Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2003
‎Hiru urte lehenago bezalaxe Monikak bere burua nire sorbaldaren kontra pausatzen zuen tarteka. Getariako portuari, Bidarteko hondartzei edo errepideak Ilbarritz parean dituen ikusmira miresgarriei begiratu genien, baina horietaz hitz egitea gure arteko arazoak ezkutatzea zela zirudien. Bidaia bertan behera utzi eta etxera itzultzeko aukera ere aipatu nuen.
2004
‎Ideia horietaz hitz egitean, orduan, Descartesek aurretik bagenekien zerbait gogoratzen dugula esango du, inolako zalantza barik mende batzuk lehenago Platonek ideien existentzia frogatzeko eskaini zuen irtenbideaz baliatuz. Platonek bere teoria garatzeko ideien berezko existentzia frogatu gura duenean oroimenak oinarrizko papera jokatuko du, bere testuetan zenbait pasarte garrantzitsutan aurkituko dugularik hori islatuta:
‎Nola frogatu ahal izango dugu, orduan, kolorearen, hotsaren, zaporearen, minaren moduko errealitateen existentzia, matematikaren bide hori antzua agertu bazaigu? Zentzuzkoa ematen du sentimenen bidez gureganatzen ditugun determinazioak direla onartzea, baina garbi geratu da, honez gero, horietaz hitz egitean atzera murgiltzen garela ezagutezinaren eremu labaingarrian. Alabaina, nahikoa al da hori sentimenetatik datorkigun ezagutza erabat baztertzeko, kontuan izanda eredu matematizatzaileak, azaldu berri dugun modura, badituela bere mugak, eta ez makalak gainera?
2006
‎Iluna, eguzkirik gabeko garaiak direlako, eta iluna, garai ezezagunak direlako. Garai horietaz hitz egitean kataklismoak aipatzen dira, lurren, airearen eta uraren kataklismoak, horiekin desagertu ziren antzinako populuak.
2008
‎LEO: (kezkaz) Bai, eta umeak ez du horietaz hitz egin nahi.
‎Bainan bildumaren ondarrean, egiaztapen bat saihestezina agertzen da: A. Arkotxak deskubritzen duena, azken finean lortzen dituen gauza bakarrak dira, Septentrioaren ordez eta beronen tokian, Lurraren mugimendua eragiten duen «bederatzigarren zeruaren» partez (Septentrio, 80 or.), «Ternuaren» ordez, horietaz hitz egiten duten testu zaharrak; eta horrelaxe iluntzen dute helburua, horretatik hatza, itzala, «artebisio» bat baizik erakusterat emanez bakarrik (Philippe Jaccottet en «entrevision» hitz gustagarria erabiltzen dugu hemen). Literatura ez da erotzen den iparorratza baizik, egiazko diamante septentrionalaren kontaktuan norabidea galtzen duena:
‎Azken urteotan gero eta pisu handiagoa hartzen ari dira etorkinak eta gutxiengoak gizartean, zorionez. Baina komunikabideetan, horietaz hitz egiten denean, beti lotzen dituzte gatazkekin edo krimenekin. Garrantzitsua da guretzat komunikabideei esatea:
2009
‎Uste dut garai batean euskaradun idazlea ez zela atrebitzen gai horietaz hitz egitera. Borroka armatua aipatzen baldin bazen, eta ez bereziki gauza glorios bat bezala, orduan anti euskaldun izatea ere leporatzen ahal zitzaion oraindik ere bai, baina presioa pixka bat apaldu dela argi da.
‎Esan dezagun goikoekin ez genuela feeling ona. Baina, beno, iraganeko gauzak dira, eta ez zait gauza horietaz hitz egitea gustatzen. Pasatu da...
2010
‎Zer pentsatzen duzun gertatutakoaz edo. Badakit gauza horietaz hitz egitea ez dela erraza guretzat, baina onena hitz egitea dela uste dut. Hala esan zidan behintzat bisitan izan nuen psikologo hark.
‎PAULA. Hara, German, ulertuko duzunez... ez da samurra gauza horietaz hitz egitea seme alabekin.
‎JOANA. Ba ez, ez nagok maiteminduta. Eta ez diat kontu horietaz hitz egin nahi.
2011
‎Gu exekutiboa gara, baina Gipuzkoan parlamentua Batzar Nagusiak dira. Beste kontu bat jakin beharrekoa da, azpiegitura erraldoi horietaz hitz egiterakoan, adibidez Pasaiako kanpoko kaiko azpiegitura hori ez dela egingo, baina ez guk esaten dugulako, Espainiako Gobernuak ere esan duelako ez daukala sostengurik, ez ingurumen arloan ezta ekonomikoan ere; beraz guk hori ez dugu inposatuko. Hondarribiko aireportua zabaltzea, Espainiako Gobernuak honezkero agindu du ez duela egingo.
‎Bigarren Mundu Gerran Buchenwaldeko kontzentrazio esparruan 15 hilabete eman zituen eta itzala utzi zion horrek. Hala ere, azken liburuetara arte ez du gertakari horietaz hitz egingo bere obretan (La escritura eta la vida eta Viviré con su nombre, morirá con el mío).
‎–Nazioarteko zuzenbideak aurrerapenak ekarri ditu alor horretan, eta, esaterako, Gutxiengo Nazionalak Babesteko Hitzarmen Markoa edo Hizkuntza Gutxituen Euroituna hor daude. Alegia, auzi horietaz hitz egiteko modua aldatu egin da. Aldaketa erretoriko horrek baldinbaitere pentsaera aldaketa ere ekarriko ahal du; oraingoz, ordea, ez da halakorik gertatu.
‎Interneten ikus entzunezkoak ikusteko motibazioak bat datoz ohiko telebista kontsumoaren motibazioekin; izan ere, gaztetxo gehienak(% 80) entretenitzeko helburuarekin sartzen dira bideoak dituzten webguneetara. Horrekin batera, aipatzen dute askotan(% 36) sartzen direla webguneetara lagunekin ikus entzunezko horietaz hitz egiteko ere.
2012
‎Horrela, Navasek lau alderdi nagusien jarrera salatu du, «eztabaida soziala lausotzen» ari direlakoan, independentziari buruzko eztabaidarekin. «Batu ezin diren elementuak dira», esan du, eta gaineratu du PPri, PSE EEri eta EAJri ez zaiela interesatzen gai horietaz hitz egitea. EH Bildu haien «saltsan» dabilela kritikatu du, ironiaz:
‎Gogoeta sakon horren parte izan behar dira, alde batetik, euskalgintza (gizarte erakunde, enpresa eta era guztietako gizarte mugimenduak), eta bestetik, administrazioa eta bere arduratan dabiltzan eragile politikoak. Eta bi horietaz hitz egiten dut batez ere, baldintza modura, euskaldunon komunitate bizi batekin konpromisoa dutenak aipatuz. Izan ere, kontsentsuaz asko hitz egiten den garaiotan, ahalik eta akordio zabalenaren alde egin behar dela argi dut, baina kontsentsu horiek helburu argien gainean egin behar dira eta horrek oinarrizko akordio bat eskatzen du aldekotasunari dagokionean.
‎–Ez dira gauza samurrak, baina eskertzen dizut horietaz hitz egin nahi izatea. Benetan, emakumeak hasperen egin zuen?.
‎Gaztea zinenean zure inguruko errealitateaz jabetzen hasi zinen, zure nortasuna moldatzen eta bizitzan zer lortu nahi zenuen erabakitzen. Aitak unibertsitate elitista horietaz hitz egin zizun, berariaz, semea hara bidaltzeko ametsa beteko zen esperantzaz. Eta zuk, nola ez, aitaren ametsak betetzearren, zeure egin zenituen asmo horiek.
2013
‎Esan dizudan bezala, porrot egiten duten iraultzen kontu hori aipatu zidala bakarrik dut gogoan, erantzun nion, eta isildu egin nintzen berriro. Marenek 16 urte bakarrik zituen eta, aitaren bila gindoazenez, hari zegokiola iruditu zitzaidan gai horietaz hitz egitea.
‎Michigango Unibertsitateak (Estatu Batuak) egin duen azterketa batek dioenez, jaio ondorengo hirugarren eta laugarren asteen artean itzultzen da sexu grina bikotera. Nahiz eta gehienetan harremanak ez diren zazpigarrenera arte edo zortzigarren astera arte berriro hartzen, gai horietaz hitz egiten ez bada, sexu desira inhibitu egingo litzateke, bikotekideak ez duelako harremanik izan nahi. Komunikazioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta atseginago gozatzen da bizitza sexualaz.
2014
‎Hein batean, lotsa ematen zidalako, baina, batik bat, Elenarekin ez nuelako, ez delako? gauza horietaz hitz egiten. Joseanengana jo nuen, beraz:
‎Modu horretan, aita «tta» bihur daiteke; bizikleta, «bici», eta pixa egitea, «pipi egitea». Hala izango ez balitz, haurtxoek eta gurasoek zailtasunak izango lituzkete gauza horietaz hitz egiteko. Gainera, haur hizkeraren intonazio eta enfasi bereziak hitz espezifikoen eta objektu edo gertaerei dagozkien hitzen arteko loturak egiten laguntzen die haurrei.
‎Parafilikoaren fantasiak edo portaerak ondoez soziala, laborala edo beste arlo garrantzitsuren batekoa eragiten dio pertsonari. Portaera sexual parafilikoak sarritan baztertuak izan dira historian zehar, eta portaera horietaz hitz egiteko erabili diren terminoak ere gutxiespenekoak izan dira: «joera sexualaren nahastea», «desbideratze sexuala» edo «perbertsio sexuala».
2015
‎Inork ez zuen galdetu zergatik zegoen preso. Bazirudien ez zegoela galdetu beharrik, denek zekitelako, edo gauza horietaz hitz egitea sobran dagoelako, edo itsusia delako, edo auskalo zergatik. Kontuak kontu, esan gabe ulertzen zuten denek Aioraren aita ETAkoa zela, edo ETAren ingurukoa, edo dena delakoa.
‎Hau ez zen apaizgaia Jon Baltza bezala, baina bai kristautasuna oso barruan zeramana, familiatik gainera, hiru osaba behintzat jesuita baitzituen, tartean Antonio Zavala gure ahozko literaturaren biltzailerik handiena. Tolosako kristau progreen aldean, Juan Luisek ikuspegi tradizionalistagoa zuen, gai horietaz hitz egiten ez bazuen ere, eta ez dakit ez ote zuen Escrivá de Balaguertarren eskuetan bukatu. Hala ere, izugarri alaia eta atsegina zen beti, eta gutxik bezalako umorea eta asmamena zeuzkan, gaur egun Madrilgo irrati kate batean ustiatzen dituenak.
‎Pertsonalki pozik nago mundu mailan ahotsa duten emakumeak emakumeen eskubideak aldarrikatzen hasi direlako, orain berriki, Oscar sarietan, esaterako. Oso pozgarria iruditzen zait oihartzuna duten emakumeek gai horietaz hitz egitea, orain artean feministok ez baikara oso begi onez ikusiak izan. 2. Martxoaren 8a ospatu beharreko eguna iruditzen al zaizu. Ospatuko al duzu zuk. Emakume askorentzat festarako aukera da, askok ez baitu urtean zehar lagunartean bildu eta ospakizunerako beste tarterik.
‎Zerbaitean ona banaiz, gauza horietaz hitz egiten naiz.
2016
‎Euskal antropologo hauen aurretik, Gimbutasek The languaje of the Goddess (1989) idatzirik zuen.Eta hara non, Gimbutasek aurreindoeuropar Ama Jainkoari buruz eginiko deskribapena eta euskal antropologoek pixka bat geroxeago Lurramari buruz eginiko deskribapenen artean antza izugarriak dauden. Diferentziak ere izango dira, baino horietaz hitz egin bezate antropologoek. Gimbutasek ere ez zuen bilketa lana egin; bilketa lana, Europako museotan barreiatuta zegoena, egina aurkitu zuen.
‎«Hara, Oier, lehen Kapelu eta orain beste alproja puta hau. Ez daukat horietaz hitz egiteko gogorik. Iragana dira; ahantz ditzagun, bale?».
‎Gero, hamasei urte ingururekin, kolpetik haiek gustatzeari utzi eta, aurrerantzean, «brogn» guztiak baino nahiago zituen Lindt txokolatinak edo beste edozein markatakoak (mingotsak, baina, mingotsak bakarrik!). Horrela, sagarrei «i pum» deitzen zien, pikuei «i figh», albarikokeei «il mugnagh», mertxikei «il pèrsagh»; dialektoa baino ez zegoen gauza horietaz hitz egiteko. Arbolak eta frutak aipatzean, hitz dialektalak bakarrik uzten zion ezpainak kizkurtzen, bihotzak iradokitzen zion erdi samurtasunezko eta erdi erdeinuzko keinuaz.
‎–Badakit zaila dela gauza horietaz hitz egitea, hasi zen Asiain?. Nahi baduzu...
‎Zer da adimena? Gai horietaz hitz egiten denean, beti ez da kontuan hartzen elementu hori: kontzeptu giltzarria definitzea da:
2017
‎Eta, makurragoa dena: ezin duzu fantasia horietaz hitz egin. Batez ere bortxatua izan bazara.
‎" Geroz eta ohikoagoa da estatu berean herri leinu ezberdinak elkartzea", baina" orain arte gehiago pentsatu da ezberdintasun horiek dakarzkiten zailtasunen ezabapenean eta ez hainbeste singulartasunak bere baitan daraman onuraren erabilpenean" (XIII, 14). Galderak galdera, beti ere, bere asmoa euskaldunak euren" singulartasun nazionalean" kontsideratzea da; eta, egiaz, horren haritik ulertu behar da ere horietaz hitz egiterakoan maiz erabiltzen duen" leinu karaktere" kontzeptua.
‎Areizaga Antzinako Erregimeneko molde zaharreko militarra zen; behinolako ordena eta balioak etsipenez maite zituen, baita berak buruturiko ekintza gogoangarriak ere, baldin eta inoiz egin bazituen, jakina! Adi adi jarraitzen zituen Europako eta Madrilgo Gorteko azken gertaerak eta horietaz hitz egiten zien iruinsemeei, ordura arte gazteek ezagutu gabeko munduak eta aurreikuspenak beren buru beroetan sortaraziz. Iruñean ere Raimundo Nekotxea jeneral urzainkiarra ezagutu bide zuen, Zaragozako defentsan hilko zena.
2018
‎Agnetarekin arazo horietaz hitz egiteak lagundu egiten diola konturatu da Karlos. Benetan ulertzen duen daniar bakarretakoa dela pentsatzen du tarteka.
‎A, ez, ez, ez da horrelakoa. Psikiatrikoan galarazita geneukan kontu horietaz hitz egitea. Dena dela, lotsa ematen dio horretaz hitz egiteak.
2019
‎Jaso zituen epaietako bakar bat ere ez zuen apelatu Bergwall ek; kasuaren instrukzioan egon zitezkeen ahultasunak eta kontsistentzia gabeziak ez ziren berraztertu. Kondenen ondoren Bergwall ek utzi egin zion krimen horietaz hitz egiteari.
‎Hainbestetan egon gara, momentu horietaz hitz egiten.
‎Klaseetan, irakasleak begira ez zeudenean eta neskak begira geundela ziurtatu ondoren, mutilek seinaleak egoten zizkioten elkarri, behatzak luzatuz aurreko gauean zenbat paja egin zituzten adierazteko, gure artean barre txikiak eraginez, neskek ez baikenuen sekula gauza horietaz hitz egiten. Behatz luzatuak hirutik zortzira izaten ziren, barre algara itoak eraginez kopurua hamarrera hurbiltzen zenean.
‎Begira zer herioa." Amak negar egiten zuen Luziagatik ospitale hartan bertan ingresatuta zegoela. " Martin, ez didazu gauza horietaz hitz egiten utzi behar, badakizu nola mugitzen zaidan barrua." Hitz beste egin nahirik, Luisi deitzea proposatzen zion berak: " Nahi duzu Luisi deitzea?
2020
‎Psikologia sozialetik Collective symbolic coping delakoaren adibide garbia izan daiteke hau, zeinak defendatzen duen banako mailan gertaerei aurre egiteko horietaz hitz egitea behar dugun bezala, talde mailan ere aurre egite kolektibo baten beharra dugula. Matxismoa, patriarkatua, emakumeekiko indarkeria eta biolentziaren errua gugandik aldendu eta arduradunengan, besteengan, beste zu engan jarri beharra dago, egunerokotasunean estrukturalki zapaltzen gaituzten zu horiengan guztiengan.
2021
‎Hortik lehen egiaztapena: ez dugu gai horietaz hitz egiten; hitz egite soila bada ekarpena, hortaz. Gorputzaren gainbehera bizitzeko moduak, gizontasunaren mandatuekin ezin konplitzeak dakartzan kalteak eta onurak, zakilaren bilakaera fisikoa eta zakilzentrismoan dituen ondorioak...
‎Horrelako gai pila bat geneuzkan, bertsolaritzari lotutakoak, baina azken finean gizarteko gaiak direnak. Gai horietaz hitz egin nahi genuen, eta bertsolaritza aprobetxatu plataforma gisa.
‎Ba egia erran behar badizut, ez dakit. Inoiz ez dugu gauza horietaz hitz egin. aitak, harrituta.
‎Austriaren anexioaren berri eman ziguten goizeko egunkariek; Hélène bila etorri zitzaidanean tailerreko irteerara, ez nintzen beste ezertaz berba egiteko gauza izan. Ez nuen gustuko, ordea, berarekin gauza horietaz hitz egitea; une haietan arrotza iruditzen zitzaidan Hélène. Zera erantsi zuen, apur bat gogaituta:
‎Emakumezkoen eta gizonezkoen bi erantzun guztiz desberdin horietaz hitz egiten du Mascha Alechinak ere, Pussy Riots errusiar taldekoak, bere kartzelaldiari buruzko liburu batean: Emakume gehienak utzi egiten dituzte senarrek, ulertu bezain laster emaztea harresi baten atzean giltzapetua izan dela eta hurrengo bizpahiru urtetan ez dela handik irtengo.
‎Polizia horietaz hitz egin nahi duzu?
2022
‎ARTEAGA: Nik irratian serie bat egin nuen gauza horietaz hitz egiteko. Pentsatzen nuen normaltasun guztiz hitz egin behar zela...
‎Bere familiaz eta gauza horietaz hitz egiten du.
2023
‎Ideia berriak azaltzen ari ziren, ideia horietatik hurbil sentitzen zen Margarita. Ingurumen egokia bilatu zuen ideia horietaz hitz egiteko, irekitzen ari zen mundu horretaz hitz egiteko, mundu horretaz interesa zuten beste batzuekin. Nos ki zirkulu mugatua izan zen, hastapen horietan oso eremu zehatzetako aipagaiak ziren.
‎Vincenten bere bihotzaren esanei egiten zien kasu. 1881eko azaroaren 18an (158) Ettendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion bere sentimenduen galdara sutan lehertu beharrik zegoela eta sentimendu horietaz hitz egiteak ez ziola kalterik egingo. Gurasoek hasieran esan ziotela modu desegokian, modu ez delikatuan, ari zela jokatzen Keerekin eta familiako loturak hausten ari zela; Vincentek gogor eztabaidatu zuen gurasoekin eta beroaldi batean aitak esan zion hobe zuela etxea utzi eta beste nonbaitera joatea; Vincentek gurasoei esan zien oker zeudela, beren bihotzak gogortuak zituztela eta pentsaera adeitsu eta gizakoiak albora utziak zituztela; gizaki moduan pentsatzea ezinezko zitzaiela, pentsamolde estua zutelako.
‎Haien artean, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak ziurtatu zuen oldarraldi judizialak agerian utzi duela euskarak administrazioan ez duela batere bermerik. «Berme horietaz hitz egin behar da; ez badugu egiten, epaile euskarafoboek epai euskarafoboak egingo dituzte eta». Erakundeei eskaera egin zien Lakuntzak:
‎Badauzkagulako, andre eta gizonok, kabitu ezinezko penak. Eta itsasoan behera eta behera egiten dugu herrestan garamatzatenean eta ezin dugunean horietaz hitz egin; zaharrak direlako penok, mundua zaharra den lez. Hain atzetik datoz, ezen oraindik ez zegoen haiek eraikitzeko hitzik, beste ezer josteko berbarik ere ez zegoelako oraindino.
‎Hemengoek asko ikusi eta jasan dute, bortxakeria konstante bat da beren bizitzan. Horregatik ez dute kontu horietaz hitz egiten.
‎" Nik uste dut euskaldunak lotsatu egiten garela gauza horietaz hitz egiten, arrakastaz eta... Kontzeptu arraro bat da guretzat, gurea izango ez balitz bezala hartzen dugu beti, eta nik ere sentitzen dut hori.
‎Erreketeak, falangistak, faxistak! Inork ez dizu horietaz hitz egin?
‎Ez dugu gauza horietaz hitz egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia