Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎Eta erran zidan: " Joanes, ni protestant nauk, etxeko ardi galdu hura bezala: jaun Esteban Etxegoien bezala, bai..." Aditu nionean ezen protestant zela, arras zabaldu zitzaizkidan begiak, harriduraren harriduraz, eta halako ezinegona jaundu eta nagusitu zitzaidan, zeren eta protestantismoa aipatzea izurria aipatzea bezalakoa baitzen gure aurkientza hartan.
‎Eta ez uste ezen zigortze kontu haietan hasberri inorant bat nintzela, edo ibili nintzela ipuineko nobizio hura bezala, bere burua gau eta egun zigortzen omen zuena baina azkenean ordenatik egotzi omen zutena, ardilarru bat zigortzen zuelako, bere burua zigortu orde...! Zeren ez bainengoen ni sasoin hartan ipuinetarako, ez neure buruaren engainatzeko, eta zeren prestik eta gerturik bainengoen, halatan, ene jokamolde hartaz trufa zitezkeèn estudianteen soei eta haien erran merranei buru egiteko, baldin zirkunstantziek hartarat baninderamaten...
‎Eta azkenean hura bezala hasi nintzen ni ere, zalantzak zetozkidanean: " Erromak erraiten duen bezala..." Ordea, zalantza ez zen Erromak erran zezakeena, baina ene baitan gertatzen zena, zeren kanpoan ikusten dugun soka korapilorik gabea bihur bailiteke gure barrenean mila korapiloko, eta zeren ez bainintzen, artean, neure buruaren jabe.
‎—Martin, hik eginen al huke Joanikotek egin duena... eta jaitsiko al hintzateke, hura bezala, Pagabasoko leizerat?
‎Osabaren zozo hura bezala...
‎Eta Maddalenen eskua Probidentziaren eskua duk, eta hura ere gozoa duk... eta ene eskuak haren eskuan hartuko dik atseden. Eta aitona Nikolasen heriotza oroitzen diat eta ez nikek hura bezala hil nahi, ohean oihuka... Eta, aizak, aitona Nikolas aipatu diadanez gero, jakin nahi al duk ezen hargatik erosi nuela han Bolognan Dioskoridesen liburua, animaliei buruzko bertze tratatu hura bazterrerat uzten nuela?
‎Oilarrak, beraz, ez zuen kukurruku egin, nire hirugarren ukoa adituta. Alabaina, harako Jondoni Petri edo San Pedro hura bezala nengoen, aitzineko erromatar betaurrekobelzdun eta irri egilearen parean.
2001
‎Eta Goienkaleko mamuak gogoratu nituen eta, leihoan, ni ere mamua nintzen. Inguruan gertatzen zenaren lekukoa, zakil monumentaleko gizon sufrituaren moduan, barrikaren ahotik burua atera eta mundua erdi harriturik eta erdi burloi erdikusten zuen hura bezala.
‎Harrituta utzi nau euskaldun naturala esan didanean, bere burua euskaldun artifizialtzat balu bezala. Natural horrek ume salbaiak ekarri dizkit gogora, basoan hizkuntzarik eta kulturarik gabe haziak, Aveyrongo hura bezala, eta pentsatu dut naturari kontrastea kulturak egiten diola.
‎Manifestu Komunistaren azaleko Karl Marx hura Euzkadi euskaldunen aberria dela esan zuen eta barrote atearen bestaldetik begiratzen zigun Sabino Arana alpargatadunaren eitekoa egiten zitzaigun. Bizardunak ziren biak, La propriété c’est le vol esan zuen Pierre Joseph Proudhon bezala, eta pegatinetako Che Guevara bezala, eta manifestazioan Goienkale eta Zeharkale izkinan airera panfletoak bota zituen gazte hura bezala.
2002
‎Eta zaurien ondoko indiferentzia, haiek orbainduta gero. Bikote hura bezala. Herritarren iritziz oso zoriontsuak omen ziren.
2003
‎–Romain zen bere izena, Romain Gary, eta hura bezala, frantziar idazle ospetsua bezala jantzita ibili ohi zen, jendeari arretarik jarri gabe, esaldiren bat ezpainetan zuela, drama txiki baten antzezpena entseatzen ari den aktore baten moduan. Jendeak begiratu hutsarekin zekien idazle bat, idazle handi bat zela, zuek izan ezik.
2006
‎Antzinako kontu zahar bat iruditzen zitzaidan niri hura, aitona amonek baserria bere eskuz egin zutenekoa, edo Único testigo filmeko amish komunitate hura bezala, mailu, iltze eta zerraz etxea altxatzen. Gaizkak hobeto pentsatuta zeuzkan gauzak, hala ere:
2008
‎Aditu al didazu? Hil, dagokizun tokira joateko, Bibliako beste hura bezala. Orain, tira, egin ahalegin bat.
‎Izeba Maritxuk eskuekin egin zuen keinu ahaztu hura bezala, keinu hau ere galtzear zegoela begitandu zitzaidan.
‎Nik behin ere entzun gabeko hainbat hitz esaten ditu osabak CDan, galdutako hiztegi bateko hitzak,, sakillu? hura bezala.
2009
‎Bera zen horrela ikusi nahi izan zuena. Lehenagoko korrikalari lirdingatsu hura bezala, begiratzen zuena bakarrik geratzen zen normalean biluzik.
‎Loaren antz handiagoa zuen orain bere bizitzak. Ez tantaka tantaka zenbatzen zuen urrutiko bizitza hura bezala. Ez.
‎Eta muxu bat ipurtzuloan ere bai, nahi baldin bazuen. Ni ez ninduten Cassano gizarajo hura bezala torturatu beharrik izango, ez. Zertarako?
‎Baina bai bestela. Frantses jatorrikoa, beste hura bezala. Aberatsa.
‎huraxe gertatu baitzitzaion Domingori, agidanean, Ada azpiratu zuenean ere garaile bezain garaitua sentitzen zela, nexka mende zuen arren haren mende balego bezala; paradoxa bat zen hura, dudarik ez, ar emeen arteko joko eta jarrera dialektikoen ondorio, bai baitzirudien ezen indarrak indar eza garaitu zuela, bai, baina indar ezak indarra garai zezan; lehen aldia zen hura? baina, handik aurrera ere, askotan bizi behar izango zituen antzeko esperientziak, eta ez modu etenean, lehen esperientzia hura bezala, baizik eta modu osoago batean: sexua eta indarra, apokalipsiaren zaldizkoak lauhazka ilbetezko behorren gainean; indarra eta sexua, erregeak gorputz garaituaz tronu bat egin eta bere aginte makila ezar zezan, haragiaren eremu eta zoko moko guztietan; gero, baina, haize ezti batek inguratzen zuen inguru guztia, baita azal leunak azal zakarra ere, ferekak eta laztanak nonahi, iratxo batek su bat pizten zuen bitartean bertigoaren auskalo zer kobazulotan eta auskalo zer hutsunetan, sexuan beti omen iratxo bat, bihurrikeriaren bat egiteko prest?, harik eta azal batuen astinaldiak eta azalen arteko zirkuitulaburrak itzaltzen ziren arte, gorputz garailearen burdina gorputz garaituaren sutegian urturik; jarraian, gudu zelaian geratzen ziren aztarnak, ikusi nahi zituenarentzat:
‎kendu egin baitzioten; han, izan ere, sarjentuaz aparte, maila berekoak ziren soldadu guztiak, lehenengoa eta bigarrena, hirugarrena eta laugarrena, Grigori eta Nikolai, Nikolai eta Grigori: hots, bere burua Grigoriren parean eta haren berdin ikustean? hura bezala herren, bestela esanda, berea beste herrentasun bat bazen ere, ohorearekin lotua?, degradatua eta gutxietsia sentitu zen; zer kostatzen zitzaien hiriko partiduko goi karguei, bada, xehetasun haiek aintzakotzat hartzea eta merezi zuenari merezi zuena ematea?, ez sarjentuaren galoiak, beharbada, baina bai kaboarenak gutxienez, baina ezta hori ere!; Nikolai, beraz, behin zigortua izan zena, diziplina ezagatik bidali baitzuten ganbara zaintzera?, bi aldiz zigortua sentitu zen, eta bi aldiz zauritua, eta zauriturik zegoèn piztia, basurdea?
‎Ada ez zela beste emakume bat, beraz, zerrendari eranstekoa, ororen arteko bata baizik, lehena, sentimendu erabateko bezain esklusiboan; harekin batera, buruan zituen berak idealizatutako gaiak. Parisko komuna; hierarkiarik, jabego pribaturik eta jelosiarik gabeko gizartea eta abar?, kontraesan bortitz bat sorrarazten ziotenak, ausaz? edo agian ez, zeren, A las barricadas kantatu zuèn hartan, Adaren gorputza esku eta bandera bihurturik ikusi baitzuen Chaplinek, beharbada, barrikadako protagonista emakumezko hura bezala, Délacroixen. Libertatea, herriaren gidari, koadro entzutetsuan azaltzen dena eta Chaplinek ederki ezagutzen zuena, maisutza ikasi zuèn garaian behin baino gehiagotan ikusi baitzuen koadroaren kopia bat, lagun egin zuèn irakasle bakuninzale batek bere etxeko langelan zuena?, iraultza bera ere Adaren baitan haragiturik balego bezala; Libertatearen irudi hark, baina, ezusteko erantzuna eman zion libertate gose baizik ez zenari?. Sentitzen dut??:
‎Vianako printzea munduratu ondotik, bertze mutiko batez erditu zen Joana Albretekoa, Luis Karlos. Alabaina hori ere Jainkoak eraman hainbat hilabete gabe, lehenbiziko Henrike bizi laburreko hura bezala. Tartean, bide motz bera egin zuen Madalena izeneko arreba batek, piztu orduko itzalita.
‎Izaeraz mutil irekia zen arren, isil samar egon zen bazkalondoan Chaplin, bere barruan bilduta, Adaren ahotsak –Adak behin eta berriro kantatu zuen bazkalondoan, Txominek eta Rebecak hala eskatuta– malenkoniaren erresumara eraman balu bezala –erbestera, alegia, bere desio konplituen lurrak ez zirèn beste lur guztiak baitziren, bere kasuan, erbeste–, erremediorik gabe; Chaplinek gurtu egiten zituen emakumeak, maitatu ere maitatu zituen batzuk, baina bazirudien Adaren kasua bestelakoa zela, aurrekoekin zerikusirik ez zuena: ...iboan; harekin batera, buruan zituen berak idealizatutako gaiak –Parisko komuna; hierarkiarik, jabego pribaturik eta jelosiarik gabeko gizartea eta abar–, kontraesan bortitz bat sorrarazten ziotenak, ausaz... edo agian ez, zeren, A las barricadas kantatu zuèn hartan, Adaren gorputza esku eta bandera bihurturik ikusi baitzuen Chaplinek, beharbada –barrikadako protagonista emakumezko hura bezala, Délacroixen" Libertatea, herriaren gidari" koadro entzutetsuan azaltzen dena eta Chaplinek ederki ezagutzen zuena, maisutza ikasi zuèn garaian behin baino gehiagotan ikusi baitzuen koadroaren kopia bat, lagun egin zuèn irakasle bakuninzale batek bere etxeko langelan zuena–, iraultza bera ere Adaren baitan haragiturik balego bezala; Libertatearen irudi hark, baina, ezuste... bi hitz, epai bat, Chaplin erbestera kondenatzen zuena; esan nahi baita Chaplinek buruan behar zituela Domingo eta Adaren arteko harremanak:
‎horregatik sentsazio hura, lotan zuèn zerbait orduantxe piztu balitzaio bezala, plazer iturri oparoak baitziren, antza, indarra eta sexua, sexua eta indarra, Domingok ez baitzuen epe labur hartan besterik sentitu; arraren indar indartsua eta emearen indar indargabea, indarrez hustutako indarra, indarra bera baino indartsuagoa izan zitekeena: ...entitzen zela, nexka mende zuen arren haren mende balego bezala; paradoxa bat zen hura, dudarik ez, ar emeen arteko joko eta jarrera dialektikoen ondorio, bai baitzirudien ezen indarrak indar eza garaitu zuela, bai, baina indar ezak indarra garai zezan; lehen aldia zen hura... baina, handik aurrera ere, askotan bizi behar izango zituen antzeko esperientziak, eta ez modu etenean, lehen esperientzia hura bezala, baizik eta modu osoago batean: sexua eta indarra, apokalipsiaren zaldizkoak lauhazka ilbetezko behorren gainean; indarra eta sexua, erregeak gorputz garaituaz tronu bat egin eta bere aginte makila ezar zezan, haragiaren eremu eta zoko moko guztietan; gero, baina, haize ezti batek inguratzen zuen inguru guztia, baita azal leunak azal zakarra ere, ferekak eta laztanak nonahi, iratxo batek su bat pizten zuen bitartean bertigoaren auskalo zer kobazulotan eta auskalo zer hutsunetan –sexuan beti omen iratxo bat, bihurrikeriaren bat egiteko prest–, harik eta azal batuen astinaldiak eta azalen arteko zirkuitulaburrak itzaltzen ziren arte, gorputz garailearen burdina gorputz garaituaren sutegian urturik; jarraian, gudu zelaian geratzen ziren aztarnak, ikusi nahi zituenarentzat:
2010
‎Eraikineko lau horma zatietatik bat (ekialdera begira dagoena) erditik edo dago ebakia, eta ondoko horma zatiari burdin hesi batekin baizik ez zaio lotzen. Hesi hori bigarren patio batera begira dago, lehenengoa baino txikiagoa eta hura bezala hormaz eta hormapiko beltzez blokeatuta.
‎Lekuak ez zitzaizkion lehen bezain arrotzak, eta usainak etxekotzat hartzen hasita zegoen. Nonbaitetik zetorren kanela usain hura bezala. Elenek heldu gara esan zuen kalearen arrasean zegoen etxebizitzaren leihoa seinalatuz.
2011
‎Geroztik elizak jende otzana maite du, esanekoa, lapur hura bezala, eta kondenatzen du jende errebeldea, bihurria, askea. Eta bi mila urtetan, elizak errepikatu du Jesusen portaera:
‎Gurasoen etxera itzultzea ezinezkoa litzaidake eta hau ere beraiena izanagatik, gutxienez ez daude hemen. Gustatzen zaizkit supermerkatuak, despertsonalizazioa, kantuan zuhaitzez zuhaitz libre zebilen txantxangorri hura bezala sentitzen naiz izoztuen sailetik pastarenera, handik esnekienera, edo nora ezean paseatuz. Eta eremu turistikoek badute supermerkatutik, bai behintzat askatasun modu horri dagokionez.
‎–Pilotuak jende gaztea ziren, mutil hura bezala! –hots egin zuen Lucíak, begiak diz diz.
2012
‎Eta orain dela hiru urte inguru honetan desagertu zen neska gazteak Etxenagusiako dutxa batean labankadaz josita amaitu izan balu, nork eta Julian Etxenagusia Norman Bates-ek erailda? Eta nor izango da etxe horretako eskaileretatik gora igoko den Arbogast detektibea, hura bezala Norman eroaren labankadek txirtxilatua amaituko duena. Ezinezkoa da, ez?
2013
‎Erakundea desagertzean loturarik gabe geratu zen jendea da ikertzen ari naizena. Orain, jitoan doazen ontziak bezala dira, gure orbitatik kanpo haizeen eta patuaren esku geratu diren objektu horiek bezala edo, gogoratuko duzue, SESB desegin zenean batean ahaztuta utzi zuten kosmonauta sovietar hura bezala. Neure semea baino hobeto ezagutzen ditut, edo neure semeak balira bezala.
‎Izen hura bezala, bertze edozein noble handirena gogoratzen ahal zitzaidan. Nire gezurrak ez zuen Ollakarizketaren bisaia argitu, baina bai haren jakin mina agerrarazi.
2014
‎–noski, nire lankide maitea; Kaukaso ontzia hornitzen zen bitartean, hura bezala «hornitzen» aritu nintzen ni ere!
2015
‎Nola esango nuke? Gogorapen hura bezala. Ni nerabea.
‎Aietekoa ez zen bake konferentzia bat izan. Ez zen 1978an Camp David eko erresidentzian Jimmy Carter AEBetako presidenteak Menahem Begin Israelgo lehen ministroa eta Anuar el Sadat Egiptoko presidentea aurrez aurre eserarazi eta agiri batean ados jarri arte altxatu ez zireneko hura bezala izan, ezta Ipar Irlandako gatazkan zeresana zuten eragileak, George Mitchell moderatzaile nagusi zutela, Stormonteko parlamentu egoitzan goizaldeko ordu txikietara arte batzartuta egon zirenean bezala ere, negoziazio prozesu luzearen azken txanpan bake akordioaren xehetasun guztietan ados jartzeko. Aieten bertan ez zen berez ezer negoziatu.
‎Zapatetan bizitza arrastaka daraman agure hura bezala.
‎Filologia ingelesa ikasten ari zela uda partea Ingalaterran pasatzen zuen, urtean zehar hemen ikasitako hizkuntza hobetzen; halako batean mutil ipar irlandar bat ezagutu zuen, Seamus McCartney izenekoa, Londresen lanean zebilena: handi, zintzo eta langilea, aitona Joxemari zelta baten antzera, eta hura bezala bereaz beste hizkuntzetarako belarri txarrekoa, El Ruso goitizenik ez du entzun baina.
‎Aldi berean, baina, patuaren edo historiaren zartada: Joxe Elizegi, aitonaren anaia eta hura bezala Francoren tropan zebilena, hil egin zen gerran, 1937ko ekainaren 7an; handik astebetera ezkondu ziren Maria eta Patxi, hilaren 14an, eta uztailaren 2an jaio zen mundura nire ama, bizitza latza iragartzen zion giro aski triste eta samin baten erdian. Uztailaren 2a da lerro hauek idazten ari naizen eguna ere, kasualitatea, eta egun honetantxe betetzen ditu amak 65 urte; egin ditzala oraindik beste horrenbeste!
‎Beste hura bezala: etxekoandreak ohituraz kanpoko eginkizunen bat zuela eta desorduan joan da etxera eta senarra ohean goxo goxo harrapatu du umeak zaintzen dituen neskatoarekin.
‎Bladi izan zen, beraz, handik aurrera Vladimir niretzat. Bladi, Abadiñoko santua bezala, eta ez Vladimir, beste Ilitx errusiar boltxebike hura bezala.
‎–Baina ez dio inori axola?. Aliren egoeraz ari da Pedro, eta hura bezala dauden adingabeko hamaika etorkinei buruz ere. –Pertsonak ez du baldintza horretan egon behar?.
‎Halaxe aurkituko zaitu handik ordu batzuetara senarrak, erdi biluzik eta begiak itxita. Turkiako emakume hura bezala, albistegian ikusi zenuen emakume gajo hura bezala.
‎Halaxe aurkituko zaitu handik ordu batzuetara senarrak, erdi biluzik eta begiak itxita. Turkiako emakume hura bezala, albistegian ikusi zenuen emakume gajo hura bezala.
2016
‎Kilometroak, Herri Urrats, Nafarroa oinez eta Ibilaldia aukera hobeezinak ziren herritik urrun mozkortzeko, ongi pasatzeko, neskatan egiten saiatzeko eta talde gogokoenen erritmora jauzi egiteko. Aldika baita ke eta gomazko pilota artean bueltako autobusaren bila nora ezean korrika egiteko ataka ere (94ko Berako hura bezala). Institutuan Atxagaren Obabakoak irakurtzera behartu gintuzten, baina ez zuten lortu gugan liburuetarako irrika pizterik.
‎Barkatzeko esan diot, ahaztu egiten zaidala sarritan lana non egiten duen, baina ez da horrenbestez baretu eta gehiagotan ere entzun izan diodan erretolikarekin jarraitu du, guztiak direla berdinak, egozentrikoak, amorragarriak, zalantzatiak, bakarrik bizitzeko hobeak, zoriontsu izateko gaitasunik gabeak, arazorik ez dutenean asmatu egiten baitituzte eta bidenabar ingurukoei eragin ere bai. Bera, esate baterako, ez dute bakean uzten, behin eta berriz telefonoa aldatu behar izan zuen, lanorduetatik kanpo ere deitu egiten ziotelako, gauerdian ere bai batek baino gehiagok, ezin zutelako lorik hartu edo oso bakarrik sentitzen zirelako edo ez egitekoren bat egitera zihoazelako edo, okerragoa dena, pozik zeudelako edo maiteminduta edo, beste hura bezala, aspaldiko partez gizon sentitzen zelako?, esan du eta, kontatu ez badu ere, oso ondo nekien zertaz ari zen, mila aldiz entzun baitiot laurogei urteko idazlearen pasadizo hura, gau batean erabat aztoraturik deitu baitzion begien aurrean zekusan mirariaren berri emateko, eta emaztearen ahizpak, artean lanean hasi berria izaki, guztiz interesaturik, mesedez kontatzen jarraitzeko eskatu ziola...
‎Eta nik zoriontsutzat jotzen nuen neure burua, miresten jarrai nezakeelako haren irudi urruna, ederra bai barrutik eta bai kanpotik ere. «Egia bezala/ hura bezala triste eta eder...»: inoiz amaitu ez nuen poesia bateko lehen bi lerro hauek, askoz geroago idatziak izan arren, Erroman, gerra bukatu eta orduantxe, 1939ko abuztuko Micòli buruzkoak dira, orduan nola ikusten nuen adierazten dute.
‎Diabolikoak. Don Manciniren Chucky alu hura bezala. Kakalarria jartzen dute, ez dakizu nork erditu dituen.
‎–Bai, hasteko oso liburu luzea da, hura bezala, zortziehun orrialde ditu, baina ez da egun bakar batean gertatzen Joycerena bezala, urte batean zehar baizik?.
2017
‎Piztia hura bezala sentitzen zen albaitaria. Ahaztu ezin zezakeen arazo larri bat zeukan burmuinaren erdi erdian, baina inguruan zebilen biraka, animalia haren antzera, ilunabarra noiz etorriko zain hari heltzeko; txikikeriei helduz, arazo nagusia ahaztearren.
‎Eta besotik hartuta hor eraman zuen Prantxixko Zabaleta gizajoa, ikararen ikaraz praketan pixa eta kaka eginda. Besteak ausartago irudikatu ohi ditut, burua zut, kopeta gora, baina beharbada gure aita bezain izututa zeuden, hura bezala bere izerdi eta txixetan blai, koitadu ez izateaz edo lagun falangista bat ez izateaz damututa.
‎Amarru huts bat. Zubi hura bezala. Ezerezaren erdian zintzilik?
2018
‎Gauza bera da, erruki bera, laguntza dei bera, zentzu ahuldade bera, aztikeria bera, esan nahi baita, arazo pertsonala irtenbide politikoak konponduko duela. Bera ere, Betty Fernandez, so geratzen zitzaien alemanen okupazio garaiko kale hutsei, so Parisi, loretan zeuden katalpen enparantzei, beste emakume hura bezala, Marie Claude Carpenter. Jendea hartzeko egunak izaten zituen honek ere.
2019
‎Egia da perfekziotik urrunegi dagoen mundu honek min ematen didala. Zuloak eragiten dizkit nire urdail hormetan, eta gehiegi denean, odoletan hasten da, Xeberrik eta Gontzal Mendibilek 70eko hamarkadan egin zuten Zaurietatik dario azal hura bezala.
‎edo ahari larrua lortu duen beste hura bezala,
‎bai ederra zarela, ene laztana, bai ederra! Neska lagun mistikoak bezala, parekoak zenituen Xarongo arrosa eta haraneko lilia, eta, hura bezala, neska gazte arrunt bat baino gehiago izan zara niretzat; ikur bat izan zara, gauza eder eta jaso askoren ikurra[...] eta, horregatik, Suzanne zurizkoa, amodio aratz eta eskuzabal batez maite zaitut, erlijiotik ere baduen amodio batez.
‎Aritz du izena, baina denek Alemana deitzen diote, edo Alemanaren semea, bere aitagandik baitatorkio ezizena, hura bezala ilehoria, begi argikoa eta handia delako, nahiz eta ez den Europa iparraldean jaioa, alboko herrian baizik.
2020
‎Gau hartan ere, Loti Ederrak bezala egin nuen lo. Eta, hura bezala, musu batek esnatu ninduen. Luperen ahotsa entzun nuen" jaikitzeko ordua" leun esaten hurbil hurbil.
2021
‎Imajinatu Jesus, adibidez. Edo zu zeu, hura bezala. Gaixoak sendatzen, hildakoak zutunik jartzen.
‎III. MENDEKOA, Claudius Aelianus idazlea Zhang Hua baino belaunaldi bat zaharragoa zen, erromatar eta Txinako inperioen artean halako belaunaldi konparaketarik egin badaiteke, hura bezala jakituria biltzailea: hamazazpi liburukiz osatutako liburu bilduma idatzi zuen greziera zaharkituan, Περὶ ζῴων ἰδιότητος izeneko lan mardula (De natura animalium latinez, Animalien izaeraz deitu genezakeena euskaraz), animaliei eta naturari buruzko istorioz osatua, gehienetan alegoriak edo ikaskizunak emateko antolatua; zenbaitetan kontakizun harrigarriekin eta, beste batzuetan, sen ona zalantzan jartzen duten irakaspenekin.
‎Zer garen tristeak! Atzo jaso nuen whatsapp hura bezala: " Ni ez naiz aspertzen, baina ez dut ulertzen zergatik sartzen dituzten arroz pakete batean 8.454 ale eta beste batean 8.522".
2022
‎–Orduan, zer? Mozorrotu egiten da, Roberto Alcázar eta Pedrínek harrapatu zuten errusiar espioi hura bezala?
‎Hark ere izaten zuen bere saria", kontatu dit Pakitak. Sarako hura bezala izan ziren bertze batzuk Dantxarinean, Elizondon edota Arantzan, errate baterako. Emakume haien lana, batzuetan, etxeko nagusiek ordaintzen zuten; bertze batzuetan, aldiz, lehenbiziko soldatatik ordaindu behar izaten zuten neskatoek.
‎–La Rotondan ligatu zenuen lehenengo nobia hura bezala.
‎Beste batzuetan, ordea, pentsatzen zuen elkarrizketa erdipurdikoa atera bazen ez zela bere erruagatik izan, Ezeizabarrena babo samarra zelako baizik, baboa eta hantustea, artista plastiko askori gertatzen zaien zerbait, bide batez. Batik bat, hura bezala, inor gutxik konprenitzen zituen espazio denboraren inguruko" instalazioak" egiten bazituen, Artiumen erakutsi zituenak adibidez, azalpen txosten luzeez lagunduta zetozenak, obra bera baino konplexuagoak. Eta halakoetan are gutxiago ulertzen zuen zer ikusi zuen harengan bere Arantxak, biak gazteak, gazteegiak izanagatik ere.
2023
‎Orain Gorka Lafittek eta maite dute Jakes, garai batez agurra ukatzen bazioten ere, edo onartzen dute, edo taktikoki egokia iruditzen zaie haren lagun gisa agertzea. Baina Jakesi eta hura bezala traidore deitu zituenei ez die aitortu makur ibili zela.
‎Zoriontasuna klabea da Maiderrentzat eta, hura bezala, arrakasta ere momentuak dira. " Arrakasta ez da nik nire burua, nire lorpenak, nire bidea aztertzerakoan erabiltzen dudan kontzeptu bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia