Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2001
‎Baina ez da asko, zernahitarako izateko, hizkuntza bat herriz herri ibil  tzea: aldiz aldi eta garaiz garai ere ibili behar du, herrietan barrena eta denboretan barrena egin dituen ibilaldietatik aberastasun ugari jasotzen baitu. Batez ere, Aita Villasantek ederki dioen bezala,"... beti dakar  antzin aldiko kutsu berarizko hori, oihartzun hori, eta horrek, arno zaharrari bezala, prestutasun bihurtzen derauko".
2002
‎Atzean utzi zituen Ospitalea, eta haren segidan zegoen plaza, mutil koxkorretan futbol zelai sonatua izana, eta San Adriango aldatsetik jarraitu zuen, presaka. Azkar ibili behar zuen, bai, ez bakarrik lagunei segituan bueltatuko zela agindu zielako, baita bidean hitz egitera ingura zekizkiokeenak uxatzearren ere. Halatan, ez zuen jendearen aurpegietara begiratzen, baizik lurrera edo zerura, berandu dabilenaren hil edo biziko abia pausoan.
‎Ume gajoa! Hemen ere gaur batek baino gehiagok gaizki ibili behar du. Gaur tailerretan  jendeak egarri ederrak pasatu behar dituela iruditzen zait.
‎Baina ez da gai izan arau horiek eta hiztegi hori patxadazko argitalpen egoki batean denon eskura jartzeko: zerbait begiratu nahi denean, edo kontsultatu, karpetak eta agiriak behar dituzu eskura, eta Wally aurkitu nahi duzunean nola ibili behar duzun goiti eta beheiti non dagoen ez dakizula, irudi guztiek jertse berdina baitute, halatsu ibili behar dugu guk ere arauak non dauden ezin aurkitu, arau batek zer esan eta besteak nola aldatu duen aurretik esana ongi ez dakigula, Diogenesen ikasle norabaiteratu baten gisa, gure eltzerma eta guzti eskuetan. Eta hiztegi horrek beste buelta bat behar du, baina gaur egun erakusten dugun abiadurarekin urteak eta urteak ditugu, munduak aurrera presaka egiten duen bitartean, fundamentuzko zerbaiten mahai gainean jartzeko.
‎Baina ez da gai izan arau horiek eta hiztegi hori patxadazko argitalpen egoki batean denon eskura jartzeko: zerbait begiratu nahi denean, edo kontsultatu, karpetak eta agiriak behar dituzu eskura, eta Wally aurkitu nahi duzunean nola ibili behar duzun goiti eta beheiti non dagoen ez dakizula, irudi guztiek jertse berdina baitute, halatsu ibili behar dugu guk ere arauak non dauden ezin aurkitu, arau batek zer esan eta besteak nola aldatu duen aurretik esana ongi ez dakigula, Diogenesen ikasle norabaiteratu baten gisa, gure eltzerma eta guzti eskuetan. Eta hiztegi horrek beste buelta bat behar du, baina gaur egun erakusten dugun abiadurarekin urteak eta urteak ditugu, munduak aurrera presaka egiten duen bitartean, fundamentuzko zerbaiten mahai gainean jartzeko.
2003
‎egiazko kristautasunik ez omen baitzen igandero Jaun hartzea, luistar izatea, eta beste dena. Egiazko kristauak munduaren erdian ibili behar du, konprometatua izan behar du. Eta gure kristautasuna guziz konprometatua bihurtu zen(...).
2006
‎–Nahita ibili behar dugu matrakan, ala?
‎Seinalatu zigun lekuan, behintzat, ez zegoen istripuaren hondakin txikiena ere, eta, zer esanik ez, Argamasillan ez genuen Mari Joseren bidaideen arrastorik topatu. Behin eta berriro esaten zigun inguruan ibili behar zutela, laster joango zirela haren bila hitzordua zuten tabernara. Eta, behin eta berriz esan genion arren, are Euskal Herrira bueltan eramango genuela agindu genion arren, ez zigun kasurik egin.
‎Etxetik etxera. Batzuek naziotik naziora ibili behar dute euren bizitzetan. Beste batzuek, hiritik hirira.
‎Beste batzuek, hiritik hirira. Naziotik naziora ibili behar dutenak hiritik hirira ere badabiltza. Hiritik hirira ibili behar dutenak, aldi berean, etxetik etxera ere bai.
‎Naziotik naziora ibili behar dutenak hiritik hirira ere badabiltza. Hiritik hirira ibili behar dutenak, aldi berean, etxetik etxera ere bai. Eta etxetik etxera ibili behar dutenak erbestetik erbestera ibiliko dira, ziurrenik.
‎Hiritik hirira ibili behar dutenak, aldi berean, etxetik etxera ere bai. Eta etxetik etxera ibili behar dutenak erbestetik erbestera ibiliko dira, ziurrenik. Naziotik naziora, hiritik hirira, etxetik etxera eta erbestetik erbestera.
‎Lanak ardura laburrekoa ematen dik, baina erne ibili behar duk, beti galtzen baituk ikatza bidearen tarte batean ez bada, bestean. Uste duk gai izango haizela?, Angelok.
‎poetak tentuz ibili beharra du
2008
‎–Kontuz ibili behar dugu, bildu du Eskuderok, irakasle eta Batasunako Mahai Nazionalean ibili izanak ematen dion autoritatez?. Ibon, Igor eta...
‎Beno, laburtu du? kontua da espedientatu egin nahi dituztela eta kontuz ibili behar dugula. Greba bat deituko bagenu, igoal istiluak egonen lirateke eta horrek dena makurragotu eginen luke, beste batzuk ere espedientatuko lituzkete eta...
‎Ahoko soinuak eraman ninduen aldarera, ahoko soinuak eta Tomasen amaren petralkeriak, bazen pare bat urte Tomas eta biok elkarrekin genbiltzala gure gutiziak eta konplitzen, Tomasek esaten zidan, egingo al dinagu?, eta ni gustura, baina atsoak ezkontza nahi zuen eta kontu eske hasi zitzaion semeari, lardaskan ibili behar baduzue hobe inor lotsatu gabe, hori esan zion semeari, eta horixe bera esan zidan Tomasek niri, eta ezkondu ginenean ere, ni pozik, nahiz atsoak alboko gelan lo egin, Tomas ez zen gaizki moldatzen, baina pazientziarik ez, horixe tamala, azkar azkar egin nahi izaten zituen egitekoak, niri gustatzen zaidan patxadarik gabe, askotan esaten zidan, egingo al dinagu, baina ez zen galdera, ez zen ... Zeruan bezala, esaten nion nik tarteka, zein ondo!
2009
‎Han, Morasánekin esertzen zen. Hori, Claudioren lehengusua joaten bazen; izan ere, askotan egiten zuen kale; igeriketako eskolak ez baziren, ibaian ibili behar zuen hondakin bila. Halakoetan, beste ikaskideekin esertzen zen.
‎Eserita egon naizen aulkiaren ondoko lorategian zozoak ibili dira. Haurra nintzenean neure buruari galdetzen nion ea txori batzuen lumak zergatik ziren beltzak, luma beltz distiratsuak, eta beste batzuenak, ordea, zuriak edo zuri beltzak edo nabarrak...; ea txoriek zergatik egin zezaketen hegan eta guk ez; ea barraskiloak zergatik zebiltzan hain astiro; ea sugeek zergatik ibili behar zuten beti gu ikaratzen; ea katagorriek zergatik zeukaten larru edo ile hain gorri eta leuna; ea sitsak nola bilakatzen ziren tximeleta; ea oiloak zergatik jaiotzen ziren arrautzetatik; ea armiarmek nola egiten zituzten sareak, sare hain politak... Galdera horiek neure kolkorako egiten nituen, ez nizkion inori azaltzen, banekielako ez zidatela kasurik egingo.
‎Izan ere, litzaiguke gogoan hartzea, normalean, desagertzeko bidean omen dagoenak, edozer delarik, ez duela erakarmen indarrik izaten, gehienez ere gupida sentimenduak eragin ohi dituela. Halere, ez bitza inork oker interpreta gure hitzak, diogunarekin ez baitugu inola ere esan nahi gezurretan ibili behar dugunik eta, beraz, euskararen etorkizuna erabat bermatuta dagoela edo gisa horretako ergelkeriak esan behar direnik. Uste dugu, ordea, eta zalantza izpirik gabe uste dugu hori, hizkuntzaren biziraupenerako arriskuez eta osasunaz urteetako bilakaeraren perspektibatik hitz egin behar dela, alegia prozesuaren abiapuntua eta azken saldoa nahitaez kontuan izan dituen perspektibatik; ezinbestekoa da hori, gure irudiko.
‎Habia batetik bestera hegan egiten duen txoria da postmodernoaren identitatea: hegal handiak eta gorputz txikia du; pisu gutxi; arin eta bizkor ibili behar baitu. Ez du arranoaren itxurarik.
‎Behin eta berriro asmatzen ibili beharrak baditu abantailak. Eragozpenak ere bai:
2010
‎Horien artean gogoan ditut Verdiren Nabucco operako" Esklaboen koroa" edo Begoñako Amabirjinaren ereserki bat. Entzuleek zuzenean, telefonoz parte hartzen zuten saioetan, kontuz ibili behar genuen horrelako batean" Gora Euskadi" edo antzeko zerbait botako ote zuten.
‎Ez dakit. Bada, nonbait, eskumuturreko eta ordenadoretako ordua aldatu orduko, denak tinko, irmo eta trinko," al paso" ibili behar dutela, berak bakarrik, demokratikoki, erabaki duenik. Baita eguzkia bera ere!
‎Hamsterkumeak bezalaxe, sasoi onenean perretxikoak nola, hala jaio dira adituak alde guztietan. Edozein gobernuren adierazpen merkeetatik hor ari zaizkigu" kontuz ibili behar dugu gero!". Inork beteko ez dituen nazioarteko sinadura adostuen ostean ere," denoi dagokigu, gero, gerrikoari txulo laburragorakoa egitea".
2011
‎Zu esnatu baino lehen atera naiz eta erosketa batzuk egin ditut. Kaleak ibili behar ditugunez gero, hobe ezagutzen ez bazaituzte.
‎azpikoz gora jartzen dute orain arte uste genuena. Talde arriskutsu baten aurrean gaude; hiltzaileak direla erakutsi dute eta tentuz ibili behar dugu, denak harrapatu nahi baldin baditugu. Horretarako, azkar eta zuhur mugitu beharra dago.
‎Beste askok diote portugaldar taldeak ikusi izan dituztela baserri ingurutik ixil ixilik oinez pasatzen. Beste batek zioen bere osabak portugesak pasatzen ibili behar zuenean, umeak siestarat bidaltzen zituela.
‎Asko gaixotu egin ginen eta kuartelean ohean geratu behar izan genuen. Sendatu ondoren, berriro zeregin berberetara, urte haietan ez baitziren bukatzen iskanbilak eta grebak; tranbian bertan ere bi mikeletek ibili behar zuten. Bazkaltzeko eta lo egiteko baino ez ginen gelditzen.
‎Hiru urte egin nituen han urtean hamabost pezeta, abarka pare bat eta galtza batzuen truke. Bukatu nuenean etxera bueltatu nintzen eta Orunbe mendian artzain ibili behar nuela esan zidaten. Ordubeteko bidea zela eta, bordan geratzen nintzen eta igandeetan baino ez nintzen jaisten.
2012
‎Hariztia atzean utzi bezain laster estropezu egin zuen lurrean zegoen zuhaitz adar ihartu batekin; gorputza orekatzea lortu zuenerako laprast egin zion eskuineko oinak eta erortzeko zorian egon zen berriro ere. Jada bi oinen gainean jartzea erdietsita atzera, ahalik eta gehien bizkortu zuen pausoa; ez nahi adina, nolanahi ere, arretaz ibili behar baitzuen basatan ez irristatzeko. Luzaroan, aurrera eta aurrera egitea besterik ez zuen izan helburutzat, edo beste hitz batzuekin esanda, ez gelditzea, atzerantz ez begiratzea, handik lehenbailehen aldentzea.
2018
‎Baina bide eragotzia du hori. Inoiz erabili ez duen zuhurtziaz ibili behar du, tentuz, arriskuez jabeturik, han eta hemen uzten dituen zantzuek eta erabateko gardentasunak gero sortu ahal izango dizkioten arriskuak alboratu beharra dauka... Alderik alde zartatzen ari zaio segurtasunaren paradigma.
‎Bruno ez da satorra, ez beren sarekoa bederen. Beraz, kontuz ibili behar du. Oasixekin lotua dago, baina oraindik ez dakite ondo Oasix zer den.
‎sagurik ere ez. Kontuz ibili behar zuen: ikusezin bihurtu.
2019
‎Erregearen pare sentitzen da bere ohe luxuzkoan. Eta, erregearen pare, kontuz ibili behar du bere adiskide izan nahi duen jendearen arrazoiekin, edo bere konfiantzakoak izan nahi dutenekin. " Jeloskor ote daude?
‎–Horrelaxe ibili behar zenuke beti, beste ezer gabe, esan dut Ottori begira, praka bakeroekin, kamiseta gabe eta ilea bustia duela. Gerrikoa askatu diot.
‎Hozkailuan zuen tetrabrik ari esne trago luze bat eman zion. Hamaiketan bere lagun Sebasekin hitzordua zuenez, arin ibili beharra zuen. Han gosalduko zuen fundamentuz.
‎Orain, Deabrua ere badaukagu gorputzean. Elkarren zelatan ibili behar dugu etengabe.
‎Begiraleok, eguraldia erreparatzen ibili behar dugunok, ofizioak afizioa ere pizten digula aitortu beharra daukagu, eta etxeko atarira irten orduko, oinak pausoa non kokatuko duten baino lehen, ortzi aldera, zeruaren peskizan bota ohi ditugu zentzuak ia denak: bi begiak, entzumena, usaimena eta barruko sen onak ere, denak gora.
‎Baina, zilegi bekit burutazio bat edo beste jaulkitzea, hainbat moldetara egokitu izan ditugun atsotitz eta esaera horien azpian dagoen herri jakituria laudatzeaz gainera, gaur egun, ezarian ezarian, zenbateko pausoak eman diren iragarpenen barrutian aitortzeko! Eguraldiaren kontu hauekin abiatu ginenean. Euskadi Irratia da nik horretan mutturra sartzearen kulpante?, ba, orduan, iragarpen madrilgoak ez ziren apenas fidagarriak, eta pentsa, nola ibili behar genuen, egunero zer suman.
2020
‎Horrelako blancoek kultura begi gaiztoz ikusten baitzuten, elorrien artean sotilki ibili behar genuen inolako politika kolorerik hartu gabe, eta honelako arauak onartu genituen:
‎–Sebastian esku honetan badago, zer dela eta ibili behar dute emakume horiek hara eta hona. Gainera, bi horiek ezagututa bazter guztiak arakatuko dituzte.
2021
‎Orain hain gara heldu, non seme alaba nerabeak hasiak baitzaizkigu harrizko begiekin begiratzen; sufritzen dugu horrekin, baina ondotxo dakigu behako hori zer den, ondo gogoan dugu behako berdina izan genuela. Sufritzen dugu horrekin eta lantua jo, galdera mesfidatiak xuxurlatzen ditugu, baina ondo baino hobeto dakigu nola garatzen den giza harremanen kate luzea, haren ibilbide luze nahitaezkoa, erruki poxi bat izateko ibili behar dugun bide luze osoa.
‎Lehenik, Tasiorekikoak egin zituen, eta, orain, nahi du guk pentsatzea hiltzailea Ignazio dela. Hiltzailearen aurretik ibili behar dugu, ez haren ekintzen atzetik.
‎Ohartaraztera etorri natzaizu: kontu handiz ibili behar dugu, eta ez dut beste erremediorik zuk nire haurdunaldia eramatea baino, zeren orain sendagilea aldatuko banu Javierrek susmo txarra egingo bailuke. Haren bi bazkidek jipoiak jaso dituzte ezezagun batzuen eskutik.
‎Bien gurasoak, bai Mateo Ruiz de Zuazoren ama, hogeita hamar urteko mutil gaztearena, bai Irene Martinez de San Romanen gurasoak, gurekin harremanetan jarri dira gu informatzeko. Familiek berek eskatuta, ez dugu bihar arte itxaron, ez zait iruditu guraso gizagaixo horien sufrimendua luzatzen ibili behar dugunik, eta gorpuak identifikatzera eraman ditugu. Zoritxarrez, bi identifikazioak positiboak izan dira.
‎‣ Elkarrekiko harreman hortan sinisten dutela? ■Eta sinismenetan eta iritzietan ere bateratsu ibili behar dutela. Eta izeba eta hi... ze hemen ezkara bikoteaz bakarrik ari, ezta?
‎Bai, ba, nola zaharrak diren, balio handikoak direla pentsatuko du. Larri ibili behar du gizajoak!
‎Ez dinat esango ni hobea naizenik. Ez dinat esango nirekin ibili behar dunanik. Ez zainala komeni esaten dinat.
‎Hamabost bat metrotara zeudenean, neska harrapa  tzea lortu zuen Davidek neke handiz, eta, eskua luzatuz, kamisetatik tira egin zion, korrika egiteari utzi ziezaion. Eta ahapeka hitz eginez, kontuz ibili behar zutela esan zion.
2022
‎Nik zera uste dut: mutikoek beren adineko mutikoekin jolasean ibili behar dutela, eta ez... Ez al da egia, Jack?
‎Zer da hau? Zergatik ibili behar dut beti zutaz kexu. Esan ahal diezadakezu zergatik ez duzun egin Bodleyren eta Kirwanen arteko kontratuaren kopia?
‎Igande goizetan, buruko minez eta espartzua baino lehorragoko mihiarekin nengoenetan sermoiak bota ohi zizkidan pertsona serio huraxe bera haiz. Mundua pixka bat ibili behar huke. Ez al haiz inoiz inora joan, ezta bidaia batean ere?
‎Ordenantzak irakatsi digu kontuz ibili behar dugula hegazkinak guregana datozenean baina behin buruaren parean ditugunean arriskua igaroa dela.
‎Nik ama konbentzitu nuen ahizpa gona bolantedunez jantzi behar genuela eta plazara atera, zeren amak esaten zuen kontuz ibili behar genuela, Norak etxean labanak botatzen bazituen, auskalo zer egingo zuen-eta denak begira zeudelarik, eta etxean sartuta geratu behar genuela hirurok, Nora ohean eta gu hura zaintzen, baldin arnasarik ez har  tzea gogoak ematen bazion ere. Niri zazpi gaitzak sartzen zitzaizkidan etxean geratzea pentsatze hutsarekin, zeren, Jimenari berea bezala, niri ere handi geratzen hasi zitzaidan etxea.
‎Eta ezerk ez duelako mintzen. Eta goizeko hiruretan abeltzain ibili behar badu, ba, ibili egiten da, eta behiren bat lokatzetan ez aurrera eta ez atzera geratzen bazaio, ez du inoren laguntzarik behar izaten hura handik ateratzeko. Nik ez dakidan gauzetan gastatzen du Marcok dirua.
‎...u publiko batean edo geltoki batean elkar besarkaturik eta musuka, bata besteari heldu heldu eginik bizian besterik ez balego bezala, elkar maite duten jendearen klixe hori baizik, egiaz maitatzea gainerako guztia ahaztea da, da inguruko lekukoez futitzea, inork ezer eskatu ez badizu ere, da bere burua bakarrik ikusi duelako negarrez ari den emakumeaz trufatzea, etengabe kontrako espaloira aldatuz ibili behar duen emakume horri burla egitea, ez, bikoterik ez da, ez dira existitzen, bikoteak ezin dira izan zeren beti izango da putaren bat bikotekideak larrutan ari direnean tartean sartuko dena, gizonaren gogoaren tokiren batean sartuko da hari zakila zutiarazteko asmoz, beti izango da ezpain gorri batzuen arrastoa arropa zikinaren otarrera kontu eman gabe botatako alkandoraren lepoan, bikoterik e...
‎Eta oraingoz, perfektuki egina nago, hogei urte ditut, begi urdinak, biribiltasunak eta femme fatale begirada, ile horia, horiaren horiz kasik zuria, baina biziari bost axola horiek denak, eta beraz, nola ibili behar dut nigan iltzatzen diren begiraden pean hondoratu gabe?, begirada horiek nik ispiluan ikusten ez dudan horrexetaz ari zaizkit hizketan, eta ispiluek noranahi pertsegitzen zaituzte, dendetara eta kafetegietara, zeure presentzia biderkatzen dute, eta hainbeste ispiluren artean utzi egiten diot neu izateari, jendea ni ikusi gabe dabilkit inguruan, nire sexua ez da behar bezain garbi islatzen,...
‎...dauden bakarrak, besterenik ere badela han pixka bat, ez direla puntu galdu bat baizik handik iragaten diren gizon segidaren artean eta pila batean topo egingo dutela elkarrekin, bereziezinak direla zoruan, nahi dut haiek uler dezaten gela hau ez dela nirea, hainbeste jende ibiltzen dela hemen eta ez duela merezi txukuntzen ibiltzea ere, eta gainera nolanahi ere laster beste bat etorriko da, azkar ibili behar dute, amaitu ordukoxe jantzi eta lehenbailehen alde egin, heltzeko zorian dagoenarekin aurrez aurre ez topatzeko, eta ikusi egin behar nola janzten diren, arrapaladan, korridorean korrika aditzen ditut igogailua hartzeko, irudikatu egin behar zenuke haien itxura, ezer gertatu ez balitz bezala itxura eginez, emakume batekin oheratzeagatik ordaintzea pentsaezina balitz bezala bakarrik bezeroa...
‎Egidazu kasu: kontuz ibili behar duzu. Egiten ari zarena oso arriskutsua da.
‎" Zahartzaroa gogaikarria da, baina ez dago zertan izutu. Azkar ibili beharra dut; ezen, nahitaez eskuratutako baretasun honekin, ematen baitu pasatakoa, urrutikoa, argitasun handiagoz ikusten dela".
2023
‎Zakur bizi bizi bat erosi zuen, eta hesia konpondu, inor ustekabean sar ez zedin. ...a erre dastarik utzi behar, ez lizunarenik, ez mikaztasunik, ez hezurrarenik, ez du arrea izan behar, ez du errefau minak bezala erre behar, ez du gurin zahartuaren dastarik utzi behar, ez sufrearen dasta edo usainik, ez du zakarra izan behar; senarraren aurrean eserita entzuten zituen argibideak, arnasari eutsiz, eta senarrak adierazten zion zer egin behar duen destilatzaile on batek, eta zerekin ibili behar duen kontu handiz: destilatzean, etengabe zaindu behar da sua, indar gehiegi har ez dezan.
‎Goi baserrietan elur jausi txikiak gertatzen ohi ziren ez aspaldi. Zahar batek esan du erne ibili behar zutela elur mukuruekin: mukuru hitza, kantitate handiaren adierazle.
‎Bereizi egin behar dira orain arte balio intrintsekoak, berezkoak eta humanoak, batetik, eta kanpotikoak, estrintsekoak eta dinamikoak, bestetik. Kontu handiz ibili behar dugu horretan, izan ere, balio estatiko eta humanoak dira belaunaldiz belaunaldi transmiti  tzen direnak eta amankomunean onartzea eta lantzea aintzat hartzen direnak, gizaki zibiko egiten gaituzten horiek alegia: umiltasuna, errespetua, esfortzua, enpatia, konfiantza eta maitasuna zentzurik zabalenean, adibidez.
‎Lehenik, geure lanketa egin behar dugu, eta gustuko ez dugun pisu hori gure obra maisua izango den txalet batean bihurtu, eta ondoren, ez errepikatu min egin dizuen hori, hau da, utzi nerabearen etxea berak nahi duen bezala eraikitzen, osasuntsua izatea da garrantzitsuena. Kontu handiz ibili behar dugu horretan; izan ere, gure txikiekin dugun lokarria oso ahaltsua da, eta gure jardunek eta esanek izugarrizko eragina dute gure txikiengan, onerako zein txarrerako.
‎Haurren kasuan, gurasoen eta adinekoen sinesmenak eta itxaropenak erabakigarriak dira, eta guztiz alda dezakete haien jokabidea. Horregatik, kontu handiz ibili behar du, adibidez, haurren hezkuntzan etiketak erabiltzearekin. Haur edo gazte bati etengabe jartzen bazaizkio" errebelde"," alfer" edo" ergel" etiketak, ziurrenik bide horretan egituratuko du bere buruaren kontzeptua, eta bere jokabideak ere bide horretatik egingo du.
‎Eta kontu handiz ibili behar dugu egoera horiekin; izan ere, autolesioak buru gaixotasunak baino askoz ere alarma hobeak dira, suizidioa bat gertatuko ote den jakiteko garaian.164 Ikerketa longitudinal bati esker, badakigu beren buruari lesioak eragin dizkioten gazteek suizidioan pentsatzen hasi direla esaten badute, suizidio saiakera bat egingo dutela 100 gaztetatik 10 (1/ 5). 166 Azken batean, pertsona horrek mentalk... Eta mentalki duen mina handia denez, suizidio saio bat egiteko lehen baldintzetako bat betetzen du.167 Oso garrantzitsua da, baina min hori ez da nahikoa gehienetan.
‎Hala ere, kontu handiarekin ibili behar dugu horretan. Gaur egun gure gizartean oro har eta nerabeen artean zehazki dauden osasun mentaleko arazoak sare sozialen mundutik haratago doaz.
‎Garrantzitsuena ez da beste horrek nola ikusten nauen, nik nire burua nola ikusten dudan baizik. Baina kontua da besteek ni nola ikusten nauten, horrek ezinbesteko eragina duela nik nire burua ikusteko moduan, eta are gehiago nerabezaroan; beraz, kontu handiz ibili behar dugu eraikitzaileak ez diren mezu horiekin. Hori, edonola ere, askotan ez dator soilik kanpotik, lagun artetik, sareetatik, askotan etxean eta familian bertan esaten direnen ondorioz gertatzen da, eta ez dira kasu gutxi.
‎Ikusi dugun bezala, pornografiaren lehen kontsumoko adina 9 urtera jaistea eragin du neurri handi batean196 (berdinen arteko sexu jazarpenen eta bortxaketen igoera nabarmenarekin lotzen den faktore garrantzitsutzat hartzen da), jarrera biolentoak, ez zibikoak, matxistak, iraingarriak, orokorrean, gure balioekin bat ez datozen horiek egunero kontsumitzeak, eta hain gazterik (ikuspegi kritikorik gabe eta horren moldagarriak garen unean), dakar hori guztia normalizatzea eta aintzat hartzea alde batetik, eta bestetik, kasu askotan horiek errepikatu nahi izatea (gogoratu konduktismoaren atala). Ez ahaztu, ikusi dugun bezala, nerabezaroan bizitako egoerek eta esperientziek, sare sozialetatik jasoak barne, helduaroan garatuko diren eredu eta jarreren kausa bihur daitezkeela, eta horiek oso zailak dira gerora deuseztatzen; beraz, kontu handiz ibili behar dugu noiz uzten diogun gure txikiari telefonoa erabiltzen, bereziki era autonomoan erabiltzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia