Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 169

2000
‎Metaliteraturatik dagoena ez da nik metaliteratura egiteagatik, eta politikatik dagoena, ez da politika egiteagatik. Baizik eta egoera horri buruzko erreflexioa nola egin litekeen poetikatik, eta zein poetika behar den erreflexio hori egin ahal izateko. Niri ez zait interesatzen diskurtso politikoa bere horretan, ezta diskurtso poetikoa, ez badu deus esaten errealitateari buruz.
2001
‎Azpiegiturarik ez baldin badago edo une horretan dagoena ez bada hiru hilabeteren barruan egokitu behar edo interesaturik dagoen bizilagun horri telekomunikazio zerbitzuak eskuratzea ahalbidetuko dion berri bat jarri behar ez bada, bizilagunak obra hori egin ahal izango du.
2002
‎Ekintza politikoak gizakia eta bere sorkuntza, horren ondorioz lege ororen izaera kontingentea eta, beraz, berrikusi beharra azpimarratu behar ditu. Horretarako, noski, hori egin ahal izateko aukera eta baldintzak bermatu behar dira, Euskadin ez daudenak:
‎Ildo horretatik, hedabideek informazioa, bizitzarako ereduak eta kultura modeloak zabaldu behar dituzte gizartean. Lan hori egin ahal izateko, hedabideek askeak behar dute izan.
‎Lehenbiziko aldia da bikote britainiar batek sormen artifizialeko metodoak erabil ditzakeena gaixotasunetik libre dagoen enbrioi bat aukeratzeko, eta, gainera, anaia sendatzeko ere balio dezakeena. Duela gutxi, emakume britainiar bat izan zen leuzemia duen beste seme alaba bati muina emango zion diseinu_ haurtxo bat erditu zuen nazionalitate horretako lehena, nahiz eta Estatu Batuetara joan behar izan zuen tratamendu hori egin ahal izateko. Estatu Batuetako beste familia bat, Nash, PDGren bidez haurtxo bat sortzen lehena zen.
‎Ez dut uste posible izango litzatekeen ere erabakiak hartzea. Euskaltzaindiak lan handia egin du maila honetan, eta lan hori egin ahal izan du, besteak beste, gizartean onarpen zalantzagabea izan duelako. Urteek eman diotena.
‎Baina hori egin ahal izateko instituzioek neurri eraginkorrak jarri behar dituzte abian.
2003
‎Momentu luze batez hola gelditu ziren, eta Oya ri iduritu zitzaion nehork ez zituela sekulan bereizten. Ez zuen ulertzen nola bere burasoek hori egiten ahal zien, ez zuen onartu nahi hirurek hain aspalditik lotzen zituzten kate azkarrak urratu zituztela.
‎Nolaz nire burasoek hori egiten ahal didate. Biziki ontsa badakite ez dudala Ahmet rekin ezkondu nahi.
2004
‎Adierazpen hori egin ahal izango da, orobat, interesdunek hala eskatzen badute, baina aipatu eginbideek lehentasuna izan gabe, abintestatoa aurretiaz eskatzea beharrezkoa ez denean edo eskatzen ez denean.
2005
‎batetik, kanpoko eta barneko atmosferak zorroztasun zientifikoz erreproduzitzeko gailu bat sortzea, eta, bestetik, giza zelulak atmosfera horietan jartzea, “in vitro” testa deritzona. Erakusketa hori egin ahal izateko, bi zientzialariek zelula ingeniaritzaz baliatu behar izan dute. Haren teknikei esker, zelula biziak eta egonkorrak mantentzen dituzte airean dauden gas eta partikula toxiko desberdinekiko erreakzioak aztertzeko behar den denboran.
2006
‎Enpresa bateko Metrologia departamentuan lan egin ostean, azpikontratatu ohi den zerbitzu hori lantegietako piezak neurtzea eta kalitate zerbitzua bere kabuz ematea erabaki zuen. Navarrok zerbitzua gainontzeko enpresek baino merkeago eskaintzen du eta hori egin ahal izateko neurtzeko makineria Zeiss enpresa alemaniarrak uzten dio, «alokairu» baten truke. Gainera, Euskal Herrian hiru dimentsioko besoarekin neurketak egiten dituen bakarra da Bigumetrik eta enpresa alemaniarraren beso hori Espainian eta Portugalen komertzializatzeaz ere arduratzen da.
‎Errekurtsogileak, errekurtsoa jartzeko idazkian, eskatu ahal izango du ikustaldia egitea; gainerako alderdiek ere eskari hori egin ahal izango dute errekurtsoaren argibideak jasotzean.
‎Polizia judizialeko funtzionarioek delitu publikoaren berri izan bezain laster, edo, eginbideen izapideak aurreneurri moduan gauzatu behar badituzte delitu pribatuaren ondorioz, hori agintari judizialari edo Fiskaltzaren ordezkariari jakinaraziko diote, hori egin ahal badute prebentziorako eginbideak gauzatzeari utzi gabe.
2007
‎Bioerregaien errentagarritasuna justifikatzen da horiek egiteko erabili diren laboreetatik (artoa, garia, koltza, eta beste) ganaduentzako janariak ere atera daitezkeelako. Baina hori egin ahal izateko, sekulako espazioa behar duten lantegiak sortu behar dira, eta gainera bolumen izugarri handiak erabili behar direnez, ez da ikusten nola eraman ahal izango diren bazka horiek prezio merkeetan 100 kilometro baino urrunago.
‎Gu deblauki sartuak garen euskara batuaren eraikuntza iraunkorra da, baina gainera uste dut asko dugula irabazteko euskalkiak baliatuz. Euskal komunikabideek ez dute ahalik batzuetan mikroformak kontuan hartzeko, baina literaturan hori egiten ahal da. Nahi delarik badakigu euskaldunek elkar ulertzen dugula, batzuetan ahalegin txiki bat egin behar da".
‎(§1 12.6) (e) Jubilazio adinik ez duten langileen kasuan, kontratu hori egin ahal izateko,...
‎Jubilazio adinik ez duten langileen kasuan, kontratu hori egin ahal izateko, enpresak, aldi berean, beste kontratu bat egin du, langabezia egoeran dagoen langilearekin edo enpresarekin iraupen jakineko kontratua duen langilearekin; beste kontratu horren xedea izango da modu partzialean jubilazioa hartzen duen langileak hutsik utzitako lanaldia ordeztea. Kontratu hori egin ahal izango da, berebat, jubilazio adinera iritsi eta modu partzialean jubilazioa hartu duten langileak ordezteko.
‎Jubilazio adinik ez duten langileen kasuan, kontratu hori egin ahal izateko, enpresak, aldi berean, beste kontratu bat egin du, langabezia egoeran dagoen langilearekin edo enpresarekin iraupen jakineko kontratua duen langilearekin; beste kontratu horren xedea izango da modu partzialean jubilazioa hartzen duen langileak hutsik utzitako lanaldia ordeztea. Kontratu hori egin ahal izango da, berebat, jubilazio adinera iritsi eta modu partzialean jubilazioa hartu duten langileak ordezteko. Kontratu horri errelebu kontratu deituko zaio, eta hurrengo berezitasunak izango ditu:
‎Beraz, diagnostiko goiztiarra gizakietan nola egin ikertzen ari dira orain. Hala ere, emaitza ez da saguetan bezain ona izango, prioi eraldatuen ekoizpena ezin baita laborategiko saguetan bezala galarazi (sagu transgenikoak ziren, hori egin ahal izateko genetikoki eraldatuak).
‎Aukerak zeregin zehatz batzuk egiteko balio duten objektuei, tresnei eta antzekoei dagozkie, eta haurrak haiekin zer egin dezakeen zehaztendute. Dena den, objektu batekin ekintza bat egin ahal izateak ez du esan nahihaurrak ekintza hori egin ahal izango duenik; izan ere, haurrak ekintza egitekogaitasuna izan behar du. Adibidez, diruak erosteko balio dezake, baina bi hilabeteko haur batek ezin du hori egin.
‎zaldia eta ugaztuna. Zer egin du, hori egin ahal izan duen adimen motak. Estreina zaldia «ebaki», analisatu?
‎Cañónek adierazi zuen orain arte ebakuntza hau egiteko aukera gehien zituzten pazienteak, intsulina izan arren, gaixotasuna kontrolpean ez zutenak zirela, eta, gainera, aurretik giltzurrun transplante batetik pasatu zirela, horrek errefusa saihesten baitzuen. Hala ere, Cañónek argitu zuen trasplantatzea ez dela beharrezkoa eragiketa mota hori egin ahal izateko. Carlos Haya Ospitaleak Albertako Unibertsitateak Edmontonen (Kanada) egindako protokoloari jarraitzen dio.
‎Oi zortea! Ordu arte bazuen ba zer eginik, eta kontent zen bere buruari ez baitzuen erraiten ahal" hau edo hori egiten ahal huken eta ez duk egin", bainan ez, bere buruaz arras satifos zen, pipa hartu zuen eta supazterrean jarri asebetetako eran.
2008
‎Aurreko artikuluek arautu ez duten zatian, komanditako sozietate akziodunari aplikatuko zaizkio erregelamendu honetan sozietate anonimoen inguruan ezarritako artikuluak, hori egin ahal denean euren izaera berezia kontuan izanda.
‎3 Erregistratzaileen kopurua gutxitzea erabakitzen bada, gutxitze hori egin ahal izango da postu hutsak gertatu ahala bakarrik.
‎2 Hala eta guztiz ere, kapital gehikuntza hori egin ahal izango da, ordaindu gabeko zenbatekoa sozietate kapitalaren ehuneko 3tik beherakoa bada.
‎Hiztunak molde linguistiko batzuk edo besteak aukeratzen ditu kanpo faktore horien arabera eta testua egokitzen du. Jakina, aukeraketa hori egin ahal izateko zer aukeratu eduki behar da, bestela hiztunak beti bat egingo du egoera komunikatibo guztietan.
‎zeinu tipo batera biltzen diren esakune desberdin horiek guztiak, atzeraeraginez, zeinu horien ale, adierazpen edo agerpentzat jotzen ditugu. Abstrakzio hori egin ahal izateko, adierazle tipo batera batu dira esakuneak, bada, adierazle hori ez da inoiz zentzu eta esanahirik gabea. Esakuneak adierazle tipo baten agerpen desberdinak direla adosten dugu, hau da, zerbait esan nahi duen zerbait(, hitza?, adibidez) agertzeko erak. Adierazleek esanahi bat edo beste har badezakete ere, ez daude esanahiz erabat hutsik.
‎Apeta poltsikoak nabaritzen du. Normalean, zentroan bizitzea ala ez aukeratzea" prezio kontua da, hori egin ahal izatea", dio Tomás Corominas Bartzelonako erdiguneko etxebizitzak saltzen dituen higiezinen agentzia bateko salmenta buruak. Izan ere, hirigunean bizitzea, askotan, azalera txikiagoan bizitzea izan ohi da; izan ere, metro karratuaren batez besteko prezioa oso handia da, Bartzelonako Grazia Pasealekuan edo hiri horretako Katalunia Plazan, non, Corominasek dioenez, batez beste 6.000 euro inguru baita.
‎EAJko buruak ez du baztertu EArekin koalizioa osatzerik, baina hori egin ahal izateko «leialtasuna» eskatu du
‎" Avanzadaren alboetako bideen berrantolatzea eta Sabino Arana kalea oinezkoentzako gune bilakatzea", euren hitzetan. " Eta guzti hori egin ahal izateko, udala prest zegoela lan horien guzti horien erdia edo ordaintzeko. Are gehiago, proiektu hori hain zuzen ere, 1999 urteko udal hauteskundeen izarretako bat bilakatu zen, eta orduko udal aldizkarian, bere azalean eta guzti, horren berri eman zen", gaineratu dutenez.
‎Besteak beste, Avanzadaren alboetako bideen berrantolatzea eta Sabino Arana kalea oinezkoentzako gune bilakatzea. Eta guzti hori egin ahal izateko, udala prest zegoela lan horien guzti horien erdia edo ordaintzeko. Are gehiago, proiektu hori hain zuzen ere, 1999 urteko udal hauteskundeen izarretako bat bilakatu zen, eta orduko udal aldizkarian, bere azalean eta guzti, horren berri eman zen.
2009
‎Epe horretatik aurrera, diru kopuru bat kobratuko diote bezeroari janzkia gorde edo zaindu izanagatik; hori egin ahal izateko, baina, ikusteko moduko lekuan jarri behar da zenbat kobratuko duten horregatik.
‎Komisio emaileak esanbidez aurreikusi edo agindu ez duenaren inguruan, komisio hartzaileak kontsultatu behar dio hari, hori egin ahal bada, negozioaren izaera kontuan izanda.
‎Oso argiak izan nahi dugu hori esaten, Instituzinoen aurrean jarriko dugu egunkari egina eta eskatuko diegu horri erantzuteko. Alde horretatik ikusten dugu, Euskal Herrian ez dagoela beste talderik euskal prentsan kapazidade nahikoarekin hori egin ahal izateko, geu izan ezik.
‎Eta zergatik ez duzu idazten gutaz?. Erantzun nien ez nituela nahikoa ezagutzen hori egin ahal izateko, azaldu zuen idazleak, eta zera eskatu zien: Idazteko euren anekdotak, sartzeko gutun azalean, eta bidaltzeko ondoko helbidera:
‎Proposatzen dute, gainera, 2009ko urtarrilaren 1etik aplika dezatela erabaki hori. Eta hori egin ahal izateko behar den diru partida aurtengo aurrekontutik edo bestela kreditu bitartez bideratzeko proposamena egin du. Gaur, eguena, du asteroko batzarra Gizarte Ongizate Sailak, eta gaur aztertuko dute EB Zutik koalizioaren proposamena.
‎Ondare aitormena egitea onartu zuten, aldiz, eta 12 ataleko 75 artikuluan kokatu. Pentsatzen genuen tokiko erakundeen esku geldituko zela horren garapena, eta hori egin ahal izateko funtsezkoa da legea. Beraz, eragile guztien iritzia kontuan hartu eta guztion artean osatu dugu proposamena.
‎Baina atzo Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak sinatutako akordioak erakutsi du, ordezkari jeltzalearen ustez, Espainiako Gobernuak eragotzi izan duela Ertzaintza nazioartean aritzea. Europak hori egin ahal izateko bidea eman duela, eta horregatik sinatu dela akordioa. Agerian geratu da funtsik gabeko arrazoi faltsuetan oinarritzen zirela bai lehenik PPren gobernuak bai gero gobernu sozialistek polizia autonomikoari Europako foroetan parte hartzeko jarri eragozpenak, adierazi du Erkorekak Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan.
2010
‎Plataforma horri programazio bidezko egokitzapena egin zaio edozein pertsonarentzat ulergarria izan dadin. Lortzen dena da bideo edo multimedia formatuan trebakuntza moduluak sartuz limitazioak dituzten edozein pertsonari formakuntza ulergarria egiten?. Teknologia berriekin zerikusia duten tresnak behar beharrezkoak dira prestakuntzako proiektuak garatzeko Tekonologia eta multimedia bidez erraztasunak sortzen dira pertsonek trebakuntza hori egin ahal izateko. Bai pantaila ukigarriak direlako, multimedian jarri daitezkeelako interneten dagoen edozein dokumentu edozein lekutik jarraitu daitekeelako, etxetik, KZ gunetik, lantokitik.....
‎–Zapatan hartxintxar bat sartuz gero, kendu egiten dugu; iltze bat sartuz gero, zer esanik ez?; ergo? zergatik ez zituen Kristok ere eskuetan eta oinetan zituèn iltzeak kendu Kalbarioko hartan, Jainkoa bazen eta berea bazuen hori egiteko ahala??. Eta aita Pierreri aurpegia mudatu, eta, eskuak ukabil bihurtzen zituela, oihu ezin ozenagoa egin zuen:
‎Izan ere, nik garbi oroitzen nuen nola, goiz hartan bertan, ikastetxerako bidean nindoala, hartxintxar bat sartu zitzaidan zapatan, baita nola sartu ahala atera nuen ere, zapata kendu ondoren, noski... osatu ere, bide hartatik osatu baitzitzaidan buruan galderatxoa: " Zapatan hartxintxar bat sartuz gero, kendu egiten dugu; iltze bat sartuz gero, zer esanik ez...; ergo... zergatik ez zituen Kristok ere eskuetan eta oinetan zituèn iltzeak kendu Kalbarioko hartan, Jainkoa bazen eta berea bazuen hori egiteko ahala?". Eta aita Pierreri aurpegia mudatu, eta, eskuak ukabil bihurtzen zituela, oihu ezin ozenagoa egin zuen:
2011
‎Horren adierazle, 20 urteko gazte bat atxilotu egin dute BlackBerry bidez ur gerra antolatu zuelako; datorren hilabetean epaituko dute.Beste gizon bati, berriz, sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote ur botila batzuk lapurtzeagatik, lau euro inguruko balioa zuten?, eta praka pare bat lapurtu izana aitortu zuen emakume batek bost hilabete igaro ditu espetxean.Hainbat parlamentarik gaitzetsi egin dituzte epai «gogor» horiek. David Cameron lehen ministroak, ordea, oniritzia eman die; «auzitegiak sententzia gogorrak ezartzea erabaki du, mezu indartsua helarazteko, eta oso ondo iruditzen zait hori egin ahal izatea». Cameronen iritziz, epai hauek baliagarriak izango dira Erresuma Batuko gazteek halakorik berriro ez egiteko.Gizartearen gehiengoa, dena den, ez dator bat Cameronekin.
‎Nahi hori aintzat hartuta, notarioak testamentua idatziko du, eta, bertan, testamentu hori egiteko toki, urte, hil, egun eta ordua adieraziko ditu; notarioak testamentugileari ohartaraziko dio testamentua irakurtzeko duen eskubideaz, eta, ondoren, notarioak berak testamentua irakurriko du ozenki, testamentugileak bere borondatea testamentu horrekin bat datorren ala ez adieraz dezan. Hala izanez gero, egintza berean testamentua sinatuko dute testamentugileak, hori egin ahal badu, eta, hala denean, lekukoek eta egintza horretan parte hartu behar duten gainerako pertsonek.
‎Mehelin hormak ezin badu altxaketarik jasan, horma hori altxatu nahi duen jabeak horma berregin du bere kontura; hori egin ahal izateko nahitaezkoa baldin bada mehelin hormari zabalera gehiago ematea, jabe horren lurrean zabalduko da horma.
‎Herri erakundeak modalitate hori formalizatuko du, adingabearen laguntzarako zerbitzuek horren aldeko txostena egin, eta, ondorenez, herri erakundeak adingabea adoptatzeko proposamena egiten dionean agintaritza judizialari. Proposamen hori egin ahal izateko, hartzaileek adopziorako beharrezkoak diren betekizunak gauzatu behar dituzte; hartzaile horiek hautatuak izan behar dira; adopziorako adostasuna eman behar diote herri erakundeari; eta, horrez gain, adingabearen egoera juridikoa egokia izan behar da, bera adoptatzeko.
‎Bi jabekide edo gehiagok atzera eskuratzea erabili nahi dutenean, hori egin ahal izango dute, gauza erkidearen gain duten zatiaren lainean bakarrik.
‎Lau kontinentetan eta 54 herrialdetan saltzen da gaur egun Skunk funk. Merkatuak zabaltzeko etengabeko prospekzioan ari dira eta hori egin ahal izateko  asko bidaiatu, gauez ibili eta han eta hemengo feria eta dendak   ikustea da bidea tokian tokiko jendeen gustuen berri jakiteko.
‎Lau kontinentetan eta 54 herrialdetan saltzen da gaur egun Skunk funk. Merkatuak zabaltzeko etengabeko prospekzioan ari dira eta hori egin ahal izateko  asko bidaiatu, gauez ibili eta han eta hemengo feria eta dendak   ikustea da bidea tokian tokiko jendeen gustuen berri jakiteko.
‎Beraz, nahikoa da masa handi baten ondotik pasatzea (izar handi bat, esate baterako), denbora eskalan eragiteko. Egia esan, gaur egungo teknologiarekin oso zaila da izar handi baten ingurura hurbiltzea; pertsona batek hil baino lehen bidaia hori egin ahal izateko, abiadura handian bidaiatu luke, eta horrek, berriz ere, lehenengo aukerara eramaten du. Fisikoki posible da, baina ez erraza.
‎Ekuazio hori egin ahal izateko, hodi barruko fluidoak honako baldintza hauek bete behar ditu:
‎Gailu horiek hobetu egin dira, erabiltzaileak hobeto entzuteko. Hala ere, hori egin ahal izateko, errehabilitazio programa egoki bat egin behar da (lehen mailakoa), elkarrizketa honetan Javier Gavilán Madrilgo La Paz Unibertsitate Ospitaleko Otorrinolaringologia Zerbitzuko buruak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Otorrinolaringologiako katedradunak adierazi duenez.
‎Zalantzarik gabe, pentsatzeak ezagutza dakar, baina, ezagutza munduaren kodetze deskodetzearen emaitza logikoa den bezala, ez ote liteke beste modu batera gertatu hori, beste baliabide batzuk erabiliz? Badirudi gizakiak lehen eginkizun hori egiten ahal duela, baina bigarrena ez dagokiola berari. Hautematen dena zergatik ezin da beti hitzen bidez itzuli?
2012
‎Euskaldunok burutu behar dugu lan hori, ezinbestean, gure hizkuntzaren erabilera eta hedapena euskararen ikuspuntutik bermatzeko. Eta hori egin ahal izateko, garrantzi handia eman behar zaie aurrez aipatutako hizkuntza baliabide horiei guztiei, behar besteko baldintzatan jarri behar ditu administrazioak, euskarazko aukerak benetan ugaltzeko beharra dago eta horren aldeko hautua egiteko garaia ere bada. Euskararen normalizazioa ezin da inongo baldintzapean, zalantzan edo kinka larrian jarri.
‎Otegik, adibidez? Ardura baterako hautagai izateko funtsezkoa da ardura hori egin ahal izatea. Zoritxarrez, Arnaldo ez da kalean egongo eratze prozesua amaitzen denerako, eta, ondorioz, nekez izan dezake ardura kargurik.
‎Planak ez ditu, hala ere, baldintzak arinduko; izan ere, lehen betebeharrak dio birgizarteratzeko prozesuan sartzeko eskaera egin behar duela presoak, eta, hori egin ahal izateko, aldez aurretik indarkeriari uko egin diola eta erakunde kriminaleko kide izateari utzi diola frogatu du.
‎oinak ur berotan 30 edo 40 gradutara murgiltzea, oinetako zelula hilak xurgatzen dituzten “Garra Rufa” izeneko arrainekin, “arrisku” bat izan daiteke, Andaluziako Podologoen Lanbide Elkargoak ohartarazi duenez. Andaluziako podologoek ohartarazten dute tratamendu hori aplikatzen duten zentroek “a priori higiene eta segurtasun arauak betetzen dituzten” arren, tratamendu hori egin ahal izateko, “azaleko infekzioak zabaltzeko arriskua, hala nola, mikosia, garatxoak eta beste gaixotasun kutsakor batzuk, hala nola GIBa eta B eta hepatitisa, oso handia dela”. Elkargoko erakunde horrek ere bere kezkaren oinarri izan dira “nazioarteko erakundeek egindako azterketetan, hala nola, Erresuma Batuko Osasuna Babesteko Agentziarena, teknika horren bidez tratatzean gerta daitezkeen infekzio eta gaixotasunen berri ematen baitio gizarteari”.
‎hori, bere izatea eta garrantzia baieztatzen duten horien onarpen aktiboa dela-eta soilik izaten da. Batik bat, ziur egote, parte hartze eta ekintza kontua da, geure burua subjektu gisa gauzatzea ahalbidetzen digun prozesu bat( hori egin ahal izateko bide bakarra delarik). Bestalde, gertaera bat noizean behin baino ez da izaten; beren agerpena bakarra bada ere, esanahi unibertsala duten momentu bereziak dira.
‎Estimulu erreakzio katean haustura bat dugu, aukerak zabaltzen dira eta erantzunak ere ugaldu, zerk erabakiko du zer? Esan bezala, psikea jende ilusioetan jokatzea da, baina hori egin ahal izateko, jokalariak hainbat eta hainbat erabaki hartu behar ditu, besteekin hitzartu behar du jokoa zertan den, jakin behar du zein den bere egitekoa. Labur esan, bere buruaz ohartu behar da.
‎Medikuak esan dio, agindutakoa betetzen badu, ondo sendatuko zaiola. Azken asteetan hori egin ahal izateko kemena baino ez du izan. Gainontzean, sofan etzanda egon da, telebistaren argitxoek hipnotizatuta, txokolatea jaten.
2013
‎Eroso gaude gauden tokian. Guretzako garrantzitsuena nahi dugun hori egin ahal izatea da. Jende gehiagorengana iristea ere bai, baina norbera aldatu gabe.
‎–2 Aurreko ariketan oinarriturik, alda ezazu indukzio motor monofasikoaren biraketa noranzkoa etengailu birakari alderantzikatzaile baten bidez. Kontuan izan, ariketa hori egin ahal izateko, motor monofasiko bat behar duzula eta motor horren harilkatuek (abiaraztekoa zein lanekoa) borne kaxan konektatuta egon behar dutela.
‎Talde sortzaileko kide izan zen Jose Felix Diaz de Tuesta bat dator: " Herri txiki batean hori egin ahal izateak bidea ireki zien beste askori. Hain justu, handik gutxira sortu zen Egunkaria".
‎Zubi lan hori egin ahal izateko eta suedieradunen komunitate txikitik haratagoko publikoa eskuratu ahal izateko, azpitituluen politika garatu du Yle Femek. Horren arabera, suedieraz dagoen gehiena finlandierara itzultzen da (haurrentzako programak, albistegiak eta goizeko programa bat ezik —orotara egunean ordu bi t’erdi—), eta suedieraz ez dagoen guztia azpititulatzen da hizkuntza horretara.
2014
‎Hori izan da, hain justu, espetxeetako harresiak gainditu eta zubigintzan aritu den bitartekari taldearen zeregina. «Urratsak egiteari buruz hitz egiten ari den honetan, kolektiboari ahalbidetu zaio egoera bat non gaiei sakon heldu dien; proposamenetan sakondu eta babesteko eskatzen ari bazaio, ahalbidetu zaio hori egin ahal izatea», adierazi zion BERRIAri bitartekari taldeko Aintzane Orkolagak, uztailean eginiko elkarrizketa batean. Atzo atxilotu zuten.
‎Hori eragozteko, Dropbox urruneko ezabaketa ezaugarri bat du, eta gailuan Dropbox karpeta kendu eta fitxategien sinkronizazioa blokeatzen du. Beharrezkoa da gailua Internetera konektatzea aukera hori egin ahal izateko. Urruneko ezabaketarako urratsak Dropbox web orritik egiten dira, eta «Konfigurazioa 138 Segurtasuna?
‎Zalantzarik gabe. Baina hori egin ahal izateko, bestea ere egin behar zenuen. Zer ikusi zuten Bilboko arlotekeria haiek beste polifonia fin haiekin?
2015
‎Sarritan jarrera erasokor eta bortitzak amodioaren eta pasioaren erakusgarri direla pentsatzen dute.Neskak besteen gustuko izan daitezen hezten dira oraindik. Txikitatik, umetatik, neskak besteak zaintzera, besteak ulertzera eta beraien edertasuna zaintzera zuzentzen dira. Elementu horiek ez dute zertan txarrak izan, beti ere, hori egin ahal izateko eta besteak maitatzeko ez baduzu zer edo zer utzi behar. Neskak osatuko dituen bikote bat bilatzeko bidean ere hezten dira, eta bikotea ez dutenak deskalifikatu egiten dira, balio gutxiago balute bezala.
‎Malkoak etorri zitzaizkidan begietara eta erran nioian: " nolaz hori egin ahal izan duzue?".
‎Youtubek munduko 73 herrialdetan funtzionatzen du, eta horrek ahalbidetzen dio Vaya semanita saioari munduan bidaiatzera.Telebista kate askok Youtubeko edukiak erabiltzen dituzte saioak hornitzeko. Mesederik egiten al dizue horrek. Gure atariak ondo zehazten du nola jokatu behar den hori egin ahal izateko. Iturriarekin harremanetan jarri behar du kateak, baimena eskatzeko.
‎FAOk, FIDAk eta Elikagaien Mundu Programak egindako txostenaren arabera, aurrerapauso txiki hori egin ahal izan da elikagaien garestitze globalak oso eragin txikia izan duelako herrialde horretako prezioetan, eta elikagaiak banatzeko programa zabal bat jarri dutelako abian.
‎Pospolo kaja familiari, nire gorpua erraustu dezaten; eta errautsak Atxolinen haizeratu. Bizimodua izorratu ondoren mesede hori egingo ahal didate.
‎Gutxi dela esan nahi nuen, asmoak eta hitzak egintzekin batera konparatuz, eta guztia batera ezin duenak egin dezala apurka apurka; bere borondatea makurraraziz joan dadila, otoitzetik ezer onik atera nahi badu: baztertxo hauetan aukera onik asko izango baituzue hori egin ahal izateko.
‎argindar hornitzailearena da eta segurtasunari dagokionez, agerian dagoen kableatua edo heltzeko erraza dena ezkutatzea baino ezin da egin. Gainera, hori egin ahal izateko, hornitzaileari baimena eskatu behar zaio.
‎Hori dela eta, medikuek lesioen zati bat eman diote epaitegiari, beren gurasoen mendeko neskato batek ablazioa jasan duela detektatzen dutenean. Gainera, adingabekoak jatorrizko herrialdera joan bitartean praktika hori egin ahal izateko susmoa dagoenez, gurasoei jakinarazi behar diete haurraren osasunerako ablazioaren ondorioak eta lesio delitu bat egitearen ondorioak. Hori saihesteko, «prebentzio konpromiso» bat proposatuko diete, eta han sinatuko dute beren alaba ablazioan, Espainiatik kanpo dauden bitartean.
‎Familiek gehienez ere 5.000 euro eska ditzakete. Nominarekiko kredituak, aurretik Nomina kontu batean helbideratua duten bezeroek eskaera hori egin ahal izango dute, erraztasun gehiagorekin, eta garrantzitsuagoa dena, interes tasa lehiakorragoa duena. Izan ere, bezeroa lotzeko banku estrategiak, beste prestazio batzuen artean, zenbait hilabeteren baliokide den mailegu bat automatikoki ematea ekarriko du.
‎Zentzuzko denbora igarotakoan airelinearen erantzunik jasotzen ez bada edo erantzunarekin bat ez badator, Sustapen Ministerioko Aire Segurtasunerako Estatuko Agentziara jo dezake erabiltzaileak. Hori bai, hori egin ahal izateko, istripua Espainiako aireportu batean gertatu behar da, edo beste herrialde batetik datorren hegaldian, erkidegoko konpainia batean. Irudia:
‎Korrika ez da lasterketa (hutsa), Korrika Herria da. Jauzi hori egin ahal izateko bitarteko kodea behar dugu, kodeak ezarriko du ez dagoena, Euskal Herria, dagoenaren ordez, berak asmatuko du bien arteko" baliokidetza".
‎aurrena, zeinua eta izate erreala lokatzen ditu, ez dira horrezkero bat izango, eta hurrena, zeinuaren baitan adiera eta adierazlea elkarbanatzen ditu. Haustura hori egin ahal izateko, bizitza jarioa tolestu behar da, etenik gabe zihoan joairatik irten eta haren gainean makurtu du bertan ziharduen arizaleak. Hartara, praktikekin duen zuzeneko lotura hautsi behar du, izaten den eta egiten duenaren artean eten bat, gero eta zabalagoa, eragin behar du.
‎Berekin dituen puskak ere nornahiri untsa miatuz berdin... Schengen-eko hitzarmenak garbiki dio hori egiten ahal dela artetan, kasua ikusiz... Bixtan da beraz mugazain eta beste erne egonen direla!
‎...re lurraren edo etxaldearen jabe baina bere egun guzietako erabakien jabe da salbu zorrak handiegiak baldinbaditu; laborantzaren industrializatze joera hori aipatzen dugunean, ez dugu batere erran nahi laborantzak ez duela industriarekin kidetasun bat atxeman behar, laborantzaren ekoizpenak zilegi da bistan dena etxean berean aldatuak eta ekoiztuak izatea, hemen asko bada hori, baina ez dute denek hori egiten ahal eta biziki xuxen eta normal da ere etxaldek beren ekoizpenak industriari saltzea, esnea edo haragia bezala.
2016
‎Egia da, baina natura maite baduzu, eta naturan bizi diren animaliei so egitea maite baduzu, edozein toki da aproposa hori egin ahal izateko. Hori da garrantzitsuena.
‎Lan hori egin ahal izateko, Degrees of Endangerment gaia aurrez aurre landu behar izan zen. Fishman-en 1991koa baino sailkapen xoilagoa prestatu zuen horretarako ICHEL UNESCOk.
‎Noraino interbenitu behar du erakundeak eta nola bizitza informal hartan? Ezin da dena formalizatu eta curriculum ofizialaren argitara eta kontrolpera ekarri.Ezin da hondar hori formalizatu, hori egin ahala beste nonbaitetik sortuko lirateke harreman ez formalizatuak eta curriculum ezkutuak. Ezinezkoa da, totalizazio eta agintekeria estuenen kasuetan ere, erakunde barneko bizitza osoa formalizatu eta kontrolatzea.
‎Hori dena, hala ere, curriculumaren helburuak lortzeko behar diren alboko edo esan gabeko gaitasunak (maiz, bitarteko gisa agertuko direnak) formalizatzeko, antolatzeko, irakasteko, kontrolatzeko eta ebaluatzeko aukera baztertu barik. Azken hori egin ahal izateko, behar beharrezkoa aitorpen diskurtsiboa: diskurtsoz eta zentzuz jantzi behar dira helburu eta bitarteko helburu horiek guztiak.
‎Praktika eta metapraktika (edo ezagutza erreflexiboa) bereizten zituen. Ondo jokatzen dakienak ez du zertan jakintza haren gainean gogoeta berezirik egin.Baina, onarpen hori egin ahal izateko, balioeste eskemak aplikatu behar dira eta jakin behar da noiz eta nola justifikatu (berriro: modu guztiz praktikoan, alegia, justifikatu egin behar da).
‎Klaseen ordutegia eta egitura egokitu egin behar lirateke hori egin ahal izateko.
‎Leku horietan, bi egiteko nagusi ikusten ditu soziolinguistak: «Alde batetik, aukera hori egin ahal izateko trabak eta zailtasunak gutxitzea, eta, bestetik, hautu hori elikatuko duenaren bila jarraitzea. Orain arte gauza batzuek ondo funtzionatu dute, etorkizunean ere funtzionatuko dute, eta bilatu ditugu beste motor batzuk.
‎Estazio sekundarioak ezin dira zuzenean komunikatu elkarren artean, ez bidaltzeko, ezta jasotzeko ere. Eragiketa hori egin ahal izateko, aldez aurretik estazio primariotik pasatu du.
‎Oharra: hori egin ahal izateko, PC/ PG interfazea TCP/IP gisa doituta eduki behar dugu, eta gure PCa PROFINET sarera konektatuta.
‎Anita, prest daukat dokumentazio osoa, aliatuek emandako diplomak, kondekorazioak... Baina osasunak ez dit laguntzen bidaia luze hori egin ahal dezadan”.
2017
‎Zerbait kuantifikatu bada, hiztunak izan dira. ...baliokidetza eremu baten sorrera politiko eta kognitiboa. estatistikak berak lagun dezake espazio hori antolatzen, baina historian usuagoa izan da estatu politikek eta administrazio erregistroek lan hura egin izana. estatistika estatuaren gobernu erreminta izan da gehienetan, berak ematen zuen bestela ezinezkoa zen begirada makroskopikoa eta globala (estatala eta estatistikoa, hain zuzen) 5 baina hori egin ahal izateko, aldagaiak baliokide gisa sortu behar izan ziren. alegia, kasu singular, partikular eta banakoak aldagai batera murriztuz eta aldagai berekotzat joz, baliokideen sorta antolatu behar izan ziren. kategoriak handik eratortzen ziren, edo askotan legez, hori eginda jakintza arrunteko kategoriei zientziaren berme eta legitimitatea ematen zitzaien, indar ontologiko bereziz segurtatzen... Mogelek Peru Abarkan" iru euskaldun modu, prancesa, quiputza, ta bizcaitarra" elkartu zituenean bezala, euskaltzaleek antolatu behar izan zuten euskal hiztunen arteko baliokidetza. euskaraz hitz egitea aldagai bakarra zela ebaztea eta norbera (hiztun gisa, bederen) definitzeko erabakigarria izan zitekeela erabakitzea euskalgintza deritzogunaren eskutik etorri zen.
‎Zenbat denboraz bizi ote gara euskaraz? – Eneko Oiartzabal Gerriko eta hona hemen, orduan, hori egin ahal izateko segidan egin beharreko galdera: ba al dakigu jendeak zenbat denbora pasatzen duen toki bakoitzean?
‎Aldiz, Espainian nagusi den demokrazia maioritarioaren ereduan, gobernuak alderdiak dimentsioari dagokionez (Lipjhart, 1999)?, gehiengoa duen Espainiako alderdiaren beharren eta interesen arabera gauzatzen dira elkarlana eta akordioak. Horregatik, alderdi konstituzionalistek, akaso, ezin izango dute 1979ko estatutua bete, zeren hori egin ahal izateko, EAEren eta estatu zentralaren arteko harremana honako printzipio hauetan oinarritu bailitzateke: autonomian, leialtasunean, adostasunean eta autodeterminazioan.
‎Espezialistek diotenez, egoera horretan funtsezkoa da bizia azkar salbatzera eta larrialdi zerbitzuei abisatzera. Eta, hori egin ahal izateko, lehen urratsa larrialdi baten aurrean dagoela onartzea da. Horregatik, funtsezkoa da sistema kardiobaskularrean zerbait huts egiten duela adierazten duten seinaleak ulertzea.
‎Barne Kontseilariak zenbait proposamen egin ditu bart, Foruzaingoaren zenbait zerbitzu indartzeko. Lehentasuna duten zerbitzuak indartzea da asmoa, eta hori egin ahal izateko, garrantzia txikiagokoak desagerrarazi eginen dira.
‎Beno, oso modernoa da hori. Bertze guzia, ballet osoa erran nahi dut, ongi baldin bada, hori egiten ahal da, bertzenaz ez. Orain biluzik agertzea oso modan dago.
‎Ez bakar bat bezala, baizik eta askoren identitate horien artean iruditeria bateratu bat eginez. Eta hori egin ahal izateko, elkar ezagutu behar dugu, elkartu, hitz egin. Hortik aterako dira nora goazen erabakitzeko elementuak, Euskal Herria irudikatzeko elementuak, eta guztien artean hori euskaraz irudikatzeko bideak.
2018
‎Europa maileko batzorde nagusiak ere ez du besterik erraiten, kondutan hartuz ainitzek zabaltzen duten deia. Joanden egunean, Jean Claude Juncker batzordeburuak garbiki erakusterat emana du preseski aldaketa hori egiten ahal litakeela helduden urtean edo berantenaz ondokoan... Bainan hara, beti tenore bera atxikitzekotan, zoin da atxiki behar, udakoa ala negukoa?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia