta aholkuen bidez badakigunez gero, ibil gaitezen honetan arretaz, eta haren bizitza eta heriotza eta zenbat zor diogun gogoan erabiltzean; gainerakoa betor Jaunak nahi dezanean.
‎Oi, bai arrazoi handiz sartuko litzatekeela arima bere barnean, bere gain hobeki jaiki ahal izateko, Seme santu honek aditzera eman diezaion zer den bere Aita dagoela dioen tokia, zeruetan baita! Irten gaitezen lurretik, ene alabak, ez baita bidezko honelako mesedea hain gutxitzat hartzea, hain handia dela jakinik ere lurrean geratzeraino.
‎Egoera honetan ihes egitea besterik ez zaie geratu euren bizitza salbu jarri nahi izan duten herritarrei.Haien herrietatik ihesi datozen milaka eta milaka pertsonen heriotza eragiten duen egoera dramatiko baten aurrean gaude, eta horrela izanik, mendebaldeko agintarien ezintasuna eta geldotasuna gero eta nabariagoa den honetan, mundua ezin da lekuko isila izan. Errealitate berri honen irtenbidea konplexua dela jakinik ere, eta oraindik herri bakoitzak hartu beharreko errefuxiatu kopurua zehaztu ez bada ere, uste dugu Erakundeen erreakzio azkar bat beharrezkoa dela. Elkartasun adierazpen hau ez da gizatasun kontua soilik; arrazoi ezberdinengatik kanpora joan edota erbesteratu politiko bilakatu behar izan diren milaka euskaldunek jasotako elkartasunaren ordaina ere bada.
‎2012an hasi ziren lantzen eta besteak beste jaso du, esaterako, elkartearen gobernurako organoen berdintasunezko osaketa eratzeko konpromisoa. Mimenzak esan zuenez, “berdintasun plana, genero berdintasuna erakundean integratzeko tresna egokia da, jakinik ere nekazal munduaren garapena emakumearen parte hartzearen eskutik datorrela, baita landa eremuko botere egituretan gizon emakumeen parte hartze orekatutik ere”. Estatutu berriakAurreko ostegunean erakundearen estatutu berriak eta Cederna Garalur Garapen Partzuergo gisa egituratzeko asmoa onartu ziren.
‎Lau urte beranduago, iraganeko oztopo berak zain zituela jakinik ere, Aralarrek bide bera hartu zuen. Aurreko biak baino urrutiago iritsi zen, gainera.
‎Minutu bat lehenago, elizan otoitz egitera zihoan emazte batek ez zion kasu egin ere. Orduan gogoratu zait Greziako Eliza ortodoxoaren aberastasuna, jakinik ere Israelgo Knesset eta ere presidentziaren palaziaoren jabe dela. Karitatez laguntzen duela jende xehea, dio Elizak, eta beraz ez duela zerga pagatzerik.
2016
‎Nire kasuan ikusi dut: lana bilatzeko garaian euskaraz jakinik ere askotan eskatu didate ingelesezko titulua. Enpresa askok ere nazioartekotzera jo dute, eta, ondorioz, asko ari dira ingelesa eskatzen.
‎bazetozela igartzen nuenean, saihestezina zen haien etorrera. Pentsatze hutsak aurretiaz gogo biziz dardarazten ninduen, hitzez erditzea mingarria izango zela jakinik ere, hitz haiek jaso eta papereratzean mina plazer gordin bilakatuta gozatuko nuela ondo bainekien. Durduzaz eta irrikaz dardarka, urak bustitako gremlin txikia banintz bezala sentitzen nintzen.
‎Nik zugatik hasi banuen ere, idaztera bultzatzen ninduten zioen artean, sakon sakonean, niri onartzea zaila zitzaidan arren, bazen nobela bat idatzi eta idazle bihurtzeko ezkutuko grina bat, jakinik ere erdipurdikoa nintzela; jakinik ez nintzela sekula gai izango zuk nirekin hain eskuzabalki partekatutako errealitateak zeukan indar bihotz urratzailea urrutitik ere zukeen fikziorik asmatzeko. Handiuste eta esker txarrekoa ni, lagun gizajo bati eta munduari karitatea egiten ari nintzaielakoan, ondo aztertuta, guztiz alderantzizkoa gertatzen ari zelarik.
‎Aspaldiko partez joan natzaio bisitan eta, gehiagotan egin dudan moduan, bi arrosa gorri eraman dizkiot egunkari orri batean bilduta, itsusi geratzen direla jakinik ere diskrezioan irabazten dutelakoan. Txirrina jo dudanerako atearen atzean zegoen zain, biluzik.
‎Etiketaren muturra erraz altxatu bada ere, erdiko aldea beirari erantsita dago eta arretaz aritu behar du Alsinak, etiketa puskatuko ez bada. Izaten dira aldiak, gure dohain guztiak eta dezakegun kontzentrazio osoa ekintza itxuraz hutsal batean jartzen ditugunak, bizia horretan jokatzen ez dela jakinik ere gogoak eman digulako kosta ahala kosta burutu behar dugula egiteko hori. Antzeko zerbait ari zaio gertatzen Alsinari etiketa honekin, bertatik edanak eragindako soraiotasunez ere bai beharbada, inguruko guztia, bere ordura arteko kezkak eta Monzonen historia ere ahazteraino; tamala litzateke, horrenbesteko arta eta arreta jarri eta gero, azkenean etiketako papera apurtzea, baina ez, ahaleginaren saria jaso du Alsinak azkenean, Marqués de Riscal jartzen duen etiketa oso osorik erauzi baitu botila jadanik hutsetik, Carltoneko jatetxeko zerbitzarien begirada diskretu baina harritu, irribarre disimulatu baina zentsurazkoen pean.
‎Frantsesek omen dute sistema onena Odolaren biltzeko zutikan emana, Ontsalaz laguntzeko beharrean dena? Kario saltzen dute dohainik ukana, Berdin jakinik ere, daukala pozoina!
‎Jakinik, aldez aurretik ez dagoela formula magikorik, bidean behin baino gehiagotan erratu gaitezkeela, eta gure pausoak behin baino gehiagotan birpentsatu ditugula. Baina jakinik ere, lortzez gerotan, soilik gure gaur egungo euskaldunon komunitateak lortugenezakeela miraria, munduan hainbeste direnean desagertzeko arriskuan diren hiztun komunitateak.
‎Berriro etorri behar dugu EAEko datuetara, eskuragarrienak, eta euskaldunok gaur egun egoerarik aldekoena dugun esparrua, baina edonola ere jakinik Nafarroa Garaiko eremu euskalduneko egoera are dela nahikoa hobea EAEko batez bestekoa baino eta EAEko inguru euskaldunenen parekoa?, eta jakinik ere euskaldunondako egoera zoritxarrez ez dela horren erosoa orokorrean Iparraldean (nahiz bai hemen ere barne aldeko belaunaldi helduenekin behintzat) edota Nafarroa Garaiko erdi eta hegoaldeko eremuetan.
‎Izan ere, gure ikerketako enpresek argi daukate kirol babesletzaren eskutik lorturiko etekinak zuzenak baino gehiago zeharkakoak direna. Halere, enpresek ez daukate babesletzaren eragin positiboak neurtzeko metodorik ez eta bide jakinik ere, haien estimazioak erabat zehaztugabeak direlarik. Hori emaitzei dagokienez.
‎Patziku Perurenak Txistulari aldizkarian agerturiko lan arduratsu bezain artez ondu batean, ohi bezala bestalde, misionista horrek Leitza aldean isuririko pozoiaren berri eman zigun, bitartean ziztu soinua Leitzan isilarazi zuen josulagunaz. Halarik ere, eta komunzki uste den baino usuagoak izan diren aipatu bezalakoak izan zirela jakinik ere, ahitzen zaigun XX. mendearen hasieretan osagai berri bat gehitu zitzaion dantza arautzen zuen moralitate hertsi horri, euskal abertzaletasuna, hots. Aurreko mendeetan, beraz, hain likits eta labainkorrak izateagatik oldartu ziren ingurutxo, bizkai dantza eta eite horretako bestelako dantza nahastuak moralaren abarorako sarrarazi zituzten, estreinakoz ordea, eta beste dantza mota batek pairatu behar izan zuen erlijioaren gutxiz gehiengo zapuzkeria, Euskal Herritik kanpo zetorkigun dantzak, alegia; eta aurretik gertatu zen modu berean, oraingoan ere, gure idazkigintzan bere isla izan zuen norabide doitze horrek, oparoki gainera.
‎bestela nobelarik gabe geratuko nintzatekeelako. Alegia, onartu egiten dut, idazleak proposatzen didan premisa (edo pakto, edo ituna), gezurra dela jakinik ere.
‎Osagarri ona daukana oro har, artetan zonbait arrangurarekin, nornahiri gertatzen den bezala, duela dotzena bat urte belaunetarik operatua izana. Hedadura zabaleko emaztea, munduko aberatsenetarik ditakeena, nehork ez xuxen jakinik ere zonbat diru eta zonbat ontasun badukeen... Goren goreneko gradu batean bizi dena, gisa hartako neurriak artoski begiratuz.
2017
‎Noski, bustitzen bazara, beti dago arriskua jendeari ez gustatzeko, edo norbait mintzeko. Hori jakinik ere, iruditzen zait geure buruarekin zintzoak izan behar dugula, eta saiatu behar dugula pentsatzen duguna esaten.
‎Bertan, vis a viseko gela da orain Salvador Puig Antich, Espainiak garrotatu zuen azken iraultzailea, anarkista bat, akabatu zuen aretoa. Eta preso batzuek, non dauden jakinik ere, lortzen dute biluziko bisitan berotzea.
‎Krisi erakutsi nion txandrioa, jakinik ere ez zidala konponbiderik emanen.
‎Ondoko australiar emakumeak eskua pausatu dit sorbaldan eta laztan labur bat eman dit. Errealitate birtualean nengoela jakinik ere, laztana benetakoa balitz bezala eskertu diot.
‎Herritarrak, errotik ezagutzen zituen. Etxe bakoitzaren izena jakinik ere, batzuetan halere familiako deituraz ez zen oroitzen. Egia da, guk laborariek, norbaitez mintzatzeko, beti etxearen izena dugula baliatzen.
‎–Ohartzen al zara eskua luzatzen ari gatzaizkizuela, oso arriskutsuak zaretela jakinik ere?
‎Beldurrez isildu behar izatearen kontra hitz egiten du Despentesek, beldur barik eta beldurraren kontra hitz egin eta bizi beharraz, jakinik ere libertatea ordainarazi egiten dela baina merezi duela hala ere, eta, fikziokoa ez duen lehenbiziko lan honetan, berriro dakarzkigu, besteak beste, isildu beharreko tabu zantar horiek: bortxaketa, prostituzioa, pornoa; hain zuzen, gorputzak eta boterea gurutzatzen diren hiru isileremu.
‎Baina horixe da kasinoaren logika. Trumpen sasoiko kapitalismo vegastarrak garaipenaren fantasia horretan elikatzen du, gezurra dela jakinik ere. Urtero berrogei milioi turistatik gora etortzen dira Las Vegasera kasinoaren irrika eta galtzea dastatzera.
‎Nahiz ez duen oraino arras menderik beren arbasoak hor kokatu zirela. Eta funtsean, jakinik ere etxe ala etxalde hortan beste odol bateko egoiliarrak izan diren aitzinagotik, etxearen atxikimenduak elgarretaratzen bezala egiten ditu lehengoak eta ondokoak, harri berek gerizatu baitituzte, lur bera landu baitute, zuhaitz berdinen itzulian jostatu baitira denak haurtzaroan... Aroztegikoen kasuan, eta lehenago aipatu izan dugu Basaberri paper huntan, publikatuak izan dira hogoigarren mende aitzineko zortzi belaunaldien gorabeherak, etxalde hortan egon zen Aroztegi anderetik abiatuz 1670eko itzulian.
‎Aurkituko ditugu Artxeroak, Senperen Kantuz, Xumai Murua, Maddalen Arzallus, Zuraidarrak, Ikastolako haurrak, Arretxea kolegioko kantariekin. Holako programa Senpertarrek ezin dute hutsegin, jakinik ere sarrera urririk eskainia dela. Azpimarratzekoa da zer lana eramaiki duen Lapurdi 1609/ 2009 elkarteak Senpereko iragana berpizteko, memoria ezin baita lurperatu eta berdenboran Senpertarrak inplikaraziz asko ekitalditan, Herriaren erroak zaintzea baitezpadakoa baitago gaur egun. XX. mendeko senpertar bertsulari eta ditxolarietan, aipagai dira Joseph Barnetche (Bidaxun), J. Baptiste Millox (Batista Handia), Ganix Halsouet, Matxin Irabola, Pierre Halsouet, Xalbador Yarzabal, Janpier Soudre (Larreko), Jean Latxague (Xandel), Gilen Larretxerri eta beste.
2018
‎" zergatik (zer dela eta) egin behar dugu euskaraz?". Izan ere, transmisio modu oso ohikoa da, guraso biek euskaraz jakinik ere, haurrei euskaraz egitea baina gurasoek euren artean eta beste heldu batzuekin erdaraz jardutea. Transmisio modu horrek (ezaugarri horiekin) noiz arte iraun dezake?
‎laguntza horiek ez dute berez eta oroz gain langilearen euskararen erabilera saritzen, baizik langile edo ikasle horrek duen euskararen ezagutza formala (ezagutza horren neurtzea zuzen egiten den edo ez bertze eztabaida bat da). Ez dute segurtatzen euskara jakinik ere benetan hizkuntza hori ibiliko dutela eguneroko jardunean, inguruneko egoera bera aldekoa izanik ere. Lan batzuetan (irakaskuntzan milaka dira) euskaraz ez badakizu ez duzu lanik izanen.
‎Baten batek erantzun zidan: egoera soziolinguistikoak bultzatzen du jendea, euskaraz jakinik ere, erdaraz egitera. Nik ez dut uste hala den inondik ere.
‎Bururatu zitzaidan lord jaunarekiko solasaldi hura Kenton andereñoaren interesekoa izango zela, eta horren bestez erabaki nuen kontua aipatuko niola, jakinik ere bazitekeela bera berriz sumintzea. Azkenean, arratsalde lainotsu batean kontatu nion gertaturikoa, lorategiko etxean, eta esan beharra daukat bitxia suertatu zela enkontrua.
‎–Gure belaunaldian oso presente egon da Francis Fukuyama politologoak botatakoa, historia amaitu dela. Sinetsi ez arren, eta ideologikoki haren aurka egon arren, eta kapitalismoaren etapa berria naturalizatzeko era bat zela jakinik ere, oso presente izan dugu kontzeptu hori. Gure kulturaren ezaugarri zentral bat izan da.
‎batetik, protagonistaren amaren alzheimerra eta, bestetik, protagonista nagusiak bizi duen bikote krisia. Ama gaitzak jotzen duelarik, semea bere pentsamenduak isurtzen hasten zaio, barrua husten, jakinik ere horma bati ari zaiola eta ezin dezakeela erantzunik espero. Bestalde, Marta bikotearekin dauzkan tirabirak daude, elkarrekin bizitzen jartzen direnetik harremana hausten den arte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia