Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎Eta handik hona bitarteko kartzeletan topatutakoak, Langraitzen batez ere. Puerto eta Herrerako garaietako lagunak orain ikusi ditu, hainbeste urtetako sakabanaketagatik ikusi ez zituenak.
‎Euskaltzainik zein altzaririk ukitu gabe pasatu zen gelaren alde batetik bestera eta, izututa, lasterka abiatu zen kanpora. Sartzen ikusi ez zuen bezala, irteten ere ez zuen ikusi Lauaxeta harrera gelako idazkariak. Jada Lauaxeta kanpoan zela, haize boladatxo bat sentiturik, burua altxatu eta kanpoko atea ixten ari zela ikusi zuen.
2001
‎Inoiz lurra amaitzen ikusi ez zuen arren
‎Orduan ikusi zuen ur gainean flotatzen zuen gorputza, pedalaren aurkako talkan. Ordura arte ikusi ez zuen neska urrezkoaren laguna, noski. Hala ere, horrek ez zion galaraziko begiradaren jolasarekin jarraitzea.
‎Emakumea harrituta zegoen; haatik, berehala buruaz baiezkoa egin zidan. Masail banatan ordu arte behin ere ikusi ez nizkion bi zulotxok azken ukitua ematen zioten aurpegi irriberari.
2003
‎Ordukoen oroitzapenen hariak aginduta nire dokumentu kutunen apalategira joan nintzen. Hantxe ditut gorderik Monks eta Steerren liburuak eta Caparen argazkiak, mundu zabaleko aldizkarietan agertuak, eta beste batzuk, geuk beste inork ikusi ez zituenak. Eta hantxe neukan Elenaren argazkien bilduma ere.
‎Aspaldi da ikusi ez duela baina gomuta
2004
‎Maletak ireki eta arrapaladan sartu zituen diskoak eta liburua. Gero alde batera eta bestera eragin zion buruari, bakarrik egon arren, inork ikusi ez zuela baieztatzeko.
‎Zer ikusi ote du Mirenek Harakinengan? Izan ere, berarengan ikusi ez zuena, baina beharbada eskura egon balitz ikustea bazeukana. Miren gaztetan Bazterren atzetik ibili zela akordatu da.
‎non lan egiten zuen, non bizi zen... galdera bat batekoegiak izateaz gain, haien arteko distantziaren nabarmengarri iruditu zitzaizkion –sei urte atzera, Esti eta Harakinen ezkontzara–, bizitza pertsonalez ezer kontatu ez zuen Bazter hari egiteko. Eguraldiaz zerbait esateari, halaber, ergelkeria bainoago iritzi zion, azken zortzi urtetan behin baino ikusi ez zuen adiskide bati egiteko.
‎Tapaxek errepide bazterrean kamioia nolabait utzi eta, arin arin pasteleriara sartzera zihoala, ate automatikoa ikusi ez eta, kasik muturrekoa hartu zuen.
‎Lupe zegoen haiekin, asistentea: argala, ile motza, beltzez moderno jantzita; Joxek behin ere ikusi ez zuen gizaseme bat ere: burusoila, galtza grisak, oinetako lustratuak.
2005
‎Urte asko dira aita ikusi ez dudala. Eta gaur, egunkarian Julio Cortazarren hileta arratsaldean dela irakurri dudanean, Montparnasserako metroa hartu ez hartu nago:
‎" Testamentu Berria" esaten zien Gerenak Kresalaren kronikei, derrigorrezko genuen Biblia pilota partidarik egundo ikusi ez arren. Grimm anaien ipuinak balira bezala irakurtzen genituen, gerriko urdina heroia gerriko gorria bilaua.
‎Baina besoekin ezetz esan zieten bokalean, tanke osoa hustu baino lehen zetozen nonbait. Moilara itzuli ziren denak bat banaka, egun tristea ukan zuten auzoan, nik behintzat malkorik ikusi ez banuen ere harakinaren alabaren begian. Hucken aitak leihoan eman omen zuen egun osoa, hantxe zegoen ilunabarrean, lehorreratzen zirenei beha, inori galderarik egin edo eskerrak emateko gauza ez zela.
2006
‎Goizaldeko hirurak dira eta esna nago, ohean bueltaka aritu ondoren jaiki eta ordenagailuaren aurrera etorrita. Beste batzuetan gertatu izan zaidan bezala, ohean loak ezin hartuta nengoela, mendi buelta batzuetan ezagututako lekuak etorri zaizkit burura, aspaldi ikusi ez ditudan leku zehatz batzuk; ez, itxuraz behintzat, bereziki ikusgarri edo enblematikoak: Santa Marinatik gertu dagoen baserri abandonatua, Aldaolasko bailaran; izena oroitzen ez dudan baseliza zaharra Listorretatik gertu, Aldura Txiki mendiaren magalean; behin baino ikusi ez dudan eta nolakoa den oroitzen ez dudan Kizkitza eta Izazpi arteko bideko gune zabal bat...
‎Beste batzuetan gertatu izan zaidan bezala, ohean loak ezin hartuta nengoela, mendi buelta batzuetan ezagututako lekuak etorri zaizkit burura, aspaldi ikusi ez ditudan leku zehatz batzuk; ez, itxuraz behintzat, bereziki ikusgarri edo enblematikoak: Santa Marinatik gertu dagoen baserri abandonatua, Aldaolasko bailaran; izena oroitzen ez dudan baseliza zaharra Listorretatik gertu, Aldura Txiki mendiaren magalean; behin baino ikusi ez dudan eta nolakoa den oroitzen ez dudan Kizkitza eta Izazpi arteko bideko gune zabal bat...
‎Muebles El Paraíso izeneko altzari denda baten iragarkia entzun dut irratian. Horixe bera da barren zerua irudikatzean sekula ere ikusi ez dudana: altzariak!
‎saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta han ondo saldu eta ondo egon ginen, bitartian diru balantziak in genituen eta etzen askore baina, zerbait ari ginen, Mixak orain errusiara joatiarekin iten zuen ametsa, eta nik ere nire ametsak baina nik garbi neukan gutxirekin biziko nintzela eta tailerrera pentsatu ere ez, han gasteizen haragia bagenuen oiartzundik sobratua eta hura eraman ekarriekin in zitzaigun lizundu, xerrak kutxilloarekin garbitu genituen, Mixak etzuen saldu nahi, eta nik, ba, lizun pixka bategatik, baina handik aurrera nazkatu ginen eta hasi ginen solomoa, piper saltsarekin, gasteiztik joan ginen leitzara zuzenian, han etzen guretzako tokirik baina albintiarekin diskutitu genuen eta hark zerga kobratu zigun eta utzi zigun toki bat, gero jeneradoriak etzigun arrankatzen eta presoen txosnan eskatu genuen entxufe bat, ondoan bagenituen ijito batzuk karrito batekin eta haiek ikusi zuten guk argia bagenuela eta guri eskatu ziguten, beltz bat ere etorri zitzaigun eske eta gero zilar saltzaileak ere, argentinako batzuk, gero hurruna, bagenekien zaila zela oso baina guk bilbora nahi genuen, bilbon astebete! ...etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zitue... bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa lasaiago zegoen, esan nion, pozik egongo haiz hi, barre in zidan, tartian aurpegi luzia jartzen zidan lagun iteko, hala bada, pentsatu genuen, utzi beharra behintzat, paperik gabe noski, furgoneta bertan utzi eta Ixioren gruarekin itzuliko ginela, artian argitzen ari zen, sortaldian lainoak gorri gorri, halako batian, Mixak niri, dena dela, esan zidan, hori etzen bidia, begiratu nion, beheko ezpaina beti bezala kanpora aterata zeukan, zer?, esan nion, egon zen puxka batian eguzkiak argitzen zituen laino gorriei begira pentsakor, gero, bide horrek, esan zidan, etzeraman inora, sinisgor begiratu nion, ahoa zabalik, profeta bat ematen zuen, miretsita nengoen, esan nion, zer esan nahi duk?, furgoneta, esan zidan, furgoneta, aitzakia bat zen, bat batian konprenitu nuen, begiratu nion, irribarre in genion elkarri(...) Stefani galdetu genion, esan zigun ezkaitik ateratzen zela autobusa, hartu genituen poltsa batian gauzarik beharrenak, in genituen gora behera kilometro batzuk, ibili ginen, ibili ginen, iten zuen bero haundia, erreka baten ondoan gelditu ginen, Mixa bainatu zen eta jan genuen mokadu bat, ixiltasun haundia zegoen, uraren hotsa bakarrik, puxka batian hala egon ginen, berriz ab
‎bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa ...etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zitue...
‎Antza, marrazo larregi urotan, eta huraxe izan ei zen gabarren gaineko borrokak kentzeko arrazoia, bestelakorik esaten badute ere... Ur hauek... laster ez dira ikusiko horrenbeste zubi sasielegante eta modernoekin, itsasadar hau hiri honen motorra izan dela ikusi ez dutenek propio jarriak... Gauza bera egin zuten Pagasarri aldetik jaisten ziren errekatxoekin, denak estali, euren presentziaz lotsatuko balira bezala.
‎B k begiratu zituen zerutik pasatzen ziren hodeiak ordura arte sekula begiratu ez zituen bezala. Ninbo, kumulu eta zirruak ikusi zituen, harietan desegiten zirenak irudi apetatsuak osatu eta gero; hariak desagertzen ziren azkar, haizeak eramanda, eta laster haizeak berak ekartzen zituen beste hari batzuk, ostera ere irudi apetatsuak osatu eta ninbo, kumulu edo zirru bihurtzen zirenak berriz, eta beti hor egon izan bailiren zen, hor egon izan bailiren eta B k sekula ikusi ez bailituen; baina egon, hor egonak ziren beti, eta horrek berak egiten zituen berri, eta horregatik B k begiratzen zituen ordura arte sekula begiratu ez zituen bezala. Hodeien joan etorri horrek den dena esplikatuko zuelakoan, hor gordetzen zelakoan jakintza isil, esanezin baino inoiz huts egiten ez zuen bat.
‎– Sandiarekin ere sartzen da –Sandia mundu zabalean ospe handia zuen beste idazle bat zen–, banidoso etnozentrikoa deituz, konturatu gabe berak bekatu horixe egiten duela, uste duelarik geu baizik ezin garela munduko nagusiak izan. Norberaren buruko bartza ikusi ez, eta besteren begiko makarra...
‎Amaitu denean izokinak arrantzatzeko tresnak erakutsi dizkigu. Hortxe egon dira, lehen lehenengotik zuhaitz baten parean, baina guk ikusi ez, hain deigarri egin zaizkigun adar multzoak. Salabardoa, guk Mundakan txistea deritzoguna, edo gakoa, gurean gure uretakoak arrantzatzeko erabiltzen direnen berdinak dira izokina arrantzatzeko erabiltzen direnak.
2007
‎Halako batean De Hory izeneko tranpati hura ezagutzeko aukera ukan nuen neronek ere. Aitortu behar dut ikusi ez ikusi batean egin zuela olioarekin nire potreta, Matisseren tankeran. Esan ere egin zidan Matisseren gustuko buru orekatua neukala nik, eder ederra, baina nire ustez, beste ehiza klase bat zerabilen hark nirekin eta, jakina, bidea itxi nion berehala:
‎Trapu zikinen bila ari zela, urtetan ikusi ez zuen Iñaki Tolosarekin topo egin zuen Okendoko parkinean. Jonek bere lan kaskarren ibilbidea laburbildu zion.
‎Aspaldi elkar ikusi ez duten bi lagun minen arteko historia kontatzen zuen; Jane Fondak (Lillian) eta Vanessa Redgravek (Julia) egiten zuten lana.
‎– Goraintziak Albertori ere, hilabeteak dira ikusi ez dudala.
2008
‎nahiz eta ibaiertza ikusi ez.
‎nahiz eta ibaiertza ikusi ez
‎nahiz eta ibaiertza ikusi ez
2009
‎– Zer duk, ikusi ez eta, hala ere, begiratu ahala gero eta gehiago ikusten dena?
2010
‎Iritsiberrien ziega hutsean, ordu mortuetan, egoera berrira egokitzeko denbora bihurritzen ari garen bitartean, gure burua inoiz ikusi ez dugun bezala ikusten dugu. Ispiluaren aurrean.
‎Atsekabetuta eta bere buruarekin haserre zegoen Dimitri harrezkero, begien aurrean eduki zuen tragedia ikusi ez zuelako, bera" detektibe jolas txatxuekin" zebilen artean. Arratsetan, arreba ikusi izanagatik kartoizko lastairan pozik etzaten zen bitartean, gizatxarrak Veronique torturatzen ziharduen.
‎Biharamunean, OLT bikotea etorri zitzaidan gosaria ematera. Bezperako emakume azal zuria eta ordura arte ikusi ez nuen azal beltzeko gizaseme bat ziren. Ogi opiltxoa, gurina eta erreximenta zekarkidaten erretilu batean.
‎Ezkerreko hanka bi lekutan hautsita nuen, eta minak gobernatzen aski lan istripua nola gertatu zen eztabaidatzen hasteko. Alabaina, inor ikusi ez banuen ere, norbaitek zangotrabatu ninduelako erori nintzela ziur nengoen. Ez zen nire baldarkeria izan, ez.
‎– Aspaldi ikusi ez nik.
‎Ez nuen ikusi ez izar hautsik,
2011
‎– Hil egin dituzte –komentatu dio Olgak, Maiderrek lehendabizi eta Mikelek geroago gorpu odoleztatuak ikusi ez balituzte bezala– Lapurreta izan da.
‎" Tamalgarria litzateke". Baina baliteke, bestalde, bere bizitzan sekula ikusi ez izana. Argazkian ageri dena eta binperrean eskaintza idatzi duena pertsona bat eta bera ez izatea.
‎Dublin Lisboa da; Joyce Pessoa da; eta Pearce ez da Pearce, inoiz ez baita Pearce izan. Erramun Landa bera izan liteke, zuririk gabeko erretratu beltz batean, kolorearen dantzan, beltzaren emaitza den edo beltza bere semea den ez asmatzeraino; sekula ikusi ez duen Erramun bat, orain, bere beltzean, metro erdi batera ikusiko balu bezala agertzen zaiona. Gizakien gauak badu mila gezur zutabe artelanaz akordatu da Arriaga.
‎Neronek beste niak esaten diet. Ondo ezagutu nindutenak; nirekin une zailak eta une goxoak bizi izan zituztenak; nirekin behin ere hitz erdirik egin ez zutenak eta gure kontzertu bat egundo ikusi ez zutenak; zeharo arrotzak zaizkidanak; edo harreman laburrak eta azalekoak baliatu dituztenak nitaz berba egiteko.
‎nola eszitazioari amore eman, erabat entregatu –nori entregatu, baina? – eta bere buruari joaten uzten zion neska hark ilajetik zaldikiro heltzen zionean, eta nola Diego ere ausartu zen Idoiari lepoan kosk egiteko apur bat irmoki iletik tiratzen, esanak esan, dena ez zelako laztan eta goxotasun ohean, ez zuelako denak zertan samur izan, nahiz eta tentuz zaindu behar zen beti samurtasunetik urrundu ahala ematen zen pauso bortitz bakoitza. Aurrez inoiz soinean ikusi ez dizkion belarritakoak daramatza kosk egiteko gogoa pizten duten gingil ttipietan. Eta belarritako haien orratzaren begitazioak ziztaturik, jelosia puntada nozitu du Diegok biriken eta urdailaren arteko puntu zehaztugabean.
‎Ahots hura ez zen zahartu. Aurpegirik inongo unetan ikusi ez zion arren, bera zen: haren ibilera makurtua are makurtuagoa orain, haren eztarri erlastua bi hamarkaden zizelak are erlastuago orain.
‎" Badun desio funtzional bat, badun funtzionatzen laguntzen digun desioaren eraikuntza bat eta hik parte hartu dun nire desio funtzional horren eraikuntzan. Inportantea haiz niretzat, azken urteotan batere ikusi ez haudan arren. Edo inportantea dun desio funtzional hori".
2012
‎Euforia giro barea dago afarian, aspaldi elkar ikusi ez dutenak biltzen direnean senti dezaketena, baldin eta gai badira elkarrekin gustura egoteko. Lagun koadrila santua, Norak hainbestetan madarikatu duena.
‎Anderrekin hitz egitea da aukera onena, Noraren ustez. Azken asteetan enpresan ikusi ez duenez, telefonoz deitu behar izan dio. Hariaren beste aldetik Anderrek lehor erantzun dio eta Nora, ezustean harrapaturik, ez da gai izan esan nahi ziona azaltzeko.
‎Lehenago inoiz ikusi ez dion keinu bat du Anderrek aurpegian.
‎Oraindik ez du erabaki Norari deitzea ideia ona denetz. Hausnartzen duen bitartean, beste zenbait dei egin ditu, aspaldi ikusi ez dituen adiskideei.
‎– Alafede baietz. Julieta depresiboa eta kexu baizik ikusi ez dudan Marieta saindua, biak, diruaz mintzo Angeluko hondartza horren sekretuan! Begira!
‎Atea zabaldu zidan. Udako alkandora arina eta ordura arte inoiz ikusi ez nion minigona beltza zeramatzan soinean. Dutxatik atera berria behar zuen, ileak oraindik bustita baitzituen.
‎Ordu horietan udatiar asko ibiltzen ez den arren, ez denez lasai begiak itxi eta ur gainean luze, zerura begira olatuen nahierara arrolaka utziz gorputza uretan dabilen artean bere puskak zaindu gabe uzteaz fio, dagoeneko hizketarakoan kutsurik ez duen gizonak hondarrezko gaztelutxoak eraikitzen diharduen haurraren zaintzaileari eskatzen dio bere puskak ere begiratzeko. Nadar y guardar la ropa ahalezko dela esango lioke aspaldian ikusi ez berririk ez duen amari.
‎Azken atxiloketen ondoren inguruan dabilzkigula sumatzen dugu, orain arte ezer arrarorik ikusi ez arren.
‎Ez zait batere ideia ona iruditu. Segurtasun aldetik akatsa izan daitekeela jakinagatik ere, egun osoan deus susmagarririk ikusi ez dugula-eta nire burua zurituz etsi dut.
2013
‎Sorbaldara erortzen zitzaion ura. Sabela nabarmenki puzten ikusi ez banio, hila zela pentsatu izango nuen.
‎Inesek hurrupa batean hustu zuen kafe kikara. Ez zegoen harro amaren ipurdi bigunaz eta izter zelulitikoez, baina ez zen ahalke hutsa, ezin zuen konprenitu dutxatik tapa tapa eginda ateratzen zen amak, sekula santan biluzik ikusi ez zuenak bat batean lotsa galdu eta, nerabe mozkorren eran –hala esan zion–, parkearen erdian ipurdia agerian jartzea.
‎zuhaitzik ikusi ez duen basozaina
2014
‎elkar ikusi ez dugun udazken bakoitza.
‎Errukia sentitu zuen. Desio zukeen Martin lurrean galtzak babarrunez zipriztinduta ikusi ez izana.
‎heriotza etortzen ikusi ez duenaren
‎Bezperan baino askozaz nekezagoa egin zitzaidan armairuarena: gerria ere zuzen ipintzeko mina, eskuetan zauri txikiak, bost ere bai, ilunetan ikusi ez nituenak. Armairua zuzen ipini nuen berriro orga gainean, konturatu gabe oraindik apur bat okertu behar zela.
‎Emakumea indarrez atera zuela eta pistolaz agindu ziola gizonari abiatzeko. " Hori bai" esaten du Algortako jendeak," hori hala izan zen", ia inork ikusi ez bazuen ere. Autoaren jabeek kontatuko zuten beharbada...
‎Gizonak esan zion itsasoari bota behar ziola, itsasoari tiro, ezer ikusi ez arren, ekialdera beti, eskumara, handik sartu nahi zutela, Algortara, Bilbora. Esan zion hogei minuturik behin jotzeko tiroa, hogeita bost minuturik behin, pongamos veinte minutos, veinticinco.
2015
‎San Nikolaserantz joan ginen. Elizpean, hormaren kontra oinbeltz errenkada zetzan, zakur ganorabakoren bat, botila hutsak, xiringaren bat ere izango zen, ikusi ez nuen arren edo gogoratzen ez dudan arren. Xopén zihoan aurrean eta elizarantz abiatu zen.
‎Poztu egin zen zubian ikusi zuenean, hori horrela da. Harritu ere bai, normala den bezala bizitza erdian ikusi ez duzun lagun batekin topo egiten baduzu. Pena ere nahastuko zen hainbatetan.
‎Zuazok ez zekien makilaz zer pentsatu. Ez zuenez berarengana etortzen ikusi ez zekien herrena arintzeko izango zen edo beste erabileraren bat izan zezakeen. Makila makila zenez bermatzeko balio zuen, jakina, baina bere aberastasun kromatikoa eta diseinua ikusita edozer izan zitekeen.
‎mundu errealak eta izakiek ikaratzen dute, ez bidaiatzeak berak. Auzo zibernetikoan bizi eta mundua telebistaz baino ikusi ez duenez, etxeaz bestaldeko eremua basapiztiaz betetako lurralde arriskutsua iruditzen zaio: mehatxu eta krimen haztegi erraldoia.
‎Ilea aitak bezala albo batera orraztuta eraman ohi du, baina bustitzen zaionean erabat aldatzen zaio aurpegia, noizbait izango den gizon heldu burusoilera hurbildu. Ikerrek sekula ito bat ikusi ez badu ere, iruditzen zaio ito baten bisajea daukala lehengusuak.
2016
‎Inoiz ikusi ez duzun Kubako malekoia zirudien
‎Kezkatuta zegoen Martin, Zabaletaren txaletetik atera ziren unean berean ikusi ez zituelako. Loreontzian ote ziren giltzak?
‎Neskak ere bai! Eta hurrengo igandea arte despeditu zituen beste espaloitik beha zeuden katekista itxurako andrazko haiengana egiteko beti bezain zut Don Serapiok, kalean sotana soinean inork sekula ikusi ez zuen apaiz berezi hark.
‎Tabernariak hogeiren bat izeneko zerrenda kantatu ziolarik –inporta zitzaion elektrikariari adarra jotzen bazion ere–, Edozein, Ona izanez gero edozein! Ona eskatu tabakorriari ke ziztrinena kentzen inork ikusi ez zuen hark. Beha ezazu nolako edertasuna!
‎oraingoan garabiak jasotzen zuen kaiola batean preso ikusi dugu diktadorea, diktadore guztiei dagokien lekuan. Plano horren kontraplanoa, irudi horren ostekoa da inon ikusi ez duguna, ezkutatu digutena. Horixe da gure aste honetako irudia, gure pozaren hotzikara erakusten duen gizon horren aurpegia, eta ahoa zabal esaten ari dena:
‎Gomutan hartzen dut, horren karietara, Milan Kundera idazle txekiarrak sobietarren sasoian estatu krimenak ikusi ez zituzten haiei buruz idatzi zuena. “Gizakia da laino artean oinez ari dena.
2017
‎Beharbada legezkoak ere ez ziren, eta horrek ere eragina izan du haien inguruko ahanzturan. Baina nik neure begiekin ikusi ez ezik neure gorputzarekin sentitu ere egin nituen, eta ez dauzkat ahaztuak, ez izango ere bizi naizen artean.
‎Gina txunditurik zegoen. Ez zuen ulertzen bikote hark etxean nolatan hartu gintuen, trukean ezer eskatu gabe eta nahi adina denborarako, lehenago sekula elkar ikusi ez bagenuen.
‎aspaldi ikusi ez dudan
‎Akuri amak ez du jasan hirugarren ernaldia eta azken kumea botatzearekin batera lehertu da. Amak trapu batean bildu eta niri emango dit, ahizpak ikusi ez dezan. Komunean gordeko naiz, gorpu hura eskuetan.
2018
‎– Lehen esan duzu, Giulia, hau nire sekretua da, nire misterioa, inoiz inork ikusi ez lukeen ilargiaren aurpegi ezkutua.
‎Josep eta Sara R5 grisean Gironellara bidean. Argi fokuek argitzen dutena bakarrik ikus daiteke, baina Sarak urte luzez inongo ispilutan ikusi ez duen poztasunaren arrastoa nabari du kopilotu doan 18 urteko Sara horretan. Oso difuminatua, baina keinu bat memoriaren zokorik abandonatuenean, agian itxaropena egon daitekeela iradokitzeko.
‎Musika akuatikoa dago, izatez, modan, Bristoldik datorren trip hop musika, Massive Attack, Morcheeba, Portishead, Tricky... Sekula eguzkiaren izpirik ikusi ez duten ahots eme ospelak, tristeziaren bizioaren menpeko. Imanolek, berriz, bere frantseskeria, erromantze eta koblakari estiloari leial jarraitzen du, eta Pharos frantximanta pozik horrekin (“deberiaz pensarte lo de... ”; “ezetz ba, ez dudala sehaska kantarik grabatuko! ”).
‎Maoren Liburu gorria, nola ez. Oraindik Godarden Le Chinoise filma ikusi ez arren, guateke batean entzun dute Claude Channesen Mao Mao kanta itsaskorra (“Le Vietnam brûle et moi je hurle: Mao Mao!/ Le napalm coule et moi je roule:
2019
‎Egia da, noizean behin, pentsatu izan dudala eta proposatu izan didatela A-ra igotzea, baina ez diot inoiz beste munduko garrantzirik eman. Ziur aski da plazako jarduna nire diru iturri nagusi gisa inoiz ikusi ez dudalako. Nik bertsotan ez dut inoiz diruarengatik egin.
‎Ikustera joan nintzen, barkatu nion. Ama ikusi ez dudala... Ezin dugu bata bestearengandik hurbil egon.
‎Leirek Iturriaren etxeaz hitz egin digu, nolakoa den, zein den auzoa, nola heldu gaitezkeen errazen... Baina batez ere alokairuaz hitz egin digu, kontratuaz, orain arte ikusi ez duen gauza bat topatu duelako paperetan. Orain arte Pedro Iturriaren izena bakarrik agertzen izan da kontratuetan, baina beste izen bat dakar orain:
‎Elizaren atarian, jendartean galduta, apaizak nahi baino gehiago itxaron behar izan duenaren aurpegia zeukan. Amaren aldetiko familiaren sorlekua Gipuzkoako beste muturrean dago; beraz, badira hainbat sekula ikusi ez dituzun senideak baina, hala eta guztiz ere, ezagunak egin zaizkizu batzuk. Antz handia dute elkarrekin, eta badirudi denak ere jatorri beraren aldaki desberdinak direla.
‎Agian ikusi izan ditugu antzezlanen batean edo bestean, baina zaila da beren obraren perspektiba osoa edukitzea. Antzerkiak euskarri fisiko propiorik ez duen heinean, antzezlan bat bizirik dagoenean ikusi ez duenak galdu egin du betirako. Zentzu horretan, liburua antzerkiaren ezinbesteko aliatua da transmisiorako bidean, nahiz eta sekula jaso ez lan baten zuzeneko zirrara.
2020
‎Botika noiz irekiko zain nagoela, kaleaz bestaldean parez pare daukadan bebarrura begiratu, eta orain arte ikusi ez dudan gizon bati erreparatu diot. Nire adin samarreko gizonezko bat dago han, hura ere atearen aurrean zutik, sorbalda ate ondoko txirrin ilararen ondoan bermatuta.
‎Oraingoan Garik ez du aurrea hartu nahi izan, eta Lezetari utzi dio matxura detektatzeko lana. Zuzenean konpresoreari begira hasi da, gaur arazo guztiak konpresorean aurkitzea espero balu bezala; inolako anomaliarik ikusi ez duenez, lurrungailuarekin jarraitu du, eta han ere ezer topatzen ez zuenez, Gari ere begira hasi da, Lezetak oraindik ikuskatu ez duen toki batean.
‎(Besteek ikusi ez dutela ALEX barrura doa eta entzuten geratuko da.)
‎Estu besarkatu ziren berehala. “Lagun”, errepikatu zioten elkarri, denbora luzez elkar ikusi ez duten betidaniko adiskideak bailiran. Bere izenez gordeta zuen mahai baterantz keinua luzatu, eta hala esan zion:
‎Marcek eskuetatik tira egin eta sukaldean haiekin dantzan jartzera gonbidatu zuen. Soinu andino haiekin, bat batean lagunak beste era batera ikusi zituen, haien arropa modernoen azpian, inoiz lehenago ikusi ez zizkien hazpegiak atzeman zituen, baita azal tonu berri batzuk ere. Unean bertan nabaritu zuen haien bizi abiapuntuen artean zegoen amildegia.
‎Leihotik lehen argia sartu ahala, izara artean zegoen gorputz uzkurtuari begiratu zion, ez zen han berak ezagututako lagunaren izpirik. Inoiz lehenago ikusi ez zion bizarra ageri zitzaion ezpainen bueltan eta kokots aldean, baita ileordeen azpiko ile labur zikina ere. Inguratu ahala, negarrez ari zela sumatu zuen.
‎une berean inon ez egon, bi aldeetan egon, edota alde bakarrean egon ahal izatearen zirrara. Horregatik akaso, ikusi ez arren, irudikatu egiten du eskuinetara geratzen zaion Faisaien uhartea, urte hauetan, muga gurutzatu behar duen bakoitzean, ezin baitu burutik kendu leku horren berezi eta absurdoa. “Munduko kondominio txikiena” irakurriko zuen behin; Frantziak eta Espainiak, eskuz esku eta inongo arazorik gabe, sei hilabetean behin trukatzen duten lur zatia.
2021
‎Alcala kalera iritsi eta metroan sartzen ikusi nuen. Tira, ikusi ez nuen guztiz egin, sute txiki bat baitzegoen, ia beti bezala, metro geltokiaren sarbideko hautsontzian (jendeak ez du, presaren presaz, zigarroa ondo itzaltzen), eta keak estali zidan Leticia. Bide bera ibiltzen dugu egunero, eta elkarrekin egin behar izaten dugu, ia etxe atariraino, bietakoren batek beharrezko distantzia gorde ez, eta elkarri begiratzen badiogu.
2022
‎Erreka ondoko makalen arteko sasitzan, nik ikusi ez nuen gartza batek oinazez zeramatzan azken egunak eta gauak, isilik. Etzanda egoteko luzeegiak egiten zaizkion hankak eta mokoa ezin eroso pausatuta.
‎Ikusi dituzun eta oraindik ikusi ez dituzun Becketten lanak postdramatikotasun bete betean kokatuta daude, are antzerki klasikoaren eraldaketa ulertzeko adibide argi, sinple eta zuzenenetako bat dira. Azken batean, irakurle, atsedenaldiaren ia amaieraraino heldu garen honetan despistatu baldin bazara, gogoraraziko dizugu mendebaldeko historian dagoen antzerkigile handienetako bati buruz ari garela hizketan.
‎EMAKUME 2( ikusi ez badu ere, argi eta garbi erantzungo dio, gaizki ez gelditzearren): Bai, oraingoan bai, ikusi dinat.
2023
‎Klarak zalantza egin du, agian ahizpari esan lioke behean ikusi ez dituen altzariak garajean daudela, nahi dituenak hartzeko. Baina ez du egin, ez luke hitzekin asmatuko, ez daki nola hitz egin ahizparekin.
‎Nik urteotan ikasi dut da oso inportantea dela herrian etengabeko lanketa bat egitea: publikoa hezi egin behar da ikusi ez dituen gauzak erakutsiz, antolatzaileok arriskatu egin behar dugu. Kultur programatzaileak erabakigarriak dira:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia