Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Baina, tira, salbuespenak salbuespen, jendea ongi portatu zela esan behar, eta ez da horixe meritu eskasa ikusi ziren gordinkeriak ikusi eta gero. ...ikusi aditza erabili dut, bai, jendeak ikusi egin zuelako ikuskizuna, eta ikusiz gozatu; baina niri ez dit noski aditz horrek balio, nik ez bainuen ikusi, pairatu baizik, desgogara guztiz, eta min handia eragin zidaten ikusitako hainbat basakeriek; eta emanaldiak iraun zuen tarte amaigabean, atzera ene haurtzaroarekin akordatu nintzen, eta talko-hautsekin; eta pentsatu nuen emakume haien ezpainak ikustearekin batera , izakia makurra zela oso, ez genuela, askotan, bizitzerik ere merezi, eta munduaren kontra idatzitako hitzak oro alferrikakoak zirela, galdu egiten zirela egunen nekean, eta beti ematear ziren urra  tsetan; eta ezpain haiek nola irekitzen ziren, nola egiten zioten irribarre argi ilun hauskara azkengabeari ikusi behar izan nuenean, munduaren azken muga irudikatu nuen ene baitan, muga hori non ez... Eta, azkenik, pentsatu nuen hala ere munduak merezi zuela, ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito-ez-ito nekagarri horretan, eta, munduari uko egin nahi izanez gero, baldintza bat bete behar dela ezinbestez eta aurretik; alegia beraren konkista.
‎Ama: ez dakit zergatik, baina harengandik asko urruntzen naizenean, lehenago edo geroago behin egin genuen erridikuluaz sentiarazi ziguten lotsaz oroitzen naiz; ezkontza bat zela eta, bera eta biok Dato kaleko arropa denda dotore-dotore eta esklusiboegi, nonbait-batera sartu ginen; baina hara sartu, eta, gu ikustearekin batera , saltzaileak zer nahi genuen galdegin beharrean, irribarretsu esan zigun: " Sentitzen dut, baina hemen ez daukagu zuentzako moduko arroparik".
2001
‎‘Hau da hau mutilaren hazteko modua! ’ esan zion aittittek Goiori, ikustearekin batera , gabon gaueko arratsaldean.
2002
‎Espaloi berriak egiteko lanak zeuden, eta argiztapen sarea ere hobetzen nonbait. Galipot kamioien inguruan sortzen zen hodei gris iluna ikustearekin batera , Mentxuk ezkerreko kale batetik sartzeko adierazi zion. Bide hark ez zeroan inora, kalearte estu batean amaitzen zen, eta motoa bertan uztea proposatu zion.
2004
‎Jatetxeko sukaldaria azaldu zen gu agurtzera, eta ikustearekin batera Arzak, Subijana, Berasategi eta Argiñano barneratu zitzaizkidan gogoetan; kinka batean daudela oraintxe, eta, itxura batera, ez daudela bakarrik; lagun dutela jende asko. Esanak esan, Audenek edota pintura maisu zaharrek ez zutela agian arrazoirik pentsatu nuen bat-batean; indiferentzia gure bihotzaren muin-muinean egon arren »bihotza arkaikoa da», ikasi egiten dela bestearen ezbeharra konprenitzen; halaxe egin duela, ikasi, euskal gizartearen multzo handi batek kolperik kolpe, batean Blancorekin edo Ortegarekin eta bestean Lasarekin eta Zabalarekin.
‎—galdetu nion La Vacheri. Izan ere, basurde haiek harrotzen hasi baitziren gu ikustearekin batera , zutituz eta hortzak agerian jarriz.
2005
‎Kontua da, hizkuntzen arteko itzulpen perfektuaren ezintasun horrek, beste aldetik begiratuta bederen, aniztasun linguistikoaren berezko balioa eta hizkuntza arrotzen ikasirakas prozesu ororen sakoneko zentzua onartzera eramaten gaituela. ...entzako ariketa egokienetako bat", honela dio Humboldtek," hizkuntza batean pentsatu dena beste batean adieraztea da", ze" honi esker pentsamendua espresio-era zehatz batekiko independenteagoa bihurtzen da" 150 Norbaitek gaitasuna badu ideia jakin bat bere jatorrizko hizkuntzan eta baita beste hizkuntzetan ere esateko, adiera ezberdinen arteko korrelazioa biribila ez dela ikustearekin batera , esamolde horietako bakoitzaren erlatibotasunaz kontziente izateko aukera irabazten du. Itzulpen moduko ariketa horretan, hala ere," ez dira hizkuntza horiek bertan elkarri eragiten diotenak" baizik eta, berez," mintzatzen denaren espiritua da, bi hizkuntzen erabileraren bitartez, taktu linguistiko batez eta, gainera, kontzientzia linguistiko orokorrago eta zuzenago batez jabetzen dena" 151 Horrela, bada, hizkuntza ezberdinak ezagutzea eta erabiltzea, pertsonen arteko informazio-trukea errazteko bitarteko praktikoa izateaz gain, bada ere pertsona ezberdinek euren burua era orekatu batean osatzeko bide bat.
‎Egunkarietan irakurri nuenez, bertan bizi izandako jendea hara hurbildu zen azken asteetan, izpiritual edo nostalgiazko jo zitekeen jarrera harekin bere bizitza puska ahaztu eta erreskataezin hura, urtegia egin zenean galdutzat emandako bizitza puska hura berreskuratzera. Eskonbro haiek ikustearekin batera galdutako beste zenbait gauza berreskuratzeko itxaropen konfesaezinarekin, agian.
2006
‎Kafetegi batean gosaldu ondoren, ez nuen duda handirik izan, Pasealeku Berrira eraman nuen Manchesterko kamioilari tristea. Eguna argitzen ikustearekin batera , kamioilariaren gogoa ere argitu egin zen lipar batez.
2007
‎Jolaslekua hutsik ikustearekin batera , zulo bat sentitu du sabelean. Zulo beltz eta amaraunez beteriko bat imajinatu du.
‎Goizean ekialdetik zetozen laino mehatxatiak ikustearekin batera jakin dut. Eta hala izan da, orain dela egun urri batzuk entzundako urrats bizkorrak gerturatzen nabari baitut.
‎Emakume hura kalean paseatzen ikustearekin batera , etxeko sukaldean utzitakoarekin alderatze ezinbestekoa eta krudela pizten zen bazterretan. Eta hori guztia –esango didazu–, filmak halaxe eskatzen zuelako egin zutela, gidoiak halaxe behar zuela, alegia.
2008
‎kortijoa kudeatzen duen" hay untamiento" a. (untamiento de untar). Ostiraleko Txintxarriren azala ikustearekin batera agertu zait irribarrea ezpainetan: zer eta" gazteria saila" delakoa ikerketa egiten ari omen Lasarteko gazteon egoera zein den aztertze aldera.
‎Blu-rayk DVDarekiko duen beste abantaila bat diskoko menu interaktiboetan zehar nabigatzea da: Blu-rayrekin, ikus-entzunezko edukia ikustearekin batera nabiga daiteke horietan, eta DVDan, berriz, ekintza bakarra egin daiteke aldi berean. Blu-ray teknologia bateragarria da DVD tradizionalekin, eta erabiltzaileek DVD formatuko filmez gozatzen jarrai dezakete.
‎Oso ondo hartzen zaituzte, gainera. Jantzita ikustearekin batera hasten zaizkizu esaten etor hadi, konpai (vengase compadre), eta ez da falta ere gora Mexiko, kabroiak tipikoa (Viva Mexico, cabrones)». Eta egia da.
2009
‎Batek ez zekien berezkoa ote zuen, edo haurraren psikologia soineko bat ote zen, amak eta izeba Ernestinak kontatzen zizkiotèn istorioek ehundua eta baldintzatua, baina kontua da, bospasei urte bete zituenetik, hegan pasatzen zirèn hegazti guztiak ikusten zituela Domingok: enarak eta txirriak udaberrian, edo ahateak eta antzarak udazkenean; ikustearekin batera , gainera, irri zabala egiten zuen, baita eskutxoa luzatu ere, hegaztien norabidean, ikuskizunak liluratuta.
‎Haserrea botila barruko itsasontziaren maketa bezala harrotu ez ote den, eta nahi izanda ere hura handik mugitzerik ez dagoen. Carmen azken egunotan etxetik irteten ez ikustearekin batera pentsatzen hasia naiz itsasontzia botilatik ezin aterata hilko garela.
‎Nahi dudanean utzi dezaket, esaten zuen orduan, eta orain heroinak harrapatuta dauka, txotxongilo baten antzera. Xiringa baten sastada sentitu dut sabelean bere begi galduak ikustearekin batera . Eta eragin didan zauria ez da berarengatik bakarrik izan.
‎Idazten dudanean, irudi bat ikustearekin batera , musika bat entzuten dut. Garrantzitsua da niretzat hitzen barruko erritmo hori.
‎Batek ez zekien berezkoa ote zuen, edo haurraren psikologia soineko bat ote zen, amak eta izeba Ernestinak kontatzen zizkiotèn istorioek ehundua eta baldintzatua, baina kontua da, bospasei urte bete zituenetik, hegan pasatzen zirèn hegazti guztiak ikusten zituela Domingok: enarak eta txirriak udaberrian, edo ahateak eta antzarak udazkenean; ikustearekin batera , gainera, irri zabala egiten zuen, baita eskutxoa luzatu ere, hegaztien norabidean, ikuskizunak liluratuta.
2010
‎Iristear geunden sailaren beste muturrera. Gu ikustearekin batera , bikiek ihesari eman zioten.
2011
‎Gaur Angela' s Ashes jarri du ordenagailuan. Interneteko Word reference hiztegia pantailako beheko aldean txikituta, ikasle zintzoak irudia ikustearekin batera azpitituluak irakurtzen ditu, hariari nola edo hala eusteko asmoz. Esku batek ordenagailuko sagua n du pausatua, eta gezia pelikula gelditzeko sinboloaren gainean, ikaslearen ingelesa-mailak ikusleak nahi lukeen baino gehiagotan klikatzera behartzen baitu.
‎Intendentzia kontuez arduratzen da gizon bohemioa, Ilegorria, gorde du bitartekariak buruan. Bitartekariak ez du goserik, edo ez zuela goserik uste zuen orain arte, baina arkume kurruskatsua ikustearekin batera piztu egin zaio, edo gogoratu.
2012
‎Horietako batean, Uki nazakezu delakoaren bidez, Andak ikusleak artelanarekin harreman estuagoa izatera gonbidatzen ditu: «Hori nire eskulturan konstante bat da, hasi nintzenetik, nik egiten dudan eskulturak ikusleari eskatzen dio uki dezan, piezak ikustearekin batera , begirada ukimenarekin osatzen da; egurrak, gainera, hain material sentsuala denez, are eta gehiago eskatzen du hori». Handi egiteko bokazioa dute, Arte Eder museoko 33 aretoan, erakusketarako apropos sortutako mahai luze baten gainean, kokaturik dauden eskultura txikiek.
‎Chrysostome ez zen txantxetan ibiltzen erriflearekin, edonori eman ziezaiokeen tiro bat hotz-hotzean. Aurreneko egunetik zekien berak hori, bere beste anaietako bat hiltzailea zelako, eta jende mota hori ikustearekin batera ezagutzen zuelako.
2013
‎Bingley ikustearekin batera , Elizabethen gogoa ahizparengana hegaldatu zen berez-berez; eta, o!, zein gartsu desiratu zuen Bingleyren gogoa bide horretantxe ote zihoan jakitea. Batzuetan Bingleyk aurrekoetan baino gutxiago hitz egiten zuela iruditzen zitzaion, eta behin edo birritan berari begiratzean gizona beste inoren antza bilatzen zebilela pentsatuz eman zion poza bere buruari.
‎Aurreko sekuentziako NEKANEren azken esaldia(. Asko pozten naiz animatuta eta beharrerako gogoz dagoela jakinda?) entzuten dugu IBON ikustearekin batera , eta justu kontrakoan nabaritzen da: IBONek gorri-gorri ditu begiak, negarrez aritu baita.
‎You Tubeko pantailatxoan tren transiberiarraren amaigabeko etapak ikustearekin batera irrati errusiarraren abestiak entzuten ari naiz. Bai etapak bai abestiak igande euritsu edo agian eguzkitsu baten orduak edo desorduak bezain luze eta berdinak dira; estepa hutsak edo geltoki kalamastrak bezain desahuziaturiko igande honetako orduak eta desorduak.
‎Isilka, bada, eta indioekin topatuko ginen jakin gabe, aurrera jarraitu genuen haiek joandako bide beretik. Gaua gainean genuela, eta ontzira itzultzekotan geundela, indioak ikusi genituen, eta haiek gu ere bai, eta ikustearekin batera imintzioekin eta oihuekin hoska hasi zitzaizkigun badia borobil handi samar baten ertzean kokatutako rancheriatik.
2014
‎Tolosa sarrerako argi bakanak ikustearekin batera , gorputza tentetu du zurezko eserlekuan. Geltokian jaisteko dagoen edozein bidaiariren alerta egoeran jarri da.
‎Elena ikustearekin batera zimikoa zabaldu zaio gorputz barrura. Harri bat uretara bota ondoren bezala izan da:
‎Harmailen zuritasuna ikustearekin batera geratu ziren pausoak. Uda iristearekin batera kareztatzen zituzten, eta gauez, hipodromo barruko argi hori eta leunean nabarmentzen ziren.
‎Hasieratik izan da bidea aldapatsua. Batetik, Sailen banaketa egiterakoan ingurumena bioaniztasuna eta natur kontserbaziotik bereizi zen, azken hau jarduera ekonomiko gisa planteatuz; bestetik, karguen izendapenak ikustearekin batera adierazi genuen zailtasunak aurreikusten genituela aldaketarako. Hain zuzen, egurgintzako interes pribatu jakinek bioaniztasunaren zaintzarekiko lehentasuna izaten jarrai zezaketelakoan.
‎Eta irudia areagotu besterik ez zuen egiten bere orrazkera hanpatuak, azalore formako orrazkera hark, makina bat bider telebistan ikusitakoak bezalakoa. Emakumea parez pare ikustearekin batera ailegatu zaio lurrin usaina. Gehiegizkoa agian, baina gozoa eta sarkorra.
2015
‎Ia lurrera erori zitzaion senarrari sakelakoa, eskuak telefonoak baino dardara handiagoa eginez, pantailatxoan alabaren izena ikustearekin batera . Karmelek isilik iraun zuen, besoak bular gainean gurutzatuta.
‎–Badator, badator ameslaria! , hots egin zuten anaiek, amorrazioak harturik, bera ikustearekin batera –. Ea, hil eta jaurti dezagun, behingoz, putzu batera.
‎Niretzat, haurtzaroan etxeko sutondoan entzundako ipuinetan azaltzen ziren ziutateen antzekoa zirudien. Lizarrako ateak pasatzen zituena harrituta geratuko zen, sinistu ezinean, haren gazteluak eta harresiak, palazioak, erietxeak eta ostatuak ikustearekin batera . Europa guztitik pelegrinazioan etortzen zirenek bazekiten jakin hiri honen ondasunak norainokoak ziren.
‎Erroman ostatu hartu zuten hotelean gizonezko bati erreparatu omen zion. Aurpegia ikustearekin batera argi izan omen zuen; 33 urte atzera egindako bapore bidaia hartan lagundu zuenetako bat zen. Galdera egin eta gizonezkoak harriturik baiezkoa eman zion, lan horietan jarduna omen zen.
‎Operazio hartan parte hartu zuen komisarioak ertzain xehea zela, hasi berria ia-ia. Kamaraden arropak ikustearekin batera burutazio bat izan zuen: ziur ez datozela bat atxilotuen neurriekin.
‎Bost axola zitzaion ergel hura Kattalini. Hala ere, hasierako aurreikuspenean huts egin zuela ikustearekin batera (ez zela errazagoa Aretxabaletari buruz hitz egitea baino), Odile Mores estu antzean jartzeak bultzatu zuen jarraitzera.
2016
‎Ahozko tradizioaren bidea azaleratzearekin batera, etorkizunerako begirada planteatzen da. Ahozko tradizioaren garrantzia eta onurak oinarriztapen teoriko baten bidez ikustearekin batera , bilketa lana egin da eta horretarako erreminta sortu da. Erreminta honen bidez hamazazpi eskoletako guraso nahiz ikasleengana joan garaahozko erretorikako biltegia osatzeko.
‎Horregatik, arreta-neurriak, funtsean, aurrekoak bezalakoak diren arren, funtsezkoa da «terraza, igogailu, eskailera, igerileku, motordun ibilgailu eta abarretan dauden arriskuak erakustea». eta ez ahaztu «adibidearekin irakastea»: haur batek mila aldiz entzun dezake zerbait ez duela egin behar, baina gurasoak behin bakarrik ikustearekin batera , hura imitatzen saiatuko da. 7 urtetik 12 urtera.
2017
‎Unibertsitatera joan, ikasketak bukatu eta ezkondu ere egin zen bertan ezaguturiko neska batekin. Eta halaxe bukatuko zen Estebanen memoranduma, berrogei urte luze horien ondoren Hamburgora eginiko bisitagatik izan ez balitz, bederen.68 Maria ikustearekin batera galdu izandakoa asko zela ohartzeko posibilitateak sorrarazten zion ikarari aurre eginez, adorea bildu eta haren helbidera jo zuen Estebanek. Agure bat agertu zitzaion atean:
‎Bide-bazterretan ere lore-sortak ugaritu dira egun hauetan eta autoa gidatzen noala bestaldera begiratzen saiatzen banaiz ere, ikustearekin batera ezinegona eragiten didate. Gehienak trafiko-istripuetan joandakoei keinua egitekoak dira, baina aurten Memoria Berreskuratzeko Elkarteak Espainiako Gerra Zibilaz geroztik falta diren 114.226 herritar gogoratzeko lore-sortak ipintzeko deia egin du.
2019
‎Ordurako 70 urte inguru zituzten Plateruek dantza egin zieten, eta kronikek diotenez, porrua dantzatzerakoan erregina barrez lehertu zen. " Madrileko gorteetatik Durangorainoko bidaian barrerik egin ez zuen Amalia algaraka hasi omen zen Juan Cruz lodikotea dantzan ikustearekin batera , hori jasotzen dute kronikek", azaldu du Lasargurenek. Barre algarak alde batera dantzan jarraitu zuen Platerua eredu," ertzetako gorputz eta pertsonaiak" oholtzara igo dituzte.
‎Haakonsson inspektorea lantokira heldu bezain laster, mahaiaren aldamenean agiriak ikustearekin batera , militar hiltzaileaz gogoratuko zen. Ahantzia zuen, nolabait lubakiko gorpuaren kontuetan buru-belarri sartu izanak beste huskeriak alde batera uzteko joerara eroria baitzen.
‎Ainara eta Uso ere etxean daude dagoeneko. Aurpegiak ikustearekin batera –ui, pentsatu dut,, zer, resaka, ala??.
‎Hala ere, ez da erraza. Gauza bat da gizon bat hartu eta jendetzaren artera eramatea, beste hainbat kasutan ikusi den bezala, eta beste gauza bat da jendetzaren artean gizon bat aukeratzea, eta ikustearekin batera esatea, Hau da. Ia-ia ez dago zaharrik kanpamentuan, asko eta goiz hiltzen den garaian gaude, ez esateagatik borroka egiteko hankak nagi edukiko zituztela, eta besoak ahul, eta denek ezin dezakete Gonzalo Mendes de Maiak, O Lidadorek, bezainbeste iraun, honek orain hirurogeita hamar urte ditu eta sasoi betean dago, are, laurogeita hamarretan, oraindik ere, ezpatakadaka ibiliko da Tangerreko erregearen aurkako gatazkan, eta azkenik hil egingo da.
2020
‎" Han datoz"-Antharke eta zuria ikustearekin batera Bangeraren etxera sartzearen ilusioak sortzen zion irribarrea ostentze bidean oharkabean ezarriz. Izeba Dolmarengana zihoan, Lamuk neguko otoitza egingo zuela eta oilar-janera gonbidatuta zegoela esatera.
‎inork ez du ireki. Aurrera egin ahala, lehenengo oihuak entzun dira, zabortegia eta handik ateratzen diren keak lehen aldiz ikustearekin batera : «Herriak ez du barkatuko».
‎Atetik gizon ezezaguna sartzen ikustearekin batera , Aranguren doktorea non dagoen galdetu du Matildek asaldatuta. Mediku gazteak azaldu dio haren ordezkoa dela.
‎–Erdibana egitea proposatu zionat. –Alabaren ezpainetan bigarren zalantza bat gorpuzten ikustearekin batera eman zion hurrengo azalpena–: Pentsatzeko denbora har  tzekotan gelditu dun.
‎Oin-hots burrunba labur bat entzun zuten, eta gero mutil gaztetxo bat agertu zen atean United-en jertse bat soinean. Marianne ikustearekin batera , harraskaren ondoan zutik baitzegoen hura, kikildu zen mutila eta oinetara begira geratu zen. Kaixo, esan zion Mariannek.
‎Sinbologia horren jakitun denak modu horretan begiratu diezaioke. Poeta, jakitun ez ezik, sinbologia hori barruan sentitzen zuenetakoa zen, hala adierazi baitzuen mendi magikoa elurtuta ikustearekin batera etorri zitzaion poeman:
2021
‎Aldiberekotasuna adierazteko, batera/ batean postposizioa gehitzen zaio soziatiboan den aditz izenari: Tontorra ikustearekin batera mendizalea zorabiatu zen; Eta madarizione hoi erraitearekin batean, itsusi itsusia, farrandaka, Laminhandi bat joan zitzaioten su-phizkiari goiti (Barbier).
‎(Beobide); Egun biz bat aldatzen da (C. Izagirre). Hemen sartzen dira ikusteaz/ ikustearekin batera bezalako esapideak ere, gaur egun ere maiz erabiliak: [...] esan zion aittittek Goiori, ikustearekin batera, gabon gaueko arratsaldean (Sarrionandia); Hura ikusteaz batera, Kafkaren izenak eta irudiak gorputz hartuko zuten gure baitan (Alberdi).
‎Hemen sartzen dira ikusteaz/ ikustearekin batera bezalako esapideak ere, gaur egun ere maiz erabiliak: [...] esan zion aittittek Goiori, ikustearekin batera , gabon gaueko arratsaldean (Sarrionandia); Hura ikusteaz batera, Kafkaren izenak eta irudiak gorputz hartuko zuten gure baitan (Alberdi).
2022
‎Jendea hain gogotsu ikustearekin batera , gustua ematen zuen klikan, konparazio, Dominique eta Christian Camou aita-semeak elkarrekin ikustea makilari; semeak hamazazpi urte, eta segidaren bidea fier atxikitzen. Eta gaurkoan bereziki aipatuko dugu Etchechury familia, Jean-Pierre eta Manuela, bihar kaliforniarrak, biak bizitza osoa euskal kulturari ekartzen, heien bi seme-alaba Dominique eta Panpirekin batera.
2023
‎Hasiera bitxia izan da, jakin-mina pizten duten horietakoa: mundu digitalaren ikur den kode bitarraren proiekzioa ikustearekin batera , Laurie Andersonen O Superman melodiaren hainbat konpas entzun ditugu. Dena den, aurrera egin ahala, Maite Larbururen musikak molde esperimental elektrikoa alde batera utzi, eta gaiari ondo datorkion pop eta rock doinu konbentzionalagoaekin jantziz joan da.
‎Jakin-goseak amikatua, barregarri samar ni ere, taxi bat hartu nuen Petra autobus batera igotzen ikustearekin batera . Atzealdean egokiturik, deseroso, ibilgailuari jarraitzeko eskatu nion gidariari.
‎Iluna sartzeko zorian zegoen eta epaileak aretoa husteko agindua eman zuen. Irtetean, egurrezko bankuan Solitanoren kapelua ikustearekin batera , argi izpi batek urratu zuen nire memoria. Portugesez" O sombreiro do meu pai" esan, eta erabakitasunez jaso nuen.
‎Nola ez, ba, ulertu, proteina-hobi horietako bat aurkitu duen andre edo gizon afrikarraren poza? Askok gogoratzen dute Ibrahim Ali Kismayu-ren kasua, zeini, altxorra ikustearekin batera , zotina jarri zitzaion. " Ze poza!" esan beharrean," Ze po-po-poza!" egiten omen zuen oihu.
‎Gerraosteko kontsumo gizartearen garapen entropikoaren hamaika testigantzaren lilurak aztertzen jarrai genezake nahi beste, baina ideia azaldu dudalakoan nago. Hastapeneko filmek mitoa sortu zuten, gero MTV eta antzekoek etxeetara eraman zutena; musikari ukiezinen irudia lurtarragoa bilakatu zen hala, saguzarrak irensten omen zituen Ozzy Osbourneren berberaren gainbehera familiarra reality bidez ikustearekin batera . Behin haserrealdia igarota, distantzia ironikoa gailendu da:
‎Arrazoia bata zein bestea izan, lesioa gertatu arte bete-beteko partidua jokatzen ari ziren, eta pilotazale guztioi uzkurtu zitzaigun bihotza Xabi, aurpegian inpotentzia ageri zuela, bi ukabilekin hausturaren imintzioa egiten ikustearekin batera . Izan ere, kariñoa erraz hartzen zaion kirolari horietakoa da gipuzkoarra:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia