Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 18

2002
‎Aurrekoaren antzeko emaitza lortu nuen, pare bat segundo gorabehera. Txunditurik nengoen, hura bai bonheur parfait!: oso ondo gordetzen dut oroimenean momentu hark eman zidan poza.
2006
‎Aitzitik. Baina aitor dut nire irudimenarena beste upeleko edabe bat zela, hura bai baitzebilen Umbertok deskribatu bezala: bide luzea egiten zuen bere kasa, ezin nuen bridatu, aldizka adoretu eta aldizka urduritu egiten ninduten aldartetara iristen zitzaidan.
2008
‎...ginenean ere, ni pozik, nahiz atsoak alboko gelan lo egin, Tomas ez zen gaizki moldatzen, baina pazientziarik ez, horixe tamala, azkar azkar egin nahi izaten zituen egitekoak, niri gustatzen zaidan patxadarik gabe, askotan esaten zidan, egingo al dinagu, baina ez zen galdera, ez zen erregua ere, trumoia bezalako fenomeno ezinbesteko bat zen, eta bukatu ondoren, esaten zidan, ze iruditu zain?, eta hura bai, hura bazen galdera, eta erantzun egin behar, ze erremedio, bestela seko zapuzten zen. Zeruan bezala, esaten nion nik tarteka, zein ondo!
2009
‎Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, aski dugu bakarra, mundu hau latza baita, ados, Sara, bakarra ekarriko dugu, neska edo mutila, berdin dio, eta Felix deituko diogu, edo Lidia, ez dut txorakeria gehiagorik egingo, Sara, agintzen dizut, ez dizut gehiago eskurik erantsiko, inoiz ez, besoa moztu nahiago, zuk nahi bezala joko dugu larrua, gauzak diren bezala adieraziko ditut, larrua jo, izorratu, ostiaputa eta halakoak botako ditut, zure gurasoak bisitatzera joango gara eta oilasko zati bat ere jango dut, eta baso bat ardo edan, haiekin esker oneko agertzeko eta zoriontsu sentiarazteko, zure nebarekin aurrez aurre eztabaidatuko dut eta teoria iraultzaile usteko horiek eraitsiko dizkiot, ozen hitz egingo dugu, builaka, zer ostia, berari gustatzen zaion bezala, eta kopa bat ordaintzen utziko diot adiskidetzeko, baina gure diferentziak berdindu gabe noski; zure lehengo lagunak gonbidatuko ditugu, eta esango diegu etor daitezkeela Italiara edo bizitzen jartzen garen lekura, nahi dutenean, zure gurasoak ere etorriko dira, eta bidaia ahaztezin bat oparituko diegu, Florentzia, Erroma, Venezia, Bergamo... zuk nahi dituzun lekuetan barrena, ez naiz zutaz jeloskor jarriko berriz, Sara, nire emazte leiala, eta egunen batean norbaitek limurtzen bazaitu, ulertuko dut, urte hauetan guztietan ito egin baitzaitut, ezereztu, eskubidea duzu maitale bat hartzeko, edota nahi dituzun guztiak, ez galdu irribarre hori, horrela, horrela, dena ongi aterako da, hankek ez diote eusten zure gorputzari, baina hemen nago ni, ikusiko duzu, berriro eskalatzera igoko gara eta mendiz mendi ibilaldiak egingo ditugu, Apeninoak eta Dolomitak zeharkatu, Suitza eta Austria bisitatu, gure seme Felixi edo gure alaba Lidiari eskalatzen erakutsiko diogu txikitandik, ausarta izango da, karrera bat ikasiko du edo gustuko duen lanean arituko da, familia bat osatuko du edo bakarrik biziko da, berak nahi bezala, utikan arraza berria, Sara, arraza berria giza arraza bera da, etengabe berrituz doana, Kali Yuga, Satya Yuga, arketipo sinboliko zaharrak dira, ez ditut gehiago mekanikoki erabiliko gure bizitzan, itzuli nigana, Sara, munduko emakumerik onena, bakarra niretzat, arrazoi duzu, amak abandonatutako ume koxkor bat naiz, beldurrez betea, eta mitologia fantastiko bat eraiki dut zulo hori estaltzeko, arimako zauritik odolik isur ez dakidan, zulo huts hori zuk betetzea nahi izan dut, hori ez da maitasuna, badakit Sara, ulertu dut, ulertu dut, hori zu mirabetzat hartzea ...berriro hutsetik hasiko dugu harremana, heldutasunez, zuk hasieratik jokatu duzun bezala, neuk bidali nuen dena pikutara, orain neu izango naiz zure atzetik ibiliko dena, bizkor ikasiko dut, fida zaitez nitaz, ez galdu irribarre hori, nik salbatuko zaitut eta gero zuk gidatuko nauzu, nora eraman zaitut, nora, eskerrak garaiz ohartu zaren, bestela erotu egingo nintzen, Iñigo bezala amaituko nuen, hura bai pertsona ona, idealez betea, baina eromenik handienari atxikia; ni haren bide beretik nindoan, baina garaiz konturatu naiz, zuri esker, auto txiki bat erosiko dugu, gainerakoek bezala, hipermerkatuetara joango gara erosketak egitera, pizzak jango ditugu, ez dut berriro jalvarik prestatuko hainbat urtean, haren zaporea ahaztu arte, gauero gauero jalva, aitak erakutsia zidalako, titietaraino ze... Sara, eutsi pixka bat gehiago, eutsi, segi irribarrez, elur malutek zure begi ninietan bizitza berri bat argitzen dute, ilun argiekin, garbitasun osorik ez dago, ulertzen dut, ulertzen dut, ikusiko duzu nola aldatuko den guztia, jarri aurpegitxo hori nire lepoaren kontra, hotz zaude, berotu nire lepoan, kilimak egiten dizkidazu sudurraz, ezpainez, segi musu ematen, nolatan ez ote naiz lehenago jabetu zenbat maite nauzun, ergel hutsa izan naiz, ia dena hondatu nuen, eskerrak garaiz konturarazi nauzun, Sara, emadazu beste aukera bat, egin irribarre, zeinen zoriontsu naizen, ostiaputa.
‎Nik etengabe irakurtzen jarraitzen nian, politikako kontuak ere bai. Hamasei urterekin, Marxen Kapitala osorik irentsi nian, eta taldean eztabaidatzeko eskema bat egin; orain barregura ematen zidak zer ondorio ateratzen nituen gogoratuta, baina hura bai grina. Garai hartan, edozeren aitzakian egiten nitian eskemak; Euskal Historia osoa sei orritan laburbildua neukaan, Federico Zabalaren liburukote batean oinarrituta; materialismo historikoaren eta dialektikoaren oinarrizko kontzeptuen koadroa ere egina neukaan, Chiletik MIRekoek bidalitako material gorri batzuk abiapuntutzat hartuta, eta orobat Althusser, Rosa Luxenburgo, Marta Harnecker eta beste hainbatenak.
‎zein fin aritzen zinen, ipurtzulotik eri luzea emeki sartuta... zer, egiak min ematen dizu, oraintxe bertan hil egingo nindukezu, ni desagertzea nahi duzu, egin ezazu, potrorik baduzu, zeure onetik ateratzen zaitudanean muturreko lerdo bat emateko baino ez daukazu potrorik, salaketa jarriko dizut jo nauzulako, ikusten, azkenean ergel baten pare negarrez amaitzen duzu. ...o, berriro saiatu nahi zenuela, irakaspen espiritualaren egarri zinela, zure maisu nintzela, prest zinenean ume bat izango genuela edo nik nahi beste, eta Lurra zorionez beteko genuela, horixe esaten zenidan fedea eta itxaropena berriro pizturik, nire esku jartzen zinen, ez nire esku baizik eta buru gainetik oinetaraino zeharkatzen ninduen eta egoa birrintzen zidan jakinduriaren zirrararen esku... hura bai hutsune zentzuz betea, onartu besterik ez zenuen egin behar, oso gutxik izaten dute halako maukarik.
‎Ez dakit; ez dut uste garrantzitsuak direnik bete ditudan eta betetzeko geratzen zaizkidan nire asmo hauek. Bueno, egitea pentsatuta daukadan azkenengoa hura bai dela garrantzitsua. Kontatuko dizut momentua ailegatutakoan.
2010
‎Fermin de Arano, Abad de Leiza, contra Juan de Berdabio, sobre el pago de 5 quintales de hierro, 1591 ere Goizuetako burdinolatik hartua zukeen deitura Juan horrek. Baina, askoz lehenago, 1566an, bazen beste Juan de Berdabio bat Goizuetan hila, eta hura bai izatez Berdabioko seme zela. Hilburuko testamentua 1566ko urriaren 14an egin baitzuen, bere ondasun guziak emazte Katalina de Garaiburu [448] eta Maria Periz de Zuloaga alabarentzako utziz.
‎Eta agudo hurbildu da katu dominus domestikatu eta ongi domatua saguari domaketa lezioa ematera. Eta hura bai, benetako ikuskizuna: sagua beldurrak lotua, isastxoa bera ere kizkur bilduta, begiak alde guztietara izuaren izuz... eta katuak bidaltzen zuen, halako ikuttu amultsu batez, azazkalak zarpatu gabe, xuabe bultzatuz... sagua korrika hasi orduko, ordea, zaust!, zarpa gainera," kieto hemen!"... eta bultza berriro beste xarpatxoarekin... gazteari erakusteko trikimailuak ere egoki erakutsi dizkigu... luze saiatu da sagutxoa etxekotze eta otzantze aldera.
‎intsusaren kanabera barruko airea berotu orduko, mami arina ziztu bizian, suaren beroz jaurti ohi zuelako: hura bai sorginkeria!
2018
‎Normandiakoa ez zen benetako lehorreratzea izan. Manhattango moilatan egingo zutena, hura bai lehorreratzea. Gizon txikiak zerumugaren amaieran begiztatu du Manhattan hegoaldeko etxe orratzen luze mehar mailakatua, orrazi irregular baten segida hautsi hura, belar ilara bat bezain harro altxatzen, beren itzala uretan islatzen zuten belar ziri lerrokatuak.
2019
‎Ametsetan jardun dugu egunen batean Donostian bizitzearekin, kexatu egin gara maizter sariek jo duten gorakadarekin etxebizitza turistikoen erruz, erabakita utzi dugu geure hurrengo bisitan Garraxin afalduko dugula eta gero Dabadabara joango garela parranda egitera. Hura bai zela bizitza, hura bai zela familia bat edukitzea.
‎Institutuan gurekin dabil, eta gaur bukatzen zaio hiru eguneko kanporatzea. Bigarrena, iaz egin zuena egin eta gero; hura bai markatik fuerakoa izan zela, mortala. Berak, ordea, ukatu egiten du.
2020
‎Autobusean eserita, Marianneren irudia ikusten jarraitu zuen, atean zutik, argiak atzetik ematen ziola: bai fina ematen zuela, hura bai zela pertsona glamourrez betea eta sekulakoa, eta nolako espresio sotila aurpegiratzen zitzaion berari begiratzen zionean. Baina bera ezin zen izan Mariannek nahi zuena.
2021
‎" Trikuharriko lehen hilketa bikoitza bezala", pentsatu nuen, kezkatan. Datu hura bai, zabaldu zen.
‎Bizkortuxeago, nik eramandako mandarinekin eta te kaneladunarekin sabela berdindu ostean, Badia neskatilari erosketak egiten laguntzeko eskatu zidan, eta ni, noski, ez nintzen batere zapuztu halako eskariarekin. Gaztetasuna gorabehera, hura bai ezti goxokia.
2022
‎Hura alaitasuna! Gogotik parte hartu zuen Jimmyk; hura bai zela bizitza ezagutzea, azkenean. Halako batean arnasarik gabe geratu eta Stop!
2023
‎Coruñako andere gorenek haurrentzako arropatxoa egiteko enkargua ematen zidaten, alabentzako arreoa egiteko. Real kaleko Minako kondesarentzako zuritasun guztia egiten nuen, gazazko parpailekiko amantalak, kondesarentzako eta Paquita anderearentzako? hura bai ederra, txirikorda haiekin, batistazko ohe atorrak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia