Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 152

2000
‎Zientziaren Eliza hura gehiago izan zen, beraz, gure isilpeko adiskidetasunari izena emaiteko modu bat, eta konplizitate keinu bat, etxeko bertze guztienganik bereizten gintuena, eta elkartzen... nahiz eta horrek ere ez zigun eragotzi egite guti batzuen aitzinatzea, zeinetarik pare bat bederen sonatuak baino sonatuagoak izan baitziren... zeren, komunionearen kontuan izan ezik, osaba Joanikot Lutheroren guragoa eta aldekoagoa baitzen Kalvinena baino eta, ondorez, gauzak gehiegi ez lotzearen aldekoa, airearekin aire eta haizearekin haize, eta zeren halakoak ere izan baitziren gure egite haiek ere —bihu... " Baldin satorren moduan ibili behar badugu, satorren moduan ibiliko gaituk, Joanes, lurpean, baina, haiek bezala, lurra ere jo diagu noizik behin, mutturraren erakusteko bertzerik ez bada ere".
‎HOR nonbait erran dizut ezen osabak superstizionearen eta sineskeriaren landarea zimendutik eta erroetarik erauztea zuela amets eta, xede hari buruzkoan, egitekorik egitekotsuenetan sartu zela; eta erran dizut, halaber, ezen gure Zientziaren Eliza hura gure isilpeko adiskidetasunari izena emaiteko modu bat izan zela, bertze deus ere baino gehiago... nahiz eta horrek ere ez zigun eragotzi egite guti batzuen aitzinatzea, zeinetarik pare bat bederen sonatuak baino sonatuagoak izan baitziren: lehena, ondotik doakizuna duzu, jaun André.
‎—eta, berriro hats hartzen zuela, erran zuen—: Tokiaz denaz bezainbatean, berriz, hobe duk kakontzi batean aurki daitekeen erakusgarria, nik egin nuen kakategian aurki daitekeena baino, zeren eta urak daramana urak baitarama, eta horrek ere ez dik erremediorik... Ordea, kondeak eta dukeak nekez eginen ditek kaka kakontzian, ene kakategiaren abantailak probatu zituztenetik...
‎Ez genuen, ez, guti edan, gau hartan bortz guardiek eta nik! Osabak, aldiz, deus guti, baina horrek ere ez ninduen harritu, zeren, gartzelatik itzuli zelarik, baikenekien ezen arnoak urdailean kalte egiten ziola eta bihotzerrea sortzen.
2002
‎Eta prezio hura ordaintzeko prest nengoen, bai bainekien, beste gauza batzuen artean, biriketako minbizia harrapatzeko probabilitate gehiago nituela. Baina horrek ere ez zuen zertan gertatu, halabeharrez. Churchillen kasua zegoen, esate baterako.
2003
‎Fenomeno horrek ere ez zuela inolaz ere argitzen, zioen psikologoak bere artikuluan, gure Romain Garyren kasua, bi idazleen lanak, parekotasunik egon arren, arras bereziak eta desberdinak direlako.
‎–Kanpotar horien artean batzuk gorri samarrak izanen dira, ez dut dudarik, baina ez ahaztu gainerakoak errege katolikoen sokakoak izanen direla, katolizismoari mendez mende eutsi izan diotenen oinordeko zuzenak, gu bezalaxe, eta horrek ere ez du preziorik... errege katolikoen izpirituak zutik baitirau eta zutik iraunen baitu, sozialismo eta komunismo guztien gainetik, sekulorun sekulotan, amen!
2004
‎Baina deserosotasunak testuinguru artistikoaordezkatzera eraman zuen Danto eta, haren ordez, eite linguistikoa zuen testuinguru batproposatzera. Hala ere, aldaketa horrek ere ez zituen artcaren teoria oso bat emateko oinarriak bete. Ohar gaitezen, adibidez, estatu legeek, zientzia teorick eta artelan ez diren bestehainbeste gauzak erreferentzia bat eta testuinguru linguistiko baten interpretazioa behardituztela.
‎Zehazki, TUIk ibilbide labur edo ertainetan 5 euroko (6,6 dolar) gehikuntza ezarri du, eta bidaia luzeetan, 6 eurokoa (7,9 dolar). Operadore horrek ere ez du baztertzen hurrengo udaldiko bidaietan gehigarriak aplikatzea. Bi konpainiek erabaki hori justifikatzen dute, petrolioaren eta kerosenoaren prezio altuak airelineek berriki iragarritako hegazkin txartelen prezioak igotzea ekarri baitu.
2005
‎Gugan dauden nortasun gaixotuei ematen diegu hitza. Idaztea komunikazioa eta jolasa dela esaten da era berean, eta horrek ere ez du bere horretan balio, norbere mania, gorroto eta frustrazioak irakurleek konpartituko dituzten itxaropena ere badu idazten duenak.
‎Askotan gertatzen da hori emakumeen artean. Baina horrek ere ez dizu balio, haurra zeure haur nahi duzu orain eta prest zara maite ezin duzun emaztearekin bizitzen jartzeko, ezta. Azkenean lortuko duzu besteen modukoa izatea.
2006
‎Irratietan banatzeko moduko zerbait etxeko ordenagailuarekin ere egin liteke, beti ere kalitatearen kaltetan, baina CD formatuan eta saltzeko moduan egiteko, gutxienez 3.000 euro behar izaten dira. Zorte handia da etxera ate joka etortzea; ohikoena, ordea, patrikatik jarri behar izatea da eta horrek ere ez du arrakasta segurtatzen. Hori argi dute lehia horretan ari direnek eta beraientzat nahikoa arrakasta da luzean ala laburrean, diskoarekin ala gabe, plazan edo lagun artean, xume, goxo eta suabe entzuten den doinu polita; aurrean dagoena hunkitzea lortzen badu, bederen.
‎Azaleko minbizia izateko arriskuaz gain, UVA izpien kabinak erabiltzeak ere ondorio fotozahartzaileak ditu, itzulezinak izan daitezkeenak eta zimurrak, biguntasuna eta pigmentazioaren banaketan arazoak dituztenak. Hala ere, tresna horiek berriki erabili direnez, oso zaila da zehaztea zer ondorio izan ditzakeen epe luzean, eta horrek ere ez du galarazten “zero arriskua” gomendatzea. Rodríguez Sendínek “azal zuriaren modara itzultzea” gomendatu zuen.
‎Amerikarrak berehala hasi ziren, gainera, gazta bidaltzen, esne hautsa ere bai, eta garia. " Berehala" horrek ere ez dauka denbora balio zehatzik. Esaten badidate hilabetera izan zela, ez dut nik kontrakorik esango.
2007
‎a) Legeria positiboari dagokionez, EKren 53.3 artikuluan ezarri da legeria positiboak kontuan izango dituela, hau da, «oinarri» hartuko dituela. «Legeria» formalak lege formalez gain erregelamenduak ere biltzen dituenez, egia esan, III. kapituluko printzipio artezkariek, II. kapituluko oinarrizko eskubide eta askatasun publikoek ez bezala, ez daukate legeak errespetatu behar duen «funtsezko edukirik» (EKren 53.1 art., a contrario sensu interpretatuta), baina horrek ere ez du esan nahi legegileak nahi duena egin dezakeenik (adibidez, EKren 41 artikuluan Gizarte Segurantzako sistema publikoa eskatzen da), eta Konstituzio Auzitegiak ere irizpide moduan erabil ditzake arau bat Konstituzioaren araberakoa den edo ez epaitzeko. Konstituzio gaikuntza moduan ere har daitezke, legegileak esku hartze publikoari jarritako oztopo jakin batzuk, esaterako, partikularren eskubide ekonomikoetatik eratorri daitezkeenak?
‎Gorteen antolaketa, erlijioa, jabetza gizarteratzea eta erregioen autonomiak. 1935ean, Errepublikako lehendakariak berak bultzatuta, eraldaketa proiektu bat aurkeztu zen, artikulu batzuen izaera polemikoa arintzeko eta mekanismo batzuen funtzionamendua hobetzeko, baina horrek ere ez zuen arrakastarik izan: ez zitzaion arretarik jarri beste gai batzuk premiazkoagoak zirelako, eraldaketan interesa zutenek akordiorik lortzen ez zutelako, eta guztia baldintzatzen zuen gizarte tenkadura zela eta.
‎Gainera, Europako zuzentarau batek “tabako ontziak ez ditu behartzen ez salbuesten” iraungitze data jartzera. Europar Batasuneko araudi hori Espainiako legedian sartu zen tabakoa etiketatzeko arauei buruzko Errege Dekretuaren bidez, eta horrek ere ez du zehazten inolako ezarpen edo debekurik. Nolanahi ere, anbiguotasuna edo legezko hutsunea gorabehera, Fernándezen arabera, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea maila handiagoko araudia da, eta, une oro, iraungitze, erabiltze edo kontsumo data gomendatu baten berri ematera behartzen du.
‎Zigor horiek saihesteko, kalean autoa utzi baino lehen, autoari matrikula kentzen dioten pertsonak daude. Baina jarduteko modu horrek ere ez ditu zigorretatik salbuesten; izan ere, adituek diotenez, auto baten titularraren identitatea beti jakin daiteke, ibilgailuaren barruan dagoen xasisaren edo xasisaren zenbakia egiaztatuz. Zehaztu beharra dago, gainera, kalean auto bat uzten duenak ere ez dituela ordaindu behar autoak pilatu dituen isunak.
2008
‎Kontuan izatekoa da, bestalde, oso urria dela euskararako teknologien eskariaeguru asko gaur egungo hizkuntza politikaren ondorio praktikoa, eta horrek ere ez du batere errazten ikerketarako baldintza egokiak sortzeko beharra. Administrazioek zeregin handia dute gai honetan ere.
‎Geure burua maitatu behar dugula diozu, baina horrek ere ez ote du bere arriskua, handiuste gehiegizkoa, alegia?
‎–Baina hipotesi horrek ere ez du batere logikarik. Nork eta zergatik hil nahiko ninduen ni?
‎Poz handiagoa eman dio irakasle iraunkorren taldeko emaitza eta hauteskundeetakoa berberak ez izateak botoa ponderatua denez, haien botoek %51 erabakitzen dute, eta Estebanek irabazi du haietan. Ez bakarrik Estebanek; kolektibo horrek ere ez du irabazi. Elkarlana eta konfrontazio jatorra izango ditu ardatz plataformak, Klaustroan duen indarra baliatuta.
2009
‎Landareak azkarrago haztea nahi izaten du laborariak, eta horrek eramaten du komeni baino ongarri gehiago botatzera, nahiz horrek ere ez duen segurtatzen uzta hobea bilduko duela.
‎Martinen pentsamendu guztiak izotzak etengo ditu. Ordurako jakingo du bere arimaren salbazioa lortu duela baina horrek ere ez du kontsolatuko. Bezperan Elias etxetik kanpo ibili zela gogoratuko du, eta nondik zetorren galdetu zionean billarretik esan ziola.
‎Aurrekontu idatziak, ordainagiriak, xehetasunez inprimatutako lan egutegia eta arauzko fakturak, printzipioz, lasaitasun bermea dira bezeroarentzat. Jakina, ez da metodo hutsezina, eta horrek ere ez du esan nahi norbaitek eskaintzen ez badu profesional txarra denik. Baina, egia esan, zenbat eta hobeto dokumentatuta egon etxearen jabea, orduan eta errazagoa izango zaio desadostasunak konpontzea, eta babes handiagoa izango du arazoak sortzen badira.
‎legebiltzarkideek haien izena aditu ahala, altxatu, eta hautagaiaren izena ala abstentzioa ahoskatu zuten denen aurrean, ozen. Baina une horrek ere ez zuen hainbeste ordu iraun zuen emankizuna salbatu, ezta azken uneko sorpresa ez hain sorpresak ere. Irratiz entzuteko egokiagoa zen ekitaldia, agian.
‎Datu positibo bakarra ikusi du Sarrionaindiak, energia kostuaren eta lehengaien prezioaren jaitsiera. Baina horrek ere ez du askotarako balio izango, eskuan dituzten datuei erreparatuta ez baitute oraingoz joera aldaketarik ikusten. –Bizirauteko estrategia aurrera eramatea besterik ez zaigu geratzen?, azaldu du Sarrionaindiak.
‎Ekintza terroristak ez, ekintza bandalikoak dira, kirtenkeria, oieskeria, baldarkeria hutsak alegia. Oroitgarri frankistak Nafarroan mantendu nahi dituen egunkari eskelazale horrek ere ez du terrorismoa aipatzen,, ekintza bandalikoak, baizik, kontu horietaz mintzo.
‎Nagusi izango den erabilera eremuak behar ditu euskarak hainbat gunetan, nahitaezkoa du hori" iraun eta hazteko", eta hori gogo onez onartu behar dute gaztelania lehen hizkuntza dutenek eta etorkizunean lehen hizkuntza izango dutenek ere. Beste hainbatetan gaztelaniak izango du nagusitasuna, eta horrek ere ez ditu gogo txartu behar euskara lehenetsi nahian dabiltzanak.
‎Zergatik izan behar ote du bestela euskarari dagokionez? Besterik da hobera egite horrek ere ez duela inolako auto atseginkeriatan jausterik zuritzen, baina zergatik tematzen ote dira, euskarari dagokionez, hobekuntzak gutxiesten eta ukatzen. Zergatik tematzen dira gure hizkuntzaren bilakaera tunel beltzetan irudikatzen, guztien ahaleginari esker, argiuneak direnean ilunguneen gainetik nagusi?
‎Idazleak zur eta lur ikus dezake bere obra salgai, bere baimenik gabe, ordainetan deus jaso gabe. Editoreari gauza bera gerta dakioke, eta horrek ere ez luke deus kobratuko nahiz eta berak idazleari egina dion jada ordainketa. Liburu dendak ikusiko du berak dendan daukan liburu bera han dagoela, eta merkeago edo doan ez bada.
2010
‎zioen?; aldiz, noiznahi erakusten zuen, baita zibilez jantzita zihoanean ere. Ohera ote zeraman, pijamatik zintzilik, horixe esaterik ez daukat, nahiz eta horrek ere ez nindukeen harrituko?
‎–Antzinatekoa ez bada, Erdi Arokoa izan daiteke. Bide horrek ere ez gintuen inora eramango, eta hortik segitu izan balu, azkar konturatuko zen horrek ere ez zeramala inora. Nik lehen egunean ikusi nuen.
‎–Antzinatekoa ez bada, Erdi Arokoa izan daiteke. Bide horrek ere ez gintuen inora eramango, eta hortik segitu izan balu, azkar konturatuko zen horrek ere ez zeramala inora. Nik lehen egunean ikusi nuen.
‎Esan gabe doa, gaiaz landara ezer gutxi dute komunean Abadiaren eta Iraolaren idazlanok, izan ere, bataren helburu praktiko instruktiboak eta bestearen gogo ederzaleak emaitza erabat bestelakoak plasmatu zituzten, bai azalari eta bai mamiari begira. Bestalde, seguruenez Abadiak eta Iraolak ez zituzten elkarren idazkiak ezagutzen, eta horrek ere ez zuen lagunduko ezelako bateratasunik lortzen. Alegia, Gure txoriak liburua baino lehenagoko tradizioa zeharo makala zen izatez, eta ez zuen eredu erabilgarri bat gauzatu euskaraz hegazti kontuez aritzeko.
‎gizon horrek ere ez dauka Wall Street eko handi mandien
‎Eta ni konturatu ez! Horregatik etzidan erosi horrek ere ez!
‎horien bitartez epai organoari harreman edo egoera juridiko bat sortzeko, eraldatzeko edo azkentzeko eskatzen zaio. Uzi horrek ere ez du exekuziorik behar: epailearen ebazpenak berez uzia asetzen du173.
‎Noski, baieztapen honek demandatzailearen jarrera, normalean langilea, demandatuarena baino hobeto deskribatzen du, nahiz eta bigarren horrek ere ez duen prozesura aurkezteko betebeharra, zama baino.
‎Akziodun kopuruari buruzkoak, balizko zuzendarien gainekoak... eta, beraz, ETAri datu horien berri ematen zietela. Fiskalaren iritzian akusazio horrek ere ez du oinarririk. Izan ere, epaiketan argi gelditu zen bezala, datu horiek jakinak ziren:
‎bere berea egiten zuen zoritxar hura, gurekin zituèn solasetan zorion bihurtzen zuena, zuèn begiaz baino harroago baitzegoen ez zuenaz, azken batean... eta ez baitzegoen balentriaren ondorioz eman ziotèn domina, paparrean zintzilik zeramana, ezkutuan edo isil gordean eramateko —‘Frantsesek zelata bat jarri, eta bertan erori ginen, baita aurrera egin ere borroka izugarri baten ondotik, kide askok eta askok gudu zelaian zerbait utzi behar izan bagenuen ere, honek eskua, horrek zangoa eta nik begia... ’ zioen—; aldiz, noiznahi erakusten zuen, baita zibilez jantzita zihoanean ere. Ohera ote zeraman, pijamatik zintzilik, horixe esaterik ez daukat, nahiz eta horrek ere ez nindukeen harrituko...
‎Baina heldu nintzen Erromara eta horra, besterik gabe, ezertan nire izaera edo jokabidea aldatu gabe, aurrerazale azaldu nintzen ni Vatikanoko giroan, askoren iritziz. Gainera, euskalduna izanik, horrek ere ez zidan mesederik egiten. Nire baitan, barre pixka bat ere egin izan dut, sarri, ikusirik, honelako epaiak eta iritziak zein erraz eta zein arrazoi gutxirekin ematen diren.
2011
‎Nigerian adulteriogile deitzen dieten emakumerik gehienak alargunak izan ohi dira, eta berriro ezkondu ez direnez zigortu egiten dituzte. Horretaz gain, musulmanek gorputzarekiko pudore handia dute, eta horrek ere ez die askatzen uzten. Hemen, emakume musulmanei buruz aitakeriaz jarduten gara ia beti, baina haiek oso argi daukate beren askapen bidea zein den, eta horretan ari dira.Nik ez diot beste emakume bati askatzeko zer egin behar duen esango, askatu egin nahi duela esaten badit babesa emango diot.
‎Bistan da, interes ekonomikoei begira dagoen erakunde horrek ere ez lituzkeela hezkuntzan murrizketak egingo. Beste hark esango lukeen gisan:
‎Gaur ere lagunak bisitan etorri zaizkit, eguraldi txarrari muzin eginez. Baina horrek ere ez nau animatzen. Badakit denbora azkar mugitzen dela, zerua zeharkatzen duten laino beltzak baino azkarrago.
‎–Armentia horrek ere ez dirudi oso argia. Nafarroako gaizkileek lasai lo egin dezakete.
‎Gaiaz landara ezer gutxi dute amankomunean Abadiaren eta Iraolaren idazlanok, izan ere, bataren helburu praktiko instruktiboak eta bestearen gogo ederzaleak emaitza erabat bestelakoak plasmatu zituzten, bai azalari eta bai mamiari begira. Bestalde, seguruenez Abadiak eta Iraolak ez zituzten elkarren idazkiak ezagutzen, eta horrek ere ez zuen lagunduko ezelako bateratasunik lortzen. Alegia, Martin Itziar Agirre azkoitiarraren Gure txoriak (1966) liburua baino lehenagoko tradizioa zeharo makala da izatez, eta ez du eredu erabilgarri bat gauzatu, euskaraz hegazti kontuez aritzeko.
2012
‎Alferrik da kontra egitea. Ez sinestu nahi baduzu, horrek ere ez du askorik inporta. Horrek ez du ezertan aldatuko narkotikoaren eragina, mundua lo dagoen bitartean.
‎Geldirik egon nintzen pixka batean, arnasa berritu eta urak atzera egin arte, eta gero zutik jarri eta, zain eta muin, lasterka joan nintzen lehorrerantz. Baina horrek ere ez ninduen itsasoaren haserre bizitik aske utzi, berriro etorri baitzitzaidan atzetik, eta olatuek beste bi aldiz altxa ninduten eta, lehenago bezala, berriz arrastaka eraman, oso laua baitzen itsasbazterra.
‎Ekonomiara ekarriz, «sarreramaximizatzailea», hor ere mota askotakoak aurkitu arren. Historian zeharleviathanzaleak izendatu ditzakegunak nagusitu zaizkie demokratei, homogeneizaziorako joeraz; bozketa orekari gailenduz, nahiz eta horrek ere ez duenbeti bermatzen eraginkortasun ekonomikoa. Ezagunak dira garapen ekonomikoazkarrak lortu dituzten herriak, diktadurapean bizi izanda ere.
‎Uste dut orain arte zenbaitek zarata asko atera duela, eta horrek estali ditu abiatu ditugun ekintza positiboak, eta pixkanaka ematen ari garen urratsak. Bestalde, batzuk gatazka hau politizatzen saiatu direla iruditzen zait, eta horrek ere ez dio batere mesederik egin proiektu berriari. Horregatik, iritsi da garaia gauzak diren moduan azaltzeko, eta proiektu berriaren balioa argitan jartzeko, herritarrek bestelako informazioa izan dezaten, eta proiektu berria museoaren mesedetarako abiatu dugula kontura daitezen.
‎Euskal liberal sutsuen Foruen moldaketarako hiru egitasmoak burutu eta argitaratu egin ziren.64 Bere aldetik, Esparteroren gidaritzapeko Gobernu zentralak, 1842ko otsailaren 26an, foruen moldaketa legez ateratzeko, Facundo Infantek, Gobernazioko ministroak, lege egitasmoa aurkeztu zuen parlamentuan. Baina egitasmo horrek ere ez zuen aurrera egin. Harriturik eta zurtz eginda gelditu ziren euskal herrialdeetan agintzen ari ziren liberal sutsuak.
2013
‎Eta" escrache" ei mugarik ezartzea zilegi al da? Euskadiko Auzitegi Nagusiak horrela ebatzi du kasu zehatz batean, baina horrek ere ez du urratzen manifestazio eskubidea, errebindikazioa kaleratzea eta salaketa publikoa posible direlako.
‎Egungo bere idazkari Pere Navarroren zehaztugabetasunak eta erabaki eskubidea zehazteari buruzko zalantzek nebulosa moduko batera eraman dituzte sozialistak. Konstituzioan izaera federaleko erreforma defendatzen ari dira bakardade latzean, PSOEren beraren sostengu barik, eta horrek ere ez die laguntzen. Zehaztugabetasun horren ondorioz gero eta ugariagoak dira bere baitan katalanistenak izan diren sektoreen desertzioak, zeintzuen aburuz, alderdiak bira egin luke tesi soberanistagoetara, gizarteko sektore zabalek egin duten moduan.
‎Partida txarrena, halere, atzokoa izan zen, hasiera orekatua izan arren (6), hortik aurrera bikote bakarra egon zelako. Bilboko emaitza aldekoa zen, baina horrek ere ez zituen suspertu. Merinok txakalaldia izan zuen, eta Bengoetxeak ondo baliatu zuen Beroizen agintea.
‎nola esportatu demokrazia herri musulmanetara, herritarrek Mendebaldeak nahi duen demokrazia horren aldeko hautua egin dezaten. Turkiak izan behar zuen herrialde musulman laiko baten eredu, baina horrek ere ez du orain balio. Aterabide zaila du dilemak, eta are eta zailagoa izango da giza eskubideak beste interes batzuetarako aitzakia hartzen badira.
‎–Baina egoera horrek ere ez zuen gehiegi iraun.
‎Data bat, akaso, urriaren 31a? baina horrek ere ez digu ezertan laguntzen. Edo zerbait esaten dizu zuri data horrek?
‎Liburuak hainbat datu interesgarri ematen ditu, Euskal Herritik joandako erregimentuen ibilbideaz, desertoreez, frantses izaeraz, soldaduen bizipenez eta abar. Azterketa, ordea, Zuberoara mugatzen da, beraz horrek ere ez du balio Ipar Euskal Herriko ikuspegi osoa erakusteko.
‎Haren lana zinez eskertzekoa da, gerlaren beste ikuspegi hori ematen duelako. Hala ere, gaia hain zehatza izanik, horrek ere ez du balio ikuspegi orokorraren emateko. Honekin ere ez dago Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herrian, osotasunean eta orokorki, izan zituen ondorioei buruzko libururik.
‎Alta, Xiberoa Herri Alkargoa erkidego publikoa saiatu da euskara karteletan agertze horri bultzada bat ematen, diru-laguntzak eskainiz bide horretan sartuko ziren jai edo ikuskizun antolatzaileei. Euskararen agerrarazteko xedean, dirua eman beharrak berak erakusten du zelako egoerara amilduak gauden... baina akuilu egite horrek ere ez du, orainokoan behintzat, emaitza handirik eragin!
‎Hoberena, ihes egiten jarraitzea izanen da. Ez du kalendarioaz edo gaurko egunaz galdetzeko aukerarik eduki; hori bai, lanean ari ziren Osinan egunsentia baino lehen, baina horrek ere ez du asko esan nahi Osina lanaren herria delako. Laster eta ihes egitean baizik ez du pentsatu nahi oraingoz Bigoa neskak; gero, gerokoak.
2014
‎Beste aukera bat ekainaren 7ko zapatu goiza da, baina data horren inguruan beste triatloi proba batzuk ere badaude eta data hori ere ez dute bideragarri ikusten. Azken aukera bat abuztuaren 2ko zapatua da, baina herriko jaiak hor inguruan ospatzen dira (uztail amaieran) eta data horrek ere ez ditu konbentzitu. Ondorioz, Jon Sarasua triatloi taldeko kideak adierazi duenez, “Garaiko triatloia bertan behera geratzeko arriskuan dago”.
‎Baina horrek ere ez zuen askorik lagundu. Poliziarenera joaten segitu behar izan nuen, agiriak betetzen eta gainerako joan etorriak egiten.
‎Euskararen ezagutzarik handiena bermatzen duen eredua da. Hala ere, eredu horrek ere ez du lortzen ikasle gehienak euskara maila aurreratuan aritzea, ezta hurbiltzea ere. Txostenaren arabera, ereduan ari direnean eskola publikoko ikasleen %35, 5ek euskara maila aurreratua dute Lehen Hezkuntzako 4 mailan; eta itunpekoetan, %44, 2k.
‎–Maribargasta horrek ere ez din sendatuko.
‎Baliteke arnasa hartzeko arazoak izatea, edo estetikagatik egin izana. Baina oraingoz datu horrek ere ez digu ezertarako balio.
‎1930 urte inguruan intsulina dosi handiak eman eta koma intsulinikoa eragiten zen pazientearengan haren eskizofrenia sendatzeko, baina horrek ere gaixotasun larriak edo heriotza eragin zitzakeen. Hamarkada horretan, elektrokonbultsio terapia erabiltzen ere hasi ziren, baina horrek ere ez zituen sendatzen eskizofreniko gehienak. 1950eko hamarkadan, neuroleptikoak erabiltzen hasi ziren, eta eraginkorrak gertatu ziren eskizofreniaren sintoma positiboak tratatzeko.
2015
‎eta horrek ere ez du bueltarik.
‎Izaten da ba gauza hori. Eta ahots lakar horrek ere ez dit onik egiten. Eta aurpegia, aurpegi hori?
‎Hasieran ohetik jaiki eta jaten aritzen zen, ordu horietan jateak loa galarazten ziola konturatu zen arte. Orduan edateari lotu zen, ardo zuria edaten zuen, baina horrek ere ez zion laguntzen eta goizetan gainera burua lehertzeko zorian jaikitzen zen. Azkenik, belar infusioak hartzen zituen; ez zioten ezertan laguntzen, baina ura irakin bitartean eta, denbora igaro egiten zen, bera gero eta nekatuago zegoen eta azkenean lo gelditzen zen.
‎–Denek, nahitaez, gaindituz gero, zer balio du gainditzeak? Ikasitakoak bakarrik balio du, eta horrek ere ez gehiegi. Ez irentsi jabeen amua.
‎Mundu zabaleko beste alderdi batzuetan ere bada hizkera hori, eta Euskal Herri bertoko lekukotasunak bildu zituen Azkuek bere hiztegian(; auntzerdera sarreran). Oso iritzi bitxi eta bereziak zituen Azkuek hizkuntzaren gainean, eta jolaserako sortutako mintzamolde horrek ere ez zion ihes egin haren epai zorrotzari: –lenguaje ridículo?
‎Kalte egin ziela ekartzen die deabruak gogora, eta penitentziarik ez egiteko sekula!, ezta Erregelak agintzen duena ere, dagoeneko probatua dutela-eta. Ez dute gordetzen Erregelaren oinarrizkoena, esaterako, isiltasuna, hori gordetzeak ez baitigu gaitzik egingo?, eta gogora etorri zaigu buruko mina dugula, korura joan gabe geratzen garenean? horrek ere ez baikaitu hilko?, egun batean min izan genuelako, eta beste batean min izan dugulako, eta beste hiru egunetan minik izan ez dezagun.
‎Ez ditugu betetzen Erregelaren oinarrizko gauzak, esaterako, isiltasuna, kalterik egingo ez diguna? eta ez digu buruko minik egin, korura joan gabe geratu garenean,? horrek ere ez baitu hiltzen?, eta geure burutik atera nahi ditugu penitentziak, bata ez bestea ez egiteko. Eta batzuetan mina ez da hainbestekoa, eta ez gaudela ezertara beharturik iruditzen zaigu; baimena eskatuz gero bete dugula.
‎Eta, gainera, ez da ahaztu behar hasieratik bertatik izan zuela akatsa, ze ez zuten Argia-ren proiektua kontuan hartu, eta gainera nahiko alebosiarekin prestatu zen dekretu deialdia, 1986ko uztailaren 22an, opor atarian, atereaz. Baina, intentzioak intentzio, guri interesatzen zaigunaren aldetik, formula horrek ere ez du zentzurik. Horren irakurketa zein da?
2016
‎industrial kimikoa eta industrial ekologikoa. Azken horri ekologikoa deitzen bazaio ere, argi dio horrek ere ez duela eurenarekiko antzekotasunik: " Araudi ekologikoa asko malgutu da eta izoztutako masa eta gehigarriak onartzen dira.
‎TEEen salmentarako eremua 400 m²-tik gorakoa denean, banatzaileek TEEH oso txikien bilketa aurreikusi dute beren txikizkako salmenta puntuetan edo haien inguru hurbilean. Emate horrek ere ez du kosturik izango erabiltzailearentzat, eta hura ez da behartuta egongo antzeko TEE berri bat erostera.
‎Beste bat, 1789ko udaberrian etsi etsian hartua, legez kontrakoa izan zen: «emvargar y retener todo el trigo que se halló en su recinto vendido y sin vender de 50 a 55 reales fanega»42 Hala ere, muturreko neurri horrek ere ez zuen arazoa konpondu. Izan ere, 1790eko urtarrilean egoera aurreko urtekoa baino larriagoa zen.
2017
‎Ezagutu ez dituenak ez du hori ulertzen. Ni ez nintzen arrantzara joan, baina horrek ere ez zuen bestelako eraginik alabarengan.
‎...balu bezala izan zen eta ez nuen ezertxo ere sentitzen ia ondo ere sentitu nintzen egun haiek guztiak eta gero eta gau haiek guztiak ilunpetatik nire gelaraino igotzen zen atxaparrarekin ni nire gelan lo egiten saiatzen nintzen bitartean handik pixka batera hark ez ninduela jo jakin nuenean ere gezurra esan zuela Caddyren izenean eta nik neska batek bezala zorabiatzea besterik ez nuela egin baina horrek ere ez zuen jadanik axolarik eta zuhaitzaren kontra eserita nengoen eguzki printza txikiek hosto horiak bezala adar batean aurpegia ukitzen zidatela urari entzuten eta ezertan pentsatu gabe zaldia arrapaladan hurbiltzen aditu nuenean ere hantxe nengoen eserita begiak itxita eta zaldiaren hankak belar txistukaritik abailan aditu nituen eta hankak korrika eta Caddyren esku gogorrak ere korrika...
‎Are gehiago, haien ikuspegian demokraziak ez du inongo loturarik eduki behar soberaniaren printzipioarekin; horrek guztiak, ordea, ez dauka zentzu historikorik, izan ere, gaur egun martxan diren demokratizazio prozesuak gertatu dira ez soilik legearen eta herri soberaniaren teoriak gizarteratu direlako, ezpada, aitzitik, mekanismo publiko diziplinarioak eta biopolitikoak ezarri direlako. Argi horren pean, beste halako ideia horrek ere ez dauka zentzurik, hau da, norbanakook, berdin aske jaio garenez denok, hautatzeko aukera berdina izan behar genukeela; izan ere, hasteko, sortu egin behar dira norbanakoak. Ez gara jaiotzen aske, alemaniar, emakume, beltz, frantses edo aberats; ugaztun jaiotzen gara.
‎Nire atzetik abiatzea nahiko nuke, hori gertatzeko aukerak eskasak direlako. Gogo horrek ere ez du asko irauten. Harrerako langile gazteei begira gelditzen naiz.
‎Barruak ez dit uzten egun bakar batean hainbeste diru gastatzen. Zerbaiten jabe izate horrek ere ez dit irrika berezirik sortu izan.
‎Fátima Bosch ikerlariak dioenez, «harburu diabetikoetan erabiltzen den gene terapia bi generen transferentzia da animaliari, injekzio errazekin, estetika tratamenduetan erabilitakoen antzera», adierazi du Fátima Bosch ikertzaileak, Animalien Bioteknologiaren eta Gene Terapiaren Zentroak. Tratamenduak intsulinaren genea aktibatzea lortu du, baita odoleko glukosa hartzea erregulatzen duen glukokinasasa entzimarena ere, eta horrek ere ez du behar bezala funtzionatzen animalia diabetikoetan. «Bi geneek aldi berean funtzionatzea lortzen dutenean, glukosa sentsore eraginkor gisa jarduten dute», dio zientzialariak.
‎–Eta halere, horrek ere ez zaitu kontsolatzen?
2018
‎Batzuek eskolaz kanpoko ekintzak egingo dituzte, baina egunero ikastetxean ordu ugari pasatzea eta ordu horietako gehienak eserita egotea ez da egokia, batez ere adin horietan. Etxean gainera telebista aurrean, bideo-kontsolan edo antzeko jolas sedentarioetan emango badituzte orduak, horrek ere ez du laguntzen. Gorputza berez prestatuta dago mugimendurako, ez orduak eta orduak eserita egoteko, eta horrek ondorioak ekartzen ditu.
‎Egungo turismo ereduaren aurka egonagatik ere, Andoni Egiak badaki" denok garela turistak", eta sarri turistifikazioaren aurkako borroka" klase ertain zuri eta unibertsitariotik" abiatzen dela. Lan eskuaren" artikulazioa" behar dela dio, baina horrek ere ez duela turistifikazioarekin bukatuko, baldin eta kapitalismoarekin amaitzen ez bada. Bere ustez, turismo ereduaren aurka bi alternatiba existitzen dira; iraultzailea eta erreformista:
‎pentsatu nuen kartzelakoa nire goizeko sentsazioei botatzea, baina festa kolektibo hartan nire sentipen pertsonalez aritzea egoista eta pobrea iruditu zitzaidan. Gero, beste helduleku bat ere etorri zitzaidan, baina horrek ere ez ninduen konbentzitu. Eta, azkenean, gelakideek baztertutako haurrarena hartu nuen, presaka xamar, eta haurra eta ikasgela ikusterik lortu gabe.
‎Batzuen ustez, hori bai, kontsumo erraz, axaleko, saltari eta tximista bezain lasterreko garai honen sintoma zoritxarrekoa da (liburu) batekin hasi eta bestearekin hasi eta bestearekin haste hori. Nobelazalea bazara eta hasi baduzu halako batean poesia liburu bat (dela adiskide friki bohemioak oparitu dizulako, dela liburuzain jator jakintsuak gomendatu dizulako, dela parke bateko bankuan eseri eta oinezkoak inpresionatzeko gogoa duzulako), eta munduko borondateetan borondateenaz saiatu bazara irakurtzen baina seko aspertu bazara, horrek ez du esan nahi ez zaizunik poesia gustatzen (eta gauza bera gainerako literatur generoen konbinazioekin). Janez ikasten da jaten. Era berean, nobelazalea bazara eta elemenia bat poesia libururekin saiatzen bazara, horrek ere ez dizu bermatuko azkenean poesia gustatuko zaizunik. Batzuetan, janak jan, ez da ikasten jaten. Kontakizunen hasierak, bukaera kontatuz hasten badira ere, definizioz dira irekiak.
‎Baina eskaerak ez zuen aurrera egin. Bestalde, 2014an errezeten koordainketa kentzea ere eskatu genuen, baina horrek ere ez zuen aurrera egin.
‎Loreak ez daki non sartu, kontatzeko zituenetan xaloena kontatu die, zer du bada maitasunak txarretik?, eta horrek ere ez du lagunen onespenik... Duela hilabete batzuk bere pentsamoldea ere horrelakoa ote zen maitasunari buruz?
‎Eta Martak ez zuen erantzuteko lana hartu, barre egin zuen. Azken batean, Añesek eta Brunok film berberak ikusi zituzten urteetan, eta horrek ere ez zituen salbatu.
‎Hasieran ez nuen tailerrean onartu nahi izan. Baina horrek ere ez zion lagunduko. —Sorbaldak goratu ditu Kaik— Bera joaten denean, errefuxiatu irakiar bat hartuko dut praktikatan.
2019
‎Gero eta gehiago gertatzen zaigu animaliekin lanean ari garen pertsonak ia terroristen pare jartzen gaituztela; Aralarreko pisten gorabehera ere hor dago; orain ematen du metano isurketetan ere haragiaren sektorea dela errudunik handiena... Askotan sentitzen gara zerbait gaizki egiten ariko bagina bezala, eta horrek ere ez du animo handirik ematen. Beraz, nik uste dut inportantea dela gure lanari balioa ematea.
‎Zertan den eta nun nola dabilan. Ixtorio horrek ere ez munta handirik dudarik gabe. Aldiz, aipatu ditu helduden maiatzeko hauteskundeak, Europa maileko legebiltzarraren berritzea.
‎EIL SIEBen 1948ko eta 1954ko biltzarretan ere euskal atlas linguistikoaren beharra plazaratu zen. J. M. Barandiaranek A. Tovarri laguntza eskatu zion proiekturako, eta horrek 1954ko urtarrilean L. Michelenarengana zuzendu zuen.320 Hain zuzen, Salamancako Unibertsitateak antolatutako ICOS biltzarrean (1955eko udaberria) A. Tovar errektoreak adierazi zuenez, proiektua berrabiatzen saiatu ziren, baina elkarlan horrek ere ez zuen aurrera egin. Euskararen berezitasun genetikoak ezinezko egiten zuen alboko atlas erromanikoen eredua besterik gabe aplikatzea.
‎Mezu bat izateak berak erakusten du esaldi bat dela, eta ez dago puntuarekin adierazi beharrik esaldia amaitu denik. Nolanahi ere, arau horrek ere ez du beti balio, esandakoari adierazkortasuna emateko, esaldi bakar bat hainbat mezutan ere zatitu dezaketelako.
‎Adiskide hauta du bufoia, Brouza sugina, eta ez dakit haren beste berririk. Uste dut horrek ere ez duela harrapatuko Trimegistoren usoa; horrela deitzen dio, Brouzak esan didanez, hauts edo elixir bati, zeinaren laguntzaz urre ezin finago bihurtu nahi baititu berunezko xafla lodiak.
‎Pertsonaiek aluak eta zakilak zituzten, xehetasunez marraztutakoak. Harritu egin zen arren, horrek ere ez zuen Andoni haserretu. Web orri batetik ateratako sailkapen modukoa zegoen folio batean idatzita, historia guztiko film onenen zerrenda.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia