Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2002
‎Horrela Mariorengana joan zen lasterka; egindakoa kontatu zion, gaztelua bera igo zen aldetik hartzen saiatzeko aholkatu zion, eta bere burua eskaini zion biderako eta arriskuetarako gidari bezala. Han ziren batzuk bidali zituen Mariok liguriarrarekin honek ziurtaturikoak aztertzeko, eta bakoitzak bere izaeraren arabera eman zuten ikusitakoaren berri, zaila edo erraza zela eginkizuna esanez; baina kontsularen bihotza apur bat berotu zen. Horrela bost turutari eta tutu jole azkarrenak aukeratu zituen eta horien babeserako lau ehuntari, eta liguriarraren aginduak betetzeko manatu zien; hurrengo eguna aukeratu zuen eginkizun horretarako.
2003
‎Baina, zorionez, bidelagun barri bat hurreratu jake eta eurakaz berbetan hasi. Jesus biztuaren hitzak eta ostatuko ogi zatitze harrigarriak argitu ta poztu egin deutsez gogo bihotzak; eta lehengo bizi-poza ta itxaropen argia eurakanaturik, ahal danik eta bizkorren bihurtzen dira Jerusalenera, gau ilunaren eta ezeren bildur barik, apostoluen artera, bidean entzun eta ostatuan ikusitakoaren barri emotera.
‎Zerbitzura deitu, Billanon ikusitakoaren berri eman eta erantzuna etorri artean tartetxo bat joan zen. Horretan Císcar ontzia lehengo guda itsasora itzultzen ikusi genuen.
2004
‎Ez, ordea, juzkatzen, moralizatzen, bidea markatzen: ikusitakoari buruzko idazle baten testuak ez dauka, inondik ere, ikusitakoaren egia izateko bokaziorik. Ez.
‎Puerto Ricoko ipar ekialdeko lurmuturretik egunsentiari so egonez gero, ikusitakoaren oroitzapena luzaroan gordeko duzu gogoan. Lekuak Cabezas de San Juan du izena, eta hainbat ekosistema biltzen dituen erreserba naturala da:
‎Bai, ostera, gaiok landu zituen ohiko filosofianaztergarri bilaka zitezen. Zentzu horretan, hurrengo lanean Kuhnen estrategia historizistenedo semantizisten arestian ikusitakoaren alderantzizkoa izanik, ohiko Zientziaren Filosofiaren osagarri bilakatzen da azken buruan.
2005
‎Baina kasatu egin zuten gimnasiotik, super arinetan Espainiako txapelketarako prestatzen ari zen bat, Tony Ferreira uste dut, K.O. utzi zuelako entrenamenduan, horixe zabaldu zen behintzat. Manuk bezala Angolan mertzenario azkendu ordez edo Panamako banderapean zebiltzan zamako ugerdo haietarik batean ontziratuta itzali beharrean, herrian astero jotzen zizkiguten filmeetan ikusitakoaren eraginez noski, Oteiza boxeolari zapuztua herriko aurrena izan zen soldadutza Legión Extranjera n egiten, han behean, Afrikan, mundu osoko hiltzaileek jakin zezaten nolako aparejuak sortzen ziren gure bazterretan, eta bigarrenez lotu zela entzun genuen, urteak egin baitzituen azaldu gabe, bizi zenik ere usteztua neukan. Nolanahi ere, Xegama hil zutenez geroztik eta herrian bizi izan zen artean beti luzatu izan zidan ahapetik, tabernan edo frontoian topatuta edo bakailaoaren deskargan genbiltzala, gure arteko mezu gakotu hura, orain begia kliskatuz garai bateko gaizkideari zor zaion bezala inoiz baino bakartiago bota didana ostera, Hilarioren semeari beste garagardo bat atera diezaiola agindu diodanean.
2006
‎Orain, IP (Internet Protocol) edo ordenagailu desberdinetatik egindako ehun bisita baino gehiago jasotzen dituzte egunero. Orrialdea kultura atsegin duen edonori zuzendua dago, baina egitasmoaren urteurrena ospatzeko antolatu zuten jaian ikusitakoaren eta hitz egindakoaren arabera, irakurle gehienak unibertsitarioak direla uste dute egileek. Era berean, zaleengandik entzundako iritzien arabera, musikari buruzko atala da arrakastatsuena.
‎Ezker masaileko ebakiondoa ezagutu nuen. Bidean gentozela kobazuloan ikusitakoaren itxura berbera zuen. Ezinezkoa zen, ordea.
‎hurkoaren alderdi txarra. Eta euretariko bakoitzaren jokabidean ikusitakoaren berri kontatzen die irakasleari, jostunari, erreinuko diruzainari..., euretariko bakoitzari bidalitako eskuti  tzean. Irakasleek irakasle izendatzen dute, jostunek jantzi berriak egiten dizkiote, diruzainek berariazko txanponak ekoizten dituzte berarentzat...
‎Bada, hemen kontatuko dena ez zatekeen gertatuko, egun hura, 2002ko Veterans Day izan beharrean, beste edozein egun izan balitz. Ez bainuen ikusi nuena ikusiko, eta ikusitakoaren ondorioz hiritik alde egin behar nuela erabakiko.
2007
‎Kafearekin batera etorriko zen goizean ikusitakoaren kontaketa, argazki kamera digitalarekin hartutako irudiak lagun. Zein ondo pasatzen zuten.
‎Egurgile arlote bat eta bontzo gazte bat iragan egunetan gertatutako hilketaren lekuko izan dira eta, konprenitu ezinik, hirugarren bati ari zaizkio ikusitakoaren berri ematen. Aterpean dauden bi gizonen lekukotasunaz gainera bertze lau ikuspuntu ere ematen ditu Kurosawak iruditan, hau da, Tajonaru izeneko gaiztagin susmagarriarena, preso hartu duen aguazilarena, hildakoarekin zihoan andrearena eta, sorgin bat bitarteko, hildakoarena berarena.
2008
‎Orain arte ikusitakoaren argitara, etorkizunean erresberatrolaren gaitasun terapeutikoa nabarmena izan daiteke. Hala ere, ez dezagun ahaztu, aipatutako ikerketetan zelula kulturetan eta gizakia baino maila baxuagoko espezieetan eginikoak gizakietan aho bidez hartuta lor daitezkeen baino kontzentrazio askoz handiagoak erabili direla eta, beraz, bide luze baten hastapenean gaudela oraindik.
‎Hainbat iritzi, uste, kezka... agertuko dut hemen, ikusitakoaren eta ikasitakoaren laburpen soil. Betiere, nire parte hartzeari dagokionez, Nafarroa azter eremu hartuta.
‎Hitzetan neurtutako esaldien luzerarekin ikusitakoaren antzera, bai adinaren eragina (F (2, 935)= 88,7; p < 0,001) bai hezkuntza mailaren eragina (F (2, 935)= 3,22; p < 0,05) eraginkorrak izan dira biak. Adinak aldakortasunaren% 16 eta amaren hezkuntza mailak% 8 azaltzen dute.
‎Memoriaren bideak nobela honetan, dena den, ahotsaren memoriak dira, entzundakoaren memoriak (ez ikusitakoaren memoria, edo dastatutakoaren memoria): " Gure Orixe idazle handi bezain hiper katoliko hark zioen bezala, oroimen ‘begitarra’ baino areago, ‘belarritarra’ dugunongan" (203 or.). Entzumenean eta hizkuntzan oinarrituriko memoria izango da gidari.
2009
‎Motibazioa eta intentsitatea izan dira garaipenaren gakoak Iurbentiak ACB Ligan orain arte lortutako alderik handiena eskuratzeko. Behin betiko emaitza kantxan ikusitakoaren isla izan da.
‎Hemendik aurrera, Ekainberrira Ekain kobazuloaren erreplika doan bisitariak ibilbidea amaitu orduko egin ahal izango du ikusitakoaren ebaluazioa, sistema digital berri baten bidez.
‎Duela 40 urte aurkitu zuten kobazuloa, eta egun itxita dago. Era berean, haren erreplikak, Ekainberri, eskaintzen dituen zerbitzuak ebaluatzeko sistema berria ere aurkeztu zuten atzo.Komunikatu batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuen Ekainberriko bisitariek ibilbidea amaitu bezain laster egin ahal izango dutela ikusitakoaren ebaluazioa. Horretarako, mando batzuen bidez, hainbat galdera erantzun dituzte bisitariek.Sistema hori Mikel Asensio Madrileko Unibertsitate Autonomoan Psikologian doktoreak eta haren lantaldeak diseinatutako softwarean oinarrituta dago.
‎Baina gaur ikusiko dugun Athleticek ez du joan den sasoian ikusitakoaren antzik izango. Jokoa eta azken emaitza zein izango diren ezin da aurreratu, baina argi dago Caparrosek ez duela aldez aurretik neurketa botako.
ikusitakoaren patetismoa eta izandakoaren bekatua,
2010
‎Pablo  Orbaizek eta Gaizka Toquerok hasierako hamaikakoan izateko aukerak zituzten aste honetan ikusitakoaren arabera.  Baina biek min hartu dute eta ezin izango dira Valentziaren aurkakoan aritu. Erdilari nafarrak astearteko lan saioan zartadura izan zuen bere ezker orkatilan.
‎Hamar minutu geroago, 29.ean, Snejderrek banakoa jarri du markagailuan, zelaian ikusitakoaren isla zen berdinketa utziz.
‎demagun aurrez aurre ditugula bi eraikin: bat erori egiten da, bestea ez; aldea, begiek ikusitakoaren ikuspuntutik, izugarria da, bistan da, baina zein da bien arteko aldea, funtsean?; ez dago, zeren lege fisiko berberak baitzituzten oinarrian, eta erortzea edo ez erortzea akzidente hutsa da; bada, personekin eta beren mundu psikologikoarekin, halatsu gertatzen dela iruditzen zait; beste hitz batzuetan, gizakia ezin dela erabat erruduntzat hartu esaten ari natzaizu, erabat libre ezin izan daiteke... gizartea antolatzeko, eta hor hasten baita beste historia bat:
‎Kiroldegitik adierazi dute oraindik ez dakitela seguru kablerik lapurtu duten edo ez; Olatz de Migelek, kiroldegiko kudeatzaileak dio kablea moztuta dagoela zenbait puntutan, eramateko gertu egongo balitz moduan, baina “oraingoz ikusitakoaren arabera” lapurrek ez zutela lortu kablerik eramatea.
‎demagun aurrez aurre ditugula bi eraikin: bat erori egiten da, bestea ez; aldea, begiek ikusitakoaren ikuspuntutik, izugarria da, bistan da, baina zein da bien arteko aldea, funtsean?; ez dago, zeren lege fisiko berberak baitzituzten oinarrian, eta erortzea edo ez erortzea akzidente hutsa da; bada, personekin eta beren mundu psikologikoarekin, halatsu gertatzen dela iruditzen zait; beste hitz batzuetan, gizakia ezin dela erabat erruduntzat hartu esaten ari natzaizu, erabat libre ezin izan daiteke... izan ere, edifizio bat erortzen da eta bestea ez, eta hori da kontua... eraikinak azpian harrapatzen bazaitu, zer esanik ez.
‎XII. mendean dirudienezAimery Picaud izeneko erro■ mes frantziarrak Donejakuerako bidea zuen egin eta ikusitakoaren gida bat Latinez idatzi. Bertan euskaldunak eta lurraldea deskribitzen ditu eta kexu ageri da eman dioten tratuaz.
2011
‎Nola defini liteke hortaz gure egungo egoera, hizkuntza soziologiaren ikuspegitik, euskal hiztun elkarte osoa harturik gogoan? has gaitezen errazenetik. hots, orain arte ikusitakoaren eta bibliografia teknikoaren arabera dudarik txikiena eskaintzen duenetik. datu seguru horien ildotik, bistan da garai batean gure gurea izandako diglosia tradizionala (egurenen 1867ko azalpenekoa, kasu) gogor pitzatu dela nonahi, eta ia desagertu egin dela euskal herriko eskualde gehienetan. urola kostaz, Tolosaren gerri bueltaz eta goierriko albo eremuaz, Markina ondarru Lekeitio triangeluaz et... arnasgune horiek ditugu behinolako (partez, nola hala, eraldatzen hasitako) diglosiaren azken egoitza. horiek ere ez daude diglosiak hain noraezekoa duen konpartimentazio soziofuntzionalaren (edota territorialaren) aldetik gero eta indartsuago, gero eta erdarak interbenituago baizik. hots, diglosia tradizionala bere azken hondarretara iritsi da gurean. hori bakarrik ez da geratu, bistan
‎Kaskabeltz handi ama obulatzen ari dela harrapariak sumatzen baditu, obulu horietatik sortzen diren ondorengoek hego luzeagoak dituzte. Ondorio horretara iritsi da Bernako Unibertsitateko ikertzaile talde bat; Functional Ecology aldizkarian eman dute ikusitakoaren berri.
‎Kargari etapa bakarrak, aurreko praktikan ikusitakoaren modukoak, ematen duen potentzia baino potentzia handiagoa ezarri behar zaionean erabiltzen dira push pull anplifikadoreak.
‎Ospitaletik kanpo erabiltzeko oso egokia da sistema hori. Orain arte ikusitakoaren antzekoa da prozedura:
‎Gurilanek hura ikustean, berehala bidali zuen norbait zer gertatzen zen ikustera. Segituan itzuli zen ikuskaria eta eman zion ikusitakoaren berri: basoan etsai talde handi bat zegoen erasorako prestatzen.
‎Nekez irudika zezakeen Diegok garai hura Sotoren etengabeko antzerkirik, haren txantxa tai gaberik eta haren aldarte jostaririk gabe. Trebea zen imitazioetarako, berehala jabetzen zen jendearen tik, hitz errepikatu eta keinuez –berdin imitatuko zituen mahaiaren bueltan zeuden afaltiarrak, garai bateko irakasleak zein telebistan ikusitako Soltxaga edo Carrillo, Manuel Fraga edo Felipe Gonzalez, Arzalluz edo Idigoras– Ez zen afalosterik Telediarioan ikusitakoaren berrinterpretazio surrealista egiten ez zuenik. " Pailazoa", esan ohi zion beti Zeberiok, baina hark ere Lazkanok adina barre egiten zuen Sotorekin, zertan uka.
2012
‎Batetik, zaila zen onartzea Cabreraren neurketa monopolo magnetikoaren aurkikuntza zela, behaketa bakarra zelako, eta aurkikuntza bat izateko emaitzak errepikagarriak izan behar dutelako. Bestetik, ez zegoen frogatzerik ikusitakoaren jatorria monopolo bat izan ote zen ala ez. Talde askok azaldu zuten interesa Stanfordeko gertaeran.
‎Esan diot jadanik irakurleari, gauero etxekoak oheratu ondoren, jantziak erantzi eta beraiez estali ohi nintzela; goiz batean goiz, bere gelazain zuen moxal beilegia bidali zuen ugazabak nire bila; iritsi zenean, lozorroan nengoen, jantziak alde batera jausita, eta nire atorra gerriz gora. Hark egin zuen zaratak iratzarri egin ninduen, eta pixka bat asaldatuta eman zidala mezua ohartu nintzen; gero, ugazabarengana joan eta, biziki izututa, ikusitakoaren berri nahasia eman zion. Honetaz berehala jabetu nintzen, zeren eta, jantzi bezain laster, Jauna agurtzera joan nintzelarik, morroiak kontatua zionaren esanahiaz galdetu zidan, alegia, lo nengoenean ez nuela beste momentu batzuetako itxura bera; bere gelazainak baieztatu zionez, nire zati bat zuria omen zen, beste bat horia, edo behintzat ez hain zuria, eta beste bat iluna.
‎Portugaldar zintzo haiek ere txunditurik zeuden nire jantzi bitxiez eta hitzak esateko modu arraroaz, oso ongi ulertzen zituzten arren. Gizatasun handiz hitz egin zidaten, eta esan ziur zeudela kapitainak gratis eramango ninduela Lisboaraino, handik neure herrialdera itzultzeko; marineletako bi ontzira itzuliko zirela ikusitakoaren berri kapitainari eman eta haren aginduak ekartzera; bitartean, ez banuen behintzat tinko zin egiten ez nuela ihes egingo, indarrez eutsi zidatela. Haien proposamena betetzea iruditu zitzaidan onena.
‎Gezi zaparrada hura amaitu zenean, oihumin egin nuen atsekabez eta saminez, eta, berriro ere askatzen saiatzean, beste botaldi bat egin zuten lehenengoa baino handiagoa; haietako batzuk alboetan lantzaz zulatzen ere ahalegindu zitzaizkidan baina, zorionez, bufalo larruzko jipoia neraman soinean, haiek zulatu ezin zutena. Jokabiderik zuhurrena geldi egotea zela pentsatu nuen, eta gauera arte hala jarraitzeko asmoa nuen, orduan, ezkerreko eskua jadanik aske nuelarik, erraz libratu ahal izango bainintzen; eta, jende hari buruz, banuen arrazoirik pentsatzeko nire kontra ekar zezaketen armadarik handienari ere aurre egin ahal izango niola, nik ikusitakoaren tamaina berekoak baldin baziren guztiak. Baina patuak beste modu batera erabili ninduen.
‎Gainera, zehaztu dezakegu administrazio interfazera zein IP helbidetatik den posible sartzea eta zeinetatik ez. Horretarako, lehen ikusitakoaren antzeko sistema bat daukagu: lehenengo, IP helbideen tarte bati baimena kendu, eta, gero, salbuespenak jarri.
‎Ikusten dugunez, erantzun hau aurretik ikusitakoaren antzekoa da, baina kasu honetan adierazten da jarraian fitxategi bitar bat transmititzen dela PNG formatuan (Content Type), fitxategiaren tamaina (Content Length) bytetan, eta fitxategiak jasan duen azken aldaketaren data (Last Modified). Data hau eta ETag etiketako baloreak erabiltzen dira fitxategien kontrol bat edukitzeko, eta fitxategia errepikatuta eskatzen den momentuetan, cache memorian bi kopietako zein gordeko den erabakitzeko, beti aukeratuko delarik kopiarik berriena.
2013
‎San Jose da orain aitzakiatzat jartzen den santua; aurreko Jaurlaritzak lanegun buruzuri izendatu zuenetik martxoaren 19a, egun horren aurreko igandea hautatu dute deustuar andrazkoek plaza bereganatzeko. Joan den igandean ikusitakoaren kronika ere baduzu hau, hortaz.
‎Jaitsi eta ikusitakoaren hondarren bat bilatzera abiatu zen aitaren koadernora.
‎2 23 jardueran ikusitakoaren harian, nahikoa iruditzen al zaizu izenak besterik gabe hautatzea. Ikusi duzu izenen artean badirela halako loturak; bestela, nola multzokatu!
‎Zer ikusten duzu? Egin ikusitakoaren marrazkiak.
‎Berak erakutsi nahi zidana altzairuzko artxibategi baten gainean zegoen. Kristal transparenteko kontserba flasko bat, tapa metaliko batekin itxia, eta haren barruan zomorro beltz bat, ordenagailuan ikusitakoaren berdina: black widow armiarma.
2014
‎Nikolasek eta Nadiak so egin eta ikusitakoaren berri ematen zioten Mikel Strogoffi. Erabakia hartu beharra zeukaten.
‎Hiri morfologiari buruz ikasitakoa aplikatzeko, txango bat antolatuko duzue gertuen duzuen hiriburura (edo herri handira), eta launaka, herri horren azterketaren ondorioak azalduko dituzue ikusitakoaren antzeko aurkezpen interaktibo batean. Hori ezin bada, egin ezazue txango birtuala Google Maps eta Google Earth erabiliz.
‎Aurretik ikusitakoaren haritik, zuen eguneroko bizitzan aurreiritziek ba al dute ondoriorik zuen jarreran. Zerrendatu itzazue adibideak.
‎Nik bizitako esperientzietan oinarritzen dut honako gogoeta hau, eta, egiari zor, Ambi Pur etxeak lagundutako ikerketak bide eman dit oker ez nagoela konturatzeko. Aire freskagarri ekoizleak babestutako ikerketak dioenez," gizakia usaindutakoaren %35 gogoratzeko gai da eta ikusitakoaren %5 baino ez".
2015
‎Hurrengo lerroetan bi atal ikusi dira. Alde batetik, berrikusi ditugun eskalen hutsuneak azpimarratuko dira, eta bestalde, euskararentzako sortu nahi den balizko eskala horri proposamen batzuk egingo zaizkio, ikerlan honetan ikusitakoaren harira.
‎Atxagak behin baino gehiagotan esan izan du" gure garaiaren antz handiagoa dugu gure gurasoena baino" eta, egiazki, garaiak sakonki urratutako testuak dira aldizkariotan topatuko ditugunak. Bigarren zatian, aurretik ikusitakoaren interpretazio orokorrago bat topatuko du lau gairekin loturik: literatur autonomia, sistema literarioa, kontrakultura, literatura konparatua eta poskolonialismoa.
‎Ogurrera itzuli eta ikusitakoaren berri eman diote Ariri. Berriak entzun eta erabaki du berehala abiatzea eraso egitera.
‎1 Ikusi Ekigunean duzun bideoa eta idatz ezazu ikusitakoaren
‎" Sumatuak nituen ordurako txepeltasun zantzu aski nabariak Iñigo Miguelengan, ez naiz emakume inozoa. Baina, zuek diozuen moduan, ikusitakoaren pertzepzioa behatzen ari denaren nahiak baldintzatzen omen du, ondorioz garrantzirik gabeko seinale lausotzat hartu nituen. Mea culparik ez, beraz.
2016
‎Egia ote da emaitza hori? Lan bizialdi osoan ikusitakoaren argitan, duda muda eragiten digu147 Datua hori da, dena den, eta hortik abiatu behar dugu ezinbestean. Datu hori ontzat emanez, beraz, zabalkunde soziofuntzional garrantzitsu baten aurrean gaude.
‎Idazle eta taularatzaileei zuzendua zitzaien, eta antzerkiaren munduaren antolaketarekin hasten zen erranez ez zela uda antzerkiaren garaia, neguko lana aitzinetik ikusi behar zela, eta Begirale taldeak, gazteen elkarteak, patronatuak ditu aipatzen ikusgarrien antolatzaile gisa. Aldizkaria ikusgarrien antolaketan partaide gisa jartzen zen, aitzineko sasoitan ikusitakoaren araberan eta horretatik atera duen gogoetarekin, mezu berri bat igortzen zuen. Aldi honetan artikulua izenpetua zen, Félix Duhalde dugu autorea.
‎Vietnametik etorritako soldaduetako asko bertan ikusitakoaren , eta egindakoaren, aurka agertu ziren. Beterano hauek Vietnam Veterans Against the War taldea osatu zuten.
‎Baina, non dago arriskua?! Carlosek ahotsa altxatu zuen eta edadeko emakume dotore batek, ordu laurden bat lehenago ikusitakoaren oso antzekoak, apur bat izututa begiratu zion. Nik ez diat hitz egingo horretaz, ezta harrapatu eta galdetzen badidate ere.
‎MariaTeresak bost minutu inguru behar izan zituen hoteleko geletan ikusitakoaren berri emateko, adibidez nork zeuzkan familiaren erretratuak mesanotxean, eta nork, berriz, aldizkari pornografiko bat; eta nork whiski botila bat armairuan gordeta. Carlosek erdiz ka jarraitu zion, emakumearen ahotik etengabe ateratzen ziren izenak Kupcewicz, Jalocha, Boniek, Lato, Banatbere bururaino iristen ziren tantak bezala sentituz; baina tanta haiek, gorputzean urarenak bezala, azalean gelditzen ziren, inoiz areago joan gabe.
2017
‎Egia da bi bikoteen arteko uztartzea ez zitzaidala aski ondo justifikatua iruditu filma bukatu osteko momentuan. Gero lagunekin komentatu, pentsatzen hasi, ikusitakoaren bigarren eta hirugarren irakurketa posibleak egin, hasieran protagonistak Grezia gatazkatsu batean egotearen zentzua ulertzen saiatu, amaiera gaur egungo Berlinen kokatuta dagoela jabetu, eta nire buruari galdetu nion denak dimentsio politiko bat ote daukan.
‎Gure kasuan aztertutako gazteak euskararekin duten erlazioa izango da. Bigarren ideia interesgarria da hitanoa ikusitakoaren araberalagunen artean erabiltzen delako eta beraz, lagunen artekoa izateak etxetik kanpora begiratzea ekartzen du, transmisioa beste eremu batzuetan jarriz lagunen artean kasu honetan. Azkenengo ideiak erakusten diguna da norberak bere hizkuntz hautuak egin ditzakeela eta gure ikerketara ekarriz, hitanoari egindako kontaktua izango zen ideia honekiko lotura.
‎Enara Printzearengana joan zen eta ikusitakoaren berri eman zion. Eta Printzeak:
‎estatu modernoaren muina nolakoa zen ikusi zuen. 1950 urtea munduan zehar bidaiatuz igaro zuen, ikusitakoaren berri ematen. Jesuiten buru izendatu zutenerako erabakia zuen ordena goitik behera aldatuko zuela.
‎Hori dela eta, ezin dugu esan argitaratuta dagoen informazio guztia batu dugunik berrikusketa honetan. Alabaina, mugak muga eta ikusitakoaren arrazoia edozein izanda ere, praktika klinikorako erabilgarria den aurkikuntza nagusia aipatutako bi puntuetan laburbildutakoa da, alegia, gaixo psikotiko elebidunak sintomen adierazpen ezberdina egiteko joera daukala bere bi hizkuntzetan, eta, beraz, egokiena azterketa psikopatologikoa bi hizkuntzak erabiliz egitea izango litzatekeela.
‎Baliteke urte gutxiren buruan ia giza adimena duten makinak edo ordenagailuak egotea, esperientziatik ikasiz eta ez programazioz. Machine learning en, ikaskuntza sakonaren eta big dataren arteko lotura fikzioan ikusitakoaren antz handiagoa duten programak lortzen ari da. Eta IBM Watson DeveloperCloud, Amazon Machine Learning, Azure Machine Learning, Tensor Flow edo BigML plataformek dagoeneko lan egiten dute proposamen honetan.
2018
‎Esan nahi dut, ikusi beharreko material... guztia, bai, guzti guztia ikusi dut eta... zailena dator orain. Ez luzeena, horixe da kendu dudana, lanik nekezena, aspergarriena..., bideoak eta bideoak ikusi, bata bestearen atzean, ikusitakoaren narrazioa egin zerbait koherentea lortzeko... –poltsatik paper mordoa atera eta atzamar lodia pasatu zuen orrialdeetatik?.
‎Ez nion Erregeri berari ere eman han ikusitakoaren berri. Uretara botatako ardoa ur guztia gorritzeraino hedatzen den bezala edalontzi barruan, hala ari zen nagusitzen kutsadura; ez neukan hartaz zalantza izpirik.
‎Zanga hilotzez erabat bete eta mastaren inguruan gorpuez osatutako meta sekulakoa jaso genuenean, erronda amaitutzat jo, eta erregeren jauregiko sotoetara eraman nituen soldaduak, bertan gordetako ardo onduez hordi zitezen, eta hala eramangarriagoa gerta zekien higuina. Desesperoz edan zuten, neurririk gabe, ikusitakoaren higuina eta aditutakoaren nazka ahal zuten denborarik laburrenean ahanzteko gogoz.
2019
‎Biak bizirik irten izana seinaletzat hartu zuten: Jainkoaren nahia zen, ikusitakoaren testigantza eman behar zuten.
‎Tiroketan hiru lagun hil zituztela zabaldu zen biharamunean, eta hildakoetako bat fisika irakaslearen anaia zela. Martini gogoz kontra emandako hitza jan eta ikusitakoa kontatu egin nion irakasleari, jakitea merezi zuelako, eskubide osoz merezi ere, baina batez ere, komunikabideetan zabaltzen ari ziren informazioak ez zuelako guk ikusitakoaren antzik. Azalpen ofizialak ez zuelako ez hanka eta ez ipurdi, hildakoak hiltzaile eta hiltzaileak biktimatzat jotzen zituen.
‎Hurrengo egunean Printzearen besaburuan pausatu zen eta urruneko lurraldeetan ikusitakoaren berri eman zion.
2020
‎Ordurako susmatzen zenez, Artizarra inguratzen duen atmosfera opakoak ezinezko egiten du Lurretik gainazaleko egiturak behatzea. 2003an, Journal for the History of Astronomy aldizkarian argitaratutako lan batean, Lowellek ikusitakoaren azalpen posible bat eman zuten. Ahalik eta xehetasun gehien ikusi nahian, teleskopioen diafragma asko ixten zuen Lowellek.
‎Trazabilitatea dei dakioke: egun erdia nire atzetik mendian gora eta behera ibili, bordan zerbait topatu nuela eta Maitenari ikusitakoaren berri eman, haren deiaren zain gelditu, nire etxean sartu eta Maitenaren ohean gero.
‎Horrez gain, gerrako bidegabekerien lekuko izateak adiera bikoitzean: gertatutakoaren testigu, eta ikusitakoaren kontalarigerratean genero rolak oso bereiziak zirela adierazten du, gizonak lubakira joaten ziren bezala, emakumeek gerra ikusi, sentitu eta bizi izan zutela azaltzen baitu:
2021
‎«The...». Justu ikuslearen begien aurrean azaleratzear dirudienean lurruntzen dira ikusitakoaren esanahiak Azucena Vieites artistaren lanetan (Hernani, Gipuzkoa, 1971). Puntua interesatzen zaio.
‎Egin ezazu ikusitakoaren erretratua.
‎Hala eta guztiz ere, burmuinak ba omen dauka sistemaren bat horrela lausotutako ideiak berreskuratzeko. Askotan gertatzen zait deskuiduan lurrundutako ideia bat, hau da, zer aipatu nahi nuen ikusitakoaren kontura edo zein zehaztasun ez nukeen ahaztu nahi, burura berriz ekartzeko ezinean ibiltzea, baina beste batzuetan berriz dator burura kontzentrazio erlaxazio une batzuen ostean. Baliteke ere bide horretatik ez etortzea eta eskuz arakatu behar izatea gaiari dagozkion artxiboen artean, banan banan zerrendatuz mentalki ea haien artean aurkitzen dudan une batzuk lehenago hain emankorra zirudiena.
‎Printzipioz, kritikariak emanaldian ikusitakoa jaso eta irakurleei eman behar die, bere iritzi pertsonalarekin batera. Hots, ez du balio ikusitakoaren kronika hutsa egiteak, nahiz eta hori ere nahiko baliagarria izan daitekeen irakurleentzat, horrela aurretiaz jakingo luketelako emanaldi horretan gutxi gorabehera zer gertatuko den eta beren interesekoa ote den antzokirainoko bidaia egitea bai, ikusle batzuek kilometroak egiten dituzte beren dantza edo antzezlan kuttuna ikusteko eta sarrerak ordaintzea. Ulertu behar dugu jendeak ahalegin ekonomiko eta pertsonala egiten duela arte eszenikoak ikusteko, are gehiago umeak edo jende nagusia beren zaintzapean baldin badituzte, eta horrelako kasuetan kritika fidagarri bat garaiz irakurri izana lagungarria izan dakieke.
2022
‎Goiz hartan, berriz, alferrik zebilen Alfredo zenbaki eta ikurrak arbelean marrazten; burua beste nonbaiten zeukan Iratik. Bezperan ikusitakoaren irudiak zetozkion nahi gabe. Ezin zituen burutik kendu.
‎Manifestazioan ikusitakoaren antzeko harreman giro beroa dago taberna inguruan, jende igurtzi gozoa.
‎Egunotan ikusitakoaren irudiak korapilatu eta haserrea pizten hasi zait. Jeremiasek aipatutako, 46 dolarreko zifra, The New York Times ek aste honetan haizatu duen auzia, irudiak pilatzen burmuinean.
2023
‎2022ko hirugarren hiruhilekotik laugarrenera langabezia puntu erdia handitu izana «ikusten ari den ekonomiaren dezelerazio txikiarekin» lotu du, baina sasoiaren ondorioa ere badela gaineratu du: «Aurreko urtean ikusitakoaren errepikapena da: lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan enpleguan hobekuntzak eta langabezian jaitsierak izan dira, eta laugarren hiruhilekoan, jaitsierak okupazioan eta igoera langabezian».
‎2022ko hirugarren hiruhilekotik laugarrenera, langabezia puntu erdi handitu izana «ekonomiaren dezelerazio txikiarekin» lotu du, baina gehitu sasoiaren ondorioa ere badela: «Aurreko urtean ikusitakoaren errepikapena da: lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan, enpleguan hobekuntzak izan dira, eta langabezia jaitsi egin da; laugarren hiruhilekoan, berriz, okupazioa jaitsi egin da, eta langabezia igo».
‎Turkiako lurrikaren ondorengo eszenak ez zuen lehen ikusitakoaren antzik. Hondakin amaigabeak, galera deskribaezinak zituzten senitartekoen negarrak eta bilaketa eta erreskate taldean sartu zirenen ahalegin heroikoak alde batera utzita, ezin dut ahaztu haurren aurpegietan aurkitu nuen begirada hutsa.
‎motza, zortzi kilometrokoa, 16:15ean hasita; eta maratoi erdia, 16:30ean hasita. Ibilbidea ere azken zazpi urteotako berdin berdina izango dela esan zuen Jimenezek, eta aurreko aldietan ikusitakoaren bidetik, proba azkarra izatea aurreikusten dutela.
‎Atzean utzi dituzte dagoeneko Galdoseneko argiak, eta beste behin ere ez du lortzen ikusitakoaren pertzepziorik ekartzea gogora. Lagunaren hitzak dabilzkio buruan bueltaka, eta zulo beltz bat gogoan goseti, oroitzapenei hozka, azken asteen eta hilabeteen zentzua lausotzen, azken urteetako pausoen zorua dardararazten.
‎Esaldi horri jarraituz, esan daiteke liburu hau birziklapen lan baten emaitza dela: Gipuzkoako Foru Aldundian aholkulari gisa eman nituen lau urteen emaitza; Deustuko Unibertsitateko ikasle eta kideekin hamalau urtez izandako eztabaida askoren hausnarketen emaitza; unibertsitateko kide gisa hirugarren sektoreko elkarte zein udal eta foru administrazioekin lanean ikusitakoaren emaitza; 2022ko udazkenean Suedian eta Eskozian profesional talde bikain batekin ikusi eta solastatutakoaren emaitza. Finean, lurraldetik edan nahi duen eta lurraldearentzat izan nahi duen ikerketa eraldatzailearen emaitza.
‎1885eko abenduan Guadalupen zen berriro Otaegi, oraingoan Mariaren Alaben kongregaziokoak erromesaldian etorri zirela eta. Aurreko kroniken tankeran jositako kontakizunean, bertan ikusitakoaren xehetasun informatiboak ematen ditu, batetik, eta pasarte estiloz erretorikoak ere tartekatzen ditu giroa goraipatzeko, bestetik. Aditzari dagokionez, lehen bi kroniken eredura itzuli da, lehenaldira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia