Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2010
‎Piarres Lafittek ondotxo edo ezagutu zuen Jean Etxepare, berau Kanbon bizi izan zen urte laburretan, eta Piarres Lafittek jakin bazekien Etxepareren artikuluetan hitz erdika edo laurdenka usna zitezkeela haren azpi gogoetak. Ez da harritzekoa jakitea Buruxkak liburuaren eskarmentuarekin Etxepare hortik aurrera kautoagoa eta xuhurragoa izan zela.
‎Ez zituen pisu neurketa haiek osasun kontuengatik burutzen, nahiz eta jakin bazekien argalduz gero ez zitzaiola, maiz gertatu bezala, pittin bat asmatikoa zelako, arnasa desneurrian larrituko. Eta ez zituen itxurari buruzko kezkagatik ere egiten, zeren garai haiek, 1933, 1934, tuberkulosiaren itzalagatik, ez baitzuten preseski argaltasuna famatzen.
‎Nafarroako konkistak ez zuen egoera erraztu, bertako erakunde guztiak kanpotarren esku utzi zituelako. Konkista baino lehenagoko nafar administrazioak erdara erabiltzen zuen ofizialki, baina jakin bazekien herritarren mintzo nagusia zein zen eta, neurri batean behintzat, egokituta zegoen horretarako.
2012
‎Pombo geldirik egon zen eta isilik, buruaz" bai" egin zuela; jakin bazekien Quintm ez zela zozokerietan zebilen gizona.
‎Ordu hartan Lidia beldur zen aurkituko zuenaz, jakin baitzekien Weylerren soldaduek bohioak eta errantxoak errearazi, kabalak barreiatu eta uztak moztera emanak zirela urterik urte.
2013
‎Oraindik esnatzen ari naiz bitartean zure oinaze hura urruntzen aditzen dut. Mina erakusgarri ez dela, irakasgarri ez dela, jakin bazekien andre hark, saminerako erakustaretorik nahiz enkantearetorik ez dagoela, mina partekatu daitekeela bi trenbide orratzen arteko tartetxoan soilik. Horrelaxe egina genuen, behar beharrezko diren hitzei baino gehiagori lotu gabe, maitasun kontuetan urri urri baitira behar beharrezko hitzak.
‎Hormak joka eta alde bat eta besteekin talkaka erori eta jaitsi zen otsotzarra zaku fardel bat bezain zarpail. Nik jakin banekien ongi zakurra edo otsoa menderatzeko gizakiak belarrietatik heldu eta eutsi bezalakorik ez dela. Holaxe egin nuen eta esku banarekin bi belarrietatik harrapatu nuen otsoa eta gero, beste eskuarekin bizkarreko aterki erpin zorrotza sabelean sartu nion behin eta berriro, behin eta berriro, hil arte.
‎—Aizan, hi, neska, jakin bazekinagu etxe uso itsutuekin nola ehizatzen den, e! Eta ba al dakin hik ehiza mota hori zeharo debekatuta dagoela?
‎Igitaia kentzen saiatuz gero, lepoa mozteko arrisku larria zegoela ohartu ziren: " Agure zahar alaen honek jakin bazekik ongi igitaiaren aho bihurriak indarra okertzen duela". Bortxaz hasteak ikaratu egin zituen, eta elkarrekin zerbait xuxurlatu ondoren ukuilu bazter batean bilduta, buruzagia deitu zuten barrura sar eta egoera azter zezan.
‎Alferrik zen Orkitzen buruan malgutasunik sartzen saiatzea. Amona Xunbelek jakin bazekien Urrumiako hondamendia Orkitzek ezin irentsi ahalakoa zela; horregatik aspaldi etsi zuen inolako saiakeratik. Gaur, Urrumiatik bortxaz eta armaz bota dituztelarik, Xunbelek badaki, ongi aski jakin ere, Orkitzen baitan samintasun garratz eta oinazez beteak tokia eginen diola barruko atseden sakonari, gezurra badirudi ere.
2014
‎Hitzez hitz berba lagun, porrotaren ibilbideak ez du itoko ene taupada izoztua jakin baitakit ez dakidala mekanika kuantikoaren zurrumurrua noiz barneratuko dudan, poesiaren matematika erlatibitatearen formulan idatzita baitago.
2015
‎Esan dudan gisan, kontrakarrean izan behar dute anomaliek, baina ez dira hori bakarrik. Ez dira soilik ez izatea, ez edukitzea, ez jakitea, edo bestela ere, izaten dela, edukitzen dela edo jakin jakiten dela simulatzea. Ezetzetik bizi beharra edukiagatik, ezetzak berezkotasun" etengabe eraiki bat" bermatzen du.
‎Zinez pentsatu zuten modernoek euren mapa horiek deskripzio hutsak zirela? Edo, jakin bazekiten mapa horiek, Zazpiak Bat deritzon euskal karta ontologiko horren kasuan bezala, proiektu zirela, eginkizun?
‎Inork jokabide hura esplikatu izan balu, ez genukeen horretaz idatziko; gertatutakoa jakinen genuke eta kitto. Baina ezin esan gertatutakoa jakin badakigula. Nahi adina itzulinguru eman daitezke, azkenean eszena soila geratzen da, eszena ulertezin hura.
‎Bai, jakin badaki.
‎Hiriak badakusa. Hiriak semeak bidali ditu ehizara, eta jakin badaki basoaren sakonenean gertatzen ari dena.
‎Non daude, ordea, batek inoiz entzun ez dituen familia gertakariak? Batek jakin badaki benetan gertatu izan zirela familiako historia isildu haiek, nahiz eta helduek ez zioten deus ere aipatu. Entzun eskatuko genituzkeen pasadizo haiek, isilaldia eteteko ausardia izan bagenu.
‎Edozein modutan ere, PPren gobernua aise ari zen kudeatzen egoera, 757 jakin baitzekien" terrorismoaren aurkako borrokan" oposizioko alderdi nagusiak ez ziola oposiziorik egingo —IUk bai kritikatu zuen gobernuaren" immobilismoa" eta babes osoa emango ziotela Espainiako iritzi publikoaren eratzaileek.
‎ez bide zitzaion arrazoirik falta. Egia da ELAk jakin bazekiela Ezker Abertzaleak mugimendu oso gisa funtzionatzen zuela; hala ere, garatu zuen lan hipotesian aurreikusi nahi izan zuen, LABen jardunbide sindikalak aurrera egin ahala, ikuspegi eta interes propioak nagusitzen joango zitzaizkiela familia eskakizunei: LAB gero eta autonomoagoan sinetsi nahi izan zuen ELAk, hura zelako, azken finean, elkarlan sindikala beste gradu batera eraman ahal izateko ezinbesteko kondizioa.
‎Sindikatuaren iritziz, funtsezko eztabaida estrategiko hori etxe barruan eta etxekoen artean egin behar zuen ENAMek, auzokoen interferentziarik gabe. Arazoa argitu bitartean ELA ez zegoen prest Ezker Abertzalearekin baterako gunetan parte hartzeko, jakin baitzekien guneotan tabua zela ETAren jarduera auzitan jar zezakeen eztabaida estrategikoa edota adierazpen txikiena ere, aurretik Ezker Abertzalearen galbahetik iragazitako orokorkeriaren bat ez bazen. Horrela, Nazio Eztabaida Gunea (NEG) bezalako ekimenek, erabaki estrategiko sakon bati baino gehiago erantzuten zioten egoera zail hartan Ezker Abertzaleak presentzia publikoari eusteko eta denbora irabazteko zuen premiari:
‎Ea ez den ohartzen itzaltzen ari dela, ahultzen eta eri egoten hasten. Ni ez nazakeela engaina, jakin badakidala bera eta emaztea arroz ahurkada bederaz elikatzen direla, nahiago dutela arrautza bakarra urdeari eman, ezen ez haiek berek jan, eta halako beste anitz.
‎kontatu zuen behin Jorgitok, eskerrak Koronelari, bi gazte arkume bederarekin trankilot bidean aitzina ikusi zituelako. Berak jakin bazekien Playa Blancakoak zirela, begia jarririk zien aldetik; bada, oihu egin zien ea zer zen hura, zertan ari ziren. Mutilak arkumeak askatu eta korri korri joan bide ziren ihesi.
2016
‎Hainbat gaizto guretako segurki ere! Edozein modutan ere, gerok argitaratu liburua osatzeko zenbait berri emanen dugu, izan ere, jakin baitakigu, Iruñeko euskaltzale aunitzendako sekulako aurkikuntza izan zela Alexander Tapia Perurenaren berri edukitzea, baita zein tamainako olerkari handia izan zen bere olerkietan beretan dastatu ahal izatea ere.
‎Caracasko Konpainiaren medikua, lan ugariren egilea izan zen: Consideraciones politico medicas sobre la salud de los navegantes, Madril, 1769, edo Consuelo de navegantes en los estrechos conflictos de falta de ensaladas y otros viveres frescos en las largas navegaciones, Madril, 1772 Bere kezkarik nagusienetakoa eskorbutua desagerraraztea zen, eta jakin bazekien zenbait fruituren bitartez senda edo arin zitekeela; baina itsasontzietan nekez gorde zitekeen horrelakorik luzaro, eta sargazoaren erabilera proposatu zuen zitriko arruntak ordezkatzeko. Arrangura handia ere bazien uren kontuei, eta horretan dator txokolatearen gaineko lan aditua:
‎Orduan Alberto Barandiaran genuen geure gehigarri xarmantaren arduraduna, nafarron lan ona Argia Sariarekin txalotu zigutenekoan hain zuzen. Egun, ordea, erraztasunera aiduru dauden garaiotan, Sorginen laratza bezalako hanburgesa kulturalak goraipatzen dizkigute, garaiek galdatutakoari ongi baino hobeto egokitzen jakin badakigulako seinale, omen, seriotasun falta hori kalitatearen kaltetan nabarmenki bada ere.
‎Ez zien kontatu zekarren teoria nola eta norekin gorpuztu zitzaion, jakin bazekielako kantinera izateko zorian zegoen neskari leporatuko ziotela erantzukizuna.
‎Aspalditik ahalegintzen naiz bidegileei eskerrak ematen, jakin badakidalako gure aurrekoen lanari esker gaudela gauden honetan. Norbaitek aspaldian zuhaitza landatu zuelako egon gintezke gaur itzalean.
2017
‎Eta ez zuen gordetzen ezta ere bere espainiartasuna inoren aurrean Maribel Arraztoak. Primeran jakin bazekiten bailara osoan bera betidanik izan zela espainiarzale amorratua. Larrainborako leihoak ziren-eta ia bakarrak Baztan osoan oraindik ere Espainiako banderarekin apaintzen Korpus egunean.
‎Erriberrin zegoen arren, herrian zahartzen ari zen. Fermin Valentziaren kantak ailegatzen zitzaizkion leihotik, eta honela, jakin bazekien Euskal Herriak kantatzen zuela Tafallak kantatzen zuelako. Karrika zoratzen hasia zegoen tigre kaiolatuaren antzera.
‎—Hik ez duk fusilik edo balarik? ironia ezpainetan galdetu zion Sarda katalanak Infante kubatarrari, jakin baitzekien zer erantzungo zion. Eta ezer esateko betarik eman gabe erantsi zuen kubatarraren ahotsa imitatuz" Hau duk nire fusila, hauek dituk nire balak" idazluma eta paperak eriaz erakutsiz.
‎errezel fin baten atzean bere aurpegia ezkutatu eta, irri urduria eginez, beste alde batera begiratu zuen. Herioak jakin bazekien handik egun gutxira biek hitzordua zutela pelotoiaren aurrean, eta bazekien egun, ordu eta toki hartan ez batak ez besteak ez zuela hutsik egingo. Baina artean ez zekien nor zen gazte nafar hura, Herioaren begietara lotsagabe so egiten ziona, bizitza alde zuena, jendearen miresmena irabazi zuena, benturak irri egiten ziona eta heriotzaren errukia merezi izan zuena.
‎Salbuespenen bat edo beste egon zen. Horrexegatik jakin dakigu 1812ko irailaren 12an Xabierrek bere aitari erantzun ziola. Gutun hartan, lagun zein familiari buruzko galderaz josi zuen bere aita, inoiz erantzunik jasoko ez zutenak.
‎Frantzestadaren garaiko atsotitz batek zioenez, gerrillariek izan behar zituzten erbi baten oinak, lehoi baten bihotza eta euli baten sabela; alegia, gerrillariek izan behar zuten ausartak, arinak eta gartxuak. Gerrillariek kemen handia behar izaten zuten ondo prestaturiko eta hobeto armaturiko soldadu frantsesei aurre egiteko, jakin baitzekiten, frantsesek harrapatuz gero, bertan hilko zituztela. Gerrillariek arinak izan behar zuten, batez ere ihes egiteko gauzak okertzen zitzaizkienean.
‎Oskola, Santa Claus bezala, ume eta gazteentzako fantasiazko burbuila da, paradisua, oskola, eta, aipatu kasuan bezala, burbuila apurtzean agertzen da frustrazioa eta ezinegona (eskola burbuila hori, hala ere, burbuila askoz handiago baten barnean legoke, Oskola ez baitago isolaturik, ezin baita testungurutik bereizi). Egungo gurasoek ahalik eta gehien luzatu nahi dituzte Lehen Hezkuntzako kurtso dibertigarriak, jolasak eta zoriontasuna (gozamena); paradoxikoki, behin Oskolatik ateratzen direnean, hamaika eskolaz kanpoko ikas bideetan matrikulatzen dituztelarik, jakin baitakite oihanean behar bezala prestaturik egon behar dutela arrakasta izateko. Beraiengatik, itxuraz behintzat, oraindik ere gehienek emaitza akademikoei begira jarraitzen dutenez, urte zoragarri horiek luzatuko lituzkete Bigarren Hezkuntzan ere.
‎iraganak ez ditu jada etorkizunari aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutzak, ez baita betiereko itzuleran errepikapena, egoera guztiz berria baizik. Ume eta gazteek jakin badakite etorkizuneko erronkei aurre egiteko antzuak suertatzen direla nagusien aholkuak, desfasaturik geratu dira, iraungiak eta zaharkituak jada, beraien ezagutzak bezala. Aspaldi (eta beharbada baten batek egun ere) halaxe esaten zieten helduek ume eta gazteei:
2018
‎Horretarako, antza, Bonapartek ez zuen aurkitu gipuzkoarrik, eta erabaki zuen Uriarteri esleitzea: dagoenekoz frai Josek itzulita zeukan printzearentzat san Mateoren ebanjelioa Beterriko gipuzkerara, eta printzeak hautagai egokitzat jo zuen, jakin baitzekien langile maratz eta adoretsua zena. Alde horretatik, aipagarria da Uriartek Hernanin eta Astigarragan egonaldi batzuk egin zituela Valdespinako markesaren bertako etxeetan, san Mateoren ebanjelioa euskaratzean agertu zitzaion makina bat zalantza eta argitzeko.
‎Zein izan zen horien aurrean hartu zuten jarrera politikoa? Historialariek asko eztabaidatu dute horren kontura, eta eztabaida horiek ere bere isla izanen dute orrialdeotan, jakin baitakigu aldaketa horiek ulertzeko modu ezberdinak ditugula gure artean, kontrajarriak batzuetan.
‎Zirkulu polarra koadratzera goaz, aldez aurretik jakin badakigun arren elkar neurgarriak ez diren bi gizarte eredu konparatzera goazela. Zirkulua koadratzeko ahaleginean, Finlandia ezagutu dugu, eta horrek, bere baitan, badu interes nahikorik.
‎Estatuak jakin bazekien, behin ikasle batek ikasketak amaituta onura bikoitza jasoko zuela: alde batetik, mailegaturiko dirua bueltan jasoko zuen, atzera, hurrengo zetorren ikasleari berriz mailegatzeko; bestalde, herrialdearen erronkei aurre egiteko gai izango ziren herritar trebatuak izango zituen.
‎Karlista ezaguna, Espainiako armadako kide izandako hau 1963an ezagutzera eman zen Kolonen La Niña II itsasontziaren erreplikan Ameriketara egindako bidaiagatik. Hamar hamaika urtetan ginen oraino baina Etayo hura norbait zela jakin bagenekien, haren bidaia ausarta ikusia izan zen zinemako NO DO izeneko berri emaile ofizialean... Errotako sabaian zinema bazegoen, programazioa apezaren esku zen eta, jakina, azken zentsura lokala ere, filmek herrira iristerako guti pairatu izan balute bezala.
2019
‎Ergel gizagaixo honek ere ez zekarren Rodriguez kaporalaren berririk. Bilatu ere ez zituen egiten jada, jakin bazekien eta ezen Rodriguez kaporala, amaren laidoztatzailea, Madrilgo kaleetan zeharreko parada militarrean garaile desfilatu behar zuen armada batekoa zela. Hau besterik ez zuen esaten:
‎Badugu bertze bide bat kontu horretan sartzeko: naiz> eta gara> esaldietan, izen sintagma eta aditza komunztaturik daudela konfirmatzeaz gain, argi eta garbi ikusten da aspaldiko jende horiek garai hartan singularra eta plurala erabiltzen jakin bazekitela. Solaskideak aurrez aurre, ni eta hi indarrean zeuden garaian, hiztunak gu edota zu erabili aitzin, zehaztuta zuen nor zegoen berarekin eta nor ez:
2020
‎John Lennoni beldurra ematen zion heroi bilakatzeko patuak. Ezin zuen saihestu maitasunaren eta bakearen profeta izatera jolastea, baina jakin bazekien gizartearen heroi batek hilda egon behar duela. " Ez dut hildako heroi izorratu bat izan", esaten zuen.
‎Olcoz, beti kanpo zirkulu batean, alde batetik bestera motel ibilki bere txandaren zain. Gizon erretiratua motel urrundu zen korridorean zehar, ez lehenago Olcozi zeharkako begirada tukutsu bat egotzi gabe, jakin baitzekien nor zen gure ikuskizunaren ustekabeko lekuko hura. Olcoz oinkada pare bat emanez nire ondoan kokatu zen.
‎—Erakundeak beranduxko agertu ziela bere mina Casetasen senideei. Esnaolak esan zidanez, eztabaida gertatu zen zuzendaritzan, jakin baitzekiten eskolta dibortziatua zela, eta beraiek ez zutela asmatzen nori zuzendu behar zizkioten doluminak, aitari edo emazte ohiari.
‎Horrek ezin zizkion zauriak sendatu, baina ukendu pixka batez igurtzi ahal izan zituen sikiera. Euskadi Irratiko grabazio batean entzun nion behin hitza dela gizatasunaren ezaugarri nagusienetakoa, eta hitzetara jotzen dugula bizitza esplikatzen saiatzeko, nahiz eta jakin badakigun ahalegin horretan huts egingo dugula behin eta berriro.
2021
‎Soilik horrela lor genezake egoera orekatuago bat. Zentzu horretan, atxikimendu militanteaz gain, oso beharrezkoa litzateke eskolak ere diskriminazio positiboan parte hartzea modu aktiboan, euskal herritarrak produzituz, jakin badakigun arren hezkuntzak ez duela gaitasun nahikorik euskalduntzeko. Horretarako, nolanahi ere, ezinbestekoa litzateke euskal curriculum bat; benetako euskal curriculum bat, Euskal Herrian eta euskaldunentzat egindako curriculuma, eta ez estatuek diseinaturiko curriculumari" euskal ukitu bat" ematea, Euskal Herriari buruzko atal bat gehitzea.
‎Eta hor gertatzen da gauza kuriosoa, programazioa indarrean dagoen dekretuaren arabera egin behar baita, horretan sinistu ala ez. ...ki, paradigmaren defentsa sutsua egin behar da, askotan epaimahaian daudenek ere sinesten ez dutenean horretan, beraiek ere praktikan aurrera eramaten ez dutenean epaimahaikideak ere irakasle arruntak baitira, zeintzuek eman zaien ebaluazio irizpide objektiboei baino ez dieten jarraitu behar— Are gehiago, eskarmentu apurra daukaten gehienak harritu egiten dira EPEa prestatzen hasten direnean, jakin baitakite praktikan inor gutxik aplikatzen dituela eskatzen zaien metodologia edo praktika horiek. Modu batean edo bestean, gainditu eta plaza lortuz gero, irakasle horrek ikasturte bateko praktikaldia egin luke ikastetxe batean, gehienetan —ez bada beti— arazorik gabe gainditzen dena.
‎Eta, aurkitzen dutenean, ez daukate inolako arazorik gauza txikienagatik kexatzeko, ordaindu egiten baitute. Are gehiago, maizegi gurasoek jokatzen dute eskolekin telefonoedo aseguru enpresekin jokatu ohi duten bezala, joatearekin mehatxuka baldin eta eskatzen dutena bermatzen ez bazaie, jakin baitakite eskolak egun ez daudela bezeroak joaten uzteko moduan. Esandako guztiarekin ere, aipatu hori joera nagusia den arren, kontrako joera ere bada, hots, eskola bera denean gurasoei hanka egiteko eskatzen dietenekoa, bezeroak lortu behar dituen heinean eskaini behar duelako zerbitzu paregabe eta hobezina —eta, logikoa denez, ekoizpen kaskar batek" marka" jarriko luke zalantzan— Hitz gutxitan, geroz eta gehiago funtzionatzen du hezkuntzak merkatuaren legeen arabera.
2022
‎Baselizako paretaren kontra lo hartzen ari zela konturatzean, ikaratu egin zen eta begiak igurtzi zituen jakin bazekielako kontu txarra zela hura, oso txarra; loa eta hotza elkartzen zirenean deabruak zirela. Gizajoak, leherturik zegoen arren, ezin zion begiak zabalik edukitzeari eutsi.
‎Daniele ez zen bueltatu jakin baitzekien nor zen garai hartan zihoakiona. Zain zegoen.
‎Alabaina, maistrak ezin izan zuen sekula erlazionatu egur pilaren babesa utzita gelatik pasieran zebiltzan sagutxoak Martinen ezinegonarekin. Mendeku txiki hark irribarrea sortarazten zien haur guztiei, jakin bazekitelako nola ailegatzen ziren animaliatxo maitagarriak Errioxako erreginaren lurraldera.
‎Etxean duen pasaportearen argazkia datorkio gogora, ertz askoko begitarte triste hori. Badaki ez duela berehala ezabatuko fardelaren historia gogotik, kosta egingo zaiola etxea lehengo begiekin aztertzea, baina jakin badaki lortuko duela.
‎Berritsua da, berez, saltzailea, baina jakin badaki balizko erosle zehatz hau konbentzitzeko neurtu egin behar duela hitz jarioa. Ez du oraindik zehazki antzeman nongoa den kaskagorriaren hizkeraren musika.
‎Ez lituzke hitz horiek erabiliko, baina jakin badaki pareko emakumeek alde egitearekin batera hutsune bat gertatuko zaiola egunerokotasunean. Eta, okerrago, auskalo nortzuk izango diren hurrengo maizterrak.
‎Hasieran apaindegira eramaten zuen, baina Bordelera joan bezain laster ulertu zuen bi ileorde zituela, edo berak ikasi zuela ileordea zaintzen. Ez dago erosi zuenean bezala, silikonazko xingolek malgutasuna galdu dute, kolorea ere pitin bat laranjatu egin da, baina jakin badaki laster sartuko duela ileordea oroitzapenen kutxan, kaskagorriz mozorrotzen denean janzten dituen arropa gehienekin batera. Gau horretan argi du ez dela, jadanik, kaskagorria, ezta txanoduna ere.
‎Igotzera doanean gizon gazte batek laguntzen dio maleta trenean sartzen. Kaskagorriak eskertzen dio laguntza, jakin badaki ere ez lukeela gizonak hori egingo gazteago izango balitz.
‎Nekatua dago, modu berrian, ez lehertuta, ez minduta, baina igartzen du motorra mantsotu egin dela, treneko eskailera parea ere zaila egin zaiola. Etxera itzultzeko premia duela sumatzen du, baina jakin badaki oraindik beste hotel gau bat duela zain. Beste gau bat hotel batean, biharamunean berriz trena hartu eta etxera heltzeko.
2023
‎Ernatzen denak, sortzen den hark, xedea dena epe batez, beharbada epe labur batez, jakin badaki jadanik existitzen zela, eta hil eginen dela. Batzuetan fruitu deituta; beste batzuetan, berriz, legatua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia