2015
|
|
12 Hau lortzen saia gaitezela nahi dut nik, ene ahizpak, eta ez gozatzeko, indar hauek zerbitzurako izan ditzagun baizik: otoitzerako gogoa izan dezagula eta otoitzari emanak egon gaitezela; ez dezagula nahi izan inoiz ibili gabeko bidetik joaterik, ustekabean gal ez gaitezen; eta oso berria litzateke Jainkoaren mesede hauek Hura eta santuak joan ziren bidetik ez baina beste bide batetik lortzea pentsatzea; ez dakigula burutik pasatu ere egin halakorik; sinets iezadazue, Martak eta Mariak elkarrekin
|
ibili
behar dutela Jaunari ostatu emateko eta beti beraiekin izateko, eta ez harrera txarra egin, jaten eman gabe utziz. Nola tratatuko zuen Mariak, beti haren oinetan egonez, bere ahizpak lagundu ez balio?
|
|
Jainkoak bere errukiagatik gorde gaitzala hain gaitz handitik, bizi garen bitartean ez baitago hori baino besterik gaitzaren izen hori merezi lukeenik, betiko gaitzak amaierarik gabekoak dakartzalako. Honetaz
|
ibili
behar dugu, ene alabak, beldurrez eta hauxe eskatu behar diogu Jainkoari geure otoitzetan; izan ere, hiria Berak zaintzen ez badu, alferrik lan egingo dugu, huskeria bera baikara.
|
|
–Ezagut dadin? diot, hemen ezagut daitekeenez, betiere beldurrez eta zuhurtasunez
|
ibili
behar dugun arren; bada, Jainkoarena izan arren, noizbait deabrua argizko aingeru antzera agertzea gerta daiteke, eta arima oso aritua ez bada, ez du ezagutuko: eta hain aritua izan ere, non, hau ezagutzeko otoitzaren gailur gailurrera heldu beharra baitago.
|
|
Gutxi laguntzen dit horretarako asti gutxi izateak, eta horrela Haren Maiestateak egin behar izaten du; izan ere, komunitatearekin
|
ibili
beharra dut eta beste zeregin askotan (orain hasieratan dagoen etxean bainago, gero ikusiko denez), eta honela sosegu gabe idazten dut, tarteka marteka, eta hau nahiko nuke, Jaunak espiritua ematen duenean, erraz eta hobeki jartzen baita: badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin badu ere.
|
|
10 Orain, bada, berriro hildurara etorriz, ama prioreak gauza bat agintzen dio moja bati hau hilduratzearren, berez gauza txikia bazen ere, berarentzat larria zena; eta agindutakoa bete ondoren, oso kezkatua eta tentaldian sartua geratu baitzen, hobe izango zen halakorik agindu ez bazioten. Beraz, hortik ateratzen da prioreak argi
|
ibili
behar duela, perfekziora besoen indarrez ez eramateko arima, harengan Jaunak bere lana egin arte bestela baitakoan eta apurka apurka baizik; berari probetxu egitearren egiten dena, perfekzio hura gabe moja oso ona izango bailitzateke, ez dakiola izan kezkatzeko eta espiritua nahigabetzeko bide, hori gauza ikaragarria bailitzateke. Besteei begiratuz, apurka apurka haiek egiten dutena egingo du, ikusi dugunez; eta hala ez denean, bertute hau gabe salbatuko da.
|
|
7 Oi giza miseria zorigaiztokoa, bekatuagatik horrela geratu zinena, gauza onetan ere kontuz eta neurriz
|
ibili
behar baitugu, gure osasunak lur jo ez dezan hartaz gozatzerik ez izateraino! Eta pertsona askori benetan komeni zaiena da, batez ere buru edo irudimen ahulekoei, eta gure Jauna hobeki zerbitzatzeko da eta oso beharrezkoa nork bere buruari antzematea.
|
|
2 Zenbat gehiago erabili buruan berorren aitatasunari bisita egiteko ahalmena itzultzea, orduan eta okerrago iruditzen zait; izan ere, egunetik egunera
|
ibili
behar dut izu ikaraz, berorren aitatasuna mila gatazkatan eta era askotara sarturik ikusten dudala; eta, azken batean ikusten dut bisita hauenak ez duela irauten ogizko koilara batena baino gehiago; berorren aitatasuna arriskuren batean ikusteak, ordea, beti iraun diezaguke. Jainkoarren eskatzen diot, nuntzioak berak agintzen badio ere, ez dezala (onar).
|
|
5 Nik diotsot nahigabe handia ematen didatela erortze horiek; horregatik ongi loturik ibiltzea komeni, ez erortzeko. Ez dakit nik zer asto modu den hori, ezta berorren aitatasunak zergatik
|
ibili
behar duen hamar legoa egun batean, txalma baten gainean hori hiltzeko aski baita. Arduraturik nago, gogoratu ote den arropa gehiago janzteaz, honezkero hotz baitago.
|
|
Prelatuak halakoak ez direnean, uste baino kalte handiagorako izan ohi da atea irekitzen denean. Baina ez da halako premiarik ere izango; bada, orain gudu garaia denez gero, kontu handiagoaz
|
ibili
behar dugu. Jainkoak ordain biezaio berorri, ene alaba, gutunak idazteko duen arreta, horrekin bizi bainaiz.
|
|
Eta eskertu behar zidaten gauzagatik niri errua botatzean oinarritzen da deabrua, salaketa oso handiekin; kasu batzuetan beraiek eman lezakete lekukotasuna. Dena bukatzen da interes beltz hauetan, ni haien desiraz eta bila nenbilela esaten baita eta aski da niri halakorik ez zitzaidala burutik pasatu esatea; eta, nire ustez, haiek gezurrik esango ez dutenez gero, argi ikusten dut deabruak
|
ibili
behar duela bazterrak nahasten.
|
|
Esan iezaguzu zerbait, Jauna, gauzak argitu eta ziur egon gaitezen. Badakizu gehienak ez doazela bide honetatik, eta hala beldurrak harturik
|
ibili
behar badute, are gutxiago joango dira.
|
|
Adiskide ona izan nahi baduzue, jakizue ezin duzuela izan bide honetatik baino bestetik. Gogoetaren bidez
|
ibili
behar duenez gero, bebil egia zuen bihotzetan, eta argi ikusiko duzue lagun hurkoa nola maitatu behar dugun.
|