Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2001
‎Nire bilduma etxe honetatik bertatik hasten da; nire estudioa ere bilduma dut, bertan inork sartzen badu liburu edo argazki bat, niretzat balio berezirik ez duena, berehala ateratzen dut gelatik eta goiko pisura igotzen dut, huraxe da-eta halako liburuentzat tokia. Liburuak berak ere badira nire bilduma, liburuekin babesten naiz.
2002
‎Hiru egunez eskolara joan gabe egon zen. Alderdi honetatik bera pozik.
2003
‎Dena dela ere, ikuspegi honetatik beretik, batzuen ustez, euskaldunok eskizofrenikoak gara gai honetan. Jartzen diren jomugak ez bide dira eguneroko errealitatearekin ezkontzen.
2004
‎Diskurtsoaren lehen orrietara jotzen badugu garbi ikusiko dugu bere jorraketa horretan eskolan landutako jakintza guztiak aztertuko dituela lehenik. Alde honetatik bere zalantza, bere kritika, ez da mugatuko letretako gaietara, erretorikara edo testu filosofikoetara bakarrik. Bere garaian jakintzatzat jotzen dena bene benetan erro berrietan sustraitu nahi badu, ezagutzatzat jotzen den guztia pasatu behar du zalantzaren galbahetik.
‎Nolabait esateagatik, berarentzat mundu fisikoaren existentziaren frogapena Ni razionalaren existentziaren frogapen osagarria bihurtuko da. So egin diezaiogun, bada, alderdi honetatik berak eskaintzen duen argudio bideari.
2005
‎Baina lagun giro berezia eta gozoa gehienetan Xinaberriko basetxe hartan biltzen ginelarik gauez ala asteburuz, egunak eta asteak Xuberoko nekazari ttipi eta behartsuei esku lanetan laguntza ematen egon ondoan. Gehienbat soldadutzarako deia errefusatu zutenak ginen, ordainean zerbait baliagarri egin nahian hurbilduak Xuberoako elkarte horretara, Frantziako nonahitik, eta bakanago Ipar Euskal Herri honetatik bertatik. Joan den mendeko 1968 eta 1981 arteko urte aldi haiek ziren, eta gazteago ginen!
2008
‎Kideak faltan botatzen ditut. Nire Unibertsitate honetatik bertatik hasita. Lanez lepo gaude denok.
2009
‎" Kontakizun,/ abesti,/ istorio edo poema guztiak,/ leiho eta gizaki batekin hasten dira./ Gizaki bat bere leihotik begira./ (…) Ni ere leihoetan zehar begiratzen dudana naiz./ Horrela hasten da kaier hau". Sarrerako poema honetatik bertatik hasita, Luis Garderen heteronomia leihoa dela nabari da, kristalezko talaia hori da poeta. Leihoak kanpora ematen du, baina baita norbere isla itzuli ere.
‎Amaren errietak gogoratzen ditut. Leiho honetatik bertatik egiten zidan agiraka. Ez igotzeko kioskora, kontuz ibiltzeko kioskoaren burdinazko atearekin.
‎Balio erantsia ematen dioten ataletan indarra jartzen ari da: Berria telebistan, blogetan udazken honetatik bertatik lau blogari berri dauzka: Juan Ignacio Perez Iglesias, Iker Balentziaga, BERRIAko kultura saila eta Irune Lasa, elkarrizketa digitaletan, webgune berezietan (Iruñeko sanferminak, Zinemaldia...), irakurleen parte hartzean (iruzkinak, inkestak, eztabaidak), Klik!
2011
‎–Eta horiek ere erdigune honetatik bertatik pasatzen dira euren negutegietara itzultzeko? –Indaleciok.
2012
‎Edozein kasutan zeri eutsi behar diogun jakinda, zertan ezin dugun amoreeman?, hurrengo urratsa da jakitea nola hasi behar dugun estatu aurreko estrategiabat itxuratzen, une honetatik beretik, oraingo baldintzetan, jakitun egonda krisisozioekonomikoak okerrera egingo duela, Espainiako estatuak behera egingo duelahierarkia inperialistan, eta dekadentzia hori muturrera joango dela bere nazionalismozapaltzailea indartuz, bere atzerapena konpentsatzeko; jakitun egonda Frantziakoestatuak badituela barne arazoak, hango krisia Espainiako estatukoa bezain larriaez izan arren, eta, hor...
‎banka eta finantza ingeniaritza demokratikoki kontrolatzeko legeak; enpresen kontrola langileen eskuetan uzteko legeak; kapitalen ihesa eta ekonomiaezkutu eta kriminala kontrolatzeko legeak, eta abar. Era horretan, pirata burgesekjakingo dute, une honetatik beretik, beren zigorgabetasuna agortzen ari dela.
2013
‎Veneziako gertakariaren ondoren irakurria nuen Yuri Rumeren monografia. Bere azalpenen arrazoibide zorrotzetan eta garapen harmoniatsuetan barna bidaiatu nintzen; aulki honetatik bertatik liburuaren Siberiako geltoki zurietara garaiz edo garaiz kanpo heldu, erloju desinkronizatuei begira estepa berdegris mugagabean azeleratu eta dezeleratu; bizitzan bezala testuaren formula ederretan eta paradoxa ulergaitzetan galdu nintzen; abandonatu eta berrartu nuen idazlana, berrasi ere hainbat aldiz inoiz amaitu gabe; bertan azaldutako teoriaren muinaz, mugimenduaren erlatibitateaz ...
2014
‎Co Latino egunkaria 120 urteko historia duen Co Latino egunkariko zuzendaria da Valencia. Egunkari honetatik bere haragian bizi izan du El Salvadorko gatazka, bereziki gerrak iraun zuen 80 eta 90eko hamarkadan: barne borroka ugari, atentatuak… Gaur egun, egunero 10.000 ale saltzen dituen egunkaria da Co Latino, Valencia zuzendari denetik egin izan duen bezala, ildo ezkertiarrari eusten dio eta FMNL ren gobernuak El Salvadorko hedabideetan duen babes bakarrenetako da.
2018
‎Ez da gure asmoa halakorik pentsaraztea, guztiz aurkakoa baizik. Inongo zalantzarik gabe, Duvoisin, bere lehenbiziko lan honetatik beretik, itzultzaile trebe, zehatz eta dotore agertzen zaigu".
2019
‎Sarrera honetatik bertatik aitortua da, beraz, lan honen asmo agerikoa, liburua hobeki ezagutua izan dadin lortzea dela, eta irakurketa atsegingarriaz gain, genero gaiekiko kontzientea eta aberasgarria izan dadin osagai kritiko eta didaktikoak eskaintzea ahalik eta modurik argienean. Horregatik hobetsi dugu lan honetan era bateko eta besteko irakurleentzat ulergarri izango den terminologia erabiltzea.
‎Egun batez, jaiotzen ari den maitasun honetaz guztiz seguru egongo naizenean, Maria Sarari kontatu dizkiot izpirituaren miseria txiki hauek guztiak, nahiz eta aurrerakoan ezer ez esatea ere gertatzen ahal den, etorkizunean nitaz ematen eta iraunarazten ahal dudan irudi onak kalterik paira ez dezan. Alabaina, une honetatik beretik, etorkizunean zer egingo duen oraindik erabaki ez duenean, kasu egin ez zaion eskrupulu baten deserosotasuna sentitzen du, falta baino lehenagokoa den kontzientzia alatze bat, arantza bat gogoan. Kontzientziak igortzen dion gaztigu iragarle hau ez duela ahaztuko agintzen dio bere buruari, eta, bat batean, bion artean zabaldu den isiltasunaz konturatzen da, deserosotasun apur bat, agian, baina ez, Maria Sararen aurpegia bare dago, lasai, argiteria publikoa iristen ez den txoko honetako itzalak apur bat urtzen dituen ilargi urri baten argitasunak ukitua, deserosotasuna bere baitan baizik ez dago, eta deserosotasunaren arrazoi bakarra da zerbait ezkutatzen ari dela jakitea, ez beldur izatearen lotsa, esan dezagun, baizik eta lotsa izatearen beldurra.
2020
‎Eta, ulertuko duzun moduan, horrek ez gaitu batere lasaitzen. Are gutxiago astelehenean aireportu honetatik bertatik irten zen hegazkinak eta bere 228 bidaiariek desagertuta jarraitzen dutenean. Eta are gutxiago, ez dakigunean goitik jausten den auskalo zer hori nondik datorren.
‎«Patronalen erantzukizun soziala ez da inondik ageri. Saiatzen ari dira krisi honetatik bere posizioa indartuta ateratzen, eta kostuak langileen bizkar jartzen».
‎Bide hori, baina, une honetatik bertatik jorratu behar da, larrialdi egoera honetan ere, funtsezkoa delarik herritarren hizkuntza eskubideak babestea eta bermatzea.
‎kapitalismoa, patriarkatua eta arrazakeria. Horregatik, esparru honetatik bertatik eraldaketa abiatzea estrategikoa da. Etxeko eremutik atera eta lehen mailako afera politikoa bilakatu beharrean gaude.
2021
‎14.10.5.5d Edo honetatik beretik, nagusitasuna adierazteko, baino ri ere lotzen ahal zaio ago atzizkia, adjektiboa isilduta: Ni bainoago den bat behar litzateke.
2022
‎Hala ere, mediku adituek (eta gurasoek ere bai, AEPren inkesta honetan ikusten den bezala) beti pentsatu izan dute 12 urteko txerto hau unibertsala izan litzatekeela, bai neskentzat, bai mutilentzat, eta txertoen egutegian egon, biak baitaude birusaren eraginpean beren sexu harremanetan. Horregatik, Katalunian, ikasturte honetatik bertatik, Lehen Hezkuntzako 6 maila ikasten duten neska mutilentzat da, hala nola Galizian, Murtzian eta Valentziako Erkidegoan. Eskualde horiei Andaluzia gehitu zaie urtarriletik, eta, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren (CISNS) iragarkiaren ondoren, gainerako autonomia erkidegoek, nahiz eta beste bostek laster sartuko zituztela iragarri zuten.
‎Aurreko egunetik telefonoz abisatuta, nekazal auzoetako zein hirigunea urrun duten 65 urtez gorako herritarrak dohainik eramango dituzte etxetik hirigunera, mandatuak egin edota udal zein osasun zerbitzutara. Hondarribiko Udalak eta Behemendi landa garapenerako elkarteak lankidetzan, nekazal auzoetako etxaldeetako zein hirigunetik urrun bizi diren 65 urtez goitiko herritarren zerbitzura dago. Erabiltzaileek aski dute 24 ordu lehenagotik telefonoz() deituBidez Bide ekainean jarri zuten martxan, baina udan oporrak hartu eta gero, urriko lehen aste honetatik bertatik aurrera martxan da berriz ere. Hondarribiko Udalak eta Behemendi landa garapenerako elkarteak lankidetzan, nekazal auzoetako etxaldeetako zein hirigunetik urrun bizi diren 65 urtez goitiko herritarren zerbitzura dago.
‎Jaiak lagun artean, kale giro ederrean bizitzea ahalbidetuko duten bazkariotarako txartelak aurrez eskuratu dira; egunotan. Jubilatuen bazkarikoak, astelehen honetatik bertatik hasita agortu artean. Gazte bazkarirako txartelak iragan astetik eskuragarri dituzue Aitzagan.
‎Aurrekoa sagardoari eskainitako asteburua izan bagenuen, datorrena txalaparta goratzeko baliatuko da. Jexux Artze Kultur Elkartekoen eskutik, 1 Txalaparta festa, ostegun honetatik bertatik, maiatzaren 26tik hasita. Ospakizun egun nagusia larunbatekoa izango den arren, girotzeko hitzaldia deitu du aipatu kultur elkarteak gaurko.1 TXALAPARTA FESTAMaiatzak 26, osteguna19: 00" Txalaparta eta txalapartariak" hitzaldia Sutegin.
‎Zeharkatu dute ibaia –orain zeharkatzen ari diren Pont Neuf honetatik bertatik, baina kontrako zentzuan–, batzuek eskalapoiekin, beste batzuek oinutsik, uraren eta lokatzaren gainetik, plisti plasta. Marie, Anne, Justine, denak elkarrekin.
2023
‎Semeak sendatu zirela, baina alabak hamar asteko sukar erasoa zuela eta oraindik garbi ez zegoela biziko zen ala hilko zen. Jainkoak deabruzko mundu honetatik beregana eramaten bazuen, bera ez zela haren kontra jarriko.
‎Kultur Elkartearen egoitzan eskuratu dituzue, edota baita udaletxean ere. Online ere jaitsi duzue atari honetatik bertatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia