Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2017
‎Guri bakarrik mende erdian zehar erosi zigunak balio ikaragarria zuen, eta pentsatzekoa da eskuraketa gehiago egingo zituela beste zenbait enkante eta antikuarioetan. 1914az geroztik ez genuen bere enkargurik jaso, baina jakin banekien tamaina horretako bilduma bat nekez saldu zitekeela hautsak harrotu barik; hortaz, pertsonai kurioso horrek bizirik behar du egon edo bilduma bere oinordekoen esku dago.
‎Izeba koitadua, zenbat aldiz esan ote dit zelan atera ziren: senarra euritako beroki zuria besoan eta, Ronnie, bere neba gaztea, beti bezala," Bertie, zergatik egiten duzu jauzi?" abesten, jakin bazekien abestiak kirioak dantzan jartzen zizkiola arrebari. Badakizu, Framton jauna, oraindik ere, gaurkoa bezalako arratsalde lasaietan, leihotik sartuko diren sentipena izaten dudala?"
‎eta eskarmentuz jakin badakite:
‎Ongi baino hobeto ezagutzen zituen Romanek Zangozako zur merkatariak, eta jakin bazekien haien eskuetatik modu batean edo bestean, pasatu zutela almadiari berriek. Hori gertatu ondoren, aterako zien ahal zuen informazioa tratulari haiei.
‎Alkaideak onartu zituen bi proposamenak, egia baitzen nabatariek ez zutela inongo oztopo militarrik izan eta dena konpon zitekeela bide zorrak ezarriz almadiariei. Gainera, bere kalkuluen arabera, lehenago Hetxon eta Ansoko ibarretan gertatu bezala negozio honekin, jakin bazekien tirabira dezente sortuko zirela Erronkarin ere, almadiarien negozioaren kontrola eskuratzeko. Horrela nafarren arteko lehia sortu, eta haien arteko kontraesanak sakonduko ziren.
‎Eskerrik asko informazioagatik. Ximenok alde egin zuen Joanesen etxetik baina ez oso urrutira, jakin bazekien aurki Romanen morroia agertuko zela informazio bila, putreak haratustelean bezala. Ez zuen gehiegi iraun itxaroteak.
‎Bi emakumeei egindako guztiak egin ondoren, erabateko zigorgabetasunean mugitzen ari denaren erosotasunean, are gehiago harrotzen hasi zen morroia, tabernara sartu berrien aurrean, jakin baitzekien Nikolas ahaltsua zela herri hartan eta Lopek, gazteluko alkaideak, ez zuela gehiegi sartuko muturra aferan.
‎Nork eta zer proposatu zian? Berriro ere isilaldi luze bat zabaldu zen Ezkaren ibaiertzean, Martinek jakin baitzekien bere zerbitzuak eskatu zituena boteretsua zela eta mendekatzeko indarra bazuela.
‎Ximenok espero zuen hasieratik erantzun hori, baina bizitza arriskuan jarri ondoren ezin zion itxaron gorteen arteko harreman geldo horiei negozioan aurrera egiteko, jakin baitzekien Romanek bere koadrilarekin bidaiak prestatuko zituela urtero bezala eta bezeroak kenduko zizkiola. Antsok isilik entzuten zuen elkarrizketa edalontziak ardoz hornituz noizean behin.
‎Kattalinen etxea eta Ximeno. Hala ere, gehienak laguntzeko prest agertu ziren, jakin baitzekiten Ximenok beraiekiko izandako jarrerak itzuliko bidea ere eskatzen zuela, giza legez.
‎Badakit euskaltegira joaten dela egunero fin fin. Gero eta euskara gehiago hitz egiten dut berarekin, eta jakin dakit niri ingelesez egitea kostatzen zaidan adina kostatzen zaiola oraindik euskaraz komunikatzea. Gaur, nik ere ez dakit oso garbi zergatik, baina galdetu diot ea bere emazteak euskararik badakien, eta ezetz esan dit:
‎Amatxi eta Maddi bera. Amatxik bere biloba bereziaren pista jarraitzen zuen egun batean bai eta bestean ere, hark jakin baitzekien ume hura ezusteren bat emateko jaioa zela, eta Zubieta inguruak berandu baino lehen ez zekien nola aztoratuko zituela. Bestea Maddi bera zen, zeinak nahiz eta egun hartan entzundako ahotsak sortutako beldurra hezurretaraino sartu, iyoteak urrutiagotik modu berezi batean bizitzen, sentitzen, jarraitzen baitzituen.
‎Ez da hemen dauden lehen urtea eta jakin badakite aurki, eguerdian, neguko eguzki hotza goren dagoenean herria lozorrotik esnatu eta magia berpiztuko dela, kaleak pertsonaia harrigarriaz mukurutuko direla, beste turista guztiak magia horren baitan desagertuz. Miel Otxin erraldoia denen gainetik Lantzen gaindi dantzatuko delarik izua barreiatuz.
‎Eta izua zabaldu zen esklaboen begietan, jakin baitzekiten ez zutela inongo baliorik feniziarrentzat eta kasu honetan ez zuten hartuko ohi bezala ahulena, indartsuena, gazteena baizik, Baal jainko krudelaren odol gosea asetzeko.
‎Tentsioa antzematen zen euskaldunen artean, jakin baitzekiten gauean haietariko bat hil eta odolustu egin zutela garrasien artean, harkaitz baten gainean. Inork ez zuen ezer esaten eta bi aldeetako gerlarien eskuek geroz eta gogorrago heltzen zioten bere ezpata buru eta brokel zein arkuei, zer egin jakin gabe.
2018
‎Ekintza berez eroa da; hondamendia beste amaierarik ezin dezake izan. Pequod eko eskifaiak jakin badaki hori, eta hala ere.
‎Hemingwayk jakin bazekien XX. mendeko lehen herena ez zela gizon izateko garairik onena. Gerrak eragindako hondamen psikologikoa, joera sexualei buruzko diskurtsoen ugaritzea...
‎6 Batzuei gustatuko litzaieke probatzea. Izan ere, jakin badakite gehiago gozatuko dutela. Baina moztu egiten dira.
‎Erabilitako terminologia egokia den ala ez alde batera utzita, uste dut, oinarrizko kezkak eta irakurketak partekatzen ditugula. Euskararen ezagupena orokortu egin da, nahiz eta jakin badakigun, gehienek erdaraz euskaraz baino hobeto egiten dutela, eta artikuluan aipatzen genuen bezala eta zuk berresten duzun bezala gutxi direla euskaraz egiten dutenak eskolatik kanpo.
‎Gure Jesukristo urrikalgarriari eskatzen diot jende horiei egindako bidegabekeriak barka ditzan. Baina jakin jakinen duzu Gaztela eta Aragoiko errege erreginak kristau onak direla eta Nafarroakoak, berriz, higanot miserableak. Horixe da gerra horren arrazoia eta albretarrak dira kontatzen duzun guztiaren errudun bakarrak.
‎Dena bilduta zegoen han, nire hamabost urtetako ezjakintasuna, nire gaztaroko xalotasuna, bide erdian edo bide ertzean galdutako amodioak, heldu garaiko heldutasuna, nire amaigabeko pazientzia eta gauza txikiekin liluratzeko gaitasuna. Bizitza berriro ere bizi izan nuen, presaka, jakin bainekien horrelako une xarmagarriak errepikatzeko aukera agortu dela. Zoritxarrez.
‎Telefonoz Iruñea inguruko lagun bati deitu ondoren, Txurruta lasaiago gelditu zen, jakin baitzekien galderarik egin gabe berehalaxe egingo zizkiotela konponketak, ranrober maitean, hura baitzen gehien estimatzen zuena mundu honetan. Hura eta elkartean, lagunartean, bertsolari zaharren artean, afari ederra aitzakia, kantari bukatzea, muturra ondo busti ondoren.
‎Beno esateko modua da, zeren jakin bagenekien ordu eta inguru haietan kontrol bat edo beste egongo zela, eta orduan gure Txurrutaren ideia bikaina, aparta, labelekoa etorri zen.
‎Zer ikusi behar nuen nik ba 4x4 batekin? Ez nintzen ni ba abenturazale horietarikoa eta jakin banekien Joxemielek gustukoa zuela mendi puntako bazter eta zokoak azken zuloko pista ziztrin eta malapartaturaino ranroverrakin zeharkatzea. Behin baino gehiagotan koskabiloak ia bekainetaraino altxarazi zizkidan, bai horixe!
‎Hain zuzen ere, Espainiako nazionalismo linguistikoak euskararen hiztun horiek zigortu izan ditu bereziki. Gaztelaniaren nagusitasunaren jagoleek garrantzia ikaragarria ematen diote gaztelania zuzen eta egoki erabiltzeari, jakin badakitelako hor jokatzen dutela gaztelaniaren nagusitasunaren etorkizuna. Horregatik, gaztelania euskararen doinu, ahoskera eta egituratik hitz egiten duten euskararen berezko hiztun horiek gaztelaniaren hizkuntzakeriatik bultzatutako burla eta isekak jaso izan dituzte.
2019
‎" Ez daukagu presarik"," oraindik gazteak gara" bezalako esaldiak botatzen genituen eta biok bat gentozen erantzuteko garaian. Zuzenean elkarri galdetu gabe, jakin bagenekien egunen batean iritsiko zela eguna baina denbora behar genuen. Eta gainera, zer demontre, 1997an elkarrekin bizitzen hasi ginenetik ondo baino hobeto bizi ginen.
‎Seme alaba biologikoaren fronteak zabalik jarraitzen zuen eta honek uste baino garrantzia handiagoa zuen ezen, ordurako jakin baikenekien adopzioaren bidea itxi genuela Larraitz haurdun geratuz gero. Izan ere, haurdun geratuz gero paradoxa makur bat ez ezik arazo administratibo potolo bat ere izateko aukera zegoen, alegia, bigarren seme alaba lehenengoa baino lehenago jaio izana eta horrek ez dauka logika handirik.
‎Neska izatea, mutila izatea, txiki txikia izatea, urte eta erdi inguru edukitzea... aukera guztiak aldez aurretik imajinatuta genituen. Gainera astebete lehenagotik, asignazioak Madrila iritsi zirenetik alegia, jakin bagenekien haurrak zein probintziatakoak ziren haur guztiak erdialde zein hegoaldekoak ziren, batzuk Beijingetik mila kilometrora zeudela eta beste batzuk bi mila kilometrora, probintzia batzuetara hogei familia joango zirela eta beste batzuetara bi familia baizik ez zirela joango... Esan bezala, aste hartan bereziki baina baita aurreko hilabeteetan ere, gure irudimenak Txinara jotzen zuen behin eta berriro.
‎Izango al genuen ezusterik? Galdera makurrak ziren zeren guk jakin baikenekien oso familia arrunta ginela, zentzu handirik gabeko zalantzak zirela gureak baina zain zaudenez eta beste egitekorik ez duzunez... hamabost bat egun joan ziren harik eta psikologoak bere txostena bidali zigun arte, eta bai, bagenekiena irakurri ahal izan genuen.
‎Harako tarte osoa egin zuen bezala zegoen, hari matazan trabatuta bezala. Alfhild forentseak ez zion jaramonik egin, sobera ere jakin baitzekien horrelakoetan bakean uztea zela onena, eta solaskide Dagny Gulbrandsen detektibea hartu zuen. Berari hasi zitzaion azalpenak ematen, ardura berea izan zitekeela pentsatuz bezala.
‎Handik aurrera Mwarotik Gitegara, eta gero Rutanatik, gure herrialdea atzean utziz, Tanzanian sartuko gara. Oraingoz horixe da gure asmoa, nahiz eta jakin badakigun Tanzanian ere ez garela seguru egongo.
‎Lehenagotik ere susmoa hartua bazion ere, inspektorea kontuak gaitz xamar ipiniko zitzaizkiolako ustean oldozten hasi zen beste behin. Euren bisita jaso zuenetik Agmundr epailea garroak mugitzen hasia zela jakin bazekien. Azken egunetan, epailea hurrengo hauteskundeetarako alderdi kontserbadorearen zerrendetan joango zen zurrumurrua hirian hedatzen zihoan, eta hori horrela izateak oraindik arriskutsuago bihurtzen zuen.
‎Ez zegoen. Norak, hain zuzen ere, horrexen falta nabaritzen zuen gehien, nahiz eta jakin bazekien, bertakoek ziur ez zutela bestelakoren beharrik. Edo bai.
‎Esnatzerakoan bizitza ematen digu, baina lokartzerakoan edo eztanda egiterakoan, aidean eramaten gaitu orbelak bezala. Hori da Joaldunen antzezpena, betebeharra, naturaren kontra joatea, borrokatzera, baina taldean badaezpada, jakin badakite, bakarka ez direla gauza aurre egiteko Hartzari, Amalurri.
2020
‎Erromako inperioa garaitzea ezinezkoa zen... Jakina, eta 1916an Dublingo Posta bulegoari eraso zioten IRAkoek ere jakin bazekiten britainiar inperioaren aurka galduko zutela, seguru. Eta berrogeita hamarretan AEBetako Kongresuaren eta Etxe Zuriaren kontra atentatua egin zuten Puerto Ricoko independentista haiek ere bazekiten egungo inperioa garaitzerik ez zutela izango eta, halere, egin zutelako izan ziren heroiak...
‎Aspaldidanik ezagutzen ditu mota horretako alprojak. Ministro plantak eginez urruntzen dira, ticket makinei muzin egin eta betaurreko ilunetatik ere harrokeria dariela, atzerriko matrikula dutelako, bateko eta besteko ogasunak konektatuta ez daudela jakin badakitelako; txarrenean ere, tramitatuko ez den isuna jarriko zaiela egiaztatuta dutelako. Betikoz libratuko direlakoan.
‎Nikori deitu dio, berriz ere, notizia onak eman nahian. Arindu nahi dio distantziak puzten dion kezka, jakin badaki erruak luzatuko dizkiola gauak eta, askotan, ama abandonatu duelako mikaztasunak sakatuko diola barrua. Solek ez du horrelakorik nahi.
‎Ez genion ez Ziortzari ez beste inori ezer kontatuko. Gainera, jakin bagenekien inork ez zuela horrelakorik sinetsiko. Nork nahiko luke ni bezalako batekin oheratu?
‎Ez nion Luis Mariri minik egin nahi, baina ezkontzeko eskatu zidanean, argi ikusi nuen nire zulotik irteteko aukera nuela, herrira abiatzeko dirua aitzakiarik gabe emango zidala, eta Waldorekin utzitakoa berreskuratzeko beste unerik ez nuela izango. Waldok nire zain egongo zela agindu zidan, eta jakin banekien horrela izango zela, baina ez bizitza osoan. Bestetik, ezin nuen gehiago itxaron.
‎Mundu guztiak jakin baitaki Haitin naturala dena zinez naturala gosez hiltzea dela.
2021
‎Berak ez zigun inoiz ezer kontatzen lantegiko gorabeherez, ezta herrian berari buruz esaten zenaz ere, etxea gure amaren ondoan laztanka, nire nebarekin eztabaidaka eta nirekin hainbeste kostaturako tramankulu horren atarramentu liluragarriaz gozatzeko zuen, etxetik kanpoko guztia bertan behera uzten zuen. Hori bai, jakin bagenekien gure aitak ez zuela batere maite Luzaroko zenbait bizilagun, batez ere bere langiletariko, eta bere uste beti guztiz atzerakoiaren arabera, tentelkeriak besterik ez ziren kontura iskanbilak sortu ohi zituztenak. Bere ustez, urtez urte, buruz eta bihotzez, ekinaren ekinez eraikitako mundua, bere lantegia eta Izarra mendiko etxea batik bat, birrindu nahi zutenak, hau da, Franco hil aurretik agertzen ari zen langile mugimendua, komunismoaren mamua aldarrikatzen zuena, Espainia zatitu eta berenganatutako zatiaz Albania berri bat sortu nahi zuena.
‎Orduantxe Manuk aipatu zien Udaltzaingoak proposatu behar omen ziona. Gurasoak poztu ziren, baina jakin bazekiten une hartan Manuk momentu txarra bizi zuela eta lasai ibiltzeko eskatu zioten.
‎Daramatzagun hirurogei tona merkantzia, urre bihurtuko dugu eta oraindik zeramikak, beirak eta lurrinak egin eta salduko ditugu. Denek jakin bazekiten ez zela hain erraza izango, baina amets hura imajinatzen ari ziren. Jalilek komentatu zuen beirazko lanak garraioan askotan hausten zirela eta horregatik izaten zirela hain preziatuak.
2022
‎Beste batek, agian, gurasoak deituko zituen, baina Anak ez. Dena beregain hartzen ohituta zegoen eta jakin bazekien amak aski lan zuela Amaiaren negarrak kontsolatzen (niniak belarriko min handiak izaten zituen); eta aitak goizean goiz lanera joan behar zuela, lo guti egin eta; beraz, neskatxak disimulatzen ikasi zuen, lanik ez emateko ahalegin guztiak eginez.
‎Etorkizun hobea eskainiko ote zion alabari Espainian? Gizonezko irudirik gabeko heziketa ez zion inposatu nahi, baina jakin bazekien aitonarik ez ziola aurkeztuko, harreman toxikoa baino hobe baitzen harremanik ez ukaitea. Hamaika itzuli eman zion kontuari erabaki aitzin, ez baitzen nolanahiko deliberoa haur baten ekartzearena, bere sustraiak moztea, ingurumen berria inposatzea, hori dena bera bezalako emakumeen eskasiak osatzeko.
‎Gau izartsu eta beroa izan zen eta isiltasun hartan bildurik egon ziren bi haurrak, ilargia gogaide zutela. Hitzik gabeko loturak batzen zituen biak eta, erran gabe, jakin bazekiten unea bururaino dastatu beharra zegoela, hilkortasuna barnetik bizi izanagatik. Iheskorrak ziren zorioneko momentuak, hatzen artetik doan area bezain itzurtiak; ez zuten, hortaz, galtzera utzi nahi eskainia zitzaien aukera paregabea.
‎Agian, Xabierrek igorri zizkion hitzen argitasunagatik izan zitekeen. Izan zitekeen ere galdeketen amaiera ikusten zuelako eta jakin bazekien ordu gutxiren bueltan kartzelan sartuko zutela. Bazirudien onartu egin zuela, neke eta akiduraren menpe egondako denboragatik baino.
‎Bai jauna. Arrantzaleek, ikazkinek eta burdingintzako langileek jakin badakite haiek izan daitezkeela lehenago mugiaraziko ditugunak. Udako lana ere badute hemen egiteko, baina berrogeialdia lehen edo beranduago egin behar dutenez, ez da arazo handirik izango.
‎Zuk zer egiten duzu inguru miragarri honetan? Gizonak jakin bazekien erantzun behar zuela lehen edo beranduago. Elenari komeni ote zitzaion jakin nahi zuten.
2023
‎Ezetz berak. Txikitatik halakoak entzuten hazi izan zela, eta jakin bazekiela itsasoa bezain arriskutsua izan daitekeela lur lehorra. Amets mutu geratu zen, zer esan ez zekiela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia