|
Hartara, aldi bereko prozesuak dira independentziaren aldeko borroka politikoa eta euskararen gizarte ezarpena; azken hau ez litzateke etorriko haren ondoren; denboraz eta esperientziaz, ez litzateke izango beste fase batean hezurmamitutako gizarte aldaketa. Ez, nazio eraikuntza eta euskalgintza aldi bereko zereginak ditugu, eta aldi bereko izate
|
horrek
bakarrik berma dezake euskararen erabilera gizartean eskuarki txertatzea.
|
|
Mota honetako adierazpenak, bilatzen duten helburua edozein izanik ere, hiritargoa nahasteko besterik ez dira egiten, izan ere ez Europak ezta Madrilek ere ez dute derrigortzen Kutxabanken pribatizazioa.Gurea bezalako Udalentzat hil hala bizikoa da Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko tresna finantzario nagusiaren kontrol publikoa mantentzea. Ezinbestekoa da Kutxabankek mende eta erdi baino gehiago funtzionatu duten Aurrezki Kutxen sorreraren izpirituari eustea,
|
horrek
bakarrik bermatu baitezake interes publikoaren defentsa, Gizarte Ekintzaren sustapena eta bertako herritar, ehun produktibo eta sare instituzionalaren interesen aldeko apustua.Guzti honegatik, EH Bilduko Udal Taldeak honako akordio puntuak aurkezten ditu Usurbilgo Udaleko Udalbatzak eztabaidatu eta onartu ditzan: 1 Usurbilgo Udalak, korporazio fundatzaile diren Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donost... Eta horregatik dei egiten die egungo Gobernu Organoei etorkizunean gauzatu daitekeen estatutu edo araudiaren edozein aldaketan oinarri hauek bermatu ditzaten, jarrera hau baliatuz eta defendatuz izaera juridikoaren aldaketa proposa dezakeen edozein ekimenen aurrean, hala nola aurrezki kutxak eta finantza arloko beste entitateen marko normatiboaren edozein erregulazioaren aurrean ere mantenduz.3 Usurbilgo Udalak, korporazio fundatzaile diren Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Kutxako Gobernu Organoei eskatzen die, honen Gobernu Organoak osatuko dituzten kideak entitate fundatzaileek, Gipuzkoako Kutxako langile eta ezarleek eta Gipuzkoako gainontzeko Udalek proposatuak eta hautatuak izan daitezela eta horregatik egungo Gobernu Organoei etorkizunean gerta daitekeen edozein araudi edo estatutuen aldaketaren aurrean oinarri hau bermatu eta gordetzeko eskatzen die.4 Usurbilgo Udalak, korporazio fundatzaile diren Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Kutxako Gobernu Organoei eskatzen die, Gipuzkoako Kutxak bere Kutxabanken parte hartze portzentajea gutxitzea suposa dezakeen edozein pribatizazio edo desinbertsio programa espresuki baztertu dezaten, gutxienez %32koa izaten jarraituko duelarik.5 Usurbilgo Udalak, korporazio fundatzaile diren Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Kutxako Gobernu Organoei eskatzen die, erakunde horren Gizarte Ekintzaren defentsa irmoa eta beraren suspertzearekiko konpromisoa adierazi dezaten eta hortaz, Gizarte Ekintzaren izaera alda dezakeen edozein araudi moldaketarekiko hala nola bere dimentsioa murriztea eragin dezakeen edozein desinbertsioren aurkako jarrera izan dezaten.6 Usurbilgo Udalak Eusko Legebiltzarrari eskatzen dio aurreko puntuetan aipatzen diren oinarri eta edukiak etorkizunean 11/ 2012, Ekainaren 14koa den EAEko Aurrezki Kutxen Legeak izan dezakeen edozein aldaketan, edo balizko Fundazio Bankarioen Lege berri batean, jaso ditzan.7 Honako mozioa Gipuzkoako Foru Aldundi eta Biltzar Nagusiei, Donostiako Udalari, Gipuzkoako Kutxako Kontseilari Orokor guztiei, Gizarte Ekintza Batzordeari, Administrazio Kontseiluari, Gipuzkoako Kutxako Lehendakaritzari eta Eusko Legebiltzarreko Talde Politiko guztiei helaraziko die.
|