Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2015
‎Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; izan ere, hitz egiten duen Espirituak berak geldiarazten ditu gainerako pentsamenduak eta esaten denera arretaz egonarazten du; horrela, nolabait iruditzen zait, eta uste dut halaxe dela, errazago litzatekeela oihuka hitz egiten duen pertsona bati ongi entzuten duen beste batek ez ulertzea; izan ere, gerta daiteke esaten dionaz ez konturatzea, eta pentsamendua eta adimena beste gauza batean jarrita izatea; tratatzen ari garen honetan, ordea, ezin da horrelakorik egin: ez dago belarririk estaltzeko, ezta esaten zaion hura ez den besterik pentsatzeko ahalmenik ere, ezta inola ere; izan ere, eguzkia geldiarazi ahal izan zuenak, uste dut Josueren eskaeraz izan zela, ahalmenak eta barrualde guztia geldiaraz ditzake, gaztelu hura berak ez baina beste Jaun handiago batek gobernatzen duela arimak argi argi ikusteko eran; horrek debozio handia ematen dio eta apaltasunera eramaten.
‎19 Egun batean pentsatzen ari nintzen atxikimendua ote zen neure arimaren kontua ematen diedan haiekin poz hartzea eta haiek maitatzea, Jainkoaren zerbitzari handitzat bainituen, eta haiekin kontsolatzen bainintzen. Esan zidan, heriotza arriskuan den gaixo batek uste badu mediku batek osasuna ematen diola, ez dela bertutea izango hari eskerrak eman gabe geratzea eta hura ez maitatzea; ea zer egingo nukeen pertsona hauengatik izan ez balitz; pertsona onekin izandako solasaldiak ez duela kalterik egiten, baina betiere nire hitzak zuhurrak eta santuak izan daitezela, eta haiekin harremana izateari ez uzteko, mesede handiagoa dakartelako kaltea baino. Honek asko poztu ninduen, batzuetan, atxikimendua zelakoan, haiekiko harremana guztiz saihestu nahi nuelako.
‎17 Nik, diodanez, hura ez gauzatzea ezinezkoa zela uste banuen ere, Eskritura Santuaren eta betetzera behartuak gauden Elizaren legeen aurka ez doan heinean sinesten dut egiazko errebelazioa dela. Izan ere, jakintsu hark esango balit Jainkoa iraindu gabe egiterik ez dugula eta kontzientziaren aurka gindoazela, uste dut berehala utzieta beste bideren bat bilatuko nukeela.
‎11 Ongi ikusten nuen nik hura ez zetorrela nigandik eta ez nuela merezi neure ahaleginez, oraindik astirik ere ez baitzen izan horretarako. Haren Maiestateak eman zidan indarra horretarako bere borondate hutsez.
‎Nik lehen aldiz ikusi nuen egunetik urtebetera hil zen. Eta Jainkoaren zerbitzuan bizi izan zen erabat, nigana zuen zaletasun handi hura ez bainuen egundo ere txartzat izan, garbiagoa izan bazitekeen ere.Hala ere, Jainkoa gogo gogoan izan ezik, haren aurkako irain larriak gertatzeko kasuak ere izan ziren. Esan dudanez, nik bekatu astuntzat nuenik ez nukeen egingo orduan.
‎Konparazio hau etorri zitzaidan burura: nik bitxi bat edo poz handia ematen didan gauza bat banu, neure burua baino maiteago dudan eta hura poztea neure atsegina baino gehiago desiratzen dudan pertsona batek nahi duela jakingo banu, pertsona hura poztearren, poz handia ematen dit edukitzearen poz hura gabe geratzeak; eta hura pozteak dakarren poza nire poza bera baino ere handiagoa denez gero, bitxia edo maite dudan gauza hura ez izatearen pena, eta hark ematen zuen poza galtzearena, kendu egiten zait. Horrela, nigandik banantzea hain biziki sentitzen zuten pertsonak uzten nituela ikusirik, pena izan nahi nuke; gainera, ni neure izaeraz esker onekoa izanik, beste garai batean nahiko izango zen pena handia hartzeko; oraingoan, berriz, nahi izanda ere, ezin nuen.
‎15 Etxe hura ez zen nahikoa, baina harekin batera beste bat emango ziguten; dena dela, ez zegoen bata bestearekin gu ongi kokatzeko eran. Azken batean, hartaz ematen zizkidaten albisteengatik, nik erostea gauzatu zedila nahi nuen, baina ez zuten nahi izan jaun haiek, aurretik nik ikus nezala baizik.
‎Hala ere, gure Jaunak nahi duenerako ezinezkorik ez denez gero, Haren Maiestateak agindu zuen egundo izan ez zena orain izan dadila. Nik horren berri jakin nuenean, uste dut kezka izan nuela; izan ere, San Joseren fundazioan esan zenez, etxe hura ez zegoen fraideen eskumenean, esandako arrazoiagatik. Bi gauzaren beldur izan nintzen:
‎Inola ere ez nuen ikusten ongi hain laster uztea monasterioa. Sakramentu guztiz Santuaren aurrera joan nintzen, hura ez haserretzeko eran idatz nezala Jaunari eskatzera, hura haserretzeak kalte handia ekarriko zigukeelako, fraideak orduan hasten baitziren, eta gauza guztietarako ongi zetorkigun Ruy Gómez, Erregearengan eta guztiengan hain eragin handia zuena, geure alde izatea; hau ez dakit gogoan nuen ala ez, baina badakit ez niola disgusturik eman nahi. Honetan nengoela, esan zitzaidan gure Jaunaren partetikez geratzeko joan gabe, fundazio hura baino gehiago zegoelako tartean, eta eramateko Erregela eta Konstituzioak.
‎Azken batean, Jaunak baimendu zuen. Monasterio hura ez zela komeni han ikusiko zuen, haren erabakiak handiak baitira eta gure iritzi guztien kontrakoak. Ni neure iritziaz soilik ez nintzateke ausartuko, jakinduria eta santutasuna dituzten pertsonen iritziaz baizik.
‎Eliza igeltsuztatzea ia amaiturik zen. Saldu zigun jaun hura ez zegoen han. Maite gintuzten pertsona batzuek esaten ziguten, gaizki egingo genuela handik hain laster irteteaz; baina premialdian ez dira ongi hartzen aholkuak, konponbiderik ez badakarte.
‎Hala ere arrazoiak nahiko funtsezkoak ez zirenez gero, ni konturatu nintzen non zen zailtasuna, baimenik ez ematean alegia; eta horrela esan zidan, onar nezala monasterioa errentaduna izatea, edo horrelako zerbait, ez naiz gogoratzen. Azken batean, esan zidan hura ez zela bere baimenaz mojen monasterioak egitearen aldekoa, eta Artzapezpiku zenez gero ez zuela baimen bat ere eman eta urte askoan izan zela han eta Kordoban, eta Jainkoaren zerbitzari handia da izatez; batez ere pobretasuneko monasteriorik egiteko baimenik ez zuela emango.
‎Izan ere, gauza ona nahiz txarra ez dago ikuskarian, ikusten duenarengan eta ikuskari haietaz apaltasunez baliatzean edo ez baliatzean baizik; apaltasuna badago, ezin dezake kalterik egin deabruarena bada ere; eta ez badago, Jainkoarena bada ere, ez du onik egingo. Izan ere, mesede hura ez duela merezi ikusiz apaldu beharrean harrotu egiten bada, jaten duen guztia pozoi bihurtzen duen armiarma bezalakoa izango da; edota bestela, ezti bihurtzen erlea bezalakoa.
‎Nahigabeturik hura ez delako bertan. Maria anderearen bertuteen ospea iristen zaio eta hori lortzeko zer egin behar duen adierazten.
‎Eta gutun batean idatzi zidan gure aita jeneralak, nik gehiago fundatzerik ez agintzeko eskatu ondoren, buruan ileak ditudan bezainbeste monasterio funda ditzadan nahiko lukeela. Ez da bidezkoa Jainkoaren hainbeste miraberen izena belztea gezurrekin; eta Jesusen Lagundian, esaten den bezala, haziera eta izaera eman dizkidatenez gero, arrazoizkoa litzateke, nire iritziz, egia agertzea, nuntzioa bezalako pertsona hain serioa (Ordenak erreformatzera baitator eta hura ez baita lurralde honetakoa) informatua egon dadin nor zuzendu eta nor lagundu behar duen, eta zigortu dezan hainbeste gezurrekin joan dakiona. Berorrek ikusiko du zer egin behar duen.
‎Eta moja guztiek otoitzak eskatzen dizkiote berorren aitatasunari; nik, goraintziak Velasco jaunari; orain dela gutxi idatzi niolako, ez diot idazten orain. Benetan nahi nuke gutun hura ez galtzea, ni joan nadinean haren arreba han izan dadin garrantzitsua delako.
‎5 Harriturik nago, nola ez dagoen Ameriketatik inolako mezurik nire nebarentzat (zeruan gerta bedi); ezinezkotzat dut gutxienez gutunak ez jasotzea. Jakinaraz biezat noiz doan itsas ontziteria eta gogoan duen Segoviatik idatzi niona, hau da, informa zedila Erregeen Hiriko bati buruz, bizi ote den Salamancako zaldun bat, Diego López Zuñiga; eta hila balitz, bi lekuko bila zitzala horretaz fede emateko, hura baita Salamancako mojentzat etxea saldu behar diguna; ez dute inolako etxerik, eta beldur naiz etxe hura ez ote den desegingo arrazoi horrengatik.
‎Nahiko pobrea izango da, lehiarik ez zaiolako faltako. Berorren aitatasunak eta aita Nicolaok hain laster bakarrik uztea nahiko arrisku gertatu behar zaio, eta Pastranako etxe hura ez du gogoko izango, nire iritziz. Zama handi bat kendu zait gainetik.
‎Goraintzi asko Garciálvarezi, eta konta biezagu auziari eta gainerako guztiari buruz, eta gehiago gure aitari buruz ea iritsi den. Nik ardura handiaz idazten diot ez dezala onar inongo pertsonak han jan dezan, kontuz aurrekariak ezartzeaz?, berak izan ezik, hainbesteko premia duenez gero, hura ez baita sartzen debekuan; eta kontuan hartzen da prelatu batetik mendekora dagoen aldea, baita zenbat doakigun haren osasuna ere, egin ahal dugun guztia gutxi baita. Ama prioreak diru pixka bat bidaliko du aita frai Gregoriorekin honetarako eta duela deritzana, benetan maite baitu eta horrela gogoz egiten du.
‎2 Hemendik aterako dutena, Jainkoak osasuna emango balio ere, aurrerantzean hura ez ikustea da, eta berori gabe geratzea, horrela ordaintzen baitio Jainkoak gaizki zerbitzatzen duenari, eta berorrek ikusiko du jende hain liskarti eta beti halako ernegua ematen didanaren kontua zertan amaitzen den, eta horrela eskatzen diot esan diezaiola nire partez Beatriz horri. Harekin oso haserre nago, hura aipa dadin ere nahi ez dudala.
‎Nik aurrez ez nuen inoiz ikusi, eta horrela benetan poztu nintzen hura ezagutzeaz. Haren iritzia kasu honetan hau da, eta hura ez hartzeko nik eta etxe hark guztiak hain erabaki sendoa izanik, ager diezaiotela inoiz ere ez duela izango sartzerik, sosega dadin; orain arte bezala hitz nahasiekin, beti sortuko zaiolako egonezina. Eta, egiaz, ez zaio komeni Jainkoaren zerbitzurako bere seme alabak uztea, eta halaxe nirekin bat etorri zen aita priorea, baina esan zion, gainera, jakintsu handi baten iritzia zuela eta hari kontra egiten ez zela ausartu.
‎2 Berorren aitatasunak katuarekin izan zuenari dagokionez, harri eta zur nago Esperantzak hain era txarrean hitz egiteaz. Jainkoak barka biezaio, baina dioen bezain gaiztoa balitz, ez zituzketen hainbeste oztopo jarriko hura ez galtzearren. Benetan pozten naiz berorren aitatasunak ez zuelako bidali gutuna Sevillara, hobe dela uste baitut haiekin apaltasun osoz aritzea, egiaz zor handia izan dugulako haiekin eta oraindik haietako batzuei zor zaielako.
‎5 Salamancako kontu horregatik bidaltzen diot gutun hau berorren aitatasunari; uste dut horretaz idatzi diotela dagoeneko. Nik idatzi nion hura ez zela fraide oinutsei zegokien kontua; emakume haiek han biltzeko baietz diot, baina ez fraide oinutsak haien bikario izateko (uste baitut horixe dela nahi dutena); eta honetarako bi hilabete gutxi dira, eta gotzainak ez die eskaerarik egin haiei, ez dituzte bidali nahi gainera, ezta ez dira horrelako gauzetarako ere. Nik fraide oinutsak beste munduko jendea bezala han agertzea nahiko nuke, eta ez emakume haiengana joan eta etorri ibiltzeko.
‎Dena dela, hurrengoan ez bitez harrotu halako gauzak egiteaz, nik zerbait nahi dudanean, ziur egon, jakinaraziko baitiot, eta, nire ustez, xalotasun eta gogo handiagoaz edo hainbestekoaz, nire konfiantzazkoak dauden tokira deituz, hau berorren agurgarritasunak eta guztiek gogotsu egingo dutela uste baitut. Ahots oneko hura ez zen inoiz berriro etorri. Arreta handiz ari naiz ea ikusten dudan ongi etorriko zaienen bat.
‎2 Goraintzi asko nire Kasilda maiteari( hura ez ikusteak ere ematen dit pena), eta Maria Gurutzekori. Egunen batean Jaunak orain hartu ahal dugun baino asti gehiagorekin ibil gaitezela nahiko du.
‎9 Fraidea eskatzen diot, eta aipaturiko hura ez bada beste bat izan dadila berorrek ongi deritzana, arima hauek oso ongi eta bare baitaude.
‎– Pixka bat gorago agertu den beste Joan hura ez dakigu nor den.
‎3 Utz itzazue alde batera, apaltasuna delakoan, pertsona batzuek izan ohi dituzten kikiltze antzekoak. Izan ere, apaltasuna ez dago erregeak opari bat egiten badizue hura ez hartzean, hartzean baizik eta zein handi datorkizun konturatu eta harekin gozatzean baizik. Ederra apaltasuna, nik neure etxean zeru lurretako Nagusia izan, niri mesede egitearren eta nirekin gozatzearren hara etorria, eta apaltasunagatik nik ez erantzun, ez Berarekin egon, eta ez ematen didana hartu ere nahi ez izatea, eta bakarrik uztea!
‎Ez da izango besteren lurrera joatea, norberarenera joatea baizik, hain maite dugun eta hain maite gaituenarena baita. Gogora zaitezte hemen, ene alabak, maitasun honek berekin dakarren irabaziaz eta hura ez izateak dakarren galeraz, tentatzailearen eskuetan jartzen baikaitu, esku ankerretan, on ororen etsai eta gaitz ororen lagun denaren eskuetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia