Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Horretarako, 2.000 milioi pezeta (80 milioi libera) inbertitu ditu. Iasmeten teknologi jarduera %9 hazi zen 1999an, eta horrek esan nahi du fakturazioa %18 igo zela. Nabarmentzekoa da euskal zentro teknologi honek Europako ikerketa eta garapen proiektuetan duen partaidetzaren garrantzia.
‎Arretaz lan eginda. Alde batetik ongi ulertu behar da testua, eta horrek esan nahi du ez bakarrik hitzak ulertzea, baizik eta baita" background" a ere. Alegia, horren atzetik hizkuntzak eta kulturak duen karga guztia, ageriaren atzetik dagoen karga kultural eta erreferentziazkoa jasotzea.
2001
‎Definizioetan ezkerra zer den eta zer ez den ez galtzeko, ezkerra zeren inguruan elkartu litzatekeen argi daukat; puntu horietan ados bagaude, horrek esan nahi du maila horretan behintzat denak ezkerrekoak garela (Arragoa ponentziatik irakurtzen du): " Enplegu betearen eta lan banaketaren bataila geure gain hartzea; pobreziaren forma zahar eta berrien aurka borrokatzea; gizarte soldata eta enplegu betearen alde, 35 orduak eta gizarte eskubideen gutuna exijitzeko konpromisoa; arrazista eta baztertzailea izango ez den politika berri baten alde egitea; etxeko lanak eta pertsonen zainketa etxeko guztien artean egin beharreko zeregintzat hartzea, gizarte zerbitzuak errebindikatuz eta zereginok gizonezkoen eta emakumezkoen artean ekitatez banatzea; sexualitate librea eta diskriminazio ororen amaitzea errebindikatzea"; eta hauei gehitu litzaieke bizi dugun gatazkaren inguruko gutxieneko adostasuna.
2002
‎Lan aholkularitza bulego batean dihardu lanean. Behin eta berriro azpimarratzen du nahiago lukeela Aralar desagertzea, horrek esan nahiko lukeelako ezker abertzaleko joera desberdinek berriz bat egiteko modua topatua luketela.
‎Ertzaintza ere berdin, eta egingo ez balu kalteak handiagoak lirateke, dauzkagun Guardia Zibil eta poliziez gain, beste milaka ekarriko lituzketelako. Horrez gain, horrek esan nahiko luke Batasunaren intsumisioa eta dena hankaz gora jartzeko bideetan sartzea eta hori ez da inoiz gure bidea izan. Gure bidea, demokratikoki eta molde baketsuetatik, herriaren gehiengoaren borondatea irabaztea da eta herriak etorkizuna erabakitzea.
‎Eta motxila nahiko betea badago eta maiatzaren 13ko hauteskunde programak bete balira, horrek esan nahiko luke legealdi honetan edo hurrengoan abertzaleak gobernuan egonez gero konfrontazio demokratikorako garaia iritsi dela?
‎Ertzaintzak iragan larunbateko manifestazio zabal eta jendetsua era bortitzez eragotzi izanak, manifestazio eskubidea modu larrian ukitua dagoela adierazten du, eta jarrera hori denboran mantentzen bada, manifestazio eskubiderik ez dela adierazi da, horrek esan nahi duen guztiarekin. Kontraesanez eta interes politikoz jositako une politikoan, Eusko Jaurlaritza eta hura sostengatzen duten alderdien posizioa da aldi honetan korapilotsuenetakoa, nekez ulertu baitaiteke legalitatearen izenean oinarrizko eskubideen urratzea denboran luzatzea, areago euskal gizartean arbuiatzen diren neurrien izenean.
‎Zazpi kilometro izango zituen urtegi hori eginez gero, 280 hektarea galtzen omen ziren gainera, horrek esan nahi zuen galerarekin. «Urtean 8,5 milloi m3 ur emango lituzke' Estanda Urtegia' k.
‎ez dago kasu bakar bat ere, zientifikoki frogatu denik plater hegalaria zenik. 50eko hamarkadaz geroztik, munduan 50 eta 100 milioi OHE kasuz hitz egiten da; kontuak aterata, horrek esan nahi luke ordu erdiro plater hegalariren bat ikusten dela munduko lekuren batean. Fenomeno erreala balitz, fisikoa, torlojuren bat hartu ahal izango genukeen honezkero, edo zalantzatik haratagoko ebidentziaren bat ere bai!
2003
‎Metallicak 300.000 ale gutxiago saltzen baditu, oso larria da. Euskaraz kantatzen duen kantari bat 1.500 aletik 800era jaisten bada ordea, horrek esan nahi du hemengo produkzioaren atal handi bat defizitarioa dela sortzez. Horrekin egin kontu zein industria egin daitekeen.
2004
‎Pertsona nobleagoa edo besteekiko ulerkorragoa izaten ikasi duzun seinalea da jakinduria. Urteetan gauza asko bizi ondoren zenbait gauza ez baduzu ulertu edo ikasi, duela 20 urteko itsutasun berarekin bizi bazara, horrek esan nahi du bizitza alferrik pasa duzula. Aitzitik, gizarteak inposatu dizkizun gauzetan ez duzula denbora alferrik galdu islatzen du zure jakinduriak, hainbeste inporta zitzaizkizun gauzetan erreparatu duzula.
‎Zer jakingo dugu guk, ez jakiteagatik, Enduranceri ez badiogu abizenik ere eman. Munduko herri askotan izena ez zaio jartzen jaio berriari hitz horrek esan nahi duenaren arabera, edo egun horretan halako santu baten gogorapena egokitzen delako, ez, hitzak entzuten duenaren belarrietan soinu polita, edo gozoa, edo sendoa, ume horrentzako soinu egokia iruditu eta. Enduranceren amarentzat soinu polita izango zuen hitz horrek, baina inoiz gertatutakoaren berri balu, eta emandako izenaren esangura jakin, minkorra den iskirioa geratuko da emakume eder, harro eta duin honen oroitzapenarekin bat eginik.
‎Garrantzitsuak ez diren gauzak garrantzitsu egin nahi ditugu. Eta horrek esan nahi du pertsonak ez diela gaurko egunean, edo gobernuak, egiazko problemei aurpegira begiratu nahi. Horren ordez hain garrantzitsuak ez diren gauzekin betetzen digute eguna.
‎Garbi dago txirrindularitza profesionalaz ari baldin bagara, amateurretan ez bezala jendeak bizitza hortik irabazten duela. Orduan jende batek baldin badaki normala ez den modu batean jokatuz lortuko dituen emaitzak hobeak izango direla, eta horrek esan nahi badu diru gehiago irabaztea, fama gehiago edukitzea, dena delakoa... Denek ez dute etika berdina, eta beraz bada jendea araudia bost axola zaiona.
2005
‎Sagarduiren egun bat nolakoa izan daitekeen azaltzeko eskatu diogu eta hango bizimodua nolakoa den esatea «oso erraza» dela erantzun digu. Gatza isolamenduan dago eta horrek esan nahi du 24tik 22 ordu zeldan igaro behar dituela. Gainerako bi orduak ditu dutxatzeko, patiora ateratzeko metro luze eta 5 metro zabal, erosketaren bat egiteko...
‎Jaiotze data kontu handiz ezkutatzen dudan data da, horrek esan nahi du pixka bat ergela eta nahiko zaharra naizela. Gerrako alaba naiz, eta hura bukatu zenean oraindik txikia nintzen arren, munduan nengoen Gerraostea bizitzeko.
2006
‎Orduan ate hartatik mundu bat zabaltzen zitzaidan, eta ni aitari erakusten hasten nintzen. «Aita, honen izena Acer Pseudoplatanus da, eta horrek esan nahi du, pseudorekin faltsua dela, eta platanus, ba beste platanoa». Bion arteko hartu eman bat sortzen zen, zirkulu bat, aldian aldian handiagoa.
‎Poza, horrek esan nahi duelako arrakasta izan dudala. Idazleen heren bat hasiberriak direla esan dizut.
‎Katalunian aspaldidanik egiten ari diren bidea da eta guk saio batzuk egin ditugu, baina oraindik gurean albiste da Paul Auster aldi berean espainolez eta euskaraz ateratzea. Kasu hori, adibidez, oso ondo joan zen eta horrek esan nahi du badagoela modua bide hori jorratzeko. Bi hizkuntzatan batera argitaratuz gero, gaztelerazkoa lehenago izanda euskaraz erosiko ez lukeenak erosi egingo du igoal.
2007
‎Ezberdintasuna kudeatzeko filosofia erabili den tokietan erlijioko gerrarik ez da izan. Konfuzianismoari zor zaio Txinaren batasuna, eta horrek esan nahi du guk Txinatik asko ikasi beharra daukagula.
‎Bakoitzak bere erantzukizuna du. Kontuan izan behar da industriak %28 murriztu dituela bere isurketak, horrek esan nahi du zerbait egin dutela. Administraziotik lan egin dezakegu, dirua jarri eta plangintzak landu, baina azkenean aldaketa klimatikoaz hitz egiten dugunean gizarte garapen modu bati buruz ari gara eta hiritarrak bere pentsamoldea ez badu aldatzen, ez dugu ezer egingo.
‎Guretzako aldaketa klimatikoari aurre egiteko zentral termikoak murriztea guztiz beharrezkoa da. Ziklo konbinatuko zentralak martxan jartzen baditugu, horrek esan nahi du energia nahiko produzituko dugula eta beste zentralak ez direla beharrezkoak izango...
‎lehena ohikoa da, norberak irabazi egin duela alegia; bigarrena, mapa politiko askoz korapilatsuagoa osatzen dela. Eta askoz korapilatsuagoa horrek esan nahi du, gobernu osatze lanak eta ondorengo jardun politikoa ere biziki zailduko direla. Baina badirudi alderdiei, batez ere nagusienei, hori onartzea kosta egiten zaiela.
‎Hori da jockey onaren eta erdipurdikoaren arteko diferentzia. Jockeyak zaldia errespetatu egin behar du lehenik, eta horrek esan nahi du zaldiak korrika egin bitartean arnasa ongi hartu behar duela. Jockey onak hori lortzen du, zaldia aldi berean azkar eta ongi arnastuz, ongi oxigenatuz eramatea.
2008
‎Baina mugatu egin behar dira. Izan ere, gantz gramo bakoitzak bederatzi kaloria dauzka; horrek esan nahi du behar baino hamar gramo jateak 90 kaloria eransten dizkiola gure eguneroko dietari. Beraz, gantzak neurrian, eta ondo aukeratuz.
2009
‎Zeren baliteke abokatuak" bidegabeko prozedura" gisa jartzea salaketa, eta orduan beste sail batzuetatik bideratzen da kasua. Gai horretan ateratzen ari diren sententziak emakumearen aldekoak dira, horrek esan nahi du euren lanpostura itzultzen direla berehala. Bide horrekin batera Defentsa Erakundean salaketa jarri daiteke eta urgentziaz bideratuko genuke gaia.
‎Hark beste unibertsitate eredu bat dauka buruan, eta hortik ere ikasten da. Marisolek ere bozka asko lortu zituen hauteskundeetan, eta horrek esan nahi du unibertsitate honetan badagoela multzo bat berarekin bat egiten duena, eta hortik ezinbestean ikasi behar dut etorkizunean unibertsitate hobea izango badugu.
‎Momentu honetan 113.000 txartela eman ditugu; horrek esan nahi du zazpi gipuzkoarretatik batek baduela...
‎Munduko herrialde aberatsenak biltzen dituen G Gobernuek, solemnitatez iragarri zuten Londresen, apirilean," banku sekretuaren garaia amaitu" dela. Esaldi horrek esan nahi zuen" hirukia" deiturikoa (ihes fiskala, banku sekretua eta finantzak ez gainbegiratzea) bideratuko zutela Ogasunen arteko informazio trukaketara. Horrela, jakintzat ematen zen gobernuek 40 leku baino gehiagotan dauden paradisu fiskalen kontra borroka hasiko zutela azkenean.
‎lortuko dugu iturri energetiko batzuetan aurrera egitea, baina kontuan hartuta kontsumoak gora egiten segiko duela abiadura bizian. Ados nago Javierrekin, aurreztea ezinbestekoa da, baina horrek esan nahi du serio hartu behar dela aurreztea, efizientzia energetikoa ez da nahikoa. Alde batera utzi behar dugu energia erabilera mugarik gabe hedatzearen ideia.
2010
‎Horrenbestez, AFMren beraren arabera, 2009ko lehen seihilekoan, esportazioak 295 milioi eurokoak izan ziren eta horrek esan nahi du %10, 5 egin zutela behera aurreko urteko aldi berarekin alderatuz gero. Jaitsi arren, zenbait adituk datuak positibotzat jo ditu seihileko horren krisialdi testuingurua kontuan hartuta.
‎Pozten naiz liburu honen alderdi poetikoa zuretzat eder gertatu izana, horrek esan nahi baitu jatorrizko testuaren edertasuna ez dela osoki galdu frantsesetik euskararako bidean. Karlos del Olmoren iritziari dagokionez, berriz, ados nago bere oharrarekin salbu barrokismoaren kontuan.
‎Nik ez daukat problemarik ingelesarekin ze, gaur egun ari da bihurtzen garai bateko latinaren antzeko zerbait: Singapurren hitz egiten dute, Txinan, Indian… ez da gehiago Ingalaterrako jendearen tresna, unibertsala bihurtzen ari da; horrek esan nahi du askoz askeagoa zarela ingelesaren esparruan, non besteen berdina zaren. Berriz diot, saihestu egiten dut akats hori, hau da, esatea" itzul gaitezen nazio estatuen subiranotasun osora".
‎Edo ez, inoiz ez bezala, bai baitirudi agiri horrek zer esango duen ezagun dugula dagoeneko: Gernikako Akordioa eta Bruselako Adierazpenak eskatu bezala, su eten iraunkor eta egiaztagarriaren jakinarazpena; eta horrek esan nahi du, besteak beste, zerga iraultzailea ren eskaera eta bestelako mehatxuen amaiera. Funtsean, ETAk ere bere egiten dituela Mitchel printzipioak.
2011
‎Euskadiri begira, politikoki, kurioski, Patxi Lopezi ez zaio komeni ezker abertzalea presente egotea, kontraesan handiak dauzka PSOEk. Euskadirentzako ona dena Patxi Lopezentzat kaltegarria bada, horrek esan nahi du PSEk arazo handia daukala. Ageri da gehiengo soziala ez dagoela bere atzean.
‎Ez dute lepotik beherako edo betazalen mugimenduengatik sortutako bulkadak burmuinarenekin nahasterik nahi. Pantailako gunetxo denak berde jarri dira, horrek esan nahi du garunaren bulkadak egoki harrapatzeko moduan dela makina.
2012
‎Norabide enpresarial eta kapitalista, alegia. Norabide onean badoa, horrek esan nahi du neurri gogorragoak espero dituztela PPren Gobernuarengandik. Eta neurriok iritsiko dira, Espainiako EEEK k ez ezik, Nazioarteko Moneta Funtsak, Europako Banku Zentralak eta merkatuek ere (banku handiak eta nazioarteko inbertitzaileak) hala eskatzen dutelako.
2013
‎Lurreko baliabideen dependentzia horrek esan nahi du Europar Batasunak (EB) zuzen zuzenean lehiatzen duela tokian tokiko jendeen lur premiekin. Lurraren baliabideak geroz eta mugatuagoak izateak, haiek lortzeko lehiakortasunak, dudarik gabe, gatazken suak bizituko ditu ekonomikoki edo politikoki ezegonkorrak diren herrialdeetan, eta horrek, era berean, hornidura kate funtsezkoak etetea ekar lezake.
‎Zehatz esateko, %30 inguru, munduko %10a baino dezente handiagoa. Baina hainbat estatutan gestioa erabat publikoa da, eta horrek esan nahi du beste batzuetan portzentajea handiagoa dela. Arestian esan bezala, Frantziako eta Espainiako estatuak dira kudeaketa pribatu gehien daukatenetako bi.
‎" Boto asko daude jokoan", esan digu Itsas Enara ornitologia elkarteko kide Hector Gonzalezek, gipuzkoar instituzioen ehiza politikaz galdetu diogunean. " Nafarroan 33.000 lizentzia daude, eta horrek esan nahi du 33.000 boto jokoan daudela", zioen Gurelur talde ekologistako kide Toño Munillak Nafarroako Hitzan(): " Politikariei ez zaizkie axola hegaztiak, ehiztariak babesten dituzte.
2014
‎Mutil normal normala. Badakit kanpotik ikusita zaila dela ulertzea, baina kristautasuna zure bizitzan sartu eta zure proiektu bihurtzen denean, horrek esan nahi du zure barne bizitza sustatu egiten duzula eta azkenean nolabaiteko harreman pertsonala ezartzen duzula Jaungoikoarekin. Harreman horretan ikusten duzu berak osorik berari eskainitako pertsonak behar dituela.
‎Epaiak erabiltzen du Portu izeneko agiria, eta bertan eskatzen zaie ETAko arduradunei" Landari konpromiso handiagoa eskatzea". Hortik zera ondorioztatzen du epaiak, konpromiso handiago eskatzen bazen, horrek esan nahi duela konpromiso txikiagoa bazegoela. Bayarrik aldiz zera dio," ezin da halakorik egin, batez ere akusatuak ukatu egiten duelako inoiz ETAn parte hartu izana(...) areago, ez da aintzat hartzen agiri horrek erakusten duen beste ikuspegia, Karmelo Landak ez zuela inongo konpromisorik ETArekin(...) bai, HBn baziren ETAren infiltratuak, eta horiei bai eskatzen zitzaizkien ardurak(...) Portu agiriak erakusten duena zera da, Landa ez dela HBren kontrol ahaleginaren parte, izatekotan, berak ETAren kontrol hori pairatu zuela".
‎Hori egin da, eta ondo dago, baina berez, gauza eklektiko bat, fiktizioa. Aldaera bakarra dagoenean, ordea, horrek esan nahi du galdu egin dela transmisioa. Bereterretxeren kantua Salaberryk ekarri zuen moduan kantatzen badugu, hamabost ahapaldi horiek, horrek esan nahi du fosilizatu egin dela, galdu egin dela kantu horren transmisioa.
‎Aldaera bakarra dagoenean, ordea, horrek esan nahi du galdu egin dela transmisioa. Bereterretxeren kantua Salaberryk ekarri zuen moduan kantatzen badugu, hamabost ahapaldi horiek, horrek esan nahi du fosilizatu egin dela, galdu egin dela kantu horren transmisioa. Baldin, beste aldaera batzuk badaude, konturatzen gara, hamabost ahapaldi badira ere, ordena aldatuta etorriko direla ahapaldi horiek, edo hitz batzuk aldatuta… Eredu bakarrera iritsi bagara, idatzizko mundura pasatu gara, ze idatzizko mundua aldaera bakarrekoa da.
2015
‎" Gaur egun gauzak horrela egin behar dira: politika hauek parte hartzaileak izan behar dute, horrek esan nahi du baliabide material eta ekonomikoak erabakia hartuko dutenen esku jarri behar direla; jada ez dugu inor engainatuko hau edo bestea egin behar duzu esanez, erabaki dezagun hemen zer egin".
2016
‎Eta emakumea da ia gehienetan hori sufritzen duena. Lan harremanetan sakoneko aldaketa egin behar da desberdintasun hori desagertu dadin; horrek esan nahi du gobernuen politikak aldatu behar direla. Emakunderen mezuak dioen moduan," berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten da".
‎Onena da jende berria ikusten dudala, eta eskerrak! Bilera batera joaten banaiz eta orain dela hamar urteko jende berbera topatzen badut, malaostian jartzen naiz, horrek esan nahi baitu badagoela arazoren bat espazioarekin. Baina leku eta egitasmo berriak topatzen ditut eta nik neuk, orain, ez nituzke egingo, baina izugarri gustatzen zaizkit.
‎Orain arteko ibilbidea ikusita apustu egin liteke argi berdea emango diola Garoñak berriz funtzionatzeari," baina hori ez da guztiz segurua", diosku gaia arreta handiz jarraitzen duen Aitor Urresti EHUko irakasleak. " Txostena asko atzeratzen ari da", azaldu digu," eta horrek esan nahi du CSN barruan ez dituztela gauzak hain argi; egia da Kontseiluan gehiengoa duela PPk, eta alde horretatik baiezkoa espero daitekeela, baina…".
‎Esklabotza delitua da ogibide guztietan eta XXI. mendean oraindik egotea onartezina da. Hala ere, gizarteak uste badu esklabotza prostituzioan baizik ez dagoela, horrek esan nahi du emakumearen gorputza eta bagina santutzen duen morala nagusi dela gurean.
‎Patriarkatuaren estrategia da, gure gorputza ikerketagai da, gure gorputzaz komentarioak egin daitezke, iritzia eman daiteke, eta gainera, gure gorputzak borroka zelaiak dira. Emakumearen gorputzarekin zerikusia daukan guztiaz hitz egin behar da, eztabaidatu behar da, zalantzan jarri behar da, zeren horrek esan nahi du gu erabakiak hartzen ari garela, autonomoak garela, eta badirudi gizarte honek eta botereak ezin dutela jasan.
2017
‎Baina egia da gure gizartean kultura aldatzeko prozesu nahiko luzea behar izaten dugula eta errepikatzea dela maiz erabili dugun neurria. Legeak berak dio, neurri hori hartu aurretik gainerako neurriak agortu behar direla eta horrek esan nahi du ikasleari beste laguntza mota batzuk eman behar zaizkiola, beharbada taldean bi irakasle jarriz, baliabide gehiago eskainiz, curriculuma eta metodologia egokituz… Sistema oso zentratuta dago errendimendu akademikoan eta hori da ikasturtea igarotzea edo ez erabakitzeko aldagaia. Batzuetan ez dira erabaki eta eztabaida samurrak, baina orokorrean esango nuke irakasleentzat ez dela erabaki zaila, ohiko neurria bilakatu delako ikusten badute ikaslearen errendimendu maila ez dela eskatutakora iristen, ez dituela menperatu eskatutako edukiak.
‎Herri ikuspegitik aztertu behar dela iruditzen zait. Arazoa ez da EHU, arazoa da EHU Espainiako araudien menpe dagoela, horrek esan nahi duenarekin. Horrez gainera, EHU aldian aldiko errektoretzen erabakien menpe dago eta horiek irizpide politiko kultural euskaltzaleagoak edo kontrakoagoak izan ditzakete.
2018
‎Irakasleon artean ere norbere gorputzaren kontzientzia oso urria da oro har, ez dakit zenbateraino ekartzen dugun kontzientziara gorputza ere bagarela eta gorputza harremanak egiteko baliatzen dugula: azken finean, gure gorputza lanerako erreminta bat da eta horrek esan nahi du gorputzaren lanketa egin genukeela. Badakigu identifikatzen gorputzak bidaltzen dizkidan seinaleak?
‎" Tertulia ugari daude, baina emakumeek ez dute hitzik. Ez gaude hedabideetan eta horrek esan nahi du ez gaudela ikusgai". Guztiaren gainetik ikuspegi androzentrista gailentzen dela atera dute ondorio.
2019
‎Ez, ez gintuen ezustean hartu. Urte asko egin ditugu mobilizazioetan, inkestak hor daude, badakigu zein den Kataluniako errealitatea eta oso ongi konektatuta gaude harekin… eta horregatik, norbait ezustean harrapatu bazuen, horrek esan nahi du fantasian bizi zela.
‎Freskotasunarena entzuteak pozten nau, ze horrek esan nahi du hain zaharra ez naizela. Formarena niretzat inportantea da, kontatzen dena baino askoz interesgarriagoa iruditzen zaidalako kontaera; eta alde horretatik ahalegin bat egon da, nahiz eta istorio bat ere badagoen eta suspentse ukituak ere badituen momenturen batean.
‎Sistema honek dakarrena da, baita ere, lan espazio kolektiboak deuseztatzea eta nekazaritzan indibidualismo handia ezartzea. Lehen ez zen posible baserrian pertsona bakarra lanean aritzea, hori ez da gure lanaren berezko izaera, baina gaur egun etxalde gehienetan pertsona bakarrak egiten dugu lan, horrek esan nahi duen guztiarekin: esan nahi du isolamendua, eta esan nahi du bultzatzen dela hirira joatea beste lan mota batzuk bilatzera; mendekotasun harremanak ere areagotzen dira, eta ugazaba gehiago ditugu.
‎Bakoitzak uzten ditu bere mugikorra, diru zorroa… nahi duen tokian eta entzierroa pasatakoan bakoitzak berea hartu eta hurrengo egunera arte. Txarrena da bila etortzen ez denean, horrek esan nahi duelako agian zezenak harrapatu duela. Zorionez, gutxitan gertatzen da.
‎Adibide horretan hizkuntza ez da ezaugarria, baina kontuan hartzen da komunitate baten premiei erantzuteko komunitate bereko profesionalak behar direla. Gurera ekarrita, Galesera eta Euskal Herrira, horrek esan nahi du hizkuntza kontuan hartu behar dela.
‎Bizirauten laguntzen diguten elementuetako bat da eta, niretzat, hori bera ez dago batere gaizki. Askotan, eztabaidetan esaten da, kontrara, zine politikoaren gaitasunaz zalantza egiten baduzu horrek esan nahi duela zineak ez duela ezertarako balio. Eta ez!
2020
‎J. Lazkano: Gustatuko litzaiguke berehala konponduko balitz guztia, baina horrek esan nahi luke konpondu dela, langileak aurkitu dituztela, erantzukizunak beren gain hartu dituztela, herritarrekin parte hartze prozesuak ireki direla... Ez dugu uste epe laburrean gertatuko direnik.
‎Itxita daude liburutegiak, liburu dendak, geratzen diren disko denda apurrak, zine eta kontzertu aretoak, museoak, galeriak, antzokiak, kultur etxeak, dena. Eta horrek esan nahi du jende asko langabezian geratu dela edo diru sarrerarik gabe. Hori gutxi balitz, kulturarekin lotutako komertzioak konpetentzia desleiala jasaten ari dira:
‎Iurramendik oroitu du babes neurri zorrotzak hartu zituztela saio horiek egiteko: ...ziren inoiz bi metro baino gertuago egoten elkarrengandik, ez zuten mikrofonoa partekatzen, kantatzen hasi arte maskarak jantzita zituzten... bagenekien bost laguneko grabazio taldea lanean aritu zela denbora luzean eta bertsolari asko pasatuko zela bertatik, beraz, ezin genuen txantxetan ibili, neurriak ez hartzeak arriskua baitzuen langileren bat gaixotu eta denak etxean egon behar izatekoa, eta horrek esan nahiko luke ekimena bertan behera geratuko zela".
2021
‎Hilobian bilatu ostean, hezurtegian aurkitu zuten Altzoko Handiaren hezurduraren zati handi bat, sorpresa handiz. " Hornoetan artrosi seinale mordo bat aurkitu dugu azaldu zuen Lourdes Errasti Aranzadiko kideak horrek esan nahi du gaitza oso aurreratua zuela eta min izugarria izango zuela bizitzan, horregatik kexatzen zen, horregatik bueltatu nahi zuen etxera".
‎Ni betiko bezeroa nauzu!";" Bai, baina etorri hala ere, bestela agian dizut merkatu…";" Zer da hau? Nik ez dut merkeago ezer nahi, horrek esan nahi baitu benetan dagokiona baino gehiago kobratzen ari zaizkidala! Esan kosta prezioa eta horri eutsi ahal den bitartean…".
2022
‎Txinako soldatak batez beste %7 edo %8 igo dira azken urteotan, eta askoz gehiago hazi behar dute aurrerantzean, arlo sozialari begirako inbertsio publikoa bezalaxe. Txinan argi dute garapen eredua aldatu behar dela, eta horrek esan nahi du diru sarrerak hobetu behar dituztela, baita arlo soziala, ingurumenekoa eta teknologikoa ere.
‎Askotan esan izan dugu: " Txina jada ez da %10 edo %9 hazten ari, orain %4 edo %6an ari da, eta horrek esan nahi du Txinako ekonomia krisian dagoela". Ba, ez du zertan.
‎Ikerlari batzuek diote indoeuroparrak heldu baino lehenagoko garaian, matriarkatua baino gehiago, berdintasunean oinarritutako gizarte bat izan omen zela, non armak eta gerra ez ziren existitzen. Batzuetan asko idealizatzen da gizarte hori, baina oso interesgarria iruditzen zait halako garai bat existitu izana edo, behintzat, ideia hor egotea, horrek esan nahi duelako horren antzeko zerbait imajinatu edo eraiki dezakegula berriro. Ideia horrek Hilda Doolittle eta bere garaiko beste idazle batzuen lanetan eragin handia izan zuen, eta nire poema batzuetan ere agertu izan da.
‎Eztabaidarik, polemikarik ez dagoenez, gai honek ez du jarraipenik izan. Erresuma Batuan, Laboristen esku zeuden 130 udalerrik erabaki zutenean kolonialismoarekin eta esklabismoarekin zerikusirik duten kale izen, plaza, eraikin edo estatua oro aztertzea eta espazio publikotik kentzea, horrek esan nahi du atzetik zegoen herri mugimenduaren eztabaida maila eta bultzada sekulakoa zena, bestela ez ziren mugituko. Hemen ez da bakarrik eztabaidarik ez dagoela, baizik eta aurretik altareetan zeuden pertsonaia historiko batzuk are altare altuagoetara igo nahi direla, Elkano tarteko.
‎ez daukat aldatzeko asmorik. Bigarren armairu hori ere hautsi behar da, eta horrek esan nahi du kemena duzula liburuak irakurtzeko, talde batean parte hartzeko, lodiekin biltzeko Euskal Herrian eta honen kontra borrokatzeko.
2023
‎Ari zara esaten zeinek kontsumitu dezakeen eta zenbat kontsumitu dezakeen. Eta kontsumoa proportzionalki banatzen baduzu, horrek esan nahi du gauza guztiek inportantzia bera dutela zuretzat. Hor gizartearen ikuspegi bat dago, eredu politiko bat.
‎Bai, albaiteroak izan dira, bai bere aitona, bai bere aita. Aitaren beste bost anai, berriz, apaizak izan zituen, herri honetan horrek esan nahi duenarekin. Hau da:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia