Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 180

2008
‎Abbasen eledun Nabil Abu Rdenek Annapolisko Akordioa urratu izana egotzi dio Israelgo lehen ministroari. «Oraindik sei hilabete ditugu, eta horrek esan nahi du Israel ez dela benetako ahalegina egiten ari».
‎Montzoia aurten nolakoa izan den ikusi nahi dut. Euri asko egin duela uste dut, eta horrek esan nahi du elur asko egongo dela», nabarmendu du. Euren asmoa, urriko lehen egunetan gainera egiteko iristeko ahalegina egitea da.
‎Izan ere, horrek esan nahi du ikastaro amaierako proiektua Europan egiteko aukera dutela ikasleek. Bukatutakoan, enpresetan, gai horren inguruko lanean hasten dira lanean.
‎Hitz jario guztien gainetik, horrek esan nahi duena hauxe da: populazioaren gero eta bizilagun gehiago zorpetzea puntu batera non haien hipoteka ordaintzeak beraien errenta pertsonal eskuragarri gehiena bereganatzen duen.
‎Ingelesak duen arrakasta beste hizkuntzetatik hartu dituen maileguetatik datorkiola uste du Crystalek: «Ingelesak 350 hizkuntzetako maileguak dauzka; izaera aldatu du, bai, baina horrek esan nahi du edertasuna galdu duela?». Hizkuntzaren araztasunaren alde egiten dutenak kritikatu ditu Crystalek:
‎Ez baitu betetzen mugikortasunari eusteko baldintzarik; aitzitik, beste batzuen osagarri da, garraioaren hazkunde nekaezinari erantzuteko sortua; baina ez du murrizten energia baliabideen kontsumoa, areagotu baizik (AHT, Super Sur, Bizkaiko Diputazioak iragarritako Sare Nagusiarekin bat datozen autobiak...); kontsumoa areagotzeak, berriz, ingurumena birsortzeko gaitasunari gainez eragingo dio. Colectivo Silence (2006) taldeak ere zanpatua zuen lehendik zain ospeldu hori, eta energia kontsumoa gutxitu egin behar zela adierazi; horrek esan nahi du garapen eredu hori zalantzan jarri behar dela, harreman ondasunak eta gizarte ondasunak ugal daitezen. Beraz, AHT Euskal Herriaren etorkizunerako eta aurrerabiderako ezinbesteko azpiegitura bat delako premisa hori, sofisma huts bat ez bada ere, gizartean eztabaidatu beharreko argudio bat izango litzateke, behin argudioak aztertu eta gero erantzukizunez erabaki ahal izateko.
‎Ez dago munduari aurrera eginarazteko modurik, bidegabeak diren legeak urratuz baino, eta, horretarako, azkeneraino iristeko prest egon behar da. Eta horrek esan nahi du egun bat jartzea, nazioarteko begiraleak gonbidatzea eta Espainiari lasai lasai uztea bere burua nabarmen agertzen, indarrez galarazita bozka ematea. Kontua da, laburbildurik, indar espainola erabiltzea norbere mesederako, mundu osoari bira emango dioten irudiak baliatuta.
‎Jada gertatu da de facto REko Boulevard saioko tertulian. Xabier Lapitzek bere gutiziako iritzi emaileen kuadrila osatu du goitik behera, horrek esan nahi duen guztiarekin... Diego Garcedo du azken fitxaketa sonatuena; sozialismo zentralistatik nazionalismo imaztarraren aldeko diskurtsoa egingo duen ahotsa, alegia.
‎Gainera, jendea txiroa da, goseak dago, eta jendea txiroa denean, ez du kontzientziari buruz ezer entzun nahi. Uste dut, hala ere, hemen elkartuta baldin bagaude hainbeste jende, horrek esan nahi du kontzientzia hartzen ari garela. Ohartu beharra daukagu ere ez garela kultura nagusi baten azpikultura bat.
‎Hala, bizitzeko beste leku bat aukeratu behar izanez gero, hirutik bik beste arraza edo talde etniko batzuetako zenbait pertsona bizi diren leku bat aukeratuko lukete. «Hori da gaur egun gehien gertatzen den egoera; praktikan, jendeak egun bizi den lekua aukeratu du, eta horrek esan nahi du ez duela horren txarto ikusten», azaldu du Aierdik.
‎Zer deritzozu lehendabiziko presidente beltza izateari? Zure ustez, hautatze prozesu horrek esan nahi du AEBetan arrazakeria gainditu dutela?
‎Bereziki, sindikatuekin egindako lana nabarmendu dute. «Sindikatu gehientsuenek eman dute haien atxikimendua, eta horrek esan nahi du konpromisoak hartuko dituztela ofizialtasunaren aldeko aldarria bere egiteko», esan du Sarasolak.
‎Kirolean jardun nahi duten herritar guzti guztiek erabili dituzte instalazioak. Eta horrek esan nahi du elbarritasunen bat edo behin behineko ezintasunen bat duten herritarrek ere erabili dituztela, tokia haiei zerbitzua emateko prestatuko baitute. Ikusteko edo entzuteko arazoak dituztenek, perlesia jotakoek edo lesioren bat dutenek ahalik eta oztopo gutxien izango dute, adibidez, 25 metro luzerako igerilekuan ibiltzeko.
2009
‎Dena den, gaineratu du, beste agentzia batzuek euren balioespenari eutsi diotela (Fitchek, adibidez). S&Pren erabaki horrek esan nahi du Espainiari Estatuko bonu publikoak jaulkitzeko kostuak garestitu egingo zaizkiola. Gauza bera gertatuko zaie finantza erakundeei, Estatuak bermatutako 90.000 euroko zorra jaulkitzekotan baitira finantza merkatuetan.
‎Enpresek eta administrazio publikoek kredituei aurre egiteko duten ahalmena neurtzen du Standard & Poor' s rating agentziak, eta egoera ekonomikoak okerrera egin duenez, duela hiru aste erabaki zuen EAEko eta Nafarroako kalifikazioak zaintzapean ondorio negatiboekin jartzea. Pauso horrek esan nahi zuen bi administrazioen aurreikuspenak eta finantza publikoak aztertuko zituela. Emaitza argigarria izan da:
‎Guk Kantauri aldean aldakortasuna ikusten dugu, egoera desberdinak Europako beste toki batzuekin alderatuta, baita Kantauri isuriaren barnean ere. Portaera ezberdinak zituzten eta horrek esan nahi du ez dagoela Neanderthalgo gizakiaren portaera bakar bat; gizarte ezberdinak ziren portaera ezberdinekin.
‎Urte eta erdi batere aritu gabe zegoelako. Baina horrek esan nahi du taldean zegoena baino hobea dela, eta hori ona da. Hegaletatik jokatzeko orain arte ez zeukan baliabidea dauka taldeak.
‎ERCrekin dugun harremana aspaldikoa da, oso ezaguna, eta nahiko sakona. Hauteskunde horietan diputatu gutxiago daude, eta horrek esan nahi du lau diputatu gutxiago badaude, %10 inguru boto gehiago direla parlamentari bat lortzeko: 440.000 boto inguru.
‎Partida guztietan estu hartzen dugu aurkaria, nahiz eta oso talde ona izan aurrean duguna. Horiek ere estutu ditugu, eta seinale ona da hori; horrek esan nahi du ondo ari garela jokoz, baina emaitza onekin biribiltzea falta zaigu. Ea gai garen hiru partida hauetan aurkari zailen aurka punturen batzuk biltzeko.
‎IEA Nazioarteko Energia Agentziak aurreikusten du aurten kontsumoaren beherakadak, apal bada ere, bere horretan jarraituko duela. Iragarpen hori betetzen bada, horrek esan nahiko luke bi urtez jarraian petrolio eskariak behera egingo duela eta hori ez zen 80ko hamarkada hasieratik gertatzen. Ekuazioak argi erakusten du krisiak iraun bitartean kontsumoa jaitsi egingo dela edo maila horretan eutsiko diola.
‎Hori Euskal Herriarentzat ez ezik,. Espainiako Estatuaren jurisdikzioaren azpian gauden herri guztientzat? ere garrantzitsua izango dela uste du II HEko hautagaiak,? horrek esan nahiko baitu aurrerapauso demokratikoa eman dela, sakondu egin dela Estatuaren demokratizazioan?. Hala,, herrien subiranotasun prozesuek tokia izan dezaten?, beste esparru politiko baten alde egin du.
‎Bai, baina mailarik gorenekoek babestu egin zuten, eta, orain, Eskualdeko Segurtasunerako Koordinazio Nagusiko zuzendaria da, eta horrek esan nahi du hark kontrolatzen dituela aireportuak eta mugak. Harrigarria da, gainera, iaz atxilotu zituztenetako droga trafikatzailerik garrantzitsuenak zerrenda oso bat izatea, muga eta aireportuetako haren kartelean soldatapean ziharduten polizia eta agente guztiena.
‎Begira zer diodan, e! Gainera, esango nuke gehiago gustatzen zela Bizkaian Gipuzkoan baino, horrek esan nahi duenarekin, Gipuzkoa baitzen euskalgintzaren eta euskal gauzen hiriburu eta gune intelektuala, eta Bizkaia ez. Itoiz izan zen talde bat hizkuntzen muga gainditu zuena.
‎–Estatu Batuek bide guztiak baliatzen jarraituko dute Ipar Korea bere programa nuklearra bertan behera uztera konbentzitzeko eta nazioartearekiko harremanak normaltzeko?, adierazi du Clintonek, bilkuraren amaierako hitzaldian. . Anartean NBEko Segurtasun Kontseiluak ebatzitako zigorrak irmo gauzatu behar dira; horrek esan nahi du, halaber, arma nuklear gero eta osatuagoa lortzeko Ipar Koreak egiten dituen ahaleginei laguntzen dietenak ere zigortu behar direla?. Clintonek gogorarazi du, azkenik, Ipar Koreako agintariek ez dutela inolako nahirik azaldu desnuklearizazioaren bidean aurrera egiteko eta jokaera hori guztiz kezkagarria dela.
‎Eta orduan lehertu zen Mu, iz: . Ez banaiz zerrendan agertzen, horrek esan nahi du ez dagoela bularrak handitzeko operaziorik. Eta hori ez bada existitzen, barre egiten dut genitaletako operazioaz!?.
‎ematen diola idatzita dago, besterik ez. Fundazioak uste du jabari oso horren atzean egilearen borondatea garbi agertzen dela, eta horrek esan nahi duela ondarearen kudeaketa osoa eman ziola patronatuari.
‎Pentsa dezatela gizarteak epaimahai horretan ordezkatua zergatik uste duen emakume baten jokaerak, arriskuren bat hartu izanak, erailketa leundu dezakeen. Errealitatea interpretatzeko modu horrek esan nahi du ikuspegi sexista bat dagoela emakume batek egin ahal duenari edo egin ezin duenari buruz, agerian uzten du norainoko indarra duten oraindik ere femeninoari eta maskulinoari buruz nagusi diren gizarte eraikuntzek, eta indartu egiten du desberdintasunaren diskurtsoa; berdintasuna ameskeria arin jasanezina baino ez da.
‎Horregatik guztiagatik, ez zaitezte tronpatu, hori egiten badizuete/ badigute, horrek esan nahi du hizkuntza eskubidea berdin zaiela eta ez dutela euskaldunekiko inolako errespeturik. Beraz, hori gertatuz gero, nik egin dudan moduan, ez utzi pasatzen; eta, zalantzatik gabe, kexa bat bidali helbide honetara:
‎Nafarrek, bereziki: Nafarroan inflazioa oraindik negatiboa da (%0, 1), eta horrek esan nahi du %2, 1 igo dela haien erosteko ahalmena. Gipuzkoarrek eta arabarrek %1, 6 irabazi dute, eta %1, 2 bizkaitarrek.
2010
‎Hileta zibilen arloan, ordea, badira zenbait udal urratsak egin eta bide berriak jorratzen ari direnak; bide akonfesional eta laikoak, noski, eta benetan, txalogarria deritzot eta garrantzitsua litzateke Euskal Herri osora hedatu daitezen, ezkontza zibilen antzera hileta zibilak ere ugarituz joango baitira dudarik gabe. Eta horrek esan nahiko du gizarte plurala onartzen dugula eta laikotasunean ere urrats garrantzitsuak egin direla. Azken batean, normalizazioa lortzen ari garela.
‎Nire laborantza kutsatuta dagoen jakin nahi badut, nik neuk neurtu behar dut, eta horrek kostu handia dakar. Gizarte eragileen lanaren ondorioz, badakigu Nafarroako Erriberan transgenikoak ez diren arto laborantza eta uzta asko kutsatuta daudela, ekologikoak batez ere; horrek esan nahi du ezin direla produktu ekologiko gisara saldu eta prezioak jaisten direla.
‎Dagoeneko lau lasterketa izan dira denboraldian, eta horrek esan nahi du ia laurdena bete dela. Lau lasterketa horietatik bi irabazi dituen bakarra da Button, eta, gidari garrantzitsuen artean, hark atera du punturen bat lasterketa guztietan, Rosbergekin eta Hamiltonekin batera.
‎Eta nola zehaztu litzateke egoki erantzute hori? Dudarik ez, horrek esan nahi du atea zabaldu litzaiokeela ezker abertzaleari, hauteskundeetan eta abar parte har dezan. Baina bigarren hori jakina baita ez dela inola ere gertatuko, beraz, ETAk ere ez du aurrez urratsik egingo menia edo su etena ahalbidetzeko.
2011
‎Estrada ez da gaizki ari, baina gerta daiteke Carlos Martinezen oldarkortasunaren alde egitea. Halaber, Mikel Labaka kanpoan utzi du entrenatzaileak, ustekabean, eta horrek esan nahi du Alberto De la Bella hamaikakora itzuliko dela, eta Mikel Gonzalezek bere postuan jokatuko duela, hots, defentsaren erdian.Etxetik kanpoko zamaUrtebete eta hamahiru egun etxetik kanpo partidarik irabazi gabe. Horixe da Osasunaren marka negargarria.
‎Beraz, energia eta baliabide materialen ustiapena gutxitzen bada, gure iraupenaren eta ekosistemen mesederako izango da».Barcenak gogoratu du, gainera, krisi ekonomikoak ez dituela berdin jotzen gizartearen sektore guztiak, eta horregatik uste du ingurumenaren krisia krisi politiko sozial «sakon» baten eskutik datorrela. «Gaur, adibidez, inoiz baino zabalagoa da luxuzko artikuluen merkatua, eta horrek esan nahi du gizartearen atal txiki batek inoiz baino errenta handiagoa duela elitezko produktuak kontsumitzeko. Repsolek, adibidez, izugarrizko negozioak egiten jarraitzen du, nahiz eta petrolio gutxiago saldu, prezioak oso gora baitoaz».David Hoyos Ekopol EHUko ekonomia ekologiko eta ekologia politikorako ikerketa taldeko kidearen iritziz, egungo krisia «onuragarria» izan da ingurumenarentzat.
‎Vettel eta Alonso besteen gainetik daudela erakutsi zuten iaz.Lasterketa batzuk dira oraindik bien autoek nola erantzuten duten ikusteko, baina titulua jokoan izango dute bihartik aurrera. Eta horrek esan nahi du inoiz ezin direla podiumetik urrundu, txapelketa irabazteko podiumean egon behar baita. Oso ondo prestatu dira bien taldeak, eta hasieratik estu lehiatzeko autoa dute.
‎Alderdi estrategian murgildu da, aldundiko betekizunak ahaztuta.Zer aldatuko zenuke ahaldun nagusi bazina. Ahaldun nagusiak bizkaitar guztien alkate izan behar du, herritarren eguneroko arazoak ezagutu eta horiek hobetzeko lan egin. Bestalde, aldundiak Euskadiren arkitektura politikoaren oinarrietako bat dira, eta horrek esan nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak Gipuzkoakoarekin eta Arabakoarekin eta udalekin elkarlanean aritu behar duela herrigintzan. Krisiaren kontra, esaterako, elkarlanean aritu behar dute instituzio guztiek.Proiektu zehatzei dagokienez, zeintzuk bultzatuko zenituzke, eta zeintzuk alboratuko. Garapen ekonomikoari eta lanpostuak sortzeari eman behar zaio bultzada handiena.
‎Hirugarren hilabetez jarraian jaitsi da langabezia.Hala ere, emaitzak onak izanagatik, «ekonomiaren bilakaeraren inguruko espektatibak handitzeko eta hobetzeko» lanean jarraitzeko beharra nabarmendu du Zabaletak, horrek langabeen kopurua gutxitzea ahalbidetuko duelako.Gizarte Segurantzan afiliatutakoen kopurua handitu izana ere datu pozgarria dela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuak. «Seigarren hilabetez jarraian hazi da zenbatekoa; horrek esan nahi du urtarrilean baino 7.000 afiliatu gehiago gaudela». Zabaletak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak bakarrik hartu zituen kontuan.UGT Euskadik ere ontzat eman ditu ekaineko datuak, baina ohartarazi du datuotatik ezin dela ondorioztatu joera aldaketarik, «ekaina koiuntura ekonomikoren ikuspuntutik urteko hilabeterik onenetakoa delako, eta jaitsierak horri erantzun diezaiokeelako».
‎Sortzaileen iritziz, hiriko eta auzoko bizilagunak ordezkatzen ditu udal gobernuak. «Beraz, hamaikagarrenez Kukutzako lagunekin eta Errekaldeko auzokideekin berba egiteko eskatzen diogu».Hain zuzen ere, Kukutzaren eredua babestu dute sortzaileek, eta horrek esan nahi du, haien iritziz, ez dutela alternatibarik nahi: «Kukutza da alternatiba eta balioa, balio erantsia nahi baduzue, gaur egun kultura munduan modan jarri zaigun termino hori».Era berean, asteazkeneko operazioan Ertzaintzak azaldutako «jarrera oldarkor, bortitz eta neurriz kanpokoa» salatu dute.
‎denak Kepa Urraren kasua izan ezik). Epaileek gai honetan ezarri duten egia judiziala benetako egia balitz, horrek esan nahiko luke Hego Euskal Herrian tortura bakarrik 14 aldiz edo gertatu dela, eta funtsean 1985etik aurrera ez omen dago torturarik ETAren kontrako operazio edota atxiloketetan.Demokraziarik garatuenetan ere tortura dago, baina tortura maila «arrunta» izendatzeko esamolde teknikoa zera izaten da: tortura kasu «isolatuak» gertatzen direla.
2012
‎Bi egitasmoen aldeko eta kontrako argudioak ditu mintzagai Gortazarrek: «Atotxa erdigunean dagoela diote haren aldekoek, baina horrek esan nahi du autobusek kale gehiago zeharkatu dituztela bertara iristeko, zirkulazioan gehiago eragingo duela, alegia. Hiriaren zentro historikoari erdigune deitzea ere oso eztabaidagarria da, gainera.
‎Beren betiko izenak gordeko dituzte geltokiek errealitatean, eta, beraz, oroigarri moduko bat baino ez da izango Olinpiar Jokoei eskainitako metro maparena. Ez du horrek esan nahi, ordea, zerrenda horretan egoteak garrantzirik ez duenik. Aitortza modu bat da, azken finean.
‎Jarritako diruaren araberako boto eskubideak izango dituzte estatuek ESMko agintaritzan. Erabaki asko gehiengo kualifikatuarekin hartu behar direnez, praktikan horrek esan nahi du oso zaila izango dela ezer onartzea Alemania aurka badago. Erreskatearekin bueltaka ESMk emango du oso osorik Espainiako bankuen erreskatea.
‎Bat batean, ordea, gain gainean dauka Vettel, azken bi lasterketak irabazita. Gainera, hurrengo lasterketa Koreakoa da, asteburu honetan bertan, eta horrek esan nahi du autoek bere horretan jarraituko dutela beste astebetez. Red Bullentzat zirkuitu aproposa da.
2013
‎Horregatik, ez dira harritzekoak Potockinek Gipuzkoako kazetari emandako erantzunak: «Herrialde batzuek gehiegizko ahalmena dute errausteko, eta horrek esan nahi du hondakinen kopuru gehiegizko bat errausten dela; horrek zailtasunak jartzen dizkie beste kudeaketa aukera batzuei, birziklapenari adibidez. Baina errausketa teknika segurua da, onurak ekar diezazkioke gizarteari».
‎Ez dago jakiterik modu ofizialean zenbat hipoteka dauden zoru klausulekin, baina erregistratzaileen ustez, hipoteka guztien %80k dute bankuaren aldeko klausula hori. BBVAren klausula hori duten maileguak sektorearen %10 izan daitezkeela uste dute Erregistratzaileen Kolegioan, eta horrek esan nahi du zoru klausula duten lau milioi hipoteka egon daitezkeela Espainiako Estatuaren barruan. Besteak beste, BBVA, Banco Popular, Sabadell Guipuzcoano eta Caixabanken hipoteka maileguetan ohikoa izan da zoru klausulak txertatzea.
‎Baina azkeneko 30 urte pasatxotan egin duen horrekin ikuslearengan «aztarna batzuk» utzi dituela uste du Ameztoik. «Kalean eta ikusten nautenean, agurtzen naute, eta horrek esan nahi du ezagutzen nautela, hartzen nautela adiskide bat bezala. Adierazten du momentu on bat partekatu dugula elkarrekin, eta horrek urrea balio du».
‎sareko irakurle euskaldun petoaren tipologiatik. Alde horretatik, EITBk hizkuntzaren normalizazioa eta erabilera sustatu behar dituela irakurtzea pozgarria da, horrek esan nahiko lukeelako EITB ez dela mugatuko euskaldunei euskarazko zerbitzua ematera, eta hizkuntza politikaren beste tresna bat bezala ulertzen dela. Izan ere, erabileran fokatzen baitira, gaur egun, euskararekin arduratuta daudenen begirada guztiak.
‎Sektoreak norbaiti ematen dion saria da, nolabait, beraz, alde horretatik inportantzia hori du. Bestalde, behin ibilbidea saritzen hasten direnean, horrek esan nahi du adinean aurrera zoazela, eta ibilbide bat izateko urteak behar direla. Oraindik izanen duzu zer eginik.
2014
‎Niri ere gustatuko litzaidake bake prozesuek formula kimikoen antzera funtzionatzea. Baina giza prozesuak dira, pertsona eta giza talde askok parte hartzen dute, eta horrek esan nahi du malgutasun maila bat izan behar dugula. Gure prozesuan berritzaileak izaten saiatzen ari gara.
‎Eta arazoa ez da, soilik, obra horien inguruan zer ustelkeria kasu eta kostu desbideratze sor daitezkeen, baizik eta ez izatea azterketa ekonomiko zorrotzik ez daitezen ugal elefante zuriak, alegia, gizartearentzat erabilera zalantzazkoa duten obrak, ekonomian luze gabe zer eragin izan dezaketen gorabehera?, gizartearentzat zama astun direnak luze gabe zein luzera begira. Erabaki horiek atzerarik gabekoak direnez, horrek esan nahi du edo itxi egin behar izaten direla, eta horrek kostu politiko bat dakar, edo zabalik eusten zaiela, hala gertatu ohi da, eta horrek gutxitu egiten ditu lehendik ere urrituta dauden diru kutxetako baliabideak?.
‎Parisko gazteek ez dute PSGn jokatuko; Frantziako beste talde batzuetan izango dute lekua, ordea. Frantziako jokalariak asko dira Europan barrena, eta horrek esan nahi du harrobia ondo ari dela lanean. Marcelo Bielsari buruz ere galdetu behar.
‎Warburgen testua testuinguruan jartzeko balio duen sarrera horrek gaur egun Warburgen idatziak duen garrantziari buruz ere argibideak ematen dizkigu. Azkenik, Botticelliri buruzko liburuak Txinpartak izeneko sorta zabaltzen duela diote argitaletxekoek; horrek esan nahi du jarraipena izateko sortutako lan arloa dela. Espero dezagun hurrengo itzulpenak Warburgen liburua bezain oinarrizkoak diren arte historiarako edo «irudien gaineko ikerketetarako» testuak itzultzen jarraituko dutela.
‎Likidazioari begira dauden usteak ez usteltzea oinarrizkoa da, beraz, kaleratzeko dauden 300dik gora langileekiko akordioa bete dadin. Kalte ordainei dagokienez, 9 milioi euro baliatuko dira masaren aurkako kreditu baten bidez, eta horrek esan nahi du 20 eguneko kalte ordainak jasoko dituztela langileek 12 hilabeteko mugarekin, hala enplegua lortzen dutenek nola enplegurik gabe geratzen direnek. Lanpostu berria eskuratzen dutenek kalte ordaina jasotzea ez da segurua, ordea; jasoko dute enplegu hori subrogazioaren bidez sortzen ez bada (oso litekeena), bestela ez.
‎Halakorik lortu ezean, herrialdean bizitzeko baimena bertan behera geldituko zaio, eta «behartuta» egongo da herrialdea uztera. Thomas de Maiziere Barne ministroaren arabera, praktikoki horrek esan nahi du baimenari lotutako eskubide eta laguntzak galduko dituela etorkinak, hala nola osasun zerbitzuetarako sarbidea. Horrez gain, zenbait laguntzatarako baldintzak ere gogortuko dizkiete EBko etorkinei; adibidez, seme alabengatik ematen direnak.
‎Soila da musikariaren proposamena oraingoan; hiru elementu horiek erabilita grabatu ditu hamazazpi kantak Junkerak. Beste apaingarririk gabe doaz fandangoak, arin arinak, porrusaldak eta martxak diskoan, baina ez du horrek esan nahi ikerketarako eta esperimentaziorako tarterik egon ez denik. Lanketa berezia egin du perkusioarekin, adibidez.
2015
‎Zailtasunik izan zenuten. Ez digu zailtasun handirik eragin, baina aurretik landuta genuelako izan da hori. Batzuek laserraren eroa zela pentsa dezakete, baina ondo pentsatutako ekintza bat izan da, horrek esan nahi duen guztiarekin.Uneren batean arriskuan ikusi zenuten zuen ekintza. Bai, hainbat unetan. Hainbat faktore direla medio, proiekzioa ere ez da nahi genuen bezain ondo atera.
‎Horretarako subalternitatean, bazterretan, gutxiegitasun egoeran dauden jende, egoera eta elementuez arduratu behar du, horiek hegemonikoen parean jartzen ahalegintzeko. Eta horrek esan nahi du ez guztiei aukera berdinak ematea, azpiratuak daudenei aukera gehiago ematea baizik. Alegia, parte hartze eremu eta agente kopuruak ugarituta ere, norbait kendu da beste norbaiti lekua egiteko.
‎Nigeriako politikariak presidentetzarako hauteskundeen kanpainan murgilduta dauden bitartean, otsailaren 14an dira?, armada gero eta ezintasun handiagoa erakusten ari da Boko Haramen aurka.Borno estatuko gobernuko ordezkari Musa Alhaji Bukarrek atzo BBCri erran zionez, Boko Harameko milizianoek Baga erabat erre zuten herenegun. Hildakoak bi mila izan litezkeela dio iturri horrek; horrek esan nahiko luke herritarren bortzen bat hil dutela, eta, horrez gain, Boko Haramek eraso bakar batean 2014 osoan hil duen jende kopuru bera hil izanen lukeela. Bertze iturriek ez dute berretsi hildako kopuru hori.
‎Aberastasuna sortzeko xedea ez ezik, «ikuspegi herrikoia» ere izan behar du lan merkatuak, haren ustez. «Herri bat ikusten badugu pabiloi baten modura, dena bada errentagarritasuna, ugazaba langile harremana, horrek esan nahi du produktiboak ez direnen arazoak sobera daudela; gazteen laneratze arazoak, esate baterako».Heziketaren eta lan merkatuaren arteko aldea da beste gakoa. Unibertsitateko ikasketetan puntan dago Euskal Herria, baina ez horrenbeste lanbide heziketan.
2016
‎Maria Txibite PSNko idazkari nagusiak goretsi egin du Pablo Sanchezek akordioak erdiesteko egindako «ahalegina», eta uste du horretarako denbora badagoela oraindik. «Baina horrek esan nahi du lubakien politika atzean utzi behar dela», erantsi du Txibitek.
‎«Informatzea eta kazetaritza egitea ezin dira inoiz delitu izan. Kazetaritza egitea gertatzen denaren berri ematea da, ahalik eta modurik hurbilenean; eta horrek esan nahi badu delitua dela argazki batzuk ateratzea, zentzugabekeria ikaragarria da». Mozal legeak dakarren kalteaz ohartarazi du Hekimeneko zuzendariak:
2017
‎Baina BPGaren %1, 82ra besterik ez da iritsi I+Gren gastua. Europako (28ak) batezbestekoa %2, 03 izan da, eta horrek esan nahi du azken hiru urteetan batez besteko horretara hurbildu ez, baina aldendu egin dela ustez Europako industriaren abangoardian behar duen herrialdea. I+ Ga BPGarekiko Europako batezbestekoan egon da 2008tik Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeetan, edo haren gainetik.
2018
‎Horrek agerian uzten du, berriro ere, kalitate eskasekoak direla epe luzeko erabaki estrategikoak hartzerakoan benetako beharrak neurtzeko egiten diren ebaluazioak. AHT lineak dagokien abiaduraren %45ean ari badira, horrek esan nahi du bidaia horiek denbora berean egin ahal izango zirela zaharberritutako lineak erabiliz, eta, gainera, askoz ere diru gutxiagorekin.Kostu onurari buruzko azterketak ere kritikatu dituzue txostenean. Zergatik. Gobernu gehienek egiten dituzte azterketak, baina ez dira erabiltzen erabakiak hartzeko.
2019
‎Asmoa baldin bada legezko bidea egitea, horrek eskatzen du Eusko Legebiltzarraren bi herenen adostasuna, eta [Espainiako] Kongresuan, erdiak gehi bat. Eta horrek esan nahi du PSOE eta Podemos adostasun horretan egotea, eta gaur egun ez daude. Legezko bideari jarraitu nahi diotela esaten dutenean, hori ez da idazten dena legearen araberakoa izatea soilki; legeak ezartzen dituen bideak errespetatzea ere bada.Uste duzu Nafarroan aldaketak maiatzeko hauteskundeetan ere eutsi egingo diola. Ikusteko dago.
‎Kaplan: «Dena oso bat batekoa izan da, eta horrek esan nahi du, kantu hauek guztiak garai batean bildu ditugunez, garai hori bera islatzen dutela, eta antzeman daitekeela zer esan nahi genuen». Eta esaten dutena euren erara esaten dute, ahotsa askorik altxatu gabe.
‎Eta nola egiten dugun euskaldunok hain erraz, ikusita gainera gure neurria eta artxipelago itxura, beste zatiketa zantar hori, herrikoa vs. nazionala, herrikoa herrirako bakarrik balitz bezala, eta nazionala nazio osoarentzat.Hori idatzi nuen lehengo hilean, eta ez nintzen konturatu hasieran: euskaldunok zatiketa hori egiten badugu, herrikoa vs. nazionala, eta kulturari bagagozkio bederen, horrek esan nahi du azken beltzean gure kultura ez dugula ikusten munduan, akaso bai munduko, baina ez munduan, ez testuinguru globalean, eta esango nuke euskal kultura gure lurraldetik harago munduan kokatzea ezinezko egiten zaigula. Etxepare institutuak erakusten du ondoen zein den gure barren barreneko susmoa:
‎Santurtzik beste bandera bat irabazi zuen atzo Eusko Label ligan, eta hirugarrena du, Lekeition eta Sestaon (Bizkaia) lorturikoei Bueukoa (Galizia) gehitu baitie. Espainiako Txapelketarekin, Iker Zabalaren taldeak lau garaipen ditu.Ligako azken laugarren estropada izan zen lehen zortzi sailkatuentzat, eta horrek esan nahi du Kontxako Bandera izango dela hurrengo estropada, sailkatze eguna eta bere betiko bi igandeekin. Entrenatzaile ia guztiak, Donostian zerbait handia egiteko aukera duten taldeetakoak, ostegunera begira ari dira, eta, bai atzo eta bai gaur,. Boiron, 12:00etan?
‎Urteko estropada eta gure helburu garrantzitsuena da, eta uste dut sasoi onean iritsi garela, lanak ondo egin ditugulako. Gogo handiarekin gaude, eta ea ez dugun zorte txarrik izaten, sailkatzeko aukerari eusteko.Urteko zuen helburu moduan definitu duzu biharkoa, eta horrek esan nahi du prestakuntza eta plangintza osoa Kontxan sartzeko egin duzuela. Helburu nagusia zen iazko emaitzak eta postua hobetzea, eta trainerua iaz baino azkarrago ibiltzea. Lortuz gero, gustura egongo ginen, eta bete dugu asmoa, iaz baino hobeto ari gara eta, batez ere uztail amaieran eta abuztuan.
‎Durangoko Azoka osorik da. Hori dio gure leloak, hau ekosistema bat delako, eta horrek esan nahi du urte osoan hari bizia ematea ez dela bakarrik Gerediagaren lana. Denok beharrezkoak gara.
2020
‎Eta, bestetik, profil horretan oinarrituta, haurrentzako «beste produktu erakargarrien» iragarkiak eskain ditzaketela, jokoaren aplikazioaren, webgunearen edo posta elektronikoaren bidez. Jostailuaren ezaugarriei erreparatu besterik ez dago arriskurik ote dagoen jakiteko: «Umea jostailuarekin dagoenean eta hari hitz egiten dionean gailuak nolabaiteko erantzuna edo erreakzioa baldin badu, horrek esan nahi du bere ahotsa, mugimendua, aurpegia edo keinuak detektatzeko gai diren sentsoreak dituela». Datu horiek biltegiratu, prozesatu eta algoritmo batek programatutako erantzun bat itzultzen duenean, umearen pribatutasuna arriskuan egon daiteke, Goñik nabarmendu duenez.
‎Sistema osoa aldatu genuke, patenteetatik hasita. Gaur egun patente bat hogei urterako da; horrek esan nahi du patente horren jabe den enpresak bakarrik ekoiztu dezakeela botika hori, eta hari nahi duen salneurria jarri, ez duelako lehiakiderik.
‎Ez gaitzatela tratatu adin txikikoak bagina bezala. Nik ez dut estatuaren gain uzten ardura guztia, erantzukide izan nahi dut, eta horrek esan nahi du jakitea zehazki, informatuta egotea eta baloratzea.
‎Pirinio Atlantikoetako Prefeturak gaur eman du kasuaren berri, adieraziz atzo arratsaldean atzeman zutela, eta «Baiona ingurukoa» dela. Eskualdeko Osasun Agentziako ordezkariek jakinarazi dute Italian bidaia bat egitetik zetorrela gizon hori, Lonbardiatik, eta, beraz, ikuspegi epidemiologiko batetik, ez duela aparteko larritasunik eragin, Italiako eskualde horretan zabalduta baitago gaitza, eta horrek esan nahi baitu kasuak sorburua ez duela izan handik kanpo.
‎Ekimena eta agiria babestu duten kirolariek" ziurtasun osoa" daukate aurrera eraman behar dela aldarria. " Gizarte demokratiko batean gaude, eta horrek esan nahi du 750 kirolarik Euskal Selekzioa nazioarteko lehiaketetan defendatzearekin amets egiten badugu, horretarako ez litzatekeela arazorik egon". Hamedek Palestinako selekzioan jokatzen du, aita hangoa duelako, baina esan du" are zoriontsuagoa" izango litzatekeela jaio zen herrialdearekin gauza bera egiteko modua balu.
‎Harrigarria da zer joera dugun premiazko egoeretan gauzarik inportanteenak alde batera lagatzeko. Orain, gauza serioetarako garaia omen da; horrek esan nahi du kultur munduko ekimen guztiak, alde batera baztertuta, ahaztu behar ditugula. Osasunaren momentua da, eta ados nago lehentasunak beste batzuk direla, baina egoera hauek gure gizartearen argazkia ateratzeko balio dute.
‎Baina jakin badakigu, eskubide urraketa hau 200 presok baino gehiagok jasaten dutela eta Zulueta eta Enparantzaren kasuak bi kasu gehiago besterik ez direla. Gobernu aldaketak ez du eraginik izan politika horretan, eta horrek esan nahi du euskal presoen eskubideak urratzen jarraitzen direla. Baina ez dugu ahaztu behar ez gaudela auzi «politiko» baten aurrean soilik; aitzitik, «giza eskubideen politikari» eragiten dion arazo bat ere bada aurrean duguna.
‎Polita litzateke gehiegi ez aldatzea, horrek esan nahiko bailuke apustuarekin asmatu dugula. Baina probalekua ere izan behar dugu.
‎Behintzat 2021 urtera arte espero du Europako Batzordeak ekonomia haztea eurogunean, eta horrek esan nahi du eremu horretan inoizko hazkunde aldirik luzeena izango dela euroa sortu zenetik. Hala esan zuen atzo Europako Batzordeko Ekonomia komisario Paolo Gentilonik, aurtengo eta datorren urterako aurreikuspenen berri ematean:
‎Espainiako Gobernuaren dekretuak ez zuen halakorik esaten zuzenean, eta Macronek ere ez zituen hitzez hitz aipatu, baina gerta liteke. Hegoaldean, alarma egoerak iraun artean, autoritate agente izango dira soldaduak, eta horrek esan nahi du ordena publikoko zereginak ere hartu dituela armadak kalean. Osasun zerbitzuak bermatzeko edo hornidura bermatzeko, adibidez, armadak esku har dezakeela aipatzen du Espainiaren dekretuak.
‎Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eguneratutako azken datuen arabera, Hego Euskal Herrian 32.236 lan erregulazioko espediente aurkeztu dira, ia denak aldi baterakoak. Dosier horiek 232.825 langileri eragin diete, eta, urte hasieran enplegua zutenen kopurua aintzat hartuz gero, horrek esan nahi du bost langiletik bati bete betean eragin diola orain arteko kolpeak. Iragan krisialdiko urterik okerrenean ere ez ziren bata bestearen atzetik hainbeste espediente pilatu, eta oraingo honen tamaina ulertzeko, beste datu adierazgarri bat eman zuen atzo Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariak:
‎' Eta haurra kentzen badizute?'. Esplikatu egin behar da etorkizunean haur hori harrera eman dion familiatik ateratzen baldin bada eta jatorrizko familiarekin bueltatzen bada, horrek esan nahiko duela lana txukun egin dela». Babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeei laguntzeko sistemetako bat da harrera familiena, baina ez da beti behar bezain ongi ulertzen, eta haur horien gaineko babesa ere ez da ongi sustatzen.
2021
‎Osakidetzak eta Osasunbideak atzo emaniko azken datuak zenbatuta —abenduaren 29ari dagozkionak—, izurrialdi osoan ikusi gabekoa da abenduko positiboen kopurua: 122.300 kasu —hilabeteko azken bi egunetakoak zenbatu gabe— Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 2,8 milioi pertsona bizi direla aintzat hartuta, horrek esan nahi du Hego Euskal Herriko biztanleen %4, 36k gaitza hartu dutela azken hilabetean.
‎Estilo heldua koherentzian dago egilearen gainontzeko faseekin eta da, nahi baldin bada, haren ekarpen gorena; ordea, estilo berantiarrak gehiago dauka intrantsigentziatik, zailtasunetik eta kontraesanetik. Liburu honetan Federici berantiar bat dago, eta horrek esan nahi du ausartu dela orain arte ausartu ez den gaiak jorratzen». Prostituzioa edo ugalketa subrogatua, esaterako.
‎Horrekin, hizkuntza eskakizunen sistemaren helburua urratzen da, hura' nahierako' sistema bat bilakatuz, boluntarismo politikora irekia; gainera, erkidegoko erakunde komunek hizkuntza politikaren zuzendaritzari uko egitea dakar, funtsezko elementua izan arren Estatutua onartzeko itunean. Hizkuntza eskakizunari derrigortasun data ezarri nahi zaio lanpostu guztietan (hortik aurrera, hizkuntza eskakizuna nahitaez bete behar da lanpostu horretan sartzeko edo lanpostuari eusteko), eta horrek esan nahi du herri administrazioetako hizkuntza normalizazioaren helburua (pertsonen hizkuntza eskubideen erabilera eraginkorra bermatzekoa zena) aldatzen dela, administrazioen euskalduntzea, bera, sistemaren beraren helburu bihurtuta.
‎«Nik bizi ditudan pribilegioen biktimez ez mozorrotzea da idazle moduan dudan muga argia. Nire klaseaz, jatorriaz, generoaz, ideologiaz mozorrotzen naiz, eta horrek esan nahi du, agian, denbora guztian nire buruaz mozorrotu naizela».
‎Uste dut gertatzen ari dena dela, txertoen produkzioa eskaria asetzeko moduan ez dagoenez, horien inguruko erabakiak hartzen dituztenak txerto aukeraketa aldatzen ari direla eta edozein txerto ahal bezala lortzen saiatzen ari direla. Mendebaldeko gobernuek eta erakundeek farmazia enpresekin akordioak egiten dituzte, baina, akordio horiek huts egiten dutenean, horrek esan nahi du hornidura guztia aldatu egiten dela, eta horren ondorioak pairatzen ditu Afrikak, gainerako herrialdeek lortzen dituztelako Afrikara bidaltzekoak ziren dosiak.
‎gaia agendara itzularazi du Non dago Mikel, ek. Iriarteren iritziz, horrek esan nahi du badagoela «nahi bat»: «Garaiak uzten digunean ari garela herri gisa horri erantzuten».
‎2020ko lehen erdialdean, 2.412 milioi euroko fakturazioa izan zuen Eroski taldeak, eta horrek esan nahi du %7, 2 handitu dela negozioa. Bereziki elikagaien jarduera handitu da, pandemiaren aroaren isla zuzena; izan ere, COVID dela eta, hurbileko dendak biziberritu egin dira, eta salmentak %12 igo dituzte.
‎Ardo naturalak egiten dituzte: horrek esan nahi du ez dutela ardoztatze prozesuan inongo eraginik. Ez dute, jakina, ardoa iragazteko ez klarifikatzeko ezta egonkortzeko inongo teknikarik erabiltzen.
‎Kideak uretan diren bitartean lehorreko lanak egin beharra kontu eskasa da. Ordea, uretan daudenek irabazi eta norbera ariko balitz bezala pozten denean bat, horrek esan nahi du ordezko arraunlariaren engaiamendua erabatekoa dela. Halaxe gertatu zaio Endika Morani (Castro Urdiales, Espainia, 1998).
‎Ordea, alde ona aurkitu dio horri: «Kanporaketa irabazten badugu, horrek esan nahiko luke guk ere asko hobetu dugula. Lorpen horri balio handiagoa emango genioke».
‎Guk, Munduko Elikagaien Programak, jakin nahi dugun gauza bakarra da erabaki honek gure lanean zer eragin izango duen; ea zer eragin izango duen hornidurak Yemenera eramateko. Gainontzekoa analisi politikoa da, eta horrek esan nahi du beharbada ez duela zerikusirik gure betekizunarekin. Gure lana erabaki horren ondorioak aztertzea da.
‎Eta esan beharra dago herritarrek ikuspegi artistiko ona izan ohi dutela, zeren lan oso onak aukeratzen baitituzte. Aukeratuen artean batzuk estreinaldiak izaten dira, baina egoten dira sarituak izan direnak ere; beraz, horrek esan nahi du begi ona dutela aukeraketa egiteko. Garrantzia ematen diogu animazio independenteari; animazio teknika ezberdinak erabiltzeari, eta ez bakarrik teknika konbentzionalak.
‎Uniko ekoiztetxeak sona handia dauka mundu osoan; sari garrantzitsuak irabazi ditu. Eta Bego Vicarioren lanei buruz zer esan; egin dituzten azkeneko lan guztiak sartu dira Kimuak katalogoan, eta horrek esan nahi du kalitate handiko lanak direla. Hor sartzea ez baita erraza.
‎bai zelaienak, bai bidaienak, baita ekonomikoak ere. Azkenean, horrek esan nahiko du liga profesional bat bihurtzea. Liga hasten denean ikusiko dugu zer geratzen den, baina, ematen duenez, atzera bota dute zelai naturaletan jokatzeko proposamena.
‎Eta izenburuarekin asmatu ezinean nabilenean, beti jotzen dut 1596ko Refranes y sentencias liburura. XVI. mendeko liburua da, eta horrek esan nahi du bertan biltzen direnak lehenagokoak direla. Euskarazko antzinako hamaika esapide datoz bertan, eta han topatu nuen inurriari arraio esaera, hitanoan eta aditz trinkoarekin idatzita, inurriari jarraitu behar zaiola adierazteko.
‎Nazionalista korsikarra naiz: herri korsikarraren autodeterminaziorako eskubidea oinarrizkoa bada, horrek esan nahi du onartu egiten dudala besteek perspektiba hori ez partekatzea. Demokraziak bizi egin behar du; ez du alderdi bakar batek egon behar, nazionalista balitz ere.
‎Beraz, grebarako eskubide hori urratu egiten zaie. Eta horrek esan nahi du urte osoan daudela minimoetan».
‎«Nire hizkuntzak zure estatuaren oinarriak astintzen baditu, horrek esan nahi du, ziur asko, zure estatua nire lurrean eraiki duzula». Musa Anter idazle kurduaren esaldi horrekin abiatu zuen Koldo Zarate EHEko kideak martxaren osteko ekitaldi politikoa, kurduen bisita aprobetxatuta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia