Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 285

2000
‎Gaur Teresari kasu egin diot(" Kezkak eta ardurak paseatzera atera behar ditun, bestela egonean dagoen ura bezala usteltzen baitira"). Eta goizaldean itzuli diren gelakideak esnatu baino lehen hanka egin, eta abenida amaigabeetan barrena ibiltzeari ekin diot, lasai, tarteka atseden hartzeko eta jendeari begiratzeko eserialdi ederrak egiten nituela. Grand Avenueko denda famatuetan ez ezik, ustekabean eta aspaldiko partez, eliza batean ere sartu naiz, San Patrick katedralean hain zuzen.
‎Idazleek, editoreek eta enpresa pribatuak asmatu beharkosdute bidea. Dagoeneko ibiltzeari ekin diote eta, hasteko, kanpokoen esperientziak biltzen ari dira, Islandiakoena esaterako. Ferietara joanez, katalogoak eskainiz, han hemenka galdetuz eta kontaktuak eginez itzulpengintzari ateak zabaltzeko ahalegintzen ari dira.
‎eta ibiltzeari ekin genion,
‎Esperientziak, eskarmentua emateaz gain, asko laguntzen dizu horrelakoetan. Neurria hartzen diozu urari, ibiltzeari eta abarri, gorputzak beti berdin erantzuten ez badizu ere. Lehenengo gose greba hura negu erdian egin genuen, eta hotzaz askoz gehiago izorratzen zara; ez da jakiten, ea jateak eta ahuleziak edo hotzak izorratzen zaituen gehiago.
‎Zerbait esan nahirik baina zer esan ezin asmaturik geratu zen Lauaxeta, eta ezintasun haren indarrak une batez ibiltzeari ere uztera behartu zuen.
‎Abantaila handia du iparrorratzik gabe... –eskuak burura eraman eta ibiltzeari utzi nion bat batean– Ostia! Ahaztu egin zait!
2001
‎Zestoako Bainuetxera hurbildu ahala, Urola ibaiaren gaineko eraikin nagusiak handiostasun guztiaz agurtzen gaitu, aurreko pasealeku arbolatsutik hainbat pertsona nagusik txandala ongi lotu eta ibiltzeari ekiten dion bitartean. Barruan ere, itxura informalez jantzitako hainbeste jenderen artean versallestar itxurako gela erraldoiaren luxua aurkituko dugu, geure buruari gaur egungo bizimodurako gehiegitxo ez ote den galdetzen diogularik.
‎Titulutik bertatik erraz asma daitekeenez, saltzailea da bere protagonista nagusia, bere semeen aurrean arrakastatsu eta eredugarri azaldu nahiko lukeen gizona, errealitatean hutsaren hurrengo gisa tratatua dela onartu nahi gabe. Ia bizitza osoa eskaini dio Willy Lomanek duen lanbideari, herriz herri salmentak egiten ibiltzeari . Orain zahartu da, ordea, nekatuta dago, eta begirune pixka bat eskuratu nahi luke bere ugazabengandik...
‎Elurretan ibiltzeari dagokionez, Espainiako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak zailtasuna lau mailatan sailkatu du, bakoitzari bere kolorea emanik.
‎Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak adierazten dituen bideetatik joan eta beltz kolorearekin markatutakoetan ibiltzeari saihets egiten ahalegindu behar izaten da horrelakoetan.
‎Baba Nanak Lahoren sortua zen; ezkondu eta haurrak izan zituen. Dena utzi, ordea, eta munduz mundu erromes ibiltzeari ekin zion.
‎Nor dira, edo nor gara, zenbait euskaltzain horiek? U. jaunak dotore  baino dotoreagotzat edukiko ditu zehar esan eta aipamen ezkutu horiek, baina munduan barrena egiten den kritikak aspaldi utzi zion" ikusi makusika" ibiltzeari . Haurtzaroa joan zitzaigun.
2002
‎Emma Dresde baino urrutiago zihoan. Eskuak praketako poltsikoetan herabeki ezkutatu eta ibiltzeari ekin zion. Galder ohartu zen hark, ezagutu zuenetik lehenengoz, kontatu gura zuela.
2003
‎Etxeratek eta Euskal Presoen Kolektiboak bat eginik, ozenki salatu dute euskal presoek eta beren senitartekoek bizi duten presondegi erregimena. Joan den asteburuan 671 presok senideen bisita izateari uko egin zioten protesta gisara, eta euren senitartekoek, berriz, errepideetan barrena ibiltzeari muzin. Frantziako eta Espainiako espetxeetan sakabanatuta dauden presoek eta bere hurbilekoek jasaten duten egoera larria salatu zuten milaka lagunek.
‎Iurretan ez genuen izen hori erabiltzen: " Abendu batzen" esaten genion, etxerik etxe bertsuok kantatzen ibiltzeari . Hainbat bertso dira, baina guziak ez ditut gogoan eta, hiruzpalau baino ez ditut hemen jarriko:
‎Maiz ez da erraza izaten txirrindan zoazela zure bizitzan atzera begirada luzatzea, errotonda batean ia ipurdiz gora erori baitzara. Ez zatekeen lehen aldia izango zure arreta eza dela eta istripu bat izan bazenu, izan ere, arestian hilabetez besoa igeltsutan eduki zenuen; oraindik ere ez zaizu oinazea erabat ezkerreko besotik aldendu, hala eta guztiz ere, sekula ez diozu bizikletan ibiltzeari utzi, nahiz eta arrebak ikusten zaituen aldi orotan errepikatzen dizun zure garraioa edo afizio hori ez dela normala. Akabo berriketak!
‎Ez nekien zenbateraino zen hala, edo nire irudipenaren ondorio. Elkarrekin jateari utzi genion, elkarrekin ibiltzeari , elkarrekin bizitzeari, azken batean. Zooetako abereak kaiolan bezala mugitzen ginen etxean, bakoitzak bere eremuak gordeaz, bakoitza bere bakardadearen zelatan, atezuan.
‎Blanca maitetxe batean lan egina zen, baina libreago izan nahian, hiriz hiri ibiltzeari ekin zion. Neure antzera, gutxi gorabehera.
‎Jagi eta kartera besapean hartuta ibiltzeari ekin genion.
‎Berriro ibiltzeari ekin genion.
‎–Ezer interesgarririk? –galde egin nion parera ailegatzean, ibiltzeari utzi gabe.
‎Orria erakusteko keinua egin nion. Orduan hark egunkaria bildu, zutitu eta ibiltzeari ekin zion. Herrirantz.
2004
‎Uste dut jarrera horretara bil daitekeela jende asko. Eta, aldiz, antzua deritzot gaitzespen bila ibiltzeari . Besteak beste, denboran zehar aldatu egin delako borroka armatuaren balorazioa:
‎Lurreko bizitzaren bilakaeraren misterioetako bat da hegatsak dituzten arrainak gorputz adarretako ornodunetara igarotzea. Biologoek eta paleontologoek pentsatu zuten, urte askoan, hegatsak hanka eta beso bihurtzea duela ehunka milioi urte gorputza jasan eta lekuz aldatzeko beharrari erantzun ziola; orduan hasi zen uretan ibiltzeari ekiteko igeri egiteari utzi zioten uretako izaki batzuen inbasio handia. Hala ere, duela 360 milioi urte baino gehiago bizi izan ziren espezieen fosilen azterketak, devoniar periodoan, anfibioen, ur gezako arrainen eta koral formazioen agerpena ezagutu zuenean, agerian utzi du gorputz adarrak uste baino lehenago sortu zirela, sakonera txikiko uretan mugitzeko haiek erabili zituzten arrainetan, Chicagoko Unibertsitateko hiru paleontologok “Science” lanean dioenez.
‎Gure jatorrizko izakiek atzerritarrei men egiteko duten arrazoiak ez du zerikusirik berez ahulagoak izatearekin, baizik eta aurretik ez zuten eboluzionatu beste subjektu batzuekin, eta, beraz, biologikoki babesik gabe daude. Sarraila sailkapen horretako adibiderik deigarriena karramarro gorri amerikarra da, 1930 inguruan herrialdeko ibaietan ibiltzeari ekin baitzion. Irmotasun horrek arriskuan jartzen du bertako karramarroa.
‎Ordubete geroago txundituta jarraitzen zuen Del Vallek. Ama semeak adeitsuki agurtuta (Del Vallek oraindik ere eduki zuen ama zoriontsuari muin emateko kemena), Koloniako karrikak emeki emeki ibiltzeari lotu zitzaion. Nora ezean zebilen, hotz sarkorrari zein parean igarotzen zitzaizkion oinezkoei kasurik egiteke.
2005
‎Berandu dabilena beti galtzaile. Eta, besterik ezean, oraingo berandu ibiltzeari konformidadea eman behar badiogu ere, uste dut badela momentua aurre hartzeko joera batzuk lantzen has gaitezen.
‎Esan lez, 80ko hamarkadan poesian ibilbidea egin ostean 90eko hamarkadaren hasieran bertan narratiban ibiltzeari ekin zion, egin ere ipuingintzaren eskutik 1990ean Atoiuntzia izeneko ipuin bilduma argitaratzean. Lehenengo bilduma honetan ezarri zituen bere narratibaren nondik norako nagusiak:
‎Geldi, geldi... Bihotz maitea, saltoka ibiltzeari uzten ez badiozu bularra leherraraziko didazu. Hau prestatu izan bazenu ez zitzaizun horrela aterako.
‎Aireportuan egin duen lehenengo gauza, bere terminala bilatzea. Bost ordu ditu han zain egoteko, baina badaezpada nahiago du hegazkina non hartu duen jakin ondoren alderrai ibiltzeari ekin, eta ez azken minutuan arineketan bila hasi. Bost ordu, hain luze itxaron duen lehen aldia du.
‎Erlojua aurrera doa, astiro. Ordaindu, bizkar zorrotik musika atera, belarrietara lotu, eta patxadaz ekin dio ibiltzeari , bere aterantz, bidetik dendei eta neskei txandaka begira.
‎Askotan gurutzatu ginen geroztik. Nik disimulurik gabe begiratzen nion, oinez ibiltzeari utzi gabe soaren elipse osoan, lepoa ezkerrera jiratuz kalean gora, espaloitik nindoala, ezkerrera eta ezkerrerago, harik eta nire atzean nuena begi ertzarekin ere ikusterik izan ez eta berriro ere aurrera begiratu beste aukerarik ez nuen arte. Ze lastima, burua hirurehun eta hirurogei gradutan ezin biratu izana, pentsatzen nuen halakoetan, nire begien ahalmen urria laburretsita.
‎Ezinezkoa iruditzen zaizula horrelako gauza bat zure oraingo bizimoduan, emakumezkoa eta gizonezkoa elkarren ondoan betiko egongo direla esateari zin egitea. Edo hori hala balitz bezala ibiltzeari nazka diozula. Ez zarela beste gizonezkoen antzekoa.
2006
‎Igorretako idazlearen testuetan han hemenka kausi daitezkeen kritika etaautokritikekin jarraituz, aipatzekoa da orobat gauzak benetan konpontzeko borondateeskasaren ondorioz gauzak betiko legez irauteari eta betiko diskurtsoak errepikatzen ibiltzeari egiten dion kritika. Eta oraingoan ere, nire azalpenekin luzatubeharrean, berea ekarriko dugu gure artera:
‎stop ondo egitea: seinalea errespetatzea, ibiltzeari ez jarraitzea eta ibilgailua erabat gelditzea. Artean oinezkoak% 21ek (ia 2003ko proportzio bera) zeharkatu zuten semaforoa gorri zegoenean, eta% 24k zeharkatu zuten, ibilgailurik ba ote zetorren begiratu gabe (duela hiru urte baino bi aldiz gehiago).
‎Ez nintzen haien ondotik joan. Harriduraz, ikaraz eta jakin minez, harat honat ibiltzeari lotu nintzaion. Ni urtebetez hazi ondoan, bat batean arrotz bilakatua zitzaidan hiri hura.
‎esaten zuen diban batean erdi eserita eta zigarretari zigarreta. Anghios, dena gihar eta azal, atzera eta aurrera zebilen gelan; bat batean, irratiaren aurrean gelditzen zen zerbait hobeto entzuteko, baina laster nahigabetzen zen Hitlerren tropei buruzko albisteren batekin, eta ibiltzeari ekiten zion berriro.
‎Amorrarazi egin zuten azkenerako. Goiz batez, gosaldu ere egin gabe, dotore jantzi, etxetik irten eta kalez kale ibiltzeari ekin zion, norabide jakinik gabe, serio eta kopetilun. Amorruaren amorruz, egoskor, ez zuen gelditu nahi izan, eta hirian zehar bueltaka jarraitzen du oraindik ere etengabe.
2007
‎Eskultura nola egin ikasi zuenean, orduan ikaspen hura komertzializatzeari ekin zion, etenik gabe. Behin asmatu bidea, bide hura ibiltzeari ekin zion, bidean gora eta behera.
ibiltzeari utzi zion harria naiz
2008
‎Oinez ibiltzeari ekiteko, eskuineko alderat eta gorantz bide gainean abiatuko gara, Etxebarre herriko etxe multzo nagusira bidean. Hori 300 bat metrotan dago.
‎Kalera jo zuen, hala esaterik badago, eta ibiltzeari ekin zion. Ibili, norantza jakinik gabe, patuak mundua mugituko zion konfiantzaz.
‎Urduriago jarri zen Don Marco. Altxatu eta harantz honantz ibiltzeari ekin zion gela barnean. Emakume ahots goxo batek, ga bonak?, buona sera??
‎Pixkanaka jantzi eta gorputzeko giharrak luzatzen hasi zen, kontu handiz. Gero logelan zehar ibiltzeari eman zion, herrena saihesteko ahaleginak eginez, bere burua konbentzitu nahian ez zegoela hain minduta, normaltasunez ibiltzeko gauza zela.
‎Aipatutako lanetan debeku hori bi osagaiak kokagune beragatik lehian ibiltzeari egozten zaio. Hainbeste> eta oso, adibidez, biak, kako?
‎MILENA ibiltzeari lotzen zaio, hankak arrastaka eta bazterrei helduz.
‎Elkarri kasu egiten diote buru  mugimendu labur batez. Rosak ibiltzeari uzten dio, ematen du ez duela gizonaren aurretik pasatu nahi. Soinekoa lisatzen du eskuarekin.
2009
‎Eta horra Narotxnitskaiak Europari luzatzen dion gomendioa: inguru horietan AEBen gonapean ibiltzeari utzi behar diola, ez badu nazioarteko mapatik desagertu nahi. " Munduaren banaketa progresiboaren ondorioz, ia urtero esku sartzeak izan dira herrialde subiranoetan dio baina interbentzio horien azken helburua ez da Europa indartzea".
‎Sekulako eragina izango zuen 60ko hamarkada osoan, eta baita hurrengo hamarkadetan ere. 2009ko urtarrilaren 12an ibiltzeari ekin zion Motor Hiriko erraldoi honek.
‎esanez, gero baietz egin zuen buruarekin, eta eskaileretan behera joan zen. Osaba eskaileretara atera eta pasatzera gonbidatu zuen, kafe bat hartzeko gutxienez, baina aitonak, ibiltzeari utzi gabe eta jiratu gabe, eskua jaso zuen agur gisa. Handik pare bat egunera, nahiz eta oraindik gaztainak sukaldeko mahai gainean egon, erretilu batean jarrita, inork ez baitzituen egosi edo erre, izebak aitonari deitu eta gozo zeudela esan zion, oso gozo.
‎–Eta hobeto dago? ? ibiltzeari utzi eta begira gelditu zitzaidan. Begiak piztuta zituen, bi zuzi bailiran.
‎–Paula, berak niregana jiratu zuen burua, ibiltzeari utzi gabe?. Hitz egin beharra daukagu.
‎Soldaduek zigarro bana piztu zuten, eta ezker eskuin ibiltzeari ekin zioten berriro. ¿ Alguien quiere ir al baño?
‎–Ez dakit oraindik zer probetxu ateratzen diozun buruz behera ibiltzeari , seiak bederatzi ikusteko ez bada eta bederatziak sei: ez naiz harritzen matematiketan eskas ateratzea?
‎Egun hartan, uztaileko egun sargori bat zen?, ohi bezala, saioa eginda gero, Maria Bibianaren zain geratu zen Ada. Maria Bibianaren ospitalea, non lan egiten baitzuen, aski hurbil zegoen koruak saioak egiten zituèn lokaletik?, biak elkarrekin etxera itzultzeko asmotan; Ada zain zegoen, bada, normalean alderantziz izaten zen, Maria Bibiana hantxe egoten baitzitzaion, lokaletik hogei bat metrora zegoèn eta eguzki oihala zabaldua izan ohi zuèn jatetxe baten ertzean?, eta hala, itxaron zion hamar minutu, ordu laurden bat? hasi zen Ada urduri jartzen, espaloian aurrera eta atzera ibiltzeari ekin zion bederen, metro karratu gutxi batzuetan harrapatutako hartz temosoa iduri?, itxaron zion hogei minutu, hogeita bat, hartu zuen azkenean ospitalerako bidea, eta orduan gertatu zitzaion ezustea, plaza bat zeharkatzera zihoanean, mahai batzuk kalean zituèn kafetegi batean, kiosko bat atzean utzita gero, ikusi ez zuen, bada, Txaro Goiri kafesne bat zirudiena hartzen, zigarreta eskuan eta Txaro baino gaztexeagoa zirudièn gizon batekin hizketan!; une hartan Txaro Goiri ari zitzaion hizketan gizonari:
‎Eraso orokorrak: erabiltzaile eta egoera posible guztietarako zerbitzariak ondo ibiltzeari uzten dio erasoaren eraginez. Begi bistakoak dira eraso hauek, hau da, erasoa gertatzen denean, ez da inongo teknikarik behar erasoa atzemateko.
‎Isidoro Fernandez, Barbara Goenaga, Mikel Losada, Galder Perez, Aitziber Garmendia. 95 min. Ikasleekin gogaituta dago Juantxo sukaldaria; izan ere, interes handiagoa diote porroak erretzen ibiltzeari ,, sukaldaritza kultura, transmititzen ikasteari baino; gainera, sukalde zulotik dirua nola atera eta lehenbailehen nola alde egin besterik ez dute buruan ikasle horiek.
‎Isidoro Fernandez, Barbara Goenaga, Mikel Losada, Galder Perez, Aitziber Garmendia. 95 min. Ikasleekin gogaituta dago Juantxo sukaldaria; izan ere, interes handiagoa diote porroak erretzen ibiltzeari ,, sukaldaritza kultura, transmititzen ikasteari baino; gainera, sukalde zulotik dirua nola atera eta lehenbailehen nola alde egin besterik ez dute buruan ikasle horiek.
‎Isidoro Fernandez, Barbara Goenaga, Mikel Losada, Galder Perez. 95 min. Ikasleekin gogaituta dago Juantxo sukaldaria; izan ere, interes handiagoa diote porroak erretzen ibiltzeari ,, sukaldaritza kultura, transmititzen ikasteari baino; gainera, sukalde zulotik dirua nola atera eta lehenbailehen nola alde egin besterik ez dute buruan ikasle horiek.
‎Googlek oso arazo larritzat jo zuen gertatutakoa. Horrez gain, otsailean ere, zerbitzuak ibiltzeari utzi zion ordu batzuetan. Amaraunean Gfails hitzarekin ezagutzen hasi dira akats hauek.
‎Bereziartuak gazte gaztetatik ekin zion mendian ibiltzeari . Lehenik, hemen inguruko mendietan eta, urte batzuk beranduago, gailur handiagoetarako pausoa emanez.
‎...n zituèn lokaletik–, biak elkarrekin etxera itzultzeko asmotan; Ada zain zegoen, bada –normalean alderantziz izaten zen, Maria Bibiana hantxe egoten baitzitzaion, lokaletik hogei bat metrora zegoèn eta eguzki oihala zabaldua izan ohi zuèn jatetxe baten ertzean–, eta hala, itxaron zion hamar minutu, ordu laurden bat... hasi zen Ada urduri jartzen –espaloian aurrera eta atzera ibiltzeari ekin zion bederen, metro karratu gutxi batzuetan harrapatutako hartz temosoa iduri–, itxaron zion hogei minutu, hogeita bat... hartu zuen azkenean ospitalerako bidea, eta orduan gertatu zitzaion ezustea, plaza bat zeharkatzera zihoanean, mahai batzuk kalean zituèn kafetegi batean, kiosko bat atzean utzita gero, ikusi ez zuen, bada, Txaro Goiri kafesne bat zirudiena hartzen, zigarreta eskuan... sutsuki ari zitzaion, gainera, munduan beste ezer ez balego bezala, gizonarekin lotzen zuèn kontuaz aparte; horregatik, beharbada –Txaro elkarrizketan buru belarri sartuta zegoelako, baita Ada aurrez aurre joan ez zitzaiolako ere, zeharka baizik–, Txaro ez zen konturatu ere egin Ada bospasei metrora zuela; baina Ada bai, primeran ohartu zen, eta lehenengo erreakzioan –moztuta sentitu zelako edo, ezusteko egoerari aurre egiteko ezgai–, hantxe gelditu zen, ez arre eta ez so; trantze hartan, ordea, bi aukera zituen egoerari ihes egiteko:
‎–Ez dakit oraindik zer probetxu ateratzen diozun buruz behera ibiltzeari , seiak bederatzi ikusteko ez bada eta bederatziak sei: ez naiz harritzen matematiketan eskas ateratzea...
‎Jainko maitea! Noiz utziko zion sua eta ura kokotsaren parean izateari, ihes egiten zion diruaren atzetik etengabe lasterka ibiltzeari –Noiz utziko zion, behingoz, diruaz pentsatzeari?
‎Lana amaitzean, Irene ohartu zen ez zuela etxera itzultzeko gogorik. Denda atarian, Claudiori agur keinu laburra egin ostean, ibiltzeari lotu zitzaion mekanikoki, norabide jakinik gabe. Ez zuen azken asteotako ibilbidea errepikatu nahi:
‎Emakumeak ezezko arin bat egin, ia entzun ez zen" gero arte" bat xuxurlatu eta ibiltzeari lotu zitzaion, urdurituta. Metro batzuk aurrera, autobus geltokira iristeko puntuan zegoela, norbaitek bizkarrean kolpetxo bat eman zion.
‎Eta bada gehiago: pertsona guztiak ez gaude berdin horniturik ganoraz aurre egiteko etengabe hautatzen ibiltzeari , ezta gain informazioa etengabe prozesatzen ibiltzeari ere. Hots, ikasi behar genuke sufrimendu psikikoa irakurtzen klase eta estatus terminotan.
‎Eta bada gehiago: pertsona guztiak ez gaude berdin horniturik ganoraz aurre egiteko etengabe hautatzen ibiltzeari, ezta gain informazioa etengabe prozesatzen ibiltzeari ere. Hots, ikasi behar genuke sufrimendu psikikoa irakurtzen klase eta estatus terminotan.
‎Erleak bere denbora hartzen ez du ba eztia egiteko? " Baratxe, baratxe, jauna, hamarratzak amarauna", dio arin ibiltzeari bizi bizi deitu baino lehenagoko gure tradizioak. Tutu zulotik erortzen den euriak zenbat denbora behar izaten du espaloian zulotxoa egiteko?
‎" Arte-lanak handiak dira ideologiak ezkutatzen zuena argitara jartzen duten neurrian. Nahi izan ala ez, arte-lanek kontzientzia faltsua baino haratago ibiltzeari zor diote arrakasta".
‎Beraz, garbi dago Fallak espainiarra izatean inspiratutako irtenbide baten alde egin arte, nekez egiaztatu daitezkeen baina politikoki onargarritzat eta are ia ezinbestekotzat har daitezkeen aldagai metafisiko batzuen bidez definitua, ikusi dugun bezala? gai honen inguruan teorizatzen duten gainerako musikari eta interpretariek ez diotela zalantzazko itsaso batean igerian ibiltzeari utziko.
2010
‎Elementu kutsagarriena dela ere ez da egia; ekologisten jomuga nagusi izan dira erraustegiak eta horregatik lege murriztaileenak aplikatu dizkiote CO2 isurketei, zementu fabrikei baino hamar aldiz gutxiago isurtzea exigitzen diete. Nik ez dut esaten isurtzen ez dutenik, baina bai diot autoek ere isurtzen dutela, eta horregatik ez diogu autoan ibiltzeari uzten.
‎Bai, ongi etorri, berandu etorriagatik ere. Kubako ordua… Ni oso pozik naiz kubatarren artean, ez dut arrangurarik, bikainak dira, baina garaiz ibiltzeari dagokionean kubatarra ez da zuzena. Baina esan, esan, zer jakin nahi zenuten?
‎Hark ere utzi zion ibiltzeari .
‎Eta beti jertse edo beste gainekoren bat gerrian, izerditan zaudenean ez hozteko?. Eta nik, medikuaren aholkuei jarraituz, bizikletan ibiltzeari ekin nion, egunero ekin ere?. Kontuz ibili, seme. Eta orekari ongi eutsi, birika bat falta zaizu eta?
‎Erreakzio desberdinak izan genituen bikotekideok hasierako garrasi eta kexuen ondoren. Ni tristura itzelak bete ninduen eta etxean zehar ibiltzeari eman nion, hausnarketa bakartian murgilduta, ezinezko azalpen baten bila. Sara, ostera, erabat mututu zen, eta umetxoaren gorpua beso artean estuturik, ohean etzan zen, katu begibakarra alboan zeukala.
‎(41: 39) Berlusconiren aldekoek mafiarekin elkar hartuta ibiltzeari
‎Presa dut. Utzi niri itsatsita ibiltzeari , mutilok!
‎IBON ek, harrituta, ibiltzeari uzten dio, eta OLGA ere gelditu egiten da.
‎Egun batzuk pausatu ondoren, berriro ibiltzeari ekin zion, baina beti negarrez, gau eta egun negar zotinka. Aitzinatzen zen heinean, bere gibelean negar tantekin putzu ttiki batzuk sortzen ziren.
‎Arratsaldean ere ganadutegi horretako zezenak ibili ziren. Haritz Segurola Xague k atzo utzi zion sokamutil ibiltzeari . Baina, utzi aurretik, Inauterietako sokamutur guztietan aritu da sokamutil, baita atzo arratsaldekoan ere.
‎Eta beti jertse edo beste gainekoren bat gerrian, izerditan zaudenean ez hozteko". Eta nik, medikuaren aholkuei jarraituz, bizikletan ibiltzeari ekin nion, egunero ekin ere —" Kontuz ibili, seme. Eta orekari ongi eutsi, birika bat falta zaizu eta" esaten zidan amak, ezin serioago, atera aurretik—, bide lauan hasieran, egun batean ibilbide bat eginez eta hurrengoan beste bat, aurrekoa baino zertxobait luzeagoa...
‎Frantseseko klaseak hartzen genituen gela berean irakasten nizkion zientzia gaiak; gero, hamaikak aldera, kafe bat eskatu eta terrazako toldopean kokatzen ginen, edo bestela miradorean alde batetik bestera ibiltzeari ekiten genion Arteari edota Filosofiari buruzko lezioa hartzen nion bitartean. Eguzkia pixka bat indartzen zenean, adineko turistak izaten genituen lagun; frantziarrak eta italiarrak, batez ere.
‎Eskola txikian genbiltzan garaietan ukuilu batera joan ginen sugeak behi bati esnea nola xurgatzen zion ikustera, eta halako batean bera garrasika hasi zen orkatilan" gauza likits baten korapiloa" sentitu zuelako. Eta gero ere, Triku eta hirurok elkarrekin ibiltzen ginenean, higuina zion eguraldi sargorietan mendian ibiltzeari , eta behin baino gehiagotan esan behar izan zion Papik ez kezkatzeko hainbeste narrasti igel jaleekin, kezkatzeko guardiekin. Kaweah erreka desatsegina iruditu zaio bat batean.
‎Hamar urte lehenago goraino egongo zen, baina jendeak utzi dio poteoan ibiltzeari . Egia esan ez zait gaizki iruditzen, hura ez zelako batere ohitura sanoa.
‎Zuekin beste gai batzuei buruz berba egiteak lagunduko zidala uste nuen, etxean nengoen artean salbu egongo nintzela. Betiko lagunekin tabernarik taberna ibiltzeari ere utzi egin nion, gatazka sasoirik gordinenean ontziolakoa beste gairik ez generabilelako. Bihotza lehertu beharrean, kirioak arin arin dantzan, estutasunak nagusi ziren egun haietan.
‎– Poliziekin aurrez aurreko borroketan ibiltzeari koldarkeria deritzozu?
2011
‎Esku luzexka eta finak ditut, baina batzuetan zabalak eta pisuak direla sumatzen dut eta gorputzetik alde banatara apartatuta mugitzea gustatu ohi zait, segan edo aizkoran ordu asko jardun ondoren baserritarrek egiten duten moduan. Burua tente dudala ibiltzen naiz, noski, baina inor begira ez dudala seguru dakidanean, mendian esate baterako, pitin bat makurtuta ibiltzeari atsegina hartzen diot, bi belaunaldi lehenago nire arbasoek egingo zuten eran. Tarteka lurrari atxikirik bizi den baserritar bat atzematen dut neure baitan eta beharbada horrek ematen dio nire izaerari sendotasun moduko hori, batasun bat, lurretik urrunduta bizi diren emakumeei exotikoa eta beharbada erakargarria iruditzen zaiena.
‎Ez zuen inoiz adierazi janari batekiko edo besterekiko atxikimendurik. Bazirudien pentsatzen zuela ezen plateraren aurrean ematen zuen denbora, olgetari kentzen ziola; edo baratzean ibiltzeari , edo hankak errekastoan sartuta egoteari.
‎Egonaldi hura opor txiki antzera hartu nuen, lantokiko zama eramanezinetik aldentzeko balio izan zidalako gehienbat. Lagunen esanetan, gorputzak eman zion altoa aspalditik neureganatua neukan inertzia bati; alegia, beti eginbeharrez itota eta triste antzean ibiltzeari . Irudi baten bidez azaldu behar banu nola sentitzen nintzen, oro har, sasoi hartan, esango nuke sukaldeko trapu zahar bustia lez sentitzen nintzela.
‎Beldurra diete beren emozioei eta haien esanera ibiltzeari ; beraz, emozioak sustatuko dituzten egoerak ekidingo dituzte eta emozioak kontrolatzen saiatuko dira. Sentimendu gabeko objektibotasuna onartzen dute, afektuen agerpena arriskutsua iruditzen baitzaie.
‎Gero eta pipertuago zeunden nirekin, eta, egun batez, gomendiotik debekura pasatu zinen. Ez nuen obeditu beste erremediorik izan, eta Erramunekin ibiltzeari utzi nion. Horrek asko mindu ninduen.
‎Lehen, nahi izanez gero, erretreta hartzeko garaira arte jardun zintezkeen lan berean. Hori ere, egia esan, zigor modura bizi daiteke; hau da, ordukoa zurrunegi begitanduko zaiola zenbaiti, lan batetik bestera ibiltzeari malguago, aberatsago iritzita. Haatik, horrela ibiltzeak jendearen barne muinetan ereiten dituen segurtasun eza eta larrimina bazter utzita ere, dinamikotasun horrek itzalgune nabariak ditu.
‎Goizetan unibertsitatera joan eta arratsaldeetan kamarero bezala lan egiten zuen. Neska batekin erdi serio ateratzen hasi zen, baina utzi egin zion harekin ibiltzeari Irlandara –Donegalekoa zen– itzultzeko asmoez mintzatu zitzaionean. Ez zuen gatazka armatuekin zerikusia zuten lurraldeekin deus jakin nahi.
‎Hiru hilabete dira elkarrekin ibiltzeari utzi diotela, eta galdutako ohekideek izan ohi duten erakarmen deiagatik agian, inoiz baino ederrago begitantzen zaio Diegori Idoia. Ilea garçon erara moztuta darama; ez, ordea, txima luzea gobernatu beharraren morrontzaz askatu nahi duten emakumeek egin ohi duten pragmatismo askatzailearen aldarrikapen hutsagatik, modu sofistikatuagoan baizik:
‎Eta horren ostean erosi hortzorea, erosi ezti poto bat, bahituaren harridura aurpegia ikusi, haren beso eta aurpegia inurriek eragindako gorritasunez betea, zoramenaren atariko. Hasieran lurrean ibiltzeari utzi diote inurriek, hormetan babes hartzeko.
2012
‎Gaur igandea da, eta poeta handiaren hitzak gogora ekarriz herriko plazan handikiak familia erretratuetan bezala ageri dira, larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz. Neu handik nabil, baina lurrin hori gustatu ez eta kale bazter anonimoagoetatik ibiltzeari ekin diot, esentzia fidagarriago baten bila; gizalegez jantzi nazakeen esentziaren bila, alegia. Enpeinu horrek kale bazterretan aho zapore gozoa utzi dit (izan ere, jende oro ez da plaza nagusiko lurrin horretaz fio), harik eta etxean sartu eta telebistan ondoko hau entzun dudan arte:
‎Lanez kanpoko orduak egonean ematen hasi nintzen berriro. Oinutsik ibiltzeari utzi nion eta oinazpiak tximiniako suak uzten zituen txingarretan sartzen hasi nintzen. Horrek hobeto sentiarazten ninduen.
‎Argitasunak gora, neure erritmoa behera. Baina ez nion ibiltzeari utzi. Une hartan inork hitzik esan izan balit bertan seko geratuko nintzela pentsatu izan dut maiz.
‎Makurtuta ibiltzen nintzen garaiak amaitu egin ziren. Kiloek azalarekin egin zutena gorpuzkeran ere antzeman zen, ni ere tenkatu eta lurrera begira ibiltzeari utzi nion. Burua tente ibiltzen nuen batetik bestera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia