2002
|
|
Halako zerbat sentitzen bainuen nik ere osaba Lazaro paseatzera ateratzen nuen batzuetan:
|
honekin
esan nahi dut neure erara sinesten nuela nik neuk ere orduko, zalantzaz josia nengoen arren. Ez nuen inongo elizan sinesten, baina bai misterioari lotutako beste zerbaitetan.
|
2017
|
|
Gutaz esan ohi dute, ez dakigula munduaren berri, baina askotan ikusi izan ditut nik, gizaseme eta batez ere andrazkoak, gure sakramentuaren ordez ezkontzakoa hartu arren lehenengo jaunartzekoa bezalako garbitasun eta are inozotasunean bizi direnak. Ez dut
|
honekin
esan nahi gure Ines hau ergela denik, ez, ezpada ez duela gaiztakeriaren aztarnarik. Horrelakoxe bihotz zaurigabea nahi nuke neronentzat ere, askok uste baino hurbilago izan ohi baitugu guk ere okerbidea; ez da inoiz falta izaten ilunera tira egingo digun tentaldia, eta ez nahitaez gure bizimodu santuz kanpoko munduaren eder lilurak limurtuta; askotan, geure eguneroko zereginetan azaltzen zaigu makurkeria.
|
2019
|
|
Etxera itzultzeko bi autobus eta tranbia bat hartu zituen, horietako ezeinek ez zuen etxeko atean uzten, jakina, baina ez zuen hurbiltzeko beste modurik, ez zen taxi hutsik, ezta bakar bat ere. Edonola ere, euriak ez zuen barkatu, azken finean, berdin zipatua gelditzen da bat itsasoan erori edo norberaren herrixkako errekan erori,
|
honekin
esan nahi dena da Raimundo Silva ibilbidea oinez egin izan balu ez zatekeela dagoena baino gehiago bustiko, zipa zipa eginik dago. Bidaia bitartean une ez oso atsegin bat pasatu zuen, edo ia izugarria, egoera dramatizatu nahi badugu, irudikatu zuenean Maria Sara doktorea jatetxean, zuzentzaile literarioari zuzentzailearen istorio barregarria kontatzen ziola, Orduan esan diot liburu bat idazteko, eta guztiz nahasirik gelditu da, are, erantzun dit Lisboako Setioaren Historia hartan Ez hura idaztea burua asaldaturik edukitzearen ondorio izan zela, pentsa, Hagitz komikoa da gizona, beti egurrezko aurpegi hori du mintzatzen denean, lanean ona da, ordea, aitortu behar da, eta zuzendari literarioak, erruki eta justiziazko ekintza hau egin ondoren, dena libre duela uste duenak bezala egin ere, afera bukatutzat eman eta benetan interesatzen zaizkion gaietara pasatzen da, Aizu, Maria Sara, zer moduz hauetako egun batean afaltzera bagoaz, gero norabait joan gintezke, dantza egitera, kopa bat edatera.
|
|
Garbi hitz eginda, haiek jakin nahi zutena zen zer bulda mota zela-eta edukiko zuten gurutzatuek harrapaketarako eskubidea, gehienak lanbide hartaz axolagabetu ziren arren, soldadutxo portugaldarrak bere soldata urriarekin konformatu behar zuen bitartean, atzerritarren olgeta, algara eta ikusgarriaren lekuko soil izanik, poltsiko huts, gainera. Mugimendu eta topaketa hauen oihartzunak kapitainen belarrietara iritsi ziren, baina asmoa hain zen absurdoa, hain zihoan idatzizko zein ohiturazko lege eta usadio guztien aurka, ezen erantzun bakarra bizkarra uzkurtze bat izan baitzen, eta iruzkin axolagabe bat, Txikiak dira, eta
|
honekin
esan nahi zuten, Ezdeusak dira, garai haietan oraindik ematen zitzaion garrantzia etimologiari, ez da gaur egunean bezala, gaur inori ez zaio ezdeusa deitzen ahal txikia izateagatik, hagitz ñarroa izanik ere, berehala baitator irain kereila bat, bestela. Badaezpada ere, kapitainek mandatua igorri zioten On Afonso Henriquesi, soldata atzeratuak lehenbailehen kita zitzan, diziplina laxatzen ari zelako eta soldaduak nagikerietan hasten zirelako sarjentuek erasotzeko agindua ematen zuten bakoitzean, Doala beste hori, dibisak ditu-eta, eta oso esaldi injustua zen, inoiz ez zelako sarjenturik lubakian gelditu erasoa zertan bukatuko zain, aurrera egin behar ote zuen ereinotz koroa jasotzeko edo atzean gelditu behar ote zen iheslari koldarrei errieta egin eta zigorra paratzeko.
|