Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎Etxe barrenean nengoen ni hura iritsi zenean. Kanporat jalgi nintzenean, berriz —zeren osaba Joanikotekin geratua bainintzen jauregiko lizarren itzalpean, basorat joaiteko, urtxintxen azturen eta ohituren berri jakiteko asmotan—, solasean aurkitu nituen aita jesuita eta gure aita.
‎Eta festa egun hura iritsi zen, eta osaba etorri zen, eta, noiz eta bertze jauntxoekin elkartu baikinen, ez ikusi iduri egin zidan osabak, eta nik berdin egin nion hari.
‎Eta egun batean, Indietarik itzuli eta handik borzpasei urterat, zure gutun hura iritsi zitzaidan, nik igurikitzen ez nuena eta zuk Paristik benturaren benturan igorri zenidana, bizirik ote nengoen jakiteko.
‎—Baina, izurrite hura iritsi baino lehen, kontatu behar dizut nola mintzatu zitzaidan aita Bartolome bere bisita haietarik batean honetaz eta hartaz... baita nik artean egin gaberik nuen testamentaz ere, eta nola kontseilatu zidan ezen jauregia ospital baten egiteko erabil nezakeela, edo Jesusen Konpainiaren eskutan ere utz nezakeela, hura kasik onena!, zeren Konpainiak baitzuen kontu haietan jende aditurik eta ezin p... " Pentsa ezazu", erran zidan hark, eta nik baietz erran nion, pentsatuko nuela.
‎Eta ene lehen tenpesta ene lehen amorioa izan zen, eta amorio hura koadro bateko gazte segail bat izan zen. Hamalau urte nituen, koadro hura iritsi zenean, bertze fardel batzuen artean, osoriotarrek Espainian zuten oinetxetik. Zeren baitzirudien ezen urtebete lehenago hil zela osoriotarren Espainiako oinetxeko jauna eta fardel haiek guztiak igorri zituztela handik, etxeko jaunak testamentean hala manatu zuelako.
‎Baina gero, bere huts egite hura iritsi zen —lehenengoa—, aitonak berak aitortu zuena, noiz eta jauregia eta olak gure aitaren esku uzten zituela, negozioak ezin okerrago joan zi tzaizkiolako.
2008
‎–Fabrika sendotu behar dugu lehendabizi, gero gerokoak??, eta horregatik atzerarazi sexuaren bideak ibiltzeko erabakia. Baina zer, baldin eta garai hura iritsia bazen. Zeren Nazariok begi bistan baitzituen emakumeak, ederrak eta eder jantziak, irudimena ez ezik, gorputza ere, gizon indartsu bezain kementsua zen?
‎" Fabrika sendotu behar dugu lehendabizi, gero gerokoak...", eta horregatik atzerarazi sexuaren bideak ibiltzeko erabakia. Baina zer, baldin eta garai hura iritsia bazen. Zeren Nazariok begi bistan baitzituen emakumeak, ederrak eta eder jantziak, irudimena ez ezik, gorputza ere –gizon indartsu bezain kementsua zen– sutu behar ziotenak.
2009
‎eta, abstraktua? bezalako kontzeptuak ere ulergaitzak egiten zitzaizkion, ausaz?; argi eta garbi ulertu zuen, baina, anaiatxoa aingerutxo bihurtu zela bat batean, berari sinestea izugarri kostatzen zitzaion arren, amak ahoskatutako hitzen argiak garaitu ezin balu bezala berak ikusi zuèn izugarrikeriaren itzala; gero, ordea, zeruko musika hura iritsi zen, eta musikak irabazi zuen Ada lehen notatik beretik, begiak itxi eta izarrak eta izarrak ikusi baitzituen?. Musika izar euri bat da niretzat, aitortuko zuen aurrerago, musikaren definizio aski partikularrean?, zeruko musika zeramatenak, izar bat nota bakoitzeko.
‎...k ulertzea –" probidentziala" eta" abstraktua" bezalako kontzeptuak ere ulergaitzak egiten zitzaizkion, ausaz–; argi eta garbi ulertu zuen, baina, anaiatxoa aingerutxo bihurtu zela bat batean, berari sinestea izugarri kostatzen zitzaion arren, amak ahoskatutako hitzen argiak garaitu ezin balu bezala berak ikusi zuèn izugarrikeriaren itzala; gero, ordea, zeruko musika hura iritsi zen, eta musikak irabazi zuen Ada lehen notatik beretik, begiak itxi eta izarrak eta izarrak ikusi baitzituen –" Musika izar euri bat da niretzat" aitortuko zuen aurrerago, musikaren definizio aski partikularrean–, zeruko musika zeramatenak, izar bat nota bakoitzeko. Guztiek esaten zuten Adak musikarako dohain berezia zuela, kantatu ere primeran kantatzen zuen, bere ahots zuri ezin garbiagoarekin, halako eran, non askotan eskatzen baitzioten –urtemugetan edo etxean gonbidatuak zituztenetan– kanta zezala, baina berari ez zitzaion behartuta kantatzea gustatzen, barru barrutik sortzen zitzaionean baizik, txori abeslari apetatsu bat iduri; orduan itxuraldatu egiten zen, eta entzuleak itxuraldatzen zituen, bai baitzirudien ezen berari hezur muinetatik irten zitzaiona entzuleei ere hezur muinetaraino iristen zitzaiela, Adaren ahots zuriaren bibrazioek entzuleen sentiberatasunaren hariak bibraraziko balituzte bezala, tonu eta frekuentzia berean; une hartan, baina, amak gramofonoan Haendelen Aleluia jarri zuenean, alderantziz gertatu zitzaion, bera baitzen orduan hartzailea eta beste batzuk –diskoa grabatu zutèn koruko partaideak– emaileak; berdin zitzaion, musika gizakiaren espirituan halako zirrara hil edo bizikoa eragiteko gai denean, inportanteena ez baita, apika, nor den emailea eta nor hartzailea, musika bera baizik:
2010
‎kanpora atera nahian zebilèn oihu bat zen, gorputzaren mugak hautsita, munduak ere jakin baitzuen, halako batean, nire ahalegina kontu serio bat zela, ezin serioagoa; eta gero? gero musika hura iritsi zitzaidan, Damaso, arratsaldeko seietan, parrokiako kanpaiak ordua jotzen ari zirèn mementoan doi!; txistu hots batzuk ziren, auskalo zer txistularik jotakoak?; urrunak ziren arren, argi eta garbi iritsi zitzaizkidan kaletik nota zirraragarri haiek, haize leunaren eskutik, nola ez gogoratu, puntu honetara iritsita, zuk zeurean aipagai dituzun Ortegaren hitzak, Meditaciones del Quijote n i... –
‎Gero, etsipenaren ertzetik, munduaren aurkako gorroto handi bat sentitu nuen, erabatekoa, nire buruaren aurkakoa ere bazena, neure buruaren aurkakoa batik bat —gizon eskasa behar nuen, zinez, Adaren, Bibiren eta izeba Ernestinaren erreguek ukitzen eta hunkitzen ez baninduten! —, orduan gehiegi konturatzen ez banintzen ere —nola ote zeuden nire neuronak, egunetako tentsioak eta estresak jota? —, ez dut uste, bestela ere nahiko lan...; gero, berriz, belauna leiho koskan jarri, eta erraietan oihu beldurgarri bat sortzen nabaritu nuen, baita biribiltzen eta gora egiten ere, eztarrirako bidean: kanpora atera nahian zebilèn oihu bat zen, gorputzaren mugak hautsita, munduak ere jakin baitzuen, halako batean, nire ahalegina kontu serio bat zela, ezin serioagoa; eta gero... gero musika hura iritsi zitzaidan, Damaso, arratsaldeko seietan, parrokiako kanpaiak ordua jotzen ari zirèn mementoan doi!; txistu hots batzuk ziren, auskalo zer txistularik jotakoak...; urrunak ziren arren, argi eta garbi iritsi zitzaizkidan kaletik nota zirraragarri haiek, haize leunaren eskutik —nola ez gogoratu, puntu honetara iritsita, zuk zeurean aipagai dituzun Ortegaren hitzak, Meditaciones del Quij... " Me parece muy humano el suceso de quien, desesperado, fue a ahorcarse a un árbol, y cuando se echaba la cuerda al cuello, sintió el aroma de una rosa que abría al pie del tronco y no se ahorcó"! —:
2011
‎Eta egun hura iritsi eta, gaueko lehen orduan, ezkutuka joan zen Anastasiaren etxera; eta Anastasiak atea ireki zion, noski?
‎Transbordoa egiteko berandu iritsi banintz bezala geratu nintzen, aireportuan galdurik, ez atzera ez aurrera, ekarri nauenari kontuak eskatzen tematu edo bidaia jarraitzeko abioi berri bila ekin jakin gabe (uste dut Babe txerritxo ausarta ren bigarren pelikulan gertatzen zaiola hori zerri/ zakurraren jabeari). Eta azkenean hantxe bertan bizitzera geratu nintzen, en tierra de nadie guztiak diren eran, oreka nerabe eta ahulean, abialekutik argazki madarikatu hura iritsi arte, eta presentea egonkortu gabe dagoela iragana iristen denean iman bihurtzen da atzera egiteko arriskua. Ez nintzen hain gaizki hasi; lekuz aldatzeak laguntzen du iragana bere lekuan mantentzen, Herrian geratu banintz galdurik bainengoke, denbora gutxira barkamen eta baimen eske ibiliko nintzateke.
2014
‎Litroko garagardo botilak husten pasatzen zituen orduak, besteen jardunari begira. Abuztuaren 6ko egun hura iritsi zen arte. Germanek heroina probatzeko behin eta berriz esan eta buruan sartu zion arte.
2015
‎Goiz hura iritsi arte Aitak ez zituen aintzat hartu giroaren gogorraz mintzo zirenak: halako baserrikoari hiru behi ostu zizkiotela, besteko hark hots arraroak entzuten zituela gauetan; eta amildegian urkatuta agertu zen artzainarena ez zela parte onekoa.
‎Goiz hura iritsi aurretik Aitak ez zekien inguruko karlista semeek ze jende bildua zuten, eta ezin zezakeen imajina Eulogio zaharraren esanak betetzear zeudenik. Herri txikietan, eta halakoa zen Zarautz orduan, anaien arteko liskarrak eta hilketak hasiak ziren Gerra etorri zenerako.
‎Goiz hura iritsi arte Aitaren bizimodua garaiko gizon gehienen bizimoduaren antzekoa zela esan genezake. Izan ere, baserriko lan gogorra ez baitzen traba tarteka, etxekoek nahi baino maizago, herriko tabernara eskapadak egiteko:
2016
‎Egun zehatz hura iritsi zenean, Sapek Begiraleak elkartera hurbiltzea erabaki zuen, handik ateratzen baitziren konpartsako pertsonaia guziak, Hiruburuak barne. Eta hortxe soinu berezi bat bazeukatela ere ohartu zen, haien doinu propioa, dantza urrats eta guzti.
‎Gogoratzen dut Abel joan zitzaiola atzetik, lasaitzeko asmoz? baina hura iristerako haserrea pasea zitzaion nonbait, kopetan hartu zuen kolpearekin.
‎Berak kantatzen zuen hainbat disko zeuzkan. Bazegoen aria famatu bat bigarren partean, oso zaila eta ederra, eta arretaz entzun behar zuela esan zion Iratik, oso polita zelako, eta besoa ukituko ziola hura iristean, gal ez zezan. Josebari oso ongi iruditu zitzaion ilunpean Iratik bere besoa ukitzeko asmo hura, eta ikasle nerabe bat bezala sentitu zen.
2017
‎Egoera horretan, Amerikako altxor hura iristeak aberastasunen banaketa izugarria eragin zuen, eta proletarizazio prozesu berri bat hasi zen horrela.41 Prezioen gorakadak baserritar txikien porrota eragin zuen; izan ere, uztaren bidez familiari jatekoa emateko nahikoa ez zutenean, beren lurrei uko egin behar izan zioten baserritar horiek, alea edota ogia erosi ahal izateko; gainera, nekazaritzan inbertituz eta dirua maileguz utziz diru...
2018
‎Begirada Berriak beka antolatzen zuen argazkigintza fundazioko idazkariak deitu zionerako, Mirenek bazekien proposamen hura iritsiko zitzaiola. Ordurako jakinarazia zion Iñaki Aramendik, bere ohiko bide sotil nahi baina nabarmen baten bitartez.
‎Duela bi hilabete, ustekabean, beste whatsapp mezu labur hura iritsi zitzaion arte. Ama.
2019
‎Goiz hura iritsi zen arte.
‎Ordea, hura iritsi zenerako, isuria zuen esku ahur beteko fetua. Kotoitan bildu eta komunetik behera botarazi zion amaginarrebak:
‎emakume maite hori besterik ez du izan nahi, eta beste ezerk ez du balio haren begietan. Existitzeko, maitalea aldamenean izan behar du, berari kontu eginez; hura iritsi zain egoten da, hark desiratu zain, hura esnatu zain, eta, hark alde egiten dionean, zain egoten da berriro. Madarikazio horixe dute Back Streeteko protagonistak eta The Weather in the Streetsekoak [Kaleko giroa], biak ere amodio aratzaren apaizeme eta biktima baitira.
‎Orain, aldiz, argi bete hura guztiz itzali zitzaion, halako eran, non Telmok hamabiak jotzeko gai ez den orratz herdoildutzat baitzuen bere haragia. Nork esango zion, bai, berari, haragiaren betebeharrekin hain ongi konplitu zuèn gizonari, haragi eklipse hura iritsiko zitzaiola, artean hirurogei urte bete gabeak zituenean. Merezi ote zuen, ordea, denbora uher hartan bizitza luzatzen uztea??
‎Eta hala ere, izena ahoskatu eta segundo gutxira, itzalen artetik oihartzun hura iritsi zitzaion erantzun gisara. Kosta egin zitzaion hasieran zer zen konturatzea.
‎Zerbait erantzutekotan egon zen, baina azkenean erabaki zuen egunen batean izango zuela aukera mutur handi hari bere lotsagabekeria guztiak ordainarazteko. Eta une hura iristear egon zitekeen. Azkenaldiko zurrumurru batzuek ziotenez, benetakoak izango ahal ziren!?, Garciaren aitak endekapenezko gaixotasun bat omen zuen.
2020
‎Ama isilik geratu zen. Liburua eman zidanean, bazekien une hura iritsiko zela.
2021
‎Sabino Arana Goiriren hizkera ez ezik jarrera ere gogortuz joango zen. Inflexio gune hura iritsi zen arte, bederen: zera, alderdi espainolista fundatu behar zuela eta abar.
‎Oihanak bazekien lehenago edo geroago momentu hura iritsiko zela. Eta beldurra eragiten zion.
‎Ez zen Marrazoren aldetik haserrerik egongo, baina astea joan eta astea etorri ez zuen beste konturik izango, hartaz hitz egiten segituko zuen harik eta Katherinek dantzarekin zerikusia zuen guztia gorrotatu arte. Eta hilaren une jakin hura iristean, haren galderak burrunban hasiko ziren eltxoak bezala, harik eta Alice ez zegoela haur baten esperoan ziurtatu arte. Katherinek ez zuen uste dantzaldira joatea merezi zuenik, gero kalaka hura entzun behar bazuen.
2022
‎Saudi Arabiara gerra-ontziak eta tropak bidali ostean, NBEren Segurtasun Kontseiluaren 678 ebazpenak 1991ko urtarrilaren 15era arteko epea eman zion Saddam Husseini Kuwaitetik erretiratzeko. Egun hura iritsi eta berehala, aire erasoei ekin zieten; 42 egunez etengabe bonbardatu zuten herrialdea. Bagdadek Scud misilak jaurti zituen Israelen eta Saudi Arabiaren kontra.
‎Ostiral hura iritsi zenean... maite dudan jende guztia agurtzen hasi nintzen. Mentalki, esan nahi dut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia